Urtarrila 2013
Areatzako
Udalerriko
ebaluazio txostena
Besteen hizkuntza gutxiesten duena ez da berea behar bezala maitatzeko gai (…)
Euskararen arazoa ez da euskara duindu nahian ari garenon kontua bakarrik.
ANJEL LERTXUNDI
Aurkibidea
1. Sarrera 2. Metodologia 3. Datu soziolinguistikoak
3.1. Biztanleria 3.2. Hizkuntza gaitasunaren bilakaera 3.3. Etxeko hizkuntza 3.4. Lehen hizkuntza 3.5. Ondorio aipagarrienak
4. Esparruka4.1 Transmisioa, euskalduntzea eta irakaskuntza,
DeskribapenaDatuakPertzepzioaIndarguneak/Ahuleziak
4.2 Arlo sozioekonomikoa: Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuakDeskribapenaDatuakPertzepzioaIndarguneak/Ahuleziak
4.3 Aisia eta kirola DeskribapenaDatuakPertzepzioaIndarguneak/Ahuleziak
4.4 KulturaDeskribapenaDatuakPertzepzioaIndarguneak/Ahuleziak
5. AMIA Orokorra 6. Pertzepzio Orokorra. Iritziak eta espektatibak.
1. SARRERA
Euskararen Plan estrategikoa hizkuntzaren normalizazioan aurrera jarraitzeko plan estrategikoa da; hizkuntza-politika egiten diharduten herri-aginteei euren jarduna bideratzen lagunduko dien oinarrizko tresna.
Plan Estrategikoaren helburu nagusia honako hau da: euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Era berean, Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.
Azken urteotan ugariak izan dira Plan Estrategikoak diseinatu eta martxan jarri dituzten udalerriak, eta oraingo honetan Areatzako Udalak martxan jarri du udalerriko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatu eta garatzeko prozesua. Hori dela eta, prozesu horren abiapuntua udalerriko egoeraren diagnostikoa egitea izan da.
Hasierako urrats hau egiteko funtsezkoa izan da udalerriko eragileen parte-hartzea; izan ere, eurekin izandako elkarrizketen eta euskara batzordearen parte hartzearen emaitza da eskuartean duzun dokumentua.
2. METODOLOGIA
Areatzako udalerrian euskararen ezagutza zein neurritakoa den eta zein eremutan erabiltzen den aztertu da. Azterketa hori gauzatzeko erabili den metodologia parte-hartzailea izan da, parte hartzea hainbat modutara bideratu delarik:
Lehenik, udalerriko eragileekin elkarrizketak egin dira: Orotara udalerriko 20 eragile elkarrizketatu dira. Elkarrizketa horietatik jasotako informazioarekin 4 esparru edo atal nagusitan banatutako txostena osatu da; Familia Transmisioa, Euskalduntzea eta Irakaskuntza; Arlo sozioekonomikoa (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak); Aisia eta Kirola; eta, azkenik, Kulturgintza.
Bigarrenik, Udalerriko eragileek eta udal ordezkariek osatutako Euskararen Aholku Batzorde (EAB) parte-hartzaile eta zabala eratu da. Bertan arlo bakoitzari dagozkion datuak kontrastatu, iritziak jaso eta helburu estrategikoak identifikatu eta lehenetsi dira. Euskararen Aholku Batzordeko ordezkariak udalerrian hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten esparruetan esanguratsuak diren eragile, entitate eta elkarteen ordezkariak izan dira.
Hirugarrenik, Euskararen Aholku Batzordeari dagokio: -Arlo bakoitzaren euskararen egoera aztertu, helburuak, lehentasuneko
erronka estrategikoak finkatu eta interes-talde garrantzitsuenak zehaztu, eta horiei zer eskaini proposatu.
-Aholku Batzordean parte hartuko duten kideak izendatu. -Euskara Planaren urteroko jarraipena. -Euskararen Plan estrategikotik sortutako egoerei erantzuna ematea edo eskaerak Udalbatzari bideratzea, hala dagokionean.
Azkenik, prozesuan parte-hartzeari laguntzeko plataforma informatikoa sortu da. Bertan dokumentazio guztia eskuragarri izan da prozesu osoan zehar, eta ekarpenak egiteko baliabideak ere izan ditu.
3. DATU SOZIOLINGUISTIKOAK
3.1-Biztanleria
Areatzak 1.169 herritar ditu, duela sei urte baino 99 biztanle gehiago, 2011ko Eustateko datuen arabera. Azken 6 urteetan, motel bada ere, biztanleriak gora egin du, zehazki, ia %10eko igoera. 2006an 1.070 biztanle izan zituen Areatzak.
Orokorrean, azken hogei urteetan populazioak beheranzko joera izan du. Nahiz eta azken bost urteetan joera aldatu eta populazioak kontrako bidea hartu duen, hazkundearena.
Azkenaldian Areatzako udalerrian biztanleriaren bilakaeran aldaketa txikiak eman dira, nahiko egonkor mantendu da. Horren adibide beheko grafikoa da.
