Zuzendaritza dekretua power point

23
ZUZENDARITZA DEKRETUA 2009-02-03

Transcript of Zuzendaritza dekretua power point

Page 1: Zuzendaritza dekretua power point

ZUZENDARITZA DEKRETUA

2009-02-03

Page 2: Zuzendaritza dekretua power point

1 art. HELBURUA. Zuzendaria eta gainerako gobernu-organoak izendatzeko prozedura arautzea.

Page 3: Zuzendaritza dekretua power point

2 art. APLIKAZIO EREMUA. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza

eskaintzen duten ikastetxeak, LHko ikastegi bateratuak eta Erreferentziako LHko ikastegiak salbuetsita.

Page 4: Zuzendaritza dekretua power point

• 3 art. PRINTZIPIO OROKORRAK. 3.1. Ikastetxean ematen den

irakaskuntzetako bat ematen duen karrerako funtzioari bat aukeratuko da merezimendu-lehiaketa bidez.

3.2.Merezimendu-lehiaketak bi fase izango ditu:– Hautagaiak merezimenduak aurkeztuko ditu.– Zuzendaritza proiektua, hau da, hezkuntza

proiektua zuzentzeko proposamena.

Page 5: Zuzendaritza dekretua power point

4 art. IZENGAIEN BETEBEHARRAK.

4.1 Merezimendu-lehiaketan parte hartzeko ondoko baldintzak bete behar dira:– Gutxienez, bost urteko antzinatasuna karrera funtzionario gisa.– Ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean, bost

urteko antzinatasuna irakasten.– Gutxienez, azken urtebetean EAEko ikastegi batean aritzea

eskolak ematen, aurkeztu nahi duen mailako ikastegian.– Zuzendaritza proiektua aurkeztu behar du. Gutxienez:

helburuak, jardunbideak eta hauen ebaluazioa, eta zuzendaritza taldea. Gehienez, 15 folio

4.2. Ikastetxe espezifikoak eta osatugabeak4.3. Laboralak. %50 baino gehiago baldin badira laboralek

aurkeztu ahal izango dute. Kontuan hartu ahal izango dira beste hautagaitzarik ez dagoenean edo beste hautagaitzarik aukeratzen ez denean.

4.4. Lehen aipatutako baldintzak deialdia irteten den unean beteta izan behar dira.

Page 6: Zuzendaritza dekretua power point

5 art. AUKERAKETA-BATZORDEAK5.1. Ikastetxe bakoitzak berea, aukeraketa prozesua

egin behar bada eta hautagairik badago. 5.2. Batzordearen osaketa:

– Batzordeko lehendakari: ikuskaria.– Klaustroaren bi ordezkari.– OMRko irakasle ez diren beste bi ordezkari; horietako

bat, gutxienez, gurasoa.

5.3. Aukeraketa batzordeko kideek bi hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa bermatuko da.

5.4. Batzordekide hauek Lurralde Ordezkariak izendatuko ditu.

5.5. Zuzendaritzara aurkeztu direnek ezingo dute Batzordekide izan.

5.6-5.9. Batzordekideen gaixotasuna gertatzen badja, erabakiak baliozkoak izateko gutxieneko kopurua,…

Page 7: Zuzendaritza dekretua power point

• 6 art. FUNTZIO JAKINAK BETETZEKO BATERAEZINTASUNAK

Euren ikastetxeko merezimendu-lehiaketara aurkezten direnek ezingo dira aukeraketa-batzordeko kide izan , eta ezingo dituzte aukeraketa-prozesuan ikastetxeko zuzendariari esleitutako funtzioak bete. Funtzio horiek ikastetxeko zuzendariordeak beteko ditu.

Page 8: Zuzendaritza dekretua power point

7 art. DEIALDIAZuzendari postua hutsik dagoen lekuetan

deialdia egingo du HUI Sailburuak.

Page 9: Zuzendaritza dekretua power point

8 art. ESKAERAK AURKEZTEA8.1. Idatziz egin behar da eskaera Lurralde

Ordezkariari. Gehienez ere hiru ikastetxetarako.

8.2. Eskaerarekin batera, merezimenduak frogatzeko dokumentazioa eta zuzendaritza proiektua.

8.3. Beste ikastetxe batera aurkeztu nahi izanez gero, lurralde ordezkaritzan kontsultatu ahal izango da ikastetxeetako dokumentazioa.

8.4. Hautagaitzaren hizkuntza.

Page 10: Zuzendaritza dekretua power point

9 art. ESKAERAK ONARTZEA9.1. Lurralde Ordezkariak aztertuko du ea

hautagaiak baldintzak betetzen dituen eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak diren.

9.2. Eskaerak onartu edo atzera botatzeko erabaki arrazoitua.

9.3. Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan argitartu.

9.4. Ikastetxeko iragarki-taulan argitaratu.9.5. Erabakiaren aurka gora jotzeko

errekurtsoa.

