Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beer-en legea
ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI
1
Disoluzio baten kontzentrazioaren determinazioa–Beer-en legea
Kolorimetroa
Gaia : Analisi kimikoa Kontzentrazio ezezaguneko erreaktiboa
Materiala Kant. Erreaktiboak Kant. Kolorimetro sentsorea 1 Kobre Sulfato, 0.4 M 30 ml 100 ml-ko ontzia 2 Kobre Sulfato, (ezezaguna) 5 ml Kubeta 1 Etiketak 6 Pipeta, 10 ml 2 Paperezko musuzapiak 6 Beirazko hagaxka 1 Ur distilatua 100 ml Saiodiak, 6 Saiodientzako tentegailua 1 Bata
AURRETIKAKOAK
Wilhem Beer astronomo alemaniarrak disoluzio batek absorbitutako argiak eta sustantzia horrek disoluzioan duen kontzentrazioak erlazio lineala gordetzen dutela aurkitu zuen. Erabili al daiteke absorbantzia eta kontzentrazioaren arteko erlazioa disoluzio ezezagun baten kontzentrazioa aurkitzeko?
Idatzi zure erantzuna Laborategiko Txostenean
OINARRI TEORIKOA
Kolorimetroan diodo argi-igorle batek (LED) emititutako argiak kolorimetro barruan jarritako
kubetako disoluzioa zeharkatzen du. Disoluzioa zeharkatzen duen argia fotodiodo batek
jasotzen du. Zenbat eta handiagoa izan disoluzio koloredunaren kontzentrazioa orduan eta
handiagoa da zurgatutako argia eta txikiagoa transferitutakoa. Ordenagailuari konektatutako
kolorimetroak fotodiodoak jasotako argia erregistratzen du, absorbantzia moduan edo
transmitantziaren ehuneko moduan.
Disoluzioa zeharkatu eta fotodiodora iristen den argi- kantitatea disoluzio bakoitzaren
absorbantzia kalkulatzeko erabiltzen da. Absorbantzia / kontzentrazioa grafikoa kontzentrazio
ezaguneko zenbait disoluziorentzat behatzen denean, proportzionaltasun zuzen bat ikusten
da, irudian ageri den bezala.
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beer-en legea
ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI
2
Absorbantzia eta kontzentrazioaren arteko proportzionaltasun zuzena Beer-en legea bezala
ezagutzen da.
IIA 0
10log=c x Konstante=
A = absorbantzia c = kontzentrazioa I0 = argiaren intentsitatea disoluzioa zeharkatu aurretik I = disoluzioan zehar transmititutako argiaren intentsitatea.
GOGORATU
• Bata janztea.
• Ekipoaren erabilpenerako arretak jarraitzea.
• Erreaktiboak erabiltzean eta hondakinak botatzean hartu beharreko arretak.
PROZEDURA
Kontzentrazio ezaguneko disoluzioen absorbantzia neurtu kolorimetroarekin Absorbantzia / Kontzentrazioa grafiko bat sortzeko. Ondoren, disoluzio ezezagunaren absorbantzia neurtu kolorimetroarekin. Erabili Data Studio datuak erregistratu eta aurkezteko. Absorbantzia / Kontzentrazio grafikoarekin disoluzio ezezagunaren kontzentrazioa determinatu.
I ZATIA : ORDENAGAILUA KONFIGURATZEA 1. Konektatu USB LINK kablea ordenagiluko USB portuan .
