11
Eraikuntza Metalikoen Irudikapena
11 NORMALIZATURIKO LERROAKNORMALIZATURIKO LERROAK
HELBURUAK
Marrazketa Teknikoko normalizaturiko lerroen eitea, motak, taldeak eta serieak zein diren
ezagutzea.
Lerro bakoitzaren aplikazio guztiak zein diren ezagutzea.
Eraikuntzako marrazketan zein lerro-mota eta zertarako erabiltzen diren ezagutzea.
OHARRAK
Gaiak zabal eta argi jorratzen ditu gaur egun erabiltzen diren lerro-taldeen bi motak, eta dagoeneko
zaharkiturik geratu diren 2. Serieko lerroak 1. Seriekoekin ordeztu behar direla ikusarazten du.
Marrazketa teknikoko lerro-moten erabilera ikasten da —horretarako nahikoa xehetasun emanik—
eta adibide bat ere ematen da, 1. Serieko normalizaturiko lerroen lau taldeak erabiliz delineaturikoa.
IDEIA OROKORRAK
Liburuaren sarreran ikusi genuen marrazketa hizkuntza moduko bat dela, baina berbak erabili
beharrean lerroak, zeinuak, sinboloak, etab. erabiltzen dituela.
Gai honek Marrazketa Teknikoan erabiliriko lerroei dagokien ikasgaia azaltzen du.
1.1 Normalizazioak eta lerro-motak
Marrazketa Teknikoko beste hainbat ikasgaitan legez, normalizatu egin dira lerroak, bai eta horien
serieak, motak, irudikatzeak eta aplikazioak ere.
Jarraian, lerro bakoitzaren izena eta irudikapena aurkezten dira:
Lerro bete zabala
Lerro bete estua
Lerro etena. Lerro-zati bakoitzaren luzera zabaleraren 8 edo 10 aldiz bestekoa da.
Banaketarako hutsartea lerroaren zabalera 1 edo 2 aldiz izango da.
Marra eta puntuz eginiko lerro zabala. Marraren luzera lerroaren zabaleraren 6 bat bider
bestekoa izango da, eta puntua, eta horren eta lerroaren artean dagoen hutsunea, lerroaren
zabalera 1 aldiz izango da.
Marra eta puntuz eginiko lerro estua. Marrek luze samarrak izan behar dute.
Esku altxatuz eginiko lerroak.
LANBIDE EKIMENA
22
Eraikuntza Metalikoak
1.2 Normalizaturiko lerro-serieak
Lerro-serie bi daude: 1. seriea eta 2. seriea izena dute, eta horietako bakoitza lerro-zabalera ezberdi-
neko lau taldek osaturik dago.
1.1. irudia. Lerro-zabalerak eta –motak. 1.2. irudia. Marrazketa-puntak DIN 15, 16 eta 17ren arabera.
Lerroen 1. seriea (1.3. irudia.)
Marrazkien mikrofotografia gero eta gehiago erabiltzen dela eta, horri dagokion araua, 1919koa, berriz
aztertu behar izan zen. Horretarako, bateratu egin ziren irudikatze grafikorako lerroen idazketarakoen
zabalera; horren abantaila marrazketarako tresna gutxiago erabili behar izatea da. Hori guztiori DIN 15, 16
eta 17 arauekin zehaztu zen. (1.2. irudia).
1. serieko lerroen zabalera ez da irudikapen grafikorako bakarrik erabili behar; idazketa normali-
zaturako ere erabili behar da.
Marrazki teknikoak egiteko 1 zenbakiko seriea erabiltzeak duen abantailetakoa mikrofotografia era-
biliz eta gero beste marrazketa-formatu batera handituz gero, berriro ere lodiera normalizatuak lortzea
da, eta behar beste aldaketa egin daiteke, dela idazteko tresnak erabiliz, dela tinta txinatarrarekin nahiz
normalizaturiko idazkerarako txantiloiekin.
1.3. irudia. 1 serieko lumen puntak, delineatu eta errotulatzeko.
LANBIDE EKIMENA
33
Eraikuntza Metalikoen Irudikapena
Lerro-taldea
Lerro-talde esaten zaio horrelakoa osatzen dutenen taldeari.
