ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK

8
www.ehu.eus ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK Zuzenbidea Kriminologia

Transcript of ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK

Page 2: ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK

IKASTEGIAREN AURKEZPENA

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen egoitza Donostian dago, Gipuzkoako Campusean, eta haren Atala, berriz, Leioan, Bizkaiko Campusean. Zuzenbide eta kriminologiaren arloetan maila eta prestigio handiko unibertsitate ikasketen ikastegi bat da.Ikasleei emandako prestakuntzaren oinarria lege eta kriminologia lanbideetan aritzeko gaitasun erreala eta eraginkorra lortzea da. Irakaskuntza metodologian, ikasketa teoriko trinkoak eta prestakuntza praktikoa uztartzen dira, nola unibertsitateko espazioetan, hala bulego profesionaletan, enpresetan eta erakunde publikoetan. Horren emaitza maila handiko prestakuntza bat da, gogotik ikastea eta denbora eskaintzea eskatzen duena, baina, lan arloan ere arrakasta tasa handia lortzen duena.Horrez gain, Abokatutza Masterra egiteko aukera eskaintzen dizugu, ezinbesteko baldintza baita elkargokide izateko.

AZPIEGITURAK

Zuzenbide Fakultateak talde txikietan kalitatezko irakaskuntza bermatzeko instalazioak eta baliabideak ditu, Donostian eta Leioan, eta horretarako metodologia berritu batez baliatzen da, non mintegiak eta ikasgelako praktikak oinarrizkoak diren. Instalazio informatikoak eta multimedia bitartekoak ditugu, beharrezkoak diren informazio iturri guztietara sartzeko.

• Hiru ordenagailu gela ikasleentzat.• Epaiketa areto bat, epaiketen simulazioak egiteko.

HARREMANETARAKOZuzenbide Fakultatea (Gipuzkoako Campusa) Manuel Lardizabal 2 / 20018 Donostia Telefonoa: 943 01 8084 Posta elektronikoa: [email protected] www.ehu.eus/zuzenbide

Bizkaiko Atala (Bizkaiko Campusa) Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa Telefonoa: 946 01 3151 Posta elektronikoa: [email protected] www.ehu.eus/zuzenbide/irakaskuntza-informazioa-bizkaiko-campusa

2

Derecho-EUS-AAFF.indd 2 15/12/16 10:13

Page 3: ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK

ELEANIZTASUNAZuzenbideko eta Kriminologiako graduak eta Abokatutza masterra euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke.

Horrez gain, zenbait irakasgai ingelesez egin daitezke bi graduetan.

MUGIKORTASUN PROGRAMAKGure irakats eskaintza osatzeko, hitzarmen sare bat dugu espainiar estatuko eta atzerriko unibertsitateekin, eta horrek zure ikasketen zati bat Europako eta Amerikako unibertsitatetan egiteko aukera emango dizu truke programa hauetan, besteak beste:

• SICUE, Espainiako unibertsitate nagusiak.

• Erasmus+, Europako unibertsitateak.

• UPV/EHU-AL, Latinoamerikako unibertsitateak.

• Beste Norakoak programa

PRAKTIKAKKanpoko Praktikak nahitaezkoak dira Zuzenbideko eta Kriminologiako graduetan; 12 kredituko balioa dute, eta 4. mailan egiten dira. Ikastegian bertan praktiketarako lekuak hautatzeaz arduratzen gara, baina zuk ere zure praktikak proposatu eta kudeatu ditzakezu, ikastegiarekin dagokion hitzarmena sinatuko duen erakunde bat aukeratuz gero.

Berritasun gisa, nabarmendu nahi dugu Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoa sortu dela eta hor ere tutoretzapeko kanpoko praktikak egin ditzakezula.

Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoak (JSKJ edo klinika) UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean du egoitza, eta espazio bat da, non ikastearekin batera zuzenbide eta kriminologia ikasketen sistema pedagogikoa eraldatu nahi den. Horrez gainera, laborategi bat ere bada, gogoeta egiteko eta bazterkeriaren aurkako estrategia juridikoak identifikatzeko.

Hala, Klinikaren oinarrizko zutabeak dira; alde batetik, gizarte bazterkeriaren aurka borratzea, eta, bestetik, aniztasuna eta tolerantzia bultzatzea.

