1 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
OSALAN
2013KO
KUDEAKETA PLANA
PLANIFIKATUTAKO EKINTZEN
AZALPENA
A
P
I
R
I
L
A
2013
0SALAN
2 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
3 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
AURKEZPENA
Atsegina da niretzat OSALANen 2013ko Kudeaketa-plan hau aurkeztea; beronen bitartez, Euskal
Autonomia Erkidegoko langileen segurtasuna eta osasuna sustatzeko eginbidean aurrera egitea
bilatzen du erakunde honek. Xede horretarako, hainbat esku-hartze aurreikusi ditugu gure
lurraldeko laneko arriskuen prebentziorako lehentasunekoak jotzen ditugun zenbait esparrutan.
Horietako batzuk aurreko urteetan hasitako lanaren jarraipena dira; beste batzuk, ordea, berriak,
baina guztiak daude finkatutako helburuak lortzera bideratuta.
Beste behin ere, OSALANen Egitura eta Funtzionamenduko Erregelamendua betez, urteko
Kudeaketa-plana diseinatu dugu, gure jarduera eraginkortasunez garatzea ahalbidetuko digun
tresna gisa. Plana osatzen duten ekintzek, izan ere, helburu zehatzak dituzte, irismen jakinekoak,
berariazko zereginak, egutegi errealista eta segimendurako eta ebaluaziorako mekanismo
eraginkorrak, desbideratzeak garaiz identifikatzeko.
OSALANen 2013ko Kudeaketa-planak prebentzioaren barrutian lan egiteko konpromisoari eusten
dio eta bere jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitateak aholkatzen dituen lan-
esparruetan antolatu du –baita eragiketa eta aukera arrazoien kariaz ere– laneko segurtasunaren
eta osasunaren eremuan, betiere.
2012. urtearen ezaugarri behinena gure lurraldeak bizi duen krisi ekonomikoaren larriagotzea izan
da. Agertoki horretan, bizi dugun une zailari dagozkion murrizketak nozitu ditu laneko arriskuen
prebentzioak ere, laneko istripuen zifrek hobera egin duten arren, segur aski, jarduera jaitsi
delako, arrisku handiko sektoreetan, bereziki.
Egoera ekonomikoa eta soziala erabakigarria izango da OSALANen eta gainerako Herri
Administrazioen jardunbidean. Oinarrizkoa da gure jarduerari ahalik eta errentagarritasun
handiena ateratzea; formulak aurkitu behar ditugu, kostu txikienarekin, gure erantzukizunpeko
esparruan eragin handiena lortzeko.
Eraginkortasun- eta soiltasun-printzipio hauetan oinarriturik atera dugu OSALANen 2013ko
Kudeaketa-plana, gure langileen segurtasunaren eta osasunaren hobekuntzan aurrera egingo
dugun konfiantzan, laneko arriskuen prebentzioko eragileen eta protagonisten lankidetzarekin eta
gure profesionalen jakinduria eta esperientzia alde ditugula.
Izaskun Urien Azpitarte
OSALANgo zuzendari nagusia.
4 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
5 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
6 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
AURKIBIDEA
I. AURREKARIAK
II. OSALANGO KUDEAKETA PLANA 2013RAKO
1. HELBURUA ETA IRISMENA
2. ESKU HARTZE ESPARRUAK
3. GARAPENA ETA JARRAIPENA
4. EBALUAZIOA
5. SARTZEN DIREN EKINTZAK
7 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
8 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
I. AURREKARIAK
OSALANen 2013ko Kudeaketa-planak aurreko kudeaketa-planetan hasitako zereginei eusten die,
arau berberak errespetatuz baina, hori bai, beharrezko doiketak eginez, EAEko laneko
segurtasunaren eta osasunaren egoera eta bilakaera kontuan harturik, edota aurrez
planifikatutako ekintzaren bat guztiz ezinezkoa bilakatu delako.
• Aurreikusitako esku-hartzeak 12 lan-esparrutan kokatuta daude eta aurretik markatutako
jarduera-ildo orokorretatik zuzenean eratorriak dira , nahiz eta eragiketa-arrazoiak medio,
komenigarria ikusten den horien egitura apur bat aldatzea.
Jarduera instituzionala izeneko beste esparru batean biltzen dira bere sorkuntza-legeak1 eta
Egitura eta Funtzionamenduko Erregelamenduak2 esleitzen dizkion funtzioak betetzeko
Osalanek gauzatu behar dituen ekintzak.
• Esku-hartzeen helburuak finkatutako helburu orokorrekin lerratuta daude, aurreko
ekitaldietan izandako emaitzak, lortutako eragina, identifikatutako premia berriak eta haiek
lortzeko ikusten diren oztopoak kontuan hartu eta egin beharreko doiketen ñabardurak sartu
ondoren.
• Laneko Segurtasunean eta Osasunean (LSO) inplikaturik dauden eragileen parte-hartze eta
lankidetza aktiboa bilatzen da: hor sartzen dira gaian eskumenak dituzten administrazioak –
lehendik dator horiekiko lankidetza–, gizarte-eragileak –beren ordezkaritza-organoen
bitartez–, unibertsitatea eta teknologia-sarea eta, aurten interes bereziz, laneko arriskuen
prebentzioan (LAP) espezializatutako profesionalak eta erakundeak.
• Planaren garapena etengabe kontrolatzen da jarraipen-sistema baten bitartez: ekintzen
aurrerapen-maila zaintzen da eta emaitzak ebaluatzen dira, desbideratzeak zuzentzera
bideratutako neurriak garaiz hartu ahal izateko eta helburuak errazago lortzeko.
1 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeari
buruzkoa (EHAA, 4.zenbakia, 1994ko urtarrilaren 7koa). 2 191/2002 Dekretua, uztailaren 30koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta
Funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duena (EHAA, 164. zenbakia, 2002ko abuztuaren 30ekoa).
9 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
10 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
II. OSALANGO KUDEAKETA PLANA 2013RAKO
1. HELBURUA ETA IRISMENA
2011 eta 2012ko Kudeaketa-planen oinordekoa izanik, haietan hasitako lanari jarraipena ematen
dio. Hala, plana osatzen duten ekintzetako asko aurreko ekitaldietatik datoz, hau da, horien
bigarren edo hirugarren faseari ekingo zaio 2013an. Esku-hartzeetako asko, izan ere, irismen
luzekoak dira, hainbat urtez irauteko diseinatu baitziren.
Ekimen berriak ere gehitu dira, batez ere, prebentzio-ekintzen kalitatearen hobekuntzan eta
langileen osasun-ikuskaritzan arreta jartzen dutenak; baita arrisku ergonomikoen eta
psikosozialen tratamenduan ere, gehien-gehienak 2012an gauzatutako ekintzetan oinarrituta
formulatutako proposamenetatik eratorriak.
Horiei guztiei, bere sorkuntza legeak egozten dizkion funtzioak betetzeko Osalanek gauzatu behar
dituen ekintzak gehitu behar zaizkie, eta guztiek Kudeaketa-plan goranahia osatzen dute
2013rako, eta errealista, era berean, gure Autonomia Erkidegoak laneko segurtasunaren eta
osasunaren eremuan dituen premiei erantzuteko gauza dena.