1. serieak sei talde ditu; hauexek: 1,4; 1; 0,7; 0,5; 0,35 eta 0,25. Horiek izendatzeko, lehenengo
lerroari, hau da, lerro zabal beteari dagokion zifra erabiltzen da, milimetrotan emanda. (1.4. irudia.).
Talde batek bestearekiko duen zabalera-erlazioa eta formatuek euren artean dutena, bera da: 1:√2.
Lau lerro-taldeekin edozein marrazki egin daiteke.
Dimentsio handiko eta xehetasun gutxiko marrazkietarako, 1. taldea erabiltzen da; hau da, lerrorik
lodiena 1 mm-koa izango da gehienez, eta finena 0,5ekoa.
Zailtasun handikoak edo proportzio edo xehetasun txiki-txikiak dituzten pieza txikiak marrazteko 0,35
taldea erabiliko da. Hau da: lerrorik zabalena 0,35ekoa, eta finena 0,18koa.
Erabilerari dagokionez, 2. eta 3. taldekoek izango dute lehentasuna, horiek baitira gaur egungo
beharrizanetara ondoen egokitzen direnak.
1. serieko lerroak erabiliz egindako marrazkien adibideak
Hizkien marren zabalera eta lerro bete estuen zabalera bera dela ikus dezazuen, 1 serieko lerroen
zabalerarekin eginiko zenbait marrazki egin ditugu (1.5A, B, C eta D irudiak)
Formatuak eta lerroak txikiagotzeko adibideak
Ondoren dituzun 1.5A, B, C eta D irudietan ikusi ahal izango duzu plano bat txikiagotzean dagoen
korrespondentzia: txikiagotzean lorturiko irudietako lerroen zabalera bat dator hari dagokion normali-
zaturiko lerroen taldearekin.
2. lerro-taldearekin delineaturiko torlojua, DIN A3 formatuan. (1.6A irudia).
DIN A3 formatutik DIN A4ra igarota lorturiko txikiagotzea. (1.6B irudia).
DIN A4 formatutik DIN A5era igarota lorturiko txikiagotzea. (1.6C irudia).
DIN A5 formatutik DIN A6ra igarota lorturiko txikiagotzea. (1.6D irudia).
1.4. irudia. 1. serieko lerro-talde erabilienak.
LANBIDE EKIMENA
44
Eraikuntza Metalikoak
1.5A. irudia. 1 taldeko lerroen zabalera. 1.5B. irudia. 0,7 taldeko lerroen zabalera.
1.5C. irudia. 0,5 taldeko lerroen zabalera. 1.5D. irudia. 0,35 taldeko lerroen zabalera.
LANBIDE EKIMENA
55
Eraikuntza Metalikoen Irudikapena
1.6A. irudia. 0,7 lerro-taldearekin DIN A3 formatuan delineaturiko torlojua.
1.6B. irudia. DIN A3 formatutik DIN A4ra igarota lorturiko txikiagotzea.
1.6C. irudia. DIN A4 formatutik DIN A5era igarota lorturiko txikiagotzea.
1.6C. irudia. DIN A4 formatutik DIN A5era igarota lorturiko txikiagotzea.
2. serieko lerroen zabalera
2 serieko lerroen zabalera arau zaharreko tamaina izendatuen serieari zegokion berbera da, eta behin-
-behinean onartu da, gaur egungo merkatuan dauden idazketa- eta marrazketa-tresnak erabili ahal izateko.
Marrazketarako tresnak erosi behar izanez gero, 1. seriekoak gomendatzen dira, horiekin arau
berrien arabera marraztu eta errotulatu ahal izango baitugu. (1.7tik 1.9 irudietara).
1.7. irudia. Delineatzeko eta errotulatzeko 2. serieko lumen puntak.
LANBIDE EKIMENA
66
Eraikuntza Metalikoak
1.8. irudia. 2 serieko lerroen zabalera-taldeak.
1.9. irudia. DIN 15, 16 eta 17aren araberako marrazketa-puntak.
