EEUURROOPPAARR BBAATTAASSUUNNEEKKOO
MMUUGGIIGGAARRRRIITTAASSUUNNAARREENN
GGIIDDAA
22001155
1
Aurkezpena Bizkaiko Foru Aldundiak EUROPAR BATASUNEKO MUGIGARRITASUNAREN GIDA
2015 aurkezten du, Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi garenoi berriro ere informazio
praktikoa, erabilgarria eta kalitatekoa ematearren Europako Merkatu Bakarrak
eskaintzen dizkigun aukerei buruz, Europar Batasunean batetik bestera joateko
ditugun eskubideei dagokienez: joan-etorriak, aldi baterako bizilekua eta bizileku
iraunkorra, soldatako lana eta lan autonomoa, eta ikastea EB osatzen duten
Europako estatuetan.
GIDA honek LAU KAPITULU DITU:
► 1. Kapitulua- MUGIGARRITASUNA EUROPAR BATASUNEAN:
Europako herritarrek EBn duten mugigarritasunari buruzko
oinarrizko alderdiak aztertzen ditu, funtsak eta aurreikusten diren
eskubideak, baita eskubide horiek izan ditzaketen salbuespenak ere.
► 2. Kapitulua- EUROPAR BATASUNEAN LAN EGITEKO
MUGIGARRITASUNA: EBko beste Estatu batzuetan eta
Europako erakunde batzuetan eta besteetan lan egiteko dauden
aukerak azaltzen ditu.
► 3. Kapitulua- EUROPAR BATASUNEA LAN EGITEKO
MUGIGARRITASUNA: Europako hezkuntza eta prestakuntza
programetara sartzeko dauden aukerak azaltzen ditu.
► 4. Kapitulua- EUROPAR BATASUNEKO BESTE HERRIALDE
BATEAN BIZITZEKO MUGIGARRITASUNA: herrialdez herrialde eta
zehaztasunez aztertzen ditu Batasuneko beste Estatu kide
batzuetatik datozen herritarrak sartu eta geratzeko indarrean
dauden legedi nazionalak (informazioa ematen du, tokiko hizkuntza
ofizial bakoitzean, eta ingelesez eskuragarri dauden itzulpenekin).
Herrialde bakoitzean, informazio osagarria eman dezaketen
xedapen nagusiak edo erakunde eskudunen identifikazioa
aipatzen dira, bai eta, hala dagokionean, Europako beste estatu
batzuetatik iritsitako herritarrei nahiz haien zuzeneko
senitartekoei bizileku- eta lan-eskubideak bermatzeko
burokraziako eta administrazioko izapideez arduratzen direnak
ere.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 2
I. ZER DA EUROPAKO MERKATU BAKARRA? ............................................................................. 3
II. ZER DA EUROPAKO HERRITARTASUNA? ............................................................................... 9
III. ZEIN KASU ETA EGOERA SARTZEN DIRA MUGIGARRITASUNAREN BARRUAN? .......... 10
IV. ZEIN DIRA MUGIGARRITASUNAREN ONDORIOZKO ESKUBIDEAK? ................................ 14
IV.1. HARRERAKO ESTATUAN SARTZEKO ESKUBIDEA................................................... 17
IV.2. HARRERAKO ESTATUAN BIZILEKUA IZATEA ............................................................ 21
IV.3. HARRERAKO ESTATUAN BEHIN BETIKO BIZILEKUA IZATEA ................................. 23
IV.4. 2004/38/EE ZUZENTARAUA ......................................................................................... 25
IV.5. 2004/38/EE ZUZENTARAUAREN TRANSPOSIZIOA ................................................... 31
V. SALBUESPENAK PERTSONEN MUGIGARRITASUNEETIK ERATORRITAKO ESKUBIDEEI
EUROPAR BATASUNEAN ............................................................................................................. 33
VI. MUGIGARRITASUNAREN IKUSPEGIA EUROPAR BATASUNEAN ...................................... 36
VI.1. JOAN-ETORRI ASKERAKO ESKUBIDEAREN EZAGUERA ........................................ 37
VI.2. JOAN-ETORRI ASKERAKO ESKUBIDEA ERABILTZEA .............................................. 38
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 3
I. ZER DA EUROPAKO MERKATU BAKARRA?
Europar Batasuna
eta Europako
Merkatu Bakarra
Europar Batasuna Europako gero eta estatu gehiago eskualde-mailan integratzeko
prozesu bat da, kontinenteko herritarrei ekonomiaren zein gizartearen arloan
ongizate-maila handia ziurtatzea ahalbidetu duena; hari esker, Europa eredu bihurtu
da munduan oparotasunari eta egonkortasunari dagokienez.
Europako integrazioaren oinarrizko zutabe bat da EBko estatuen arteko mugak eta
oztopoak ezabatzea, alegia, esaten zaionez, “Merkatu Batua”, “Barne Merkatua” edo
“Europako Merkatu Bakarra” sortzea:
Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko tratatua:
EBFTren 26. art.: “Barne-merkatuak barruko mugarik gabeko esparrua sortaraziko du, eta
Tratatuetako xedapenen arabera bermatuko da bertan salgaien, pertsonen,
zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio askea.”
Estatu kideek Europar Batasunaren esparruan “ekonomia-esparru bakarra” eratu
asmo dute; ondorioz, haien azken helburua izango da eragile ekonomikoen joan-etorri
askea, inolako oztoporik gabe, estatu bakoitzaren barruko ekonomia-eremuan bezala,
bermatzen duen esparru bat sortzea.
Estatuetako merkatuek “Barne Merkatu” bakarrean bat egitea funtsezko faktorea da
Europako enpresen eraginkortasun handiagorako; izan ere, enpresok tamaina
handiagoko merkatu batean eskain dezakete beren ekoizpena, beste estatu
batzuetan traba handiagorik gabeko kokatu edo zerbitzuak eman ditzakete eta beste
herrialde batzuetako pertsonala kontrata dezakete.
Eta, oro har, Europako herrialdeen arteko oztopoak kentzeak Europako ekonomiaren
osotasunean ekoizpeneko baliabide eta faktoreak era eraginkorrean bana eta koka
daitezen eragin behar du. Eraginkortasun eta lehiakortasun handiago horiei esker,
azkenean, europarrek bizi-kalitate handiagoa izan ahal izango dute.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 4
Europako Merkatu
Bakarrerako lau
askatasunak
Erromako Itunak Merkatu Bakarra sortzeko metodologia planteatu zuen 1957an, “lau
askatasunak” deiturikoetan merkantzia, pertsona, zerbitzu eta kapitalen zirkulazio
askean oinarrituta, bai eta haiek inspiratzen dituen funtsezko printzipioan ere:
jatorriaren edo herritartasunaren ziozko BEREIZKERIARIK EZA.
1. SALGAIEN JOAN-ETORRI ASKEA – merkataritza askea
ESTATU KIDEEN ARTEAN SALEROSKETARAKO MERKATARITZA-
ALORREKO OZTOPOAK DESAGERTZEA: muga-zergak, kuotak eta
aduanetako gainerako oztopoak kentzea
ESTATU KIDEEN ARTEAN SALEROSKETARAKO OZTOPO TEKNIKOAK
DESAGERTZEA: EBn produktuak fabrikatzeko eta merkaturatzeko araudi
teknikoa harmonizatzea eta elkarri estatu bateko eta besteko arauak
onartzea
2. PERTSONEN JOAN-ETORRI ASKEA – pertsonen mugigarritasuna
BEREIZKERIARIK EZA Europar Batasuneko beste estatu batzuetako
langileen kontratazioan
BEREIZKERIARIK EZA Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako
pertsonek edo enpresek erabakitako kokatze profesional eta
enpresarialetan
3. ZERBITZUAK ASKE EMATEA – zerbitzuak emateko erraztasuna
BEREIZKERIARIK EZA Europar Batasuneko beste estatu batean
kokaturiko profesional edo enpresek aldi baterako ematen dituzten
zerbitzuetan
4. KAPITALEN MUGIMENDU ASKEA – kapitalen sarrerak eta irteerak
KAPITAL-MUGIMENDUETARAKO MURRIZTAPENAK KENTZEA Europar
Batasuneko estatuen artean.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 5
EUROPAKO MERKATU BAKARRA
(28 Merkatu nazional Europako Merkatu bakarrean bat eginda)
TRABAK ETA OZTOPOAK kentzea eragile ekonomikoei eta ekoizpeneko faktoreei Europar
Batasuneko estatu batetik bestera mugitzean eta joan-etorriak egitean “Bereizkeriarik ez jatorriaren
zioz (tratu-berdintasuna)”
ONDORIOAK- MERKATU BAKARRAK ENPRESA ETA PROFESIONALEI ESKAINTZEN DIZKIEN
AUKEREN ADIBIDE BATZUK:
MERKATUAREN TAMAINA HANDIAGOA (500 milioi pertsona / kontsumitzaile)
AUKERA / ERRAZTASUN GEHIAGO LAN EGITEKO, ENPRESAK EDO FILIALAK
SORTZEKO EBko beste estatu batzuetan
AUKERA / ERRAZTASUN GEHIAGO INBERTITZEKO Europar Batasuneko beste estatu
batzuetan
ZERGATIK EUROPAKO MERKATU BAKARRA?
Enpresa lehiakorragoak, beste merkatu batzuetan HAZTEKO, BERRITZEKO eta
INTERNAZIONALIZATZEKO aukera eta gaitasuna dutenak
Europako herritar eta kontsumitzaileek enpresen eskaintza zabalago eta lehiakorragoaren
onura jasotzen dute: prezio txikiagoak, produktuen, zerbitzuen aukera eta segurtasun handiagoak,
etab.)
Lorpen garrantzitsuak izan diren arren, estatu kideen joera protekzionistek oraindik mugatzen dute,
arlo jakin batzuetan, eragile ekonomikoen joan-etorria Europar Batasunean. Merkatu Bakarrak
oztopoak eta hesiak jasaten ditu oraindik, eta, horrenbestez, Barne Merkatuak hogeita zazpi estatu-
merkatutan zatikatuta jarraitzen du.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 6
Europako merkatu
bakarraren oinarri
juridikoa
MERKATU BAKARRAREN LEGE OINARRIA EB-REN FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO ITUNA – EBFT- “oinarrizko askatasunak”
OINARRIZKO ASKATASUNA ASKATASUNAREN ESANAHIA Askatasunaren onuradunak - hartzaileak
SALGAIEN JOAN-ETORRI ASKEA (EBFT 28-37. art.)
PRODUKTUEN MERKATARITZA: oztopoak kentzea - Muga-zergen oztopoak - Aduanen oztopo fisikoak (estatistika- eta sanitate-
kontrolak, eta zerga-doikuntzak kentzea) - Oztopo teknikoak (araudi teknikoak)
PERTSONEN JOAN-ETORRI ASKEA (Estatu kideen arteko mugimendu iraunkorrak) – Soldatapeko langileak
(EBFT 45-48. art.) – Kokatzeko eskubidea (EBFT
49-55. art.)
PERTSONA FISIKOAK - NORBANAKOAK
- Soldatapeko langileak
Kokatzeko eskubidea (Langile Autonomoak)
PERTSONA JURIDIKOAK – ENPRESA
Kokatzeko Eskubidea
ZERBITZUGINTZA ASKEA (Estatu kideen arteko pertsonen aldi baterako mugimenduak eta Zerbitzuen “bidalketa”) (EBFT 56-62. art.)
PERTSONA FISIKOAK - NORBANAKOAK
- Aldi Baterako Zerbitzugintza Askea (Langile Autonomoak)
PERTSONA JURIDIKOAK – ENPRESA
Aldi Baterako Zerbitzugintza Askea (bidezkoa denean, lekualdatutako langileekin)
ZERBITZUAK (Adib. Txosten bat Estatu batetik beste batera bidaltzea)
KAPITALEN JOAN-ETORRI ASKEA (EBFT 63-66. art.)
Estatu kideen arteko kapital-mugimenduetarako murriztapenen debekua
EUROPAKO HERRITARREN MUGIGARRITASUNA EUROPAKO HERRITARRAK, pertsona fisikoak, EUROPARKO MERKATU
BAKARRAREN ONURADUNAK dira, hauexek direla medio:
- Langileen zirkulazio askea (Soldatapeko lana EBko beste estatu batean)
- Bizitzeko eskubide iraunkorra (EBko beste estatu batean finkatzea erabakitzen dute langile autonomoak)
- Zerbitzugintza askea (EBko beste estatu batean finkatzea erabakitzen dute langile autonomoak)
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 7
Europako Esparru
Ekonomikoa
2013ko uztailetik, Europako Merkatu Bakarra hogeita zortzi estatu kidek osatzen dute, eta
haietan 500 milioi pertsona inguru bizi dira. EBko biztanleria hirugarrena da handienen
artean, Txinaren eta Indiaren atzetik. Gainera, “Europako Esparru Ekonomikoa”
deritzon eta 1994. urteaz geroztik indarrean den hitzarmen baten ondorioz, merkatu
bakar hori EFTAko hiru herrialdeetara (Norvegia, Islandia eta Liechtenstein) zabaldu
da.
EUROPAKO MERKATU BAKARRA – EUROPAKO ESPARRU EKONOMIKOA
1952 FRANTZIA, ALEMANIA, ITALIA, BELGIKA, HERBEHEREAK, LUXENBURGO,
1973 ERRESUMA BATUA, IRLANDA, DANIMARKA,
1981 GREZIA,
1986 ESPAINIA ETA PORTUGAL,
1994 EEE: NORVEGIA, ISLANDIA, LIECHTENSTEIN
1995 AUSTRIA, SUEDIA ETA FINLANDIA,
2004 POLONIA, HUNGARIA, TXEKIAR ERREPUBLIKA, ESLOVAKIA, ESLOVENIA,
ESTONIA, LETONIA, LITUANIA, MALTA ETA ZIPRE
2007 BULGARIA ETA ERRUMANIA 2013 KROAZIA
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 8
Merkatu bakarrak
Bizkaiko enpresetan
eta profesionalei
eskaintzen dizkien
aukeren adibide
batzuk
BIZKAIKO ENPRESA BAT. Makina bat saldu dio Italiako bezero bati
SALGAIEN JOAN-ETORRI ASKEA – merkataritza askea EZ DAGO MERKATARITZAZKO OZTOPORIK: muga-zergak,
kuotak eta aduanetako gainerako oztopoak EZ DAGO SALEROSKETARAKO OZTOPO TEKNIKORIK:
EBn produktuak fabrikatzeko eta merkaturatzeko araudi teknikoa harmonizatzea eta elkarri estatu bateko eta besteko arauak onartzea
BIZKAIKO ENPRESA B AT. Merkatu-ikerketa bat kontratatu dio Poloniako aholkularitza-enpresa bati
ZERBITZUGINTZA ASKEA BEREIZKERIARIK EZA Europar Batasuneko beste estatu
batean kokaturiko profesional edo enpresek aldi baterako ematen dituzten zerbitzuetan
BIZKAIKO INDUSTRIA-ENPRESA BAT. Alemanian ezartzea erabaki du (Lantegi berri bat sortu du Alemanian)
PERTSONEN JOAN-ETORRI ASKEA – KOKATZEKO ESKUBIDEA BEREIZKERIARIK EZA Europar Batasuneko beste herrialde
batzuetako enpresek erabakitako kokatze enpresarialetan KAPITALEN JOAN-ETORRI ASKEA – kapitalen sartu-irtenak Kapital-mugimenduetarako murriztapenak kentzea
BIZKAIKO ELEKTRIKARI BAT: Finlandian kokatzea erabaki du (profesional gisa Finlandian ezartzea)
PERTSONEN JOAN-ETORRI ASKEA – KOKATZEKO ESKUBIDEA BEREIZKERIARIK EZA Europar Batasuneko beste herrialde
batzuetako pertsonek erabakitako kokatze profesionaletan (langile autonomoak)
KAPITALEN JOAN-ETORRI ASKEA – kapitalen sartu-irtenak Kapital-mugimenduetarako murriztapenak kentzea
BIZKAIKO MEDIKUNTZA-ARLOKO PROFESIONAL BAT: Erresuma Batuko klinika batek kontratatu du
PERTSONEN JOAN-ETORRI ASKEA – langileen joan-etorri askea BEREIZKERIARIK EZA Europar Batasuneko beste estatu
batzuetako langileen kontratazioan
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 9
II. ZER DA EUROPAKO HERRITARTASUNA?
Batasuneko
herritarren
eskubideak
”BATASUNEKO HERRITARTASUNA” Europako Batasunaren Itunak (EBI) ezarritako
nozioa da
“BATASUNEKO ESTATU KIDEREN BATEKO NAZIONALITATEA
DAUKAN PERTSONA ORO IZANGO DA BATASUNEKO HERRITAR”
Batasuneko herritartasuna (EBFTren 20. art.) herritartasun nazionalaren osagarria da (ez
ordezkoa), eta honako eskubide gehigarri hauek ematen ditu:
1. Estatu kideetako baten lurraldean IBILTZEKO ETA BIZITEKO ESKUBIDEA
2. Hautesle eta hautagai izateko ESKUBIDEA harrerako estatu kidean, udal-
hauteskundeetan zein Europako Parlamenturako hauteskundeetan. (EBFTren 22. art.).
3. BESTE EDOZEIN ESTATU KIDETAKO AGINTARI DIPLOMATIKO ETA
KONTSULARREN BABESA JASOTZEKO ESKUBIDEA hirugarren herrialde batean
egonez gero.
4. EUROPAR PARLAMENTUARI ESKARIAK EGITEKO ESKUBIDEA ETA “EUROPAKO
ARARTEKOARENGANA” JOTZEKO ESKUBIDEA
5. Nazionalitatea, sexua, arraza, erlijioa, ezintasuna, adina edo sexu-orientazioa dela-eta
bereizkeriarik gabeko tratua jasotzeko eskubidea.
6. Europako erakunde, bulego eta agentzien agiriak eskuratzeko eskubidea.
7. Batzordeari legegintza proposamena aurkezteko (herritarren ekimena) eskaera egiteko
eskubidea.
8. Europako erakundeetara eta organo aholku-emaileetara idatziz jotzeko eskubidea,
hizkuntza ofizialetakoren batean, eta erantzuna hizkuntza berean jasotzekoa.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 10
III. ZEIN KASU ETA EGOERA SARTZEN DIRA MUGIGARRITASUNAREN BARRUAN?
Pertsonen
mugigarritasun
Europar Batasunean
EUROPAR BATASUNEKO PERTSONEN MUGIGARRITASUNAREN kontzeptua
batasuneko herritarren lanbide jarduerari lotutako joan-etorriei zegokien, hasieran,
MERKATU BAKARRAREN kontzeptuak zekarrenez.
Horrek zera esan nahi zuen: herritarren mugigarritasun eskubideak bermatzen ziren,
baldin eta Estatu kideen arteko bidaiak (jatorrizko Estatuak ez ziren beste Estatu
batzuetara) justifikatuta bazeuden, norbera “besteren konturako langilea” (Langileen
joan-etorri askea), edo “langile autonomoa” (Kokatzeko Eskubidea edo Noizean behingo
Zerbitzugintza) izateagatik.
Alabaina, 1990. urtean, hiru zuzentarauak onartu ondoren, Pertsonen Mugagarritasunean
funtsezko urrats bat egin zen; izan ere, indarrean sartu zirenetik, Europar Batasuneko
edozein estatutan bizitzeko eskubidea hiru pertsona-talderi bermatzen zaie, alegia,
ikasle, erretiratu eta errentadunei, lanbide-jarduerarik egin gabe jatorrizkoa ez den EBko
beste estatu batean.
PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EUROPAKO MERKATU BAKARREAN
PERTSONA AKTIBOEN MUGIGARRITASUNA
1. “LANGILEEN JOAN-ETORRI ASKEA”
EB-KO BESTE ESTATU BATEAN KONTRATATURIKO SOLDATAPEKO LANGILEAK
2. “KOKATZEKO ESKUBIDEA”
EB-KO BESTE ESTATU BATEAN KOKATURIKO LANGILE AUTONOMOAK
3. “ZERBITZUGINTZA ASKEA”
ALDI BATERAKO EB-KO BESTE ESTATU BATEAN ZERBITZU BAT EMATEN DUTEN
LANGILE AUTONOMOAK
PERTSONA EZ-AKTIBOEN MUGIGARRITASUNA
IKASLEAK, ERRETIRATUAK ETA ERRENTADUNAK
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 11
Zer esan nahi du
“langileen joan-etorri
askea” esamoldeak?
Zer esan nahi du
“kokatzeko
eskubidea”
esamoldeak?
Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko tratatua:
EBFTren 45. art.: “Langileei bermatu egiten zaie zirkulazio askea, Batasunaren barruan.
Estatu kideetako langileen artean, nazionalitatean oinarritutako bereizkeria guztien
abolizioa dakar zirkulazio askeak, enpleguari, soldatei eta gainerako baldintzei
dagokienez”.
Estatu kide batetik bestera, besteren kontura ekonomia-jarduera bat betetzeko, aldatzen
diren langile emigranteek ez dute inolako bazterkeriarik jasan behar, harrerako estatu
kideko herritarren aldean.
Horrenbestez, estatu kide bakoitzean ezin da egon bazterkeriarik EBko beste estatu
batzuetako langileen eta bertako langileen artean. Europar Batasuneko soldatako
langileen artean tratu-berdintasuna egon dadin nahitaezkoa da.
Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko tratatua:
EBFTren 49. art.: “Ondorengo xedapenen eremuan, debekatuta egongo dira estatu
kide bateko herritarrek beste estatu kide bateko lurraldean kokatzeko daukaten
askatasunaren kontrako murrizketak. Debeku hori, halaber, estatu kide bateko
lurraldean kokatuta dauden beste estatu kide bateko herritarrek agentziak, sukurtsalak edo
filialak irekitzeko daukaten askatasunaren murrizketen kontra ere badoa”.
“Kokatzeko askatasunak berekin dakar bakoitzak bere konturako enplegua sortu eta
horretan aritu ahal izatea, baita enpresak eratu eta kudeatzea ere, batez ere, sozietateak,
bertako herritarrentzat herrialde bakoitzeko legediek jarritako baldintzetan, kapitalei
buruzko kapituluko xedapenei kontra egin gabe, betiere”.
EBko estatu bateko herritarrek badute eskubidea arlo profesionalean kokatzeko
(norberaren kontura ekonomia-jarduera bat aurrera eramatea) beste estatu kide batean
harrerako estatuko herritarrentzako baldintza berdinetan.
Estatu kide bakoitzean EBko pertsonek edo enpresek arlo profesionalean kokatzean
tratu-berdintasuna izan dezaten nahitaezkoa da.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 12
Zer esan nahi du
“zerbitzugintza
askea” esamoldeak?
Zer esan nahi du
“pertsona ez
aktiboen
mugigarritasuna”
esamoldeak?
Nortzuk dira
mugigarritasunaren
onuradunak?
Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko tratatua:
EBFTren 56. art.: “Hurrengo xedapenen eremuan, debekatuta utziko dira Batasuneko
herrialde batean kokatuta dauden Batasuneko estaturen bateko herritarrei estatu
kide batean zerbitzuak aske emateko murrizpenak, nahiz eta herrialde hori ez izan
prestazio-hartzailea”.
EBko estatu bateko herritarrak diren eta EBko estatu batean kokaturik dauden pertsonek
badute eskubidea EBko beste estatu batean zerbitzu bat aldi baterako emateko, harrerako
estatuko herritarrentzako baldintza berdinetan.
Zerbitzuak aske emateak, askotan, pertsonak EBko estatu batetik bestera lekualdatzea
ekartzen du berekin. Hala ere, noizbehinkako eta/edo aldi baterako jarduerak izanik,
besteren konturako langileen (Langileak) edo norberaren konturako langileen (Kokatzeko
eskubidea) lekualdatze iraunkorragoen aldean, eragin txikiagoa du lekualdatuen eta haien
familien eskubideetan.
Ikasle, erretiratu eta errentadunei dagokienez, harrerako/bizilekuko estatuak eskatu ahal
izango die, hala dagokionean, froga dezatela behar beste baliabide badituztela, bai eta
denetariko arriskuak estaltzen dituen gaixotasun-aseguru bat ere, bizi diren aldian haren
gizarte-laguntzako sistementzat zama izan ez daitezen.
PERTSONA AKTIBOEN MUGIGARRITASUNA
Estatu kide bateko (Jatorriko estatu kideko) herritar diren pertsona fisikoak, beste
Estatu kide batera (Harrerako estatu kidera) joaten direnak soldatapeko edo
norbere konturako lan bat egiteko edo, bigarren kasuan, Harrerako Estatuan zerbitzu
bat alde baterako emateko joaten direnak.
PERTSONA EZ-AKTIBOEN MUGIGARRITASUNA
ESTATU kide bateko ikasle, erretiratu eta gainerako errentadunak, beste estatu
kide batera aldatzea erabakitzen dutenak (Harrerako Estatua), han ikasketak egitearren
edo han bizitzearren..
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 13
Batasuneko
herritarren senideen
mugigarritasunerako
eskubidea
Pertsonen (Aktiboen zein Ez aktiboen) senideek, hedaduraz, Mugigarritasunaren
eskubideak baliatu ahal dituzte, Estatu kide bateko herritar ez, baizik eta hirugarren
herrialde batekoak badira ere. Azken kasu horretan, daitekeena da herrialde guztietan
betekizun berak ez eskatzea mugimendu-askatasunerako eskubidea erabiltzeko orduan.
Honako hauek hartzen dira “senitartekotzat”:
Ezkontidea edo bikotekide erregistratua (harrerako estatuak elkartze horiek
ezkontzaren antzera tratatzen baditu)
EBko herritarraren eta ezkontide/bikotekidearen 21 urtetik beherako edo
ardurapeko ondorengo ahaide zuzenak (seme-alabak, bilobak, eta abar)
EBko herritarraren eta ezkontide/bikotekidearen ardurapeko aurreko ahaide
zuzenak (gurasoak, aitona-amonak, eta abar)
Ikasleei dagokienez, ezkontidea/bikotekidea eta ardurapeko seme-alabak baino ez dira
jotzen senitartekotzat.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 14
IV. ZEIN DIRA MUGIGARRITASUNAREN ONDORIOZKO ESKUBIDEAK?
Europako herritarren
mugigarritasun
eskubideak
Europako herritarren mugigarritasun eskubideak (beste Estatu batzuetarako joan-etorriak)
honako hauek dira:
EBko edozein herrialdetan sartzeko eskubidea, berariazko izapiderik bete behar
izan gabe. Baliozko pasaporte bat edo nortasun-agiri nazional bat baino ez da behar.
Europar Batasuneko herritarraren nortasuna egiazta daiteke, baliozkotasunari
dagokionez, baina ezin galde dakioke bidaiaren arrazoiaz eta iraunaldiaz. Bidaiatzeko
eskubidea ordena publikoaren, segurtasun publikoaren edo osasun publikoaren
inguruko arrazoiren batengatik baino ezin da murriztu.
EBko edozein herrialdetan bizitzeko, bizilekua izateko edo kokatzeko eskubidea.
EBko herritarrek EBko beste herrialde batean 3 hilabete bitarte bizi daitezke, baliozko
pasaportea edo nortasun-agiri nazionala besterik ez edukita. 3 hilabeteez geroztik,
EBko estatuek “erregistro-ziurtagiri bat” eska dezaten galdegin diezaieke, herrialde
horretan bizileku-eskubidea erabiltzen ari direlako frogatzat. Behin bost urtez jarraian
bizilekua izanez gero, bizileku iraunkorreko eskubidea erdiesten dute.
Nahi duen EBko herrialdean lan egiteko eta erretiratzeko eskubidea. EBko beste
estatu batetik datorren langileak bertako edozeinek izaten duen tratua hartu behar du,
eta ezin izango zaio eskatu betekizun gehigarririk. EBn iragarritako edozein lanpostu
eska dezake (administrazio publikoko postu jakin batzuk izan ezik). Haren pentsioa
esportatu egingo da, atzerrian zenbat bizi izan den gorabehera.