2. ESKU-HARTZE ESPARRUAK
OSALANen 2013ko Kudeaketa-plana osatuko duten esku-hartzeetan, aurrez aipatutako faktoreek
ez ezik, beste batek ere eragin ukaezina izango du Organismoaren aktibitatean: baliabideak
nahitaez doitu beharrak, egun bizi dugun krisi-egoeraren ondorioz.
Oztopo hori, etsigarria izan ordez, akuilu bihurtu zaigu, gure jarduerak ahalik eta errentagarrienak
izan daitezen eta gure bitartekoei ahal den zuku gehiena ateratzeko. Horrela, gogoeta sakona egin
ondoren, lanean ari ginen esparru guztietan jarraitzea erabaki dugu, horrek are erronka
handiagoa badakarkigu ere, eraginkortasunaren bidean aurrera egiteko ahaleginean.
Aurreratu dugu jada enpresetako laneko arriskuen prebentzioko jardueren kalitatea hobetzera
zuzendutako esku-hartzeak sartzen direla, horixe baita OSALANen lehentasunezko helburua
2013rako. Ildo horretan, lankidetza trinkoa aurreikusten da Prebentzioko Zerbitzu eta Elkarteekin,
Lan Agintaritzarekiko akordioen bidez, prebentzioaren kudeaketan eragina duten metodologia,
antolakuntza eta kultura-alderdiei ekiteko.
Beste behin ere, ETEetan jarri nahi izan da arreta, beroriek baitira lan-kondizioen barrutian eta
prebentzioa txertatzearen arloan, kontrolerako eta aholkularitza emateko bisita-kanpainen xedea;
laneko arriskuen prebentzioa udaletan ezartzea ere aurreikusten da, euskal udal-elkarteen
inplikazioa bilatu ondoren.
11 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
Lanean jarraituko dugu, biziki, Lehen Sektorean, non emaitzak nahiz OSALANen esku-hartzeen
eragina, biak ala biak, oso pozgarriak izan baitira. Era berean, gogor segituko da lanean arrisku
psikosozialen arloan, berariazko lan-eremua sortuko baita arlo horretako ekintzak bilduko
dituena; baita arrisku ergonomikoen arloan ere, gurea bezalako zerbitzu-gizarte batean
lehentasunezkotzat jotzen baitira azken arrisku horiek ere.
Lanean jarraituko da, orobat, kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren arloan eta jakintzaren
sorrerari dagokionean, oraindik LAPari buruz dagoen informazio eta heziketa gabezia eta
prebentzioaren kultura-falta kontuan hartuta. Osasun-ikuskaritzaren alorrean ere lanean
segitzeko asmoa dago, kalitatea eta arriskuen berariazkotasuna bilatuz eta gaixotasun
profesionalari arreta berezia eskainiz.
Azkenik, Informazio-sistemak eta Pertsonak eremuetan kokatzen diren zeharkako ekintzen
garapenari eusten zaio, beharrezkoak baitira gainerakoen euskarri gisa.
2013an, aldaketa-unea bizi dugu, amaitu berriak baitira bai 2007-2012rako Europako
Erkidegoaren Laneko Osasun eta Segurtasunerako Estrategia eta bai Espainiakoa, eta, segur aski,
bien jarraipenak hasiko dira, eta 2013tik 2020ra indarrean egongo dira. Aldi berean, 2011-2014ko
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren erdi-erdian gaude, eta horrek orain
arteko garapen-mailaren eta eraginaren ebaluazio bat egitera behartzen gaitu; hortik abiatuta
proposatuko ditugu proposatu beharreko doiketak, izandako emaitzak eta Europak markatzen
dituen lehentasunak aintzat hartuta.
2013rako lan-esparruak, beraz, honako hauek dira:
1.- Kontzientziazioa eta sentsibilizazioa.
2.- Laneko Segurtasunean eta Osasunean (LSO) inplikatutako eragileen arteko lankidetza.
3.- Administrazioen arteko konpromisoa eta koordinazioa.
4.- LAP arloko kontrola eta aholkularitza, ETEei bereziki.
5.- Lan-baldintzak eta LAP kudeaketan txertatzea.
6.- LAP Lehen Sektorean.
7.- Jakintzaren sorrera heziketaren eta ikerketaren bitartez.
8.- Osasun-ikuskaritza.
9.- Laneko arriskuen prebentzioko esku-hartzeen kalitatea.
10.- Arrisku ergonomikoen eta psikosozialen prebentzioa.
11.- Informazio-sistemak.
12.- Pertsonen garapen pertsonala eta profesionala.
13.- Jarduera instituzionala.
12 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
3. GARAPENA ETA JARRAIPENA
OSALANen 2013ko Kudeaketa-plana garatzeko eta berorren jarraipena egiteko, aurreko planak
gauzatzeko abian jarritako antolakuntza eta laneko funtzionamendua aldatu egingo dira, horien
eraginkortasuna zalantzan jartzen baitzuten Organismoko hainbat langilek. Hala, antolakuntza
aztertu ondoren, zenbait arazo eta disfuntzio identifikatu dira eta beharrezkoak ziren aldaketa
operatiboak sartu dira lanaren eguneroko dinamika errazte aldera.
Laburpen gisa, esku-hartzeak diseinuaren arabera gauzatuko dira, eta ekintza bakoitzaren
arduradunek dagozkien fitxetan dokumentatuko dituzte berariazko helburuak, irismena, egutegia,
zeregin nagusiak eta bakoitzaren jarraipena egiteko mekanismoak edo adierazleak. Ekintzak,
bada, proiektu modura diseinatuta geratzen dira.
Zuzendaritzak arduradunei esleituko dizkie esandako ekintzak, eta haiek arduratuko dira ekintzen
diseinuaz, jarraipenaz eta, hala badagokio, aldaketak egiteaz. Arduradun horiek beren eginkizuna
gauzatzeko autonomia izango dute eta lan-taldeak eratu ahal izango dituzte ekintzen etapak
garatzeko.
Antolakuntza eta funtzionamendua ondoko puntuotan azaltzen da zehatzago.
3.1 Baliabideak eta antolakuntza
Aurrez esan dugun bezala, Kudeaketa-planeko ekintzak proiektu gisa egituratzen dira, zereginetan
banakatuta, eta arduradunaren gainbegiratupean gauzatzen dira, OSALANgo langileen parte-
hartze aktiboa tarteko dela, langile horien ezaugarrien, esperientziaren eta prestakuntzaren
arabera. OSALANgo teknikari guztiek hartuko dute parte ekintza batean edo gehiagotan.
Aurreko bi urteetan garatutako planetan metatu den esperientziak berresten digu beharrezkoa
dela lanaren funtzionamendu-antolakuntza behar bezain malgua izatea, Osalani eskatzen zaizkion
lanen bat-bateko igoerei erantzun ahal izateko eta esku-hartze esparruetan aurreikusitako
proiektuekin bateragarria izan dadin. Jakinaren gainean gaude Osalanek Agintaritzatik,
Erakundeetatik, gizarte-eragileen aldetik eta abarretatik egiten zaizkion eskariak artatu behar
dituela, eta erantzun beharra daukala istripuak, epidemia-alertak edota une jakin batean
Organismoaren baliabideak lehentasunez erabiltzea eska lezaketen beste egoera batzuk gertatzen
direnean. Baina eginkizun horiek ezin dezakete OSALAN, Kudeaketa-planean aurreikusitako 104
ekintzen bidez, laneko osasunaren eta segurtasunaren sustapenean egiten ari den lana
motelarazi.
