#BILBAOCOMMONSSANTUTXU 2017
Kolektibo egoiliarra Azkuna Zentroan
IC/AZBILBO commons
IC/AZBILBO commons
TEMA
Adimen Kolektiboa
IC/AZ
Adimen Kolektiboa“Adimen kolektiboa, normalean espezie berdinekoak diren
gizabanko askoren kolaborazio eta parte-hartzearen ondorioz ematen den adimena da. Gaur egun ziberkulturako edo ezaguera
gizarteko termino orokorra da. Adostutako erabaki-hartze aldaera zabal batean ematen da bakterioa, abere, gizaki eta
ordenagailuetan.” (…)
“George Pór-ek fenomenoa horrela definitu zuen: giza komunitateek, konplexutasun eta armonia handiagoko orden baterantz eboluzionatzeko dute ahalmena, bai berrikuntza-
mekanismo, bereizkuntza eta integrazio, zein konpetentzia eta kolaborazioaren bidez .”*Wikipedia-tik euskaratua:
https://es.wikipedia.org/wiki/Inteligencia_colectiva
IC/AZBILBO commons
TEMA
Hiri Adimen Kolektiboak
IC/AZ
Hiri Adimen Kolektiboak+Entitate eta baliabide material zein ukiezinak dira.
+ Kolektiboki sortuak eta/edo garatuak izan dira; askotan prokomunetara lotuak daude baina badaude ere prokomun
batekin lotzen ez diren Hiri Adimen Kolektibo publiko eta/edo pribatuak (politika publikoak, erakunde pribatuak, etab.)
+ Haietako askok ezaguera-tipo desberdinak hibridatzen dituzte eta testuinguruarekin beti lotzen dira nolabait: ikasten dute edo
baldintza lokaletara moldatzen dira.
+ Ikasten dute, eboluzionatzen dute eta era ireki eta libreki moldatu daitezke; hortaz kode irekidun baliabideak dira.
+ Hiri-baliabideen kudeaketa eraginkorra baimentzen dute, hauek era zabalean ulertuta (naturalak, gizakiak, etab.)
+ Gehienetan, irizpide praktiko zein etikoekin zuzenduak diren, behetik – gorako prozesu antolatzaile kolektiboak barnean hartuz
garatzen dira.
+ Haietako askok kolektiboaren ezaugarri antolatzaileak eta sareak aprobetxatzen dituzte.
*inteligencias Colectivas Bilbao Commons lan taldeak sorturiko testua
IC/AZBILBO commons
TEMA
Jakinduria Taldekoia
IC/AZ
Jakinduria Taldekoia“Jakinduria Taldekoia: Zergatik askok, gutxi batzuk baino
adimentsuagoak dira eta nola jakinduria kolektiboak, negozio, ekonomia, gizarte eta estatuei forma ematen die, lehen aldiz
2004an argitaratutako eta James Surowiecki-k idatzitako liburua da. Taldeetan guztien artean sortzen den informazioari buruz
hitz egiten du eta berak argumentatzen duen arabera, informazio multzo honek ematen duen emaitza, askotan taldeko kide
bakar batek hartuko zuen erabakia baino askoz hobea izaten da. Liburuan, aztertuak izan diren kasu eta anekdota ugari aurkezten ditu bere argudioa argitzeko, jakintza arlo ezberdinak arakatuz,
bate zere ekonomia eta psikologia. (...)
Masa jakitun bat eratzeko beharrezko diren lau elementuak: Masa guztiak (taldeak) ez dira jakintsuak.Kontuan har itzazu, adibidez, merkatu-burbuila batean zoratutako jendetza edo inbertitzaileak.
Zein da masa jakintsuak irrazionalak diren haietatik bereizten dituen irizpide giltza?
+ Iritzi - aniztasuna: pertsona bakoitzak iritzi pertsonala eduki beharko luke, ezagunak diren gertaeren interpretazio bitxi bat
baldin bada ere.
+ Independentzia: inguratzen dituztenen iritziek ez lituzkete jendearen iritziak zehaztu behar izango.
