Aurkezpen errazak egin
Izan zehatza: diapositiba asko ala martxa motela erabiliz gero, ikusleak aspertu egingo dira eta ez dira adi egongo. Diapositiba gutxi erabili eta aurkezpen bizia sortu.
Testu gutxi, bineta gutxi
Aurrekoarekin lotuz, ez itzazu testu eta bineta gehiegi sartu zure aurkezpenean. Zehatza izan, eta ikusleei ikusi gura dutena eskaini.
Animazio eta trantsizioetarako gehiegikeriarik ez egin
Trantsizioak eta animazioak ikusleak erakartzen laguntzen dute, baina gehiegi erabiliz gero atentzioa galtzeko arriskua izango duzu.
Kalitate oneko irudiak erabili
Kalitatezko irudiak profesionaltasuna erakutsiko dute. Irudirik egokienak topatzeko ahalegina egin, irudi pixelatuak ahaztu!
Kontrastatzeko koloreak erabili, kolore minik ez!
Atzeko aldea iluna izanda, testu argia sartzen ahalegindu, eta alderantziz.
Ez erabili kolore fosforeszenteak, bista nekatzen dute.
Letra-mota irakurgarria eta tamaina egokikoa aukeratu
Oso garrantzitsua da letra-mota egokia aukeratzea. Ez ezazu letra «politerantz» jo, askotan ez dira ulergarriak. Hemengo hauek erabiltzea gomendatuko dizugu: Arial, Bilbao, Georgia, Verdana, Times New Roman.