Etxebizitza
AURKIBIDEA SARRERA 2 ORIENTABIDEA ETA LAGUNTZA 3 1. ERABAKIA HARTU BAINO LEHEN 3 1.1. Lasai jokatu: Nondik has gaitezke? 1.2. Etxea erosi edo alokatzea 1.3. Babes Ofizialeko Etxebizitzak 1.4. Etxebizitza bilatzea 1.5. Hitza eman aurretik egin beharreko egiaztapenak eta kontuan hartu beharrekoak 2. FINANTZAKETA 7 2.1. Hipoteka-mailegua aukeratzea 2.2. Hipoteka-maileguaren barne ez daude zenbatekoak 2.3. Etxebizitzarako aurrezki kontua 3. IZAPIDEAK 7 3.1. Kontratu pribatua: alokairua edo erosketa 3.2. Kontratu publikoa 3.3. Errentak dakartzan gastuak 3.4. Salerosketa eta hipoteka mailegua formalizatzeak dakartzan gastuak 3.5. Etxebizitzaz aldatzeak dakartzan beste izapide batzuk ETXEBIDE – Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua 10 PROGRAMAK ETA LAGUNTZAK 15 1. EROSKETA 16 1.1. BOE (Babes Ofizialeko Etxebizitza) 1.2. Etxebizitza aske erabilia 2. BIRGAITZEA 16 2.1. Lan partikularrak 2.2 Komunitate lanak 2.3. Errentarako etxebizitza 3. 3. HUTSIK DAGOEN ETXEBIZITZA: "BIZIGUNE" PROGRAMA 17 4. ERRENTA LAGUNTZAK 17 HAINBAT GALDERA 21 GLOSARIOA 23 HELBIDE INTERESGARRIAK 27
SARRERA
Orokorrean, gazteak 15 eta 29 urte bitartekoak badira ere, monografiko hau 18
urtetik 34 urtera arteko gazteei zuzenduta dago, hauei egiten baitzaie
etxebizitza mota honetako eskaria.
Gurasoekin bizi diren gazte gehienek emantzipatu eta norbere etxea izan nahi
duten arren, askok ez dute aukera hori etorkizun hurbilean eskuragarri ikusten.
Gehienek, hortaz, gurasoen etxea uzteko, ezkondu edo bikotekidearekin
bizitzera joan arte itxaroten dute, etxebizitza batek dakartzan gastuei soldata
birekin aurre egin ahal izateko. Oso gazte gutxi joaten dira gurasoenetik soldata
bakar baten laguntzaz. Era berean, herentzia bat jasotzeak edo soldata oneko
lanpostu bat izateak uste baino lehenago independizatzen lagun diezaguke.
Behin etxetik irteteko erabakia hartuta, gazte gehienei ez zaie axola erosiko
duten etxebizitza berria edo bigarren eskukoa den. Metroei erreparatuz gero,
gazte gehienek 80 m2 inguruko etxebizitza erosi nahi lukete, baina gehien
kezkatzen dituena ez da metro-kopurua, prezioa baizik.
Etorkizunean izango duten etxebizitzan pentsatzean, gazte gehienek norbere
etxea nahiago lukete, errentakoa baino. Pentsamolde hau oso bestelakoa da
Europako gainerako herrialdeetan, hango biztanle gehienek errentan bizitzea
aukeratzen baitute.
Euren etxean bizi diren Euskal Herriko gazte gehienek hipoteka baten bidez
erosten dute etxea, baina badaude etxea errentan hartzen duten gazteak ere.
Lehen aipatu dugun bezala, oso gutxi dira osoki ordaindutako edo oinordetzan
hartutako etxebizitzan bizi diren gazteak.
Etxebizitza bat izateko gazteek dituzten trabarik nagusienak, honako hauek
dira, eta hurrenkera honetan: etxebizitzaren beraren prezioa, gazteek izaten
dituzten soldata txikiak eta lan finkoaren gabezia. Horiekin batera, baina neurri
txikiagoan, ia ez dago gazteen beharrizanetara moldatutako tamainako etxerik,
2
errentako etxeen eskaria eskasa da eta etxebizitzari buruzko informazioa ere ez
da oso ugaria.
ORIENTABIDEA ETA LAGUNTZA
Etxe bat erosteak zein alokatzeak hainbat administrazio- eta finantza-kudeaketa
dakartza eta gure helburua bide luze horretan laguntza ematea da. Horretarako
eskuragarri ditugun aukerak, dauden finantzaketa moduak, egin beharko
ditugun izapideak, kontratatu beharko ditugun zerbitzuak eta abar zerrendatuko
ditugu.
1. ERABAKIA HARTU BAINO LEHEN Ezer egin aurretik, oso argi izan behar dugu etxea erosi edo alokatu nahi
dugun, bata zein bestea aukeratzeak oso bestelako ondorioak izango baititu
gure etorkizunean.
Monografiko honetan erabaki hori hartzen lagundu nahi dugu eta
horretarako hainbat lorratz emango ditugu. Kontuan izan, gure erabakia ondo
hartu ezean, larrutik ordain dezakegula.
1.1. Lasai jokatu: Nondik has gaitezke? a) Gure beharren eta, bereziki, gure ahalbideen neurriko etxebizitza
aurkitzea oso kostatuko zaigu, beraz, patxada hartuko dugu. Informazio
asko lortu behar dugu eta etxebizitza asko ikusi beharko ditugu bat
aukeratu baino lehen. Lehenik eta behin, funtsesko diren bi gai aipatuko
ditugu:
b) Etxebizitza mota
Hemos de partir del hecho de que el precio de la vivienda, tanto en compra
como en alquiler, va a variar mucho en función de cuatro variables:
Etxebizitzaren prezioa, bai erostean, bai alokatzean, oso bestelakoa izan
daiteke lau aldagairen arabera:
- Kokalekua: hiri ingurua / nekazaritza ingurua, probintzia-hiriburua /
inguruko herriak, hiri zentrotik hurbil / auzo periferikoak / garraioak.
3
- Azalera erabilgarria: barneko antolamendua, erabilgarriak diren
eranskinak (garajea, ganbara, terraza eta abar).
- Eraikuntzaren kalitatea: materialak, akaberak, berdeguneak eta abar.
- Etxebizitza berria / bigarren eskuko etxebizitza.