+ Deszentralizazioa: jendeak espezializatu ahal beharko zen eta ezagupen lokalez baliatu.
+ Multzoa: badaude mekanismoak iritzi pertsonalak erabaki kolektiboak bihurtzeko.
*Wikipedia-tik euskaratua: https://es.wikipedia.org/wiki/Sabidur%C3%ADa_de_los_grupos
IC/AZBILBO commons
TEMA
Instant City Proiektua, 1969
IC/AZ
Instant City Proiektua, 1969
“The Instant City (1969), Joana Mayer-ek 1950 urtean proposatutako proiektu bat da. Aurrerapen teknologikoez
baliatuz, area periferikoetara hiri handietako aukera kulturalak ekarriko zituzten azpiegiturak proposatu zituen.
Hirien garapen handiak erreakzio bikoitza sortzen du herrietan edo nukleo txikiagoetan: bere tradizio kulturalen babesa eta
hiriko biztanleekiko gutxiagotasun sentimendua.
Hirien garapenkeria bat batekoiak, herri edota nukleo txikiagoetan bi motariko erreakzioak sortarazten ditu, area bakoitzeko
baliabide kulturalekin loturak ezartzea bilatzen zuen ekitaldia ezberdinak aurrera eramanez, periferia hauetan denboraldi
baterako foku kultural bat sortuz eta kokapen bakoitzeko ekimen egonkorrak sustatuz. Modu honetan sare kultural zabal bat
sortuko zuen, izandun hiriko toki espezifikoetan globo handi batzuk kokatuz.
Jhoana Mayer-ek erabiltzaileen lankidetza eta sormena sustatu nahi zuen, hauen nagitasuna mentala kentzera behartuz.
Arkitektura nomadaren ideia hau, bidaiatzen du eta ezartzen den lurraldeetan zabaltzen da. Hartzen dituen komunitateetan, ekipamenduak eta beharrezko giroa sortu ahal izango da hau
jasan ahal izango duten makro-azpiegituretaz baliatuz.“Hiria” egiteko modu libre eta pertsonalizatu bat da; mugikortasuna, kontsumoa, autonomia teknikoa eta
erabiltzailearen ahalmenak, oinarrizko ezaugarriak dira kontsumo objektuen produkzioaren onarpenetik. Gainera, periferiak edo hiri txikiak bere barne sartzean, hauen “metropolizazioa” ahalbidetzen
da eta gertaeraren hizkuntzara hurbiltzen dituen, informazio, hezkuntza eta aisi-sareak sortuz.
*”Archigram: sicodelia arquitectónica”-tik hartua: https://jm3studio.com/archigram-sicodelia-arquitectonica/
IC/AZBILBO commons
TEMA
INSTANT CITY ADIERAZPENA, 1971
IC/AZ
Instant City adierazpena, 1971
Kultura Berriaren balioetako bat, aldaketa bera da; doigarritasuna eta aldagarritasuna. “Trip”-a da balio honen irudi bezala. Bizitza, indarreko kulturak, eskaintzen duen bizitzaren progresio lineala
bezala ez ulertzea (haurtzaroa, ezkontza, lanbidea, boterea, aberastasuna, familia, erretiroa), aldez aurretik pentsatu gabe sartu eta atera gaitezken bidai multzoa bezala baizik. Bizitza
asko bizi daitezke edo eguneko itzulia laurogei mundutan gerta daiteke. (...)
Diseinua portaerak gauzatzen dituen asmaketa da. Prozesua forma da. Prozesua aldakorra da baina forma aldakorra ez den materian egiten da: hezurdurak, prozesua den animali bizia
kartzelaratzen du. Etorkizunerako diseinuaren arazo nagusietako bat, prozesu bat era mugagabean gauzatu dezaketen forma
aldagarriak asmatzea da, espontaneo eta ustekabekoak diren aldaketak baimenduz. Bizi-prozesuak, existitzen den konplexuena,
forma aldakorren asmakizuna behar du. Bat-bateko hiria, gure belaunaldiari aurkezten zaion diseinu arazorik zirraragarriena da.