Europako beste herrialde batean ikasteko eskubidea. Ikasi nahi den EBko
herrialdeko unibertsitateak edo ikastetxeak EBko beste estatu batetik datorren ikaslea
onartu beharko du, bertakoentzako baldintza berdinean, eta ezin izango dio eskatu
matrikula-tasengatik gehiago ordain dezala. EBko beste estatu batean bizi den
Europako herritar baten familiako kideek herrialde berrian dauden irakaskuntza
orokorra eta lanbide-heziketa hartzeko eskubidea dute.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 15
Denbora aldeko
murriztapenak
Kroaziarentzat
Kroaziako herritarrak EBko beste herrialde batean soldatapeko gisa lan egiteko eskubide murriztu egin daiteke aldi batez 2020ko ekainaren 30era arte. Herrialde hauetan lan egiteko, baliteke lan egiteko baimena behar izatea:
Alemania Espainia Malta Austria Frantzia Herbehereak Belgika Grezia Erresuma Batua Zipre Italia Eslovenia Luxenburgo
Kroazian lan egin nahi duten EBko herritarrak Kroazian inoren kontura lan egiteko eskubidea mugatuta egon daiteke aldi baterako erabakien bidez. Herrialde hauetan lan egiteko, baliteke lan egiteko baimena behar izatea: Alemania Espainia Malta Austria Frantzia Herbehereak Belgika Grezia Erresuma Batua Zipre Italia Eslovenia Luxenburgo
Denbora aldeko murrizketei buruzko argibide gehiago hemen:
http://europa.eu/youreurope/citizens/work/abroad/work-permits/index_es.htm
http://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=466&langId=es
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 16
LABURPENA
Europako herritarren
mugigarritasun
eskubideak
PERTSONEN MUGIGARRITASUNA EB-N
EB-KO HERRITARREN MUGIGARRITASUN-ESKUBIDEAK (harrerako - joan-etorriaren helmugako estatuko eskubideak)
1. SARTZEKO eskubidea
2. BIZITZEKO- GELDITZEKO eskubidea
Pertsona AKTIBOAK Pertsona EZ-AKTIBOAK
4. Lana – lanbide jarduera LORTZEA
5. Laneko –lanbide jarduera garatzeko BALDINTZAK
PERTSONA AKTIBOAK – SOLDATAPEKO LANGILEAK
ETA AUTONOMOAK: (Gidako 2. Kapitulua)
EB-KO HERRITAR AKTIBOAK
ETA EZ-AKTIBOAK (Gidako 1. Kapitulua)
3. BEHIN BETIKO GELDITZEKO eskubidea
Harrerako Estatuko herritarrekiko tratu-berdintasuna
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 17
IV.1. HARRERAKO
ESTATUAN
SARTZEKO
ESKUBIDEA
EBren barruko joan-
etorriak
Zer da Schengen?
Europar Batasunaren barruan egiten dituzten joan-etorrietan, EBko herritarrei
nortasun-agiria aurkezteko baino ezin eska dakieke (edo, hala dagokionean, baliozko
pasaportea), Europar Batasuneko estatu bateko herritarrak direla frogatzeko.
Ez da pasaporterik eduki behar, horrenbestez, EBko estatuetan egiten diren
bidaietarako. Europako edozein herritar Europako herritartasuna egiaztatzen
duen agiria erabiliz joan daiteke EBko estatu batetik bestera. Barne hartzen du,
nolanahi ere, harrerako estatuan hiru hilabetez egoteko eskubidea.
Joan-etorrirako eskubide hori ordena publikoaren, segurtasun publikoaren edo osasun
publikoaren inguruko arrazoiren batengatik baino ezin da mugatu.
“Schengengo esparrua” deritzonean, barneko muga-pasabideek ez dute pertsonen
kontrolik egiten.
Horren arabera, Schengen Hitzarmena izenpetua duten bi estaturen arteko lurreko, aireko
edo itsasoko mugetan ez dago joan-etorrien gaineko kontrol sistematikorik, ez
Europako herritartasuna dutenentzat ez kanpoko herritartasuna dutenentzat.
Herrialde horiek lotzen dituzten errepideetan, edo herrialde horietako hiriburuak eta
hiriak lotzen dituzten hegaldi edo itsasbideetan, pertsonei agiriak sistematikoki
eskatzea kendu da. Europako herritarrei ez zaie eskatzen ez nortasun-txartel edo -agiria,
ez pasaportea. EBkoak ez diren herritarrei ere ez zaie agiririk eskatzen, hitzarmena
izenpetua duen herrialde bateko kanpo-muga batetik legez sartu baldin bada.
Schengen esparruan pertsonen joan-etorrietarako “barne-muga fisikorik” ez dagoen arren,,
estatuek gerora kontrola egiteko eskubidea gorde dute; izan ere, hiru hilabetetik
gorako egonaldietarako, EBko estatuetatik datozen herritarrei oraindik eska diezaiekete
soldatako lan bat edo lan autonomo bat izan dezatela, edo gutxieneko diru-sarrera batzuk
froga ditzatela (eta gaixotasun-aseguru bat, hala dagokionean).
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 18
Schengen
esparruaren barruko
joan-etorriak
(Schengen hitzarmena
indarrean duten
Estatuetan sartzea)
Schengengo Hitzarmena: Schengen-en (Luxenburgo) 1985ean sinatutako hitzarmena. 26
Estatuk osatutako esparrua:
Europar Batasuneko 22 estatu daude, batetik: Alemania, Austria, Belgika,
Danimarka, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda,
Hungaria, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia, Portugal, Txekiar
Errepublika, Eslovakiar Errepublika eta Suedia.
Eta Europar Batasunetik kanpoko 4 estatu, bestetik: Liechtenstein, Norvegia,
Islandia eta Suitza.
.Schengen Esparrua 2013/7/1etik
Era berean, arau bateratu batzuk ezartzen ditu mugen kontrolerako, bai eta bisen gaineko
politika bateratu bat ere:
EBko herritarren kontrola: nahikoa da, betiere, nortasun-agiri bat aurkeztea (“minimum
check”).
EBtik kanpoko herritarren kontrola: agirien aldetik kasu bakoitzerako dauden
eskakizunak aplikatuko dira (nortasun-txartela / pasaportea / bisa). Halako herritarrek
muga-kontrol osoaren pean daude (“thorough check”).
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 19
Sartzeko eskubideen
onuradunak
Osasun prestazioak
aldi baterako joan-
etorrietan
Schengenen esparruan mugak zeharkatzeari buruzko argibide gehiago hemen:
http://ec.europa.eu/dgs/home-affairs/what-we-do/policies/borders-and-visas/border-
crossing/index_en.htm
Beste estatu batean sartzeko Eskubidea dute Europar Batasuneko herritarrak eta haren
zuzeneko familiak, azken horren herritartasuna edozein izanik ere.
Familiako kideren bat EBko herritarra ez bada, iragaitzazko edo helmugako
estatu kideek, haren nazionalitatearen arabera, dagozkion agiriak eskatu ahal
izango dizkiote, baita sartzeko bisa ere, hala dagokionean. Eskumena duten
agintaritza kontsularrek bisa hori doan eta baldintza partikularrik gabe eman behar
dute. Ezin erabil ditzakete eskubide horiek bidaian bakarrik doazen senitartekoak,
EBko legediak ez baititu hartzen EBtik kanpoko senitartekoentzako eskubide
autonomotzat.
Nolanahi ere, EBtik kanpoko senitarteko horiek Schengen Hitzarmena izenpetua duten
herrialdetako batean bizi badira, ez dute bisarik esparru horretan egiten dituzten joan-
etorrietarako. Bakarrik bidaiatu ahal dira, EBko hiritarra den familiakoaren laguntzarik
gabe, baldin eta pasaportea eta bizileku-txartela eramaten badute.
Europar Batasuneko beste estatu batean aldi baterako egonaldia egiten den bitartean,
EBko herritarrak eta haren senitartekoek beharrezko osasun-laguntza jasotzeko eskubidea
dute gaixotuz edo istripua izanez gero. Bizilekua duten herrialdera goizegi itzuli behar ez
izateko medikuntza-zaintza guztiak emango zaizkie.
Eskubide hori errazago erabili ahal izateko, hobe da Europako herritarrek “Europako
Osasun Txartela” (EOT) izan dezaten; txartel horrek EBko estatu bateko gaixotasun-
aseguru baten erregimenean afiliaturik egotea egiaztatzen du. Txartel hori banakoa eta
doakoa da, eta titularrak beharrezko osasun-prestazioak hartzeko duen eskubidea
egiaztatzen du, medikuntzaren aldetik, Europar Batasuneko herrialdeetatik edozeinetan
aldi baterako egonaldi bat ematen ari den bitartean, prestazioen izaera eta egonaldirako
aurrez pentsatutako iraupena kontuan harturik. Balio-denbora Europako Osasun
Txartelean ageri da, eta bi urtekoa izaten da, normalean. Familiako kide bakoitzarentzat
txartel bana eskatu behar da.
Europako Osasun Txartela (EOT) ez da baliozkoa izango bidaiaren xedea tratamendu
mediko espezifikoa jasotzea bada, ezta pertsonak beste estatu batera aldatzen
duenez bizilekua.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 20
Europako osasun
txartela
Europako osasun
txartelari buruzko
informazio gehiago
Txartelak osasun-laguntza publikoa bisitatzen ari den herrialdeko herritarrentzako baldintza
berdinetan jasoko dela ziurtatzen du. Prestazio horrengatik kobratzen duen herrialde
batean hartu behar baldin bada laguntza medikoa, zenbatekoa itzuli egingo da, edo
berehala, edo jatorriko herrialdera itzulitakoan. Txartel baterako eskubidea izateko,
aseguratuta egon behar da, edo estatuaren gizarte-segurantzako sistema batek
estalita egotea EBko edozein estatutan. Bidaian doan familiako kide bakoitzak bere
txartela eduki beharko du.
Halaber, Gizarte Segurantzaren bulego birtualean eska daiteke. Nolanahi ere, inoiz
Europako Osasun Txartelik (EOT) ezin eskura daiteke Interneteko zerbitzu honen bidez,
adibidez langabezi prestazioen hartzaileak eta horien onuradunak direnean, edo aldi
baterako kontratuen asegurudunak.
Europako herritarrak badu eskubidea EBko beste estatu batean laguntza medikoa
jasotzeko eskubidea EOT izan ez arren, baina daitekeena da, halakoetan, prestazioaren
zenbateko osoa ordaindu behar izatea. Geroago, gaixotasun-aseguruaren erakundeari –
hala dagokionean, kotizatzen dion Espainiako Gizarte Segurantzari– zenbatekoa itzultzeko
eskatu ahal izango dio, tratatu duten herrialdeko aplikatzekoak diren koefizienteen arabera.
EB: http://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=559&langId=es
ESPAINIA: http://www.seg-social.es/Internet_1/Trabajadores/PrestacionesPension10935/Asistenciasanitaria/DesplazamientosporE11566/TSE2/index.htm
EAE: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2250/es/contenidos/informacion/salud_disfruta_viaje/es_1776/disfruta_c.html#e111
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 21
IV.2. HARRERAKO
ESTATUAN
BIZILEKUA IZATEA
EBko
herritarrentzako
administrazio-
tramiteak
Harrerako estatuak EBko beste estatu batetik datorren herritarra agintari eskudunen
aurrean erregistraraz dezake. Betebehar hori ez betetzeak zehapen ekonomikoak
ekar ditzake.
Halakoetan, harrerako estatuak berehala erregistro-ziurtagiri bat emango du,
erregistratutako pertsonaren izena eta helbidea zein erregistratze-eguna adierazirik.
Ziurtagiria emateko, estatu kideek, sarrerako agiria aurkezteaz gain (baliozko nortasun
agiria edo pasaportea) ondorengo agiriak baino ezin eska ditzakete:
► Langileei honako hauek eska diezaizkieke harrerako estatuak:
Harrerako estatuan ekonomia-jarduera bat aurrera eramango dutelako
ziurtagiria (normalean, lan-kontratu bat, edo lanbide-jarduera autonomo bat –
negozio bat abian jartzea, esaterako– aurrera eramango delako ziurtagiria)
► Erretiratua edo errentaduna bada, baliteke harrerako estatuak eskatzea.
Harrerako estatuko gizarte-laguntzarentzat zama bat ez izateko behar beste
baliabide badutelako frogak1
Balizko arrisku guztiak estaltzen dituen asegurua izateari buruzko frogak.
► Ikasleak badira, baliteke harrerako estatuak hauexek eskatzea:
Estatuko Gizarte Laguntzako sistemarako karga ez bihurtzeko nahikoa
baliabide izateari buruzko adierazpena edo egiaztagiria,
Balizko arrisku guztiak estaltzen dituen gaixotasun asegurua izatea,
Aintzatetsitako ikastetxe batean matrikulatuta egoteari buruzko froga.
1 BEHAR BESTE BALIABIDE: EBko estatuek ezin zehatz ditzakete “gutxieneko baliabide” batzuk; interesdunaren egoera pertsonala kontuan izan behar dute, ordea. “Gutxieneko baliabide” edo “baliabide nahiko” horiek ezin izango dute gainditu inoiz ere harrerako estatuak bere herritarri gizarte-laguntza emateko ezarririko muga-maila, edo, bestela, harrerako estatuan ordaintzen den Gizarte Segurantzako gutxieneko pentsioa.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 22
EBko herritarren
senideentzako
administrazio-
tramiteak
EB-KO HERRITARRAREN ZUZENEKO SENITARTEKOAK
Langileak, erretiratuak eta errentadunak: ezkontide/bikotekidea, ardurapeko seme-
alabak, ardurapeko aurreko ahaideak.
Ikasleak: ezkontidea/bikotekidea, ardurapeko seme-alabak.
EBko herritarraren zuzeneko senitartekoentzat ere –haiek ere Europar Batasuneko
herritarrak direnean– emango dute estatuek erregistro-ziurtagiri bat. Honako hauek
aurkezteko baino ezin izango dute eskatu:
Baliozko nortasun-txartel edo pasaportea.
Familiako harreman bat edo erregistratutako elkartze bat dagoela egiaztatzen duen
agiri bat edo, bestela, beste agiri bat, EBko herritarraren ardurapean dagoela frogatzen
duena.
Lagundutako Europako herritarraren erregistro-ziurtagiria edo, erregistro-sistema bat
ez dagoenean, harrerako estatuan bizilekua duelako beste edozein froga.
EBko estatu bateko herritartasuna ez duten senitartekoek “Europar Batasuneko
herritar baten senitarteko baten bizileku-baimena” deritzona eskatzeko betebeharra
dute. Baimen hori emateko, harrerako estatuko agintariek EBko senitarteko bati eska
diezaioketen agiri berak baino ezin izango dizkiete eskatu.
Bizileku-baimen hori bost urteko aldi batean da baliozkoa, ematen denetik zenbatzen
hasita (edo EBko herritarrak bizilekua izandako aldian, azken hori bost urte baino
gutxiagokoa baldin bada).
Erregistro-ziurtagiria bezala, “EBko herritar baten senitarteko baten bizileku-baimena”
aitorpen hutseko agiria da, eta, horrenbestez, hura ez eskatzeari edo ez berritzeari isun
edo zehapen bat baino ezin izango zaio ezarri.
Bizileku-agiriak (erregistro-ziurtagiriak edo bizileku-txartelak) doan emango dira, edo
bertako herritarrei antzeko agiriak emateko (nortasun-agiri nazionala, esaterako)
eskatzen zaiena gainditzen ez duen kopuru baten truke.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 23
BESTELAKO
GOGOETA
GARRANTZITSUAK,
EBko beste estatu
batean aldi baterako
bizileku eskubideei
buruzkoak
IV.3.HARRERAKO
ESTATUAN BEHIN
BETIKO BIZILEKUA
IZATEA
XEDAPEN GARRANTZITSUAK - PERTSONA AKTIBOEN BIZILEKUA
1. Ez da beharrezkoa erregistroa eta ZIURTAGIRIA eskatzea (bizileku-eskubidea
erabiltzeko) honako kasu hauetan:
► LAN-KONTRATUAK hiru hilabetetik beherakoak direnean.
► NEKAZARITZAKO SASOIKAKO LANGILEAK, nekazaritza-jardueretan,
kontratua sei hilabetetik gorakoa ez denean.
► MUGAZ GAINDIKO LANGILEAK, jatorriko estatura astean behin gutxienez
itzultzen direnean, halakoek berariazko erregulazioa dute eta.
2. Europar Batasuneko lanik gabeko langileek badute eskubidea EBko beste
herrialde batean bizilekua izateko han lan bila ibiltzeko, "arrazoizko aldi batean”.
EBko Justizia Auzitegiaren iritziz, aldi hori sei hilabetekoa da. Eta, nolanahi ere, ezin
izango dira kanporatu, baldin eta froga badezakete lan horren bila seriotasunez ari
direla eta lortzeko egiazko aukerak badituztela (esate baterako, probaren edo
elkarrizketaren bat egiteko badute).
Harrerako estatu kide batean legalki bost urtez bizi izan diren Europar
Batasuneko herritarrek bizileku iraunkorreko eskubidea dute aipaturiko herrialde
horretan.
Eskubide hori aplikatzen zaie EBko herritarrarekin bost urtez jarraian legalki bizi izan
diren senitartekoei ere, EBko estatu bateko herritartasuna izan zein ez.
Behin bizileku iraunkorreko eskubidea erdietsita, harrerako estatu kidetik kanpo jarraian
bi urtez baino gehiagoz egoteagatik baino ezin izango da galdu.
Honako hauek ez dute eraginik izango bizileku-eskubidea lortzeko bost urtez jarraian
bizitzeko aldiaren zenbaketan:
Aldi baterako kanpoko egonaldiek, urtean guztira sei hilabete gainditzen ez
dituztenean.
Iraupen luzeagoko kanpoko egonaldiek, jatorriko estatu kidean soldadutza-
betebeharrak betetzeko direnean.
Elkarren segidako hamabi hilabeteak gainditzen ez dituzten kanpoko egonaldiek,
garrantzizko arrazoiak dituztenean, hala nola haurduntza edo erditzea, gaixotasun larri
bat, ikasketak edo lanbide-prestakuntza bat egitea, edo lan-arrazoiengatik EBko beste
estatu batera edo hirugarren herrialderen batera lekualdatzea.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 24
BESTELAKO
GOGOETA
GARRANTZITSUAK,
EBko beste estatu
batean behin betiko
bizileku eskubideei
buruzkoak
XEDAPEN GARRANTZITSUAK - PERTSONA AKTIBOEN BIZILEKU IRAUNKORRA
(bizilekua 5 urtetik behera izanda)
Bizilekua bost urtez jarraian izateko aldia amaitu baino lehen, langileak eta haren
familiak bizileku iraunkorreko eskubidea erdietsi ahal izango dute, baldin eta
ondorengo kasuetakoren bat betetzen badute:
► Langilea harrerako estatuan erretiratzen bada, harrerako estatuan azken hiru
urteetan bizi, eta azken urtean lan egin duenean.
► Langileak lanerako ezintasun iraunkor batengatik bere jarduera uzten badu,
harrerako estatuan azken bi urteetan bizi izan denean.
► Mugaz gaindiko langilea harrerako estatuan jarraian hiru urtez bizi izan bada.
Denbora-eskakizun horiek (bizi izandako eta/edo lan egindako urteak) jaitsi egin ditzakete
EBko estatuek, haiek hautatu eran. Langileentzat onuragarriagoak diren xedapenen batzuk
egon daitezke, beraz.
Baldin eta langilea hiltzen bada bizileku iraunkorreko eskubidea erdietsi baino lehen,
haren familiak eskubide hori eskura dezake:
► Hil den unean, harrerako estatuan azken bi urteetan bizi izan badira (denbora-
eskakizun hori jaisteko aukera dute EBko estatuek).
► Langilearen heriotza lan-istripu baten edo lanbide-gaixotasun baten ondorioz
gertatu baldin bada.
► Bizirik gelditu den ezkontideak langilearekin ezkontzearen ondorioz galdu
baldin badu harrerako estatuko herritartasuna.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 25
IV.4. 2004/38/EE
ZUZENTARAUA
2004/38
zuzentarauan
erabilitako terminoen
glosarioa
2004/38/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2004ko
apirilaren 29koa, Europar Batasuneko herritarrek eta haien senitartekoek estatu
kideetako lurraldean aske ibili eta bizi izateko duten eskubideari buruzkoa”.
Europar Batasuneko herritarrek Europar Batasun osoan aske ibili eta bizi izateko
duten eskubideari buruzko zuzentarauak ordura arte EBko legedi konplexuan
sakabanaturik zeuden neurri guztiak biltzen ditu. Haren helburua da, gainera, EBko
herritarren aske ibili eta bizitzeko eskubidearen erabilera erraztea, administrazio-izapideak
behar den gutxienera murriztea, familiako kideen estatutuaren definizio hobea ematea, eta
bizilekua ukatzeko edo bertan behera uzteko aukera mugatzea.
Zuzentarauari 2011ko ekainean egin zaio azken aldaketa, 2011ko apirilaren 5eko
492/2011 Erregelamendua, Europar Batasunaren barruko langileen joan-etorri askeari
buruzkoa, erabilita. Erregelamendu horrek, arrazionaltasun eta argitasun gehiagorako,
aurreko 1612/68 Erregelamendua (hainbat aldiz eta funtsez aldatua) ordezkatzen du. Hala
eta guztiz ere, 2004/38 Zuzentarauari baino ez dio eragiten, indargabetze horri
dagokionez.
Hona hemen Zuzentarauak definituriko termino nagusiak:
EB-KO HERRITARRA: Europar Batasuneko estatu bateko herritartasuna duen pertsona oro.
FAMILIAKO KIDEA2
a) Ezkontidea.
b) EBko herritarrak elkartze erregistratua eginiko bikotekidea, estatu kide bateko legediari jarraituz, harrerako estatu kideko legediak elkartze erregistratuei ezkontzen pareko tratua ematen baldin badie.
c) EBko herritarraren 21 urtetik beherako edo ardurapeko ondorengo ahaide zuzenak eta ezkontidearen –edo b) atalaren arabera erregistraturiko bikotekidearen– 21 urtetik beherako edo ardurapeko ondorengo ahaide zuzenak.
d) EBko herritarraren ardurapeko aurreko ahaide zuzenak eta ezkontidearen –edo b) atalaren arabera erregistraturiko bikotekidearen– ardurapeko aurreko ahaide zuzenak.
BISARIK BEHAR EZ DUTEN EUROPAKO HERRITAR BATEN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOAK, EBko kanpo-mugak zeharkatzeko, 3 hilabetetik beherako egonaldietarako: 539/2011 Erreglamenduak araututa dago.
2 Ikasleei dagokienez, Zuzentarauaren ondorioetarako, ezkontidea, b) ataleko bikotekide erregistratua eta ardurapeko seme-alabak baino ez dira hartzen familiako kidetzat.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 26
Arautegia lehen aldiz aldatu da 2014ko maiatzean; 509/2014 (EB) Arautegian, zenbait
aldaketa ezarri ditu EBko kanpoko mugak zehartzeko bisa nahitaez behar duten
herritarren hirugarren herrialdeen zerrendari eta betebehar horretatik salbuetsita
dauden herritarren hirugarren herrialdeen zerrendari dagokienez.
Arautegiaren bertsio eguneratua esteka honetan begira daiteke :
http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=CELEX:02001R0539-
20140609&from=EN EB-N SARTZEKO NAHITAEZ BISA BEHAR DUTEN ESTATUAK
Afganistan Ginea Afrika Erdiko Errepublika Angola Ginea-Bissau Erreplika Dominikarra Saudi Arabia Ekuatore-Ginea Errusia (Federazioa) Aljeria Guyana Ruanda Armenia Haiti Santo Tome eta Principe Azerbayan India Senegal Bahrein Indonesia Sierra Leona Bangladesh Irak Siria (Errepublika Arabiarra) Belarus Iran Somalia Belize Jamaika Sri Lanka Benin Jordania Suazilandia Butan Kazajstan Hegoafrika Bolivia Kenya Sudan Botsuana Kirgistan Hego Sudan Burkina Faso Kuwait Surinam Burundi Laos (Herri Errepublika
Demokratikoa) Tailandia
Cabo Verde Lesotho Tanzania (Errepublika Batua) Kamboia Libano Tayikistan Kamerun Liberia Togo Txad Libia (Yamahiriya Arabiarra) Tunisia Txina Madagaskar Turkmenistan Komorak Malaui Turkia Kongo Maldivak Ukraina Kongo (Errepublika Demokratikoa) Mali Uganda Korea (Herri Errepublika Demokratikoa)
Maroko Uzbekistan
Boli Kosta Mauritania Vietnam Kuba Mongolia Yemen Ekuador Mozambike Yibuti Egipto Myanmar/Birmania Zambia Eritrea Namibia Zimbaue Etiopia Nepal Filipinak Niger Fiji Nigeria Gabon Oman Gambia Pakistan Georgia Papua Ginea Berria Ghana Qatar
GUTXIENEZ ESTATU KIDEETAKO BATEK ESTATUTZAT JOTZEN EZ DUTEN LURRALDEETAKO ERAKUNDEAK ETA AGINTARIAK Palestinako Agintaritza Kosovo, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren 1999ko ekainaren 10eko 1244 Ebazpenean
definitzen den moduan.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 27
2004/38/EE ZUZENTARAUA: MUGIGARRITASUN-ESKUBIDEAK 1) SARTZEKO ESKUBIDEA (MUGAK ZEHARKATZEA) -3 HILABETETIK beherako BIZILEKUA
ONURADUNAK BETEKIZUNAK/NAHITAEZKO ESKAKIZUNAK
ESKAKIZUN POSIBLEAK/GEHIGARRI
AK ERRAZTASUNAK
►EBko herritarrak
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
BETEBEHAR POSIBLEA: Lurraldean dagoela jakinaraztea (arrazoizko epe batean, sartzen denetik).
Ez bada betetzen, zehapena ezar daiteke.
Harrerako estatuak ahalik eta erraztasunik handienak emango ditu, aske ibiltzeko edo bizitzeko eskubidea dutelako frogak eskuratu ahal izan dezaten.
“Lan-bilatzailea” den EBko herritar bat harrerako estatu kidean 6 hilabete bitarteko epe batean egon daiteke. Epe hori amaiturik, lan-bilatzailea ezin izango da kanporatu, lan bila era aktiboan ari dela eta lortzeko egiazko aukerak badituela frogatzen badu (EB-KO JUSTIZIA AUZITEGIA). Hala ere, estatu kideak ez dira egongo gizarte-laguntzak ematera behartuta.
► EBko herritarrak diren (EBko herritar baten) senitartekoak
= EBko herritarrak
►Hirugarren herrialde bateko herritarrak diren (EBko herritar baten) senitartekoak
Baliozko pasaportea Jatorriko herrialde jakin batzuetarako, sarrera-bisa (539/ 2001 Erregelamendua)
Behar dituzten bisa guztiak eskuratzeko erraztasun guztiak ematea. Bisa horiek doan emango dira, eta ahalik eta lasterren, prozedura bizkortu baten barruan (eskakizun bakarrak: pasaportea eta EBko herritarrarekin familia-loturak izatearen egiaztagiriak)
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 28
2) 3 HILABETETIK gorako eta 5 URTE bitarteko BIZILEKU-ESKUBIDEA ONURADUNAK BETEKIZUNAK/NAHITAEZKO
ESKAKIZUNAK ESKAKIZUN
POSIBLEAK/GEHIGARRIAK ERRAZTASUNAK
►EBko herritarrak
LANGILEAK: Besteren edo norberaren kontura lan egitea (eta zerbitzu-emaileak) IKASLEAK: Harrerako estatuak onarturiko ikastetxe batean izena ematea eta gaixotasun-aseguru bat izatea, bai eta behar beste baliabide izatea, egonaldian harrera estatuko gizarte-laguntzarentzat zama ez bihurtzeko. EKONOMIAREN ALDETIK EZ-AKTIBOAK DIREN BESTE PERTSONA BATZUK: Norberarentzat eta familiako kideentzat behar beste baliabide izatea, egonaldian harrera estatuko gizarte-laguntzarentzat zama ez bihurtzeko, bai eta gaixotasun-aseguru bat ere, harrerako estatu kidean arrisku guztiak estaltzeko.
BETEBEHAR POSIBLEA: Agintari eskudunen aurrean erregistratzea, “erregistro-ziurtagiria” emateko (Ez bada betetzen, zehapena ezar daiteke) Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea. Eskatzen diren betekizunak betetzen direlako froga (LANGILEA/ IKASLEA/ EZ-AKTIBOA).
Erregistratzeko epea: jatorriko estatuak ezartzen du; ez da inoiz izango 3 hilabete baino gutxiago, sartzen denetik.
EBko herritarrak LANGILE izaerari eusten dio hauek gertatuz gero: Lanerako ezintasun iragankorra (gaixotasuna/ istripua). Nahi gabeko langabezia, urtebetez (1) baino gehiago lan egin eta gero frogatua. Nahi gabeko langabezia, urtebetez (1) baino gutxiago lan egin eta gero frogatua. langile-izaerari eusten dio 6 hilabetez gutxienez (kasu horretan, “lan-bilatzaile” gisa). Aurreko lanarekin lotutako Lanbide Heziketa (kasu horretan, “lan-bilatzaile” gisa).
► EBko herritarrak diren (EBko herritar baten) senitartekoak
EBko herritar baten familiako kide izatea (laguntzen dion EBko herritarrak eskatzen diren betekizunetako bat bete behar du).