Gure bizitza baldintzatzen duten hainbat gauza ere kontuan hartuko ditugu,
hala nola gure lantokiaren kokapena, gure lagunak non bizi diren, familian
zenbat garen...Honek guztiak aukerak areagotu zein murriztu diezazkiguke.
c) Baliabide ekonomikoak
Oso errealistak izan behar dugu, eta etxebizitza erosteko orduan izango
ditugun baliabide ekonomikoak ondo aztertuko ditugu. Horretarako, kontuan
izango ditugu gure aurrezkiak edota mementoan edo etorkizunean
aurreikusten ditugun diru-sarrerak. Mailegua eskatuz gero, hilean ordaindu
behar duguna ez da gure diru-sarreren %40 baino gehiago izango, bestela
ez dugu bizitzeko adina diru izango.
Gehienetan, Bankuak edo Kutxak etxebizitzaren tasatzearen %80aren
balioagatik eskainiko digute mailegua. Hau dela eta, hasiera batean,
gainerako %20 izan behar dugu gure eskuetan. Banketxeak mailegua
eskianiko du tasatzaren balioa kontutan hartuta, prezio erreala baztertuz.
1.2. Etxea erosi edo alokatzea Aukera bakoitzak bere abantaila eta desabantailak ditu. Horregatik, kasu
bakoitzean norbere egoera erabakigarria izango da bata ala bestea
aukeratzean.
Erosketaren kasuan, interes tipoak jaitsi izana oso lasaigarria izan da, baina
etxebizitzen prezioa etengabe igotzen joan denez, baliteke poltsiko
batzuentzat oraindik ere eskuraezina izatea etxe bat erostea. Aspaldi
honetan, Euriborrak gora egin du etengabe, beraz oso zuhur jokatu beharko
dugu.
Euriborraren igoera ikusita, baliteke alokatzea gure aukerarik onena izatea.
Hona hemen alokatzeak dituen abantailak: ahalegin ekonomikoa txikia
izaten da eta epe laburrekoa izaten da, izapideak egiten errazak dira eta
arin egiten dira… Gainera, alokairua aldi baterako izan daiteke, eta gure
4
poltsikoak uzten digun mementoan, gure etxea erosteko aukera izango
dugu.
Bestalde, badago alokatzearen kontra dagoen jendea ere, hilean gutxi
ordaintzen badugu ere, alokatu dugun etxebizitza ez baita inoiz gurea
izango.
1.3. Babes Ofizialeko Etxebizitzak Etxebizitza bat izateak dakartzan gastu guztien kalkulua egin ondoren, gastu
hauei aurre egiteari ezinezkoa baderitzogu ere, ez dugu etsiko. Badira beste
aukera batzuk, Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) esaterako.
Babes Ofizialeko Etxebizitzen prezioa higiezinen merkatu librea baino askoz
txikiagoa da, eta are gehiago alokairu babestuaz ari bagara. Batzuetan,
independizatu ahal izateko aukerarik onena da, eta honela beste proiektu
batzuk aurrera atera ahal izango ditugu, bizi osorako hipotekatu gabe.
1.4. Etxebizitza bilatzea Etxebizitza bilatzeko orduan, hainbat bide daude informazioa jasotzeko.
Ohikoenak hauexek dira:
- Etxebizitzen / eskaintzen internet bidezko bilatzaileak.
- Banakoen arteko kudeaketa zuzena (beste batzuengatiko
erreferentzien bidez, atarietako iragarkien bidez eta abar)
- Kontratistak eta enpresa sustatzaileak.
- Higiezinen Jabetza Agentziak (HJA)
-Askotariko argitalpenen higiezinen ataria (egunkariak, aldizkari bereziak,
buletinak eta abar)
1.5. Hitza eman aurretik egin beharreko egiaztapenak eta kontuan hartu beharrekoak
Edozein erabaki hartu aurretik, eta batez ere, itunen bat sinatu aurretik,
komeni da zenbait gauza kontuan hartzea:
- Etxebizitza ikustera joan behar dugu.
5
- Gauza guztiak argitu arte, edozein zalantza galdetuko dugu.
- Jabego Erregistroan erregistroko ziurtagiria eskatuko dugu.
- Eskrituren kopia bat eskatu beharko dugu, ezaugarri eta jabetza guztiak
identifikatu ahal izateko.
- Azken IBIa (Hiri Lurraren kontribuzioaren ordainagiria) ordainduta
dagoela eta etxebizitzaren jabearen izenean dagoela egiaztatuko dugu.
- Etxebizitzaren egoera urbanistikoa eskatuko dugu udaletxean.
- Jabekideen komunitateko kuota guztiak ordainduta daudela egiaztatuko
dugu.
- Etxebizitza berrien kasuan, Obra-Lizentziaren eta Lehen erabilerako
Lizentziaren kopia bana eskatuko dugu.
- Etxea eraikitzeke badago: kalitateen memoria, banaketa planoak eta
abar eskatuko ditugu.
Hanka sartu nahi ez badugu, nahitaezkoa izango da ahalik eta
informazio gehiena jasotzea.
2. FINANTZAKETA
Mailegu bat aukeratzeko orduan, honako hauek dira kontuan hartu
beharreko faktoreak: banku-erakundeak eskatuko dizkigun dokumentuak,
mailegua formalizatzeak dakartzan gastuak...Atal honetan horiek guztiak
azaltzen saiatuko gara.
2.1. Hipoteka-mailegua aukeratzea Bankuetara edo Kutxetara joatea deserosoa gerta dakiguke, erakunde
hauetan erabilitako hiztegia eta zenbakiak arrotzak egiten baitzaizkigu.
Hala eta guztiz ere, hobe dugu hainbat Banku edota Kutxatara joan, bakar
batek eskaintzen diguna onartu beharrean. Erakundeek eskainiko dizkiguten
baldintzen arteko aldea izugarria izan daiteke, eta mailegua gure ekonomia
epe luzean baldintzatuko duen eragiketa denez, hobe dugu ondo
aukeratzea.
6
2.2. Hipoteka-maileguaren barne ez dauden zenbatekoak Etxebizitza bat erosterakoan, badaude maileguaren barne ez dauden eta
ordaindu beharko ditugun zenbait zenbateko:
Mailegua ordaindu aurretikoak: aurrerakina (etxebizitzaren prezio osoaren
%10 ingurukoa).
Maileguaren barne ez dauden zenbatekoak: Bankuak edo Kutxak
etxebizitzaren prezioaren %80 inguruko mailegua eskainiko digu, beraz,
gainerakoa geuk ordaindu behar dugu. Beste hainbat gastu ere (Notariotza,
Zergak, Erregistroa, altzariak...) mailegutik at geratuko dira.
2.3. Etxebizitzarako Aurrezki Kontua Etxebizitzarako Aurrezki Kontu bat izatea ondo etorriko zaigu dirua pilatzen
joateko, eta behar dugun mementoan, erabili ahal izateko.