Toki sakratu batetan agertu eta alde egiten duten azken kotxeekin urtu egiten den nomadentzako hiria. Biztanleen “trip”-en arabera
aldatzen doan sedentarioentzako hiria. (...)
Mundu osoko diseinatzaileei eskatzen diegu, egun hauetan gure buruek sortuko duten bat-bateko hiria, fisikoki sortzera lagundu
diezagula. Ingurune diseinu happening batetan, portaera eta forma bateratu daitezke, diseinu, eraikuntza, musika, mimo, feria,
jaialdi eta inprobisazio aste batetan zehar.Agrupació de Disseny Industrial del Foment de les Arts Decoratives
http://www.macba.cat/PDFs/Instant%20City_manifest.pdf
IC/AZBILBO commons
TEMA
P2P Urbanism
IC/AZ
P2P HirigintzaP2P hirigintza, funtsezko bost oinarritan oinarrituriko hiria
ulertzeko, eraikitzeko eta konpontzeko modu berritzailea da.
1) P2P urbanismoak, bizitzeko lekua aukeratzeko oinarrizko giza-eskubidea babesten du. Aukera anitzen artean ematen den
banakoaren aukerak, gure beharrekin bat etortzen den hiri trinko eta iraunkorra sortzen du.
2) Hiritar guztiek bere inguruneari buruzko informazioari , erabakitze-prozesuetan parte hartu ahal izateko. KIT-ei
(Komunikazio eta Informazio Teknologiak) esker hau posiblea da eta aktiboki mantentzea ahalbidetzen dute.
3) Erabiltzaileek euren kabuz parte hartu behar dute elkar-diseinuaren maila eta arlo guztietan, eta kasu batzuetan
berauen hiriak eraiki ere. Beraiek, gobernuarekin eta eraikuntza sustatzaileekin batera, hiri ingurugiroan gauzatzen diren edozein
motariko aldaketen interesen aldeko ekintzaile gisa ulertu beharko litzaizteke.
4) P2P hirigintza arloko profesionalek hiriaren sarean ugalgarriak diran kode irekidun jakituria, teoremak, teknologiak edota
praktikak eratzeko eta zabaltzeko konpromezua hartuko dute, giza eskala jorratuz eta pertsona ororentzako hedagarriak,
eskuragarriak, berrikusgarriak eta erabilgarriak izanik.
5) Eraikiriko espazioen erabiltzaileek, hirigintza tresna sofistikatu modura hornitzen daben jakituriadun, trebetasundun eta
jardunbidedun biltegi bilakagarriak eratzeko eskubidea dute. *“A Definition of P2P Urbanism” idazkitik + wikipedia-tik euskaratua
https://wiki.p2pfoundation.net/File:P2PUrbanism_definition.pdf
IC/AZBILBO commons
TEMA
Diseinu Parte Hartzailea
IC/AZ
Diseinu Parte HartzaileaDiseinu parte hartzailea (lehenago “Diseinu kooperatikoa”
deritzona) interesdun eragile guztiak (langileak, kideak, bezeroak, hiritarrak, erabiltzaileak) diseinu prozesuan aktiboki tratatzen
duen diseinu ikuspuntua da. Bere xede nagusia diseinatzen den produktua beharrizanetara lotzen dela eta erabilgarria dela bermatzea da. Diseinu parte hartzailea berau prozedura bat da,
kolektiboki elkarlankidetzan, informazio hanpaketan, ikaskuntzan eta adospenean datzan jardunbidea, alegia.
Hitz molde hau hainbat esparru desberdinetan erabiltzen
da, erabiltzaileentzako, biztanleentzako eta beharrizan kulturalen, sentikorren, izpiritualen edota praktikoen
kontsumitzaileentzako, ingurugiro sentikorragoak eta egokiagoak sortzeko helburuarekin: software diseinuan, hirigintza diseinuan,
arkitekturan, paisaiagintza arkitektonikoan, ongien diseinuan, jasangarritasunean, diseinu grafikoan, hirigintza kudeaketan edota medikuntzan baita ere. Diseinu parte hartzailea, beraz,
jardunbideetan eta diseinu prozeduretan oinaretzen eta fokatzen den praktika da, eta ez diseinatzeko estilo soil bat ordea (...)