2. Lotu kolorimetroa USB kableari. Sentsorea konektatzean,programa martxan jartzen da. Ateratzen den leihoan klikatu “ejecutar Data Studio"
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beer-en legea
ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI
3
II ZATIA: MUNTAIA ETA SENTSOREA KALIBRATZEA Kolorimetroa Kolorimetroak disoluzio bat zeharkatzen duen argiaren koloreak aztertzen ditu. Disoluzioa kubetan sartzen da, eta hau kolorimetroan. Disoluzioa zeharkatzen duen argi kantitatearen neurriari “transmitantzia” deitzen zaio. Transmitantziak sartu den argiarekiko transmititua izan den argia adierazten du eta gehienetan ehunekotan adierazten da. Absorbantzia transmitantziarekin erlazionatuta dago.Disoluzio batek absorbitu edo zurgatutako argia bere zurgatzeko ahalmenaren, argiak disoluzioan zehar egiten duen bidearen eta disoluzioaren kontzentrazioaren menpekoa da. Absorbantzia eta transmitantziaren arteko erlazioa ondokoa da:
A = 2 − log%T
Kalibratzea Kolorimetroa kalibratzeko kubeta ur distilatuz betetzen da erabat, arreta jarriz barruan burbuilak gera ez daitezen. Arreta hau ondorengo saiakuntza guztietan ere izan behar da!!!. Itxi kubeta eta ondo garbitu eta lehortu gainetik paper xurgatzailearekin, argia pasatzea oztopatuko luketen loidurak kentzeko. Tapoitik helduz sartu kubeta kolorimetroan, itxi tapa eta sakatu kolorimetroak daukan botoi berdea. Kalibrazioa automatikoki egingo da.Kubeta barruan dagoela konfiguratu saiakuntza: Saiakuntza honetan argia gorriari dagokion uhin-luzera erabiliko da
• Sakatu Data Studio-ko “Configuración” botoia eta aukeratu “Absorbancia del rojo” eta datu–bilketarako maiztasuna: 1 Hz
Ekipoaren muntaia 1. Jarri 30 ml disoluzio Kobre Sulfato (CuSO4) 0.40 Molar 100 ml-ko ontzi batean. Jarri 30
ml disoluzio ur distilatu 100 ml-ko ontzi batean. 2. Etiketatu lau saiodi garbi 1,2,3,4 zenbakiekin . 5. disoluzioa CuSO4-a 0.40 M da.
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beer-en legea
ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI
4
3. Pipeteatu 2, 4, 6 y 8 ml de disoluzio CuSO4 0.40 M hurrenez hurren 1, 2, 3, 4 saiodietan.
4. Bigarren pipeta batekin gehitu 8, 6, 4 y 2 ml ur distilatu hurrenez hurren 1, 2, 3, 4 saiodietan
5. Irabiatu disoluzio bakoitza beirazko hagaxka batekin. Garbitu hagaxka disoluzio batetik hurrengora pasa baino lehen.
6. Utzi soberan dagoen CuSO4 0.40 M-a 100 ml-ko ontzian 5.saikuntzan erabiltzeko.
• Saiakuntza desberdinetako bolumenak eta kontzentrazioak ondoko taulan azaltzen
dira:
Bolumena Bolumena Saiakuntz
a CuSO4 0.40 M (ml) H2O (ml)
Kontzentrazioa (M)
1 0 10 0.00 2 2 8 0.08 3 4 6 0.16 4 6 4 0.24 5 8 2 0.32 6 ~10 0 0.40
7. Bota kolorimetroa kalibratzeko erabilitako kubetako ura. 1. saiodiko disoluzioa
erabiliz, garbitu bi aldiz kubeta saiodiko 1 ml erabiliz aldiko, eta gero bete kubeta disoluzioarekin. Itxi kubeta.
8. Garbitu kubetaren kanpoaldea paperezko musuzapiarekin eta sartu kubeta kolorimetroan. Itxi kolorimetroaren tapa.
III ZATIA: DATU BILKETA - (Kontzentrazio ezaguneko disoluzioak) • Saiakuntza honetan absorbantziaren balioak kolorimetroak jasoko ditu, baina
dagozkien kontzentrazioen datuak teklatuaren bidez sartu behar dira. Horretarako jarraitu behar diren pausoak ondokoak dira:
1. Sakatu “Experimento” botoia. Ondoren “Definir opciones de muestreo” azaltzen da. Hemen aukeratu “Muestreo manual” eta
Conservar valores solo si se solicita
Escribir valores en el teclado cuando se guarden los datos.