BETEBEHAR POSIBLEA: Agintari eskudunen aurrean erregistratzea, “erregistro-ziurtagiria” emateko (Ez bada betetzen, zehapena ezar daiteke) Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea. Laguntzen dion EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria edo, bestela (ziurtagiria nahitaezkoa ez denean), harrerako estatu kidean bizilekua daukalako beste edozein froga. Ahaidetasuna edo elkartze erregistratua egiaztatzen duen agiria.
Hala dagokionean (jatorriko estatu kideak ematen dituen beste agiri batzuk): Familia-loturen agiri-froga (osasun arrazoiez ardurapean edukitzen diren ahaideak) EBko herritarrarekin harreman egonkor bat dagoelako agiri-froga.
BIZILEKU-ESKUBIDE AUTONOMOA - Bizileku-eskubideari eustea, hauek gertatuz gero: Laguntzen dion EBko herritarraren heriotza. Laguntzen dion EBko herrialde horrek herrialdea uztea. Dibortzioa edo ezkontzaren edo EBko herritarrarekin erregistratutako elkartzearen deuseztatzea.
►Hirugarren herrialde bateko herritarrak diren (EBko herritar baten) senitartekoak
EBko herritar baten familiako kide izatea (laguntzen dion EBko herritarrak eskatzen diren betekizunetako bat bete behar du).
Agintari eskudunen aurrean erregistratu, “EBko herritar baten senitarteko baten bizileku-txartela” emateko (bete ezean, zehapena ezar daiteke): Baliozko pasaportea. Laguntzen dion EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria edo, bestela (ziurtagiria nahitaezkoa ez denean), harrerako estatuan bizilekua daukalako beste edozein froga. Ahaidetasuna edo elkartze erregistratua egiaztatzen duen agiria.
Hala dagokionean (jatorriko estatu kideak ematen dituen beste agiri batzuk): Familia-loturen agiri-froga (osasun arrazoiez ardurapean edukitzen diren ahaideak) EBko herritarrarekin harreman egonkor bat dagoelako agiri-froga. Bizileku-txartelaren balio-denbora 5 urte da, edo aurreikusitako bizileku-denbora (denbora 5 urte baino gutxiagokoa bada).
BIZILEKU-ESKUBIDE AUTONOMOA - Bizileku-eskubideari eustea, hauek gertatuz gero: EBko herritarraren heriotza, harrerako estatuan EBko herritarraren senitarteko gisa urtebetez (1) gutxienez bizi izan bada heriotza gertatu aurretik. EBko herritarrak herrialdea uztea: harrerako estatuan bizi eta ikastetxean matrikulaturik dauden seme-alabei eta horien zaintza duen gurasoari baino ez zaie bermatzen eskubideari eustea, seme-alaben ikasketak amaitu arte. Dibortzioa edo ezkontzaren edo EBko herritarrarekin erregistratutako elkartzearen deuseztatzea: Baldin eta ezkontzak edo elkartzeak 3 urtez gutxienez iraun badu –haietatik batean (1) gutxienez bizilekua harrerako estatuan edukita– -Seme-alaben zaintza EBtik kanpoko ezkontide edo bikotekidearen esku utzi bada. -Zailtasun-egoera bereziak (adib., etxeko indarkeria).
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 29
3) BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
ONURADUNAK BETEKIZUNAK/NAHITAEZKO ESKAKIZUNAK
ESKAKIZUN POSIBLEAK/GEHIGARRIAK ERRAZTASUNAK
►EBko herritarrak
Harrerako estatu kidean, legalki bost urtez jarraian bizi izana.
BIZILEKUAREN JARRAITUTASUNA ez dute aldarazten EBko herritarraren aldi baterako kanpoko egonaldiek, honelakoak badira: 6 hilabetetik beherako kanpoko
egonaldia urtean 6 hilabetetik gora eta urtebetetik (1)
beherako kanpoko egonaldiak, kausa hauek direla eta: haurduntza edo erditzea, gaixotasun larri bat, ikasketak edo lanbide-prestakuntza bat egitea, edo lan-arrazoiengatik EBko beste estatu batera edo hirugarren herrialderen batera lekualdatzea.
6 hilabetetik gorako kanpoko egonaldia, soldadutzazko betebeharrengatik.
EZ DA NAHITAEZKOA, baina komenigarria:
bizileku iraunkorra ziurtatzen duen agiri bat
Bizileku iraunkorra ziurtatzen duen agiri bat. NORBERAREN EDO BESTEREN KONTURAKO LANGILEAK: bizileku iraunkorreko eskubidea bost urteak eman baino lehen erdiesteko aukera: - Lanbide-jarduera uzten badute harrerako estatu kidean erretiro-pentsio baten eskubidea erdiesteko adinera edo erretiro aurreratuko pentsioarena erdiesteko adinera iristeagatik, baldin eta jarduera estatu kide horretan azken urtean gutxienez bete badute eta estatu kide horretan 3 urte baino gehiago jarraian bizi izan badira. - Lanbide-jarduera uzten badute lanerako ezintasun iraunkor batengatik, harrerako estatu kidean 2 urte baino gehiago jarraian bizi izan bada (ezintasuna lan-istripu edo lanbide-gaixotasun baten ondorioa bada, bizitzeko epearen baldintza ez da aplikagarria). - Mugaz gaindiko langileak, harrerako estatu kidean 3 urteko bizilekua eta enplegua jarraian izan eta gero
Bizileku iraunkorreko eskubidea harrerako estatu kidetik kanpo jarraian bi urtez baino gehiagoz egoteagatik baino ezin izango da galdu.
► EBko herritarrak diren (EBko herritar baten) senitartekoak
Harrerako estatu kidean, laguntzen dion EBko herritarrarekin legalki bost urtez jarraian bizi izana. Hala dagokionean, eskubide hori erdiets dezakete BALDIN BIZILEKU-ESKUBIDE AUTONOMOARI EUTSI BADIOTE (EBko herritarraren heriotza/ EBko herritarrak herrialdea uztea/ EBko herritarrarengandik dibortziatzea) EB-KO HERRITARRAREN HERIOTZA bizileku iraunkorreko eskubidea erdietsi baino lehen gertatuz gero:
Heriotzaren unean, harrerako estatu kidean lagundutako EBko herritarrarekin bi urtez jarraian bizi izana
Heriotza lan-istripu edo lanbide-gaixotasun baten ondorioa izatea.
Bizirik gelditu den ezkontideak langilearekin ezkontzearen ondorioz harrerako estatu kideko herritartasuna galdu izana.
EZ DA NAHITAEZKOA, baina komenigarria: bizileku iraunkorra ziurtatzen duen agiri bat
EBko herritartasuna duten senitartekoentzat bakarrik: bizileku iraunkorra ziurtatzen duen agiri bat. NORBERAREN EDO BESTEREN KONTURAKO LANGILEen senitartekoak: bizileku iraunkorreko eskubidea bost urteak eman baino lehen erdiesteko aukera, baldin eta laguntzen dion EBko herritarrak horretarako betekizunak betetzen baditu. Bizileku iraunkorreko eskubidea harrerako estatu kidetik kanpo jarraian bi urtez baino gehiagoz egoteagatik baino ezin izango da galdu.
►Hirugarren herrialde bateko herritarrak diren (EBko herritar baten) senitartekoak
Bizileku iraunkorreko txartela eskuratzea (ez bada betetzen, zehapena ezar daiteke)
Bizileku iraunkorreko txartela automatikoki berritzen da hamar urtetik behin.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 30
BESTE OHAR GARRANTZITSU BATZUK 2) 3 HILABETETIK gorako eta 5 URTE bitarteko BIZILEKU-ESKUBIDEA EBko herritarrak eta haren familiako kideek bizileku-eskubidea ematen duten baldintzak betetzen dituzten bitartean eusten diote eskubide horri. Horren arabera, eskubidea gal dezakete, baldin eta EBko herritarrak jadanik lanik egiten ez badu edo langile-estatusa galdu badu, edo ikasketak bukatu, eta egonaldia finantzatzeko behar beste baliabide ez badu. Bizileku-eskubidea egonaldian harrerako estatuko gizarte-laguntzarentzat zama ez
bihurtzeko behar beste baliabide edukitzeko baldintzari loturik badagokio (hau da, herrialdean ikasle edo pertsona ez-aktibo gisa bizi izanez gero), eskubide hori amai liteke, EBko herritarra gizarte-zerbitzuko sistemarentzat ez-arrazoizko zama bihurtzen baldin bada. Horrek ez dakar berekin EBko herritarrak gizarte-laguntzarik eskatu ezin izatea herrialde horretan, behar izanez gero. Hala eta guztiz ere, hori gertatzen bada, harrerako estatu kideak badu eskubidea aztertzeko aldi baterako zailtasuneko kasu bat den, eta haren egonaldiaren iraupena, egoera pertsonalak eta emandako laguntzarik nondik norakoak kontuan hartu ondoren, erabaki dezake bere gizarte-laguntzako sistemarentzat ez-arrazoizko zama bihurtu dela, eta kanpora dezake. Kanporatzeko neurri bat ezin izan daiteke inola ere gizarte-laguntzako sistemara jotzearen ondorio automatikoa, zeren eta EBko herritarrak gizarte laguntza eska baitezake herrialde horretan behar izanez gero.
Kanporatzearen ondorioak Arrazoi horrengatik kanporatuz gero, harrerako estatu kideak ezin debeka diezaioke sarrera, eta herrialde horretara itzul daiteke ondoren edozein unetan, eta bizileku-eskubidea erabil dezake, baldin eta azaldu diren baldintzak betetzen baditu. Muga hori ezin jar dakieke bizileku-eskubidea behar beste baliabide izateko baldintzaren azpian ez duten kategoriei, hala nola baitira norberaren eta besteren konturako langileak.
3) GEHIENEZ BOST URTEZ ETA MODU IRAUNKORREKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
Estatu kideek beren herritarrak ez direnei erregistro-ziurtagiria/ bizileku iraunkorra ziurtatzen duen agiria/ bizileku baimena aldean beti eramateko betebeharra ezar diezaiekete, eta dagozkien kontrolak egin ditzakete, baina betekizun bera, nortasun-agiri nazionalari dagokionez, beren herritarrei ere aplikatzen baldin badiete.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 31
IV.5. 2004/38/EE
ZUZENTARAUAREN
APLIKAZIOA
Batzordearen
ekimenak
EBren Legeria behar bezala aplikatzen dela bermatzeko estatu- eta toki-mailan, Europako
Batzordeak ekimen hauek eraman ditu aurrera, besteak beste:
2009ko uztailean, zuzentarauaren transposizioa eta aplikazioa zuzenagoak
izateko gidalerro batzuk argitaratu zituen, EBko estatuei informazioa eta laguntza
ematearren arazoak sor ditzaketen alderdien inguruan; eta halakoak dira, hain zuzen:
behar beste baliabide izatearen definizioa, mendekotasuna; ordena publikoa,
segurtasun publikoa, eta abusuak, hala nola intereseko ezkontzak.
2010eko uztailean, “Langileen joan-etorri
askearen berrespena: eskubideak eta
aurrerapen garrantzitsuak” izenburu zuen
komunikazio bat egin zuen. Komunikazio
horren helburuak EBko langile migratzaileen
joan-etorri askerako eskubidearen multzo-
ikuspegia aurkeztea, jendea sentsibilizatzea
eta langile migratzaileen eskubideak
defendatzea ziren.
2010eko urrian, gida sinplifikatu bat
argitaratu zuen, herritarrentzat, EBn
duten joan-etorri askerako eskubideari
buruz, 2013an eguneratua..
2013an ere jakinarazpen bat eman zuen
Batzordeak, “EBko herritarren eta haien
zirkulazio askea: funtsezko bost neurrietan”
hauxe zioen: “kontrol politika zorrotzaren
ondorioz, konponduta gelditu dira
transposizioari buruzko gai guztien ia
%90a”, baina honako honetaz ere
ohartarazten zuen: “arreta orain legeria
lurraldeetan bertan aplikatzean jarriko da”.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 32
Informazio gehiago
EBko zirkulazio askeari buruzko arauak zuzen aplikatzeko eta lurraldeetan funts
eskuragarriak erabiltzeko laguntza emateko nazio eta toki mailako agintariei,
Batzordeak 5 neurri zehatz aurkeztu ditu, Estatu kideen laguntzaz betearazi direnak
hain zuzen ere: 1. Komenientzia ezkontzen kontrako borrokan laguntzea. 2. Gizarte Segurantzaren koordinazioari buruzko EBko arauak aplikatzen
laguntzea. 3. Gizarteratzearen inguruko erronkei erantzuten laguntzea. 4. Jardun onen trukaketa sustatzearen arloko beharrei erantzuna ematea. 5. Zirkulazio askeari buruzko EBko arauak lurraldeetan aplikatzen laguntzea.
Hain zuzen ere 2014ko apirilean, Europako Kontseiluak eta Parlamentuak, Zuzentarau bat
eman zuten, langileen eskubideak erabiltzeko erraztasuna emateko zenbait neurri ezarri
dituena langileen zirkulazio askearen testuinguruan.
Askatasun horretarako eragozpenak gainditzeko xedearekin, hala Nola enpresen
arteko arau komunitarioei buruzko informaziorik eza eta Estatu kideen artean bizilekua
aldatzen duten herritarrek harrerako estatuan informazioa eta laguntza jasotzeko dituzten
zailtasunak, eta diskriminazioa prebenitzeko, zenbait eskakizun planteatzen dizkie
Zuzentarauak Estatu kideei:
Nazio mailako erakunde bat edo gehiago izendatzea EBko langileei laguntza eta laguntasun juridikoa emateko nahitaez.
EBko hizkuntza batean baino gehiagotan dagoen informazio eskuragarria eta eskubideen lege babesa bermatzea, Europako Zuzenbideak langileen zirkulazio askearen arloan ematen dituen eskubideei buruz.
Zuzentarauak dakartzan xedapenak nazio araudietan ezarri beharko dira beranduen
2016ko maiatzaren 21ean.
Tu Europe Web guneak euren eskubideak ezagutzen laguntzen die herritarrei, eta aholku
praktikoak ematen dizkie Europar Batasunean zirkulatzen laguntzeko.
Hurrengo estekan, herritar europarren bizilekurako eskubideen nazio erakunde
arduradunen helbideak eta harremanetarako pertsonak eskura daitezke, EBko herrialde
bakoitzari dagozkionak:
http://ec.europa.eu/youreurope/citizens/residence/contact/index_es.htm
Interesgarria da ere Europar Batasunak helbide honetan ematen duen informazioa.
http://ec.europa.eu/justice/citizen/move-live/index_en.htm
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 33
V. SALBUESPENAK
PERTSONEN
MUGIGARRITASUNE
TIK ERATORRITAKO
ESKUBIDEEI
EUROPAR
BATASUNEAN
Ordena eta
segurtasun
publikoak
Pertsonek EBn duten mugigarritasunaren eskubideen balizko salbuespen bakarrak
(Harrerako Estatuko lan motarengatiko salbuespenak alde batera utzita) norbanakoaren
portaerari edo inguruabarrei buruzkoak dira.
Pertsonen eta zerbitzuen joan-etorri askeak ondorengo arloetako arrazoiak justifikatzen
direnean ere muga daitezke:
Ordena eta segurtasun publikoak
Osasun publikoa
Hala dagokionean, beraz, Europar Batasuneko herritar bati edo haren familiako kide bati,
edozein herritartasun izanik ere, sartzeko eta bizilekua izateko eskubidea mugatu egin ahal
izango zaio ordena eta segurtasun publikoko arrazoiengatik.Halako arrazoiak eman ahal
izango dira pertsonaren jokabidea oinarri hartuta. Aurretik zigor penalak egotea ez da
arrazoi nahikoa.
Pertsonaren jokabideak mehatxu erreala, unekoa eta nahikoa larria izan beharko du,
gizartearen funtsezko interes bat kaltetzeko modukoa.
Ordena edo segurtasun publikoengatik norbait lurraldetik kanporatzeko erabakia hartu
baino lehen, harrerako estatuak, bereziki, kontuan izan beharko ditu interesduna haren
lurraldean egongo den denbora, adina, osasun-egoera, familia-egoera eta ekonomia-
egoera, integrazio sozial eta kulturala, eta jatorriko herrialdearekin dituen loturen
garrantzia.
Ordena edo segurtasun publikoko arrazoi larriak direla kausa baino ezin har dezake
harrerako estatuak lurraldetik kanporatzeko erabakia Europar Batasuneko herritar
baten aurka edo haren familiako kide baten aurka, lurralde horretan bizileku
iraunkorreko eskubidea erdietsia dutenean.
Segurtasun publikoko premiazko arrazoiengatik izan ezik, harrerako estatuak ezin
kanpora ditzake han aurreko hamar urteetan bizilekua izan duten Europar
Batasuneko herritarrak, edo adingabeak direnak (kanporatzea adingabearen
interesetarako beharrezkoa denean izan ezik).
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 34
Osasun publikoa
Osasun publikoko arrazoiengatik, joan-etorri askea mugatzeko neurriak justifikatzerakoan,
estatuek kasu hauek baino ezin dituzte erabili:
Epidemia sor dezaketen gaixotasunak, Osasunaren Mundu Erakundearen arauetan
definitu bezala.
Beste infekzio- edo bizkarroi-gaixotasun kutsakor batzuk, baldin eta, harrerako
estatuan, bertako herritarrentzako babes-xedapenak ere ezarrita badaude haien
inguruan.
Bizilekua ezarri ondorengo lehen hiru hilabeteak igarotakoan sortzen diren gaixotasunek
ezin izango dute justifikatu lurraldetik kanporatzea. Horren arabera, ezin erabil daitezke
inola ere (gaixotasunak) bizileku iraunkorreko eskubidea duten pertsonen aurka.
BALIZKO SALBUESPENAK SARTZEKO ETA BIZITZEKO ESKUBIDEARI: Estatu kideek zirkulatzeko eta bizitzeko askatasuna mugatu dezakete Ordena publikoagatik, segurtasun publikoagatik edo osasun publikoagatik:
►EBko herritarrak Ordena publikoa edo segurtasun publikoa: Proportzionaltasun printzipioa bete eta soilik interesatuaren jarreran oinarritua behar dute. Osasun publikoa: zirkulaziorako askatasuna mugatu ahal izango duten gaixotasun bakarrak egongo dira: izurrite bihurtu litezkeenak, Osasunaren Munduko Erakundearen tresna egokien arabera, baita beste gaixotasun kutsakor edo parasitario batzuk ere, betiere harrerako herrialdean bertako herritarrak babestearen kontrako xedapenak badituzte.
Baldin eta itxura guztien arabera gaixotasun kutsakor larriak badaude agintariek, gaixotasuna iritsi eta hiru hilabeteko epearen barruan, doako azterketa medikoa egiteko eskaera egin diezaieke. Gaixotasuna iritsi eta ondorengo hiru hilabeteko horien igaro ondoren bat-batean agertzen diren gaixotasunak direnean, justifikatuta egon liteke herritarra kanporatua izatea,
Harrerako estatuak ez du ezin izango du hartu EBko herritar bat edo senitarteko bat lurraldetik botatzeko erabakia, nazionalitatea edozein delarik ere, baldin eta lurraldean bizileku iraunkorrerako eskubidea eskuratu badu, salbu eta ordena publikoagatik edo segurtasun publikoagatik ez bada.
► EBko nazionalen EBko herritarren senideak
► Hirugarren
herrialdeetako EBko herritarren senidea
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 35
Sartzeko debekuaren
jakinarazpena, berme
prozesalak eta
indarraldia
Ordena, segurtasun edo osasun publikoaren kausaz, mugigarritasuna mugatzeko
hartzen den erabaki oro idatziz jakinarazi beharko zaio interesdunari, edukia ulertzea
ahalbidetzeko moduko moduan, bereziki erabakiak oinarritzat dituen arrazoiak, eta
ondorioak.
Jakinarazpenean aditzera eman beharko da interesdunak zein jurisdikzioren edo
instantziaren aurrean jar dezakeen errekurtsoa, bai eta horretarako ezarririk dagoen epea
ere; halaber, hala dagokionean, EBko estatuaren lurraldea uzteko ematen zaio epea ere
jakinaraziko zaio. Behar bezalako justifikatutako premiazko kasuetan izan ezik, epe hori
ezin izan daiteke hilabete baino gutxiago, jakinarazpenaren datatik zenbatzen hasita.
Estatuek uka dezakete interesduna beren lurraldean egon dadin errekurtsoaren
prozeduran zehar, baina ezin debeka diezaiokete ikustaldian berak zuzenean aurkez
dezan bere defentsa, ordena edo segurtasun publikoko arrazoi larriak daudenean izan
ezik, edo errekurtsoa lurraldean sartzea ukatu izanari buruzkoa denean.
Nolanahi ere, ordena, segurtasun edo osasun publikoko arrazoiengatik, lurraldean
sartzea debekatzeko erabakia hartzen denean, doakion pertsonak debekua kentzeko
eskabide bat aurkez dezake, arrazoizko epe bat igaro eta gero, egoeraren arabera, eta,
betiere, behin betiko erabakia bete zenetik hiru urte igaro direnean.
Lurraldean sartzeko debekua justifikatu zuen egoeran aldaketa material bat frogatzeko
moduko arrazoiak alegatu beharko ditu. Doakion estatu kideak eskabide horri buruz sei
hilabeteko epean ebatzi beharko du, aurkeztu zenetik zenbatzen hasita.
Horrenbestez, ezin izango da behin betiko debekatu inola ere harrerako estatu
kidearen lurraldean sartzea eta bizilekua izatea.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 36
VI.
MUGIGARRITASUNA
REN IKUSPEGIA
EUROPAR
BATASUNEAN
Europarrek
mugigarritasunari
emandako garrantzia
Joan-etorri askerako eskubideak garrantzi handia dauka Europako herritarrentzat. Hala
frogatzen du azken Eurobarometroak (2014ko udaberria, 81 zk.) 3, inkestatuei “Europar
Batasuna haientzat zer den” galdetu zitzaienean, europarren erdiak baino gehiagok
aipaturiko bi gai eta, beraz sailkapeneko gorengo tokian daude argi eta garbi:
“Europar Batasuneko edozein herrialdetara bidaiatzeko edo han ikasi eta lan egiteko
askatasuna” (inkestaturiko europarren %56k eta espainiarren %59k), eta “EBko Estatu
kideen arteko bakea” (inkestaturiko europarren %54k eta espainiarren %48k).
EBko mugigarritasuna oso garrantzitsua da Europako herritarrentzat, “Europar
Batasuna haientzat zer den” galdetu zitzaienean, europarren % 44k “Europar
Batasuneko edozein herrialdetara bidaiatzeko edo han ikasi eta lan egiteko
askatasuna” esan zuen, eta hura izan zen erantzunik errepikatuena.
3 EUROBAROMETRO ESTANDARRA, 81 zk. http://ec.europa.eu/public_opinion/archives/eb/eb81/eb81_publ_en.pdf
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 37
VI.1. JOAN-ETORRI
ASKERAKO
ESKUBIDEAREN
EZAGUERA
EBko herritarren
eskubideei buruzko
informazioa
Eurobarometro horren arabera, inkestaturiko Europarren %65 “EBko herritarrak direla
sentitzen dira”, eta europar izatearen sentimendurik handiena dutenak maltarrak eta
luxemburgarrak dira. Kontrako zentzuan, berria, bulgariarrak, italiarrak eta greziarrak: ez
dira %50era iristen. Espainiarrak EBko herritar sentitzen direla dioten inkestatuen
%71ko batez bestekotik gora daude.
Alabaina, inkestaturiko europarren %48k baino ez du uste “EBko herritar gisa
dituzten eskubideak zein diren badakitela”. Italiarrak, frantsesak, bulgariarrak eta
txekiarrak dira informazio gutxien jasotzen dutela usten dutenak. Espainiarrak, berriz,
batezbestekoaren inguruan daude, nahikoa informazioa jasotzen duten uste duten
inkestatuen %49arekin (%51k adierazi du ez duela uste EBko herritar gisa dituzten
eskubideen berri duenik”).
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 38
VI.2. JOAN-ETORRI
ASKERAKO
ESKUBIDEA
ERABILTZEA
EBko herritarren
mugigarritasuna EBn
EBko Estatistika Bulegoak emandako datuen arabera (EUROSTAT), 2012an 13,6 milioi
herritar komunitario bizi ziren EBko beste estatu batean, hots, guztirako biztanleriaren
%2,6.
EBko beste estatu batzuetako herritar komunitarioen kopururik handiena dutenak
Alemania (2,74 milioi), Espainia (2,35 milioi, biztanleriaren %5,1) eta Erresuma Batua
(2,34). Kopuru erlatiboetan, Luxenburgo da EBko herritarren kopururik handiena jasotzen
duen herrialdea, biztanleriaren %37,9.
ATZERRITARRAK HERRITARTASUN MOTAREN ARABERA (EB-KO BESTE ESTATU KIDE BATEKO HERRITARRAK – EB-TIK KANPOKO HERRITARRAK), 2012 4
4 http://epp.eurostat.ec.europa.eu/statistics_explained/index.php/File:Foreign_and_foreign-born_population_by_group_of_citizenship_and_country_of_birth_2012.png
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 39
Europako herritarrak
Espainian
Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren txostenaren arabera, Espainian5 “Araubide
komunitarioan” atzerritarren kopurua 2.320.926 herritar komunitario dira (EBko eta
AELCko herrialdeetako herritarrak) eta hirugarren herrialdeetako 370.251
senitarteko. Errumaniak bederatzi mila herritar baino gehiago ditu, hots Araubide
Komunitarioko atzerritar guztien %34,5 eta EBko herritar guztien %40. Ondoren,
Erresuma Batua eta Italia datoz, berrehun milatik gora herritarrekin.
5 “Araubide Komunitarioa” Europar Batasuneko eta EMAEko (Europako Merkataritza Askearen Elkartea, Islandia, Liechstenstein, Norvegia eta Suitza) herritarrei aplikatzen zaien atzerritarren araubide juridikoa, baita senitartekoei eta hirugarren herrialdeentzako nazionalak diren espainiarren senitartekoei ere.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 40
Espainian bizi diren 2.320.926 herritar komunitarioetatik, %25 baino gehiago bizileku
iraunkorra dute (584.244 herritar).
Honela sailkatzen dira herritar komunitarioei emandako aldi baterako erregistroko
ziurtagiriak:
- Bizitzeko zio ez zehaztua6, guztira 1.582.164 pertsona (Ziurtagirien %68,17),
- Inoren konturako lana, 77.526, %3,34,
- Norbere konturako lana, 6.163, %0,27,
- Irabazteko asmorik gabeko bizitzea, 30.469, %1,31.
- Ikasketak, 16.928, %0,73.
- Senitarteko gisa bizi diren EBko herritarrak, 23.432, %1,01
6 2012ko apirila baino lehen emandako erregistro-ziurtagiriak, Izan ere, data horretan sartu zen indarrean 240/2007 EDaren erreforma sartu zen indarrean: Espainian bizi diren herritar komunitarioak eta horien senitartekoak arautzen ditu dekretu horrek, eta erreformak modalitateak sartu ditu hiru hilabetetik gorako bizileku-baimena eskuratzeko, 2012ko apirilera arte arauturikoa ez bezala (ez zen bereizten bizitzeko zioa.
1. KAPITULUA: MUGIGARRITASUNA EB-N 41
Europako herritarrak
Bizkaian: bizileku
mota
Europako herritarrak
Bizkaian:
nazionalitatea
Bizkaian, 2013ko abenduaren 31n, 27.644 herritar bizi ziren “Araubide
komunitarioan”, eta horietatik 21.722 herritar komunitarioak ziren (EB - AELC), hots,
Espainian bizi ziren egoiliar komunitarioen %1era iristen ez den kopurua.
Lurralde historikoan bizi ziren herritar komunitario horietatik 5.404k bizileku
iraunkorrerako eskubidea du (guztizkoaren %2,5).
Bizilekurako aldi baterako eskubidea duten herritar komunitarioei dagokienez, gehienek ez
dute zio hori (14.681 herritar), 2012an araudia aldatu izanagatik (urte horretako apirila
baino lehen emandako ziurtagirietan ez zen zehazten zioa); 525 herritarrek inoren
kontura egiten zuen lan, 465ek irabazteko asmorik gabeko bizilekurako eskubidea
zuen, 342 senitarteko gisa bizi ziren eta 235 ikasle. Gainera, 70 pertsona bere
konturako langileak ziren.
HERRITAR KOMUNITARIOAK (EB – AELC) BIZILEKU MOTAREN ARABERA
Bizkaian bizi diren 21.722 herritar komunitarioetatik (EB - AELC), guztira 21.650 EBko
herritarrak ziren. Gehienak, 12.380 lagun, errumaniarrak ziren eta 3.850 portugesak
ziren. Nabarmentzekoa da italiarren (1.255), frantsesen (913) eta britainiarren (826)
presentzia.