Diseinu parte hartzailearen partaideak (ustezkoak, balizkoak eta
etorkizunekoak) diseinatzaileekin, ikertzaileekin eta garatzaileekin elkarlanean berrikuntza prozesuan aritzeko gonbita egiten zaie. Prozedurako balizko hainbat fase berriztatzailetan hartuko dute
parte: mihaketa atalean edota hasierako arazoaren bilaketan izango dira partaide, arazoen definizioan arituko dira eta baita ere berauen ebazpenerako beharrezkoak diren hartuemonen
kudeaketan; garapenerako arloan, aldiz, ebazpenerako prozeduren ebaluaketak gauzatu eta lagundu egingo dute.
*Wikipedia-tik euskaratua:https://es.wikipedia.org/wiki/Dise%C3%B1o_participativo
IC/AZBILBO commons
TEMA
“Urban Commons”-en
Zaintzarako eta Birgaitzerako
Bologna-ko Hiri Erregelamendua
IC/AZ
“Urban Commons”-en Zaintzarako eta
Birgaitzerako Bologna-ko Hiri Erregelamendua
Hiria ez da baliabide multzo batez hornituriko errealitate kudeagarri, politizagarri edota burokratizatu modura sinplifikatu
nahi. horren ordez, Boloniako Hiri Erregelamenduak hiriko herritargoa ekintzaile irudimentsu eta burutsutzat joko du,
berebiziko eskubide modura. Biztanleriaren parte-hartzea eta elkar-lankidetza energia zoli eta halabeharrez aitortzen dira eta berauek lan espazioz hornitzen dira, gobernantza eta kudeaketa tresna egokiz lagunduz. Honela, gobernantza azpiegitura berrien
oinarriak jartzen dira, komunitate burujabe anitzen arteko gehikuntzaz osoturiko kudeaketa eredu berriztatzaile modura
ulertuz.
Gaurko datararte, Boloniako udalaren eta herritargoaren artean 90 “elkarlankidetza itun” desberdin baino gehiago gauzatu egin
dira; berauek legeztaturiko kontratazio formalak dira, alegia, hiriaren gobernarien eta hiritarren artean proiektu anitzen
irismena, proiektuen nondik-norakoak eta ekintzaile eta eragile ororen betebeharrak eta zereginak zehazten dituzten itunak. Hiru arlo orokorretan banatzen dira proiektuak: elkarbizitza,
hazkunde elkarbanatua eta lankidetza elkarbanatua. Lehenengo fasean gauzaturiko proiektuen artean, pasa den urtean, gurasoek
kudeaturiko haurtzaindegi bat, “gizartekale” ekimen bat eta hiri-baratze proiektu bat azpimarratu daitezke.Hurrengo urtean,
bigarren fasean, beste saiakuntza proiektu batzuk gauzatuko dira hiri erregelamenduaren ordenua egitearren.
*de Wikipedia: http://wiki.p2pfoundation.net/Bologna_Regulation_for_the_Care_and_Regeneration_of_Urban_Commons
IC/AZBILBO commons
TEMA
espazio publikoen kudeaketa
elkarbanatua (Bolonia Urban
commons)
IC/AZ
espazio publikoen kudeaketa elkarbanatua (Bolonia Urban commons)
1) Elkarlankidetza itunaren helburua espazio publiko baten kudeaketa elkarbanatua eskatzea/edukitzea izan daiteke.
2) Legez aktiboa dan hiritargoak espazio baten legezko zaintza eta kudeaketa izango du aurretik zehazturiko denbora tarte
batez, itunaren bitartez hitzemandako ekitaldiak eta jarduerak gauzatzeko xedearekin.