Zentzu horretan, ekintzen arduradunek lehentasunak ezarri beharko dituzte, premiak eta
erabilgarritasunak orekatu, baliabideak hitzartu –bai giza baliabideak, bai teknikoak–, eta,
beharrizanen arabera, lan-esparruak indartu beharko dituzte. Gaiaren arabera, dagokion
zuzendariordetzak jarduera gainbegiratzea baliagarri izango da zalantzan jar daitezkeen
lehentasunak argitzeko eta sor litezkeen gatazka-egoerak desblokeatzeko eta bideratzeko.
Nolanahi ere, proiektuen arduradunen arteko adostasunak eta hitzarmenak izango dira lanerako
oinarrizko tresna; erabakiak inplikatuei jakinaraztea eta etengabeko gardentasuna, berriz,
eguneroko lanaren oinarri eta ardatz nagusi izango dira.
13 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
Aurrez aipatu dugun bezala, OSALANgo langile guztiek neurri berean hartuko dute parte
Kudeaketa-planaren garapenean, betiere nork bere lanpostuaren funtzio-eremuaren barruan.
Ekintzen arduradunen egitekoa izango da parte-hartze hori zehaztea, aukera-berdintasunaren eta
lan-zama zuzentasunez banatzearen printzipioak errespetatuz. Era berean, Instituzioaren
funtzioak garatzeko prebentzio gaietan zein intereseko jakintza-arloetan pertsonek duten
espezializazioa aintzat hartu beharko dute, betiere.
2013ko Kudeaketa-plana garatzeko Osalanek dituen giza eta ekonomia-bitartekoei dagokienez,
Eusko Jaurlaritzak onetsitako aurrekontua du Organismoak, eta laneko arriskuen prebentzioko
profesional bikainak ditu nominan, hala teknikaren nola osasunaren esparruetan; bai-eta
eginkizun horiek aurrera eramateko administrazio-, lege- eta kudeaketa-euskarria eskaintzeko
kapaz den pertsona-taldea ere.
3.2. Egitura
2013ko Kudeaketa-planean jasotako funtzioak eta ardurak, beraz, honela egituratuko dira:
•••• Planifikatutako ekintzak gauzatzearen ardura, baita horiek aldatzeko edo doitzeko
proposamenena ere, lurralde-zentroetako arduradunek, esparruko arduradunek eta
LOUetako arduradunek dute; bai- eta epidemiologiako eta osasuneko informazio-sistemen
arduradunek ere.
•••• Kudeaketa-planaren garapena OSALANgo hiru zuzendariordetzek gainbegiratuko dute,
aipatutako arduradunek ekintzen aurrerapen-mailari buruz emandako informazioan
oinarrituta eta, azkenean, zuzendaritza-batzordeak berak, aldiro, planaren garapenaren berri
eman beharko dio OSALANgo Kontseilu Nagusiari.
•••• Plana garatzeko funtzio-antolakuntza OSALANen organigrama zuzenean aplikatzean
oinarritzen da, ekintzen arduradunek ekintza horien diseinu-, gauzatze- eta jarraipen-
faseetarako berariazko lan-taldeak eratzea baztertu gabe.
•••• Arduradunen artean adostuko da pertsonek ekintzetan zein lan-taldeetan izango duten parte-
hartzea, gainbegiratupean dituzten pertsonei aldez aurretik kontsulta egin ondoren, honako
irizpideok errespetatuz:
- Pertsonen espezializazioa bilatzea laneko arriskuen prebentzioko diziplinetan eta
zehazten diren jakintza-eremuetan.
- Aukera-berdintasuna bermatzea, langileen garapen pertsonala eta profesionala
sustatuz.
- Lan-zama orekatzea, eguneroko egitekoak eta Kudeaketa-planeko ekintzetakoak
zuzen banatuz.
•••• Kudeaketa-planaren garapena hiru zuzendariordetzek gainbegiratuko duten arren,
Planifikazioko zuzendariordetzak egingo ditu aldizkako txostena eta memoria, gero
zuzendaritza-batzordeari jakinarazteko.
14 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
3.3 Laneko funtzionamendua
Aurreko planetan bezala atxiki da planak gauzatzeko eta jarraipena egiteko diseinatutako laneko
funtzionamendua, ekintzen dokumentazioari eta jarraipenari dagokionez:
• Ekintzen diseinua aurrez aipatutako fitxetan jasotzen da eta horietan berorietan zehazten dira
ekintzaren helburua, irismena, zereginak, egutegia eta jarraipen-sistema. Esandako ekintzak
Zuzendaritzak onartu beharko ditu, izendatutako arduradunek aldez aurretik proposatu
ostean.
• Ekintzak, funtsean, onartutako lan-fitxetan ezarritakoaren arabera gauzatuko dira, nahiz eta
arduradunek beharrezkoak jotzen dituzten aldaketak proposatu ahal izango dituzten.
Aldaketa horiek garrantzizkoak direnean, berriro dokumentatu eta onartu beharko dira, eta
dagokion fitxa berrikustea ekarriko du horrek.
• Jada aipatu dugun bezala, esku-hartzeen egoera eta Kudeaketa-planaren aurrerapen-maila lau
hilean behin aztertuko dira OSALANen Zuzendaritza-kontseiluan, zuzendariordetzek
emandako datuekin –ekintzen arduradunetatik jasoak– prestatutako jarraipen-txostenetan
oinarrituta. Zuzendaritza-kontseiluak Planeko ekintzen aldaketa eta doiketei buruzko
erabakiak hartuko ditu eta aipatutako arduradunei jakinaraziko dizkie.
4. EBALUAZIOA
2013ko Kudeaketa-planean jasotako ekintzen aurrerapenari eta emaitzei buruz lau hiletik behin
egingo diren balioespenak alde batera utzita, Planifikazioko zuzendariordetzak, ekitaldiaren
amaieran, OSALANen jardueraren Memoria idatziko du, non Planean aurreikusitako lan-
esparruetan egindakoa islatzeaz gainera, haren osoko balantzea egingo baita, ondoko hauek
barne direla:
• Burututako ekintzen eta izandako emaitzen azalpena, helburuen lorpena balioetsiz,
disfuntzioak justifikatuz eta, hala badagokio, etorkizuneko garapena aurreikusiz.
• Lan-esparru bakoitzean erdietsitako lorpenen ebaluazioa, aurreikusitako helburuen aldean;
desbideratzeen eta berorien zergatien identifikazioa.
• Osoko gogoeta bat, hurrengo urteko Kudeaketa-plana diseinatzeko adierazgarriak izan
litezkeen alderdiei buruzkoa, bai kanpoko faktoreak eta bai Instituzioaren kudeaketa eta
antolakuntza kontuan hartuta.
