'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015

2
1 Zubigintza Dr Igor Calzada Oxfordeko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea [@berria eta @norabidea n argitaratua] [2015eko Maiatzaren 22 eta 23an] Gerra garaian, zubiak ei dira lehertarazten diren lehenak. Hauteskundeak ditugu igande honetan. Euskal Herriratzen naizen honetan, alderdiak, ohikoa (eta bestalde) ‘normalak’ diren jardunbide elektoralistetan ikusten ditut lubakituak. Bozka eskuan (ia prest) dakart, hauteskunde ‘normalizatuek’ (oraindik) eragiten didaten poza, ez-ohiko izateak harriduraz blaitzen nauelarik; indarkeria politikoaren tunelean igaro ditugun pasarte ilun, disfuntzional, gatazkatsu, bideraezin eta malkartsuak oroitzen baditugu bederen. Baina, Sarrionandia, politikagintzaz, bere ohiko maixutasun metaforiko sentziloaz baliatuz, aritu zaigun bere agerraldi majikoan, euskal politikagintzari hustuketa ‘oteizar’ bat ez ote zaion gertatu iradokitzen digu. Beharrezkoa al genuen indarkeriaren ekaitzaren ostean eta bakearen barealdian, proposamen politiko estrategiko bat bideratzeko abagune bat? Guztiz. Beharrezkoa, hauteskunde giroko alderdikeri/tribugintzatik haratago, hauteskunde ostean, ondo probesten badugu gure alde denbora. Bakea atzeraezin bihurtu eta gure herrigintzarako, ezinbestekoa dugun hizki larriz egikaritzen hasi behar dugu politikagintza. Orotariko eduki politiko estrategikoak, guztien artean adostu/desadosteko. Baina, Maiatzaren 24aren ostean zer? Sarrionandiaren hitzetan, euskaldunak polikagintzan, ‘irrealistak’, ‘alferlan-zaleak’ eta ‘borrokalari prestuak’ omen gara. Beraz, tribugintzaz haratago, ezberdintasunak ezberdintasun, zubigintzaz ekingo bagenio gure herrigintzak beharrezkoa duen egunerokotasun eta politikagintza estrategikoaren uztarketa bati? Zeintzuk izan beharko lukete, gure poxpolo, mailu eta karakola? Nazioartean, Euskal Herria, historikoki zartatua izanagatik, biziberritzeko gaitasuna etengabe erakusten duen lurralde bat bezala perzibitzen da. Anitza eta konplexua, horrek dakarren aberastasunarekin. Hala ere, norabide ezberdinetan gezi gehiegi ditu. Ezberdintasunak ondo ez kudeatzearen seinale. Ondorioz, herrigintzarako norabide estrategiko bateratu bat kanalizatzeak kosta zaigu. Kanpotik, mapa bat, zatikatua, norabide ezberdinetara dihoazen mila gezirekin bezala ikusten zaigu. Zubigileek ekarri diote bakea Euskal Herriari. Agian, herrigintzari, hauteskundeen ostean ere, mapa politiko gardena ikusten dugunean, guztien artean josi beharreko proposamenak zirriborratzeko tenorea iritsiko zaio. Tribugintzatik haratago, egunerokotasun eta politikagintza-estrategikoaz arduratuko den lan jardun mankomunatuari. Zubirik gabe hiriak hil egiten diren era berean, zubirik gabe gizarteak ez dute arnasik hartzen; hustuarazten ditugu. Erabakiak prestatzeko, zubien bidez, proposamenak egin behar dira; horiek entzun, eztabaidatu, dudan jarri, ikasi eta ulertuz. Arrazoia izatearen ustearekin ez da aski. Izan ere, epe luzeko eztabaidak beharko genituzke, hain epe luzeko ze, jakin beharko genuke, inorena ez dela arrazoia, non eta ez den biona. Igande honetatik aurrera, horretarako prestatzen hasi beharko ginateke, patxadaz eta presarik gabe baina baita etenik gabe ere. Erabakitzeak suposatzen duen ardura eta eskubide demokratiko gorenak, eskuez gain, buruak ere behar baititu: sinapsi jostunak, herrigintzarako zubigileak.