3) Legez aktiboa dan hiritargoak ezin izango ditu elkarbanaturiko espazioen aurka dauden jarduerak zein ekimenak gauzatu.
4) Ongi baten kudeaketa elkarbanatuaren bermea legez aktiboa dan hiritargoaren aniztasunaren araberakoa izanen da. Boloniako udalak espazio baten eskumena esleituko du baldin eta espazio
horretako jabegoaren %66-ak baino gehiagok parte hartzen badu itunaren sinaduran.
5) Berdeguneak eratzeko espazioak lehentasuna izango dabe itunen esleipena egiterako orduan.
http://www.comune.bologna.it/media/files/bolognaregulation.pdf
IC/AZBILBO commons
TEMA
TAZ - Behin-Behineko
Autonomia Eremuak
IC/AZ
TAZ - Behin-Behineko Autonomia Eremuak
“Behin-behineko autonomoa-eremuak’ angaleratik eratorriko “Temporary Autonomous Zone” ensaioa da, 1991 urtean Hakim
Bey-ren eskutik plazaraturiko argitalpena. Bertan gizarte-kontrol egitura formaletatik at geratzen diren behin behineko espazioen sorkuntzan datzaen saiakuntza sozio-politikoez mintzatzen da.”
“TAZ eguneroko bizitzaren hanpaketa defendatzen dauan heinean, zentzu batean utopia bat dala esan daiteke; edota
surrealistek esango luketen arabera: magia eguneroko bizitzan txertatzea dala. (...) TAZ-a leku bat da eta leku batean dago, beti. Indarren arteko elkargune batean kokatzen da beti, nolabaiteko indar erdigune jentil batean; gidalerro kosmiko misteriotsuen
erdibidean; berauen jarraitzaileen eskutiklursail, paisaia, aire fluxu, ur zein animalietan ikusgai izanik. Orain, ordea, gidalerroak ez dira espazio-denporan marraturik azaltzen. Batzuk, bestalde, Web sarean baino ez dira agertzen, nahiz eta
benetako denbora eta tokiekin elkar gurutzatzen diren. Baliteke horietariko lerro anitz ezohikoak izatea, inolako konbentzioren
eskutik kalifikaezinak izanik. Kaosaren teoremaren bitartez hobeto azaldu litezkean gidalerroak dira, soziologia, estatistika
zein ekonomia erabiliz baino.”*https://es.wikipedia.org/wiki/Zona_Aut%C3%B3noma_Temporal
*Zona Temporalmente Autónoma, Hakim Bey, Equinoccio de primavera, 1990
IC/AZBILBO commons
TEMA
Hiri Akupuntura
IC/AZ
“Hiri akupuntura hirigintza ekologia teorema bat da, non hiri diseinua eta medikuntza teorema tradizional txinatarra elkar uztartu egiten diran. Estrategia honek hiriak arnasa hartzen
duen izaki bizidun baten bezala aztertzean datza, eta konpondu beharreko arlo eta toki zehatzak adierazten ditu. Proiektu
jasangarriak, beraz, hiriaren osotasunaren biziberritzea eragingo dabe tokian tokiko osagile lana egiten daben orratz gisa lan eginez. Hiria izaki bizidun gisa hautematearen ondorioz, hiri
akupunturak amankomuneko makineria bat sustatzen du, aldi berean nukleo zehatz batzuk mugatuz; akupuntura tradizionalak giza gorputzean bilatzen dituen gako-puntuen antzera lan egiten dabenak. Sateliteen teoremak, saregintza prozedurak eta adimen kolektiboaren teoremak erabiltzen dira, lan kirurgiko eta tokian
tokiko birgaitze lan potentzial nodalak eragiteko.”*Wikipedia-tik euskaratua:
https://es.wikipedia.org/wiki/Acupuntura_urbana
Acupuntura Urbana
IC/AZBILBO commons
TEMA
Hirigintza Taktikoa
IC/AZ
Hirigintza Taktikoa ingurugiro eraiki batean jasotako kostu txikiko eta aldi baterako egindako aldaketa sortak deskribatzeko
erabiltzen dan hitz molde zabala da. Hiri ingurugiroan eratu ohi dira, tokiko auzotegiak edota degradaturiko hiri espazio
amankomunak hobetzeko xedearekin. Hirigintza Taktikoaren kontzeptua, maiz ere “hiri gerrilla”, “pop-up” hirigintza, “hiri-brikolaia” edota DIY-hirigintza hitz moldeekin adierazten da.