HERRITAR KOMUNITARIOAK (EB) NAZIONALITATEAREN ARABERA
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 42
I. BESTE ESTATU KIDE BATEAN LAN EGITEKO ESKUBIDEA .................................................. 43
I 1. HARRERAKO ESTATUAN ENPLEGUA LORTZEA ......................................................... 44
I.2. LAN-BALDINTZAK HARRERAKO ESTATUAN ............................................................... 46
I.3. BESTE ESTATU KIDE BATEAN LAN EGITEKO ESKUBIDEAREN SALBUESPENAK, LAN
MOTAGATIK ........................................................................................................................... 49
I.4. EB-REN TRESANAK LANGILEEN MUGIGARRITASUNA ERRAZTEKO: EUROPASS . 50
I.5. ELKARRI LANBIDE-PRESTAKUNTZAK ONARTZEA ..................................................... 55
I.6. BOLONGAKO PROZESUA .............................................................................................. 58
I.7. NOLA JAKIN ZEIN LAN-AUKERA DAUDEN EB-KO BESTE HERRIALDE BATEAN ..... 60
II. EUROPAR BATASUNEKO ERAKUNDEEN LAN EGITEKO ESKUBIDEA ............................... 63
II.1. EUROPAR BATASUNEKO ERAKUNDEAK ETA BESTE ORGANISMO BATZUK ........ 63
II.2. EUROPAKO FUNTZIO PUBLIKOA ETA EPSO .............................................................. 67
II.3. LANGILE IRAUNKORRAKO KONTRATATZEA .............................................................. 70
II.4. EUROPAR BATASUNEKO BESTE AGENTE BATZUK KONTRATATZEA .................... 82
II.5. EUROPAKO FUNTZIO PUBLKOAREN AUZIAK ............................................................ 90
II.6. NOLA JAKIN ZEIN LAN-AUKERAK DAUDEN EB-KO ERAKUNDEETAN ..................... 91
III. MUGIKORTASUNAREN IKUSPEGIA EUROPAR BATASUNAREN LAN MERKATUAN ........ 97
III.1.EB-KO LANAREN MUGIKORTASUNARI BURUZKO ESTATISTIKAK .......................... 97
III.2.EB-KO ERAKUNDEETAKO LANARI BURUZKO ESTATISTIKAK ............................... 101
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 43
I. BESTE ESTATU KIDE BATEAN LAN EGITEKO ESKUBIDEA
Europako herritarren mugigarritasun eskubideak (beste Estatu batzuetarako joan-etorriak) honako
hauek dira:
1. Sartzeko eta gehienez 3 hilabetez bizi izateko, lanbide jarduerarik frogatu behar izan gabe,
2. 3 hilabetetik gora bizi izateko eskubidea; hala denean, harrerako estatuak lanbide jarduera
froga dezala eska diezaioke (salbu eta landuna ez den pertsona bada: kasu horretan,
gutxieneko diru-sarrerak frogatzeko eskatu ahal izango zaio),
3. Modu iraunkorrean bizitzeko eskubidea 5 urtez jarraian bizi izan frogatzen denean.
4. Bereizkeriarik ez izateko eskubidea (harrerako estatuko langile nazionalekiko) soldatapeko
enplegua edo jarduera autonomoa eskuratzean.
5. Bereizkeriarik ez izateko eskubidea (harrerako estatuko langile nazionalekiko) lan-
baldintzetan (soldatak, Gizarte Segurantzaren prestazioak, laneko ordutegia, oporrak,
iraizpenak, kalte-ordainak, etab.)
1. SARTZEKO eskubidea
2. BIZITZEKO- GELDITZEKO eskubidea
Pertsona AKTIBOAK Pertsona EZ-AKTIBOAK
4. Lana – lanbide jarduera LORTZEA
5. Laneko –lanbide jarduera garatzeko BALDINTZAK
PERTSONA AKTIBOAK – SOLDATAPEKO LANGILEAK
ETA AUTONOMOAK: Harrerako Estatuko herritarrekiko tratu-
berdintasuna
1. KAPITULUA EB-KO HERRITAR AKTIBOAK ETA
EZ-AKTIBOAK (eta zuzeneko familia)
3. BEHIN BETIKO GELDITZEKO eskubidea
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 44
I 1. HARRERAKO
ESTATUAN
ENPLEGUA
LORTZEA
Soldatapeko
langileak
EBko beste estatu batzuetatik datozen langileek lanpostu bat harrerako estatuko
herritarrentzako baldintza berdinetan lortzeko aukera izan behar dute.
Horrenbestez, ez da egon behar herritartasunaren ziozko inolako bereizkeriarik lanpostu
bat lortzerakoan (EBko estatu bateko baino gehiagoko herritarren artean).
Behin erkidegoko langilea harrerako estatuan lanean ari denean, ezkontidea eta
ondorengo ahaideak –21 urtetik beherakoak eta ardurapeko adindunak, zehazki– ere
badira eskubide horren onuradun (EBko herritartasuna ez duten eta, berez, tratu-
berdintasunerako eskubide horren onuradun ez diren senitartekoei dagokie kasu hau.
LANA LORTZEKO ORDUAN BEREIZKERIARIK EZ EGOTEA SOLDATAPEKO
LANGILEENTZAT
Oro har, debeku dira herritartasunaren ziozko bereizkeria guztiak lanpostu bat
betetzeko langileak hautatzerakoan:
Bertako langileentzat eta atzerriko –EBko beste estatu bateko, alegia–
langileentzat baldintza, betekizun eta prozedura desberdinak ezartzea.
Hizkuntza-ezagutzak salbuespen dira: enplegatzaileak lan-eskatzaileari hizkuntza-
gaitasun maila jakin bat izatea galdegin diezaioke, baina hori frogatzeko ezin eska
diezaioke titulu zehatzik. Halaber, ezin galdegin daiteke hizkuntza jakin bat ama-
hizkuntza izatea.
EBko beste estatu batzuetatik datozen atzerritar langileak kontratatzeko
mugak ezartzea (kopuru absolutu zein erlatibotan, enpresaka edo jarduera-
sektoreka). Ezin jar daiteke kuotarik edo mugarik EBko beste herrialde batetik
datozen langileak kontratatzeko.
Atzerriko –Europar Batasuneko beste estatu bateko, zehazki– langileak
kontratatzea bertako langileen kontratazioa maila jakin batera iristearen
mende jartzeko sistemak ezartzea.
Estatuetako legeetan ezin ezar daiteke betekizun eta prozedura desberdinik, kuotarik edo
baldintzarik EBko beste estatu batetik datozen langileak kontratatzeko).
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 45
Langile autonomoak
EBko estatu batean kokaturiko enpresek ezin bereiz ditzakete EBko beste estatuetatik
datozen langileak, nahiz eta, izatez, kontratatzeko azken erabakia organizazio
bakoitzaren erabaki propio eta libre bat den.
EBko enpresa batek, horrela erabakiz gero, langileen %100 atzerritarrak
(erkidegokoak) kontrata litzake, ez baita egon behar hori eragozten duen legerik.
LANA LORTZEKO ORDUAN BEREIZKERIARIK EZ EGOTEA LANGILE
AUTONOMOENTZAT
Kokatzeko edo zerbitzu profesional bat emateko, EBko estatu batetik bestera
lekualdatzen diren pertsonek ez dute jasan behar inolako bereizkeriarik
harrerako estatuko herritarren aldean, jarduera sortu eta abian jartzeari
dagokion orotan.
Horren arabera, bertako herritarrei zein EBko beste estatu batetik datozen
pertsonei, lege eta/edo administrazio aldetik, betekizun eta izapide berak
eskatu behar zaizkie: lanbide-arloko eskakizunak, erregistroetako edo
profesionalen elkargoetako inskripzioa, baimenak, onespenak, lanbide-
prestakuntzaren arloko eskakizunak, tamaina, eta abar.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 46
I.2. LAN
BALDINTZAK
HARRERAKO
ESTATUAN
Europar Batasuneko beste estatu batzuetatik datozen langileek bertako herritarrei
aplikatzen zaizkien lan-baldintza berberak aplikatzeko eskubidea dute (baldintza
ekonomikoak, sozialak, sindikalak, fiskalak, eta abar).
Horren arabera, ez da egon behar bereizketarik EBko hainbat herritartasun dituzten
langileen artean ordainsarien, barne-igoeren, lanbide-heziketaren, joan-
etorrien/garraioaren ziozko dieten, gauzazko ordainsarien, eta abarren aldetik.
Langile autonomoei dagokienez, EBko estatu batetik bestera lekualdatzen diren pertsonek
ez dute jasan behar inolako bereizkeriarik harrerako estatuko herritarren aldean,
jardueran jarduteari dagokion orotan.
Arlo horretan, Europar Batasunak “arau-oztopoak” kentzen saiatu behar izan du lanbide-
jarduerak sortu eta haietan jarduteari dagokienez; izan ere, maiz, interes protekzionistak
direla medio, EBko estatuek bertako enpresa edo profesionalen “neurrira” taxuturiko
arauak ezartzen dituzte. Halakoek, praktikan, bereizkeria estaliak eta zeharkakoak
dakartzate EBko beste estatu batzuetatik datozen enpresa edo profesionalentzat.
Zenbait lanbide-jarduerari buruzko legeria nazionalak bateratzeko prozesuan aurrera egin
du EBk gai garrantzitsuetan; esate baterako, banku-zerbitzuetan, aseguruetan, garraioetan
edo energian.
Azken helburuak izan behar du, legedien harmonizazio horren bitartez estatuetako zaintza
eta kontroleko sistemak elkarri onartzea ahalbide dezan estatuen artean.
Horrela, jatorriko estatuak emandako “lizentzia bakar” batean oinarriturik, zerbitzua
kokatzeko edo emateko gainerako “harrerako edo helmugako estatuek” onartu
egiten dute “jatorriko estatuak” eginiko kontrola eta ez dute baimen edo onespen
gehigarririk ezartzen. Horrela, Merkatu Bakarraren azken xedea beteko litzateke; izan ere,
Europako Merkatuaren esparruan estatuetako merkatuen barruan bezalaxe lan egingo
baita, EBko lurralde osoan kokatzeko / zerbitzuak emateko eskubidea baimen bakar
batekin.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 47
Gizarte
Segurantzaren
prestazioak
Langileen joan-etorri askeak ezartzen du, nahitaez, langileak ez galtzea Europar
Batasuneko hainbat estatutan emaniko lanbide-bizitzan zehar lortu dituen Gizarte
Segurantzako eskubideak (prestazioak).
2010eko maiatzaren 1ean indarrean sartu ziren Europar Batasunean gizarte-segurantzako
sistemen koordinazioa modernizatzen dituzten bi arau: 883/2004 eta 987/2009
erregelamenduak.
Herrialde bakoitzak badu oraindik askatasuna bere gizarte-segurantzako erregimenaren
xehetasunak erabakitzeko, zer prestazio barne hartzen diren, nork jaso ditzakeen, eta zein
betekizunekin, baina Europar Batasunak gizarte-segurantza koordinatzeko ezarririko
arauak errespetatuz. Arau horiek EBko herrialde batean aseguratuta dauden edo egon
diren Europako herritarrei aplikatzen zaizkie, bai eta haren familiako kideei ere.
Europar Batasunaren barruan lekualdaturiko langilearen babesa bermatzen duten lau
printzipio nagusiak hauek dira:
1. Herrialdeko baten araudiaren babesean egon daiteke aldi berean, eta, hortaz, herrialde
batean bakarrik kotizatzen da. Kasu bakoitzean zein estatutako araudia aplikatzen den
erabakitzea gizarte-segurantzako erakundeei dagokie.
2. Tratu-berdintasunaren printzipioa: langileak harrerako estatuko Gizarte Segurantzako
erakundeari kotizatzen dio, eta sistema horretan bertakoen baldintza berdinak dauzka
(betebehar berberak eta eskubide berberak -kotizazioak eta prestazioak-).
3. Kotizazio-aldien guztirako zenbaketaren printzipioa: Gizarte Segurantzaren prestazio
batek gutxieneko denbora batez kotizatzeko eskatzen badu, harrerako estatuak –
Gizarte Segurantzako erakundeak– langileak EBko estatu guztiak izan dituen
kotizazio-aldi edo enpleguko aldi guztiak zenbatu behar ditu (prestazioa zehazteko
unean).
Esate baterako, langilea erretiratzeko adinera iristen denean, lan egin duen herrialde
bakoitzean Gizarte Segurantzan kotizatu dituen urteen araberako pentsio
proportzionatua hartuko du. Herrialderen batean ez baldin bada afiliaturik egon nahikoa
denboraz pentsio-eskubidea sortzeko, herrialde horrek gainerako herrialdeetan izaniko
historia kontuan hartuko du.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 48
Gizarte
Segurantzaren
prestazioei buruzko
informazio gehiago
4. Esportagarritasun printzipioa: Langileak lortzen dituen Gizarte Segurantzaren
prestazioak ematen dira langile horrek bizilekua daukan estatua edozein izanik ere;
hau da, baldin eta herrialde batean diruzko prestazio bat jasotzeko eskubidea badu,
hura jasotzen jarrai dezake, bizilekua beste herrialde batean izan arren.
Koordinazioa ez zaie aplikatzen herrialde jakin batzuetan:
Gizarte- eta medikuntza-arloko laguntzari; onuradunaren baliabideen arabera
ordaintzen diren prestazioei.
Zergei.
Kotizatu beharra ez duten eskudiruzko prestazio berezi batzuei (kotizazio gabeko
prestazioak). Halakoak bizileku-herrialdeko erakundearen kontura baino ez daude.
Kasu gehienetan, muga jakin baten azpiko pentsioak edo diru-sarrerak dituzten
pertsonei ordaintzen zaizkie. Beste herrialde batean bizi bada, ezin izango dituzte
jaso halako prestazioak. Haien zerrenda 883/2004 Erregelamenduko X. eranskinean
ageri da.
Europar Batasunean dauden gizarte-segurantzako eskubideei buruzko argibide
gehiagorako.
http://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=26&langId=es
http://europa.eu/youreurope/citizens/health/settling-abroad/health-insurance/index_es.htm
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 49
I.3. BESTE ESTATU
KIDE BATEAN LAN
EGITEKO
ESKUBIDEAREN
SALBUESPENAK,
LAN MOTAGATIK
Estatuek Administrazio Publikoko postu jakin batzuk bertako herritarrentzat gorde
ditzakete. Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera, honelako postuetan baino ezin
da bereizketa egin:
Botere publikoaren erabileran parte hartzea, zuzenean edo zeharka, dakarten
postuetan (adib., gobernua, epaileak, parlamentariak).
Estatuaren interesen babesa xedetzat duten postuetan (adib., militarrak,
diplomazialariak, industria estrategietako erantzukizuneko postuak).
Administrazio Publikoan Europar Batasuneko beste Estatu batzuetatik datozen herritarrak
bereiztea lanpostuen ezaugarri, zeregin eta arduren arabera kasuz kasu justifikatu behar
da, postu horiek botere publikoak erabiltzea edo estatuaren interesen babesa edo beste
erakunde publikoen babesa barne hartzen duten heinean
Maastrichteko Itunean “Europako herritartasuna” dela bide sarturiko xedapenen ildotik,
udaletarako zein Europako Parlamenturako harrerako estatuan egiten diren
hauteskundeetan EBko egoiliarrek hautesle zein hautagai izateko eskubidea dute, eta,
horri esker, bermaturik dago EBko beste estatu batzuetako herritarrak diren egoiliarrek
botoa jaso ahal izatea harrerako/bizilekuko estatuan zinegotzi izateko (udaletan)
eta/edo Europako parlamentariak izateko.
Horrenbestez, lan horietan ezin dira bereizi –hau da, ezin dira bertako herritarrentzat
erreserbatu– Administrazio Publikoko halako postuak (zinegotzia eta europarlamentariak),
nahiz eta botere publikoaren erabileran argi eta garbi parte hartzea dakarten berekin.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 50
I.4. EB-REN
TRESNAK
LANGILEEN
MUGIGARRITASUNA
ERRAZTEKO
EUROPASS
EUROPASSen egitura
Europass-en sorburua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko abenduaren
15eko 2241/2004/EE Erabakia da, prestakuntzaren eta gaitasunen gardentasunerako
eremu komunitario bakarrari buruzkoa.
Dokumentuen dossier hori lagungarria da herritarrentzat bizitzan eta hainbat
herrialdetan eta sektoretan ikasitakoak eta lorturiko titulazioak eta ziurtagiriak modu
argian eta errazean adieraz ditzaten. Europass-en helburu nagusia Europar Batasuneko
ikasleen eta langileen mugikortasuna erraztea da.
http://europass.cedefop.europa.eu/es/home
Europassek bost agiri ditu, eta Curriculum Vitae da bere osagai nagusia:
Interesatuak berak egin ditzakeen agiriak:
A) EUROPASS Curriculum Vitae (CV): norberaren gaitasunak eta prestakuntza
modu argian eta eraginkorrean aurkezteko tresna da.
B) Hizkuntzen EUROPASS pasaportea: hizkuntz trebetasun eta kualifikazioen
autoebaluaziorako tresna da.
Dagokien administrazio eskudunek osatzen eta ematen dituzten agiriak:
C) Europass mugigarritasun agiria: Europako beste herrialde batzuetan
eskuratutako ezagutza eta gaitasunak ageri dira, adibidez, atzerrian beka bat
edo praktikaldi bat egin izana.
D) EUROPASS gehigarria teknikari-titulurako edo profesionaltasun ziurtagirirako:
teknikari-tituluarekin edo profesionaltasun ziurtagiriarekin batera doan agiria
da. Bertan azaltzen dira titularraren ezagutzak eta gaitasunak, eman dena ez
den beste herri batean errazago ulertzeko.
E) Goi mailako tituluaren EUROPASS gehigarria. Unibertsitateko goi mailako
titulu ofizialarekin edo lanbide heziketako tituluarekin batera doan agiria da.
Bertan azaltzen dira titularraren ezagutzak eta gaitasunak, eman dena ez den
beste herri batean errazago ulertzeko.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 51
EUROPASSen alderdi
berriak
Orain EUROPASSen dokumentu guztiak gorde daitezke Gaitasunen Europako Pasaportea
deritzon karpeta elektronikoan (PEC). PECri esker, CV Europass-i dokumentuak gehitu
dakizkioke hala nola hizkuntza pasaportea, profesionaltasun tituluaren edota ziurtagiriaren
osagarria, tituluen kopiak, titulu teknikorako ziurtagiria, etab., Europass dokumentu guztiak
eskuragarri eta baliagarri izateko on-line karpeta bakarrean.
Gainera, 2014ko apiriletik eskuragarri dago motibazio-gutuna egiteko txantiloia, bereziki
garrantzitsua europar enplegatzaileentzat.
2014ko urriaren 15ean, editor online berria abiarazi zen, intuitiboagoa, errazagoa eta
erabilterrazagoa. Profila zuzenean eta bizkorrago LinkedIn-etik esportatu eta Europass
hodeira esporta daiteke (Dropbox, Google Drive eta OneDrive).
Dokumentuei buruzko argibide gehiago lor daitezke Europassen Nazio Zentroan
Espainian.
http://www.oapee.es/oapee/inicio/iniciativas/europass.html
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 52
A)
CURRICULUM VITAE
-ADIBIDEA-
B)
HIZKUNTZEN
PASAPORTEA
-ADIBIDEA-
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 53
C)
EUROPASS
MUGIGARRITASUN
AGIRIA
-ADIBIDEA-
EUROPASS MUGIGARRITASUN agiria, agiri pertsonal bat da, eta titularrak berea ez den
Europako beste herri batean eginiko ikaskuntzako edo prestakuntzako aldi bat
erregistratzen du; horri esker, hobeto eman ditzake aditzera bere esperientziak eta, batez
ere, lortutako gaitasunak. Agiria sortu da Europako edozein herrialdetan
mugigarritasun-esperientzia bat aurrera eramaten duen pertsona orori emateko,
haren adina edo hezkuntza-maila gorabehera.
Esate baterako, ikaskuntzako aldian hauek egon daitezke barne hartuta:
Enpresa bateko lan-praktikak.
Truke-programa baten barruko ikastaro akademiko bat.
GKE batean aldi baterako eginiko borondatezko lana.
EUROPASS MUGIGARRITASUNA dokumentua dena delako mugigarritasun-
programan parte hartzen duten bi zentroek egin behar dute -jatorriko herrialdekoak
eta anfitrioiak-, biek interesdunarekin adosturiko hizkuntzan. Zentroak unibertsitateak,
eskolak, prestakuntza zentroak, enpresak, GKEak, etab. izan daitezke.
Dokumentuaren eskaera guztiak atzerriko Europako beste herrialde batean ikaskuntzako
edo prestakuntzako aldia antolatzen duen zentroaren bitartez egin behar dira.
Europass Mugigarritasun agiria Espainian lortzeko moduari buruz informazio gehiago
eskuratzeko:
http://www.oapee.es/oapee/inicio/iniciativas/europass/documentosEuropass/documentomo
vilidad.html
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 54
D) eta E)
TITULUAREN
GEHIGARRIAK
-ADIBIDEA-
Titulurako gehigarriak titulu ofizial bati erantsiriko bi agiri instituzional dira, informazio-
balioa bakarrik dutenak, eta haien xedea da beste herrialde bateko enplegatzaile edo
erakundeei titulu edo ziurtagiriaren esanahia ulertzen laguntzea.
Bi gehigarriak prestakuntza-zentroak ematen ditu edo, hala dagokionean, jatorriko
ziurtagiria edo titulua emateko eskumena duen administrazioak. Ezin har daitezke
jatorriko prestakuntzaren ez ordezkotzat ez parekotzat, eta ez dira prestakuntza-maila
aitortzea bermatzen duen sistema automatiko bat.
Espainian, agiri hauek dira:
Goi-mailako titulu edo ziurtagirirako EUROPASS gehigarria: teknikari-tituluetarako
gehigarria da –hau da, maila ertaineko Lanbide Heziketa–, edo Lanbide
Ziurtagirietarako gehigarria -EINek ematen dituenak- .
Goi-mailako titulurako Europass gehigarria: goi-teknikariko tituluetarako gehigarria
da -hau da, goi-mailako Lanbide Heziketa-, edo unibertsitateko tituluetarako
gehigarria.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 55
I.5. ELKARRI
LANBIDE-
PRESTAKUNTZAK
ONARTZEA
Aldi baterako
zerbitzu-emateak
Askotan, lanbide-jarduera bat sortu eta hartan aritzeko, estatuetako legeek lanbide-
prestakuntza jakin bat eskatzen dute, eta sarri askotan, prestakuntza hori titulu edo
diploma jakin batean bermatzen da.
Bereizketak agertzen dira, horrenbestez, EBko estatu batean eskuraturiko titulu edo
diplomak beste estatu kide batzuetan onartzen ez direnean eta, beraz, posible ez
denean harrerako estatu batean lanbide-jarduera bat (norberaren edo besteren kontura)
sortu eta aurrera eramatea).
Lanbide-prestaketen onarpena aplikatu behar zaie, norberaren edo besteren kontura,
harrerako estatu kidean arauturiko lanbide batean, aldi baterako zein era
iraunkorrean, aritu nahi duten EBko estatu bateko herritar guztiei.
Titulua lortu duten herrialdea ez den Europar Batasuneko beste estatu batean ikasketa
gehiago egitearren, titulu horren homologazioa lortu nahi duten pertsonek, ENIC-NARIC
sarean ematen den informazioa begiratu beharko dute (ikus 3. kapitulua: Europar
Batasunean ikasteko mugigarritasuna).
Lanbide-prestakuntzak onartzeari buruz zeuden arauak sendotu eta modernizatu zituen
2005/367/EE Zuzentarauak. Zuzentarauko arauak aldatu egiten dira, lanbide bat EBko
beste estatu batean aurrera eramatea iraunkorra ala aldi baterakoa den:
ZERBITZUAK ALDI BATERAKO EMATEA: kasu gehienetan, lanbidea aldi baterako
EBko beste estatu batean aurrera eraman nahi duten pertsonek ez dute beren
prestakuntzen gaineko kontrolik jasaten, eta berehala jardun dezakete beren
jardueran. Hala eta guztiz ere, lanbidea betetzeko, harrerako estatuak lanbide-
prestakuntzaz bestelako eskakizun batzuk egin ditzake, hala nola profesionalen
organizazio bati atxikitzea.
Jatorriko herrialdean araututa ez dagoenean harrerako herrialdean aurrera eraman
nahi den lanbidea, harrerako estatu kideko agintariek informazio jakin bat eska
dezakete, eta/edo lehendik bi urteko esperientzia –gehienez– izatea jatorriko estatuan
aurreko hamar urteetan zehar.
Horrez gain, lanbideak berekin osasunerako edo segurtasun publikorako arriskuren
bat dakarrenean, harrerako estatu kideak prestakuntzaren kontrola egin dezake,
sektore-lanbideei dagokienez izan ezik, beren sistema badaukate eta
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 56
Kokatze iraunkorra
2005/36 zuzentarauak
arautzen ez dituen
lanbideak
KOKATZE IRAUNKORRA EBko beste estatu batean lanbide batean era iraunkorrean
jarduteko helburuz, lanbide-prestakuntzak onartzeko, 2005/38 Zuzentarauak
prestakuntzak onartzeko hiru sistema jasotzen ditu:
1) ONARPEN AUTOMATIKOKO SISTEMA: Dagokien zazpi lanbideetako
bakoitzerako (“sektore-lanbideak” deritze: arkitektoa, odontologoa, medikua,
emagina, erizaina, farmazialaria, eta albaitaria), EBko estatu bakoitzean titulua
lortzeko behar den gutxieneko prestakuntza harmonizatu egin da. Horrela,
onarpena modu automatikoan egiten da, eta emigrantea gaiturik geratzen da
bere lanbidea aurrera eramateko egiaztatu diona ez den beste herrialde batean,
era automatikoan.
2) ONARPEN SISTEMA OROKORRA: EBko estatuen elkarrekiko konfiantzaren
printzipioan oinarritzen da; hala, bada, profesional bat jatorriko estatuan lanbide
bat betetzeko osoki prestatua badago, harrerako estatuan lanbide horretan
jarduteko onartu beharko litzateke.
Hala eta guztiz ere, lanbide batean jarduteko estatu bakoitzean eskumena
ematen duten tituluak erdiestea ahalbidetzen dituzten prestakuntzen artean
desberdintasunak baldin badaude, konpentsatze-mekanismo batzuk aurreikusirik
daude, alegia, gaitasun-proba bat edo egokitze-ikastaro bat egitea (gehienez hiru
urtekoa), titulua onartu aurretik egin beharrekoak. Sistema horretan, interesdunak
eskabide bat aurkeztu behar du, eta halako eskabideok kasuz kasu aztertuko
dira.
3) LANBIDE-ESPERIENTZIAN OINARRITURIKO ONARPENA. Ekulangintzako,
industriako eta merkataritzako profesionalei aplikatzen zaie (zuzentarauko IV.
ERANSKINEAN daude jasorik), eta prestakuntzen onarpen automatikoan datza,
esperientzia-urteen kopuruan oinarriturik. (adibidez, estetikarekin edo ile-
apainketarekin zerikusia duten jarduerak sartzen dira).
Nahiz eta 2005/36 Zuzentarauak 800 lanbide baino gehiago arautzen dituen, badira haren
aplikazio-eremuan sartzen ez diren lanbide jakin batzuk, beste zuzentarau berezi batzuen
bitartez araututa daudenak. Horien artean daude aseguru-bitartekariak, merkataritza-
agenteak, abokatuak, edo gai arriskutsuen garraioaren sektorea.
http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/other_directives/index_en.htm
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 57
2005/36 zuzentarauak
arautzen dituen
lanbideen datu-basea
Alderdi berriak
EUROPAKO LANBIDE
TXARTELA
2005/36 Zuzentarauak arautzen dituen lanbideen zerrenda hemen begiratzeko
gomendatzen da:
http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/regprof/index.cfm?newlang=en
2013ko abenduaren 28an, EBk 2005/36 Zuzentaraua aldatzen duen 2013/55
Zuzentarau berria onetsi zuen, EBko profesionalen mugigarritasuna hobetzeko
helburuz, eta bereziki, Europako Lanbide Txartela izenekoa sortzeko. Txartel horrek
egiaztatu egingo du titularra Batasuneko edozein herritan lanbide-jarduera bat
egiteko prestatuta dagoela. Beraz, horrela, murriztu egingo dira Estatu kide batzuek
beste Estatu batzuetatik datozen profesionalen aintzatespena luzatzeko ezartzen dituzten
itxaronaldiak.
