Download - 4 5 6 7

Transcript
Page 1: 4 5 6 7

1

4,5,6,7

“LEHENTASUN,

EGOERA, IKUSPEGI ETA

HELBURUAK"

4. ZER LEHENTASUN DITUEN ESKOLA INKLUSIBOA Ikasle guztiek, ahalik eta gehien

garatzea norberaren gaitasun eta

ahalmenak. Horretarako ikasle

guztiek hezkuntzan sartzeko eta

jarraitzeko aukera bermatu behar da.

Hori lortzeko:

1. Ikasle bakoitzaren beharretara

egokitu, aniztasunaren aurrean

banakako neurriak abiaraziz,

ikaslearen gaitasunen garapena

bermatzeko.

2. Eskola esparru arruntean

jardun, hezkuntza-sistemaren

oinarrizko elementuen gain

(curriculuma, metodologia eta

antolakuntza) ikasle guztien

parte-hartzea eta ikaskuntza

bermatuko duten irakaskuntza-

ikaskuntza estrategietan.

3. Irakasle guztien, gainerako

langile eta familien

inplikazioa lortuz, ikuspegi

berri horren protagonista etiko

direla sentitu behar dira.

4. Ahalik eta azkarren haurrek

dituzten beharretaz ohartzea

eta lehenbailehen esku-hartu,

baliabideak jarriz,

egokitzapenak eginez eta

guztien arteko lana

koordinatuz.

5. Ikasteko aukera errealak eman

gizartetik baztertuak izateko

arrisku handiena duten

kolektiboei. Hezkuntzako Lege

Organikoak, “Ekitatea

hezkuntzan” 1. eta 2.kapituluan

zehazten dira zeintzuk diren

berariazko premia duten

ikasleak; ezgaitasun edo

jarrera arazo larriak

dituztenak, ikasketa arazoak

dituztenak, gaitasun handiak

dituztenak, berandu eskolaratu

direnak, arazo pertsonalak edo

eskola historia eta egoera

sozial txarrean daudenak.Ikasle

guzti hauei ikasteko aukera

errealak eman hezkuntza

testuinguru aproposetan.

5. EGOERA ZEIN DEN ESKOLA INKLUSIBOA AMIA analisiak Euskal hezkuntza-

sistemaren berri ematen digu eta

erabakitzeko tresna bat da, indarrak

eta ahuleziak alde batetik eta

inguruneak eskaintzen dituen aukerak

eta erakusten dituen mehatxuak

bestetik agertzen dira. AMIA

analisia, normalean kanpo analisi

bat izaten da, batzuetan barnetik

egiten bada ere. Analisian eratzen

den matrize bati esker bere egoera

ezagutzeaz gain, helburuak zehaztu

eta kudeaketa estrategikoa finkatu

ahal izango du, indarguneak

sendotuz, ahuleziak txikiagotuz,

aukeren abantailez baliatuz eta

mehatxuak ezabatu ala murriztuz.

Indarguneak eta ahulezien

atalean; araudia, zein den

lehentasunezko xede-esparrua

jarduerak egiteko eta

egitasmoak abiarazteko, bana-

banako laguntza, laguntza

egiturak, curriculumak

egokitzea, diagnosi ebaluazioa,

sare lana, prestakuntza eta

Page 2: 4 5 6 7

2

ebaluazioa eta inklusioa

errazten eta oztopatzen duten

jarduerak hartzen ditu kontuan.

Aukeren atalean, eskola

inklusiboa eratzeko lagungarri

diren aukerak aipatzen ditu.

Mehatxuak atalean, guztiontzako

kalitatezko eskola inklusiboa

eratzea oztopatzen duten

egoerak, ekonomiarekin,

politikarekin edo gizartearekin

lotuta daudenak.

6. EGINKIZUNA ETA IKUSPEGIA ESKOLA INKLUSIBOA

EGINKIZUNA: Denon artean

(irakasle, ikasle, familia eta

komunitatea) balio inklusiboak

landuz, berdintasunean,

zuzentasunean eta justizian

oinarritutako kultura bat

sustatu hezkuntzaren erabaki

eta jarduera guztietan, eskola-

komunitate abegikorra,

laguntzailea eta bizigarria

eraiki, ikasle guztiek eskola-

arrakasta eta arrakasta

pertsonala lor dezaten.

ESKOLA INKLUSIBOAREN

IKUSPEGIA, 2016rako helburuak:

1. Erabakiak inklusio irizpideen

arabera hartzeko bidea eta

tresnak ezarri.

2. Ikasle guztiak (batez ere

baztertuak izan daitezkeenak)

eskolatzeko, ikasteko eta parte

hartzeko irizpideei emango zaie

lehentasuna.

3. Langileek (kanpokoak nahiz

barrukoak) tresnak izango

dituzte ikasle guztiek ikasi

eta parte hartu dezaten eta

ikasle horien gaitasunetan

sinetsiko dute eta horretarako

lan egin.

4. Familiek modu aktiboan parte

hartuko dute.

5. Erabateko inklusioa lortzeko

baliabideak (materialak nahiz

profesionalak) emango dira.

7.GARATZEKO HELBURUAK ESKOLA INKLUSIBOA

Bi helburu nagusi ditu; batetik,

euskal eskoletan dagoen aniztasunari

erantzutea; eta bestetik, eskolan

eta gizartean esku hartzeko

irizpideak egokitu, norbanakoaren

garapena bermatzeko eta ikasle

guztiek arrakasta izan dezaten. 2011/12 ikasturtean abiatu eta

2015/16 amaituko da, orduan, berriro

bere bilakaeraren arabera aztertuko

da.

PLANAREN HELBURUAK

1. Kultura, politika eta jarduera

inklusiboak sustatu euskal

hezkuntza-sistema osoan.

2. Ikastetxeak aldaketa eragile

bihurtzea inklusio ikuspegia

kontuan hartuz.

3. Norbanakoaren gaitasunak

lantzea, ikasle guztiek

arrakasta lortzeko.

4. Ezagutza, ikerketa eta

ebaluazio pedagogikoak eskura

jarri, kalitatezko hezkuntza

eskaintzeko.

5. Familiak eta komunitateak parte hartzera bultzatu, sareak sortu

guztion lana koordinatzeko.

6. Ikasleei ematen zaien laguntza,

eskola inklusiboaren

printzipioetan oinarritu.