“Street Plan Collective” elkarlankidetza erakundeak hurrengo bost oinarrietan datzaen aldaketaren hirigintza lanekin definitzen dute
Hirigintza Taktikoaren kontzeptua:
+ nahitaz sorturiko ikuspuntua eta maila desberdinetan garaturiko aldaketa jarraitua
+ tokian-tokiko hirigintzak dakartzan erronkei aurre egiteko tokian-tokiko irtenbidea eskeini
+ epe laburreko engaiamentua eta itxaropen errealistakarrisku txikia eta golardo handia
+ herritargoaren, erakunde publiko zein pribatuen, irabazi asmo gabeko erakundeen eta beraien kideen arteko antolakuntza
gaitasunaren eraikuntzaren artean gizarte ekoizpen garapenaren bultzada eragitea
*de Wikipedia https://en.wikipedia.org/wiki/Tactical_urbanism
Hirigintza Taktikoa
IC/AZBILBO commons
TEMA
Hiriak edukitzeko Eskubidea
IC/AZ
“Beraz, hiria artelan bat izatetik gertuago dagoen egintza da, produktu material gordin bat izatetik baino. Hirian ekoizpenink
edota gizabanakoen arteko erlaziorik gertatu ezkero, objetuen arteko ekoizpenak ez ezik, berauek gizabanakoen
eskutik emandako gizabanakoen arteko elkarsorkuntzak eta birsorkuntzak baino ez dira. Hiriek, bestalde, istorio bat eduki ohi dute, istorio batek ekoitziak izan dira, hots, baldintza historiko
zehatz batean kokaturiko gizabanako eta talde oso zehaztu batzuek sorturiko egintzak dira. Baldintza historiko hauek, aldi
berean aukera anitzak ahalbidetu zein baldintzatu egiten dituzten heinean; euren baitan, eurengandik zein eurengaitik sortutako
istorioak azaltzeko ez dira nahikoak izaten. (...)
“Ekoizpen” hitz moldea zentzu zabal batean onetsi ezkero (ongien, eginkizunen dota giza harremanen ekoizpena), historian zehar
hirien ekoizpen fenomenoa eman zela adierazi daiteke hain zuzen ere, jakituriaren, kulturaren, artelanen eta gizaldien ekoizpena
gertatu zen heinean, eta noski, ongi materialen eta objektu praktiko-sentikorren ekoizpena gertatu zen antzera ere. (...) Hiria egintza bat izaten jarraitzen dau, hori ere izan bait da betidanik, baina ez da gai maneiagarri baten moduko egintza soil bat, ez da arkatz baten edota paper zati baten, tresna baten gisakoa. Bere objetibotasunak edota objektutasunak hizkuntzaren (hizkuntza zehatz bat, gizarte jakin batek garaturiko hizkuntza bat edota
gizabanakoen talde batek erabiltzen duten hizkuntza bat) edota bertako norbanakoek edota taldeek jasotzen duten hizkuntzaren
antza gehiago dauka. Objektutasun horren ildotik, testuinguru kultural batekin ere alderatu geinke hiria, eskuidatzi bati alegia, iraganeko filosofoek emandako abstraktutasun kutsutik edota
gaur egungo objektuek daukaten berehalakotasunetik eta egunerokotasunetik aldenduz.
