zinematika ariketak2

4
ZINEMATIKA 1. 50 m-ko lasterketa batean ikasle batek duen higidura adierazten du grafiko honek: a. Zer higidura mota da? Zer abiadura du ikasle horrek? b. Minutu batean erritmo berari eutsiz gero, zer espazio egingo du? 2. Ibilgailu bat errepide zuzen eta horizontal batean zehar doa. Taula honetan, ibilgailuak egindako espazioak eta denborak daude: Espazioa (m) 0 1000 2000 3000 4000 5000 6000 Denbora (s) 0 10 20 30 40 50 60 a. Egin espazio/denbora grafikoa b. Zer higidura mota du ibilgailuak? c. Kalkulatu bi minututan zer espazio egingo duen. d. Egin abiadura denbora grafikoa. 3. Gepardoek 100 m 110 km/h-ko abiaduran egiten dituzte.

Transcript of zinematika ariketak2

Page 1: zinematika ariketak2

ZINEMATIKA

1. 50 m-ko lasterketa batean ikasle batek duen higidura

adierazten du grafiko honek:

a. Zer higidura mota da? Zer abiadura du ikasle horrek?

b. Minutu batean erritmo berari eutsiz gero, zer espazio

egingo du?

2. Ibilgailu bat errepide zuzen eta horizontal batean zehar doa.

Taula honetan, ibilgailuak egindako espazioak eta denborak

daude:

Espazioa

(m)0 1000 2000 3000 4000 5000 6000

Denbora (s) 0 10 20 30 40 50 60

a. Egin espazio/denbora grafikoa

b. Zer higidura mota du ibilgailuak?

c. Kalkulatu bi minututan zer espazio egingo duen.

d. Egin abiadura denbora grafikoa.

3. Gepardoek 100 m 110 km/h-ko abiaduran egiten dituzte.

a. Zenbat denbora beharko dute distantzia hori egiteko?

b. Zenbat denbora beharko du ostruka batek 100 m 67

km/h-ko abiaduran egiteko? Eta txapeldun olinpiko batek,

10 m/s-ko abiaduran?

c. Egin esoazio/denbora eta abiadura denbora grafikoak.

Page 2: zinematika ariketak2

4. Kalkulatu higikari hauen azelerazioa, kontuan hartuta higitzen

hasi eta 10 segundora iristen direla adierazitako abiadurara.

a. 1 Formula autoa: 250 km/h

b. Eliteko atleta: 10 m/s

c. Barraskilo lasterkaria: 10 m/h

5. 80 km/h-ko abiaduran doan auto baten gehieneko azelerazioa

6,5 m/s2-koa da. Kalkulatu zenbat denbora behar duen

gelditzeko, gutxienez, eta zer espazio egingo duen gelditu arte.

6. Grafiko honek auto baten abiadura ibilbidean zehar zenbat

aldatzen den adierazten du. Demagun pausagunetik abiatzen

dela. Kalkulatu:

a. Zer higidura mota duen autoak tarte bakoitzean.

b. Guztira zer espazio egiten duen.

7. Auto elektriko bat martxan jarri da eta 3 m/s2-ko azelerazioa

izan du 4 s-tan. Ondoren, abiadura konstanteari eutsi dio 10 s-

tan, eta azkenean, beste 5 s behar izan du gelditzeko. Egin

abiadura/denbora eta azelerazio/denbora grafikoak.

8. Ordenagailu baten disko gogorrak 4200 bira/min-ko abiadura

angeluarrean biratzen du. Kalkulatu:

a. Abiadura angeluarra rad/s-tan.

Page 3: zinematika ariketak2

b. Zenbat denbora behar duen bira bat egiteko.

c. 1 s-tan zenbat bira egiten dituen.

d. Diskoaren ertza zer abiadura linealean higitzen den.

Datua: disko gogorraren diametroa = 10 cm

9. 1 m-ko erradioko plataforma zirkular batek 30 bira egiten ditu

minutuko. Kalkulatu plataformaren kanpo aldeko puntu baten

periodoa (zenbat denbora behar du bira bat egiteko), abiadura

angeluarra eta abiadura lineala.

10. Auto baten gurpilak 80 cm-ko diametrokoak dira, eta 716

bira/min-ko abiaduran biratzen dute. Kalkulatu:

a. Abiadura angeluarra, rad/s-tan.

b. Gurpil horietako baten kanpoaldeko puntu baten abiadura

lineala.