Transcript of 'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015

Page 1: 'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015

  1  

Zubigintza Dr Igor Calzada

Oxfordeko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea

[@berria eta @norabidea n argitaratua] [2015eko Maiatzaren 22 eta 23an]

   

Gerra garaian, zubiak ei dira lehertarazten diren lehenak. Hauteskundeak ditugu igande honetan. Euskal Herriratzen naizen honetan, alderdiak,

ohikoa (eta bestalde) ‘normalak’ diren jardunbide elektoralistetan ikusten ditut lubakituak. Bozka eskuan (ia prest) dakart, hauteskunde ‘normalizatuek’ (oraindik) eragiten didaten poza, ez-ohiko izateak harriduraz blaitzen nauelarik; indarkeria politikoaren tunelean igaro ditugun pasarte ilun, disfuntzional, gatazkatsu, bideraezin eta malkartsuak oroitzen baditugu bederen.

Baina, Sarrionandia, politikagintzaz, bere ohiko maixutasun metaforiko sentziloaz

baliatuz, aritu zaigun bere agerraldi majikoan, euskal politikagintzari hustuketa ‘oteizar’ bat ez ote zaion gertatu iradokitzen digu. Beharrezkoa al genuen indarkeriaren ekaitzaren ostean eta bakearen barealdian, proposamen politiko estrategiko bat bideratzeko abagune bat? Guztiz. Beharrezkoa, hauteskunde giroko alderdikeri/tribugintzatik haratago, hauteskunde ostean, ondo probesten badugu gure alde denbora.

Bakea atzeraezin bihurtu eta gure herrigintzarako, ezinbestekoa dugun hizki larriz

egikaritzen hasi behar dugu politikagintza. Orotariko eduki politiko estrategikoak, guztien artean adostu/desadosteko. Baina, Maiatzaren 24aren ostean zer? Sarrionandiaren hitzetan, euskaldunak polikagintzan, ‘irrealistak’, ‘alferlan-zaleak’ eta ‘borrokalari prestuak’ omen gara. Beraz, tribugintzaz haratago, ezberdintasunak ezberdintasun, zubigintzaz ekingo bagenio gure herrigintzak beharrezkoa duen egunerokotasun eta politikagintza estrategikoaren uztarketa bati? Zeintzuk izan beharko lukete, gure poxpolo, mailu eta karakola?

Nazioartean, Euskal Herria, historikoki zartatua izanagatik, biziberritzeko gaitasuna

etengabe erakusten duen lurralde bat bezala perzibitzen da. Anitza eta konplexua, horrek dakarren aberastasunarekin. Hala ere, norabide ezberdinetan gezi gehiegi ditu. Ezberdintasunak ondo ez kudeatzearen seinale. Ondorioz, herrigintzarako norabide estrategiko bateratu bat kanalizatzeak kosta zaigu. Kanpotik, mapa bat, zatikatua, norabide ezberdinetara dihoazen mila gezirekin bezala ikusten zaigu.

Zubigileek ekarri diote bakea Euskal Herriari. Agian, herrigintzari, hauteskundeen

ostean ere, mapa politiko gardena ikusten dugunean, guztien artean josi beharreko proposamenak zirriborratzeko tenorea iritsiko zaio. Tribugintzatik haratago, egunerokotasun eta politikagintza-estrategikoaz arduratuko den lan jardun mankomunatuari.

Zubirik gabe hiriak hil egiten diren era berean, zubirik gabe gizarteak ez dute arnasik

hartzen; hustuarazten ditugu. Erabakiak prestatzeko, zubien bidez, proposamenak egin behar dira; horiek entzun, eztabaidatu, dudan jarri, ikasi eta ulertuz. Arrazoia izatearen ustearekin ez da aski. Izan ere, epe luzeko eztabaidak beharko genituzke, hain epe luzeko ze, jakin beharko genuke, inorena ez dela arrazoia, non eta ez den biona.