Horrez gain, ekitaldi bakoitzean gure Etxebizitza Kontuan pilatzea lortu
dugun kopuru berrien edo lortutako saldo garbien igoeren %15 desgrabatu
ahal izango dugu PFEZren kuotatik.
Aurrezki-mota hau operatiboa duen edozein Kreditu Entitatetan irekitzen den
kontu baten bidez egiten da, eta bere helburua lehenengo ohiko etxebizitza
erosteko edo birgaitzeko baliabideak pilatzea da. Inbertsioa, gehienez ere,
kontua ireki eta bost urteko epean egin behar da
Kontu hauek normalean aurrezki arrunteko kontuek baino interes
handiagoak emango dizkigute eta oso malguak dira, hau da, ez da ekarpen
edo kuota finko bat ordaindu behar; aldiz, une bakoitzean ondo datorkigun
diru-kopurua sartu ahal izango dugu eta gainera, eginiko ekarpen guztiak,
edo horien zati bat, eskuratu ahal izango dugu nahi dugunean.
3. IZAPIDEAK Etxebizitza bat erosteko orduan, badaude egin beharreko zenbait izapide.
Ondoren, izapide hauen nondik norakoak azalduko ditugu.
7
3.1. Kontratu pribatua: alokairua eta erosketa Erosi zein alokatu nahi dugun etxea begiz jo ondoren, saiatu behar dugu
hori bera lortzen. Horretarako, ahozko konpromisoaz gain, hitzartuko ditugun
baldintzak idatzi batean islatuak egotea komeni da. Lehen agiri honexi
“kontratu pribatua” deritzo eta alokairu zein erosketa kasuetan erabiltzen da.
a) Alokairuko kontratu pribatuaNahiz eta gidoi jakin bat jarraitzea nahitaezkoa ez izan, badaude Jabetza
Ganberek eratutako kontratu eredu estandarizatuak. Estankoetan ere,
zuzenean saltzen den formatu bat eskura dezakegu.
b) Salerosketako kontratu pribatua
Behin jabearekin hitzezko akordio batetara iritsiz gero eta operazioa tinkoa
egiteko, ohikoena segidan salerosketa kontratu pribatu bat egitea da.
Kontratu honen bidez, saltzaileak beste pertsona bati higiezina ez saltzeko
konpromisoa hartzen du. Guk, geure aldetik, etxebizitzaren prezioaren zati
bat ordaindu beharko diogu saltzaileari.
Kontratu honek, guk hipoteka mailegua izapidetzeko behar dugun denboran
edo jabeak giltzak emateko edota etxebitza gure eskuetan uzteko behar
duen denboran konprometituta edukiko gaitu.
3.2. Kontratu publikoa Ez da ohikoa Alokairu Kontratu pribatua hitzarmen publikoan jasotzea, nahiz
eta etxebizitza baten Salerosketa Kontratuan ohikoena den prozesua izan.
Nahiz eta araudiak kontratuen baliotasun, eraginkortasun eta
legezkotasunarentzako eskritura publikoa ez eskatu, ezinbestekoa da
etxebizitzaren salerosketa Jabetza-Erregistroan inskribatu nahi badugu,
horrela hirugarrenen aurrean jakitera ematen baitugu.
8
Eskritura publikoa notario batek idatziko du eta eskritura horrek normalean
Kontratu pribatuan itundutakoa jasoko du, etxebizitzari buruzko beste
zenbait informazio dokumental eta erregistrokoez gain. Behin notarioaren
aurrean eskritura publikoa sinatu ondoren, Jabetza-Erregistroan izena
ematera joan daiteke.
3.3. Errentak dakartzan gastuak Alokairu Kontratua Dokumentu Publikora jaso eta Erregistroan inskribatzen
ez badugu, etxebizitza bat alokatzeak dakarren gastu bakarra fidantza bat
da.
Fidantza maizterrak kontratua sinatzen duen unean jabeari ordaintzera
behartuta dagoen diru kopurua da eta hilabeteko alokairu/errenta batera
baliokidetzen da.
Maizterrak etxebizitzan gauza ditzakeen kalte posibleen berme gisa ikusita
dago eta kalterik ez bada gauzatzen, kontratua bukatzean fidantzaren
zenbateko osoa itzuliko zaio maizterrari.
3.4. Salerosketa eta hipoteka mailegua formalizatzeak dakartzan gastuak
Etxebizitzaren salerosketak zenbait zerga eta gastu dakartza eta
ordainduko dugun salneurria handitu egiten dute.
- Notariotza gastuak
- Erregistro gastuak
- Zergak
Gainera, salerosketako gastuei hipoteka maileguko gastuak gehitu behar
dizkiegu, eta hipoteka maileguaren eskritura sinatu ondoren Jabetza
Erregistroan inskribatu beharko dugu, honako gastu hauek izango
ditugula:
- Notariotza gastuak.
- Erregistro gastuak.
- Aseguruak: Etxeko Arrisku Orotarako Asegurua eta Maileguaren
Amortizazioaren Asegurua.
9
3.5. Etxebizitzaz aldatzeak dakartzan beste izapide batzuk Etxebizitza bat erosteak edo alokatzeak ohiko etxebizitzaren aldaketa
dakar. Horrek gure helbidea agertzen den dokumentu guztiak eguneratzera
behartuko gaitu, hala nola:
- NANa
- Erroldatze Agiria
- Gidabaimena
- Helbide Fiskala (Foru Ogasuneko datuak)
- Banku kontuak
- Ordainagiri, jankinarazpenen helbideratzeak etab.
-Aldizkako argitalpenen harpidetzak
- Eta abar.
ETXEBIDE-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua
ETXEBIDE –Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza
eta Gizarte Gaietarako Sailak gizartearentzako sorturiko komunikazio-kanala
da.
Etxebideren bidez Eusko Jaurlaritzak kudeatutako gizarte etxebizitza eta babes
ofizialeko etxebizitzen sustapenen esleitze-prozesuetan parte hartu ahal dugu.
*(Gizarte Etxebizitzen eta Babes Ofizialeko Etxebitzen arteko aldea: gizarte
etxebizitza bat jaso ahal izateko urteko diru-sarrerak BOE bat jasotzeko diru-
sarrerak baino txikiagoak dira).
Babes Ofizialeko Etxebizitzen ezaugarri nagusiak: - BOEek, gehienez ere, 90 m2 izan ohi dituzte. Aparteko kasuetan, 120
m2-ko etxebizitzak eman zaizkie familia ugariei.
10
- 4 udalerriren artean aukeratu behar da. Beraz, ondo legoke egun diren
eta etorkizunean izango diren promozioen berri izatea.
