Ikasleak.floreaga.comNOLA ERABILI?
ONGI ETORRI
Zure eskura tresna berri bat jarri dugu, zure korreo pertsonala.
ZERTARAKO DA?
Korreo honen bidez Floreagako ikaskide guztiekin harremanetan jar zaitezke.
Dokumentuak, argazkiak eta abar ere bidal ditzakezu.
Hemen zure erabiltzaile izena idatzi.
Hemen pasahitza idatzi.
Hemen ez jarri ezer.
SARRERA
Hau da agertuko zaizuna
PASAHITZA
Lehenengo aldiz sartzean pasahitza aldatu beharko duzu.
Gutxienez 6 karaktere izan behar ditu, berdin dio hizkiak edo zenbakiak diren, programa berak esango dizu onartzen duen ala ez.
PASAHITZA
Gogoan hartu momentu horretatik aurrera pasahitza zuk bakarrik jakingo duzula eta ondo gogoratu behar duzula.
Horretarako egokia izan daiteke toki pertsonal batean ezkutatzea. Zuen ardura da pasahitz hori egoki gordetzea.
NOLA ALDATU PASAHITZA?
“Configuración” horri sakatu behar zaio.
PASAHITZA ALDATZEKO
Honi sakatu
“Cuentas” aukeratu
KONTUAN HARTU BEHARREKOAK
Orain duzun pasahitza sartu
Pasahitz berria bi aldiz sartu
PASAHITZA ALDATZEKO
Egunen batean pasahitza galdu edo ahaztuko balitzaizu Pedagogi Zuzendariari esan edota norbaiten bidez email bat bidali [email protected] -era.
Arduraduna zurekin harremanetan jarriko da eta pasahitz berria emango dizu lehen aldiz sartzeko, gero zuk berriz aldatu beharko duzu.
KONFIGURAZIOA
Orain atalka zure korreoari zeure ezaugarriak nola jarri azalduko dizugu.
Denak ez ditugu azalduko. Zuk ere “saltseatu” pixka bat, horrela ere ikasi egiten da eta.
Configuración: GENERAL
Hemen zeure argazkia edo irudi bat jar dezakezu. Besteek txatean sartzean edo zure korreoren bat jasotzean horixe ikusiko dute. Zeinekin ausartuko zara?
Hemen korreoen bukaeran jartzen duzuna agertuko da, adibidez, zure izena eta zure maila.
Horretarako honela idatzi
Ainhoa Alberdi
DBH 1.A
Configuración: GENERAL
Argazkia edo irudia igotzeko “arakatu”ri sakatu eta non dagoen adierazi behar diozu. Ondoren onartu …
… eta gero “subir imagen”.
Zertarako dira ETIKETAK?
Zure mezuak taldetan, pertsonen arabera antola ditzakezu
KONTUAN HARTZEKO
Recordar en este equipo. Horri baietz esanez gero zure datuak gogoratuko ditu. Eta hori txarra da?
Bai Informatika gelan lagatzen baduzu aktibatuta zure atzetik doanak zure izena jarrita zure korreoan sar daiteke.
KONTUAN HARTZEKO
Salir
Bukaeran egokiena horri ematea da. Toki publiko batean baldin bazaude zure atzetik datorrenak ezingo du zure korreoan sartu.
HURRENGO BATEAN GAUZA GEHIAGO
AZALDUKO DITUGU.
ORAINGOZ HASTEKO NAHIKOA IZANGO DA.
Top Related