“Aquapark” izenez ezagutzen dugun “ur-parkeak” abentura, beldurra eta ura gustuko dituzten pertsonentzat
paregabea da. Ur-parke honetan lau irrista estali daude, 2 txikientzat dira eta beste biak nagusientzat.
Hauek oso beldurgarriak direla azpimarratu behar da. Hala ere, beste hainbat atrakzio dibertigarri ere
badaude, adibidez: Ibai luzea, olatu igerileku eta bost pertsonako txirrista. Anima zaitezte joatera. Ez zarete
damutuko!
Romako katakonbak beldurra ez daukatenentzat ezin hobeak
dira. Katakonbak duela asko ehorzteko erabiltzen ziren lurpeko
galeriak dira. Lurperaketak hiriko juduak eta Romako
lehenengo kristauak II. mendean hasi ziren. San Kalixtoko
katakonbak Roman daude eta 3 edo 4 kilometroko luzera dute.
Bitxia den leku paregabea ezagutu nahi baduzue, Romako
katakonbetara joan beharko zarete. Ez zarete damutuko!
“Fifa 2013” izena duen jokoa futbola maite duten
edonorentzat ezin hobea da. Joko honekin Europan
dauden talde guztiak eduki ahalko dituzu. Hau ez ezik,
lehiaketak eta partidu azkarrak ere jokatu ahalko dituzu.
Bestalde, ez badakizu noiz jokatzen duen zure taldeak
sartu jokoan eta ikusi ahalko duzu. Esan beharra daukat
zuk nahi duzun jokalaria sortu ahal duzula. Momentu
ahaztezinak igaro nahi baldin badituzu, aukera ezazu joko
paregabe hau!
Bulldog Francés izeneko txakur arrazak animaliazale guztientzat bikaina da.
Arraza honen txakurrek begi marroiak izaten dituzte eta belarri puntadunak. Hauen
ilajearen koloreak beltza, zuria, marroia … izan daitezke. Beren aurpegiaren
itxura kontuan hartuz, txerri bezalako sudurra daukatela adierazi behar dut. Sudur
formagatik, txerri-txakur edo pailazo-txakur izenez ezagutzen ditugu. Txakur
hauek bibiparoak eta orojaleak dira. Aitzinean, borroketarako erabiltzen zituzten,
baina normalean ez dira ezta mugitzen ere. Txakur barregarri eta lasai bat nahi
baldin baduzue, ez izan zalantza txakur hau eskuratzeko. Ez zarete damutuko!
ONDO PASA, TXO!
“Alcoceber” udako oporrak ondo pasa nahi dituzten
edonorentzat oso aproposa dela. “Alcoceber” Mediterraneo
aldean dago, Castellonen, alegia.eta bertan janari paregabea
jateko aukera bikaina izango duzu, adibidez: barraskiloak,
rabak... Bertan oso eguraldi ona egiten du. Horregatik, gehien
gustatzen zaidana hondartzara joatea da. Opor miresgarriak
igaro nahi badituzue, “Alcoceberra” joan beharko duzue! Anima
zaitezte!
“Motorstorm Arctic Edge” deituriko bideojokoa gida estremoa gustatzen zaionentzat bikaina da. Guztira
hogeita lau ibilgailu daude, bakoitzak bere ezaugarriekin (abiadura, indarra...). Horretaz gain, lau
bilduma daude: Motorstorm Pacific Rift, Motorstorm Monument Valley eta Motorstorm Apocalypse.
Azkenik, Artean dagoen Game izenez ezagutzen den dendan bideojoko zoragarri hau topatzeko aukera
izango duzuela azpimarratuko nuke. Momentu ahaztezinak igaro nahi baldin badituzue, aukera ezazue
bideojoko paregabe hau. Ez zarete damutuko!!!
“Pastor Alemán“ deituriko animalia txakurra gogoko
dutenentzat bikaina da. 1O - 12 urte bizi da gutxi
gora bera. Bere ilajea lau koloretakoa izan
daiteke:Gorrixka, marroia, beltza eta horixka
Aipatzekoa da inoiz ezin dela begietara begiratu,
eta beti aztertu behar diozu ea belarriak gora
dauden. Beherantz badaude, triste dagoela
adierazi nahi dute. ”Pastor alemán” izeneko txakur
askok bizkar hezurra txarto daukate Txakur mota
hau badaukazu, oso ondo zaindu beharko duzu.
“Pastor Alemán“ deituriko animalia txakurra gogoko dutenentzat
bikaina da. 1O - 12 urte bizi da gutxi gora behera. Bere ilajea lau
koloretakoa izan daiteke: Gorrixka, marroia, beltza eta horixka
Aipatzekoa da inoiz ezin dela begietara begiratu, eta beti aztertu
behar diozu ea belarriak gora dauden. Beherantz badaude, triste
dagoela adierazi nahi dute. ”Pastor alemán” izeneko txakur
askok bizkar hezurra txarto daukate Txakur mota hau
badaukazu, oso ondo zaindu beharko duzu.
Nueva York izenez ezagutzen dugun hiria, munduko hiririk famatuena
da. Nueva York abenturak asko gogoko dituztenentzat aparta da.
Bertan, Central Park izeneko parke naturala aurkitzen da. Erraldoia den
parke honen barruan zoo bat ere badagoela azpimarratuko nuke. Honen
aurrean, Guggenheim museoa aurkitzen da. Barnean mota guztietako
artea ikusi ahalko duzue. Zeru-arrazkari ugari daude, baten izena
Empirestate da eta puntatik Nueva York osoa aztertu ahal da. Argizari
museoan ospetsu ugari daude, adibidez: Michael Jackson, Johnny Deep
eta Justin Bieber. Anima zaitezte bidaiatzera !! Ez zarete damutuko!!