• 0-19 bitartean: % 20 (2011), %18 (2006)• 20-64 bitartean: % 61 (2011), %60 (2006)• >64 bitartean: % 19 (2011), %22 (2006)
Biztanleria guztira950
1000
1050
1100
1150
1200
1250
1169
1070 10891133
11811226
Biztanleriaren bilakaera
2011 .
2006 .
2001
1996
1991
1986
0-19 20-64 >640
200
400
600
800
236
718
215226
697
212194
661
215
Biztanleriaren bilakaera adinka
2011
2010
2006
3.2-Hizkuntza gaitasunaren bilakaera
Eustateko datuen arabera 2001etik 2006ra Areatzan 2 urtetik gorako biztanleen artean aldaketa gutxi eman da hizkuntza gaitasunari dagokionean. Populazioaren %59 (611 biztanle) euskalduna (alfabetatuak, erdizka alfabetatuak, alfabetatugabeak) da, eta %16,5 (171 biztanle), aldiz, erdalduna.
Areatzako udalerriko lehen hizkuntzari dagokionean berriz, bost urteren buruan lehen hizkuntza euskara dutenen kopurua jaitsi egin da, 589 pertsonatik 554ra. Azpimarragarria da, euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzek izan duten igoera, %1etik %5era.
2006 2001
0100200300400500600700
Hizkuntza gaitasunaren bilakaera
Euskaldunak Ia euskaldunak
Erdaldunak
2006 2001Euskaldunak 611 617 Euskaldunak. Alfabetatuak 359 319 Euskaldunak. Erdizka alfabetatuak 187 202 Euskaldunak. Alfabetatugabeak 65 96Ia euskaldunak 255 227 Ia alfabetatuak 96 57 Ia alfabetatugabeak 88 94 Ia pasiboak 71 76Erdaldunak 171 163
+2 URTE EDO GEHIAGOKO BIZTANLEAK, EUSKARAKO JAKINTZA-MAILA OROKORRAREN ARABERA
%57%36
%6%1
Ama hizkuntza 2001
Euskara
Gaztelania
Biak
Beste bat%52%36
%7%5
Ama hizkuntza 2006
Euskara
Gaztelania
Biak
Beste bat
5-9
10-14
15-19
20-24
25-29
30-34
35-39
40-44
45-49
50-54
55-59
60-64
65-69
70-74
75-79
80-84
>=85
0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100
%79%87
%72%81
%67%63
%47%51%43
%47%59
%54%63
%60%54
%64%52
%7%8
%13%8
%18%10
%19%26
%26%28
%32%30
%26%31
%30%21
%38
HIZKUNTZA GAITASUNA ADINAREN ARABERA (EUSTAT 2006)
Erdaldun elebakarrak
Elebidun hartzaileak
Elebidunak
Hizkuntza gaitasuna adinaren arabera aztertuz gero, gazteen (5-34 urte artean) elebitasuna ia erabatekoa da. 35-39 urte tartetik gora erdaldun elebakarren ehunekoa handituz doa.
3.3-Etxeko Hizkuntza
Adin tarte guztietan nahiko nabarmena da udalerriko etxeetan erabiltzen den hizkuntza gaztelania dela; 25-65 urte bitartean gaztelania da etxean gailentzen den hizkuntza.
Bestalde, gaztetxoenen artean (adibidez: 5-9, 15-19) etxeko hizkuntzan ematen diren ehunekoak, euskaraz %19 eta %28 hurrenez hurren da;
2001-2006 bosturtekoan etxeko hizkuntzaren bilakaera aztertuz gero, euskararen erabilerak gora egin duela ageri da, 69 pertsona. Gaztelaniak etxeko erabileran ere gora egin du nabarmen, 79 pertsona. Etxean euskara eta gaztelania (biak) erabiltzen dituztenen kopuruak ere gora egin du.
5-910-1415-1920-2425-2930-3435-3940-4445-4950-5455-5960-6465-6970-7475-7980-84>=85
0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100
%19%53
%28%52%33%33
%22%32
%33%28%36%38
%37%51%46
%39%41
%38%26
%32%33
%49%44%55
%49%54
%43%41
%46%37
%42%42
%32%52
Etxeko Hizkuntza (eustat 2006)
Gaztelania + Besterik
Biak
Euskara
2006 2001
0
50
100
150
200
250
300
350
400
450
500
367328
473
394
224
298
6 11
Etxeko hizkuntza erabileraren bilakaera (eustat 2006)
Etxean erabiltzen den hizkuntza. Euskara
Etxean erabiltzen den hizkuntza. Gaztelera
Etxean erabiltzen den hizkuntza. Biak
Etxean erabiltzen den hizkuntza. Besteren bat
3.4- Lehen Hizkuntza
Gazteenen artean (5-29 urte) eta adinekoen lehen hizkuntza euskara da. 30-50 urte tartean, berriz, lehen hizkuntza gaztelania edo besterik dutenen portzentajea handiagoa da.
Horren harira, lehen hizkuntza euskara duten eta etxean erabiltzen duten hizkuntzaren arteko aldea aipatu behar da. Hau da, lehen hizkuntza euskara dutenen artean, askok etxean gaztelania darabil. Beheko taulan ikus daiteke joera hori.
