1. Gure gorputza osotzen daben zelulek mantenugaiak eta
oxigenoa behar dabez bizi funtzinoak betetzeko. Arnas aparatuak
airetik oxigenoa hartzen dau eta gure gorputzak sortzen dauan
karbono dioxidopa kanporatzen dau.
2. Arnas aparatua arnasbidez eta birikiz osotuta dago.
Arnasbideak aireak zirkulatzen dauan gorputzeko hodiak dira.Sudur
hobiak, faringea, laringea, trakea eta bronkioak dira gure
gorputzeko arnasbideen osagaiak. -Sudur hobiak airea gure
gorputzean sartzeko eta aterateko hobiak dira.Horreen eginkizuna
airea garbitzea, berotzea eta hezotzea da. -Faringea digestino
aparatuaren eta arnas aparatuarenosogaia da.Izan ere, hodi horrek,
ahoa eta heste lodia lotzeaz eta eta elikagaiak ahotik hestegorrira
eroateaz aparte, airea ere eroaten dau sudur hobietatik
birikietara. -Laringea faringea eta trakea lotzen dauzan hodia da.
Barruan ahots kordak daukaz, airea igarotean bibratu eta ahotsa
zortzen daben muskulu bi. -Trakea bronkio izeneko hodi bitan
banandutako hodia da. Trakearen hormak eraztun moduko batzuez
sendotuta dagoz. -Bronkioak birikietara heltzen diran hodi bi dira.
Birikietan bronkiolo izeneko hodi txikiagotan adarkatzen dira.