15 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
5. 2013 URTERAKO OSALANEN KUDEAKETA PLANEAN JASOTAKO EKINTZEN
ZERRENDA
16 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.1 – KONTZIENTZIAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
AC.1.1.- Komunikabideetan Laneko Segurtasun eta Osasun (LSO) gaien presentzia sendotzea, Laneko Arriskuen Prebentzioko (LAP) kultura
sustatzearren eta jendartera zabaltzearren. O.1.1.1.- Gizarteari laneko arriskuen
prebentzioari buruzko informazioa ematea.
AC.1.2.- 2013ko Kudeaketa-plana eta OSALANen 2012ko jardueren Memoria prestatzea eta zabaltzea.
AC.1.3.- Laneko Segurtasunari eta Osasunari (LSO) buruzko mezuak zabaltzea enpresaburuen arteko foroetan.
AC.1.4.- Langileek Prebentzioko Ordezkariaren figurari buruz duten jakintza indartzea dibulgaziorako triptiko baten bidez. Xede horretarako IKTak
erabiltzea.
O.1.1.4.- Prebentzioaren kultura hedatzea,
enpresaburuei, zuzendariei, agintariei eta
langileei informazioa emateko eta kontzientzia
harrarazteko. AC.1.5.- Zerbitzua ematen dieten enpresetako enpresaburuen eta langileen artean laneko arriskuen prebentzioaren arloko gaiak aditzera ematen eta
zabaltzen Prebentzioko Zerbitzuek egiten duten lana sustatzea.
O.1.1.5- Langile Autonomoen artean
prebentzioaren kultura sustatzea. AC.1.6.- Langile autonomoen artean LAP bultzatzea, heziketaren eta jardunbide egokien trukeen bitartez, sektoreko elkarteen lankidetza bilatuz.
O.1.1.2.- Administrazioak LSO arloan abian
jartzen dituen ekimenetan gizartearen parte-
hartzea bultzatzea.
AC.1.7.- Interneten erabilera bultzatzea laneko segurtasun eta osasun gaietan informatzeko eta parte-hartzeko:
- OSALANgo webgunearen etengabeko hobekuntzan lan egitea, hura irisgarriagoa eta intuitiboagoa eginez eta prebentzioaren ikuspuntutik interesa
duten alderdiei buruzko berariazko atariak sortuz (amiantoa, psikosozialak eta Lehen Sektorea).
- OSALANen jarduerak gizarte-sareetan indartzea, Twitter eta Facebookeko aktibitateak handituz eta kanal berriak balioetsiz.
AC.1.8.- OSALANen Laneko Segurtasun eta Osasuneko III. Ikastaroa antolatzea, EHUko Udako Unibertsitateak eskaintzen dituen ikastaroen barruan. O.1.2.- Laneko arriskuen prebentzioa eskolan,
lanbide heziketan eta unibertsitatean
txertatzea. AC.1.9.- Lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleen artean laneko arriskuen prebentzioko kultura sustatzea, kolektibo horiei Osalanera bisitan
etortzeko aukera emanez, LAPari buruzko informazioa eta dokumentazioa jaso dezaten.
O.1.3.- Laneko arriskuen prebentzioan
euskararekin zerikusia duten ekintzak sustatzea.
AC.1.10.- Lankidetza instituzionala Laneko Segurtasun eta Osasuneko Euskal Elkartearekin (LSOEE) eta beste erakunde batzuekin, Laneko arriskuen
prebentzioko hiztegi terminologikoa idazteko.
17 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.2 – LANEKO SEGURTASUNEAN ETA OSASUNEAN
INPLIKATUTAKO ERAGILEEN ARTEKO LANKIDETZA
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
AC.2.1.1.- Arrisku-ebaluazioen eta prebentzio neurrien proposamenen kalitatea hobetzea, metodologia eta
antolakuntza alderdiei ekinez.
AC.2.1.2.- Osasun-ikuskaritzaren berariazkotasuna, metodologia, antolakuntza eta kultura-alderdietan lan
eginez.
AC.2.1.- Enpresa barruko,
erkidetutako eta kanpoko Prebentzio
Zerbitzuekin eta Prebentzio
Elkarteekin batera lan egitea
enpresetako prebentzio-ekintzen
kalitatea hobetzearren.
AC.2.1.3.- Jada abian dauden proiektuetako lankidetza sendotzea:
- Arrisku psikosozialak.
- Laneko historia klinikoa.
- Gutxieneko datu multzoa.
- Droga-mendekotasunaren prebentzioa.
O.2.1.- Eztabaida teknikoa bultzatzea gizarte-
eragileen, laneko arriskuen prebentzioan
espezializatutako erakundeen eta
Administrazioaren artean.
O.2.2.- Gizarte-eragileen arteko eta berorien
eta Administrazioaren arteko parte-hartze eta
lankidetza mekanismoetan eragitea.
O.8.1.- Langileen osasun-ikuskaritza beti laneko
arriskuetara zuzenduta egotea lortzea.
O.9.3.- Arriskuan jartzeko aukerak gutxitu
daitezen lortzea, arrisku horiek hobeto
identifikatuz eta landuz.
O.9.4.- Langileen osasun-ikuskaritzako esku-
hartzeen kalitatea sustatzea.
AC.2.2.- Lan Harremanen Kontseiluarekin (LHK) elkarlanean jarraitzea bi esparrutan:
- Laneko arriskuen prebentzioari negoziazio kolektiboan ematen zaion trataera: 2012an egindako azterlana luzatzea, esku-hartze proposamenak eta
emaitzen zabalkundea.
- LHKri aholku ematea GEParen (Gatazkak Ebazteko Prozedura) barrutian.
18 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.3 – ERAKUNDEEN KONPROMISOA ETA ADMINISTRAZIOEN ARTEKO KOORDINAZIOA
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
AC.3.1.1.- Udalen kudeaketan LAP txertatzeari indarra ematea, prebentzio zerbitzu erkidetuen sorrera
bultzatuz: 2012an ekindako lan-ildoari eustea. O.3.1.2.- Administrazioetan eta euskal enpresa
publikoetan laneko arriskuen prebentzioaren
garapena sustatzea eta LAP kudeaketan
txertarazten ahalegintzea.
AC.3.1.- EUDELekin eta
UDALBILTZArekin lankidetza
iraunkorra ezartzea euskal udaletan
LAP garatzeko. AC.3.1.2.- Udalerrietan, amiantoaren arazoari heltzea: udal teknikariei prestakuntza ematea amiantoaren
presentzia hautematen ikasi eta nola tratatu jakin dezaten.
AC.3.2.- Ebaluazioa eta doiketak egitea 2011-2014ko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren erdigunean.
AC.3.3.- Eusko Jaurlaritzaren mendeko Lan Ikuskaritzarekin lankidetza egonkorra izatea informazioa partekatzeko, kanpainak koordinatzeko eta
balizko ekintza bateratuak zehazteko.
AC.3.4.- Obra publikoetan, laneko arriskuen prebentzioaren txertaketa indartzea, EAEko Herri Administrazioek sustatutako azpiegitura handien
lanetan laneko arriskuen prebentzioaren jarraipena egiteko lurralde-batzordeetan parte hartuz.
O.3.2.1.- EAEko administrazio-erakundeetako
sailen eta organismoen arteko lankidetza
sistematizatzea.
O.3.2.2.- Eusko Jaurlaritzaren eta Foru eta Toki
Administrazioen artean laneko segurtasun eta
osasunaren alorreko lankidetza sustatzea.