1.3 Lerroen erabilera marrazketa teknikoan
Lerro bete zabala
Ondokoa irudikatzeko erabiltzen da:
Gorputzen ertz eta ageriko ingeradak (1.10a irudia)
Harien mugak (1.10b irudia)
Sinboloak (soldadura-kordoiak); soldadura zeinuak (1.11a irudia)
Eraikuntzan, trenkaden sendotasuna irudikatzeko.
Sareetako lerroak, eskema elektrikoetan (1.12a irudia)
Oharra
Harturiko zabalerak erlazioa izango du marrazkiaren tamainarekin eta motarekin, eta eskala berean
marrazturiko objektu baten irudikatze guztietarako konstantea izango da.
LANBIDE EKIMENA
77
Eraikuntza Metalikoen Irudikapena
Lerro bete estua
Ondokoa irudikatzeko erabiltzen da:
Elkarren ondoan dauden piezen ingeradak, erlazioan daudela adierazteko (1.13 irudia).
Neurketa elektrikorako gailuak, argiak, bigarren mailako sareak (1.12b irudia).
Sekzio eta ebakiduretako marradurak (1.14a irudia).
Eraispenak (1.14b irudia).
Sekzio biratuak (1.15a irudia).
Laukien diagonalak (1.15b irudia).
Torlojuaren harirako, nukleoaren diametroa (1.15c irudia).
Azkoinaren harirako, kanpoko diametroa (1.16a irudia).
Moletaturiko gainazalen marradurak (1.16b irudia).
Kota-lerroak (1.16c irudia).
Kota-lerro laguntzaileak (1.16d irudia).
Erreferentzia-lerroak (1.17a irudia).
Azalerako zeinuak (1.17b irudia).
Lerro etena (1.17c irudia).
Marrazko lerroa
Ondokoak irudikatzeko erabiltzen da:
Piezen ezkutuko ertz eta ingeradak (1.18a irudia).
Azkoinaren harirako, kanpoko diametroa (1.18b irudia).
Material gardenak opakutzat hartuko dira (1.19. irudia).
Oharrak
Marrazko lerroak irudia argitzen dutenean baino ez dira adieraziko.
Marrak luzera berekoak eta lerroaren luzeraren araberakoak dira.
Marra laburregiak denbora galtze alferrikakoa dira.
Marra eta marra arteko hutsuneek konstante eta oso txikiak izan behar dute.
Elkarrengandik oso gertu dauden marrazko lerroak, marrak elkarren parean ipini gabe
marrazten dira (1.20. irudia).
Marrazki baten lerro bete zabala eta lerro etena leku berean badaude, lerro beteak du
lehentasuna (1.21a irudia).
Lerro etenak marraz hasi eta amaitzen dira, lerro beteen jarraipena direnean izan ezik
(1.22. irudia)
Lerro etenaz marrazturiko arkua marra batekin hasi eta amaituko da (1.23. irudia).
Lerro etenen muturreko elkartzeek angelu osoak osatzen dituzte, beti (1.24. irudia).
LANBIDE EKIMENA
88
Eraikuntza Metalikoak
Marra eta puntuz eginiko lerro zabala
Ondokoa irudikatzeko erabiltzen da:
Ebakidura planoen zehaztapena (1.25. irudia).
Gainazalen tratamendua edo tratamendu termiko mugatuak ezaugarritzeko (1.26. irudia).
Marraz eta puntuz eginiko lerro estua
Ondokoa irudikatzeko erabiltzen da:
Simetria-ardatzak (1.27a. irudia).
Irudikaturiko ebakiduraren aurrean dauden zatiak (1. 27b. irudia).
Palanka, pistoi, eskuleku eta abarren muturreko posizioak (1.28. irudia).
Horzdun gurpiletarako, jatorrizko zirkuluak (1.29. irudia).
Pieza baten jatorrizko eitea (1.30. irudia).
Bereiz marrazturiko xehetasunen muga (1.31a. irudia).
Zati zehatz baterako, mekanizatzeko soberako neurriak (1.31b. irudia).
Oharrak
1. Marraztean, lehenengo-lehenengo ardatzak trazatzen dira, ezen horien arabera hartzen
baitira alde bietako neurriak.
2. Marren luzera uniformea da, ardatzaren luzeraren araberakoa. Puntuak hutsik dagoen
espazio txikiaren erdian daude, eta ez dira nabarmendu behar, ezta marra bihurtu ere.