Page 11: Zuzendaritza dekretua power point

10 art. AUKERAKETA-BATZORDEAREN ERATZEA10.1. Ikastetxean hautagai bat edo gehiago badaude

batzordea eratzen da. 10.2. Ikuskari lurraldeburuak batzordeburua izango den

Ikuskaria izendatzen du.10.3. Zuzendariak (hautagaia bada honen ordezkoak)

Klaustroa eta OMRa deituko ditu ordezkariak hautatzeko.10.4. Erakunde bakoitzak bi ordezkari hautatu. OMRaren

kasuan ordezkarietako bat gurasoa izango da. 10.5. Ordezkarien ordezko zerrenda egingo da.10.6. Organo bakoitzaren bileraren akta bidali Lurralde

Ordezkariari ikastetxeko zuzendariak edo bere ordezkoak. 10.7. Lurralde Ordezkariak aukeraketa batzordeko kideak

izendatzen ditu.10.8. Ikastetxe bakoitzean aukeraketa batzordearen osaketa

jarri iragarki-taulan.

Page 12: Zuzendaritza dekretua power point

11 art. LEHEN FASEKO MEREZIMENDUEN BALORAZIOA

11.1. Lurralde Ordezkariak batzorde bakoitzari hautagaiaren merezimendu egiaztapena bidaltzen dio.

11.2. Batzordeak merezimenduak aztertu dekretuan agertzen den baremazioa kontuan hartuz.

11.3. Ikastetxe horretako hautagaiak edo hautagaiek lortutako puntuaketa argitaratu.

Page 13: Zuzendaritza dekretua power point

12 art. ZUZENDARITZA-PROIEKTUA BALORATZEA12.1. Dekretuaren eranskinean aipatzen diren eduki eta

balorazio-irizpideak kontuan hartuz, proiektua baloratu.12.2. Hautagaiek, gutxienez, 35 puntu lortu behar dituzte.

Hori lortu ezean aukeraketa-prozesutik kanpo geratuko da.

12.3. Aukeraketa batzordeak hurrenkera honetan baloratuko ditu hautagaiak:

Ikastetxe berean diharduen irakaslea.– Beste ikastetxe batean diharduen irakaslea.– Horrelakorik aukeratzen ez bada, ikastetxe horretako lan-

kontratudun irakaslea.12.4 Aukeraketa batzordeak hautagaia elkarrizketatu ahal

izango du.12.5. Proiektuaren puntuazio lortzeko prozedura: 0-70

bitartean; bataz besteko aritmetikoa, 20 puntu baino alde handiagoa badago kalifikazio maximoaren eta minimoaren artean, biak automatikoki kenduko dira eta gainerakoekin egingo da bataz bestekoa.

Page 14: Zuzendaritza dekretua power point

13 art. ZUZENDARIA AUKERATZEA13.1. Ikastetxeko hautagaien artean punturik gehien lortu duen

hautagaia aukeratuko du batzordeak; bigarren fasean gutxieneko puntuak lortu baditu, behintzat.

13.2. Modu horretan inor aukeratu ez bada, irizpide bera jarraituz, beste ikastetxe batetik datorrena; eta ondoren, lan-kontratuduna.

13.3. Hautagaien artean berdinketarik badago erabiliko diren irizpideak:– Zuzendaritza proiektuaren puntuaketa altuena.– Merezimenduen baremoko ordena jarraituta, puntuaketa altuena.– Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaketa altuena.– Berdinketak jarraitzen badu, batzordekideen bozketa, eta berdinketak

jarraituko balu batzordeko lehendakariaren kalitateko botoa. 13.4. Batzordeko idazkariak akta jaso, puntuazio guztiekin, norbait

aukeratzen bada, adierazi. Akta batzordekide guztiek sinatu.13.5. Ikastetxeko iragarki-taulan eskegi eta Lurralde Ordezkariari

bidali.13.6. Erreklamazioak egiteko aukera Lurralde Ordezkariari. Honek

ebatzi egin beharko ditu.13.7. Erreklamazioak ebatzi ondoren, aukeratutako hautagaien

zerrenda ebatzi.13.8. Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan argitaratu.13.9. Lurraldeko ikuskari-buruak ikastetxeari ebazpenaren berri

eman. Ikastetxeko iragarki-taulan eskegi.13.10. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke.

Page 15: Zuzendaritza dekretua power point

14 art. HASIERAKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA

14.1. Aukeratutako pertsonek hasierako prestakuntza programa gainditu beharko dute; ahal bada aurreko zuzendaritzaren agintaldia amaitu baino lehen egingo da.

14.2. Gutxienez bi urteko esperientzia dutenek ez dute hasierako formaziorik egin beharko. Euren borondatez egin ahal izango dute.

Page 16: Zuzendaritza dekretua power point

15 art. ZUZENDARIA IZENDATZEA15.1. Hasierako Prestakuntza Programa

gainditu edo salbuetsia daukaten zuzendarien izendapena, uztailaren 1etik, lau urterako.

15.2. Aukeratua izan arren, hasierako prestakuntza gainditzen ez bada ez da zuzendari izendatuko.

15.3. Uztailaren 1erako prestakuntza egin ez badute behin-behineko zuzendari izendatuko dira. Programa gainditu ondoren zuzendari izendatuko dira, eta gainditzen ez badute euren agintaldia kurtso amaierarekin bukatuko da eta zuzendari postua betetzeko beste merezimendu-lehiaketa bat hasiko da.