*“El derecho a la ciudad”-tik hartua, Henri Lefebvre, 1968
Hiriak edukitzeko Eskubidea
IC/AZBILBO commons
TEMA
Garapen bidean dauden sistemak
IC/AZ
Garapen bidean dauden sistemak azaleratzen ari diren portaera berriztatzaileak hedatzen duten egokitzapenerako sistema konplexuak dira. Arazo desberdinak itxuraz behintzat eta
bat-batekotasunez konpontzeagatik bereizten dira; hau da, ohiko adimen zentralizatuetara eta hierarkizatuetara (goitik-
beheranzkoetara) jo gabe. Hain zuzen ere goranzko mugimenduez baliatzen dira, oinarrietatik gorantza joanez, elementu ez
adimendun multzoengandik habiaturik. Eragile bakoitzaren itxurazko jokabide bakandua, bereizia, maila gorenagoko
erakunde baten berebiziko jokabide taldekoia ekoizteko gai izango da eskalaz handituz ezkero, nahiz eta gorenetik datozen
aginpide baten antolakuntza legeen, arauen edo mailen itxurazko gabezia egon.
Zientzialariak auto antolakuntza sistema honen adibide anitz, askok elkarren arteko izugarrizko antzarekin, ari dira ikertzen XX mende amaieratik, natur zientzen edota gizarte zientzien
alorretik batik bat: Evelyn Fox Keller-ek eta Lee Segel-ek (Alan Turning-en ardatzen ildoen jarraitzaile diran bio-matematikariak)
ikerturiko lohietako lizun koloniak (Dictyostelium discoideum), Jane Jacobsen-en eskutik ikerturiko auzuneak edota Marvin
Minsky-k ikerturiko gizakion burmuineko sarekuntza sistemak, besteak beste. Berriki sorturiko software-a edota sare sozialak,
ere bai, eredu berberak jarraituz garatu ziran. Guzti hauek Steven Johnsonen liburuan agertzen dira aipaturik, 2001 urtetik aurrera kontzeptuaren onarpena nabarmenduz. (Garapen bidean dauden sistemak. Edota Zer daukate amankomunean txindurriek,
neuronek, hiriek eta softare-ak)*wikipedia-tik euskaratua:
https://es.wikipedia.org/wiki/Sistema_emergente
Garapen bidean dauden sistemak
IC/AZBILBO commons
TEMA
Kalebegiak
IC/AZ
“Kaleak eta espaloiak dira, hiri baten leku publiko nagusiak, bere bizi-organoak, alegia. Zer da gure burura jatorkigun lehen gauza hiri batean pentsatzen dugunean? Bere kaleetan, hain zuzen ere. Kaleek intesezko irudia eskaintzen dutenean, hiri osoan islatzen da interes hori; aldiz, irudi begiluna igortzen baitabe, hiri osoan
islatuko da ere. “ (...)
“Erabiltzen den kale bat segurua izateko aukera gehiago dauzka erabiltzen ez dan kale batekin alderatuz (...) Beti egon behar dira
kaleak begiratzen dabezan begiak, alegia, kale horien berezko jabetzat hartzen diran pertsonen begiak, hain zuzen ere (...) Kaleetako segurtasuna handiagoa, lasaiagoa eta liskar kutsu
urriagoa izango dabe, hain zuzen ere, gehiago erabiltzen diren eta borondatez ustiatzen diren kaleetan, eta era berean, oro har
zelataturik dagozelaren susmo edota jakitun ez diranean ere.
“Hiri batetako kaleekiko konfiantza denporarekin eraikitzen dan egoera bat da, espaloietan gertatzen diren gizabanakoen
arteko kontatu anitz eta txiki askoren bitartez… horietariko asko nabarmenki azalekoak eta hutsalak dira, baina euren arteko
baturek ez dira inolaz ere garrantzia gabekoak.”
“Inork ere ez dau kale huts batetako kaleaulki batean jartzeaz gozatzen, edota lehio batetik ikusten dan kale huts bat
begiratzeaz olgatzen. Uste dot inork ere ez duela horrelakorik egiten. Baina badira nortzuk kale batetako mugimendua eta
bizitza begiratzeaz jostatzen direnak, orain eta gero, lehio batetik edota espaloietik bertatik.”