Txartela, lanbide-ziurtagiri elektronikoaren itxurarekin, Estatu kideek eman beharko dute, lanbide-kualifikazioa egiaztatzen duten pertsonek hala eskatzen badute. Beraz,
jatorriko herria arduratuko da eskaerak jasotzeaz, eta ziurtagiria harrera-herrian
kudeatzeaz, gaur egun gertatzen den bezala. Gainera, estandarizatutako ezagutza,
trebetasun edo proba batzuetan oinarritutako “Trebakuntzako Esparru Komunak” garatzea aurreikusten du. Hala, esparru horietan lortzen diren kualifikazioak Estatu kideek automatikoki aintzatetsiko dituzte.
Zuzentarauaren aldaketei buruzko argibide gehiago:
http://ec.europa.eu/internal_market/qualifications/policy_developments/legislation/index_en.htm
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 58
I.6. BOLOGNAKO
PROZESUA
EGHEren helburua
Bolognako
prozesuaren
jarduera-ildoak
“Bolognako Prozesua” deritzonak Bolognako adierazpena izan zuen abiapuntu. Azken hori
1999. urtean izenpetu zuten, izen horretako hirian, Europako hainbat herrialdetako
hezkuntzako 29 ministrok (gaur egin, prozesuan 49 herrialdek parte hartzen dute),
Europako Goi-mailako Hezkuntzako Esparrua (EGHE) sortzeko.
Bolognako Prozesuko kide diren herrialde guztien ahaleginak, 1999 eta 2010 artean,
helburu horretan bildu ziren, hots, EGHE delakoa sortzean, eta hura dagoeneko zertu egin
da, 2010eko martxoko Budapest-Vienako Adierazpena deritzonarekin.
EGHE esparruaren eraketa konparatzeari eta elkarri onartzeari dagokienez lortu behar
diren helburuen gaineko akordio eta konpromisoetan oinarritzen da, Europar Batasuneko
estatuen artean eta EBn ematen diren titulu eta diploma desberdinen inguruan lortu behar
diren akordio eta konpromiso batzuetan, hain zuzen.
Bukaresten 2013ko apirilaren 26an eta 27an egindako azken goi-bileraren mezu nagusia
da Goi Mailako Hezkuntzaren erreformak Europari hazkunde eta enplegu gehiago sortzen
lagundu ahal diola. Ministroek krisiari aurre egiteko hiru helburu nagusi ardatz hartzea
adostu zuten:
gero eta ikasle gehiagori kalitatezko goi mailako hezkuntza ematea.
ikasleei lanbide-gaitasun hobeak ematea.
ikasleen mugigarritasuna handitzea, helburu espezifiko bat ezarrita: Europan
2020an graduatzen diren ikasleen %20k ikasketen edo praktiken aldi bat atzerrian
eginda izatea.
Bolognako Prozesuko jarduera-ildo nagusiek ardatz hauek dituzte:
1. Prestakuntza-esparrua / Hiru zikloko sistema (gradua/masterra/doktoregoa):
http://www.ehea.info/article-details.aspx?ArticleId=17
Espainiako unibertsitate-sistemaren trantsizioa:
http://www.eees.es/es/eees-estructura-antigua-estructura-nueva-eees
2. Mugigarritasuna: http://www.ehea.info/article-details.aspx?ArticleId=13
3. Kalitate-bermatzea:
http://www.ehea.info/article-details.aspx?ArticleId=24
EGHEren helburua ez da Goi Mailako Hezkuntza sistemak homogeneizatzea, baizik
eta sistema horien BATERAGARRITASUNA eta KONPARAGARRITASUNA
areagotzea, aniztasuna errespetatuta.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 59
Informazio gehiago
4. Enplegagarritasuna: http://www.ehea.info/article-details.aspx?ArticleId=16
5. Nazioarteko irekitasuna: http://www.ehea.info/article-details.aspx?ArticleId=20
6. Onarpena: http://www.ehea.info/article-details.aspx?ArticleId=64
Hemen ENIC-NARIC sarea, ECTS kreditu-sistema edo Titulurako Gehigarria
(Europass) bezalako ekimenak sartzen dira.
7. Dimentsio soziala: http://www.ehea.info/article-details.aspx?ArticleId=12
8. Etengabeko ikaskuntza: http://www.ehea.info/article-details.aspx?ArticleId=14
9. Jarraipena: http://www.ehea.info/article-details.aspx?ArticleId=21
Bolognako Prozesuaren inplementazioaren azken jarraipen-txostena (2012ko apirila)
hemen kontsultatu ahal da:
http://www.ehea.info/Uploads/%281%29/Bologna%20Process%20Implementation%20
Report.pdf
Bolognako Prozesuari buruzko informazio gehiago:
Bolognako Prozesuaren webgune ofiziala:
http://www.ehea.info/
Espainiako Hezkuntza Ministerioa
http://www.educacion.es
/boloniaeees/inicio.html
Espainiako unibertsitate sarea:
http://eees.universia.es/comprende-bolonia/
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 60
I.7. NOLA JAKIN ZER
LAN-AUKERA
DAUDEN EB-KO
BESTE HERRI
BATEAN
EURES sarea:
lanbide
mugigarritasunaren
Europako ataria
EURES–MUGIGARRITASUN PROFESIONALAREN EUROPAKO ATARIA lankidetza-
sare bat da, Europako Batzordearen, EBko estatuetako –eta Suitzako, Norvegiako,
Islandiako eta Liechtensteingo– enplegu-zerbitzuen eta elkartutako beste organizazio
batzuen artekoa.
Haren helburua da langile zein enpresaburuei informazioko, aholkularitzako eta
kontratazioko/enpleguko (lana bilatzea) zerbitzuak ematea, bai eta Europar
Batasunaren barruko joan-etorri askearen printzipioaz baliatu nahi duen edozein herritarri
ere.
Europako mugako eskualdeetan, EURESek badu bete beharreko eginkizun garrantzitsu
bat, alegia egunero muga zeharkatzen duten langileei nahiz haiek lan egiten duten
enpresei informazioa ematea eta halakoek aurre egin beharreko denetariko arazoak,
arazorik izanez gero, konpontzen laguntzea.
Atari honi esker enplegu eskatzaileek euren curriculuma on-line erregistratu ahal dute,
baita parte hartzen duten herrialdeetako enpresek jartzen dituzten enplegu eskaintzetara
apuntatu ere. Eskaintzaren batean izena emateko, enpresaburuarekin jarri behar da
harremanetan eskatzailea, eskaintza bakoitzean agertzen diren jarraibideen arabera.
Gainera, atzerrian lanbide karrera bat hasteko orientabide eta kontseilua ere ematen du.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 61
Tu Europa webgunea
Nazioarteko
mugigarritasun ataria
Tu Europa webgunean ere EBko beste herri batean enplegua bilatzeko moduari buruzko
informazio gehiago aurkitu ahal da.
http://europa.eu/youreurope/citizens/work/job-search/index_es.htm
Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak atari espezifikoa sortu du langileen nazioarteko
mugigarritasunerako, non atzerrian egonaldia prestatzeari, bizilekurako izapideei eta Espainiara
itzultzean kontuan hartu beharrekoei buruzko aholkuak eta gomendioak agertzen diren.
http://www.empleo.gob.es/movilidadinternacional/es/menu_principal/trabajar/busqueda/index.htm
Gainera, zenbait herrialdetan, enplegurako web espezifikoak sortu ditu Ministerioak, bertan lana
bilatzeari buruzko informazioa duena. Horietako bakoitzean sar daiteke web gune honen bidez:
http://www.empleo.gob.es/es/mundo/websempleo/index.htm
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 62
SEPEren webgunea
LANBIDEren
webgunea
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) Europar Batasuneko beste herrialde bateko lan
eskaintzak bilatzeko zerbitzua eskaintzen du, baita lan-merkatuari eta beste herrialde batzuetako
bizi-baldintzei buruzko informazioa ere.
http://www.sepe.es/contenidos/personas/encontrar_empleo/empleo_europa.html
(LANBIDE) berariaz Euskadin ezagutaraztea eskatu duten enpresaburuak argitaraturiko
EURES eskaintzak bilatzeko zerbitzua eskaintzen du.
http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=C&ML=OFE
MEN1&MS=Eaa&CTRG=9&RG=1
Bizkaian, hauxe da EURES harremanetarako gunea:
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 63
II. EUROPAR BATASUNEKO ERAKUNDEETAN LAN EGITEKO ESKUBIDEA
II.1. EUROPAR
BATASUNEKO
ERAKUNDEAK ETA
BESTE ORGANISMO
BATZUK
Europar Batasunak berezko erakunde eta organo batzuei esker eramaten du aurrera
bere jarduna. Halakoek Europagintzan aurrera egin dadin eta EBko estatuak gehiago
integra daitezen zaintzen dute.
“Supranazionalitate-printzipioa” deritzonaren arabera, Europar Batasuneko Hogeita
zortzi estatuek beren subiranotasuna lagatzen diete erakunde horiei Europako itunek
ezarritako gaietan, erakundeok, beren erabakien bitartez, Europako arauak emateko eta
ekintza bateratuak bideratzeko.
EUROPAR BATASUNEKO ERAKUNDEAK ETA BESTE ORGANISMO BATZUK
1) Erakundeak
Europako Parlamentua Europako Kontseilua Europar Batasunaren Kontseilua Europako Batzordea Europar Batasuneko Justizia
Auzitegia Kontuen Auzitegia Europako Banku Zentrala
2) Organo aholku-emaileak
Ekonomia eta Gizarte Lantaldea Eskualdeen Lantaldea
3) Finantza-organoak
Europako Inbertsio Bankua Europako Inbertsio Funtsa
4) Beste organo batzuk
Europako Herriaren Defendatzailea
Datuak Babesteko Europako Ikuskaritza
Kanpo Ekintzako Zerbitzu Europarra
5) Erakunde arteko organismoak Larrialdi Informatikoetan Laguntzeko Taldea CERT
Europako Administrazio Eskola Europar Batasuneko Argitalpenen
Bulegoa Langileak Hautatzeko Europako
Bulegoa
6) Europar Batasunaren agentziak
Agentzia deszentralizatuak: Agentzia betearazleak EURATOM agentziak eta
organismoak Europako Berrikuntza eta
Teknologia Erakundea (EIT)
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 64
1) Erakundeak
2) Organo aholku-
emaileak
Europar Batasunak zazpi erakunde dauzka, Europar Batasunaren Funtzionamenduari
buruzko Tratatuan halakotzat onartuak.
EBko legediak egiteko prozesuan hiru erakundek esku hartzen dute:
Europako Parlamenta, EBko herritarren ordezkaria da eta
haiek zuzenenean aukeratuta dago;
Europar Batasunaren Kontseilua estatu kideen ordezkaria
da;
Europar Batzordeak Batasun osoaren interesak defendatzen
ditu.
Lisboako Tratatuak (EBT eta EBFT) sartu zuen funtsezko aldaketa bat izan zen elkarrekin
erabakitzea legegintzako prozedura arrunta bihurtzea (EBFTko 294. art.). Honetan datza
prozedura hori: Batzordeak lege berriak proposatzen ditu, eta Parlamentuak eta
Kontseiluak onartzen dituzte. Jarraian, Batzordeak eta Estatu kideek legedi hori aplikatzen
dute eta Batzordeak legeak behar bezala bete daitezela zaintzen du.
Kontseilu Europarra Estatuburuek edo gobernuburuek osatzen dute, bai eta kontseiluko
bertako lehendakariak eta Europako Batzordeko lehendakariak ere. Atzerriari eta
Segurtasunari buruzko Politika Bateratuko goi-ordezkariak ere parte hartzen du haren
lanetan. Kontseilu Europarraren eginkizuna da Europar Batasunari garatzeko behar duen
bultzada ematea, eta haren norabide eta lehentasun politika orokorrak zehazten ditu, baina
ez du legegintzako funtziorik betetzen.
Beste hiru erakundek funtsezko eginkizun bat betetzen dute: Justizia Auzitegiak
Europako legedia bete dadin zaintzen du; Kontuen Auzitegiak Europar Batasunaren
jardueren finantzaketa kontrolatzen du; eta Europako Banku Zentrala Europako Moneta
Batasunaren diru-politikaz arduratzen da.
Organo aholku-emaileak erakundeentzat (Kontseiluarentzat, Batzordearentzat eta
Europako Parlamentuarentzat) irizpenak ematen dituzten biltzar aholku-emaileak dira.
Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldea. Europako interes-taldeek
(sindikatuak, langileak, nekazariak, etab.) EBren legegintza-
proposamenei buruz euren iritzia ofizialki azaltzeko bidea ematen du.
Eskualdeetako Lantaldea. Bere zeregina eskualdeek eta udalerriek
EBren legediari buruz dituzten ikuspuntuak azaltzea da.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 65
3) Finantza-organoak
4) Beste organo
batzuk
5) Erakunde-arteko
organoak
Europako Inbertsio Bankua (BEI), Europako Inbertsio Bankuak
dirua maileguan eskatzen du kapital-merkatuetan, eta era
berean, maileguan ematen du interes-tasa txikietan, hainbat
proiektutarako: azpiegiturak, energiaren hornidura edo
ingurumen egoera hobetzea, bai EBren barruan, bai inguruko
herrialdeetan edo garapenerako bidean daudenetan.
Europako Inbertsio Funtsa arrisku-kapitala eskuratzen die
enpresa txikiei (ETE), hasten ari direnei eta teknologien
sektorearen ingurukoei bereziki. Gainera, finantza-erakundeei
(bankuei, adibidez) bermeak ematen dizkie ETEei emandako
maileguak estaltzeko. Bere akziodun nagusia Europako
Inbertsio Bankua da, eta harekin batera "BEI Taldea" sortu
zuen.
Europako Herriaren Defendatzailea, EBko erakunde,
organismo, bulego eta agentzien aurkako salaketak ikertzen
dituena.
Datuak Babesteko Europako Ikuskaritza. Bere ardura, EBko
erakunde eta organismoek pertsonen datu pertsonalen
tratamenduan intimitatearen eskubidea errespeta dezatela da.
Kanpoko Ekintzako Zerbitzu Europarra. Europar Batasuneko
kidego diplomatikoa da. EBko Atzerriko gaietarako
ordezkariari laguntzen dio kanpoko politika eta segurtasun
politika gauzatzen.
Larrialdi Informatikoetan Laguntzeko Taldea (CERT): Europako erakundeen
sistema informatikoen mehatxuak kudeatzen laguntzea du.
Europako Administrazio Eskola: EBko erakundeetako pertsonalarentzako arlo
zehatzerako prestakuntza eskaintzen du.
Argitalpenen Bulegoa: EBko erakundeen argitaletxe gisa dihardu, Europar
Batasunaren argitalpen ofizial guztiak eginda eta argitaratuta.
Langileak Hautatzeko Europako Bulegoa: EBko langileak hautatu eta kontratatzeko
lehiaketa eta oposizioak prestatzen ditu.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 66
6) Europar
Batasuneko
agentziak
EBko agentziak eta beste organismo batzuk deszentralizazio geografikoaren nahia eta arlo
juridiko, tekniko eta/edo zientifikoko zeregin berri batzuei aurre egiteko beharra dira.
2012an, Europar Batasunak “planteamendu komuna” izeneko zuzentarau oso batzuk hartu
zituen, kanpoko ebaluazio baten emaitza gisa, Agentziak koherenteagoak,
eraginkorragoak eta arduratsuagoak izan zitezen.
Gaur egun hiru motatako Agentziak daude:
agentzia deszentralizatuak, zeregin tekniko, zientifiko edo administratiboak bereziki
egiten dituztenak, EBko erakundeei beren politikak egiten eta aplikatzen laguntzeko.
agentzia betearazleak, Europako Batzordeari laguntzen diote EBko programak
kudeatzen; iraupen mugatua dute eta Europako Batzordearen egoitzan (Brusela edo
Luxenburgo) kokatuta egon behar dira.
EURATOM agentziak eta organismoak, Estatu kideen ikerketa-programak
koordinatzen dituztenak, energia nuklearraren erabilera baketsua izateko eta hornidura
nahikoa eta segurua dagoela bermatzeko.
Europako Berrikuntza eta Teknologia Erakundea (EIT), EBko organo independente eta
deszentralizatua da. Zientzia, enpresa eta hezkuntza arloko baliabiderik onenak
bateratzen ditu batasunaren berrikuntza-ahalmena bultzatzeko.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 67
II.2. EUROPAKO
FUNTZIO PUBLIKOA
ETA LANGILEAK
HAUTATZEKO
EUROPAKO
BULEGOA
Europako Funtzio
Publikoa
Pertsona ugarik, gehienak Batasuneko nazionalitateetakoak (Europar Batasuneko 28
herrietako 40.000tik gora emakume eta gizonek), Europako Funtzio publikoan lan egiten
dute, Europako erakunde eta organoen multzo horretan:
Europar Batasunak, bere kontratazio-politikan, produktibitatearen eta zintzotasunaren
aldetik balio handia duten langileak hautatu asmo ditu, ahalik eta irizpide
geografikorik zabalenarekin, EBko estatuetako herritarren artean.
Europar Batasunaren helburua da Europako funtzio publikoak bereizgarritzat izan ditzala
gaitasuna, independentzia, leialtasuna, inpartzialtasuna eta iraunkortasuna, bai eta
kulturen zein hizkuntzen aldetiko aniztasuna ere. Hau da, Europako administrazio publikoa
kalitate handiko administrazio publiko bat izan dadin, dagozkion eginkizunak ahalik eta
mailarik gorenean betetzeko gai, eta etorkizunean agertzen zaizkion erronkei, barrukoei
zein kanpokoei, aurre egiteko gai.
http://europa.eu/about-eu/working-eu-institutions/index_es.htm
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 68
Langileak hautatzeko
Europako bulegoa EPSO
Langileak Hautatzeko Europako Bulegoa (EPSO) erakunde arteko organo bat da, eta
haren helburua da langileak hautatzeko zerbitzu bat profesionaltasun-mailarik
handienean ematea Europar Batasuneko erakundeen izenean. Labur esanda, langile
iraunkorrak hautatzeko LEHIAKETA OROKORRAK antolatzeaz arduratzen da, EBko
organoetan lan egin dezaten.
Langileak Hautatzeko Europako Bulegoa (EPSO) 2003. urtean sortu zen, Europar
Batasunean.
Gaur egun, EPSOk leihatila bakar gisa dihardu Europako erakundeetan lan egin nahi
duten EBko herritar guztientzat. EPSOren jardunari esker, erakunde guztietan
hautatzeko estandar eta printzipio bateratuak erabiltzen dira.
Era berean, eta EBko erakunde, organo eta agentziek hala eskaturik, EPSOk lagundu
egiten die beren hautapen-prozedurak antolatzen (barne-lehiaketak). Eta agenteak
kontratatzea erakunde interesdunen eskumena den arren, EPSOk ere, askotan, haien
hautaketa antolatzen parte hartzen du.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 69
Lan modalitateak
Europar Batasunean
II.3. LANGILE
IRAUNKORRAK
KONTRATATZEA
Europar Batasunean erakundeek hainbat motatako enpleguak eskaintzen dituzte. Enplegu
horiek kategoria handi bitan taldekatu ahal dira:
Langile iraunkorrak kontratatzea (“FUNTZIONARIO TITULARRAK”): lehiaketa,
lehiaketa-oposizio edo oposizio prozesu bat gainditu ostean lanpostu iraunkorrak (iraupen
mugagabeko kontratuak) okupatzen dituzten langileak dira.
Beste hautaketa eta kontratazio prozedura batzuk (“BESTE AGENTE BATZUK”):
iraunkortzat jotzen ez diren langile batzuk, lanbide-jarduera iraupen jakin bat daukaten
kontratu batzuen arabera betetzen dutenak.
http://europa.eu/epso/discover/types_employment/index_es.htm
Haiei guztiei aplikatu ahal zaie 31. (EEE) 11. (EAEE) zk.dun ERREGELAMENDUA,
“Europako Erkidegoko funtzionarioen Estatutua eta Europar Batasuneko beste
eragile batzuei aplikagarri zaien erregimena ezartzen duena”.
Europako funtzio publikoan batasuna eta baterako arauen aplikazioa bermatzen dituen
estatutu-esparru bakarra da. Horrez gain, tresna eraginkorra da langileria-politikaren arloan
lankidetza sendotzeko erakunde eta agentzien artean.
ERKIDEGOKO FUNTZIONARIOTZAT jotzen dira Europar Batasuneko erakundeetako
batean lanpostu iraunkor bat betetzen duten pertsonak, erakundeak, organo aholku-
emailek, organo espezializatuak zein agentziak barne.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 70
I.3. CONTRATACIÓN
DE PERSONAL
PERMANENTE
Hiru kategoriatan banatzen dira: administratzaileak (AD) eta laguntzaileak (AST) eta
laguntzaile-idazkariak (AST/SC).
Administratzaileak (AD): zuzendaritzako, sorkuntzako eta azterketako funtzioak, eta
hizkuntzako edo zientziako funtzioak betetzen dituzte. Normalean politikak
formulatzen dituzte eta EBren legediaren aplikazioaren jarraipena egiten dute.
Orokorrean, administratzaile izateko oposizio batean aurkezteko gutxienez
unibertsitate-prestakuntzako hiru urte eginda eduki behar dira. Laguntzaileak (AST): gauzatzeko funtzioak; zeregin teknikoak eta bulegokoak
betetzen dituzte. Normalean erakundeen barneko kudeaketan aritzen dira, aurrekontu eta finantzen gaietan, langileria gaietan, informatikan eta agirien kudeaketan. Orokorrean, laguntzaileen oposizio batean aurkeztu ahal izateko gutxienez bigarren hezkuntza amaituta eduki behar da.
Laguntzaile-idazkariak (AST/SC) Bulegoa kudeatzeko eta administrazio laguntzarako lanak betetzea, hala nola espedienteak prestatzea, batzarrak antolatzea eta koordinatzea eta EBko erakundeetako laguntza ekipoen edo beste zerbitzu batzuen beste jarduera asko
Europako funtzionarioen lanbide-karreraren sistemak 16 maila edo graduko karrera-
sistema bat du. Kategorizazio orokor horretan oinarriturik, erakunde eta organo
bakoitzak berezko funtzio-deskribapen bat eta eskudantzia berezi batzuk ditu lanpostu
bakoitzerako. Funtzio-talde bakoitzak (AD edo AST) gradu-kopuru bat du:
ADMINISTRATZAILEAK (AD) 12 GRADU
AD5 AD6AD7AD8 AD9 AD10AD11 AD12 AD13 AD14 AD15 AD16
LAGUNTZAILEAK (AST) 11 GRADU)
AST1AST2AST3AST4 AST5 AST6AST7 AST8 AST9 AST10 AST11
LAGUNTZAILE IDAZKARIAK (AST/SC) 6 GRADU
AST/SC1AST/SC2AST/SC3AST/SC4 AST/SC5 AST/SC6
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 71
Administratzailearen karrera AD 5etik AD 16ra bitarteko graduak ditu.
AD 5 gradua unibertsitate tituluak eskuratzeko maila da.
AD 6 edo AD 7 graduetako hautaketa eta kontratazioa postu espezializatuagoetarako
eskaintzen da, eta esperientzia egokiko hainbat urte eskatzen da.
AD 9tik AD 12ra bitarteko graduak bitarteko kudeaketa-postuei dagozkie. Gradu
horietarako hautaketak edo kontratazioak kudeaketaren gaineko esperientzia izatea
eskatzen du.
Zuzendaritza-karguetarako, erakunde bakoitzak bere politika du. Oro har,
unitateburuak AD9tik AD14ra bitarteko graduetan izendatzen dira, eta zuzendariak eta
zuzendari nagusiak, bestalde, AD14/15 eta AD15/16 graduetan egoten dira, hurrenez
hurren.
Laguntzaile karrera AST 1etik AST 11ra bitarteko graduak ditu.
Funtzionario berriak AST 1 edo AST 3 graduetan sartu ohi dira.
AST 1 graduko hautagaiek bigarren hezkuntzako titulua eta esperientzia egokia edo
lanbide prestakuntza egokia izan behar dituzte.
AST 3 graduko hautagaiek bigarren hezkuntzako titulua eta esperientzia egokia edo
lanbide prestakuntza egokia izan behar dituzte.
Laguntzaile-idazkariarren karrerak AST/SC 1etik AST/SC 6ra bitarteko graduak ditu.
Funtzionario berriak AST/SC 1 graduarekin sartu ohi dira.
AST/SC 1 graduko hautagaiek bigarren hezkuntzako titulua eta esperientzia egokia
edo lanbide prestakuntza egokia izan behar dituzte.
AST/SC2 gradua esperientzia handiagoa duten hautagaiei esleitzen zaie (gutxienez 4
urtez).
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 72
FUNTZIO TALDEAK – (europar funtzionarioak)
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 73
Funtzionarioa izateko
eskakizunak
Funtzionarioak
hautatzeko prozesua
Europako Funtzio publikoan sartzeko betekizun orokorrak hauek dira:
Europar Batasuneko estatu bateko herritarra izatea.
Soldadutzari loturiko betebehar guztiak beteak izatea.
Diren direlako funtzioak betetzeko eskatzen diren moralitate-bermeak eskaintzea.
Diren direlako funtzioak betetzeko behar diren gorputz-gaitasuneko baldintzak
biltzea.
Europar Batasuneko hizkuntzetako bat sakon jakitea, eta behar bezala jakitea
haietako beste bat, bete beharreko funtzioak behar den neurrian.
Funtzionario-erreklutamenduaren xedea da erakunde guztiei gaitasunaren,
errendimenduaren nahiz zintzotasunaren aldetik ezaugarri gorenak dituzten
funtzionarioen zerbitzua bermatzea, funtzionariook ahalik eta oinarri geografikorik
zabalenean hautaturik Batasuneko estatuetako herritarren artean. Lanpostu bat ere ezin
izango da erreserbatu estatu kide jakin bateko herritarrentzat.
Langileak Hautatzeko Europako Bulegoa (EPSO) EBko erakundeetako langile iraunkorrak
hautatzeko oposizioak antolatzeaz arduratzen da: Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua, Europako Batzordea, Europako Justizia Auzitegia, Kontuen Auzitegia,
Organo aholku-emaileak: Ekonomia eta Gizarte Lantaldea eta Eskualdeen Batzordea,
Erakunde espezializatuak: Arartekoa, Datuen Babeserako Europako Gainbegiralea eta Kanpo Ekintzarako Europar Zerbitzua.
Europako Banku Zentralak, Europako Inbertsio Bankuak eta Europako Inbertsio Funtsak
euren hautaketa-prozesu propioak aplikatzen dituzte.
EBko agentzia eta erakunde deszentralizatuek era guztietako lan-eskaintzak proposatzen
dituzte, bereziki adituentzat.
Kontratazio eskaintzak argitara ditzakete oposiziorik ez dagoenean. Horietako zenbait
baimenduta daude ESPOk eraturiko erreserbako zerrendako pertsonala kontratatzeko
(CAST datu-basea.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 74
Funtzionarioak
hautatzeko prozesu
motak (pertsonal
iraunkorra)
Lehiaketa orokorrak
Pertsonala hautatzeko hiru prozesu mota daude:
LEHIAKETAK (lehiaketa, oposizioa, oposizio-lehiaketa)
OROKORRAK: EBko herritar guztientzat.
BARNEKOAK: lehendik EBko funtzionarioak badirenentzat. Lanpostu hutsak bete
behar dituztenean, erakundeek, lehenik eta behin, aukera hauek aztertzen
dituzte: erakunde barruko lekualdaketak eta igoerak.
beste erakunde batzuetatik gradu bereko funtzionarioak transferitzeko
eskatzea.
LEHIAKETAK EZ DIREN HAUTAPEN PROZESUAK GOI-FUNTZIONARIOENTZAT:
zuzendari nagusi eta zuzendari postuetarako, edo haien baliokideetarako (AD 16, AD
15 eta AD 14 graduak), bai eta salbuespeneko zenbait kasutarako ere, prestakuntza
berezi bat behar duten hainbat postutarako.
LEHIAKETA OROKORRAK, Europako herritar guztientzat irekiak, beheko
graduetarako izaten dira gehienetan: (Administratzaileak AD5- AD7, Laguntzaileak
AST1-AST3 eta laguntzaile idazkariak AST/SC1-AST/SC2).
Oposizio orokorretan, hautagaiaren lanbide gaitasunak egiaztatzeko ebaluazio ariketak eta
probak egiten dira, baita oinarrizko zenbait gaitasn ere. Bilaturiko profilaren arabera
aldatzen da oposizioen formatua.
Oposizioa gainditzen duten hautagaiak erreserba-zerrenda batean inskribatzen dira, eta
horretara jotzen dute erakundeen beren beharren arabera. Hortaz, oposizioen xedea ez
da plaza jakin bat betetzea, baizik eta kontratazio beharretarako erreserba-zerrenda
bat eratzea.
