ANAI BERRI TASUNA
0 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI
1.Alea
2013 ko Urtarrila
Durangoko euskal liburu eta diska azoka
2. eta 4. mailako ikasleen Durangoko
47. edizioko liburu eta diska azokara
irteera
Euskera Eguna.
Abenduaren 3an Nazioarteko Euskera
eguna ospatu dugu ekitaldi
desberdinekin.
Eguberria
Zorionak eta
urte berri on
2013!
Jatorria eta
ohiturak.
Irati Yarza-ri elkarrizketa
Gimnasia erritmikoa-n murgilduta.
Zergatik ez?
Euskararen erabilera soziala
bultzatzeko tailerra.
Kimika bizirik
Gure
ikaslagunak
EHU-teko
laborategian
barrena
BESTE ALBISTEAK
• Ikastetxeko webgune berria
martxan.
www.anaitasunabhi.hezkuntza.net
• Aurrematrikulazio epea zabalik
urtarrilaren 28 tik otsailaren 8
rarte.
• Otsailaren 7 an Ermuko Antzokian
Brodway Musikala 4.DBH ko
ikasleen eskutik.
• Otsailak 6 Ermuko antzokian
hitzaldia.
• Aitor Fernández-i ETB-ko Bisitari
programan elkarrizketa egin diote.
• Abenduaren 21-ean ikastetxeko
jaialdia ospatu zen arrakasta
handiz.
• Urko mendira irteera izan zen
gabon aurreko azken egunean.
Santa Ageda.
Otsailaren 5 ean ospatzen den Euskal
Herriko jaia.
ANAI BERRI TASUNA
1 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI
Durangoko Euskal Liburu eta disko azoka
Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko
plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek
euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan
berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Abenduko
lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da
Durango eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza
zabala egoten da. Azokari lotuta, Haur Literatura Aretoa zabaltzen da urtero. 12
urte arteko ume eta gaztetxoak literaturaren mundura modu
aktiboan gerturatzeko gunea da, haurrengan euskaraz
irakurtzeko gogoa pizteko eta beraien gustukoa den lekua izan
dezaten.
Aurtengoa 47.edizioa izan da,
Abenduaren 6tik 9ra.
Hainbat ekitaldi egon dira,
talde desberdinetako
kontzertuak, idazleak
beraien postuetan liburuak
firmatzen, aurkezpen
solasaldiak
Gure ikastetxeak, abenduaren
7a aukeratu zuen bertara
joateko. 2. Eta 4. Mailakoak joan
ziren goizean goiz trena
hartuta. Egun honetan hainbat
ekintza izan ziren: Aurkezpen
solasaldiak, zuzeneko
kontzertuak ( Gozategi, Seiurte
eta Xabi San Sabestian)… Esan
digutenez oso ondo pasa zuten
bertan, euskal kulturan
murgildurik.
Euskeraren Eguna
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten
da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean.
Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak
dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan
izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun
hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko
Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen
Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen
omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako
bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko
Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko
Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.
Gure ikastetxean ere ospatu zen egun hau eta bertan
Ohian Vega-ren hitzaldi bat izan genuen beste ekitaldi
desberdinen artean.
Oso hitzaldi interesgarria izan
zen, 1. eta 3. mailako ikasleak
izan zirelarik bertan.
Komunikabideetan eta orohar
gizartean euskeraren
erabilpenari buruz hitz egin
zuen eta egindako galdera
guztiei erantzun zion.
Esandako ospakizuna ez da hutsetik abiatutakoa. Badu
aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika
garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak
bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari
egunak eta antzerakoak.
ANAI BERRI TASUNA
2 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI
Ohitura paganoen ezaugarri dira zuhaitza (Eguberriko izeia)
eta opariak dakartzan pertsonaia, Olentzero. XX. mendearen
bigarren erdiaz geroztik, urte sasoi hau oparien ohituraren
eraginez gizarteak diru kopuru handiak xahutzen dituzte.