3. Ardatz baten hasiera eta amaiera marra luze batek mugatzen ditu.
4. Iruditik irten egin behar dute, bizpahiru mm, baina ez dira bista batetik bestera luzatuko
(1.32. irudia).
5. Lerro etenak eta ardatzak bat egiten dutenean, hark du lehentasuna (1.33. irudia).
6. Ardatzak marretan baino ez dira gurutzatzen; laburregiak izanez gero, marra
jarraikiarekin marrazten dira (1.34a. irudia).
7. Ardatza pieza baten xehetasun bakarrari badagokio, honek mugatuko du haren luzera
(1.34b. irudia).
LANBIDE EKIMENA
99
Eraikuntza Metalikoen Irudikapena
1.10. irudia. 1.11. irudia. 1.12. irudia.
1.13. irudia. 1.14. irudia. 1.15. irudia.
1.16. irudia. 1.17. irudia. 1.18. irudia.
1.19. irudia. 1.20. irudia. 1.21. irudia.
Esku altxatuz eginiko lerroa
Ondokoak irudikatzeko erabiltzen da:
Metaletan, material isolatzaileetan, harrian eta abarretan ebakiriko zatiak (1.35. irudia).
Zurerako, haustura lerroak (sigi-sagan) (1.36. irudia).
Zurezko piezetarako, sekzio eta ebakiduren marradura, hala luzeran (1.37. irudia) nola
zabaleran (1.38. irudia).
LANBIDE EKIMENA
1010
Eraikuntza Metalikoak
Zehaztapenak
1. Haustura-lerroak esku altxatuz marrazten dira, baina irregulartasun asko barik.
2. Zabaleran dimentsio handia duten objektuetako alde bat uniformea bada, alde hori
ebakitzat hartzen da, marrazkiaren luzera laburtzeko xedez. Objektuaren muturrak
irudikatuko dira, haustura lerroek mugatzen dituztela. Edonola ere, mugatu egingo da
objektuaren benetako luzera (1.39. irudia).
3. Gorputz biribilen —trinkoak nahiz hutsak— haustura lakio bitartez irudikatuko da,
kontrako gainazaletan eginiko marraduren bitartez. Lakioen zabalera, gorputz biribil
trinkoetan, erradioaren 1/3 izango da, gutxi gorabehera (1.40. irudia).
4. Lakioaren zabalera, gorputz biribil hutsetan, kanpoko erradioaren 1/2 izango da (1.41.
irudia)
5. Pieza bakar bateko aldeek angeluak osatzen dituztenean, lerro beraren muturrek
makurdura bera izan behar dute (1.42. eta 1.43. irudiak).
6. Marraturiko gainazaletan ez dago haustura lerrorik egin beharrik (1.44. irudia).
1.4 Lerroen erabileraren aplikazio-adibideak
DIN 1 438 ziri hariztatudun bernoari dagozkion lerro eta aplikazioen koadroa
1.22. irudia. 1.23. irudia. 1.24. irudia.
1.25. irudia. 1.26. irudia. 1.27. irudia.
LANBIDE EKIMENA
1111
Eraikuntza Metalikoen Irudikapena
1.28. irudia. 1.29. irudia. 1.30. irudia.
1.31. irudia. 1.32. irudia. 1.33. irudia.
1.34. irudia. 1.35. irudia. 1.36. irudia.
1.37. irudia. 1.38. irudia.
1.39. irudia. 1.40. irudia. 1.41. irudia.
1.42. irudia. 1.43. irudia. 1.44. irudia.
LANBIDE EKIMENA
1212
Eraikuntza Metalikoak
ZK. LERRO-MOTA ERABILERA
1
2
3
4
5
6
7
8
D
B
A
B
B
A
E
B
Marrak
Bete estua
Bete zabala
Bete estua
Bete estua
Bete zabala
Puntu eta marra estua
Bete estua
Ezkutuko ertzak
Harien hondoa eta San Andres gurutzeak
Torlojuaren kanpoko diametroa
Kota-lerro laguntzaileak
Kota-lerroak
Irudiaren ingerada
Simetria-ardatzak
Marradurak
1.1. taula. Lerro-motak eta horien aplikazioak (ikus 1.45. irudia).