AC.3.5.- Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztutako «EAEn Enplegua Sustatzeko Plana» delakoan LAP txertatzea. Horretan laneko
prebentzioaren aipamenak egon daitezen sustatzea.
AC.3.6.- Parte hartzen jarraitzea «SAFERA–Hazkunde adimentsu eta jasangarri baterako industria-segurtasuneko Europako ikerkuntzaren
koordinazioa» deritzan proiektuan.
AC.3.7.- Lan Ministerioko LSOBNko lan-taldeetan (psikosozialak, amiantoa, gihar eta hezurretako arazoak, mugako balioak, Lehen Sektorea, Europako
Agentziarekin lotura duen batzordea, eta abar) parte hartzea.
AC.3.8.- Berezko kide gisa parte hartzea Osasunaren Lurralde arteko Kontseiluko Osasun Publikoaren Batzordeko Lan-osasun Taldean, hala eskatzen
zaionean eta Osasun Ministerioak taldea biltzen duenean. Edozein kasutan, OSALANgo protokoloei buruz taldeak zer iritzi duen jakitea eta
alderantziz.
O.3.2.3.- Euskal Administrazioa eta Osalan
Estatuko eta Europako administrazio eta
erakundeekin lankidetzan aritzea sustatzea.
AC.3.9.- Europako Agentziaren proiektuetan lankidetzan aritzea, zuzenean edota Loturako Batzordearen bitartez.
19 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.4 – LAP ARLOKO KONTROLA ETA AHOLKULARITZA, ETEei BEREZIKI
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
O.4.1.1.- Prebentzioko helburu zehatz eta
definituekin, hainbat arrisku, eta bereziki
ahulak diren sektore eta kolektibo mota
zehatzei zuzendutako gaikako ikuskapen- eta
kontrol-kanpainak diseinatu eta gauzatzea.
AC.4.1.- Amiantoa duten materialak erretiratzeko lan-planen kontrola egitea, Lan Agintaritzaren eskariz.
O.4.1.2- Laneko arriskuen prebentzioko
erakunde profesionalen jardunak legeria eta
ezarritako kalitate-irizpideak betetzen dituela
bermatzea.
AC.4.2.- Prebentzio zerbitzu erkidetuek akreditazio-baldintzak betetzen dituztela kontrolatzea, 2012an hasitako lanari jarraipena emanez eta Lan
Agintaritzaren eskariz.
O.4.1.5.- Makinek eta lan-ekipoek araudi
aplikagarria betetzen dutela kontrolatzea.
AC.4.3.- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Administrazioko eta Industria-segurtasuneko Zuzendaritzarekin
lankidetzan aritzea makinek, fabrikatzaileek, inportatzaileek eta saltzaileek araudia betetzen dutela zaintzeko eta kontrolatzeko: 2011/11/08an
sinatutako makinetako Segurtasun-zuzentarauaren arloko esku-hartze bateratuko protokoloaren garapena.
AC.4.4.1.- Okindegi eta gozogintzako lantegietara bisita teknikoak egiteko kanpaina bat diseinatu eta
gauzatzea, makineria ebaluatzeko. Behin egin ostean, argitaratu edo ez erabakitzea.
AC.4.4.2.- ERAIKUNTZA sektorea: Lan zentroen irekieratik abiatuta identifikatutako obretara bisitak egiteko
kanpaina. Behin egin ostean, argitaratu edo ez erabakitzea.
AC.4.4.3.- Hiru Lurraldeetako INDUSTRIALDEETAN abiarazitako kanpainarekin jarraitzea.
O.4.2.1.- Enpresek laneko arriskuen
prebentzioko legeria betetzeko dituzten
zailtasunak ezagutzea eta horiei irtenbidea
ematen laguntzea.
O.6.2.- ETEen kudeaketan LAP txertatzeko
erraztasunak ematea.
AC.4.4.- Enpresetara –ETEetara
bereziki– bisitak egiteko kanpainak
diseinatzea eta gauzatzea laneko
baldintzen arloan eta laneko
arriskuen prebentzioaren kudeaketan
aholku emateko.
AC.4.4.4.- Komunikazio-antenak instalatzeko sektoreko kanpainari amaiera ematea. Txostena idatzi eta
sektorerako informazio-liburuxka bat prestatzea. Liburuxka zabaltzea.
20 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.5 – LAN BALDINTZAK ETA LAP KUDEAKETAN TXERTATZEA
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
AC.5.1.- SPRIrekin elkarlanean, makineria zaharraren ordez ekipamendu berriak instalatzeagatik enpresei diru-laguntzak ematen dizkien Produkzio
Ekipamenduak Modernizatzeko PEM programa garatzea. O.5.1.1.- Lan-ekipoak berritzea sustatzea, ekipo
zaharren ordez araudia betetzen duten beste
modernoago batzuk ezartzea bultzatuz. AC.5.2.- Laneko ekipoak erosteko irizpideekin enpresentzat prestatutako dokumentua argitaratzea eta zabaltzea.
O.5.1.2.- Enpresetan istripu gehien sortzen
dituzten faktore eta eragiketei zuzenean ekitea.
AC.5.3.- Laneko ekipoen instalazio-, mantentze-lanen eta konpontz-eragiketetako arriskuen prebentzioari buruz egindako dokumentua argitaratzea
eta zabaltzea.
O.5.1.4.- Bereziki sentiberak diren pertsonen
kasuan, lanpostua egoerara egokitzearen alde
egitea.
AC.5.4.- Laneko arriskuen prebentzioan genero-ikuspuntua sustatzea:
- LAP genero-ikuspuntutik ikertzeari buruzko proiektuak sustatzea.
- OSALANen lan-talde egonkor bat eratzea laneko arriskuen prebentzioaren arloan genero-ikuspuntutik egindako proiektu zehatzekin ekintza-plan
bat diseinatzeko eta garatzeko.
- Esparru horretako dibulgazio-ekintzetan parte hartzea.
- Emakunderekin harremanetan jartzea emakumezko langileen LAP arloko ekintza bateratuak planifikatzeko.
AC.5.5.1.- Lanaldiaren barruan, errepideko lekualdatzeetan, misioko bidaian izaten diren laneko istripuen
prebentzioa sustatzea: aztertu zergatiak, zenbat langileri eragiten dioten eta ezar litezkeen prebentzio-
neurriak.
AC.5.5.2.- LSOBNren barruko bideko lan-istripuen prebentziorako lan-taldean parte hartzea.
O.5.1.6.- Errepidean gertatutako lan-istripuak
gutxiagotzeko neurriak sustatzea.
AC.5.5.- Errepide bidezko
lekualdatzeetan gertatzen diren lan-
istripuen prebentzioa sustatzea.
AC.5.5.3.- Bideko lan-istripuen prebentziora zuzendutako heziketa-ekintzen garapena bultzatzea. Eusko
Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin harremanetan jartzea lankidetza posible bat esploratzeko.
O.5.1.7.- Substantzia kimikoei buruzko REACH
europar Erregelamenduaren ezarpena
sustatzea.
AC.5.6.- Arloan eskumenak dituzten sailekin elkarlanean jarraitzea REACH erregelamendua euskal enpresetan txertatzeko.