Lehiaketa bakoitza “oposizio deialdi” baten bidez argitaratzen da, eta bertan ematen da
bilaturiko profilari, onartzeko irizpideei eta hautaketa-prozedurari buruzko beharrezko
informazioa. Orokorrean, hautaketa-prozesuak bost eta bederatzi hilabete bitartean irauten
du, deialdia argitaratzen den egunetik aurrera.
Kontratazio iraunkorretarako proba-motei buruzko informazio gehiago:
http://europa.eu/epso/apply/how_apply/permanent/index_es.htm
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 75
Hautapen-prozesuak, oro har, bi fase dauzka:
Onarpen fasea: ordenagailu bidezko probetan eta/edo curriculumaren araberako
aurre-hautaketa batean oinarritzen da (profil espezializatuetarako oposizioetan).
Proba baztertzaileak dira, eta badaude arrazoibide abstraktuko zein hitzezko eta
zenbakizko arrazoibideko probak. Eskatzailearen jaioterriko ebaluazio-zentro
batean egin ohi dira.
Ebaluazio fasea: ezaguera espezializatuei buruzko proba bat eginarazten da.
Lanpostua zein den, proba praktikoak, talde-dinamikak, ahozko aurkezpenak eta
elkarrizketak barne har ditzake, gaitasunen arabera. Bruselan egiten da.
Kasu bakoitzean probak eta ariketak bilatzen den profilaren araberakoak dira. Dena dela,
jarraian profil orokorra daukaten unibertsitateko tituludunentzako oposizioen adibide bat
aurkezten da, arlo hauetarako: Europako Administrazio Publikoa, Zuzenbidea, Ekonomia,
Auditoria, etab.
.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 76
Europako
funtzionarioak
kontratatzea
Europako
funtzionarioen
betebehar eta
eskubideak
Ebaluazio fasean puntuaziorik onenak lortzen dituzten izangaiak “erreserbako
zerrenda” batean sartzen dira. Zerrendan, Epaimahaiak izangai bakoitzarentzat
egindako txosten arrazoitua sartzen da. Txosten horretan oinarrituta egingo dira
etorkizuneko kontratazioak.
Europako erakunde edo zerbitzu batek postu huts bat bete nahi duenean, barne-
hautagairik ez baldin badu aurkitzen, zerrenda horietara joko du, eta egoki iruditzen
zaizkion hautagaiak aukeratuko ditu, aurretik ezarritako hurrenkerarik errespetatu behar
izan gabe.
Erakundeek, orduan, aukeratutako hautagaiekin harremanetan jartzen dira, elkarrizketa bat
egiteko. Elkarrizketa hori positiboa bada, interesduna kontratatzeko proposatuko da, eta
azken horrek, dagokion osasun-azterketa egin ondoren, lan-eskaintza ofiziala jasoko du.
Beraz, erakunde bat postu bat hutsik duenean, dagokion zerrendara jo, eta hautagai-
talde txiki bat aukeratzen du, elkarrizketak egiteko eta lanpostu zehatz hori
betetzeko. Horrenbestez, erreserba-zerrendetako hautagaiek ez dute bermaturik
Europar Batasunak kontratatuko dituela, kontratazio hori hutsik geratzen diren
postuen mende baitago.
Profil orokorrentzako “erreserba-zerrendek” hurrengo urtean dagokion profilerako
oposizio-zikloa bukatu arte balioko dute (hau da, urtebetez bakarrik). Beste profil
batzuetarako, epe hori luzatu egin daiteke. Zerrendaren balio-epea bukatzen denean,
izangaiek eskubide edo aukera guztiak galtzen dituzte funtzionario kontratatzeari
dagokionez.
Nolanahi ere, funtzionario guztiek bederatzi hilabeteko praktikaldi bat egin beharko dute,
funtzionario behin betiko izendatu ahal izan baino lehen.
Europako funtzionarioak bere zereginak Europako Batasunaren interesa gida
bakartzat harturik bete behar ditu, ezein gobernuren, agintaritzaren, organizazioren edo
bere erakundetik kanpoko pertsonaren agindurik eskatu eta onartu gabe.
Agintzen zaizkion zereginak objektibotasunez eta inpartzialtasunek eramango ditu
aurrera, bai eta Batasunaren aldera duen leialtasun-betebeharra gordez.
Bere funtzioak betetzean, funtzionarioak ez ditu egingo pertsonalki interesatzen zaion
inongo gairen izapideak, haren independentzia urritzeko moduan. Baimenik ez
duelarik, ez du zabalduko jaso duen informaziorik, dena delako informazioa dagoeneko
jendaurrean jakinarazi denean izan ezik, baita bere funtzioak utzi dituenean ere.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 77
Europako
funtzionarioen lan-
baldintza orokorrak
Lanaldia (aparteko
orduak)
Oporrak
Funtzionario bakoitzaren gaitasun, errendimendu eta jokabideari buruz urtero
txosten bat egingo da. Txosten horretan azalduko da funtzionario bakoitzaren
zerbitzugintza egokia izan den ala ez.
Funtzionarioek badute elkartzeko eskubidea, eta Europako Funtzionarioen sindikatu
edo lanbide-elkarteetako kide izan daitezke, bereziki.
Funtzionario orok lanaldi laburrean lan egiteko baimena eska dezake, eta hura
automatikoki onartzen da, esate baterako, bederatzi urtetik beherako seme-alabez
arduratzeko eskatzen denean, edo ezkontideaz, aurreko edo ondorengo ahaide
batez, edo haurride batez arduratzeko, larri gaixorik edo elbarriturik dagoelako, edo
prestakuntza osagarria lortzeko.
Europako funtzionarioek zerga jakin batzuk ordaindu behar dituzte, haien soldatetatik
kentzen direnak. Era berean, zenbateko batzuk kentzen zaizkie osasun-arriskuak eta beste
prestazio batzuk estaltzeko, hala nola erretiro-pentsioak, eta elbarritasuneko eta
alarguntzako diru-kopuruak.
Zeregin bereziak esleiturik dituzten funtzionario-talde batzuen kasu berezietan izan ezik,
Europako funtzionarioen lanaldiak ez du normalean izango 42 ordu baino gehiago
astean. Zerbitzuaren beharrizanen arabera, funtzionarioa behartu ahal izango da, bere
lanalditik kanpo, erakundearen esanetara egotera, lantokian dela edo bere etxean dela.
Ezin behar daitezke funtzionarioak aparteko orduak egitera, premiazko kasuetan edo
ohiz kanpoko lan-metaketaren kasuan. Inola ere ezin izango dituzte bete 150 ordu baino
gehiago, sei hilabeteko aldi bakoitzean. AD eta AST 5-11 graduetako funtzionarioek
beteriko aparteko orduek ez dute eskubiderik ematen ez konpentsaziorik ez ordainsaririk
jasotzeko.
Funtzionarioek urtean 24 egunetik 30 egunera bitarteko oporrak izateko eskubidea
dute, urte naturaleko. Haurdunek, gainera, hogei asteko baimen baterako eskubidea
dute; erditzeko ustezko eguna baino sei aste lehenago hasiko dira gehienez, eta erditu eta
hamalau astera amaituko dira gutxienez.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 78
Erretiroa
Ordainsaria
Erkidegoko funtzionarioak erretiratzeko adin normala 66 urtekoa da, baina egoera
jakin batzuetan badago erretiroa lehenago eskatzea. Hala eta guztiz ere, funtzionarioek 67
urteetara arte jardunean jarraitzeko ere eska dezakete, edo salbuespenez 70 urtekoa. Hala
denean, ofizioz emango zaio erretiroa adin hori betetzen duen hileko azken egunean.
Funtzionarioen ordainsaria oinarrizko soldata batek, osagarri batzuek eta
indemnizazio batzuek osatzen dute.
Nahitaezko atxikipen batzuen ondoriozko kenketa batzuk egiten zaizkio, azken
horien artean zergak eta gizarte-babeseko sistema berezi baterako kotizazioak
daudela. Gizarte-babeseko sistemak funtzionarioaren eta zuzeneko familiaren
gaixotasuna eta ezintasuna estaltzen ditu.
Osagarri eta indemnizazioak gorabehera, betetzen duten lanari dagokion graduaren eta
gradu horren barruan duten mailaren araberakoa da funtzionarioen oinarrizko ordainsaria.
Gradu bakoitzean bost maila daude, eta horiek ordainsaria ezartzen dute. Erreklutaturiko
funtzionarioak beren graduko lehen mailan sailkatzen dira, salbuespeneko kasuetan izen
ezik.
Maila batean bi urteko antzinatasuna duten funtzionarioak beren graduko hurrengo
mailara igoko dira automatikoki.
Oinarrizko ordainsari hauek urtero berrikusten dira. Kontseiluak erabaki ahal du
ordainsariak moldatzea benetan egokia den ala ez. Batzordearen txosten batean
oinarrituko da, eta horrek bereziki kontuan hartuko ditu bizi-kostuaren bilakaera, EBko
estatuetan soldatek izandako igoera –baldin izan badute–, eta pertsonala erreklutatzeko
beharrizanak.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 79
2010eko uztailaren 1erako ondorioekin, funtzionarioen hileko oinarrizko soldata
(eurotan) ondorengo taulan ageri da (16 GRADU - 5 MAILA) 13
13 Kontseiluaren 1239/2010 zk.dun Erregelamendua (EB), 2014ko abenduaren 16koa
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 80
Europako funtzionarioek EBtik kanpoko hirugarren herrialderen batean lan egiten
badute, euroa ez den beste diru batean ordain liteke haien ordainsaria, Batasunaren
dena delako urteko aurrekontu orokorra gauzatzeko erabili diren trukaneurrien arabera
kalkulaturik.
Funtzionario baten ordainsaria, nahitaezko atxikipenak kendu eta gero, koefiziente
zuzentzaile batekin haztatuko da, eta hura % 100 edo gehiago edo gutxiago izango
da, destinoko leku batean edo bestean dauden bizi-baldintzen arabera.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 81
Funtzionarioen barne-
igoerak eta aldaketa
profesionalak
Promozioa izango da dena delako funtzionarioa bere funtzio-taldeko goragoko hurren-
hurrengo graduan izendatzea.
Modu egokian lan egiten duten funtzionarioak goragoko gradu batera igotzen dira. Gradu
bakoitzean hiru-sei urte bitarte egoten da. Errendimendu profesionala ebaluazio eta
promozioko urteroko sistema baten barruan balioztatzen da.
Laguntzaileak (AST) gradu bereko administratzaileen kategoriara (AD) irits daitezke,
baldin eta haien ebaluazioak horrela bermatzen badu eta dagokion gaitasun-azterketa
gainditzen badu (ziurtapen-prozesua).
Karrera osoan zehar badago zerbitzuz aldatzea edo lanbide-profila birbideratzea
(mugigarritasuna). Aukera ematen da, horrela, (erakundeen) hainbat politika eta zerbitzu
ezagutzeko, eta norberaren trebetasunak eta gaitasunak zabaltzeko.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 82
II.4. EUROPAR
BATASUNEKO
BESTE AGENTE
BATZUEN
KONTRATAZIOA
Funtzionario iraunkorrez gain, Europar Batasunak beste langile batzuk ere kontratatzen
ditu, “beste agente batzuk” modalitatean, hau da, iraupen mugatuko kontratuak dauzkaten
langileak. Han, kategoria hauek sartzen dira:
Kontratuzko agenteak (CAST): Eskuzko edo administrazioko laguntza-
zerbitzuetarako kontratatzen dira, edo ahalmen gehigarria emateko, beharrezko
trebakuntza duten funtzionarioen kopurua nahikoa ez denean. Gehieneko iraupeneko
kontratua du, askotan 6 - 12 hilabetekoa baino laburragoa hasierako kontratuan, lan
motaren arabera. EBren zenbait erakundetan, baliteke kontratua mugagabe bihurtzea.
Aldi baterako agenteak: zeregin espezializatuak egiteko edo aldi baterako
kontratatzen dira. Kontratu horien gehieneko iraupena 6 urtekoa izaten da.
Behin-behineko langileak: erakunde batzuek tokiko langileak kontratatzen dituzte
berehalako eta iraupen laburreko (sei hilabete bitarte) kontratuak egiteko, aldi baterako
laneko agentzia batzuen bitartez.
Bekadunak: hiru eta bost hilabete arteko praktikaldiak eskaintzen dira
unibertsitarioentzat; erakunde bakoitzak kudeatzen ditu halakoak.
LA UE.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 83
KONTRATUZKO
AGENTEAK
Kontratuzko agenteak
hautatzeko prozesua
Datu-base batean gordetzen den “erreserba zerrenda” batetik datoz. Zerrenda hori,
EPSOk antolatutako hautaketa-prozedura baten ostean ezarri ohi da.
Kontratuzko Agenteak hautatzeko prozeduren eta oposizio orokorren arteko diferentzia
hau da: hautatzeko prozeduretan izangaiak ez dira ebaluazio zentro batetik igarotzen eta
hautatutako izangaien kopurua ez dago aurretiaz ezarrita.
Prozedura bikoitza da. Lehenengo fasean arrazonamendu-probak edo curriculumaren
araberako aurre-hautaketa egiten da (profilaren arabera):
Profil orokorretan, lehen faseak berbazko arrazonamendu-probak biltzen ditu,
numerikoa eta abstraktua.
Profil espezializatuetan, curriculum bidezko aurrehautaketa baten bidez hasten
prozedura.
Bigarren fasean, gaitasunen araberako proba (idatzia edo ahozkoa edo proba praktikoa
izan daiteke, dagokion arloan, adibidez, testu bat itzultzea).
Aukeraturiko hautagaien izenak hiru urtez gorde ohi dira datu-basean.
Kontratuko agenteak (CAST) daude hainbat prestakuntza mila eskatzen duten zenbait
lanpostutarako, lau funtzio-talderen arabera:
I. Eskuzko eta administrazioko lanak
II. Bulego eta idazkaritza lanak, administrazio kudeaketakoak eta baliokideak
III. Burutzapen, idazketa, kontabilitate eta eginkizun tekniko baliokideak
IV. Aholkularitza, administrazio, hizkuntza eta teknika arloko lan baliokideak.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 84
Kontratuzko agente
izateko eskakizunak
Kontratuzko agenteen
kontratazio
modalitateak
Erakunde bakoitzak proba edo prozedura jakin batzuk ezarri ahal izango ditu kontratuzko
langileak hautatzeko.
EBko kontratuzko agenteak hautatzeko eskatzen diren baldintzak:
a) I. funtzio-taldea: Derrigorrezko eskolatze-aldia betea izatea.
b) II. eta III. funtzio-taldeetan, baldintza hauetako bat:
(1) Titulu baten bitartez egiaztatutako goi-mailako ikasketak.
(2) Titulu baten bitartez egiaztatutako Bigarren Hezkuntzako ikasketa-maila bat, goi-mailako ikasketetara aukera ematen duena, bai eta gutxienez hiru urteko esperientzia profesional egoki bat ere.
(3) Zerbitzuaren onurarako justifikaturik dagoenean, lanbide-heziketa edo pareko esperientzia profesional bat.
c) IV. funtzio-taldean, baldintza hauetako bat:
(1) Unibertsitate-ikasketa osoen mailako heziketa bat, gutxienez hiru urtekoa, eta titulu baten bitartez justifikatua.
Kontratuko agenteak (CAST) kontratatzeko bi modalitate daude:
1. “Kontratatuzko agentea” (I, II; III eta IV funtzio-taldeak):
Eskuzko lanak edo administrazio laguntzako lanak erakunde batean.
EB agentzietan eta beste erakunde batzuetan egiten dute lan, horrelako langile mota
baliatzea aurreikusten denean, EBko ordezkaritzetan edo EBtik kanpoko beste
erakunde batzuetan.
Horrelako agenteen kontratuetan epe luzeagoko aurreikuspenak daude laguntzaileen
kontratuetan baino Bizpahiru urtekoak izaten dira ordezkaritzaren delazio batean.
Kontratua berritzen bada, gutxienez urtebeteko iraupena izango du. Ondorengo
balizko berriztapen oro mugagabea izango da.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 85
2. “Laguntzaile lanetarako kontratuzko agentea” II, III eta IV funtzio-taldeak):
Eskuzkoak edo administrazioko laguntzakoak ez bezalako eginkizunak betetzen
dituzte
Aldi batez dagozkien eginkizunak betetzerik ez duten pertsonen ordezkoak dira (AST
funtzio-taldeko funtzionarioak edo aldi baterako agenteak, eta, salbuespenez, AD
taldekoak diren eta oso lanpostu espezializatua betetzen duten funtzionarioak edo aldi
baterako agenteak, salbu eta Unitateburuaren, zuzendariaren, zuzendari nagusiaren
edo baliokideen lanpostuak).
Hasieran urtebeterako hitzartzen dira kontratuak. Berritzen bada, oro har 2 urtekoa izaten
da, halako moldez non guztira 3 urteko iraupena izango baita. I
Kontratuzko agenteak lau funtzio-taldetan banatzen dira eta horietako bakoitza mailtan
azpibanatzen da (18). Sailkapen horren arabera, erakunde edo organismo bakoitzak lanen
eta erantzukizunen deskribapena ezartzen du.
FUNTZIO-TALDEA GRADUAK ATAZAK KONTRATUZKO
AGENTEAK KONTRATUZKO
AGENTE LAGUNTZAILEAK
IV 13 - 18
Zuzendaritza, azterlan, hizkuntza eta teknika arloko lan baliokideak, funtzionarioen edo aldi baterako agenteen ikuskaritzapean eginikoak
III 8 - 12
Burutzapen, idazketa eta kontabilitate lanak eta bestelako ataza tekniko baliokideak, funtzionarioen edo aldi baterako agenteen ikuskaritzapean eginikoak
II 4 - 7
Bulego eta idazkaritza, administrazio kudeaketa eta bestelako lan baliokideak, funtzionarioen edo aldi baterako agenteen ikuskaritzapean eginikoak
I 1 - 3 Eskuzko eta administrazio laguntzako lanak, funtzionarioen edo aldi baterako agenteen ikuskaritzapean eginikoak
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 86
Kontratuzko agenteen
lan-baldintzak
Kontrtuzko agenteen
ordainsariak
Funtzionarioei lan-orduen aldetik, aparteko orduen aldetik, lantokian edo etxean
esanetara egotearen aldetik zein oporren eta baimenen aldetik aplikagarri zaizkien
xedapenak, oro har eta analogiaz, kontratuzko agente horiei ere aplikatuko zaizkie.
Kontratuzko agenteen ordainsaria ondorengo soldata-baremoan oinarritzen da (18
GRADU, ZAZPI MAILA), 2012eko uztailaren 1erako ondorioekin 14 - hileko oinarrizko
soldata, eurotan-
14 Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 423/2012 (EB) Erregelamendua
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 87
Kontratuzko agenteen
langabezia-
prestazioak
Kontratuzko agenteen
kontratua desegitea
EBko erakundeetako batean postua utzi ondoren, lanik gabe dauden aldi baterako
agente ohiek (zerbitzua gutxienez sei hilabetez eman dutela) langabeziako diru-kopuru
baten onura jasoko dute, kontratua diziplinazko arrazoiengatik edo postuari uko
egiteagatik desegiten denean izan ezik.
Prestazio hori aldi baterako agenteak lanpostua utzi zuenean zeukan oinarrizko
soldataren arabera finkatzen da: oinarrizko soldataren %60 lehen hamabi hilabeteetan
(urtebete); % 45 hogeita laugarren hilabetera arte (bigarren urtea); eta %30 hogeita
hamaseigarren hilabetera arte (hirugarren urtea).
2012ko uztailaren 1erako ondorioekin15, eta oinarrizko soldaten berrikuspen-sistema bera
erabilita, langabeziako prestazio horiek beheko eta goiko muga batzuk dauzka, hilean
1.347,89 eta 2.695,79 euro, hain zuzen. Nolanahi ere, langabeziako prestazioaren
gehieneko denbora hogeita hamasei hilabete bada ere, ezin gaindi daiteke emandako
zerbitzuak izan duen iraupen osoaren herena..
Aldi baterako agentearen kontratua ondorengo kasuetan amaitzen da:
Agenteak 66 urte betetzen dituenean.
Iraupen zehatzeko kontratuetan, kontratua ezarritako egunean edo, bestela,
aurreabisu-epea amaitzean, erakundeari edo agenteari kontratua mugaegunera
iritsi baino lehen desegiteko ahalmena eman baldin bazaio.
Iraupen mugagabea duten kontratuetan, kontratuan ezarritako aurreabisu-epea
amaitzean.
15 Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 423/2012 (EB) Erregelamendua
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 88
ALDI BATERAKO
AGENTEAK
Aldi baterako agente
motak
Aldi baterako
agenteen eginkizunak
Aldi baterako agenteak
hautatzeko prozesua
Aldi baterako
agenteen lan-
baldintzak
Aldi baterako agenteak dira aldi baterako izaera eman zaien lanpostu bat betetzen dutenak
edo, bestela, lanpostu iraunkor bat aldi baterako betetzen ari direnak.
Aldi baterako lanpostu bat betetzen duten agenteak: iraupen zehatz batekoak
izan daitezke edo iraupen mugagabea izan dezakete. Lehen kasuan, kontratuak
behin bakarrik berritu daitezke iraupen jakin baterako, eta ondoren berritzen baldin
badira, iraupen mugagabe baterako berrituko da beti.
Lanpostu iraunkor bat aldi baterako betetzen duten agenteak: kontratuek ez dute
lau urte baino gehiago irauten normalean, eta behin bakarrik berri daitezke, bi urtez
gehienez.
Espezializazio handiko askotariko zereginak egiteko kontrata daitezke aldi baterako
agenteak, denboran gehienez sei urtera mugaturik.
Funtzionarioen Estatutuko xedapen asko aldi baterako agenteei ere aplikatzekoak dira.
Bereziki, EBko funtzionarioentzako graduen eta mailen araberako kategorizazio bera
(AD eta AST) eta onartzeko eskakizun berberak aplikatzen dira.
Erakunde bakoitzak proba edo prozedura jakin batzuk ezarri ahal izango ditu behin-
behineko langileak hautatzeko; halakoak, hala dagokionean, Langileak Hautatzeko
Europako Erkidegoetako Bulegoan (EPSO) egin ahal izango dira. Aldi baterako agenteen
probaldia ezin izango da izan sei hilabetetik gorakoa.
Funtzionarioei lan-orduen aldetik, aparteko orduen aldetik, lantokian edo etxean
esanetara egotearen aldetik zein oporren eta baimenen aldetik aplikagarri zaizkien
xedapenak, oro har eta analogiaz, aldi baterako langile horiei ere aplikatuko zaizkie.
Era berean, ordainsaria ukitzen dituzten xedapenak ere aplikatzekoak izango zaizkie:
oinarrizko soldatak (gradu eta mailen arabera), familia-osagarriak eta indemnizazioak, eta
birdoitzeko baldintzak.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 89
Aldi baterako
agenteen langabezia-
prestazioak
Aldi baterako
agenteen kontratua
desegitea
EBko erakundeetako batean postua utzi ondoren, lanik gabe dauden aldi baterako agente
ohiek (zerbitzua gutxienez sei hilabetez eman dutela) langabeziako diru-kopuru baten
onura jasoko dute, kontratua diziplinazko arrazoiengatik edo postuari uko egiteagatik
desegiten denean izan ezik.
Prestazio hori aldi baterako agenteak lanpostua utzi zuenean zeukan oinarrizko
soldataren arabera finkatzen da: oinarrizko soldataren %60 lehen hamabi hilabeteetan
(urtebete); % 45 hogeita laugarren hilabetera arte (bigarren urtea); eta %30 hogeita
hamaseigarren hilabetera arte (hirugarren urtea).
2012ko uztailaren 1erako ondorioekin16, ta oinarrizko soldaten berrikuspen-sistema bera
erabilita, langabeziako prestazio horiek beheko eta goiko muga batzuk dauzka, hilean
1.347,89 eta 2.695,79 euro, hain zuzen.
Nolanahi ere, langabeziako prestazioaren gehieneko denbora hogeita hamasei hilabete
bada ere, ezin gaindi daiteke emandako zerbitzuak izan duen iraupen osoaren herena.
Aldi baterako agentearen kontratua ondorengo kasuetan amaitzen da:
Agenteak 66 urte betetzen dituenean.
Iraupen zehatzeko kontratuetan, kontratua ezarritako egunean edo, bestela,
aurreabisu-epea amaitzean, erakundeari edo agenteari kontratua mugaegunera
iritsi baino lehen desegiteko ahalmena eman baldin bazaio.
Iraupen mugagabea duten kontratuetan, kontratuan ezarritako aurreabisu-epea
amaitzea.
16 Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 423/2012 (EB) Erregelamendua
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 90
II.5. AUZIAK
EUROPAKO
FUNTZIO
PUBLIKOAN
Funtzio Publikoaren Europar Batasuneko Auzitegiak Europar Batasunaren eta haren
agenteen arteko auziak ebazten ditu, EBFTren 270. artikuluan xedatuta dagoenaren
arabera. Horrek esan nahi du urtean gutxi gorabehera 120 auzi ebazten direla.
Batasuneko erakundeetako langileak 35.000 lagun inguru dira.
Auzi horiek ez dira bakar-bakarrik berezko lan-harremanen inguruko gaiei buruzkoak
(ordainsariak, karreraren bilakaera, kontratazioa, diziplinazko neurriak, eta abar); horiez
gain, gizarte-segurantzaren erregimenari buruzkoak ere izan daitezke (gaixotasuna,
zahartzaroa, elbarritasuna, lan-istripuak, familia-osagarriak, eta abar).
Eskuduna da, era berean, kolektibo berezi eta zehatz batzuen inguruko auzietarako, batez
ere Eurojusteko, Europoleko, Europako Banku Zentraleko eta Barne Merkatua
Harmonizatzeko Bulegoko (OAMI) langileei dagokienez.
Haren egoitza Luxenburgon dago, eta arlo juridikoan esperientzia handian duten zazpi
epailek osatzen dute. Haiek Kontseiluak izendatzen ditu, sei urteko epe berrigarritan.
Funtzio Publikoaren Auzitegiak ematen dituen ebazpenei kasazio-errekurtsoa jar dakieke,
bi hilabeteko epean, Auzitegi Orokorraren aurrean, zuzenbideko gaietara mugatuta.
Prozedurari buruzko argibide gehiago hemen:
http://curia.europa.eu/jcms/jcms/Jo2_9041/#proc%C3%A9dure
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 91
II.6. NOLA JAKIN ZER
LAN-AUKERA
DAUDEN EB-KO
ERAKUNDEETAN
EBko langileak
hautatzeko bulegoa
Europar Batasuneko langileak hautatzeko prozesuaren formatua era batekoa edo
bestekoa da kontratu motaren (funtzionario iraunkorra, aldi baterako agentea edo
kontratuzko agentea) eta eskatutako profilaren arabera. Zehazki, lanpostu bakoitzeko
langileak hautatzeko ohiko agenteak honako taula honetan laburtzen dira:
KONTRATU MOTA LANPOSTUA HAUTAKETA-PROZESUA
KONTRATU IRAUNKORRAK FUNTZIONARIOAK EPSO
BESTE KONTRATU BATZUK
KONTRATUZKO AGENTEAK EB-KO ERAKUNDEAK
ALDI BATERAKO AGENTEAK EB-KO ERAKUNDEAK
BEHIN-BEHINEKO BATERAKO
LANGILEAK ALDI BATERAKO LAN AGENTZIAK
BEKADUNAK EB-KO ERAKUNDEAK
ZERBITZU-EGINKIZUNEKO
ESTATUETAKO ADITUAK
HERRIALDE BAKOITZAK EB-N
DAUKAN ORDEZKARITZA
IRAUNKORRA
EBren Langileak Hautatzeko Europako Bulegoaren (EPSO) Interneteko web guneak
informazio zehaztua eta eguneratua eskaintzen du Europar Batasuneko funtzionarioen
etorkizuneko eta uneko deialdiei buruz (kontratu iraunkorrak), baina EBko Beste
Agente batzuk kontratatzeko prozesu jakin batzuei buruzko informazioa ere
eskaintzen du.
http://europa.eu/epso/apply/jobs/index_en.htm
http://blogs.ec.europa.eu/eu-careers.info/
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 92
EBko erakundeen eta
beste organo
batzuen web
guneetan ageri den
informazioa
Kontratu iraunkorrak
EPSOren laguntza jasotzen duten EBko erakunde eta organismoen web guneetan kontratazioari
buruz ageri den informazioa:
Europako Batzordea
Europako Parlamenta
Europar Batasunaren Kontseilua
Justizia Auzitegia
Kontuen Auzitegia
Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordea
Erregioen Batzordea
Europako Herriaren Defendatzailea
Datak Babesteko Europako Ikuskaritza
Kanpo Ekintzako Zerbitzu Europarra
Hautaketa-prozesu propioak antolatzen dituzten erakundeak:
Europako Inbertsio Bankua
Europako Banku Zentrala
Europako Inbertsio Funtsa
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 93
Praktikak
EBko agentzia eta organismo deszentralizatuek mota guztietako lan eskaintzak
proposatzen dituzte, bereziki espezialistentzat, kontratazio-zerrendak argitaratuz.