Solicitar un valor Nombre: kontzentrazioa Unidad: mol/l “Datos”en azpian “teklatu” baten ikonoa agertuko da, azpiko irudian ikusten den bezala:
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beer-en legea
ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI
5
2. Eraman “Datos”etik bai absorbantziaren bai kontzentrazioaren datuak “Tabla” pantailara, hau da, jarri leihoak taula ikusteko moduan 3. Sartu kolorimetroan 0,08M CuSO4 disoluzioz betetako kubeta eta dena prest dagoenean, hasi datu bilketa, programako “Inicio” botoia sakatuz. 4. Absorbantziaren balio bat azalduko da taulan. “Conservar” botoia sakatzean (goiko aldean) kontzentrazioarenaren balio bat eskatzen du. Sartu datua.
5. Atera kubeta kolorimetrotik eta hustu. Garbitu ur distilatuz eta kendu ur hondarrak. 6. Erabili 2. saiodiko disoluzioaren 1ml kubeta garbitzeko. Errepikatu garbiketa beste 1 ml-rekin eta bota. Bete orain kubeta osorik 2. saiodiko disoluzioarekin. Itxi kubeta, garbitu honen kanpoaldea paperezko musuzapiarekin eta sartu kolorimetroan tapoitik eutsiz. Itxi kolorimetroaren tapa. 7. Absorbantziaren datuak egonkortzen direnean, sakatu “Conservar” botoia absorbantziaren balio berria erregistratzeko. 8. Errepikatu prozedura beste laginekin (0.24, 0.32, y 0.40 M kontzentrazioetakoak 3, 4 eta 5 disoluzioentzat). 9. Amaitu datu-bilketa eta garbitu kubeta ur distilatuarekin.
IIIB ZATIA: DATU-BILKETA (Kontzentrazio ezezaguneko disoluzioa)
1. Prestatu 10 ml disoluzio CuSO4 kontzentrazio ezezagunekoa saiodi garbi batetan. Garbitu kubeta bi aldiz aldiko disoluzio honen 1ml erabiliz eta bete kubeta disoluzio honekin. Itxi kubeta eta garbitu kanpoaldea musuzapiarekin eta sartu kolorimetroan eta itxi tapa.
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beer-en legea
ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI
6
• Datu-bilketaren zati honetan absorbantziaren datuak display digitalean jarraituko dira. 2. Sakatu ‘Start/Stop’ kolorimetroa martxan jartzeko. 3. Absorbantziaren balioa egonkortzen denean, erregistratu absorbantziaren balioa
datuen taulan 4. Amaitu datu-bilketa. Sakatu ‘Start/Stop’ kolorimetroa gelditzeko. 5. Garbitu kubeta ur distilatuarekin.
DATUEN ANALISIA
• Lortutako grafikoak behean azaltzen denaren antza izango du.
1. Erabili grafikoaren analisirako herramientak kontzentrazio ezezaguna determinatzeko.
• Klikatu ‘Cursor Inteligente’ ( ) botoia 2. Mugitu kurtsorea puntuak lotzen dituen lerroraino eta honen barruan ajustatu
kurtsorearen posizioa Y koordenatua disoluzio ezezagunarentzat lortutako absorbantziarekin bat etorri arte.
3. Erregistratu puntu horren X koordenatua disoluzio ezezagunaren kontzentrazio bezala.
Idatzi zure emaitza Laborategiko Txostenean
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beer-en legea
ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI
7
Laborategiko informea Disoluzio baten kontzentrazioaren determinazioa–Beer-en legea
ALDEZ AURREKO IRITZIAK
Wilhem Beer astronomo alemaniarrak disoluzio batek absorbitutako argiak eta sustantzia horrek disoluzioan duen kontzentrazioak erlazio lineala gordetzen dutela aurkitu zuen. Erabili al daiteke absorbantzia eta kontzentrazioaren arteko erlazioa disoluzio ezezagun baten kontzentrazioa aurkitzeko?
Datu-taula: Beer-en legea
Saiakuntza Absorbantzia Kontzentrazioa (mol/L)
1 0,080
2 0,160
3 0,240
4 0,320
5 0,400
Disoluzio ezezaguna
Disoluzio ezezagunaren kontzentrazioa
ONDORIOAK
1. ¿Zein da disoluzio ezezagunaren kontzentrazioa?
LORTUTAKO EMAITZAK:
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: Beer-en legea
ZIENTZIA MINTEGIA Aniturri BHI
8