- Erroldatze Agiria funtseskoa da. EAEn erroldaturik egon behar dugu eta
gure erroldan agertzen den etxebizitzan bizi garela egiaztatu behar dugu.
Hainbat promoziotan, udalerrian gutxienez ere urtebetez erroldaturik
egotea eskatuko digute.
- Babes Ofizialeko Etxebizitzen erregimena 20 urtekoa da. Denbora-
tarte horretan, etxebizitza saldu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzak
tasaturiko prezioan saldu beharko dugu.
BOE motak:
Hiru sustapen mota daude:
- Erosketa Jabetzan
- Erosketa Azalera Eskubidean (75 urte pasa eta gero, etxebizitza
Jaurlaritzaren esku geratuko da).
- Alokairua
Baldintzak:
- Etxebizitzarik ez izatea: eskaitzaileak ezin du etxebizitzarik jabetzan
izan.
- Gehienezko eta gutxieneko diru-sarrerak: diru-sarrerak zozketa egiten
denean eskatuko dira.
- Sustapen publikoko etxebizitza sozialei dagokienez, babes
ofizialeko etxebizitzei dagokienez, urteko diru-sarrera ponderatuak ezin
dira izan 15.100 eurotik gorakoak izan, eta sustapen pribatukoei dagokienez, urteko diru-sarrera ponderatuak ezin dira 21.100 eurotik
gorakoak izan.
- Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez,
diru-sarrerak ezin dira 33.000 eurotik gorakoak izan.
- Erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, diru-
sarrerak ezin dira 43.000 eurotik gorakoak izan.
11
- Etxebizitzak jabetzan, azalera eskubidean edo errentan (erosteko eskubidearekin) lagatzen badira, urteko diru-sarrerak ezin dira 9.000
eurotik beherakoak izan. Etxebizitzak errentamenduan (erosteko eskubiderik gabe) lagatzen badira, diru-sarrerak ezin dira 3.000 eurotik
beherakoak izan.
Aurreko guztia irakurri ondoren, Babes Ofizialeko Etxebizitza bat lortu nahi
dugula argi badugu, egin behar dugun aurreneko gauza Etxebizitzen Euskal
Zerbitzua - Etxebideko Eskatzaileen Erregistroan izena ematea da.
Eskatzaileen Erregistroa zabalik dago beti eta ez dago sustapen jakin batzuei
lotuta. Beraz, eskabidea altan eman ondoren, etxebizitzak esleitzeko zozketa
guztietan parte hartzeko aukera izango dugu, betiere kasu bakoitzean ezarrita
dauden baldintzak betetzen baditugu.
Gure asmoa inskripzio-prozesu hori ahalik eta dinamikoena eta sinpleena izan
dadin laguntzea da. Horrela, ez dugu inolako zailtasunik izango eskabidea
betetzeko eta beharrezkoa den dokumentazioa eransteko.
Informazio Guneak Gero eta zerbitzu gehiago daudenez, laburpen bat egin behar izan dugu, eta
Etxebideren gaineko informazio guztia eskaini ahal izateko zerbitzu batzuk
baino ez ditugu aipatuko:
- Arreta pertsonala: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza eta Erakunde
laguntzaileen bidez.
- Telefono bidezko arreta: 012 telefono-zerbitzuaren bidez.
- Online arreta web atari hauen bitartez: www.etxebide.info edo
www.euskadi.net/etxebide
Eskabide orria bete eta beharrezko agiriak bildu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren
norberaren Lurralde Ordezkaritzan, erakunde laguntzaileen bulegoetako batean
edota etxebizitza eskatzaileen erregistro bakar bat sortzeko helburuarekin
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak lankidetza hitzarmena sinatu duen
Udaletxe edo Udal Elkarteetan entregatzea besterik ez dago
12
Lurralde Ordezkaritza Ordezkaritzetara jo dezakegu aurretiazko hitzordurik eskatu gabe. Han gaudela Etxebizitza Saileko informazio-mahaira joango gara eta nahi dugun informazioa eskuratu ahal izango dugu; eskabide-orriak jaso zein aurkeztu ahal izango ditugu; galderak egin ahal izango ditugu; inprimaturiko dokumentu aleak eskatu ahal izango ditugu eta abar. BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Kale Nagusia 85
48011 Bilbao
Tel.: 944 03.13.00
Faxa: 944 03.13.09
Udako ordutegia (ekainaren hasieratik urriaren hasierara bitartean):
Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara.
Erakunde Laguntzaileak Sail honek mota honetako edozein programaren barne egon daitezkeen
pertsona guztiei lehentasunezko finantza-baldintza batzuk eskaintzera
bideratutako lankidetza-akordio bat izenpetu du hainbat Kreditu Erakunderekin:
BBK, KUTXA, EUSKADIKO KUTXA eta VITAL KUTXA.
Erakunde hauetako batzuek Erakunde Kolaboratzaile gisa ere dihardute eta
hauetako zenbait bulegotan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila garatzen ari
den ekimenei buruzko azalpen orokor bat eskainiko digute. Bulego hauetan
guztietan, informazioa lortzeaz gain, Etxebiden izena emateko bete beharrezko
inprimakiak eskatu eta aurkeztu ahal izango ditugu.
Udalak eta Udal Elkarteak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak hitzarmenak sinatu ditu Bilboko Udal
Etxebizitzekin eta Getxoko Udalarekin, aipaturiko udalerri horietako etxebizitza
eskatzaileen datu-baseak eta Etxebizitzen Euskal Zerbitzua – Etxebide bat etor
daitezen. Hau horrela izanik, Etxebiden izena emateko eskabide-orriak Udal
horietako udaletxeetan edota udal elkarteetan ere jaso eta aurkez ditzakegu.
13
BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ORDUTEGIA: Kristo 1. 4. eta 5. solairua. 48007 Bilbao Neguan: 8.30etik 14.00etara.Tel.: 94 413 24 00 / Faxa: 94 446 40 30 Udan: 8.30etik 13.00etara. www.bilbao.net/viviendas E-mail: [email protected] Otxarkoagako bulegoa: Pau Casals etorbidea 21. 48004 Bilbao Neguan: 8.30etik 14:00etara.Tel.: 94 4598080 / Faxa: 94 4117791 GETXOKO UDALA ORDUTEGIA: Foru kalea 1. 48992 Getxo Neguan: 8.30etik 14.00etara.Tel.:94 466 00 66 / Faxa: 94 466 01 07 Udan: 8.30etik 13.00etara. www.getxo.net/cas/ayu/viviendas/indice.htm E-mail: [email protected]
Izena eman eta gero, etxebizitzen esleipenetan parte hartu ahal izango dugu.