Leku lasaiak gustuko dituen jendearentzat Laredo da. Laredo Kantabrian
kokatuta dago, Kantauriko kostaldean, hain zuzen ere, Santoñaren
aurrean, alegia, mendiz inguratuta eta Kantauri itsasoak bustia. Herri
honek bi hondartza luze dauzka eta beste bat laburra: “La Salvé” (4
kilometro baino luzeagoko hondartzarik luzeena da), “El Regatón” eta
“Aila”. Naturgune babestuaren barruan dago Laredo, Santoña, Victoria eta
Joyel padura barruan, hain zuzen. Bertan kokatuta izateagatik han
paseatzeko, zaldiz ibiltzeko eta maskorrak bilatzeko leku zoragarria da.
Amaitzeko esan beharra daukat han ospatzen den jairik ospetsuena “La
Batalla de Las Flores” izenekoa dela. Ospakizun hau abuztuaren azken
ostiralero ospatzen da. Leku lasai bat nahi baduzue, joan zaitezte
Laredora eta gero kontaidazue zer moduz.
“Harry Potter eta heriotzaren erlikiak I” izenez ezagutzen den
liburua misteriozale eta abenturazale guztientzat ezin hobea
dela azpimarratuko nuke. J.K. Rowling-ek den egile zoragarri
honek zortzi liburu sortu ditu. Istorio honetan protagonista
nagusiak hauexek dira: Harry Potter, Ron Weasley eta
Hermione Granger. Istorio honek hauxe kontatzen du: Harry
Potter-ek Voldemort izeneko maltzur bat hil nahi du, baina
orocruses diren gauza magikoak hondatu behar ditu Voldemort
hiltzeko. Istorio honen amaiera jakin nahi baduzue, ikusi “Harry
Potter eta heriotzaren erlikiak I”. Ez zarete damutuko!!!
San Mamés berria deituriko estadioa futbolarientzat aparta da.
Lanek zazpi hilabete iraungo dute estadio berria egiteko!!! Bere
ateak irailean zabalduko dira. Bi pantaila handi izango ditu,
besteak bezala. Honek 43.000 aulki ditu,13.000 aulki gehiago
besteak baino, baina estadio hau arkurik gabe geratu da. Javi
Martínez saldu behar dute estadio hau egiteko. Ufffff! Espero dut
lehenengo partidua ikustea. Anima zaitezte nirekin egotera!
GORA ATHLETIC AUPA!!!!!!!!!!!!
Bilboko Guggenheim izenez ezagutzen den museoa oso famatua eta modernoa da.
Beste bost Guggenheim museo daude munduan. Bilboko Guggenheim museoak bi
eskultura garrantzitsu dauzka: Popi eta armiarma handi bat. Pupi lorez eginda dago
eta museoaren sarrera nagusienean aurkituko duzue. Armiarma erraldoia, berriz,
museoaren atzean dago. Ni txikitan horren azpian jartzen nintzen eguzkiak ez
emateko. Museo batera joan nahi baduzue, esan zuen gurasoei Bilbora joateko eta
ez ahaztu Pupi eta armiarma handia ikustea.
“Play Station All-Start Batla Roayal” izenez ezagutzen den jolasa
akzioa eta abentura maite dituztenentzat oso aproposa da.
Protagonista asko daude adibidez: Kratos, Parappa, Raiden,
Rachet, Toro, Princesa gorda, Zeus, Kat, Sweet Shocht, … Esan
beharra dut protagonista bakoitzak abentura bat duela. Horretaz
gain, jolas hau “on-line” moduko jolasa da, adibidez, zure
lagunekin jolastu ahal duzu edo mundukoekin. Baina … kontuz!
Bakarrik jolastu ahal duzu besteak bideo jokoa eta PSVITA
makina baditu. Aukera ezazu jolas hau. Ez zara damutuko!
“Bahía Príncipe” deituriko hotela atsedena bikaina hartu nahi
dutenentzat ezin hobea da. Dominikar Errepublikan aurkitzen
den hotel zoragarri honek 5 izar dauzka, hotelaren bainuontzia
espa bihurtu ahal delako eta hozkailuan beti edariak izango
dituzuelako. Beste alde batetik, gosaltzeko, bazkaltzeko eta
afaltzeko jantokira trenez joan ahal zarela azpimarratuko nuke.
Hau da hotela, hau! Azkenik, hotelaren ondoan igerileku
paregabea eta igerilekuaren erdian taberna bat dagoela aipatu
behar dut. Anima zaitezte “Bahía Príncipe” hotelera etortzera !!
Ez zarete damutuko !!
Segovia izeneko lekua Gaztela eta Leonen kokatuta dago eta
erromatar garaiko eraikinak gogoko dituztenentzat bikaina da.
Bestalde, esan beharra daukat leku honen janari tipikoak “Alubiones
de la granja” izenez ezagutzen den platera eta txerrikume erreta direla.
Hauek edozein herriko jatetxetan aurkitu ahalko dituzue. Honetaz gain,
azpimarratzekoa dut Segoviako monumenturik ospetsuenetariko bat
akueduktua dela. Hau plaza baten erdian eraikita dago. Segoviako
beste monumentu garrantzitsu bat Alkazar gaztelua da. Hau muino
baten gainean altxatuta dagoela ere jakinarazi nahiko nuke. Anima
zaitezte Segoviara etortzera. Ez duzue inoiz ahaztuko!
Top Related