5berria larunbata, 2012ko irailaren 1a
mantangorrimantangorri
Ziur, behin baino gehiagotan zure etxekobonbillaren bat erre egin dela eta ilunpe-tan geratu zarela, ezta? Barnealdean duen harizpia apurtu egiten delako uzten dio
bonbillak argi emateari. Horrelakoetan, bonbillaondo hoztu arte itxoin behar izaten da hurakendu eta beste bat jartzeko. Baina zergatikberotzen da horrenbeste bonbilla? Ba, argieman ahal izateko barruan duen harizpi kiribil-du hori gori-gori jarri behar delako, eta goritzendiren gauza guztiak bezala beroa ematen dute-lako.
Baina beroa ematea ez da inolaz ereonuragarria. Pentsa ezazu bonbilla bat piztendugunean argia izateko helburuarekin piztendugula baina berorik ez dugula nahi. Energiaalferrik gastatzen dugula esan daiteke.
Horregatik, hemendik aurrera, besteteknologia batzuekin funtzionatzen duten bonbillak aurkitukoditugu dendetan, argiemateko berotu behar ez direnak eta, ondorioz, funtzionatzekoenergia gutxiago behardutenak.
EUREKA!ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA
www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78
ARIES martxoak 21 - apirilak 21
Amodioa: Elkarrentzako eginak zaudete.
Paga: Gaur ere gurasoei diru eske?
Osasuna: Ez sartu uretara jan eta berehala!
Ikasketak: Dena azken egunerako utzi duzu orain ere?
TAURUS apirilak 22 - maiatzak 21
Amodioa: Irribarre hori zure bihotzaren isla da.
Paga: Nondik atera duzu hainbeste diru?
Osasuna: Lo gehiago egin beharko zenuke.
Ikasketak: Denbora luzean ibiltzen zara ordenagailuan.
GEMINI maiatzak 22 - ekainak 21
Amodioa: Ez izan sentimenduak erakusteko beldurrik.
Paga: Ez gastatu aurreztutako diru guztia!
Osasuna: Beti sofan etzanda egotea kaltegarria da.
Ikasketak: Ez al dituzu azkarregi egin lanak?
CANCER ekainak 22 - uztailak 22
Amodioa: Ez egin negar, ez du merezi eta!
Paga: Patrikako zuloak josi, dirua galdu nahi ez baduzu.
Osasuna: Hortzetako eskuila berria erosi beharko duzu.
Ikasketak: Zenbat bider errepikatu duzu ariketa?
LEO uztailak 23 - abuztuak 22
Amodioa: Maitasuna aurkitu duzu.
Paga: Itsulapikoa betetzeko da, ez husteko.
Osasuna: Kirola egin ondoren, joan zaitez dutxara.
Ikasketak: Hobe duzu lanak pixkanaka egin.
VIRGO abuztuak 23 - irailak 22
Amodioa: Ez al zara konturatu maite zaituela?
Paga: Nonahi aurki daitezke altxorrak; beraz, adi!
Osasuna: Denetarik jan behar da! Noiz ikasiko duzu?
Ikasketak: Irudimena, gutxienez, landu duzu udan.
LIBRA irailak 23 - urriak 22
Amodioa: Beti telefonora begira. Dei baten zain zaude?
Paga: Aurreztu al duzu dirurik azkenaldian?
Osasuna: Ez ahaztu gosaria. Garrantzitsua da!
Ikasketak: Guztia gainditzeko gai zara.
SCORPIUS urriak 23 - azaroak 22
Amodioa: Eskutik helduta munduari bira ematear?
Paga: Gastu asko izango dituzu asteburu honetan.
Osasuna: Ez al da ogitarteko hori koipetsuegia?
Ikasketak: Akabo. Hasi da iraila, eta amaitzear da uda.
SAGITTARIUS azaroak 23 - abenduak 22
Amodioa: Mimo asko eskatzen dituzu azkenaldian.
Paga: Arropa hori guztia erosteko, diru nahikoa al duzu?
Osasuna: Kontuz ibili eskailerak jaistean.
Ikasketak: Ingelesa ikasiko al duzu ikasturte honetan?
CAPRICORNUS abenduak 23 - urtarrilak 20
Amodioa: Asteburu-pasa erromantikoa egingo duzue?
Paga: Ezusteko dirua topatuko duzu.
Osasuna: Freskagarri gutxiago eta ur gehiago edan!
Ikasketak: Ia dena ahaztuta edukiko duzu jada.
AQUARIUSurtarrilak 21 - otsailak 19
Amodioa: Zer esan nahi dute ezkutuko mezu horiek?
Paga: Amonari bisita egindakoan, poltsikoa bete diru.
Osasuna: Gozoki dendako gozoki guztiak jan al dituzu?
Ikasketak: Artista sena duzu, bai horixe!
PISCIS otsailak 20 - martxoak 20
Amodioa: Uda amaitzear, eta triste al zaude?
Paga: Txanponak nola kontatzen diren ahaztu zaizu, ala?
Osasuna: Platerean jartzen dutena jan ezazu, aizu!
Ikasketak: Liburu berriak erosteko garaia heldu da.
horoskopoa
Bonbilla itzali da
Top Related