Etxebideren zozketetan parte hartzeko, Udal bakoitzak eskatzen dituen
baldintzak bete beharko ditugu. Hau da, sustapen guztietan ez dituzte baldintza
berberak eskatuko.
Ondoren jarraitu beharreko urratsak aipatuko ditugu:
1. ESKABIDEA - Etxebide
2. JAKINARAZPEN TAULA - Ongitze, ukapena, altak, bajak.
(Jakinarazpen guztiak ez dira postaz
heltzen, beraz, hobe dugu Ordezkaritzara
joan edota web orrialdean gure NANa
sartu gure eskabidearen egoera
kontsultatu ahal izateko)
3. ETXEBIZITZEN ESLEIPENAK - Onartuen eta baztertuen zerrenda
- Behin betiko zerrendak
- Zozketa
- Itxaronzerrenda
- Formalizazioa
14
Lehenik eta behin, sustapenak eskatzaileen artean zozkatzen dira. Geroago,
sustapen araberako zozketa egiten da. Itxaronzerrendan dauden esleipen-
hartzaileek etxebizitza bat lortzeko %25eko aukera dute. Bi etxebizitza
egokitzen bazaizkigu bati uko egin beharko diogu 15 eguneko epe barruan. Bi
sustapeneri uko egiten badiegu, gure eskabidea bajan emango dute Etxebide
Programan.
PROGRAMAK ETA LAGUNTZAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, babes ofizialeko etxebizitzak ez ezik,
beste ekimen eta programa asko ere bultzatzen ditu. Hona hemen programa
horien guztien laburpena eta horien onuradun izateko eskatzen diren
baldintzak.
1. EROSKETA
Merkatuan dauden BOEetako bat edo erabilitako etxebizitza libre bat erosi nahi
badugu edota etxebizitza bat erosi eta errentan eman nahi badugu,
zenbaitetan, gure diru-sarreren %50 mailegua ordaindu behar izaten dugu gure
nahia bete ahal izateko.
Hori dela eta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak etxebizitza baten
erosketa errazteko hainbat finantza-neurri martxan jartzea erabaki du.
1.1. BOE (Babes Ofizialeko Etxebizitza) Hipoteka-mailegu bat eta EAEko Administrazioaren eta zenbait finantza-
erakunderen artean itundutako baldintza abantailatsu batzuk lortu ahal
izateko laguntza da. Mailegu hori etxebizitzaren prezioaren %80ra bitartekoa
eta etxebizitzari erantsitako elementuen %60ra bitartekoa izan daiteke.
15
1.2. Etxebizitza aske erabilia Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren helburuetako bat, etxebizitzen
eskaintzan lehenago erabili diren eta gaur egun hutsik eta erabili gabe
dauden etxebizitza guztiak barne hartzea da.
Helburu horrekin, finantza-laguntzen programa berri bat garatu da zeinean
etxebizitza aske erabilien erosketarako itzuli beharrik gabeko diru laguntza
begiesten den. Gaur egun, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak
etxebizitzaren balioztatze balioaren %5era iritsi daitezke
2. BIRGAITZEA
2.1. Lan partikularrak Gure etxebizitza egokitzeko eta ekipo sanitarioak hobetzeko obrak egin,
instalazio elektrikoaren edo gas-instalazioaren segurtasuna hobetu edota
igogailua jarri nahi badugu, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak hainbat
laguntza jarri ditu martxan horrek guztiak dakarren gastu osoari aurre egin
ahal izateko.
Norberaren egoera berezien eta birgaitu nahi dugun etxebizitzaren
ezaugarrien arabera, oso baldintza abantailatsuetan emandako mailegu bat
edo itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat lortu ahal izango dugu obrak
egiteko.
2.2. Komunitate lanak Gure Jabeen Elkartean igogailua jartzeko, minusbaliatuentzako sarbideak
egiteko, teilatua edo fatxada konpontzeko, hezeguneak kentzeko edo
eraikina egoera onean mantentzeko beharrezkoak diren bestelako
erreformak edo birgaitze-obrak egiteko asmotan bagabiltza, Etxebizitza eta
Gizarte Gaietako Sailak laguntza ekonomiko batzuk lortzeko aukera
eskainiko digu.
Kasu hauetarako martxan jarri diren neurriak EAEko Administrazioaren eta
hainbat Erakunde Laguntzaileren artean itundutako finantza-baldintzetan
oinarritutako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak begiesten dira.
16
2.3. Errentarako etxebizitza BIZIGUNE programaren barne dago, eta honen helburua errentarako
etxebizitzen jabeak errenta babestura destinatu ahal izateko beharrezkoak
diren birgaitze eta egokitzapen obrak egitera bultzatuko dituzten laguntzak
eskaintzea da. Errentamendu hori Etxebiden izena eman duten, ezarritako
baldintzak betetzen dituzten eta zozketa bidez etxebizitza horietako bat
eskuratzea lortu duten pertsonentzat izango litzateke.
3. HUTSIK DAGOEN ETXEBIZITZA: "BIZIGUNE" PROGRAMA
Egun Euskadin dauden eta Sail honek jasotako datuen arabera azken bi
urteotan egun inoiz erabili ez diren eta merkatuan salgai edota errentan
emateko jarri ez diren ia 30.000 etxebizitza hutsei erabilgarritasuna ematea da
programa honen helburua.
Erabili gabeko etxebizitza horiek guztiak hutsik mantentzeko ikusi ditugun
arrazoien artean ondokoak azpimarra ditzakegu:
- Etxebizitza horien erreforman inbertsio bat egiteko beharra, puntuan
jartzeko premia duten etxebizitza zaharrak baitira.
- Jabeek erakutsitako mesfidantza; izan ere, hauek atzera egiten dute
alokairu-kontratuak, ez-kobratzeak, etxebizitzan hondatutzeak eta abarrek ekar
ditzaketen arazoen aurrean.
“Bizigune” programak arazo biei eman nahi die irtenbidea. Alde batetik,
erreformetarako diru-laguntzak emango ditu (sukaldea, komunak eta etxearen
bizigarritasuna bermatzeko hertsiki beharrezkoa dena) eta, bestetik, Eusko
Jaurlaritzak berak alokatzen du etxebizitza eta bermatzen ditu errentaren
ordainketa eta etxebizitza egoera onean itzuliko dela.
4. ERRENTA LAGUNTZAK Emantzipatzeko oinarrizko errenta jasotzeko neurri berria, urte hasieran abian
jarri dena, hilero 210 euroko laguntza zuzenean datza. Halaber, gazteek beste
17
120 euro lortu ditzakete abalaren gastuak ordaintzeko. Honez gain, 600 euroko
fidantza jaso dezakete (errenta kobrazeari uzten diozunean, Etxebizitza
Ministerioari itzuli beharko diozu mailegu hau).