Adin-tartea
Lehen hizkuntza
euskaraz %
Etxeko hizkuntza
euskaraz %
Aldea %
5-9 55 19 36
10-14 74 53 21
15-19 53 28 25
20-24 54 52 2
25-29 49 33 16
30-34 43 33 10
35-39 44 22 22
Hizkuntza tipologiari dagokionez, Areatzako herritarren gehiengoa, euskaldun zaharra da. Nagusienen artean, 55 urtetik gorakoen artean, erdia
5-910-1415-1920-2425-2930-3435-3940-4445-4950-5455-5960-6465-6970-7475-7980-84>=85
0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100
%55%74%53%54
%49%43
%44%47
%47%51
%59%56
%61%64
%58%68
%55
%33%24
%30%27
%42%49
%49%53
%48%41
%38%40
%32%35%40
%29%45
Lehen Hizkuntza (eustat 2006)
Gaztelania + Besterik
Biak
Euskara
baino gehiago euskaldun zaharra da, eta ia beste guztiak erdaldun zaharrak,.50 urtetik beherakoen artean, ostera, nahiz eta euskaldun zaharren
portzentajea nagusitu, hizkuntza tipologia zabaldu egiten da; jatorrizko elebidun, euskaldun berri eta partzialki euskaldun berri gehiago dago.
3.6- ONDORIO AIPAGARRIENAK
• 20 urtez jarraian populazioaren bilakaerak beheranzko joera izan du 2006 urtera arte. 2006-2011 urteetan, ostera, joera irauli eta hazkunde bidean hasi da.• Areatzako udalerrian lehen hizkuntza euskara dutenen kopurua jaitsi egin zen 2001-2006 urte tartean.• Lehen hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste bat dutenen portzentajea igo da. • Gazteen artean elebitasuna ia erabatekoa da. 35-39 urte tartetik gora erdaldun elebakarren kopurua handituz doa.• Etxeko hizkuntza nagusiki gaztelania da. • 2001-2006 urte bitartean euskara erabilerak etxean beheranzko joera erakusten du• Euskara da lehen hizkuntza gazteen eta nagusienen artean. Aldiz, 30-50 urte bitartekoen artean gaztelania.• Irakaskuntzan D eredua nagusi da.
5-9
10-14
15-19
20-24
25-29
30-34
35-39
40-44
45-49
50-54
55-59
60-64
65-69
70-74
75-79
80-84
>=85
0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100
%50%71
%38%48
%42%35%35%40%35
%38%55
%54%61
%58%53
%61%48
%21%13
%17%13
%17%20
%10%11
%6%6
%2%0
%3%2
%2%0
%3
%7%8
%8%6
%13%9
%18%26
%25%26
%32%30
%26%29
%28%21
%34
Herritarren hizkuntza-tipologia adinaren arabera (eustat 2006)
Erdaldun zaharrak
Guztiz erdaldunak
Partzialki erdaldunak
Part. Euskaldun berriak
Euskaldun berriak
Jatorrizko elebidunak
euskaldun zaharrak
4. ESPARRUKAEgoeraren diagnostikoa egiteko beharrezkoa da alde kualitatibo zein
kuantitatiboen balorazioa egitea.
Aurreko atalean datu kuantitatiboen azterketa eta interpretazioa egin da, datu soziolinguistikoak eta biztanleria datuak, besteak beste.
Atal honetan, aldiz, elkarrizketetako iritzi, pertzepzio eta ekarpenen balorazio kualitatiboa egingo da. Elkarrizketa eta EABaren (Euskararen Aholku Batzordea) hausnarketetatik AMIA osatu da; hau da, euskararen normalizaziorako faktore positiboak eta negatiboak identifikatu dira.
Esparruen antolaketa horrela egin da, HPSk proposatzen duen egiturari jarraiki:
ONDORENGOTARATZEA:
1. Familia transmisioa2. Euskalduntzea-prestakuntza3. Irakaskuntza
ERABILERA:
4. Administrazioa5. Teknologia berriak6. Lan mundua7. Aisia 8. Kirola
ELIKADURA:
9. Komunikabideak10.Kulturgintza
Era honetan, honakoak dira Areatzan kontuan hartu diren arloak:
1- Transmisioa, euskalduntzea, irakaskuntza: Herriko Eskola Areatza, guraso elkartea, Areatzako haurreskola, etorri berrien ordezkaria, Arratiako AEK euskaltegia.
2- Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak: Bixer taberna, Antonio Harategia, The Quiet Corner taberna eta Hesperia bainuetxea.
3- Aisia eta kirola: Eskupilota elkartea, Ludoteka, Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio zentroa (Parketxea) eta Uparan jubilatuen elkartea.
4- Kulturgintza: Begitu aldizkaria, Emakumeen foroa, Areatzako Kirola eta kultura Batzordea, Parrokia eta Laminetxe Gaztetxea.5- Udaleko ordezkari politikoak: EAJ eta BILDU.