Agentzia batzuek EPSOk eratutako erreserba-zerrendatik (kontratuzko agenteen CAST
datu-basea) datozen langileak kontratatzeko baimena daukate.
Agentzien zerrenda, herrialdeka:
http://europa.eu/agencies/inyourcountry/index_es.htm
Praktikak eskaintzen dituzten erakundeak:
Europako Parlamentua
Europar Batasunaren Kontseilua
Europako Batzordea
Justizia Auzitegia
Kontuen Auzitegia
Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordea
Erregioen Batzordea
Europako Inbertsio Bankua
Europako Bank Zentrala
Europako Obussmann
Europar Batasuneko erakundeetako praktikei buruzko argibide gehiagorako:
http://europa.eu/about-eu/working-eu-institutions/graduates/index_es.htm#top
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 94
EBren egunkari
ofiziala
Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala egunero argitaratzen da 24 hizkuntzatan, eta L
saila (legedia) eta C saila (informazioa, abisuak eta EBko legedia) dauzka.
C sailean (Komunikazioak eta informazioak), A eranskinetan, EBko erakundeek
langileak kontratatzeko lehiaketen deialdiak sartzen dira (badago harpidetza berezi bat
halako iragarkietarako bakarrik). Deialdi horiek EBko estatuetako tirada handieneko
egunkarietan ere argitaratzen dira.
EUR-Lex (http://eur-lex.europa.eu) Europar Batasuneko testu juridikoak sakonki
eskaintzen dituen datu-base bat da, Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala barne.
Sistemak zenbait bilaketa-metodo ditu. Europar Batasuneko erakundeetan lan egiteko
deialdi jakin bat bilatzeko, esteka hau erabil daiteke:
http://eur-lex.europa.eu/JOIndex.do?ihmlang=es
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 95
Europako
Batzordearen
ordezkaritza
Espainian
Europar Batzordeak EBko estatuetan dauzkan ordezkaritzen eginkizun nagusietako
bat da Europar Batasuna herritarrengana hurbiltzea eta haiei tresnak, dokumentazioa eta
informazioa eskaintzea bere jardunari buruz.
Espainiako Ordezkaritzaren web orrian Europar Batasuneko erakundeetan hutsik dauden
lanpostuei buruzko informazio xehatua aurki daiteke, esteka honetan:
http://ec.europa.eu/spain/trabajar-y-estudiar-en-la-ue/empleo/index_es.htm
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 96
Espainiaren
ordezkaritza
iraunkorra EBn
Espainiak EBn duen ordezkaritza iraunkorrak ere eskatzen du hutsik dauden lanpostuekin
eta Europar Batasunean lan egitearekin lotutako bestelakoak.
http://representacionpermanente.eu/trabajar-en-la-ue
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 97
III. MUGIGARRITASUNAREN IKUSPEGIA EUROPAR BATASUNEKO LAN-MERKATUAN
III.1. EB-KO
LANAREN
MUGIGARRITASUNA
RI BURUZKO
ESTATISTIKAK
Langile
komunitarioen
mugigarritasuna EBn
2013an, 7 milioitik gorako herritar komunitariok egiten zuten lan eta eurena ez den EBko herrialde batean bizi ziren. EBko enplegu osoaren %3,3 ziren. Gainera, 7 milioi horri gehitu behar zaizkio herrialde batean bizi eta beste batean lan egiten zuten 1,1, milioi herritar (mugaz gaindiko langileak), eta urtean 1,2 milioi inguru beste herrialde batera joandakoak dira epe laburreko aldi baterako joanaldietan. Espainian, beste estatu batean lan egiten duten 232.000 langile nazionalak Espainiako enpleguaren %1,4 ziren, langile hauen EB barruko emigrazioa baino askoz portzentaje txikiagoa: kroaziarrak (enplegu nazionalaren %15,5), errumaniarrak (%14), portugesak (%12,7), lituaniarrak (%12,2) eta irlandarrak (%10).
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 98
Eurena ez den herrialde batean lan egiten duten langile komunitario horien helmugen
artean, hauexek nabarmentzen dira: Alemania (1,9 milioi langile) eta Erresuma Batua
(1,5 milioi).
Alabaina, kopuru erlatiboetan, Luxenburgo dago lehen postuan sailkapenean, zeren eta
beren lurraldean lan egiten duten 109.600 langileak enplegu nazionalaren %45,9 baitira.
Espainian, beste estatu kide batzuetako 764.600 langileak enplegu nazionalaren
%4,6.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 99
Beste herri batean
bizi izan diren edo
lan egin duten
pertsonen %
EUROSTATek emandako datuen arabera, atzerritarren komunitarioen jarduera-tasa
herritar nazionalen jarduera-tasa eta atzerritar ez komunitarioen tasa baino askoz
handiagoa da. 2013an, hauexek izan ziren jarduera-tasak, hurrenez hurren: %80,7
atzerritar komunitarioak, %76,5 herritar nazionalak eta %71,4 atzerritar ez komunitarioak.
Hortaz, EBko migranteek harrerako estatuko kideetako herritarrek baino aktiboak
izateko joera handiagoa dute ekonomiaren aldetik.
28KO EB-KO JARDUERA-TASEN BILAKAERA, 20-64 URTEKOAK HERRITARREN NAZIONALITATE-TALDEEN ARABERA (NAZIONALAK ETA ATZERRITARRAK, 2007-13)
HERRITARREN JARDUERA-TASA NAZIONALITATE-TALDEEN ETA ADINAREN ARABERA, 2013
Espainian, aldiz,
jarduera-tasarik
handiena atzerritar ez
komunitarioei dagokie
(%82,5), atzerritarren
tasaren oso antzeko
maila alegia (%82,4)
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 100
Atzerritar
komunitarioen
langabezia-tasa
Atzerritar
komunitarioen
enplegu tasa
Atzerritar komunitarioen langabezia-tasa herritar nazionalen tasa baino pixka bat
handiagoa da, eta atzerritar ez komunitarioen tasa baino askoz txikiagoa).
28KO EB-KO LANGABEZIA-TASEN BILAKAERA, 20-64 URTEKOAK HERRITARREN NAZIONALITATE TALDEEN ARABERA. 2007-13
ENPLEGU TASAK, 20-64 URTEKOAK, HERRITARREN NAZIONALITATE-TALDEAREN
ETA SEXUAREN ARABERA, 2013
2013an, herritar nazionalen
enplegu tasak % 68,9ra iritsi
zen. Atzerritar komunitarioen
enplegu-tasa, berriz,
handiagoa izan zen, %70,7.
Atzerritar ez komunitarioek
enplegu tasa txikiagoa dute,
%56koa hain zuzen.
2. KAPITULUA: EB-N LAN EGITEKO MUGIGARRITASUNA 101
III.2. EUROPAKO
ERAKUNDEETAKO
LANARI BURUZKO
ESTATISTIKAK
Europar Batzordeko
funtzionario kop.
2014ko azaroko azken datu eskuragarrien arabera, 23.635 funtzionario eta aldi
baterako agente ari dira lanean Europar Batzordean19. Haietatik 13.000 baino gehiago
Administratzaileen funtzio-taldean ari dira lanean. Guztira 1.678 Espainiako herritarrak
dira.
19 FUNTZIONARIOAK EUROPAKO BATZORDEAN http://ec.europa.eu/civil_service/about/figures/index_es.htm
3. KAPITULUA: IKASTEKO MUGIGARRITASUNA EB-N 102
I. EB-REN JARDUNAREN OINARRIAK HEZKUNTZAREN ETA PRESTAKUNTZAREN ARLOAN103
II. HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA ARLOKO ESPARRU ESTRATEGIKOA 2020RAKO: ....... 106
ERASMUS + ........................................................................................................................................ 106
II.1. MUGIGARRITASUNA HEZKUNTZAREN ETA PRESTAKUNTZAREN ARLOAN ... ¡Error!
Marcador no definido.
II.2. BATERAKO MASTERRAK ............................................................................................ 114
II.3. MAILEGUEN BERMEA MASTERREN IKASLEENTZAT .............................................. 114
II.4. JEAN MONNE EKIMENA ............................................................................................. 115
III. NOLA EZAGUTU EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO AUKERAK........................................ 117
III.1. EB-KO IKASLEENTZAKO MUGIGARRITASUN PROGRAMEI BURUZKO INFORMAZIOA . 117
III.2. ATARI INTERESGARRIAK ........................................................................................... 118
III.3. BIZKAIKO UNIBERTSITATEAK ................................................................................... 120
IV. EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNAREN PANORAMA¡ERROR! MARCADOR NO DEFINIDO.
IV.1. IKASLEEN MUGIGARRITASUNA EUROPAN ............................................................. 121
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 103
I. EB-REN JARDUNAREN OINARRIAK HEZKUNTZAREN ETA PRESTAKUNTZAREN ARLOAN
Eremu estrategikoan
Hezkuntzan eta
Prestakuntzan
2020rako
Europar Batasunak hainbat jarduera eramaten ditu aurrera EBko herritarren
HEZKUNTZAREN eta PRESTAKUNTZAREN alorrean, Europar Batasunaren
Funtzionamenduari Buruzko Tratatuko 165. eta 166. artikuluetan jasoriko xedapenak
oinarri harturik.
“Hezkuntza eta prestakuntza 2020” (ET 2020) hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko
Europako lankidetzarako esparru estrategikoa da. Lehengo “Hezkuntza eta Prestakuntza”
(ET 2010) lan-programan oinarrituta dago.
Esparru horrek EBko estatu guztientzako estrategiazko helburu bateratuak ezartzen ditu,
bai eta helburuok erdiesteko printzipio batzuk ere, aldizkako lan-ziklo bakoitzerako
lehentasunezko arloak dituzten lan-metodo batzuekin batera.
Helburu estrategikoak:
Etengabeko ikaskuntza eta mugigarritasuna egia bihurtzea.
Hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea
Zuzentasuna, gizarte-kohesioa eta herritartasun aktiboa sustatzea
Sormena eta berrikuntza areagotzea, enpresa-espiritua barne, hezkuntzaren eta
prestakuntzaren maila guztietan.
PRESTAKUNTZA - EBFTko 166. artikulua:
«Estatu kideen ekintzak indartzeko eta osatzeko POLITIKA garatuko du
Batasunak LANBIDE-HEZIKETARI DAGOKIONEZ, lanbide-heziketaren edukiari eta
antolamenduari buruz estatuek daukaten erantzukizuna osorik errespetatuz».
HEZKUNTZA - EBFTko 165. artikulua:
«Batasunak KALITATEZKO HEZKUNTZA garatzen lagunduko du, estatu kideen
arteko lankidetza sustatuz, eta, premiazkoa izanez gero, estatuon ekintza bultzatuz
eta osatuz, betiere estatuen erantzukizunak errespetatuz irakaskuntzaren edukiei eta
hezkuntza-sistemaren antolamenduari dagokienez, eta kultura- eta hizkuntza-
aniztasuna errespetatuz».
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 104
ET 2020
inplementatzeko
eragileak
1. Hezkuntza eta
Kultura ZN
Hezkuntza eta prestakuntzako Europarko lankidetzako lan-metodoak eraginkorrak eta
malguak izan daitezen, zenbait lan-ziklo ezarri ditu eremuak 2020. urtera arte. Elkarrekin
ikasteko ekimenen bidez gauzatuko da lankidetza, mandatu, egutegi eta emaitzen plan
zehatzak oinarri hartuta.
Zenbait organok parte hartzen dute lankidetza hori osatzen duten ekimenak taxutu eta
gauzatzen:
1) Europako Batzordea Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusia: Programen
diseinua.
2) Hezkuntzaren, Ikus-entzunezkoen eta Kulturaren arloko Agentzia Betearazlea:
zentralizatutako ekintzak burutzea.
3) Agentziak. Estatu kideetako Agentziak: deszentralizatutako ekintzak burutzea.
Jarraian haietariko bakoitzaren zeregina aztertuko da.
Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Europako
hezkuntza-aniztasunaren alderdi onuragarri guztiak gordetzen laguntzen du;
alderdiok aprobetxatzen ditu haiexen kalitatea hobetzeko, ikasteko aukeretarako oztopoak
kentzeko, eta XXI. mendeko hezkuntzazko beharrizanak asetzeko.
http://ec.europa.eu/dgs/education_culture/index_en.htm
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 105
2. EACEA Agentzia
betearazlea
3. Agentzia nazionalak
Agentzia betearazlea EACEA (Education, Audiovisual & Culture Executive Agency)
Europako programan zenbait zati zentralizatu kudeatzeaz arduratzen da, zehazki
hezkuntzaren, kulturaren, ikus-entzunezkoen, kirolaren, herritarren eta boluntarioen arloan.
Europar Batzordearen hiru zuzendaritza nagusi “matrizeen” ikuskaritzapean egiten du lan
hori:
EAC ZN: (Education and Culture): Hezkuntza eta Kulturako ZN.
Komunikazioko Zuzendaritza Nagusia (Communication): Komumikazioko ZN.
Laguntza Humanitarioko eta Babes Zibileko ZN (Humanitarian Aid and Civil
Protection): Laguntza Humanitarioko eta Babes Zibileko Zuz. Nagusia.
Hezkuntzari eta Prestakuntzari dagokionez, EAECEA da, beraz, arlo zentralizatuak
kudeatzeko arduraduna. Hauexetan ikus daitezke: http://eacea.ec.europa.eu/about-
eacea_en
Hala ere, Hezkuntza eta Prestakuntza Programen zati bat modu deszentralizatuan
kudeatzen da, parte hartzen duten herrialde guztietan dauden estatu-mailako agentzien
bitartez Agentzia nazionalak.
Espainian, “Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoak” (OAPEE)
Erasmus+ programa berriaren ekintza deszentralizatuak koordinatuta kudeatzeko
eginkizuna du hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan, betiere aurrekontuen kudeaketa,
balizko onuradunei jakinaraztea eta Europako funtsen kudeaketa eraginkorra eta gardena
barne.
Gainera, OAPEEk laguntza teknikoa eta aholkularitza ematen die ekintzen balizko
onuradunei eta jarraipena egiten du aurreikusitako ekintzek beren emaitzak lor ditzaten.
Helbide honetan jar zaitezkete harremanetan OAPEErekin:
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 106
II. EUROPAR BATASUNAREN HEZKUNTZARI ETA PRESTAKUNTZARI BURUZKO PROGRAMAK: ERASMUS +
Erasmus +
programaren alderdi
berri nagusiak
Europar Batasunak, 2014ko urtarrilean, Erasmus + programa berria abiarazi zuen 2014-
2020rako.
Erasmus + Erasmus + programak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol programa
zaharrak programa bakar batekin ordezten ditu. Programa bakar horretan, parte hartzeko
arauak eta prozedurak errazagoak izango dira. Programa berriak asmo handiagoak
dauzka, eta izaera estrategikoagoa ere bai. Aldi berean helburu nagusiak mantentzen ditu,
gaitasunak eta enplegagarritasuna hobetzea, eta hezkuntza, prestakuntza eta gazteriako
sistemak modernizatzeko laguntza ematea.
Alderdi berri nagusiak honela laburbildu ahal dira:
Lehengo aldiz kirolari buruzko programak sartzen dira.
Bere finantzazioa % 40 handitzen du eta irizpideak hobeto harmonizatzen
ditu goi mailako hezkuntzako ikasleen beken zenbatekoa ezartzeko. Irizpide
nagusia destinoko herria izango da. Hala, bekaren zenbatekoa jatorrizko herriko
bizi-mailaren araberakoa izango da, destinoko herriko bizi-mailarekin alderatuta
Jarraian, kontuan hartuko dira bigarren mailako beste irizpide batzuk, adibidez
ikasleak atzerrian ikastea edo praktikaldi bat egitea aurreikusi duen.
Orain Erasmus + ikasle moduan atzerrian behin baino gehiagotan ikasi eta
trebatzeko aukera egongo da.
Ikasle helduen eta eskola-aldiko hezkuntzakoen mugigarritasun
indibidualerako aurrerantzean ez da egongo laguntzarik, ez bada elkarte
estrategiko baten barruan.
Maileguen bermerako mekanismo bat aurreikusten da, masterretako ikasleei
programa oso bat beste herri batean finantzatzen laguntzeko.
Elkarteen artean bi motatako elkarteak egongo dira: alde batetik, Ezagutzarako
Aliantzak (goi mailako hezkuntzako erakundeen eta enpresen arteko elkarteak),
eta bestetik, Gaitasun Sektorialetarako Aliantzak (hezkuntzaren eta lanbide-
heziketaren hornitzaileen eta enpresen arteko elkarteak).
Goi mailako hezkuntzaren nazioarteko dimentsioa lantzen duten programak
integratzen ditu, orain arte berezita baitzeuden (kanpo harremanetako programa
zaharrak).
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 107
Programaren izena
Programak 2014-2020
Hona hemen Erasmus + programaren egitura berria:
Oharra: programa edo arlo horietako batzuk zentralizatuta daude eta, beraz Agentzia Betearazleak kudeatuta
daude (EACEA). Beste batzuk, berriz, deszentralizatuta daude eta agentzia nazionalek kudeatzen dituzte.
Ondoren, 1. Funtsezko ekintzaren (KA1) eta Jean Monnet ekimenaren jarduerak aztertuko ditugu, herritarren mugikortasunarekin lotuak hezkuntzaren eta prestakuntzaren eremuan.
Erasmo Rotterdamgoa Holandako filosofoa, teologoa eta humanista izan zen (1465-1536). Gizakiak landutako arlo guztietan, pentsaera dogmatikoaren aurkakoa izan zen. Europako zenbait herrialdetan bizi eta lan egin zuen; adibidez, Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Suitza eta Alemania. Herrialdeotan guztiotan, beste herrialde batzuekiko harremanek soilik eman ahal zizkioten ezagupenaren, esperientziaren eta pertzepzioen bila ibili zen. Europako Errenazimentuko ordezkari nagusietariko bat da. Erasmoren lorpen nagusia garai
hartan Europako garapenean eragin erabakigarria edukitzea izan zen.
A) JARDUERA NAGUSIAK
1. JARDUERA NAGUSIA: IKASKETARAKO MUGIGARRITASUN INDIBIDUALA (KA 1): 1. Mugigarritasuna hezkuntzaren, trebakuntzaren eta gazteriaren arloetan 2. Boluntariotzarako Europar Zerbitzuaren eskala handiko ekitaldiak 3. Baterako masterrak 4. Maileguen bermea masterretako ikasleentzat
2. JARDUERA NAGUSIA: ERAKUNDE ARTEKO LANKIDETZA, BERRIKUNTZARAKO ETA JARDUNBIDE ONEN ELKARTRUKERAKO (KA 2) 1. Elkarte estrategikoak 2. Ezagutzarako aliantzak eta Gaitasun sektorialetarako aliantzak 3. Plataforma informatikoak (e-Twinning, EPALE eta Europako gazteriaren ataria) 4. Lankidetza hirugarren herriekin
3. JARDUERA NAGUSIA: POLITIKAK ERABERRITZEAREN ALDEKO LAGUNTZA (KA 3) 1. Koordinazio-metodo irekia eta Europako seihilekoa 2. Prospekzio-ekimenak 3. Aintzatespeneko Europako tresnak 4. Emaitzen ustiapena eta hedapena 5. Elkarrizketa politikoa
B) JEAN MONNET JARDUERAK:Europaren integrazioa
C)KIROLAREN ALDEKO EKINTZA D) GAZTEAK: boluntarioak eta gazteen trukeak
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 108
II.1.
MUGIKORTASUNA
HEZKUNTZAREN
ETA
PRESTAKUNTZARN
ARLOAN
1. Goi mailako
hezkuntza
Erasmus + programako 1. Jarduera nagusiko ekintzen lehen atala, hezkuntzaren,
trebakuntzaren eta gazteriaren arloetan ikasketa helburu duen mugigarritasun
indibidualari buruzkoa da. Ekintza hauek aurreikusten dira, parte-hartzaileen ezaugarrien
arabera:
1. Mugigarritasun proiektuak goi mailako hezkuntzako langile eta ikasleentzat
(“Erasmus” programa zaharra).
2. Mugigarritasun proiektuak lanbide heziketako langile eta ikasleentzat
(“Leonardo da Vinci” programa zaharra).
3. Mugigarritasun proiektuak eskola hezkuntzako langileentzat (“Comenius”
programa zaharra).
4. Mugigarritasun proiektuak helduen hezkuntzako langileentzat (“Grundtvig”
programa zaharra).
Banakako mugikortasn ekintza horiek guztiak deszentralizatuta daude, eta Agentzia
Nazionalek kudeatuta daude.
1. Goi mailako hezkuntzako langile eta ikasleentzako mugigarritasun proiektuek
(“Erasmus” programa zaharra) parte-hartzaileei aukera ematen diete atzerrian ikasketen
eta/edo praktiken aldi bat egiteko, Goi Mailako Hezkuntzarako Erasmus Unibertsitate
Gutuna (ECHE) sinatu duen goi mailako hezkuntzako erakunde batean.
Erasmus unibertsitate gutunak bermatzen du Batzordearen kalitate-baldintzak eta
eskakizunak betetzen direla, programan parte hartzen duten erakundeek
mugigarritasunaren onuradunei eman behar dieten laguntzari dagokionez.
Ikasketetarako mugigarritasun-aldiek 3 eta 12 hilabete bitarteko iraupena izan behar dute,
eta praktiketarako badira, 2 eta 12 hilabete bitartekoa. Agentzia Nazionalek erabakiko dute
iraupen zehatza.
Ikasleen kasuan, onuradunak goi mailako hezkuntzako erakunde batean matrikulatuta
egon behar dira, baldin eta erakunde horretan egindako ikasketen bidez graduko titulua
edo hirugarren mailako beste edozein titulazio lortzen bada –doktoregoa barne–.
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 109
Goi mailako
hezkuntzako ikasleen
beken kopurua
ezartzeko irizpideak
Ikasle berberak mugigarritasun-bekak jaso ditzake gehienez 12 hilabeterako guztira,
ikasketa-ziklo bakoitzeko. Ondorio horretarako, ikasketa-zikloak hauek dira:
-lehen ikasketa-zikloa: gradua edo horren baliokidea.
-bigarren ikasketa-zikloa: masterra edo horren baliokidea. -hirugarren ikasketa-zikloa: doktoregoa.
Programa horren onuradun diren ikasleentzako beken zenbatekoa ezartzeko irizpideak
hauek izango dira:
1. IRIZPIDEA: JATORRIZKO HERRIKO ETA DESTINOKO HERRIKO BIZI-MAILA
Batzordeak hiru taldetan banatu ditu parte hartzen duten herriak, bizi-maila kontuan
hartuta:
Horrela, bekaren kopurua arau hauen araberakoa izango da:
Destinoko herria jatorrizko herriaren talde berekoa bada, bekaren kopurua ertaina
izango da.
Destinoko herrian jatorrizko herrian baino bizi-maila altuagoa badago, bekaren
kopurua goi mailakoa izango da.
Destinoko herrian jatorrizko herrian baino bizi-maila baxuagoa badago, bekaren
kopurua behe mailakoa izango da.
Kopuru zehatzak Agentzia Nazionalek definituko dituzte, baina muga hauen barruan egon
beharko dira beti:
Beka ertaina: hilean 200 eta 450 euro bitartean.
Goi mailako beka: beka ertaina gehi gutxienez 50 euroko plusa. Gainera, hilean 250
eta 500 euro bitartekoa izan beharko da beti.
Behe mailako beka: beka ertaina gehi 50 euro gutxienez. Gainera, hilean 150 eta 400
euro bitartekoa izan beharko da beti.
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 110
2. Lanbide heziketa
2. IRIZPIDEA: TALDE ESPEZIFIKOETARAKO, JARDUERA JAKIN BATZUETARAKO
ETA JATORRIZKO HERRI JAKIN BATZUETARAKO LAGUNTZA GEHIGARRIAK
Beharrizan bereziak dauzkaten ikasleek, hilean 100 eta 200 euro bitarteko kopuru
gehigarria jasoko dute.
Praktikak egiten ari diren ikasleek, hilean 100 eta 200 euro bitarteko kopuru gehigarria
jasoko dute
Zipreko, Islandiako, Maltako eta periferian eta urrun dauden beste eskualde
batzuetako ikasleek, hilean 650 eta 700 euro bitarteko kopurua jasoko dute.
Argibide gehiago nahi baduzu, matrikulatuta zauden Goi Mailako Hezkuntzako erakundean
galdetzea gomendatzen dizugu (ikusi III.3 atala).
2. Lanbide heziketako langile eta ikasleentzako mugigarritasun proiektuetan
(“Leonardo da Vinci” programa zaharra).
Lanbide heziketaren eremuko proiektuei esker, partaideek praktikaldia egin dezakete
atzerrian 2 aste eta 12 hilabete arteko epean.
Ikasleen eta titulua duela gutxi lortu dutenen kasuan, onuradunak lanbide heziketako
erakunde batean matrikulatuta egon behar dira, edo beren lanbide heziketako ikasketak
eskaera aurkeztu baino lehenagoko urtean amaituta eduki behar dituzte.
Egonaldiaren barruan, hizkuntza eskolak eta prestakuntza kulturala eta praktikoa sar
daitezke, eta hauexetan egin litezke:
Enpresetan.
Hezkuntza eta lanbide heziketako erakundeetan, enpresetan ikaskuntza
praktikorako aldiekin.
Beste erakunde batzuetan, herri administrazioetan edo GKEetan adibidez.
Helmugako herrialdearen araberakoa da egonaldietarako diru-laguntza, baremo hauen
artean egon behar du:
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 111
Argibide gehiago nahi baduzu, matrikulatuta zauden Lanbidez Heziketako erakundean
galdetzea gomendatzen dizugu.
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 112
3. Eskolako
hezkuntza
3. Eskola hezkuntzarako mugigarritasun proiektuak (“Comenius” programa zaharra)
haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako langileentzat soilik
dira.
Erasmus + programako eskolako hezkuntzaren eremuko proiektuak soilik dira
irakasleentzat, ikastetxeetako zuzendarientzat edo haurreskolako irakaskuntzako lehen
hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako erakundeetako liburuzainentzat. Programazioaren
gaur egungo aldian ikasleak baztertuta daude.
Mugigarritasun proiektu horien iraupena gutxienez egun bikoa da, eta gehienez hilabete
bikoa. Modalitate bitan eskaintzen dira:
Irakasleek eskolak ematea atzerriko eskola hezkuntzako erakunde batean.
Prestakuntzako ikastaro egituratuetan parte hartzea.
Lanbide jarduerak behatzeko aldian irakaskuntzako edo hezkuntza erakundeko
zentro batean atzerrian.
Helmugako herrialdearen araberakoa da egonaldietarako diru-laguntza, baremo hauen
artean egon behar du:
Argibide gehiago nahi baduzu, matrikulatuta zauden Hezkuntza Eskolako erakundean
galdetzea gomendatzen dizugu.
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 113
4. Helduentzako
hezkuntza
4. Helduentzako hezkuntza proiektuak (“Grundvtig” programa zaharra) ere
hezkuntzaren etapa horretan parte hartzen duten langileei soilik zuzentzen zaizkie.
Helduentzako hezkuntzaren arloko proiektuak ere soilik hezkuntzako etapa horretan parte
hartzen duten langileentzat dira.
Mugigarritasun proiektu horien iraupena gutxienez egun bikoa da, eta gehienez hilabete
bikoa. Lau modalitate biltzen ditu:
Ikastaro edo prestakuntza-ekintza egituratuak.
Irakaskuntza/prestakuntza eginkizunak helduen hezkuntzako erakundeetan edo
erakunde egokietan.
Behaketa edota behaketa-aldiko ikaskuntza helduentzako erakunde garrantzitsuen
erakundeetan.
Irakaskuntza edota prestakuntzako eginkizunak.
Helmugako herrialdearen araberakoa da egonaldietarako diru-laguntza, baremo hauen
artean egon behar du:
Argibide gehiago nahi baduzu, matrikulatuta zauden Helduentzako Hezkuntzako
erakundean galdetzea gomendatzen dizugu.
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 114
II.2. BATERAKO
MASTERRAK
II.3. MAILEGU-
BERMEAK
MASTERREKO
IKASLEENTZAT
Erasmus + programako 1. Jarduera nagusiko hirugarren atala, baterako masterrak dira
(“Erasmus Mundus” programa zaharra).