JSKJk lankidetzan dihardu, halaber, bazterkeriaren aurkako estrategiak diseinatzeko eta giza eskubideak defendatzeko xedea duten gizarte talde, elkarte eta erakundeekin.

3

Derecho-EUS-AAFF.indd 3 15/12/16 10:13

Page 4: ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK

ZUZENBIDEKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Zuzenbidea gizartearen bizikidetza arautzen duten arauen multzo bat da, interes gatazkak konpontzea ahalbidetzen duena. Zuzenbidea edozein gizarteren funtzionamendu egokirako oinarria da; izan ere, gizartea osatzen duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu, eta horregatik, hain zuzen, gure eguneroko bizitzaren esparru gehienei eragiten die.

Zuzenbidea bizirik dagoen zientzia bat da, etengabe eboluzionatzen ari dena. Izan ere, aldatzen dira herritarren beharrak, aldatzen da gizartea eta aldatzen dira legeak ere. Zuzenbideko Graduan prestakuntza osoa jasoko duzu, jarduera profesionalerako prestatuta egoteari begira, eta gizarte harremanen arlo guztietan planteatu daitezkeen arazo juridikoak konpontzeko gaitasuna eskuratuko duzu.

Abokatu lana bertatik bertara ezagutzeko eta horretan jarduteko, nahitaezko kanpoko praktikak egingo dituzu bulegoetan, aholkularitzetan edo erakunde publikoetan.

Horrez gain, UPV/EHUn ere Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza egin ahal izango duzu, Bizkaiko Campusaren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.

Analisi kritikorako eta argumentatzeko gaitasuna, gizarte sentsibilitatea eta ikasteko gogo handiak badituzu eta, gainera, gizarte zuzenago baten alde lana egin eta arazoak konpontzen lagundu nahi baduzu, Zuzenbideko Gradua da zure lekua, zalantzarik gabe.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu…Comprender las bases terminológicas y de conocimiento fundamental del derecho público y del privado; resolver los problemas jurídicos, adoptando decisiones de manera creativa y afrontando situaciones diversas; y adaptarte a los cambios normativos y a las situaciones novedosas con el imprescindible compromiso ético y la sensibilidad social, económica y medioambiental.

Irteera profesionalak: Abokatutza Masterra egin ondoren, abokatu lana egin ahal izango duzu bulego, enpresa eta aholkularitzetan, esparru askotan:

• Orientazioa, hainbat arlotan: zergak, merkatuak, lana...

• Giza baliabideak

• Laneko segurtasuna eta osasuna

• Kontabilitatea eta finantzak

Administrazio publikoetan:

• Justizia (epailea, fiskala…)

• Ogasuna (ikuskaritza…)

• Notariotza eta erregistroa

• Kidego diplomatikoak

Baita nazioarteko erakundeetan ere: Europar Batasuna, Europako Kontseilua, Nazio Batuak, Lanaren Nazioarteko Erakundea, Munduko Merkataritza Antolakundea, etab.

Eta irakaskuntza eta ikerketaren arloan.

4

Derecho-EUS-AAFF.indd 4 15/12/16 10:13

Page 5: ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko irakasgaiak)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 6 kreditu + nahitaezko 54 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko irakasgaiak)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 36 kreditu + hautazko 18 kreditu + Gradu Amaierako Lana 6 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Zuzenbide Zibila I• Konstituzio Zuzenbidea I• Erromatar Zuzenbidea• Ekonomia• Zuzenbidearen Historia

• Administrazio Zuzenbidea II• Konstituzio Zuzenbidea III• Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I• Zigor Zuzenbidea I• Zuzenbide Prozesala I

• Zuzenbide Zibila III (urtekoa)• Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I• Nazioarteko Zuzenbide Pribatua I• Merkataritza Zuzenbidea I (urtekoa)• Zigor Zuzenbidea III• Zuzenbide Prozesala II

• Zuzenbide Zibila IV• Finantza Zuzenbidea II• Merkataritza Zuzenbidea II

Hautazkoak

• Euskal Zuzenbide Zibila• Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea• Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Publikoa• Zuzenbidearen Historiaren eta Kulturaren Oinarriak• Euskararen Arauak eta Erabilerak• Komunikazio eta Argudiaketa Juridikorako Teknikak• Lege Arloko Lanak eta Dokumentuak Prestatzeko Teknikak