4.1 TRANSMISIOA, EUSKALDUNTZEA ETA IRAKASKUNTZA
TRANSMISIOADeskribapena
Areatzako herri eskolan, 2010eko matrikulazio datuen arabera, haur hezkuntzan 56 ikaslek ziharduten; lehen hezkuntzan, berriz, 51. Areatzako eskolak D ereduko irakaskuntza eskaintzen du soilik eta, beraz, 2-12 urte bitarteko umeek euskara hutsean jasotzen dute eskola hezkuntza. Baina ume hauen gurasoen artean, euskararen ezagutza %50etik hur dago, etxeko hizkuntzan euskararen erabilera, %22-32 tartean ageri da. Elkarrizketatuen artean batutako iritzietan, kontzientziazio edota sentsibilizazioa falta aipatu da; bai beste herrialde edo eskualde batzuetatik etorritakoen aldetik, baita betidaniko Areatzatarren aldetik ere.
Datuak
Etxean erabiltzen den hizkuntza:
• Euskara eta gaztelania % 21
• Euskara % 35
• Gaztelania + besterik % 44
Lehen hizkuntza (> 5urte) adinaren arabera:
• Euskara eta gaztelania kopurua 66
• Euskara kopurua 529
• Gaztelania eta besterik kopurua 407
• Guztira 1002
Hizkuntzaren bilakaera (>5urte) adinaren arabera
• Jatorrizko elebidunen kopurua 45
• Euskaldun berrien kopurua 93
• Partzialki euskaldun berrien kopurua 112
• Partzialki erdaldunduen kopurua 80
• Guztiz erdaldunduak 15
• Euskaldun zaharrak kopurua 455
• Erdaldun zaharrak kopurua 202
• Guztira 1002
EUSKALDUNTZEA-PRESTAKUNTZA
Deskribapena
Herrian ez dago euskaltegirik, gertukoena Igorren dago (Kubulu-AEK). Udalak diruz lagundutako euskara klaseak eman izan dira Areatzan, baina azken ikastaldea 2007/2008 ikasturtean izan zen. Egun, herrian ez da euskara ikastarorik eskaintzen.
Datuak
EUSKALDUNTZEA eta ALFABETATZEA
Ikasle kopurua herriko euskaltegietan Ez dago
Ikasleei eskainitako diru-laguntzak guztira
4.868,00€
Xede bereziekin antolatutako ikastaro kopurua: AISA (etorkinentzat), merkatarientzat, gurasoentzat...
Xede bereziko ikastaroetan ikasle kopurua
Biztanleen hizkuntza gaitasuna:
• Elebiduna % 59
• Elebidun hartzaileak % 19
• Erdaldun elebakarrak % 22
Euskal hiztunen alfabetatze maila:
• Erdizka alfabetatuak % 18
• Alfabetatuak % 35
• Alfabetatu gabeak % 6
Eskualdeko euskaltegian Areatzatar ikasleen presentzia handituz joan da azken urteetan.
Euskara ikasten ari diren ikasleen kopuruak gora egin du nabarmen. 2012an 13 ikasle joan dira Udalera diru-laguntza eskaera egitera. Udalean euskara ikasteko diru-laguntzetan ia 5.000€-ko diru partida onartu da 2012an baita hau arautzeko diru-laguntza ordenantza berria ere. Honakoak jasotzen ditu araubide berriak: C1 euskara mailara arte, matrikularen %80ko diru-laguntza emango da, 500€ko gehienezko mugarekin.
Urtea Diru-laguntza eskatu duten ikasle kopurua
2012 13
2011 5
2010 3
2009 5
2008 4
Horretaz gain, udalak antolatzen dituen ikastaroetan ez dago hizkuntza irizpiderik ezarrita. Dena den, ikastaroetan euskararen erabilera bermatua dago. Egun, sei ikastarotik bost euskaraz ematen dira, alegia.
HELDUEN IKASTAROAK
Udalak antolatzen dituen ikastaroak 6
Udalak antolatzen dituen euskarazko ikastaroak 0
Udalak antolatzen dituen ikastaroetan euskara irizpiderik
EZ
Udalak antolatzen dituen ikastaroetan euskara bermatua
%85 (6tik 5)
2012 2011 2010 2009 200802468
101214
IRAKASKUNTZADeskribapena
Areatzan eskola bakarra dago eta 1992/1993 ikasturtetik aurrera D eredua soilik jarri zen abian. Bertan, gaur egun haur hezkuntza eta lehen hezkuntza eskaintzen da.
Eskolaren ezaugarri nagusiak hauek dira: landa-ingurune eta euskalduna; klaustro txikiak; ikasle kopuru txikia eta ondorioz adin desberdinetako ikasleak gela berean. Eskola honek sinergia indarrak baliatuz antzeko egitura eta ezaugarriak dituzten eskolekin lankidetzan dihardu, Arrankudiaga eta Zeberioko eskolekin elkarlanean.
Haur hezkuntzan 2006an 52 ikasle matrikulatuta egon ziren eta 2010ean 56 ikaslera igo zen. Lehen hezkuntzan, berriz, igoera nabarmenagoa izan da, zehazki, %53koa; 2006an 51 ikasletik 2010ean 78 ikaslera igaro da.
