7/29/2019 80150423-Testu-iruzkina-11
http://slidepdf.com/reader/full/80150423-testu-iruzkina-11 1/3
“EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK” TESTUAREN
IRUZKINA
Aztergai dugun testua Euskal nazionalisten ideologiaren ideiak dira eta bereziki
Sabino Aranarenak. Testua historikoa da eta edukiari begiratuta politikoa dela esan
dezakegu. Testu hau publikoa da, euskaldun guztiei zuzenduta baitago eta helburua
nazionalismoaren ideiak Euskal Herrian hedatzea da eta ideologia hau bultzatzea.
1894ko uztailaren 14an idatzi zuten Luis eta Sabino Arana anaiek Bilbon.
Testuaren azterketa egingo dugu jarraian. Testua 8 artikuluk osatzen dute eta hau
da haietan esaten dena:
1. Euskaldun Batzokija sortuko dutela “Jaun Goikua eta Lagi Zarra” lema duen eta
ideia horien jarraitzaile den jendearen aisirako zentro Bilbotarra.
2. Bizkai Batzar izeneko taldearen menpe geldituko da.
3. Lemako “Jaungoikua” hitzarekin katoliko direla esan nahi da.
4. Lemako “Lagizarra” hitzarekin foruak berrezarri nahi dira.
5. Lemako “Eta” hitzak “erlijiosoaren eta politikoaren arteko harmonia perfektua”
osatzen du.
6. Erlijiosoaren eta politikoaren arteko bereizketa egongo da.
7. Poitikoak erlijiosoarekiko mendekotasuna izango du.
8. Bizkaiak bere autonomia izango du eta gainotzeko euskal lurraldeak, berarekin
elkartu ahalko dira bere “hizkuntza, fedea, ohiturak, arraza eta izaera kontuan hartuta”
eta Euskalerria izeneko multzoa osatu.
Testu hau Euskal Herriko industrializazio garaian eta Errestaurazio garaian kokatu
behar dugu, XIX.mendearen amaieran alegia. Foruen ezbatzeak burgesia industriala
errestaurazioko sistemarekin identifikatzera eta bestetik foruzaleak sortzea eragin zuen.
Azken hauek Ramon de la Sota buru zuten eta nola edo hala foruak berreskuratu nahi
zituzten hainbat politiko eta idazleren laguntzaz, zeinak sentimendu aurrenazionalista
bat sortzen lagundu zuten. Horrez gainera, industrializazioaren ondorioz, inmigrazioak
gora egin zuen eta Euskal Herriko oinari etniko, kultural eta erlijiosoa zalantzan jarri
zuen. Buergesia talde dominatzaile bihurtu zen eta lan gatazkak asko ugaritu ziren.
Bizkaiak jasandako aldaketa guzti hauek, Sabino Arana euskal nazionalismoa
bultzatzera eraman zuten eta bere ideologia zabaltzera. Kapitalismoaren aurkako
mugimendu bat zen, inmigrazioa eta atzerritarrak baztertu eta foruak, erlijioa eta ohiko
euskal gizarte nekazaria bultzatzen zituena. Horrela 1894an Euskaldun Batzokija
7/29/2019 80150423-Testu-iruzkina-11
http://slidepdf.com/reader/full/80150423-testu-iruzkina-11 2/3
izeneko idatzia sortu zuten Sabino eta Luiz Aranak eta gero hau EAJren sorburu izango
zen, lehen alderdi nazionalista euskalduna. Testuan aipatzen diren ideiez gainera,
independentzia (hasieran Bizakaiarena soilik (Bizkaitarrismoa)), eta erlijioaren
garrantzia aldarrikatzen zituzten.
Sabino Aranaren proiektu politikoa Larrazabaleko hitzaldian hasi zen. Bere proiektu politikoak hiru etapa.
Hasieran, Euskaldun Batzokija deituriko elkartze politikoa sortu zuen. Bere planteamenduak politikoak
independentista erradikalak ziren. Bigarren etapan, EAJk barne krisia izan zuen autonomista era
independentisten arteko berezitasunak barne, baina Sabino Aranak independentismoa alde batera utzi eta
Espainiar estatuaren barruan ahalik eta autonomia erradikalena lortzen saiatu kartzelatik bueltan.
Sabino Arana hil ondoren, independentisten eta autonomisten arteko tentsio handia. 1905 autonomistek
irabazi, 1908-1915 independentistak, 1916an autonomistek alderdiaren kontrola berreskuratu Comunion
Nacinalista izenaz. 1921ean, alderdi nazionalista bi sortu ziren EAJ independentista eta Comunion
Nacionalista Vasca autonomista. Ondoren, Primo de Riveraren diktaduran jazarpen gogorra. 1930ean
alderdi nazionalista biak batu ziren EAJ izenez. Hortik talde bat banatu EAE-ANV taldean berrantolatuplanteamendu akonfesionala eta sozialismoaren aldekoa.
Azkenik, II. Errepublikan, EAJren helburu nagusia autonomia estatutua lortzea.
Testuaren garrantzia
Testuan agertzen da nola Sabino Aranaren ustetan abertzaleek
biltzeko tokia behar zutela, batez ere beraien artean harremanak
izateko eta gerora sortuko den alderdia indartzeko EAJ.
EAJ lehenengo alderdia izan zen Euskal Herrian eta Aranarenideologia mantendu da gaur egun arte, jarrera autonomistak beteta
ikusi ditu bere helburuak , lurraldetasunaren mugak ez badira ere
berak pentsatutakoak. Ezker abertzaleak berriz jarrera
independentistaren herederoak lirateke nolabait .
Gaur egun, eta Bizkaian batez ere, EAJ-k garrantzi handia
dauka beste bi lurraldeetan baino gehiago eta Batzokiak ere , udalerri
gehienetan udal bizitzaren , kulturaren eta gastronomiaren eragile
oso garrantzitsuak dira. Jeltzaleentzako aisialdirako zentro bezala jaio
zirenak euren arteko batasun eta adiskidetasun loturak sendotzekohelburuarekin , funtzio horixe betetzen jarraitzen baitute.
EAJren presentzia Euskal Herriko gobernuetan erabatekoa izan
da. Hasteko II. Errepublikaren garaian lehen lehendakari EAJ-koa
izan zen, Jose Antonio Agirre hain zuzen, eta Trantsizio politikoaren
garaian1976ko abenduan hasi zen Euskal Herrian, Erreforma
Politikorako legearekin batera. Amaitu, berriz, Euskal Herriarentzako
Autonomia Estatutua onartzearekin (1979). Estatutu hori 1980ko
mantentzeko lehen autonomia hauteskundeetan berretsi zen.
Emaitzetan, EAJ alderdia atera zen garaile, Carlos Garaikoetxea(1980-85) izendatu zuten Lehendakari, hurrengo hauteskundeetan
Top Related