Page 17: Zuzendaritza dekretua power point

16 art. PROZESUAN AUKERATU EZ DITUZTEN PERTSONAK ZUZENDARI IZENDATZEA

16.1. Hautagairik ez badago, batzordeak inor aukeratu ez badu edo prestakuntza programa gainditu ez badu, urte beterako izenduko da funtzionario bat.

16.2. Hurrengo merezimendu-lehiaketan ere hutsik geratzen bada, hiru urterako izendatuko da zuzendaria.

16.3. Irakasleen %50, gutxienez, lan-kontratudunak direnetan, horietako bat izendatu ahal izango da.

16.4. Hiru urteko epea amaituta, merezimendu-lehiaketa berri bat irekiko da.

Page 18: Zuzendaritza dekretua power point

17 art. IKASTETXE BERRIETAN ZUZENDARIA IZENDATZEA

17.4. Lurralde Ordezkariak izendatuko du gehienez ere hiru urterako. Ondoren, merezimendu-lehiaketa egingo da.

Page 19: Zuzendaritza dekretua power point

18 art. ZUZENDARIAK EBALUATZEA18.1. Zuzendari kargua eta jarduerak

ebaluatu egingo dira, izendapenaren aginte-aldia betetzean. Ebaluazio-prozesua agindu batek arautuko du.

18.2. Ebaluatzeko ikastetxeko aginte-organoen iritzia hartuko da kontuan.

Page 20: Zuzendaritza dekretua power point

19 art. ZUZENDARIAREN AGINTE-EPEA BERRITZEA

19.1. Ebaluazioa positiboa bada, aukera izango dute agintaldia lau urtez luzatzeko. Horretarako, idatziz eskatu beharko dio Lurralde Ordezkariari eta zuzendari-proiektuaren eguneratzea egin beharko du (Aurreko agintaldiko ebaluazioaren zati gisa aurkeztuko da)

19.2. Bi epe jarraian bete ondoren, berriz aurkeztu beharko da hautagaitza dagokion merezimendu-lehiaketan eta ziklo berri bat hasiko litzateke (4 +4). Prozedura hori etengabe luza daiteke.

19.3. Agintaldia ezingo da berritu administrazioak berak, merezimendu-lehiaketarik gabe, izendatu dituen zuzendarien kasuan: merezimendu-lehiaketaren ondorioz hautagairik ez dagoenean edota ikastetxe berriak sortzearen ondorioz izendatutakoetan.

Page 21: Zuzendaritza dekretua power point

20 art. ZUZENDARIAK KARGU UZTEA20.1. Zuzendariak kargua utziko du:

– Izendapen epea amaitzean.– Zuzendaria izendatzeko baldintzetakoren bat betetze ez

denean.– Zuzendariak karguari uko egiten dionean.– Minusbaliotasun kasuan.– Bere funtzioak larriki ez betetzearen ondorioz bere

funtzioetan Lurralde Ordezkariak baliogabetzen duenean, aldebiko espedientea egin ondoren.

20.2. Zuzendari epearen amaieran uzten badu kargua, deialdia egingo da zuzendari berria aukeratzeko.

20.3. Artikuluaren 1 atalean aurreikusitako kasuetan Lurralde Ordezkariak norbait izendatuko du zuzendari ezohiko moduan. Hurrengo merezimendu-lehiaketan eskainiko da zuzendari plaza hori.

20.4 Diziplina-espedientea irekitzen den kasuetan, hau ebatzi artean, zuzendariordeak beteko du zuzendari funtzioa.

Page 22: Zuzendaritza dekretua power point

21 art. IKASTETXEKO PERTSONA BAKARREKO GAINERAKO GOBERNU-ORGANOETARAKO PROPOSAMENA, IZENDAPENA, KARGU UZTEA ETA KARGUTIK KENTZEA.

21.1. Zuzendariak proposatuko dizkio Lurralde Ordezkariari, Klaustroari eta OMRari jakinarazi ondoren.

21.2. Lurralde Ordezkariak zuzendariaren agintaldi-epe berbererako izenduko ditu pertsona horiek.

21.3. Zuzendaritza karguek kasu honetan utziko diote kargu izateari:– Izendapen epea amaitzean.– Ikastetxeko zuzendariak kargua uztean.– Ikastetxean lanpostua galtzean.– Zuzendariak bere kargutik kentzean.– Zuzendariak karguari uko egin eta Lurralde Ordezkariak

onartzean.– Ezusteko minusbaliotasuna.– Zuzendaritza karguari lotutako funtzioak larriki ez betetzeagatik.

21.4. Horrelako kargu uzte bat gertatzen denean, zuzendariak beste norbait proposatuko du kargurako.

Page 23: Zuzendaritza dekretua power point

22 art. IKASKETABURUAK ETA IDAZKARIAK EBALUATZEA

22.1. Izendapenaren aldiaren amaieran ebaluatu egingo dira euren kargua eta jarduerak.

22.2. Ebaluatzean ikastetxeko aginte-organoen iritzia hartuko da kontuan.