Datuak
EUSKARAZKO IKASTEREDUAK
0-3 urte bitarteko udalerriko haur kopurua 56
0-3 urte bitarteko matrikulazioa euskaraz % 100
Haur eta Lehen Hezkuntzako matrikulazioa D ereduan % 100
Etorri berrien matrikulazioa D ereduetan % 100
ESKOLAZ KANPOKO PRESTAKUNTZA
Eskolaz kanpoko prestakuntza euskaraz, edo gehien bat euskaraz, ematen dituzten akademiak %
X
Eskolaz kanpoko prestakuntzan euskaraz ematen diren ikastaroak %
X
Ikasle kopurua eskolaz kanpoko euskarazko ikastaroetan X
Eskolaz kanpoko euskarazko prestakuntza ofizialik ez dago, baina, halere, herriko gazte askok klase partikularrak ematen dituela aipatu behar da. Prestakuntza horretan euskarak bermatua du egun bere txokoa.
Pertzepzioa:Arloko eragileen pertzepzioaren arabera herriko komertzio, taberna-
jatetxe, lantegi eta kalea dira euskara gutxien erabiltzen diren tokiak. Bestalde, udaletxe, inguruko komertzio zein eskolak erabilera balorazio ona
dute. Pertzepzio orokorrarekin, elkarrizketatutako gainontzeko eragileekin, alderatuz euskara erabilera txikiagoa dela uste dute udalerriko alderdi ezberdinetan.
Indarguneak/Ahuleziak
INDARGUNEAK AHULEZIAK
-Eskola zein haurreskolan arduradun, langile eta begiraleen jarduera oro euskaraz egiten da.-Erakunde hauen kanpo eta barne funtzionamendua euskaraz da, ahoz zein idatziz. Hizkuntza paisaia, komunikazioa bidea eta karteleria barrura edo kalera begira euskaraz da.-Gazteen artean ezagutza bermatuta dago.-Euskara erabilera indartzeko irizpideak edo erabaki formalak hartu dira; guraso elkarte, eskola eta haurreskolan.-Egungo guraso berrien artean euskara gehiago erabiltzen da.
-Orokorrean gurasoen artean euskararen aldeko kontzientzia eta jarrera eskasa. -Euskara eskola barruko hizkuntza da bakarrik.-Umeen ingurua globalizatua gaztelaniaz da (telebista, moda, teknologia...). -Euskara umeen egunerokotasunean sartzeak ahalegin gehigarria eskatzen die hezitzaileei.-Kontzientzia egon arren, euskara sustatzeko ideia berriak behar dira, eraginkorrak diren ideiak.-Gero eta adin txikiagotik hasten dira gaztelaniaz hitz egiten.-Ez da euskara ikasi nahi dutenei ikastarorik eskaintzen.-Baliabide material eta ekonomikoen falta.
Gai
nont
zeko
elk
arte
akH
erri
ko k
omer
tzio
a
Ingu
ruko
her
riet
ako
kom
ertz
ioa
Udal
etxe
aTa
bern
a-ja
tetx
eak
Gai
nont
zeko
est
ablz
imen
duak
Her
ri e
skol
a
Lant
egia
k
Kal
ea
0
2
4
6
8
10
Transmisioa, Euskalduntzea eta Irakaskuntza
4.2- ARLO SOZIOEKONOMIKOADeskribapena
Areatza udalerri txikia da eta bertako arlo sozioekonomikoa ostalaritza eta merkataritzan oinarritzen da, arlo osoaren %35 . Industria esparruko enpresak oso gutxi dira.
Datuak
Udalerriko enpresak, guztira 81
Industria eta energia 4
Eraikuntza 17
Merkataritza, garraioa, ostalaritza 27
Finantza eta aseguru etxeak 3
Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna 7
Lanbide jarduerak 13
Enplegu kopurua 185
Erabilera plana duten enpresak % 0
Merkataritza eta ostalaritza arloko establezimenduak, guztira
22
Arlo sozioekonomikoa oso adierazgarria da herrira eta herritarrei begira dagoelako, hau da, euskararen erabileraren kokaleku nagusia da, arreta berezia jarri beharrekoa. Horretan, galdetegia egindako eragile guztiak bat datoz.
Udalerriko komertzio eta tabernetan gaitasuna dagoenean ere, harrera zein orokorrean gaztelaniaz egiten da, bai bezero erdaldunekin zein euskaldunekin. Elkarrizketatuen hitzetan bezeroaren lehen hitza euskaraz izan arren, erantzuna gaztelaniaz izateko joera dago orokorrean.
Kanpo harremanei dagokienean, nagusiki ahoz, Udalarekin eta beste elkarteekin (kultura, aisia, kirola...) euskara nagusitzen da. Baina, bezero edo herritarrekiko harremanetan gaztelania erabiltzen da, batez ere.
Antolatzen diren ekitaldiak (umoristak, musika kontzertuak...) gaztelaniaz edo elebitan izaten dira.
Pertzepzioa:
Arlo sozioekonomikoko eragileen ustez, kalea eta lantegiak dira euskara gutxien erabiltzen diren tokiak. Eskolak eta udaletxeak, berriz, erabilera aldetik pertzepzio ona dute, dezente erabiltzen dela, alegia.