21 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.6 – LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA LEHEN SEKTOREAN
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
AC.6.1.- Nekazaritza eta Arrantza arloan eskumenak dituen sailarekin eta beste organismo batzuekin elkarlanean jarduteko estrategiak garatzen
jarraitzea, ITSASPREBEN proiektuan aurreikusi bezala.
AC.6.2.- Nekazaritza eta Arrantza arloan eskumenak dituen sailarekin eta beste organismo batzuekin elkarlanean jarduteko estrategiak garatzen
jarraitzea, NEKAPREBEN proiektuan aurreikusi bezala.
AC.6.3.- Kantauri itsasertzeko lau erkidegoetako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeen arteko lankidetza-proiektuarekin jarraitzea,
arrantza-sektorera zuzendutako laneko arriskuen prebentzioko proiektu bateratuak gauzatzeko:
- Arrantza-sektoreko osasun-ikuskaritzarako gidaliburuaren 2. partea zabaltzea.
- Arrantza-sektoreko osasun-ikuskaritzarako gidaliburuaren 3. partea egitea eta zabaltzea: alturako eta altura handiko arrantza.
- Itsasbazterreko arrantzan, zerko modalitateko langileen inguruko azterketa ergonomikoa.
AC.6.4.- Itsasbazterreko arrantzan jarduten duten EAEko itsasontzi eta armadoreei bisitak egiteko
kanpainarekin jarraitzea.
AC.6.5.- Arabako lurralde historikoan, nekazaritzako sasoiko lanaren urteko kanpaina garatzea, EAEko
Erakunde arteko Mahaiak prestatutako 2008-2012rako Sasoiko Lanaren Arretarako II. Plan Integralari
jarraipena emanez.
AC.6.6.- Ardoa eta txakolina ekoizten duten enpresa txikiei bisitak egiteko kanpainarekin jarraitzea.
AC.6.7.- Egurgintzan aritzen diren enpresak bisitatzeko 2012an hasitako kanpainarekin jarraitzea.
Sektoreko enpresetara bisitak egiteko
kanpainak diseinatzea eta gauzatzea
laneko baldintzen arloan eta laneko
arriskuen prebentzioaren kudeaketan
aholku emateko.
AC.6.8.- Esne-behiekin lan egiten duten abeltzaintzako enpresei bisitak egiteko kanpaina diseinatzea eta
gauzatzea.
O.5.1.3.- Lehen Sektorean eta horri lotutako
industrietan lan-baldintzen hobekuntza
sustatzea.
O.6.5.- Lehen Sektorean eta horri lotutako
industrietan LAP txerta dadin bultzatzea.
AC.6.9.- Berariazko dibulgazio-ekintzak garatzea:
- Triptikoak, jardunbide egokien fitxak, eta abar prestatzea, azpisektoreetarako. Dibulgazioa kanpainetako bisitak egitean.
- Prebentzioko kartelak diseinatzea.
- OSALANen webgunea berariazko atari bat garatzea sektoreko edukiekin: ikertutako sektoreko istripuen laburpenak, segurtasun-fitxak, gidak eta
eskuliburuak, Osalanek sektoreko enpresetan egindako kanpainen txostenak, intereseko webguneekiko estekak, eta abar.
22 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.7 – JAKINTZA SORTZEA HEZIKETAREN ETA IKERKETAREN BITARTEZ
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
A.7.1.- HEZIKETA
AC.7.1.1- Osalanek E-learning heziketa emateko irizpideak ezartzea, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza-ikastaro berriak ematearen
bitartez. Etxeko teknikariak gaitzea Moodleren «open source» formatuan on-lineko heziketa emateko.
AC.7.1.2.- Prebentzioko Ordezkarien heziketarekin jarraitzea: eskuliburuak eta edukiak prestatzea eta zabaltzea. O.7.1.2.- Enpresetan LSOren protagonista
nagusi direnen heziketa sustatzea.
AC.7.1.3.- Laneko arriskuen prebentzioan inplikatutako pertsona guztien jakintza sustatzea laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko alderdi
interesgarriei buruzko jardunaldi teknikoen bitartez.
AC.7.1.4.- Prebentzio Zerbitzuetako osasun arloko langileentzat heziketa-plan bat garatzea, Lan Medikuntzaren Euskal Elkartearekin eta Bilboko
Mediku Zientzien Akademiarekin lankidetzan.
O.7.1.3.- Osasunaren esparruko LSO arloko
eragile nagusien heziketa sustatzea.
AC.7.1.5.- Euskadiko Lan Medikuntzako Irakaskuntza Unitateko MIR R4ak OSALANen txandakatzea (Osakidetzako Euskadiko LMko Irakaskuntza
Unitatearekin adostutako hitzarmena).
Osalan berrestea eta aitortzea, estatuko erreferentziako zentro gisa, MIR R4ak prestatzeko eta Lan Medikuntzako hainbat barruti zehatzetan
txandaka daitezen.
OSALANgo mediku hezitzaileen prestakuntza-tutoretzen aitortza ofiziala lortzea.
O.7.1.4.- Laneko arriskuen prebentzioko goi-
mailako teknikariek kalitateko heziketa jaso
dezaten arduratzea.
AC.7.1.6.- EHUrekin izenpetutako hitzarmena, Lan Harremanen Eskolak laneko arriskuen prebentzioari buruz ematen duen masterrean OSALANek
parte har dezan.
A.7.2.- IKERKETA
AC.7.2.1.- Diru-laguntza lerro baten bitartez, 2011-2014ko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren helburuekin bat datozen LSO
arloko ikerketa-proiektuak finantzatzea.
AC. 7.2.2.- Laneko arriskuen prebentzioaren arloan adinak, generoak, ahalmen-urritasunak eta immigrazioak duten eraginean sakontzen duten
azterlanak eta ikerketak sustatzea.
AC.7.2.3.- Barneko ikerketa sustatzea. Laneko arriskuen prebentzioren barrutian, barneko proiektuak eta azterketak egitea eta ikerketa-proiektuetan
parte hartzea, beste erakunde eta instituzio batzuekin lankidetzan.
O.10.1.- Hainbat arriskuren egoera, kolektibo
jakin batzuen lan-baldintzak, gaixotasun
profesionala eta horren eraginpean egotea
ezagutzea ahalbidetuko duten ikerketa eta
azterlanak sustatzea, politikak, kanpainak eta
prebentzio-neurriak diseinatzeko.
AC.7.2.4.- 2012ko datuekin, errepideko lekualdatzeetan gertatzen diren lan-istripuen EAEko egoerari buruz Osalanek egindako azterlana eguneratzea,
«misioko» istripuak eta in itinere gertatutakoak bereiziz; eta emaitzak zabaltzea.
23 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
24 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.8. OSASUN IKUSKARITZA
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
AC.8.1.- Osasun-arrazoiak tarteko direla denbora luzez falta izan ondoren berriro lanean hasten diren langileen osasun-ebaluazioa egiteko obligazioa
betetzen den jarraipena egitea. Egindako pilotutzaren ondorioak eta ekintza berriak zehaztea. O.8.1.- Langileen osasun-ikuskaritza beti laneko
arriskuetara zuzenduta egotea lortzea. AC.8.2.- «Enpresetan droga-mendekotasunaren prebentzio-planak ezartzeko oinarrizko orientabideen gida» bat prestatzea. Gida aurkeztea eta
jendarteratzea.