Kristauentzat, Eguberria egun handia da abenduaren 25a.
Egun horretan, Jesukristoren jaiotza ospatzen
dutelako Erromatar Eliza Katolikoak, Eliza Protestanteak eta
Errumaniako Eliza Ortodoxoak.
Eguberri hitzak, neguko solztizioa, eguna luzatzen hasten
den garaia da, «egun berri» baita hitz horren
jatorria. Gabon «gau on» edo Gabonak «gau onak» hizkiek
ere ari beretik datoz.
Eguna (argi orduak) pixkanaka laburtuz doan aldia
amaitzearen eta geroztik luzatzen hastearen fenomenoa da
solstizioa. Euskal Herrian eguzki argiaren iraupena 9 ordu
izatetik 16 ordu izatera pasatzen da, solstizio batetik
bestera. Gizakiak oraindik sua erabiltzen zuenean,
argitasuna oso mugatua denez eguzkiarenarekin alderatuta,
eguna luzatzen hastea oso gertakari pozgarria zen
beraientzat, askatasun handia ematen baitzien argiak.
Horregatik, argiaren festa deitzen zaio.
Jesukristoren jaiotza
Natibitatearen ospakizuna Maria sortzez garbiaren
festarekin hasten da, abenduaren hasieran. Honetan
aingeruak Jesusen ama izango zenari Izpiritu Santuaren
eraginez haurdun geratuko zela jakinarazi zionekoa ospatzen
da. Abendua, beraz "adventus" edo "etorrikoa"ren
itxaronaldia da. Ez da segurua Nazareteko Josu (Joshua edo
Yeshua) abenduaren 24etik 25erako gauean jaio zela, antza
denez udaberria ala uda behar zuen izan. Eta Elizak data
honetan kokatu baldin bazuen, kristauak ez ziren
ospakizunak estaltzeko izan zela ere badirudi, erromatarren
Saturnaliak, esaterako.
Espainian eta hispanoamerikako leku batzuetan
Epifania ospatzeko ohitura dago, Errege Magoen ospakizun
modura. "Epifania" hitzak manifestazioa eta gertakari
mirarizkoa esan nahi du eta Nazareteko Jesusek bere burua
ezagutzera eman zueneko hiru gertakari bereziek jasotzen
baldin badute izen hau (beste biak dira: haren bataioa
Jordan ibaiaren uretan eta Joan bataiatzailearen eskutik;
Kanaako eztaiak), Ekialdeko hiru jakitun edo aztiek bera
seaskan gurtzera etorri zirenekoa urtarrilaren
6ean ospatzen da, Gabonen edo Eguberrien amaiera modura.
Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz
Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein
bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren
babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain
zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna.
1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek
egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez,
Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta,
ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu.
Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu
euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek
Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka
lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta
euskaldunei.
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren
baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI.
mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz,
gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo
guztietan.
Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako
ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio
ikurra.
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
Eguberria
Eguberria edo Gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da,
eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko
solstiziokoa. Azken mendeotan, Kristautasunak bereganatu
du, Jesukristoren jaiotza ospatzeko.
ANAI BERRI TASUNA
3 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI
Apaingarriak
Apaindura bereziek tradizio luzea dute historian zehar,
eta Gabonetako hiru kolore nagusiak berdea (zuhaitzena),
zuria (elurrarena) eta gorria (bihotzena eta Santa
Clausena) dira. Gabonetako zuhaitza,
hasteko, Alemanian erabiltzen hasi zen dirudienez, XVIII.
mendean. Ordutik, oso ohitura zabalduta dago munduan
zehar izeia ipintzea hala kalean nola etxean, hainbat
apaingarrirekin, bolak, argiak eta abar. Douglas izeneko
izeia da zehazki ohikoena. Internet erabiltzaile
amorratuentzat sortu dira izei itxurako USBak eta baita
elur-panpina itxurakoak ere.