INDARGUNEAK AHULEZIAK
-Pisu nabarmena daukate herri mailan. Herriaren ezaugarriak direla-eta, bertan biltzen dira herritarrak.-Euskararen aldeko pausuak emateko aukera zabala, gutxi baitago eginda.-Euskararen erabilera sendotzeko eta bultzatzeko lankidetza bide aukera anitza.-Harremanetarako leku aproposa.
-Gaztelania nagusitzen da kanpora zein barrura begirako harremanetan.-Kontzientziazio falta handia dago.-Batzuentzat euskararen erabilera negozioaren lan karga bezala ikusten da.-Langile askok ez dute euskara menperatzen.-Ez dago inolako harrera irizpiderik.-Ez da euskararen aldeko ekintzarik antolatzen.-Hizkuntza paisaian euskararen presentzia ez dago beti bermatuta.-Batzuen euskararen aldeko jarrera pasiboa. -Ez dago merkataritza elkarterik.
Gai
nont
zeko
elk
arte
akH
erri
ko k
omer
tzio
a
Ingu
ruko
her
riet
ako
kom
ertz
ioa
Udal
etxe
aTa
bern
a-ja
tetx
eak
Gai
nont
zeko
est
ablz
imen
duak
Her
ri e
skol
a
Lant
egia
k
Kal
ea
0
12345
6789
Arlo sozioekonomikoa
Orokorra
4.3- AISIA eta KIROLA
Deskribapena
Arlo honetako adierazle hurrengo elkarte hauetako eragileak elkarrizketatu dira: Gazteen ludoteka (Gaztelekua), Ludoteka, Parketxea, eskupilota eskola, Athletic lagunartea, jubilatuak, umeen futbol 7 taldea...
Haur eta gazteen aisialdian, euskararen erabilerak pisu nabarmena du, eta bermatuta dago. Aldiz, helduen aisialdian (Jubilatuak), funtzionamendu orokorra gaztelaniaz da, ahoz zein idatziz. Kirolean, ostera, Athletic lagunartea da gaztelaniaz diharduena.
Ludotekak eta eskupilota elkarteak euskara irizpideak formalak onartuak dituzte. Beste batzuek, ez dituzte jasoak, baina bere jarrera euskararen erabilera bermatzera zuzentzen da.
Aisialdi eta kirol elkarte guztiek dituzte langile edo begirale euskaldunak.
Elkarte barrura zein kanpora begirako hizkuntza paisaia elebitan edo euskaraz ageri da. Idatziz (eskari, ohar, deialdi, memoriak...) egiten diren kanpo/barnera begirako harremanak ere euskaraz egiten dira, Jubilatuek eta Athletic lagunarteak izan ezik.
Datuak
AISIA
Euskaraz, edo batez ere euskaraz, funtzionatzen duten aisialdiko taldeak %
70
Udalak euskaraz antolatzen dituen aisialdi ekimenak % 100
KIROLA
Euskaraz, edo batez ere euskaraz, funtzionatzen duten kirol taldeak/klub-ak %
75
Kirol taldeetan euskaraz dakiten begiraleen presentzia % 100
Herriko kiroldegian euskaraz eskaintzen diren kirol ikastaroak %
100
Herriko kiroldegian euskarazko ikastaroetan partaidetza % 100
Euskararen presentzia herriko kirol gune nagusietako paisaian %
70
Pertzepzioa:
Aisia eta kiroleko pertzepzioa ere aurretik aipatutakoen ildo beretik doa; hau da, kalea, lantegiak, taberna-jatetxe eta establezimenduak direla euskara erabilera baxuena dutenak. Aldiz, eskola eta udaletxea dira euskara erabilera handiena dutenak.
INDARGUNEAK AHULEZIAK
-Elkarte batzuetan kontzientziazioa eta sentsibilizazioa oinarrizkoa da eta oso landuta daukate erabileraren gaineko jarrera.-Elkarteetako arduradun batzuk jarrera baikorra eta prestutasuna.-24-30 urteko gazteak elebidunak dira.
-Partaideen artean gaztelaniaz hitz egiteko joera.-Kirol arloan euskararen aldeko kontzientzia eskasa.-Haurrek eskolan euskara erabilera derrigortasun bezala ikusten dute eta aisialdia debeku horretatik askatzeko aukera.-Euskaraz material eskasa.
Gai
nont
zeko
elk
arte
akH
erri
ko k
omer
tzio
a
Ingu
ruko
her
riet
ako
kom
ertz
ioa
Udal
etxe
aTa
bern
a-ja
tetx
eak
Gai
nont
zeko
est
ablz
imen
duak
Her
ri e
skol
a
Lant
egia
k
Kal
ea
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
Aisia eta kirola
Orokorra
4.4-KULTURGINTZADeskribapena
Sektore honetako ordezkari bezala, esparru desberdinetako eragileak elkarrizketatu dira;Begitu aldizkaria, Emakumeen foroa, Kirola eta kultura Batzordea, Parrokia eta Gaztetxea.