O.8.2.- Herritarraren laneko historia medikoa
historia kliniko pertsonalean sartzea.
AC.8.3.- Langileari bere bizi osoan eta ondorenean lagunduko dion laneko historia klinikoaren eredua garatzeko urte anitzeko proiektuarekin lanean
jarraitzea: Araudi erregulatzailea ezartzea eta EAEko herritarraren historia klinikoarekin koordinatzeko aukerak esploratzea Osakidetzarekin.
AC.8.4.- Zur-hautsa arnasten duten langileentzat berariazko osasun-ikuskaritzako protokoloa prestatzea.
AC.8.5.- Osasun-ikuskaritza kolektiborako zuzentarauak eta oinarrizko irizpideak prestatzea eta berorien aplikaziorako aholkularitza.
AC.8.6.- Lanetik eratorritako minbiziaren ikuskaritza epidemiologikoa egitea, zehazki, mesoteliomarena eta sinu paranasaletako minbiziarena. Lanean
jatorria duen minbiziaren ikuskaritza epidemiologikoa indartzea OSALANen.
AC.8.7.- Osakidetzarekin nahiz Osasun Sailarekin akordio bat esploratzea, EAEn diagnostikatzen diren mesoteliomak eta sinu paranasaletako
minbiziak zuzenean eta berehala Osalani jakinarazteko, arriskuaren zehaztapenaren ikerketa egin ahal izateko.
AC. 8.8.- Laneko Segurtasun eta Osasuneko Erakunde eta Ikerkuntza Zentroen Sarearekiko (LSOEIZS) jarduera, ondoko honetan gauzatzen dena:
«Silizea minbizi-eragilea den ebidentziaren sintesia»: 2011n hasitako proiektuaren hurrengo faseekin jarraitzea.
O.8.4.- Osasun-ikuskaritzaren garapena
sustatzea kalitate-irizpideak erabiliz.
O.8.4.- Taldearen osasun-ikuskaritza sustatzea,
enpresaren prebentzio-ekintzan txertatuta.
AC.8.9.- Marmol-lantegietan silize-hautsa arnasten duten langileen osasun-ikuskaritzaren kalitatea ebaluatzeko kanpaina.
AC.8.10.1.- Amiantoarekin lan egin duten langileen lan egin ondoko osasun-ikuskaritzako praktika
klinikorako gidaren prestakuntza.
AC.8.10.2.- Amiantoarekin lan egitetik ustez eratorritako gaixotasunen ikerketa, gaixotasun horiek
identifikatu ahala.
O.8.6.- Lan egin ondoko osasun-ikuskaritza
garatzea.
AC.8.10.- EAEn amiantoaren arazoari
ekiteko esku-hartzeak garatzea.
AC.8.10.3.- Ustez amiantoarekin lan egindako langileen zerrendaren kudeaketa, lan egin ondoko osasun-
ikuskaritzaren eraginetarako.
25 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
26 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.9 – PREBENTZIOKO ESKU HARTZEEN KALITATEA
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
AC.9.1.- Zubien eraikuntzako laneko arriskuen prebentziorako gida teknikoa elaboratzea eta zabaltzea.
AC.9.2.- Igerileku estaliak ustiatzen dituzten enpresa edo administrazioei zuzenduta, kloraminen ondoriozko barruko airearen eta bainatzeko uraren
kutsaduraren konponbide tekniko posible bati buruzko informazioa biltzen duen 2012an egindako dokumentua argitaratzea eta banatzea. O.9.2.- Enpresetan Prebentzio Zerbitzuen eta
prebentzioko arduradunen lanari laguntzeko
tresnak sortzea eta hedatzea. AC.9.3.- Laneko arriskuen prebentziorako Osalanek argitaratutako ondorengo gida hauek berrikusi eta eguneratzea:
- Altuerako lanetako segurtasun gida.
- Metalezko aldamioen erabilerarako gida praktikoa.
AC.9.4.- Enpresetan eta Prebentzio Zerbitzuetan, laneko arriskuen prebentzioaren kalitatea hobetzeko kanpaina amaitzea:
- Kanpainako lehen faseko emaitzen txostena zabaltzea.
- Txostenean proposatutako ekintzak garatzea (ikus AC.2.1).
- Enpresetan egindakoa egiaztatzeko bigarren fasearen garapena.
- Amaierako txostena idaztea.
- Txostena Lan Ikuskaritzara bidaltzea.
O.9.3.- Arriskuan jartzeko aukerak gutxitu
daitezen lortzea, arrisku horiek hobeto
identifikatuz eta landuz.
O.9.4.- Langileen osasun-ikuskaritzako esku-
hartzeen kalitatea sustatzea.
AC.9.5.- OSHAS 18001 arauaren araberako kudeaketa-sistemak ezartzeko diru-laguntzak jaso dituzten enpresetara bisitak egiteko kanpaina bat
diseinatzea eta gauzatzea, laneko arriskuen prebentzioko jarduera balioestearren.
27 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
28 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.10 – ARRISKU ERGONOMIKOEN ETA PSIKOSOZIALEN PREBENTZIOA
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
A.10.1.- ERGONOMIA
AC.10.1.1.- Ergonomiarekin lotura duten ekintzak garatzeko berariazko lan-talde bat sortzea. Premien eta proiektuen memoria bat aurkeztea.
AC.10.1.2.- Lan-ildo bat abian jartzea arrisku ergonomikoen arloan, arrisku horiek EAEn egun duten egoeran oinarritutako diagnostikotik abiatuta,
premia nagusiak identifikatu eta esku-hartze plan bat ezartzeko.
A.10.2.- PSIKOSOZIOLOGIA
AC.10.2.1.- Arrisku Psikosozialen Egoera Mapan jaso eta argitaratutako informazioa osatzea eta gizarte-eragileen proposamena eguneratzea, aurreko
elaborazio-moduari kasu eginez eta iturriak zabalduz. Beste argitalpen bat kaleratzea 2013aren azkenaldera.
AC.10.2.2.- Prebentzioarekin zuzeneko lotura duten pertsonei eta teknikariei zuzendutako materialak eta prestakuntza-ekintzak garatzea, arrisku
psikosozialen arloko jardunbide egokien jakintza eta trukeak sustatzeko.
AC.10.2.3.- Arrisku psikosozialen proiekzioa Internet bidez sustatzea, OSALANen webgunean berariazko atari bat sortzearen bidez.
AC.10.2.4.- OSALANen laneko psikosoziologiari buruzko jardunaldien IV. edizioa antolatzea.
O.9.2.- Enpresetan Prebentzio Zerbitzuen eta
prebentzioko arduradunen lanari laguntzeko
tresnak sortu eta hedatzea.
O.9.3.- Arrisku ergonomiko eta
psikosozialetarako aukerak gutxitu daitezen
lortzea, arrisku horiek hobeto identifikatuz eta
landuz.
O.9.3.- OSALANen barruan, bi prebentzio-
diziplinak indartzea, bi esparruetako azterlanak
sustatuz.
AC.10.2.5.- Arrisku psikosozialen azterketa Lehen Sektorean. Dokumentua argitaratzea.