Bestela, kaleetako argia bereziak, jaiotzaren irudiak
(Jesus, Maria, Jose, astoa, idia, aingeruak, artzainak,
ardiak, Ekialdeko Aztiak eta abar), ezkilak, kandelak eta
galtzerdiak apaingarri tipikoen artean ditugu.
Musika
Lehendabiziko
Gabonetako
ereserkiak Antzinako
Erromaren garaian
sortu zituzten, IV.
mendearen inguruan
.VIII. eta IX.
mendeetan mota
honetako musika sartu
zen Ipar Europako
monasterioetan, eta XII. mendean Paris aldeko monje
batek herrikoi abestietaranzko trantsizioa egin zuen, gaur
egungo Gabon Kantak direnak.
"Adeste Fidelis" ezaguna, adibidez, XVIII. mendean
konposatutakoa bada ere, Erdi Aroko hitzek osatzen dute.
Protestantismoaren barruan, bestela, Martin Luther gabon
kanten bultzatzailea izan zen, Aro Modernorako bidean.
Austrian eta XIX. mendeko hasieran "Stille Nacht, heilige
Nacht" ("Silent night", "Noche de paz" edo "Gabon gaua")
abesti guztiz famatua konposatu zuten, eta urte batzuk
geroago "Jingle Bells" sortu zuten AEBetan. Bestela, "Hator
hator" euskal abesti ezaguna Jesus Guridik egin zuen.
Azkenik, nabarmentzekoa da Vienan (Austria) hiriko Orkestra
Filarmonikoak urtero urtarrilaren 1ean urteberri-
egunean egiten duen kontzertua, mundua osorako zuzenean
ematen dutena. 1939an emanaldi hau lehen aldiz egin zuten.
Opariak
Oso ohitura zaharra da munduan zehar umeei Gabonetan
opariak ematekoa, bai eta helduen artean ere. Horretarako,
klasikoa da misterio giroa sortzea oparien ekarlearen inguruan,
eta horren adibide nagusia da mundu mailan hedatu
den Bizarzuriren irudia, anglosaxoi herrialdeetan Santa
Clausizenarekin berrasmatua eta Frantzian Aita Noel izenarekin
jarraitua.
Espainian eta Latinoamerikako herrialde batzuetan Errege
Magoak pertsonaia garrantzitsuenak dira zeregin honetan,
eta Euskal Herrian azken hamarkada hauetan indarra hartu
du Olentzerok.
ANAI BERRI TASUNA
4 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI
Irati Yarza gimnasia
erritmikoan murgilduta.
Irati Yarza Ermuan bizi den
eta 15 urte dituen
Anaitasuna Ikastolako
ikaslea da.
Bere zaletasuna gimnasia erritmikoa da eta 6 urte
zituenetik praktikatzen du kirol hau. Hasiera batean
Ermuko eskola taldean aritzen zen baina 11 urte zituenean
Eibarko Ipurua taldera joan zen. Bertara heldu bezain
laster, Euskal Herriko 1.postua lortu zuen federatu mailan.
Jarraian, 2009an aro eta sokekin Espainiako 8.postua lortu
zuen. 2010 eta 2011. urteetan 6. postuak lortu zituen eta
gaur egun lehenengo kategorian aritzen da.
Zer dela eta hasi zinen gimnasia erritmikoan?
Telebistan ikusi nituen gimnastak eta atentzioa deitu
zidaten. Orduan amari komentatu nion eta Ongarai Eskolan
kirol hau praktika nezakeela enteratu zen.
Zer duzu buruan lehiaketan zaudenean?
Lehiatu baino lehen oso kontzentratuta egoten naiz. Nire
entrenatzaileak esaten didan guztia egiten dut, gauzak
errepikatu… Baina tapizera irteteko momentuan dena
ahazten dut eta kontzentratu egiten naiz.
Noizbait pentsatu duzu gimnasia erritmikoa bertan
behera uztea?