Errenta hau 22 eta 30 urte bitartekoek jaso dezakete, beti ere urteko 22.00 euro
gordinak gainditzen ez badituzte diru-iturri erregular batetik. Onuradunak ezin
da etxebizitza baten jabe izan. Europako erkidegokoa ez diren atzerriko
herritarra bazara, legezko bizileku iraunkorra Espainian izan behar duzu.
Lan-egoerari dagokionez, errenta honek beregaineko langileak, besteren
konturako langileak, ikerketa-bekadunak eta langabezia-prestazioa zein
ezintasun-pentsioa jasotzen duten pertsonak barne hartzen ditu (kasu honetan,
eskaria egiterakoan egoera hau azkenengo edo hurrengo sei hilabetetan
horrela mantendu dela edo mantenduko dela frogatu beharko da). Zeure
kontura lan egiten baduzu eta diru-iturri erregularra enpresa-jardueretan,
jarduera profesionaletan edota artistikoetan oinarritzen badituzu, diru-sarrera
horiek lortzeko behar diren gastuak ken ditzakezu diru-sarrera gordinen
zenbaketa egiterakoan.
Laguntza alokairu-kontratu bakoitzeko ezarriko da, beti ere hau lehen mailako
edo bigarren mailako senitartekoen artean ez denean. Honez gain, hainbat
maizterrek baldintzak betetzen badituzte, diru-laguntza banatu beharko dute.
Errentaren iraupena, gehienez ere, lau urtekoa da, ondo-ondokoak izan ala ez
izan. Diru-laguntza eten daiteke baldintzak betetzen ez direnean, baina aurreko
egoerara itzultzerakoan, berriro jaso daiteke diru-laguntza hau.
Eskaera beteta duzula (web hautetaik jaitsi dezakezu:www.etexebide.info,
www.euskadi.net, www.alquilerjoven.es.), dagoen autonomia erkidegoko
etxebizitza sailean aurkeztu behar duzu. Gure kasuan, Bizilagun bulegora
hurbildu beharko gara, Henao Kalea, 9. Zalantzak badituzu, Oinarrizko
Emantzipazio Errentaren informazio orokorreko telefono zenbakira deitu
dezakezu: 012.
Bi hileko epean onuradun bakoitzak baldintzak betetzen dituen ala ez jakingo
du. Ebazpenarekin, banku-erakunde laguntzaile batera jo beharko du
ordainketa eskatzera. Ordainketa hau hilero burutuko da, hileko alokailuaren
18
kuota jabeari ordaindu diozula egiaztatu ostean. Alokairu-kontraturik ez baduzu,
eskatzaileak hiru hilabeteko epea izango du hau aurkezteko.
Aurkeztu beharreko agirien zerrenda
1. Eskatzailearen NAN edo baliokidea kopia.
2. Eskatzailea Europar Batasuneko kidea ez den Estatu batekoa bada,
Espainian legez eta modu iraunkorrean bizi dela egiaztatzen duen
dokumentazioa aurkeztu behar da.
3. Errentamendu-kontratu kopia.
4. Maizterraren banku-kontua egiaztatzen duen dokumentua.
5. Alokairua jabeari ordaintzeko erabiliko den banku-kontua egiaztatzen duen
dokumentua, baldin eta banku-kontu hori ez bada aurreko puntuan laguntzak
kobratzeko aipatu dena.
6 Lan Bizitzaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzako Idazkaritza Nagusiak
emana.
7. Eskaria egin aurreko edo/eta ondorengo sei hilabeteotako ordainsariei buruz
enpresek emandako ziurtagiriak, bai eta hilabete horietako soldata-
ordainagiriak eta lan-kontratuak ere.
8. Behar izanez gero, langabeziagatiko sariaren ziurtagiria, Enpleguko Institutu
Nazionalak emana, edo Enpleguko Institutu Nazionalak eskuordetu eta
eskumena transferitu duen autonomia-erkidegoetan dagokion organo
eskudunak emana.
9. Behar izanez gero, pentsio-ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Institutu
Nazionalak emana edo Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak eskuordetu
eta eskumena transferitu duen autonomia-erkidegoetan dagokion organo
eskudunak emana.
10. Beren kontura ari diren langileen kasuan, PFEZ aitorpena aurkeztu beharko
da, aurkezteko epea bukaturik daukan azken ekitaldiarena.
11. Hala badagokio, eta maizterra beste etxebizitza baten titularra bada,
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren azken ordainketaren ziurtagiriaren
kopia, etxebizitza horren katastro-balioak araubide orokorreko etxebizitza
babestu batek gehienez izan dezakeen prezioa baino % 60 gehiago balio ez
19
duela egiaztatzeko. Etxebizitza babestuak
laguntza-eskari hau aurkeztean herri berean behin-behinean kalifikazioa
jasotakoa izan behar du
Jabeen kasua
Bestealdean, etxeko jabeak ditugu. Hauek laguntza bat jasoko dute euren
etxebizitza alokailuan ipini dezaten. Honela, maizterra 35 urtetik beherakoa
bada, 2008. urtean jabeek ez dute alokailutik lortutako diru-sarreren zergak
ordainduko (eta %50ak nagusiagoa bada). Halaber, Alokailuaren Sozietate
Publikoak arrisku anitzeko (ez ordaintze) asegurua eskaintzen du. Etxebizitza
Estatu Planak, 6.000 euroko kopurua eskaintzen dizkie euren etxea alokairuan
5 urtez uzten badute.
20
HAINBAT GALDERA
Etxebizitza bat lortzerakoan zalantza edo galdera batzuk burura etorri
dakizkiguke. Jarraian hauetariko batzuk argituko ditugu.
Zer da ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ)? Derrigorrizkoa da udalerri guztieetan eta estatuaren administrazioarekin batera
kudeatzen da. Honek, ondasun higiezinen katastro-balioa zergapetzen du.
Urtero ordaindu behar den zerga dugu hau. Behin etxebizitza erosi dugula
ordaindu behar dugu (berdin dio lehen edo bigarren eskukoa izatea).
Etxebizitza erosten dugun urtean, ohiko jabeak (saltzaileak) zati proportzionala
ordaindu beharko du.
Etxebizitza berria erosterakoan, ze zerga ordaindu beharko ditut? Balio erantsiaren gaineko zerga, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko
dokumentatuen gaineko zerga eta ondasun higiezinen gaineko zerga.