Orokorrean, kultura arloan, elkarteek euskara baliabide nahikoak dituzte erabileraren normalizaziorako, bai partaideen hizkuntzaren ezagutza aldetik zein sentsibilizazio eta jarrera aldetik. Elkarte gehienek, idatzizko eta ahozko kanpo harreman gehienak euskaraz dituzte nagusiki. Dena den, 3. adinekoei zuzenduta dauden elkarteetan gaztelaniaren presentzia nabarmena da, bai barne komunikazioari begira bai kanpo komunikazioari begira ere.
Aipagarria da, sortu berria den Kultura eta Kirol Batzordea. Bertan, arlo honetako hainbat eragilek hartzen du parte. Horretaz gain, herriari begirako ikuspegi zabala, herri mailan eragiteko indarra eta euskararekiko erabateko sentsibilizazio eta jarrera daukate; euskararen erabilera indartze aldera aukera zabala eskainiz.
Esanguratsua da ere euskararen erabilera elkarteko irudi elementuetan (zigilu, menbrete, ohar, karteleria, txartela, ordutegia, errotulua...), elebitan edo euskara hutsez dira nagusiki.
Pertzepzioa:
Kulturgintzan, beste arloetako eragileen uste bera dago; kalea, lantegia, taberna eta jatetxeak direla erabilera baxuena dutenak, alegia. Pertzepzio orokorra baino ikuspegi baikorragoa dute.
INDARGUNEAK AHULEZIAK
-Ahozko eta idatzizko barne eta kanpo komunikazio horizontalean euskarazko joera indartu egiten da.-Oro har kontzientziazioa eta sentsibilizazioa. -Gazteek euskaraz hitz egiten dute.-Elkarte guztietan dago euskara ezagutza bermatuta.-Herrian eragiteko pisu esanguratsua du.
-Batzar nagusietan lan bileretan baino gutxiago egiten da euskaraz.-Ahozko eta idatzizko barne eta kanpo komunikazioa arduradun edo nagusiekin gaztelaniaz da.-Euskararen erabileran aldaketak eta aurrerapausoak emateko zailtasunak.-Bilera irekietan gaztelaniaren presentzia nagusitzen da.-Oro har, ez da irizpiderik ez erabaki formalik hartu.-Nagusienak ez dute euskara erabiltzen. -Elkarte batzuetan gaztelaniaz aritzeko ohitura.
Gai
nont
zeko
elk
arte
akH
erri
ko k
omer
tzio
a
Ingu
ruko
her
riet
ako
kom
ertz
ioa
Udal
etxe
aTa
bern
a-ja
tetx
eak
Gai
nont
zeko
est
ablz
imen
duak
Her
ri e
skol
a
Lant
egia
k
Kal
ea
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
kulturgintza
Orokorra
5. AMIA Orokorra eta Pertzepzioa
Elkarrizketetan eta lan-mahaietan lortutako emaitzetan oinarrituta AMIA matrize orokorra landu da; izan ere, AMIAk Areatzan, oro har, euskarak duen egoera laburbiltzen gu.
Jarraian, elkarrizketa eta EABn jaso diren ekarpen eta iritzi nagusiak matrizean laburbilduta daude.
Barne faktoreak Kanpo faktoreak
Indarguneak + Ahuleziak - Aukerak + Mehatxuak -
Indarguneak
-Elkarte guztietan dago euskara ezagutza bermatua.
-30 urtetik beherakoen artean ezagutza bermatua.
-Irakaskuntzan funtzionamendua erabat euskaraz da.
-Egungo guraso gazteek euskara gehiago darabilte.
-Eskolaz kanpoko umeentzako ekintzak euskaraz dira gehienbat.
- Elkarte batzuetan euskararen aldeko jarrera ona, inplikazioa, kontzientziazioa eta
sentsibilizazioa dute.
- Udaleko langile guztiak euskaldunak dira eta lehen hitza euskaraz izaten da.
Ahuleziak
- Euskara gela barruko hizkuntza da.
- Umeak gero eta gazteago hasten dira gaztelaniaz hitz egiten.
- Euskaldunen artean gaztelaniaz hitz egiteko joera handia. Adin nagusikoen artean batez
ere.
- Elkarteen barne funtzionamendua askotan gaztelaniaz.
- Herrian euskara ikasteko ikastaro eskaintzarik ez dago.
- Baliabide material eta ekonomikoen falta.
- Oro har, elkarteek ez dute euskararen gaineko irizpide eta erabaki formalik hartu.
- Merkataritzan langileriaren euskara ezagutza falta.
- Euskararen aldeko ekintza gutxi antolatzen dira.
- Orokorrean, euskararen aldeko kontzientzia eta jarrera eskasa edo jarrera pasiboa.
Aukerak
- Denbora gutxian igoera demografiko handia herrian (etorritakoak, euskaldunak oro
har).
- Herri txiki eta euskalduna da eta inguruko udalerriak ere euskaldunak dira.
- Irakaskuntzan D eredua baino ez dago.
- Orokorrean, egunerokoan, euskara erabiltzeko espazioak badaude
- Herriko ostalaritza zerbitzuak herritarren erdigune edo elkargune nagusiak dira eta
erabilerarako espazioak izan daitezke.
- Euskararen aldeko pausuak emateko aukera zabala.
- Euskararen erabilera sendotzeko eta bultzatzeko lankidetza bide aukera anitza.