Egia esan, askotan pentsatu izan dut gimnasia uztean. Asko
gustatzen zait kirol hau praktikatzea, baina askotan oso
gogorra egiten zait. Adibidez udan nire lagunak
hondartzan dauden bitartean ni entrenatzen egiten naiz
eta askotan, zapatu gauetan ezin naiz beranduarte kalean
gelditu hurrengo egunean entrenamendua dudalako.
Gimnasiarekin hasi izan ez bazina, zein kirol
praktikatuko zenuke?
Ziurrenik eskubaloian jarraituko nuke nire koadrilako
batzuekin batera.
Zenbat ordu entrenatzen dituzu astean?
Gutxienez, 21-22 ordu inguru astean. Gogorrenak zapatuko
entrenamenduak dira, sei ordu entrenatzen ditugulako,
bazkaltzeko hamabost minutuko deskantsuarekin.
Ondo erlazionatzen dituzu entrenamenduak eta
ikasketak?
Bueno, pixka bat gogorra bada, baina nire amatxo eta
aitatxoren laguntzaz ikasketak aurrera daramatzat.
Euskaraz, zergatik ez? Euskararen erabilera soziala
bultzatzeko tailerra da. Norbanakoaren joeraren eraginaren
eta garrantziaren gainean hiztunak hausnartzen jartzea dute
helburu Topagunean zergatik ez tailerren bidez. Tailerreko
parte-hartzaileek, hizkuntza jarrerek eta egiten dugun hautuak
izan dezaketen eraginaz gogoeta egiten dute. Gogoeta hori
taldean egiten da: elkarren artean hausnartuz; eguneroko
egoerak oinarri hartuta eta bakoitzaren jarrera eta portaera
epaitu barik.
Ekimena, euskara ezagutu arren, erabilera gune, harreman eta
euskararentzako esparruak irabazteko dituzten
euskaldunentzako da. Euskal Herrian % 27 gara elebidunak eta
euskararen kale erabilera, berriz, %13,7koa da. Etorkizunaren
ikuspegi baikorra irudikatu nahi dute, datuok aukera gisa
aurkeztuz. Erabilera aukerarik bada, aukera hori gurea da,
euskaldunona, euskara dakigunona.
Tailerraren bitartez euskararekiko jarrera baikorrak sustatu
nahi dituzte, hiztun aktiboagoak bihurtu nahi dituzte tailerreko
parte hartzaileak. Funtsean tailerra galdera baten bueltan
antolatu da: eta hau da: “euskaraz, zergatik ez?” Zergatik ez
kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako
hizkuntza gisa? Zergatik ez hautatu euskara lehengo berba
gisa?
Saio batean, hainbat gai lantzen dira: hizkuntza aniztasuna,
legezko markoa, hizkuntza ukipena eta galtze prozesuak,
euskararen gaineko datuak, erabiltzeko zailtasunen
identifikazioa, eta erabilera gehitzeko proposamena ere egiten
da. Tailerraren zabalkundea Euskal Herri osoan modu
eraginkorrean egin ahal izateko, Topaguneak bazkideekin
elkarlanean 13 euskara elkartetako 40 trebetzaile jarri ditu
martxan
ANAI BERRI TASUNA
5 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI
Tailerra bereziki nerabe, gazte eta gurasoei egokitutako
saioak sortu dituzte. Xede talde horiei zuzendutako
saioetan, ezaugarri berdintsuak izan ditzaketen
euskaldunak elkartu nahi dituzte, nolabaiteko talde izaerak
ematen duen hurbiltasuna, hizkuntzaren eta hizkuntza
ohituren gaineko gogoeta egiteko baliatuz. Proiektuak
Kataluniako Tallers per la Llenguak diseinatutako “Taller
per al foment dels Usos interpersonales en Llengua
Catalana” sentsibilizazio tailerrean du oinarri. Topaguneak
beraien eskaintza jasoz, tailerra moldatu, egokitu eta
euskarara ekarri du, gure hizkuntzak duen errealitatera.