• Administrazio Zuzenbidea I• Konstituzio Zuzenbidea II• Europar Batasuneko Zuzenbidea• Zuzenbidearen Teoria

• Administrazio Zuzenbidea III• Zuzenbide Zibila II• Finantza Zuzenbidea I• Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II• Zigor Zuzenbidea II

• Zuzenbide Zibila III (urtekoa)• Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II• Nazioarteko Zuzenbide Pribatua II• Merkataritza Zuzenbidea I (urtekoa)• Zuzenbide Prozesala III

• Nahitaezko Kanpoko Praktikak

Hautazkoak

• Komunikazioa Euskaraz: Arlo Juridikoa

GRADU AMAIERAKO LANA

5

Derecho-EUS-AAFF.indd 5 15/12/16 10:13

Page 6: ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK

KRIMINOLOGIAKO GRADUA

Jakintza adarra: Gizarte eta Lege Zientziak

Kriminologia diziplinarteko zientzia bat da, diziplina askoren ezagutzaz baliatzen dena; tartean, medikuntza, soziologia, psikologia, antropologia eta zuzenbide penala. Horren bidez, krimenaren, haren intzidentziaren, kausen, formen, ondorioen eta lege araudien gaineko ikuspegi global bat eman nahi da; biktimen arreta, delinkuenteak eta gizarte kontrola deitutakoa ahaztu gabe.

Delituak prebenitzeko eta tratatzeko, biktima eta arau-hausleekin esku hartzeko eta, oro har, biztanleriaren segurtasuna hobetzeko zientzia ezagutzen aplikazioan aditu bat izateko prestatuko zaitu Kriminologiako Graduak. Delitua bera ikertzeaz gainera, sakon aztertuko dituzu delinkuentea, biktima eta delituen gizarte kontrolerako bitartekoak, eta gatazkak konpontzeko estrategiak diseinatzen ikasiko duzu.

Eta ikasitako guztia praktikan jartzeko, bertatik bertara ezagutuko duzu kriminologiaren arloko profesionalek egindako lana, nahitaezko kanpoko praktiken bitartez.

Behaketa eta dedukzio gaitasuna, espiritu kritikoa, eta analisi eta sintesirako joera baduzu eta lana taldean egitea atsegin baduzu, Kriminologiako Gradua da zure aukera.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu…Portaera kriminalaren oinarri terminologikoak eta oinarrizko ezagutza antropologikoak, juridikoak, psikologikoak eta soziologikoak ulertzeko, baita gizarte sistemenak eta prebentzio erakundeenak ere; delinkuenteekin eta biktimekin egin beharreko esku hartzeetan ezagutzak eta teknikak aplikatzeko, delinkuentzia prebenitzeko eta tratatzeko jarduera egokiak ezartzeari begira; eta, informazio esanguratsua sistematikoki bilatzeko, errealitateari eta informazio iturri dokumentalei behatuta.

Irteera profesionalak:Lan arlo publiko eta pribatu askotara sartzeko aukera izango duzu, hala nola:

• Polizia zientifikoa, hainbat mailatakoa: udalerrietakoa, autonomikoa edo estatukoa.

• Segurtasun enpresa pribatuak.

• Arlo judiziala: auzitegiko kriminologia, delituei eta abarrei buruzko datu baseen erabilera, teknikarien taldea adingabeen epaitegietan, adituen azterketa kriminologikoetarako laguntza.

• Espetxeak eta adingabe arau-hausleak barneratzeko zentroak.

• Gizarteratzeko erakundeak eta bitartekaritza zerbitzuak.

• Biktimen arretarako bulegoa.

• Administrazio publikoa: segurtasun politika publikoen diseinua.

• Ikastetxeak: arrisku faktoreak hautemateko programak diseinatzea, baita esku hartze eta prebentzio estrategiak ere.

• Giza eta oinarrizko eskubideen arloan diharduten elkarteak.

• Ikerketa jardueren arloan lanean diharduten erakundeak.