1.45. irudia.
LANBIDE EKIMENA
1313
Eraikuntza Metalikoen Irudikapena
1.5 Eraikinen marrazkiak eta horretarako erabiltzen diren lerro-motak
Irudikapen grafikoen taldea da, zeinaren bitartez eraikinak egin baitaitezke.
Eraikuntza-marrazkiak egiteko, gaur egun ez dago behin betiko DIN araurik, nahiz eta hitzarmen
orokorren bat edo beste egon izan den; esate baterako, 1959ko abuztuko DIN 1 356 aldez aurretiko
araua eta 1967ko uztaileko 1 356 proposamena. Gainera, kontuan izan behar da 1959ko eta 1967ko
edizioen artean dagoen aldea, ezen eraikuntzako enpresa askok exijitu egiten baitute dokumentazioa
azkeneko edizioarekin bat aurkeztea.
Lerro-motak eta horien erabilera aurkeztuko ditugu orain, aipatu berri dugun arauari jarraiki.
Lerro bete zabala, eraikuntza piezen —horma, trenkada, etab.— gainazal ebakiak mugatzeko.
(1.46a, b eta c irudiak, eta 1.47. irudia.).
Lerro bete erdizabala, agerian dauden piezen ingeradetarako, gainazal estuen mugetarako edo
piezen ebakidura txikietarako (1.48. irudia.).
1.46. eta 1.47. irudiak. Hormen irudikapena. 1.48. irudia.
Lerro bete estua, kota-lerroetan, lerro laguntzaileetan, erreferentzia-lerroetan eta marraduretan.
Lerro eten erdizabala, piezen ezkutuko ingeradetarako.
Lerro eten estua, zenbait materialen marraduretarako.
Marraz eta puntuz eginiko lerro zabala, ebaketa-planoak zehazteko (1.49. irudia).
Marraz eta puntuz eginiko zabalera ertaineko lerroa, simetria-ardatzetarako (1.50. irudia)
Marraz eta puntuz eginiko lerro estua, ebakitzeko prozesuan sigi-sagak adierazteko edo irudikapena
eteteko (1.51. irudia)
Puntuzko lerro estua, hausturetan edo marrazten dihardugun planoari ez dagozkion piezen
irudikapenetan (1.10. irudia.)
1.49. irudia. 1.50. irudia. 1.51. irudia.
LANBIDE EKIMENA
1414
Eraikuntza Metalikoak
Lerroen proportzio, talde eta zabalerak
DIN 15 eta DIN 6 774i dagozkien lerroen zabaleraren proportzioa aldatu egin da; lehenago 4:2:1
zen, eta orain 1:0,7:0,5 da. Ondorioz, hauexek dira lerro-taldeak (parentesi artean, lumen punten kolore
bereizgarria ematen da):
1 TALDEA 2 TALDEA
Estua = 0,35 (horia)
Ertaina = 0,5 (marroia)
Zabala = 0,7 (urdina)
0,5 (marroia)
0,7 (urdina)
1,0 (laranja)
Materialak irudikatzeko marradura eta koloreak
DIN 201 arauak eraikuntzarako material bakoitzari dagokion marradura eta
kolore-mota zehazten du, 1.52 taulan ikus daitekeen legez.
Eraikuntzarako materialen marradura-sinboloen eta koloreen taula.
1.52. taula. Eraikuntzarako materialen marradura sinboloak eta koloreak.
LANBIDE EKIMENA
1515
Eraikuntza Metalikoen Irudikapena
EBALUAZIO ARIKETAK
Zenbat lerro-serie daude normalizaturik?
lerro-seriea osatzeko egon zen arrazoietako bat behintzat zehaztu.
Marrazketa teknikoan erabiltzen diren lerroak izendatu eta irudikatu.
Zein da talde artean lerroen zabalerak duen erlazioa?
Lerro estu betea erabiltzen dugu, hauxe irudikatzeko:…
Eraikuntzako marrazketan erabiltzen diren lerroak izendatu eta irudikatu.
Zertarako erabiltzen da marraz eta puntuz eginiko lerro estua?
LANBIDE EKIMENA
Top Related