- Zerbitzu eta komertzioen hizkuntza paisaia euskalduntzeko aukera dago, udalak
laguntza eskaini izan die merkatariei..
- Kultura batzordeakherriko euskararen erabileran eragiteko elkargune eta erreferentzia
izan daiteke.
- Eskualdeko euskarazko hedabideen zabalpen lana.
- Udalaren jarrera, Udaleko langile eta ordezkari politikoen artean
Mehatxuak
- Umeen ingurua globalizatua (telebista, moda, teknologia...).
- Oraindik nabaria herrian historiak utzi duen arrastoa.
- Udaleko sail guztiek norabide bakarra eta bateratua ez izatea.
6. Pertzepzio Orokorra. Iritziak eta espektatibak.
Elkarrizketa eta Euskararen Aholku Batzordeko kideen iritziak eta ekarpenak jaso ondoren, euskararen erabileraren aldetik kalea, tabernak, jatetxeak, bestelako establezimenduak eta lantegiak dira euskara gutxien erabiltzen diren espazioak. Hemen, eragileen iritzi ahobatezkoa azaldu da.
Bestalde, ezagutza arloan ere elkarrizketatuen eta EABren iritzia antzekoa da. Hau da, euskararen ezagutzak gora egin duen arren, nabarmen, azken hamarkadetan, igoera hori ez da nabaritu kaleko erabileran. Gazteenen artean ezagutza bermatua dago, baina adinean gora egin ahala ezagutza jaisten doa.
Honen harira, badira erabilera normalizatzeko beharrezko espazioak. Izan ere, herriko taberna, komertzio edo ostalaritza zerbitzuetan ezagutza indartzea oso garrantzitsutzat ikusi da. Era berean, eskolan ere eragin behar dela aipatu da. Ostalaritzarekin batera leku estrategikotzat ulertzen da eskola, alabaina, gero eta gaztetxoago hasten baitira gaztelaniaz mintzatzen eta euskara bakarrik eskolako hizkuntza bezala ikusten.
Oro har herritarrek udalerria erdalduntzat dute. Horren arrazoien artean, besteak beste, historiaren eragina, euskara 2.maila batean ikustea, euskara ezagutu eta erabiltzeko beharrizan eza, sentsibilizazio falta, ohituren eragina, etxean gaztelaniaren presentzia oso altua...
Azkenik, EABn eta elkarrizketetan jasotakoaren iritziz, Udala izan behar da euskararen erabilera normalizatzeko bidean sustatzaile nagusia, eragile nagusia.
Euskararen Aholku Batzordeak Areatzako udalerriaren ezagutza eta erabileraren diagnostikoa osatu eta onartu du.
Dokumentu honen ondorengoa izango da euskararen erabilera normalizatzeko 2013-2017 Euskararen Plan Estrategikoa.
GLOSARIOA: erabilitako aldagaien eta kontzeptuen definizioa
HIZKUNTZA-GAITASUNA (HPS)Hizkuntza (euskara) zenbateraino menperatzen den ezagutzeko, oinarrizko hizkuntz
trebetasunak (ulertu, hitz egin, irakurri eta idatzi) gurutzatzen dituen tipologia.
Euskaldunak Gutxienez euskaraz “ondo” ulertu eta hitz egiten dutenak.
Elebidun hartzaileak Euskaraz “nekez” hitz egin edo, hitz egin ez arren, “ondo” ulertu edo irakurtzen
dutenak.
Erdaldun elebakarrakEuskaraz batere ez ulertu eta hitz egiten ez duten pertsonak.
ETXEKO HIZKUNTZA Etxean maizen hitz egiten den hizkuntza.
HIZKUNTZA-BILAKAERAREN TIPOLOGIA Biztanleriaren hizkuntza-bilakaera zer-nolakoa izan den aztertzeko ama-
hizkuntzaren eta hizkuntza-gaitasunaren gurutzapenean oinarritutako tipologia (HPS). Gurutzapen horretatik eratorritako kategoriak 15 badira ere, azterketa egiteko 7tan bildu dira.
Euskaldun zaharrakAma-hizkuntza euskara izan eta euskaraz “ondo” ulertu eta hitz egiten duten
pertsonak.
Jatorrizko elebidunak Ama-hizkuntza euskara eta gaztelania izan eta euskaraz “ondo” ulertu eta hitz
egiten duten pertsonak.
Partzialki erdaldunduakAma-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan eta euskaraz “nekez” hitz
egin edo, hitz egiten ez badute, “ondo” ulertu eta irakurtzen duten pertsonak.
Guztiz erdaldunduak Ama-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan eta euskaraz ez hitz egin,
eta “ondo” ez ulertu eta ez irakurri egiten duten pertsonak.
Euskaldun berriakAma-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz
“ondo” ulertu eta hitz egiten duten pertsonak.
Partzialki euskaldun berriakAma-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz
“nekez” hitz egin edo, hitz egiten ez badute, “ondo” ulertu eta irakurtzen duten pertsonak.
Erdaldun zaharrakAma-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz
ez hitz egin, ez “ondo” ulertu eta ez irakurri egiten duten pertsonak.
Top Related