6

Derecho-EUS-AAFF.indd 6 15/12/16 10:13

Page 7: ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 36 kreditu + nahitaezko 24 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 24 kreditu + nahitaezko 36 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (Nahitaezko 42 kreditu + hautazko 18 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 24 kreditu + hautazko 18 kreditu + Gradu Amaierako Lana 18 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Konstituzio Zuzenbidea I• Zigor Zuzenbidea I• Psikologiaren Historia• Antropologiarako Sarrera I• Kriminologiaren Printzipioak

• Zuzenbidea eta Kulturartekotasuna• Zigor Zuzenbidea III• Zuzenbide Prozesala I• Psikologiako Metodologia• Biktimologia

• Datuen Analisia eta Diseinuak: Metodo Ez- esperimentala• Auzitegiko Psikopatologia• Kartzela Sistemak

Hautazkoak• Ekonomiari Lotutako Kriminalitatea • Esku-hartze Psikosozialeko Programen Ebaluazioari • Aplikatutako Diseinuak• Euskararen Arauak eta Erabilerak• Segurtasun Pribatuaren Araubide Juridikoa• Osasuna eta Mendekotasun Nahasmenduak

• Delituaren eta Zigor Kontrolaren Soziologia

Hautazkoak• Ingurumen Kriminologia eta Hiri Segurtasuna• Delituen eta Zigorren Bilakaera Historikoa• Globalizazioa eta Zigor Sistema• Antropologia Identitatea eta Identifikazioa• Psikologia Juridikoa

• Administrazio Zuzenbidea I• Zigor Zuzenbidea II• Soziologiarako Sarrera• Krimen Arloko Psikologia• Gizarte Psikologia

• Gazte Delinkuentzia• Krimenaren Fenomenologia• Lege Medikuntza eta Auzitegi Zientziak• Krimen Arloko Politika• Psikopatologia

• Gatazken Analisia eta Ebazpena eta Lankidetzarako Estrategiak• Biktimen Analisia eta Tratamendua• Desbideratzearen Soziologia• Delitugilearen Tratamendu Psikologikoa

Hautazkoak• Komunikazioa Euskaraz: Arlo Juridikoa• Adingabekoen Babes Juridikoa eta Familia

• Zuzenbide Prozesala III• Nahitaezko Kanpoko Praktikak

GRADU AMAIERAKO LANA

7

Derecho-EUS-AAFF.indd 7 15/12/16 10:13

Page 8: ZUZENBIDE FAKULTATEKO GRADUAK

GRADUONDOKOENESKAINTZA

BEREZKO TITULUAKMASTERRAK

Abokatutzan jarduteko beharrezkoa da Abokatutza Masterra egitea.

Gradua amaitutakoan, besteak beste, UPV/EHUko ondoko graduondoekin osatu ahal izango duzu zure prestakuntza:

• Ingurugiro Zuzenbidea

• Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbidea

• Gizarte eta Lan Arloko Aholkularitza eta Auditoretza

• Nazioarteko Merkataritzaren Zuzenbidea

• Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasun Eragileak

• International Election Observation and Electoral Assistance

• Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua: Bakea eta Garapena. Agenda Globalaren Analisi eta Gestioa Nazio Batuen Sistemaren Barruan

• Abokatutza

• Aktuariotza eta Finantza Zientziak (lanbide arautua edo parekoa)

• International Master in Sociology of Law

• Giza Eskubideak eta Botere Publikoak

• Masterra: Integrazio Politikoa eta Batasun Ekonomikoa Europar Batasunean

• Ikasketa Feministak eta Generokoak

• Integrazio Ekonomikoa

• Gobernantza eta Politika Ikasketak

• Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa

• Euskal Nazionalismoa XXI. Mendean

• Ekonomia Sozial eta Solidarioa

• Laneko Segurtasuna eta Osasuna

ZUZENBIDEKO GRADUA

Zure prestakuntza osatzeko, Analisi Forentsea masterra edo Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea (on line) berezko titulua egin ahal izango dituzu, baita Justizia Leheneratzailea: Ikuspuntu Berriak Bitartekaritzan ikastaro osagarria eta beste edozein master ere, beharrezko baldintzak betez gero.

KRIMINOLOGIAKO GRADUA

Liburuxka hau informazioa emateko baino ez da.Azken aldaketa: 2016ko abendua

Graduondoko ikasketen eskaintza osoa hemen: www.ehu.eus/es/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak

8

Derecho-EUS-AAFF.indd 8 15/12/16 10:13