Bigarren eskuko etxebizitza erosterakoan, ze zerga ordaindu beharko ditut? Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, hiri-
lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zerga eta ondasun higiezinen gaineko
zerga.
Ondasunen aseguru bat kontratatzera behartuta al nago? Bai. Mailegua eskaini dizun entitateak aipatutako asegurua ez edukitzeari
hutsegite larria deritzo. Komenigarria da, beste aseguru batzuk izatea
ezbeharrak estaltzeko, arrisku anitzeko asegurua, bizitza asegurua edo
maileguaren amortizazio asegurua, besteak beste.
21
Zertarako balio du jabetza-erregistroa? Erakunde honek saltzailea etxebizitza baten titular eta jabea dela egiaztatzen
du. Era berean, etxebizitzaren gainean zamarik dagoen argitzen du. Jabetza-
erregistroko kontsulta berme juridikoa da.
Ze agiri behar ditut etxebizitza berri bat erosteko? Beharrezkoa da hirigintza-zedula, katastro-zedula eta bizigarritasun-zedula
notariotzan aurkeztea. Era berean, obra baimenak eta tekniko eskudunaren
ziurtapenak, eraikinaren lehen erabilerako lizentziak, bizigarritasun-zedulak eta
jabetza-erregistroan inskribatzeak (azken hauek sustatzaileak eskainiko ditu),
ereraikitze- eta erabilera-legezkotasuna bermatzen dute.
Ze agiri behar ditut bigarren eskuko etxebizitza bat erosteko? Saltzaileak ordaindutako ondasun higiezinen gaineko zergaren azkeneko
ordainagiria eta jabetzaren eskritura originala, jabetza-erregistroan behar
bezala inskribatua. Saltzailea titularra dela egiaztatzeaz gain, etxebizitzaren
ezaugarri guztiak agertu behar dira. Honez gain, auzkide komunitatearen
presidenteak egiaztagiri bat egin beharko du saltzaileak komunitatearen
gastuak ordaindu dituela adieraziz.
Nire etxebizitza berrirako informazio guztia bildu dut. Eta orain zer? Notariotzara joan zaitez. Bertan salerosketa egiten lagunduko eta aholku
emango dizute. Notarioak salerosketaren eskritura publikoa idatzi eta zilegituko
du. Eskritura publikoa derrigorrezkoa da etxebizitza jabetzaerregistroan
inskribatzeko.
22
GLOSARIOA
AMORTIZAZIO AURRERATUA: Finantza-entitatearekin itundutako dataren
aurretik, eta kuota arruntak alde batera utzita, maileguaren zati bat edo mailegu
osoa itzultzeari deritzo. Kontratua egin aurretik, gomendagarria da galdetzea
guk aukeratutako banketxeak horrelakorik egiteko aukera ematen duen,
gutxieneko diru-kopururik eskatzen duen eta amortizazioaren truke komisiorik
eskatuko duen.
ASEGURATUA: Ordaindutako diru-kopuru baten truke, gerta lekizkiokeen
zenbait ezbeharren kalteetatik babestutako pertsona. Pertsona horrek
kontratuak ezarritako baldintzak onartzen ditu. Guri dagokigun kasuan,
etxebizitzaren jabea litzateke aseguratua.
ABALA: Fidantzatutako kopuruaren erantzulea da fidatzailea, mailegu-
hartzaileak mailegua ordaindu ezean.
OINARRI ZERGAGARRIA: Zergagarriak diren etekin guztien batuketatik
ateratako likidazio oinarria.
LIKIDAZIO OINARRIA: Zergaren likidazio oinarria.
ONURADUNA: Kalte-ordaina jasoko duen pertsona fisiko zein juridikoa. Guri
dagokigun kasuan, ezbeharrik gertatuz gero, kreditu-erakundea litzateke
onuraduna.
KITAPENA: Bankuari eskatutako dirua gehi interesak bere osotasunean
ordaintzea.
IREKIERA KOMISIOA: Finantza-entitateak behin bakarrik eta mailegua hartzen
denean kobratzen duen kopurua da. Maileguaren zenbatekotik kentzen du
zuzenean.
Maileguaren zenbateko osoaren portzentaje baten arabera finkatzen da.
KITAPEN KOMISIOA: Hipoteka-mailegua ordaintzeagatik kobratzen den
komisioa.
KITAPEN AURRERATUEN KOMISIOA: Finantza-entitateari mugaegunaren
aurretik mailegu osoa edo horren zati bat itzultzen badiogu baino ez digute
aplikatuko komisio hau. Legeak ezartzen du maileguak interes finkoa badu,
kobratu ahal izango diguten gehieneko komisioa %2 edo %4koa izango dela,
23
eta maileguak interes aldakorra badu, berriz, %1ekoa.
KOMISIOAK: Bezeroak kreditu-erakundeari eskatutako zerbitzuek eragindako
gastuak dira. Gastu hauek azalpen-liburuxkan ezarriko dira, eta geroago,
hipoteka-maileguaren eskritura publikoan ere ezarriko dira.
EDUKIA: Oro har, aseguratuaren barruan dauden etxeko ondasun higigarriak,
arreoa, etxetresnak, telebista-, bideo- eta telebista ekipoak, ordenagailuak,
bitxiak eta apaingarriak, esku-dirua eta balio handiko objektuak.
Orokorrean, birgaitze eta hobetze lanak ere edukitzaile gisa hartzen dira.
EDUKITZAILEA: Etxea. Honako hauek daude bere barruan: zimenduak,
hormak, paretak, estalkiak, sabaiak, zoruak, ateak eta instalazio finkoak.
Aipatutakoez gain, pareten, sabaien eta zoruen dekorazioa ere (pintura, paper
dekoratua, moketa, zura eta abar) edukitzaileak dira.
KUOTA: Maileguaren zenbatekoa, interes mota eta amortizazio epea kontuan
hartuz, ordaindu beharreko diru-kopurua. Kuoten aldizkakotasunen arabera,
kuotak hilekoak, hiru hilekoak eta sei hilekoak izan daitezke. Kuotaren barruan
amortizatutako kapitalaren zati bat eta horri dagozkion interesak daude, hau da,
ordaintzen dugun kuota bakoitzeko, horren diru-kopuru bat kapitala ordaintzeko
erabiliko da eta bestea maileguari dagozkion interesak ordaintzeko erabiliko da.
ATZERA ESKURATZEKO ESKUBIDEA: Etxebizitza alokatu baten jabeak hura
saldu nahi badu, legeak lehendabizi errentaria edo maizterrari eskaintzera
behartzen du eta salmenta-prezioaren eta gainerako baldintzen berri eman
behar dio. Maizterrari dagokionez, lehentasunez erosteko eskubidea edo
tanteo-eskubidea izango du: 30 egun izango ditu eskubide hori erabiltzeko eta
nahi badu, erosi egingo du.