29 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
30 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.11 – INFORMAZIO SISTEMAK
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
AC.11.1.- 2012an garatu eta OSALANen txertatutako informazio-sistemaren aplikazioak eta funtzionaltasunak produkzioan ezartzea. Horretarako,
ezinbestekoa da J73 datu-basea eguneratzea (Lan Zuzendaritza).
Hasieran identifikatu gabeko funtzionaltasunak garatzea.
O.11.1.- EAEko LSOri buruzko informazioa
lortzeko, kudeatzeko eta zabaltzeko prozesuen
kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko
informazio-sistema bat garatzea. AC.11.2.- J73 datu-basea (Lan Zuzendaritzako lan zentroak) epe laburrean eguneratzea, OSALANen lankidetzarekin.
AC.11.3.- «Prebentzio Zerbitzuen gutxieneko datu-multzoan oinarritutako laneko osasunari buruzko informazio-sistema» ezartzea. GDM
erregulatzeko araudia prestatzea.
AC.11.4.- Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Nagusiarekin (GSAZS) hitzarmena sinatu eta garatzea, CEPROSS sistemaren bidez
gaixotasun profesionalen fitxategiak trukatzeko. Gaixotasun profesional batzuetarako alerta-sistema bat antolatzea eta OSALANen sistema-planean
txertatzea.
AC.11.5.- EAEko Osasun eta Prebentzio Zerbitzuek lanean jatorria izan lezaketen gaixotasunen berri ematea xede duen «Gaixotasun profesionalaren
susmoa» izeneko sistema zabaltzen eta sendotzen jarraitzea:
- Artatze espezializatuko osasun-arloko langileei heziketa ematen jarraitzea.
- Prebentzio Zerbitzuekin kanpaina bat egitea.
- U 86 aplikazioa abian jartzea eta aplikazio informatikoa sistema-planean txertatzea.
- Jakinarazitako kasuen izapidetzea.
AC.11.6.- EAEko LSO adierazleak definitzea eta laneko arriskuen prebentzioan inplikatutako eragileekin adostea: 2012an hasitako lanarekin jarraitzea.
AC.11.7.- EAEko laneko istripuei eta gaixotasun profesionalei buruzko txosten bana egitea, datu finkatuetan oinarrituta.
O.11.2.- EAEko LSOren egoerari buruzko
informazioa eskura izatea, politikak eta esku-
hartzeak diseinatu ahal izateko eta gauzatutako
esku-hartzeak ebaluatzeko.
O.11.3.- Lanarekin zerikusia duten osasun-
arazoen izaerari eta magnitudeari buruz, eta
EAEko biztanleentzat faktore erabakigarriak
direnei buruzko informazioa izatea.
O.11.4.- EAEko langileen osasun-egoera
zaintzea eta monitorizatzea; baita arriskuko lan-
baldintzak, denboraren araberako aldaketak eta
joerak, eta osasunerako arrisku berriak ere.
O.11.5.- LSO arloko planen eta esku-hartzeen
emaitza ebaluatzea.
AC. 11.8.- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin sinatutako amiantoaren hitzarmenak informazio-sistemetan izandako eraginaren ebaluazioa
eta berorren egokitzapena.
31 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
32 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.12 – PERTSONEN GARAPEN PERTSONALA ETA PROFESIONALA
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
O.12.1.- Langileak lanerako behar duten
informaziora arin eta erraz heltzea lortzea. AC.12.1.- OSALANen artxiboko espedienteak digitalizatzeko aukerak, bideragarritasuna eta kostuak aztertzea. Dokussi proiektua.
O.12.2.- Herritarrek LAP arloan egindako
kontsulta eta arazoei era atseginean, bizkor eta
eraginkortasunez erantzutea.
AC.12.2.- OSALANen jasotako laneko arriskuen prebentzioari buruzko kontsultei erantzuteko sistema bat ezartzea.
AC.12.3.- OSALANgo langileen prestakuntza-premiak identifikatzea eta beroriei erantzutea, laneko arriskuen prebentzioko diziplinetan espezialistak
sortzea bilatuz eta barne-prestakuntzari lehentasuna emanez.
AC.12.4.- Barneko prestakuntza-plan bat elaboratzea.
O.12.3.- 2011-2014ko LSOEE aurrera eramateko
ardura duten pertsonei etengabeko
prestakuntza ematea.
AC.12.5.- Laneko arriskuei buruzko intereseko ekitaldi, batzorde, foro, lan-talde eta abarretan parte hartzea.
AC.12.6.- OSALANgo lanpostuen berrikuspena, erakundeko giza baliabideak optimizatzeko. O.12.4.- 2011-2014ko LSOEEko ekintzak aurrera
eramateko nahiko baliabideak izan ahal izateko
dimentsionatze egokia egitea. AC.12.7.- Hiru hiletik behin aurrekontua ebaluatzea eta kontrolatzea, egoeraren txosten labur bat eginez.
33 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
34 de 34 Eusko Jaurlaritzako Erakunde autonomiaduna Organismo Autónomo del Gobierno Vasco
A.13 – JARDUERA INSTITUZIONALA
HELBURUAK ETA HELMUGAK OSALANEN EKINTZAK 2013RAKO
AC.13.1.- Lan eta Osasun Agintaritzen eskaerei erantzutea, segurtasun industrialaren eta judizialaren arloan; baita Lan Ikuskaritzaren, organismoen,
enpresen, prebentzio-erakundeen eta langileen eskaerei ere, OSALANen eskumenen barruan sartzen direnean.
AC.13.2.- Heriotza eragin duten istripuak ez ezik, istripu oso larriak, larriak eta istripu anizkoitz guztiak ere ikertzea eta dagozkien txostenak idaztea
Agintaritza Judizialarentzat, Lan Agintaritzarentzat eta interesatuentzat.
AC.13.3.- Irekiera jakinarazi duten Industria, Zerbitzu eta Lehen Sektoreko enpresen lan zentroetako LAP gainbegiratzea.
AC.13.4.- OSALANen higiene-laborategiko jarduera garatzea:
- Saiakuntzen kalitatea ebaluatzeko laborategien arteko ariketetan parte hartzea.
- Enpresei zerbitzua eskaintzeko azterketa-metodoak eta teknika analitiko berriak garatzea.
- Amianto-zuntzak zenbatzeko akreditazioa lortzea.
AC.13.5.- Lanarekin zerikusia duten gaixotasunak ikertzea eta dagozkion txostenak egitea, Lan Agintaritzak, Agintaritza Judizialak, GSINek edota,
epidemiologia-xedez ofizioz egiten zaizkion eskaerei erantzunez.
AC.13.6.- Osasun Sailak eskatuta, EAEn identifikatutako Legionella kasuen jatorria lanekoa den ikertzea eta dagozkion txostenak egitea.
AC.13.7.- Osasun-baimenen arloan eta Prebentzio Zerbitzuen kontrolerako dituen eskumenak gauzatzea.
Bere sorkuntza legeak eta Egitura eta
Funtzionamenduko Erregelamenduak OSALANi
esleitzen dizkioten funtzioak eta kudeaketarako
beharrezkoak dituen beste guztiak betetzea.
AC.13.8.- OSALANen Egitura eta Funtzionamenduko Erregelamendu berri baten zirriborroa aztertzea eta proposatzea, eta LPZ eguneratzea.
Top Related