Igande honetatik aurrera, horretarako prestatzen hasi beharko ginateke, patxadaz eta

presarik gabe baina baita etenik gabe ere. Erabakitzeak suposatzen duen ardura eta eskubide demokratiko gorenak, eskuez gain, buruak ere behar baititu: sinapsi jostunak, herrigintzarako zubigileak.

Page 2: 'Zubigintza' (Berria eta Norabidea-rako Iritzi Artikulua) 21-22 Maiatzak 2015

  2  

Udal eta Foru Aldundietan, hauteskundeek zilegitzen duten erakunde ordezkaritzan egongo diren agintariek, denek, diren ‘tribukoak’ izanda ere, ardura gehigarri bat dute. Ene ustez abagune honetan, euskal gizarte eta gizabanako bakoitzari zor diotena. Beraien ardura politiko eta instituzionala kontuan izanda zubi bihurtu beharko lirateke.

Berriki zendu den Ulrich Beck-ek ondo baino hobeto azaltzen duen moduan, ez da aski

hauteskundeetako bozkak banatu eta ospatzeak. Alderdi politiko eta erakunde publikoetako agintariek, honakoaz jabetu beharko lirateke lehen baino berandu: heurak, ez dira jadanik, gizarte etorkizuna eta herrigintza bera eraldatu eta zilegitzeko esparru eta subjektu bakarrak. Izan ere, demokraziak, politikagintzaren beste nozio eta herrigintzarako beste jardunbide egokituagoak eskatzen baititu egun. Gure eskubideaz kontzienteagoak garen hiritarron aldetik. Hain zuzen, erabakiak landu eta eztabaidatzearekin batera, gure ekarpen xumea egiteko prest gauden demokraziaren unitate gorena garen gizabanakoak.

Hitzez eta ekintzez, borondateari jarraitu asmoz, akademia eta politikaren artean

elkarlana ezinbestekoa iruditzen zait. Gizarteari hauteskundeetarako deialdiez gain, herrigintza proposamenak luzatu behar zaizkio. Alde horretatik, Eskozian eta Katalunian, baina baita ere, nazioarteko beste hamaika txokoetan, berrikuntza politikoaren proiektu eta egitasmo asko ikusten ari gara. Akademiko eta politikariez gain, gizarte mugimendu, komunikabide, enpresa, hiritar eta orotariko zubien bidez egikaritzen ari direnak. Ahalduntze demokratikoa eta erabakitze-eskubidea, politikagintzatik haratago gertatzen ari da nonahi.

Gure gizarte zartatuak, zubigintza behar du, pitzatu eta suntsituta geratu den ehundura

moral eta soziala berriro josteko. Zubiak berriro eraikitzeko. Baina proposamen zehatzen inguruan. Proposamen ideologiko guztiek bermatuak izan behar dutelarik eztabaidan.

Asmo horrek bultzatuta, Maiatzaren 24aren hauteskundeen ostean, Uztailaren 9 eta

10ean, Donostiako Miramar Jauregian, ‘Berrikuntza Politikoa: Konstituzio-Erreforma, Erabakitze-Eskubidea, Autogobernua eta Independentzia’ udako eskolaren1 lehenengo edizioa burutuko da, polikari, akademiko, gizarte mugimendu eta hiritarren artean. Zubigintza izanen da bere ardatz nagusia: gai guztien inguruan, guztien artean adostu/desadostasunak bideratuz, erabakiak eta eskubideak zedarrituz.

Bake garaian, zubiak berreraikitzea, gure esku (eta buruetan) egon behar duelako.

                                                                                                               1 Deskargatu leaflet eta programa: http://www.slideshare.net/icalzada/political-innovation-summer-school-2015-9-10-july-st-sebastian eta http://www.slideshare.net/icalzada/calzada-bildarratz-political-innovation-summer-school-910-july2015-stsebastian-constitutional-change-selfgovernment-right-to-decide-independence