TANTEO-ESKUBIDEA: Tanteo Eskubideak (edo Lehentasunez Eskuratzeko
Eskubidea) eskubide honen titularrari zerbaiten jabegoa eskuratzean beste
erosleekiko lehentasuna izateko aukera ematen dio. Jabeak nahitaez jakinarazi
behar dio eskubide honen titularrari saltzeko asmoa duela eta zer baldintzatan
saldu nahi duen.
DERRAMAK: Aparteko gastuak.
ENBARGATU: Norbaiten ondasunak, haren zorrei erantzuteko edo,
agintaritzak bere esku hartzea.
24
ESKRITURA: Negozio juridiko bat jasotzen duen agiria, izenpetzen
dutenenganako indar lotesle eta derrigorrezkoa duena. Notario batek
baimendutako dokumentua da.
FEDE PUBLIKOA: Notario, burtsako agente, kontsul eta epaitegi, auzitegi
nahiz beste erakunde ofizial batzuetako idazkariei legez emandako agintea.
Horren ondorioz, baimendutako agiriak kautotuta geratzen dira, eta agiri horien
edukia egiatzat hartzen da, aurkakoa frogatzen ez den artean
KARGA: Zor baten ordainketan ezartzen den kopuru edo portzentajea;
ordaindu behar dena.
ZERGAPEKO EGITATEA: Zergapeko egitatea subjektu pasiboak errenta
lortzean datza, errenta horren iturria edo jatorria edozein izanda ere.
INFRA-ASEGURUA: Kapital aseguratua aseguratutako objektuaren balio
erreala baino txikiagoa den asegurua.
HIGIEZINA: Lursaila, eraikina eraikuntza, meategia.
BERANDUTZAKO INTERESAK: Ehuneko interes gehigarri moduan jartzen
den zigorra da. Zigor hori, mailegu bat jaso, eta eskrituran zehaztutako
ordainketa-data iritsitakoan, betebeharra betetzen ez duenak, eta adostutako
kopurua ordaintzen ez duenak ordaindu beharrekoa da.
Nahitaezkoa da ordainketak ez egiteagatik jarriko liguketen berandutzako
interesen ehunekoa eskrituran (kontratuan) azaltzea.
MAILEGUA BERRITU EDO ALDATZEA: Bankua edo Aurrezki Kutxaren eta
bezeroaren arteko akordio baten bidez, interes eta epeei dagozkien baldintzak
hobetzea.
NORTASUN JURIDIKOA: Zenbait gizarte erakundek pertsona fisikoek dituzten
eskubideen eta betebeharren subjektu izateko duten legezko gaitasuna.
AMORTIZAZIO EPEA: Maileguaren iraupen epea. Kontratazioa egiten denean,
lehen eta azken ordainketaren data zehazten da. Epea zenbat eta luzeagoa
izan, hileko kuoten zenbatekoa txikiagoa izango da, baina epe luzera, diru
gehiago ordainduko dugu, interesak ere handiagoak izango baitira. Gure
finantza-ahalmenetara egokitzen den kuota aukeratuko dugu (oro har, ez da
gomendagarria gure sarrera garbien %35 baino handiagoa izatea).
25
BALDINTZA-AGIRIA: Kontratazio administratiborako aurretiaz eta publikoki
ezartzen diren oinarri orokorrak.
ZORTASUNA: Ondasun higiezin baten gainean bete beharreko zor edo karga
bat ezartzea, bere kaltean eta beste ondasun higiezin baten edo beste pertsona
baten onuratan ezarri ere. Adibidez: bide-zortasuna, argi eta bisten zortasuna...
SUBROGAZIOA: Aseguratzaileak, ezbeharra dela-eta aseguratuari dagozkion
eskubideak eta akzioak erantzule diren pertsonen aurrean egikaritzea.
FINANTZA ERAKUNDEEN ARTEKO SUBROGAZIOA: Hipoteka-mailegua
finantza-entitate batetik bestera aldatzea da. Entitate berriak interes-tasaren
hobekuntza bat eskaini behar du, aurretik itundutako baldintzak errespetatuz.
PERTSONA FISIKOEN ARTEKO SUBROGAZIOA: Etxebizitzaren erosleak
aurreko jabeak hipoteka ordaintzen zuen erakundean bertan ordaintzen
jarraituko du (hark zituen baldintza bertsuekin).
UTB (Urteko Tasa Baliokidea): Maileguaren benetako kostu erreala da, eta
indarrean dagoen araudiak ezarritako formula matematiko baten arabera
kalkulatzen da. Araudia Espainiako Bankuak ezarria da.
TASA: Partikularrei, zerbitzu publikoak erabiltzeagatik eta zerbitzu horiek
ematen dieten etekinaren heinean, Administrazioak eskatzen dien
kontraprestazio ekonomikoa da. Tasak estatuak, autonomia erkidego batek zein
udalek ezarri ditzakete.
GOZAMEN-ESKUBIDEA: Inoren gauza erabiltzeko eskubidea, gauzaren forma
eta izaera aldatu gabe.
BERRITAKO BALIOA: Berriro erosi nahi izanez gero, aseguratutako
objektuaren truke ordainduko beharko genukeena. Horrela izanik, kalte-ordaina
eskuratu ondoren, objektuak gaur egun balio duena ordaindu ahal izango dugu.
BALIO ERREALA: Objektuaren antzinatasuna kontuan hartuz, merkatuan
duen balioa.
26
HELBIDE INTERESGARRIAK http://www.etxebide.info/q01a/q01aindex_e.jsp http://www.etxebide.info/etxebide/html/topics/bizilagun/index_c.htm http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-2208/eu/contenidos/informacion/presentacion_subhome_vivienda/eu_5894/presentacion_subh_viv_arch.html http://www.ej-gv.net/m45a/m45aresultadobusqueda.jsp?page_id=-611265783457871973 http://www.alpiso.net/busqueda/pisos/pisos_sea.php http://www.visesa.com/ www.alquiler.com www.pisoweb.com http://www.civilia.es/vivienda/indice.html http://www.cje.org/actividades.nsf/sub!readform&cat=socioeconomia&subcat=vivienda www.kelifinder.com http://www.informajoven.org/info/derechos/H_9.htm http://www.spaviv.es/ http://www.provivienda.org/index_a.php http://www.madrid.org/oficinavivienda/ www.idealista.com www.fotocasa.es www.atrea.com http://www.alquilerjoven.es http://www.emancipacionjoven.es
27
Top Related