*Jacobs, Jane (1961). The Death and Life of Great American Cities-tik hartua eta euskaratua (Random House, Inc., New York)
Kalebegiak
IC/AZBILBO commons
TEMA
Utopien Funtzioak
IC/AZ
“Utopia (grezieratik: u «ez» + topia «lekua», hots, «leku irreal», «inon ez dagoena» edo «existitzen ez den lekua») Tomas Morok sorturiko
neologismoa da. Hizkera metaforiko eta arruntean, lortu nahi baina ezin dena adierazten du, hau da, «errealitaterik gabea» esan
nahi du.”“Utopia gizakiaren oinarrizko gertaera antropologikoa da
filosofiaren ustez, bere askatasunaren funtsezko osagaia alegia. Utopiaren oinarria egokituriko gizartea gogoko ez izatean datza, honen aurrean gizakiak gustuko izango duen gizarte bat sortzen
baitu. Ondorioz utopia aldaketa sozialen eragile da baita ere.”
Funtzioak:1) “Funtzio orientatzailea. (... ) Utopia bat bere osotasunean
amets harrapaezin baten lantzera ikus daiteken arren, estatu zehatz batetako aldaketa politikoek har ditzaketen norabidearen
adierazgarri eta baliagarri izan daitekez.2) Funtzio aintzagarria. (...) Autore askorentzat, utopia batek ez dau horrenbeste zerbitzatzen aro berri idealak eraikitzeko, bizi
garen aroa hobeto ulertzeko baizik.3) Funtzio kritikoa. (...) Utopiak orainalditik lorturiko elementuz
osoturik daude, bai berauek saihesteko (desberdintasunak, bidegabekeriak...) edo berauek hanpatzeko (aurrerapen teknikoak,
askatasunak ...). Ondorioz, alderaketen ondoren, ageriko bidegabekerien eta desberdintasunen aurkako kritika modura
tresna eraginkorrak zein zoliak dira.4) Funtzio itxaropengarria. (...) aro berriagoak irudikatzearen
premia gizakiarenena eta ez beste inorena den oinarrizko beharrizana da eta, beste alde batetik, beharrizan hau
halabeharrezkoa suertatzen da.*wikipedia-tik euskaratua:
https://es.wikipedia.org/wiki/Utop%C3%ADa
Utopien Funtzioak
IC/AZBILBO commons
TEMA
Eraldaketarako Erkidegoak
IC/AZ
“Eraldaketarako erkidegoek batasuneko herri mugimenduaren barneko proiektu eraldatzaileak dira, gizarte erresilientzia
barri baten sorkuntza bilatuz, klima-aldaketak, erregai gordinen produkzioaren gorakadak eta ekonomiaren
ezegonkortasunak sorturiko elkarbizitza gainbeheraren aurka ezarriz. Eraldaketarako Erkidegoak deritzon mugimenduak (eraldaketarako sare edo eraldaketarako hiriak bezala ere
ezaguna), mugimendu pragmatikoa eta alderdikoitasunaren aurkakoa da, agroekologiaren, permakulturaren, tokian tokiko
ekoitzitako ondasunen kontsumoaren, desazkundearen eta bizitza trebetasunak eta naturaren gainerako harmonia berreskuratzeko
jarreraren aldekoa da.” (...)
“Proiektuaren helburu nagusia bizimodu jasangarria zertan datzan ezagutaraztea da, eta etorkizun hurbilean garatzeko beharrezkoak diren tokiko erresilientziak eratzea. Energiaren
erabilera murrizteko eta norbanakoen burujabetza handitzeko moduak aurkitzeko elkarteen interesa bilatzen dau.
Mugimenduaren leloa “Elikagaiak oinez, ez kilometroz”” da. Ekimenek elikagaien hazkuntzarako baratze elkarbanatuak, hondakinen elkar-trukapenerako erakundeak eta objektuen
birziklapena eta konponketa espazioak eratzean oinarritu dira hurrenez hurren.”
*wikipedia-tik euskaratua:https://es.wikipedia.org/wiki/Comunidad_de_transici%C3%B3n
Eraldaketarako Erkidegoak
Top Related