Duela gutxi tailer honetako bi gazte etorri ziren gure
artera. Lehengo, euskararenganako gure ikuspuntuak landu
genituen. Gero, euskararen inguruko estatistikak erakutsi
zizkiguten. Lanean aritu ginen dibertituz. Euskaraz hitz
egitera bultzatu eta animatu gintuzten joko entretenigarri
batzuen bidez, hizkuntza bultzatuz.
Balorazioa
Gure artean baliagarria izan da gaur egun euskararen
egoeraz ohartarazteko. Tailerra ez zen aspergarria izan,
dibertigarria eta entretenigarria baizik. Hasieran, gure
artean eragingarria izan zen, euskaraz hitz egitera
bultzatu gintuzten. Batzuen artean ekintza honek ez du
eraginik egin, beti euskaraz hitz egiten dutelako. Eta
beste batzuen artean, hasieran bakarrik eraginik izan.
Aldizkariko batzordeak espero du tailer honek beste herri
askotako, hau da, euskal gazteriaren artean eragina izatea
eta euskara sustatzea.
Kimika Bizirik
Asteazken
honetan, hilak 16,
4.DBH-ko fisikako
12 ikasle Euskal
Herriko
Unibertsitateko
(EHU) Teknologia
eta Zientzia
Fakultateak
antolatutako
proiektuan hartu
zuten parte. Proiektu honen helburua 4.DBH-ko ikasleak zientzien
mundura bideratzea da, kimikan bereziki. Horretarako, ikasleek hainbat esperimentu egiten dituzte
bi irakasleren laguntzaz.
Hasteko, ikasleok unibertsitateko jantokian bazkaldu genuen
eta horren ostean irakasleekin batera laborategira joan ginen.
Bertan, 6 esperimentu ezberdin egin genituen. Lehenik eta
behin 5 zentimoko txanpon bat urreztatu genuen, hau izan zen
ikasleen artean gustukoena. Ondoren, detektibe kimikoa
izeneko esperimentua egin genuen.
Proba honen helburua
8 sustantzia ezberdin
identifikatzea zen.
Jarraian,
nitrogenoaren
bitartez proba
batzuk gauzatu
genituen tenperatura
ezberdinez baliatuz.
Ordu erdiko deskantsu bat egin baino lehen, beste laborategi
bat ikusi genuen, bertan ura eta elikagaiak gainbegiratzen
zituzten honen garbitasunaz arduratuz. Gero, berriro
laborategira bueltatuz hurrengo esperimentua jarri genuen
martxan. Honetan naylona sortu genuen, horretarako bi
sustantzia kimiko elkartu genituen. Azkenik, kromatografia
proba egin genuen medikamentu ezezagun baten konposatuak
ezagutzeko.
Irteera honetaz
gozatu genuen arren,
ez dugu uste beraien
helburua gurekin
lortu zutenik. Hala
ere, esan beharra
dago lan bikaina egin
zutela eta horrela
jarrai dezatela.
ANAI BERRI TASUNA
6 IES ANAITASUNA IKASTOLA BHI
Santa Ageda
Santa Ageda otsailaren 5 ean edo
bezperan Euskal Herrian eta
katolizismoak indarra duen beste
hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren
eguna otsailaren 5a da Eliza
Katolikoaren santutegian, eta ohitura da
egun horretan edo bezperan herrietan
koplak kantatu eta diru edo janari eske
ateratzea.
Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko
lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ateratzen dira egun horretan. Ermuan
adibidez, bezperan, umeak ikastolatik eguerdi aldera irteten dira eta trikitilarien
laguntzaz kalez kale joaten dira koplak kantatzen baserritar jantzita. Nagusiak, aldiz,
berriz ere trikitilariekin, iluntzean irteten dira koplak kantatzera izara batekin dirua
jasotzeko asmotan.
Aurten ere irtengo dira, beraz, ANIMA ZAITEZ ETA IRTEN KALERA ABESTERA!
Hona hemen kantatzen direnetako kopla bat:
Aintzaldun daigun
Agate Deuna
Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz
aukeratua duguna.