Baterako master bat (Joint Master Degree – JMD) 60, 90 edo 120 ECTS kredituko goi
mailako ikasketen nazioarteko programa integratua da. Goi mailako hezkuntzako
erakundeen nazioarteko partzuergo batek garatzen du, eta bidezkoa denean,
programak betetzen dituen ikasketa-arloetarako bereziki garrantzitsuak diren beste
bazkide batzuek.
Onuradunak programan parte hartzen duten herrietako masterren ikasleak, langileak edo
erakundeak izan daitezke, dela EBkoak, dela hirugarren herrietakoak.
Ikasketa-programa partzuergoko erakundeen herri bitan gutxienez egingo da, ikasturte bat
eta ikasturte bi arteko aldi batean, gehi urtebeteko prestaketa, masterra hasi baino
lehenago.
Egungo JMDren zerrenda bat aurki daiteke hemen:
https://eacea.ec.europa.eu/erasmus-plus/library/scholarships-catalogue_en
Azkenik, Erasmus + programako 1. Jarduera nagusiko laugarren atala, masterretako
ikasleentzako maileguen bermeari buruzkoa da. Ekintza hori da programazio-aldi berriaren
alderdi berrietako bat.
Masterretako goi mailako hezkuntzako ikasleentzat da, baldin eta parte hartzen duen beste
herri batean ikasketa-programa oso bat garatu nahi badute. Ikasketa-aldi horren kostuetan
laguntzeko mailegu batean datza. Ekintza hori inplementatuko da European Investment
Bank (BEI) izenekoaren taldearekin batera, zehazki Europako Inbertsio Funtsaren bitartez.
Maileguak gehienez 12.000 eurokoak izango dira urtebeteko masterretarako, eta gehienez
18.000 eurokoak bi urteko masterretarako.
Lehenengo maileguak 2015eko erditik aurrera ematea aurreikusi da.
Argibide gehiago:
http://ec.europa.eu/education/opportunities/higher-education/doc/master-loan_en.pdf
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 115
II.4. JEAN MONNET
EKIMENA
JEAN MONNET programaren helburua da Europar Batasunari buruzko jakintza eta
ikerkuntza sustatzea da mundu mailan, bereziki Europako Bateratzean indarra jarrita. Ildo
horretan, Europako Gaietako adituen belaunaldi berria prestatzeko asmoa du, mundu
unibertsitateetan Europako Bateratzeari buruzko irakasgai bat ezarrita.
Munduko unibertsitate guztietan, Europako Bateratzeari eta Europako Batasuneko
garapenei buruzko baliabide zientifikoei eta jarduera akademikoei dimentsioa handiagoa
ematea da xedea.
Jean Monnet programaren barruko ekintza guztiak Agentzia Betearazlean daude
zentralizatuta (EACEA).
Jean Monnet programaren barruko ekintzak EBko eta mundu osoko goi mailako
hezkuntzako erakundeetako azterlanen ikerlarientzat eta irakasleentzat dau. Hauexek dira:
Irakaskuntza eta ikerkuntza:
Jean Monnet Modules: Jean Monnet moduluak EBko ikasketen hezkuntza-
programak dira, goi mailako hezkuntzako erakundeetan ematen direnak
(gutxienez 40 ordu ikasturteko).
Jean Monnet Chairs: Jean Monnet katedrak Europar Batasuneko
ikasketetan espezializaturiko irakaskuntzako postuak dira, unibertsitateko
irakasleentzat eta irakasle kolaboratzaileentzat.
Jean Monnet Centres of Excellence: Jean Monnet bikaintasun zentroetan,
Jean Monnet katedren eta moduluen titularen esperientzia eta gaitasunak
biltzen dira, eta haien xedea da normalean Europar Batasunari buruzko
gaiak jorratzen ez dituzten fakultateetako ikasleak sentsibilizatzea.
Erakunde akademikoei eta elkarteei laguntzea: diru-laguntza ematen die hiru urtez
erakundeei eta elkarteei Europar Batasunarekin loturiko jarduerak egin ditzaten
graduatu ondoko ikasketetan.
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 116
Eztabaidak arlo akademikoan:
Jean Monnet Networks: nazioarteko eragileen partzuergoen sorkuntza eta
garapena sustatzen dituzte (Gori mailako irakaskuntzako erakundeak,
bikaintasun zentroak, departamentuak, taldeak, banako adituak, etab.)
EBren ikasketen eremuan.
Jean Monnet Projects: EBko ikasketak erakargarriagoak egiteko modua
aztertzen dute, eta horretarako, metodologia berriak sorteen dira, baita
hainbat hezkuntza mailatan erabiliko diren eduki eta tresna pedagogikoak
ere.
Jean Monnet beken ekintzetako baten parte hartzeko eskabideak programako partaideen
goi mailako hezkuntza erakundeei zuzendu behar zaizkie.
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 117
III. NOLA EZAGUTU EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO AUKERAK
III.1. EB-KO
IKASLEENTZAKO
MUGIGARRITASUN
PROGRAMEI
BURUZKO
INFORMAZIOA
EACEA Agentzia Betearazlea (Education, Audiovisual & Culture Executive
Agency):
http://eacea.ec.europa.eu/index_en.php
Europako Hezkuntza Programak erakunde autonomoa – OAPEE:
http://www.oapee.es/oapee/inicio.html
Espainiaren ordezkaritza Europako Batzordean
http://ec.europa.eu/spain/trabajar-y-estudiar-en-la-ue/programas-de-movilidad-para-
estudiantes/index_es.htm
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 118
III.2. ATARI
INTERESGARRIAK
1) PLOTEUS
2) SCHOLARSHIPS
PLOTEUS informazio-atari bat da, ikasleei, lan bila dabiltzan pertsonei, langileei, gurasoei,
orientatzaileei eta irakasleei Europan ikasteko moduari buruzko informazioa aurkitzen
laguntzeko.
Atari honek bilaketak herrialdez herrialde egiteko aukera ematen du, web gune
nazionalekin lotura ezarriz, honako hauei buruzko informazioari dagokionez. ikasteko
aukerak, hezkuntza sistemen informazioa eta harremanak.
Web gune honetan Europar Batasunean gaur egun eskuragarri dauden bekei buruzko
informazioa aurkitu ahal da, bilaketa pertsonalizatu baten bitartez.
http://www.scholarshipportal.eu/#basic
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 119
3) TU EUROPA
Tu Europa eskolara joan atariak, «Hezkuntza eta Gazteria» atalean, informazioa ematen
die eskolara joan egin nahi dituzten ikasleei Goi mailako ikasketak, nahiz Europar
Batasuneko beste herri batean eskolara joan nahi dutenei goi mailako ikasketak.
Informazioa aurkitu ahal da matrikula-tasei eta laguntza ekonomikoei nahiz atzerriko
egonaldiarekin zerikusia duten beste alderdi batzuei buruz.
Atari horren “Bizilekua” atalak Europar Batasuneko beste herri batean ikasle gisa bizi
izateko izapideei buruzko informazioa eskaintzen du.
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 120
III.3. BIZKAIKO
UNIBERTSITATEAK
Bizkaiko Unibertsitateek ere tokiko informazioa ematen dute euren ikasleek beka
nazionalen, Europar Batasuneko programen eta Unibertsitate arteko beste hitzarmen
pribatu batzuen bitartez dauzkaten mugigarritasun aukerei buruz.
Euskal Herriko Unibertsitatea:
http://www.ehu.es/es/web/nazioarteko-harremanak
Deustuko Unibertsitatea:
http://www.international.deusto.es/cs/Satellite/estudiantes/es/rrii-estudiantes-outgoing
Mondragon Unibertsitatea:
http://www.mondragon.edu/es/internacional/internacional
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 121
IV. EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNAREN PANORAMA
IV.1. IKASLEEN
MUGIGARRITASUNA
EUROPAN
Europar Batasunak argitaraturiko Erasmus-en 20 azken estatistikek erakusten dutenez,
270 000 ikasle inguruk (marka berria) jaso zituzten EBren bekak atzerrian ikasteko edo
prestatzeko 2012/13 ikasturtean. Hala ere, beste unibertsitate batean ikastea da oraindik
ere gehien aukeraturikoa: 55 000 Erasmus ikasleak (bostetik batek) aukeratu zuten
enpresetan praktikak egitea.
Erasmus ikasle nagusia emakumezkoa da, 22 urtekoa, atzerrian 6 hilabete ikasten ditu
lizentziatura ikasketak osatzeko eta 272 euroko beka du hilean.
20 Iturria: Europar Batzordea http://europa.eu/rapid/press-release_IP-14-821_es.htm
3. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEAN IKASTEKO MUGIGARRITASUNA 122
2012/13a, Erasmus-eko ikasleek gehien aukeraturiko hiru herrialdeak Espainia, Alemania
eta Frantzia izan ziren. Unibertsitateko tituluduen proportziorik handieneko ikasleen
kopururik handiena bidali zuten herrialdeak, berriz, Luxenburgo, Liechtenstein, Finlandia,
Letonia eta Espainia izan ziren.
Kopuru absolutuetan, Espainia izan zen Europar Batasun osoan atzerrira ikasketak edo
praktikak egitera ikasle bidali zituen herrialdea, orotara 39.249.
4. KAPITULUA: EUROPAR BATASUNEKO BESTE HERRIALDE BATEAN BIZITZEKO MUGIGARRITASUNA 122
1. ALEMANIA ............................................................................................................................................. 123
2. AUSTRIA ............................................................................................................................................... 128
3. BELGIKA ............................................................................................................................................... 133
4. BIZKAIA ................................................................................................................................................. 139
5. BULGARIA ............................................................................................................................................. 145
6. ZIPRE .................................................................................................................................................... 151
7. KROAZIA ............................................................................................................................................... 157
8. DANIMARKA ......................................................................................................................................... 161
9. ESLOVAKIA ........................................................................................................................................... 167
10. ESLOVENIA ........................................................................................................................................ 173
11. ESTONIA ............................................................................................................................................. 178
12. FINLANDIA .......................................................................................................................................... 184
13. FRANTZIA ........................................................................................................................................... 189
14. GREZIA ............................................................................................................................................... 195
15. HUNGARIA .......................................................................................................................................... 200
16. IRLANDA ............................................................................................................................................. 204
17. ITALIA .................................................................................................................................................. 209
18. LETONIA ............................................................................................................................................. 214
19. LITUANIA ............................................................................................................................................. 219
20. LUXENBURGO .................................................................................................................................... 223
21. MALTA ................................................................................................................................................. 228
22. HERBEHEREAK .................................................................................................................................. 233
23. POLONIA ............................................................................................................................................. 237
24. PORTUGAL ......................................................................................................................................... 241
25. ERRESUMA BATUA ........................................................................................................................... 246
26. TXEKIAR ERREPUBLIKA ................................................................................................................... 251
27. ERRUMANIA ....................................................................................................................................... 256
28. SUEDIA ............................................................................................................................................... 260
1. ALEMANIA 123
1. ALEMANIA
Alemania
EBn sartu zen urtea: kide sortzailea (1952)
Hiriburua: Berlin
Azalera, guztira: 356 854 km2
Biztanle-kopurua: 82 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1985az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 124
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 124
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 124
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 124
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 125
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 126
1. ALEMANIA 124
1. ARAUDI NAZIONALA
FREIZÜGG/EU –Mugimendu Askatasunari buruzko Legea/EB- 2004ko uztailaren 30ekoa; azken aldaketa:
2013ko ekainaren 17an.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak baliozko nortasun-agiri edo pasaporte batekin sar daitezke Alemanian, eta hiru
hilabete bitarteko aldi batean bizi.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek bisa izan behar dute Alemanian sartzeko eta hiru
hilabete bitarteko aldi batean bizitzeko.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritarrek hiru hilabetetik gorako bizileku-eskubidea dute, hauek izanez gero:
Norberaren edo besteren konturako langileak, edo lan-bilatzaileak (denbora-epe zehatz
baterako).
Biztanleria aktibokoak ez diren pertsonak, ikasleak, edo lan-praktikak egiten ari direnak,
bizitzeko behar beste baliabide eta osasun-aseguru bat edukita.
Bizileku iraunkorreko eskubidea erdietsi duten pertsonak.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar bati laguntzen dioten senitartekoak, edozein
herritartasun izanik ere.
Alemanian aske ibiltzeko eskubidean duten EBko herritarrek, Alemanian hiru hilabetetik gora bizi
nahi badute, hori erroldaren bidez jakinarazteko betebeharra dute.
Behin eskaera eginik, bizileku-eskubidea berresten duen ziurtagiri bat ematen da automatikoki
(“Freizügigkeitsbescheinigung”).
EBko herritarrak erregistratzeko, Atzerritarrentzako Bulegoak behar duen informazioa bizilekua
duten tokiko egoiliarren erregistroko bulegoan (“Einwohnermeldeamt”) eman daiteke, eta honako
informazio hau da:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Herritarra besteren konturako langilea baldin bada, lanean ari delako idatzizko egiaztapena,
enplegatzaileak emana.
Herritarra bere konturako langilea baldin bada, ekonomia-jarduera independentea aurrera
eramaten duelako froga.
1. ALEMANIA 125
Herritarra ez badago aktiboan, osasun-aseguruaren froga eta bizitzeko behar beste baliabide
izatearen froga.
EBko herritar baten Alemanian aske ibiltzeko eskubidea duten EBtik kanpoko senitartekoek EBko
herritarren senitartekoen bizileku-txartel bat eskatu behar dute, eta haren balio-denbora 5 urte
izango da.
EBtik kanpoko senitartekoen bizileku-txartela emateko, edo EBko senitartekoentzako bizileku-
ziurtagiria emateko, hauek aurkezten behar dira:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Familia-loturaren agiri-froga.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Alemanian legalki jarraian 5 urtez bizi izan diren EBko herritarrek eta haien senitartekoek
herrialdean bizileku iraunkorra izateko eskubidea dute.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritarrei eskubide hori egiaztatzen duen agiri bat
ematen zaie, eskatzen baldin badute.
EBtik kanpoko senitartekoei “bizileku iraunkorreko txartel” bat emango zaie.
1. ALEMANIA 126
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
ALEMANIAKO ERREPUBLIKA FEDERALEKO BARNE ARAZOETARAKO MINISTERIOA - BMI (alemanez - ingelesez)
► EUROPAKO HERRITARREN MUGIMENDU ASKATASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA http://www.bmi.bund.de/EN/Topics/Migration-Integration/Law-Foreigners/freedom-of-movement/freedom-of-movement_node.html
MIGRAZIORAKO ETA ERREFUXIATUENTZAKO BULEGO FEDERALA -BAMF (alemanez - ingelesez)
http://www.bamf.de/SiteGlobals/Forms/Sprachumschaltung/DE/Sprachumschaltung_Formular.html
http://www.bamf.de/EN/Migration/Arbeiten/EUBuerger/eu-buerger-node.html
‘Studying and Working in Germany’ dibulgazio-liburuxka
http://www.bamf.de/SharedDocs/Anlagen/EN/Publikationen/Broschueren/bildung-und-beruf-in-
deutschland.pdf?__blob=publicationFile
► EB-KO HERRITARRENTZAKO KONTAKTU GARRANTZITSUAK http://www.bamf.de/EN/Willkommen/Aufenthalt/Ansprechpartner/ansprechpartner-node.html
ATZERRITARRENTZAKO BULEGO FEDERALA (alemanez - ingelesez)
http://www.auswaertiges-amt.de/EN/Startseite_node.html
1. ALEMANIA 127
► EB-KO HERRITARRAK DIREN LANGILEENTZAKO INFORMAZIOA http://www.auswaertiges-amt.de/EN/Infoservice/FAQ/Uebersicht_node.html
LANEKO ETA GIZARTE ARAZOETAKO MINISTERIOA (alemanez - ingelesez)
http://www.bmas.de/EN/Home/home.html;jsessionid=9C4ABF8892DD35D871BD2A562C4D3301
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ENPLEGUARI BURUZKO ARGITALPENA (2011ko otsaila)
http://www.bmas.de/EN/Service/Publications/a806-entsendung-eu-buerger-englisch.html
ARAUDI NAZIONALA (alemanes) www.juris.de
► FREIZÜGG/EU – LEY DE LIBERTAD DE MOVIMIENTO/UE (alemán)
http://www.gesetze-im-internet.de/freiz_gg_eu_2004/BJNR198600004.html
ALEMANIAKO LEGE-INFORMAZIOKO ZENTROA - CGerLI (ingelesez) http://www.cgerli.org/
► MUGIMENDU ASKATASUNARI BURUZKO LEGEA/EB (ingelesez) http://www.cgerli.org/index.php?id=50&tx_vmdocumentsearch_pi2[docID]=228 http://www.refworld.org/docid/48e5d24b2.html
MÜNSTERKO UDALA (alemanez- inglelesez)
► EB-KO HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA (ingelesez) http://www.muenster.de/en/residene_permit.php
2. AUSTRIA 128
2. AUSTRIA
Austria
EBn sartu zen urtea: 1995
Hiriburua: Viena
Azalera, guztira: 83 870 km2
Biztanle-kopurua: 8,3 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1985az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 129
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 129
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 129
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 129
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 130
3.HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ...................................................................................... 131
2. AUSTRIA 129
1. ARAUDI NAZIONALA
Austrian Settlement and Residence Act (SRA). Federal Law Gazzette 100/2005 (51-56. art.) –azken
berrikuspena 2013an-
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrek baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat behar dute Austrian sartu eta hiru
hilabetetik behera bizitzeko.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek pasaportea eta bisa behar dute.
Gainera, Austrian bizi nahi duten EBko herritar guztiak hiru eguneko epean erroldatu behar dira
bizi behar duten hiriko biztanleen erregistroaz arduratzen den erakundean (Meldegessetz) eta
herritik irtetean baja eman behar dute.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
Aske ibiltzeko eskubidea duten EBko herritarrek eta haien senitartekoek, Austrian hiru hilabetetik
gora bizi nahi badute, bizilekua erregistratu beharko dute tokiko atzerritarrentzako bulegoan
(“Fremdenbehörde”), lau hilabeteko epean, herrialdean sartzen direnetik zenbatzen hasita.
EBko herritarrei eskatzen zaizkien betekizunak betetzen badituzte, erregistro-ziurtagiri bat
emango zaie (“Anmeldebescheinigung”); ez da berritu behar, eta 15 euro inguru balio du.
Betekizunak:
Norberaren edo besteren kontura lanean aritzea, edo
Estatuak onarturiko ikastetxe batean izena emanda egotea eta osasun-aseguru bat izatea,
norberarentzat zein familiarentzat, egonaldian gizarte-laguntzetara jo beharrik ez izateko
moduan
Norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide izatea, bai eta osasun-aseguru bat
ere.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek bizileku-txartel bat eskatu behar dute
(“aufenthaltskarte”), tokiko atzerritarrentzako bulegoan, 4 hilabeteko epean, herrialdean sartzen
direnetik zenbatzen hasita; 56 euro balio du.
Eskaerak egiteko zer agiri behar diren hemen begira daiteke:
https://www.help.gv.at/Portal.Node/hlpd/public/content/12/Seite.120810.html
https://www.help.gv.at/Portal.Node/hlpd/public/en
2. AUSTRIA 130
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Austrian legalki eta jarraian 5 urtez bizi eta gero, EBko herritarrek eta haien senitartekoek bizileku
iraunkorrerako eskubidea dute.
Nahi badute, bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritarrek bizileku iraunkorreko
ziurtagiria eska dezakete (“bescheinigung des daueraufenthalts”). Eskatzeko moduari buruzko
informazio gehiago hemen:
https://www.help.gv.at/Portal.Node/hlpd/public/content/12/Seite.120810.html
Gainera, EBko herritarrentzako argazki eta guzti daukan identifikazio agiria eska dezakete,
nortasun agiri gisa erabili ahal dena. Agiri horrek 5 urteko balioa dauka.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritarren EBtik kanpoko senitartekoek bizileku
iraunkorreko txartela eskatu behar dute (“daueraufenthaltskarte”); berritu egin daiteke, eta haren
balio-denbora 10 urte da.
Badira salbuespenak bizileku iraunkorreko eskubidea 5 urteko epea igaro baino lehen. Dagozkien
araudian kontsulta daitezke (ikus estekak).
2. AUSTRIA 131
3.HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
AUSTRIAKO BARNE MINISTERIOA (alemanez - ingelesez)
http://www.bmi.gv.at/
► EB-KO HERRITARRAK KOKATZEA ETA BIZITZEA (ingelesez) http://www.bmi.gv.at/cms/BMI_Niederlassung/english/files/Free_Movement_Rights_2014.pdf http://www.bmi.gv.at/cms/BMI_Niederlassung/english/start.aspx#t_Right%20of%20Settlement%20by%20EU%20Law
► EB-KO HERRITAR BATEN SENITARTEKOENTZAKO GIDA (ingelesez) http://www.bmi.gv.at/cms/BMI_Niederlassung/english/files/Family_Members_of_EEA_2014.pdf
► AUSTRIAN IKASI NAHI DUTEN IKASLE ATZERRITARRENTZAKO GIDA –ikus 9. eta 17.
orrialdeak- (ingelesez) http://www.bmi.gv.at/cms/BMI_Niederlassung/allg_infos_neu/guide_entry_students.pdf
BARNE ARAZOETARAKO MINISTERIOAREN MIGRAZIOARI BURUZKO WEBGUNEA (ingelesez – alemanez)
http://www.migration.gv.at/en/
► EB-KO HERRITARREN ETA HAIEN SENITARTEKOEN MUGIGARRITASUNA (ingelesez) http://www.migration.gv.at/en/types-of-immigration/mobility-of-union-citizens-and-their-family-members-within-the-eu.html
► EB-KO HERRITARRENTZAKO GIDA (ingelesez) http://www.migration.gv.at/fileadmin/downloads/infoblaetter/information_leaflet_residence_eea_citizens_swiss.pdf
2. AUSTRIA 132
AUSTRIAKO GOBERNUKO ATZERRITARRENTZAKO ZERBITZUA (alemanez - ingelesez) http://www.help.gv.at/ https://www.help.gv.at/Portal.Node/hlpd/public/en
► AUSTRIAN BIZITZEA – EB-KO HERRITARRAK (ingelesez) https://www.help.gv.at/Portal.Node/hlpd/public/content/12/Seite.1202001.html
AUSTRIAKO LEGEDIARI BURUZKO INFORMAZIOKO ZERBITZUA (alemanez – ingelesez) http://www.ris.bka.gv.at/defaultEn.aspx
► EB-KO HERRITARRENTZAKO LEGERIA (alemanez) http://www.ris.bka.gv.at/GeltendeFassung.wxe?Abfrage=Bundesnormen&Gesetzesnummer=20004242
ESPAINIAKO GOBERNUAREN SUITZAKO LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO KONTSEILARITZA (AKREDITAZIOA AUSTRIAN ETA LIECHTENSTEINEN) (gaztelaniaz)
http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/suiza/consejeria/index.htm
► AUSTRIAN BIZITZEKO BETEKIZUNAK http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/suiza/residir/contenidos/residiraustria.htm http://www.mtin.es/es/mundo/consejerias/suiza/trabajarResidir/ReqResid.htm - AUSTRIA
► AUSTRIAN LAN EGITEA http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/suiza/trabajar/austria/index.htm
► AUSTRIAN LAN EGITEARI BURUZKO ALDERDI PRAKTIKOAK http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/suiza/trabajar/austria/contenidos/BusquedaEmpleoAustria.pdf
► AUSTRIAN LAN EGITEARI BURUZKO WEBGUNEA– AUSTRIAN SARTU ETA BIZITZEARI
BURUZKO ATALA http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/suiza/webtrabajoaustria/es/entrada-residencia/index.htm
3 BELGIKA 133
3. BELGIKA
Belgika
EBn sartu zen urtea: kide sortzailea (1952)
Hiriburua: Brusela
Azalera, guztira: 30 528 km2
Biztanle-kopurua: 10,7 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1985az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 134
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 134
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 134
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 134
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 136
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 137
3 BELGIKA 134
1. ARAUDI NAZIONALA
1980ko abenduaren 15eko Legea, atzerriko herritarrak lurraldean sartzeari, bertan egoteari eta kokatzeari
buruzkoa –azken aldaketa: 2013/12/06-.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritar bati Belgikan sartzeko eskubidea baliozko nortasun-agiri bat edo pasaporte bat
aurkeztuz onartzen zaio.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek baliozko pasaportea eta bisa eduki behar dute
Belgikan sartzeko.
EBko herritarrek eta haien senitartekoek presentzia-adierazpen bat egin behar dute biziko diren
tokiko udal-administrazioan, iritsi ondorengo 10 egunen barruan, hotel-establezimendu batean
edo antzeko batean ostatu hartzen dutenean izan ezik (horiek bidaiarien kontrolari buruzko
legediaren mendean daude). Presentziari buruzko Adierazpena jasoko dute (3ter Eranskina).
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar orok badu bizilekua Belgikan hiru hilabetetik gora izateko eskubidea, baldin eta kasu
hauetako bat betetzen badu:
Soldatako langilea bat edo langile autonomo bat bada, edo Belgikan lana bilatzeko asmoz
sartu bada (baldin eta oraindik lan bila badabilela eta aurkitzeko aukera errealak dituela
frogatzen badu).
Norberarentzat zein familiarentzat behar beste baliabide baditu, egonaldian gizarte-
laguntzako sistementzat zama izan gabe, osasun-aseguru bat izateaz gain.
Estatuak onarturiko ikastetxe batean izena eman badu eta norberarentzat zein familiarentzat
behar beste baliabide baditu, egonaldian gizarte-laguntzako sistementzat zama izan gabe,
osasun-aseguru bat izateaz gain.
Belgikan hiru hilabetetik gora egon nahi duten EBko herritarrak eta haien familiako kideak
“egoiliartzat” jotzen dira. Egoiliar gisa, bizi diren tokiko udal-administrazioan inskribatuta egon
behar dira, iritsi eta hiru hilabete bete baino lehen.
Bizilekuaren erregistroa eskatzean, “erregistro-ziurtagiriaren eskaera”ren kopia bat unean bertan
ematen da (19 eranskina EBko herritarrentzat; eta 19ter eranskina EBtik kanpoko
senitartekoentzat).
3 BELGIKA 135
Erregistratzeko, izapidearen prezioa ordaindu behar da –desberdina udalerri batetik bestera–, bai
eta hauek aurkeztu ere:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
tamaina txikiko 3 argazki.
Presentziari buruzko adierazpena (3ter Eranskina).
3 hilabetetik gorako bizileku-eskubidea ematen duten kasuetako batean egotea egiaztatzen
duten agiriak. Batzuk edo besteak izango dira soldatapeko langilea edo autonomoa, den
ikaslea den edo behar beste baliabide daukan (ikus
http://www.blbe.be/sites/default/files/blbe/files/Admin_assistance/PDF_ANNEXE_19_fr.pdf).
Familiako kideei dagokienez, bisa (beharrezkoa bada) eta familia-lotura dagoela frogatzen
duten agiriak.
Behin beharrezko agiri guztiak aurkezturik eta betekizunak egiaztaturik, dagokion bizileku-agiria
ematen da:
EBko herritarrentzat eta EBkoak diren familiako kideentzat: “E txartela” (“Erregistro-ziurtagiria
”, 8. eranskina).
EBtik kanpoko familiako kideentzat: “F txartela” (9. eranskina).
Badago aukeratzea bizileku-agiriak paperean ala formatu elektroniko batean jaso nahi diren.
Paperean hartuz gero, mugagabe irauten dute; txartel elektronikoak badira, bost urtean behin
berritzen dira.
3 BELGIKA 136
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Bizileku iraunkorreko eskubidea onartzen zaie norberaren edo besteren konturako langileak diren
EBko herritarrei, edo estatuko gizarte-laguntzako sistementzat zama bat ez izateko behar beste
baliabide zein gaixotasun-aseguru bat dutenei, Belgikan legalki 5 urtez jarraian bizi izan badira.
EBko herritarrek ez dute nahitaez egin behar bizileku iraunkorreko eskari formalik udal agintarien
aurrean. Hala egin nahi izanez gero, 22. eranskina erabili beharko lukete.
Denbora horretan EBko herritarrarekin batera bizi izan diren familiako kideei ere onartzen zaie
eskubide hori. Agintariek beharrezko bizikidetza egiaztatzeko behar diren pauso guztiak eman
ditzakete. EBtik kanpoko herritar horiek eskubide hori nahitaez eskatu behar dute modu formalean
(22. eranskina).
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritarrei eta senitartekoei, egonaldiaren iraupena
egiaztatu ondoren, bizileku iraunkorra ziurtatzen duen agiri bat ematen zaie (E+txartela EBko
herritarrentzat –8bis eranskina- edo F+ txartela EBtik kanpoko senitartekoentzat –9bis eranskina).
3 BELGIKA 137
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
ATZERRITARRENTZAKO BULEGOA (frantsesez – nederlanderaz – ingelesez)
https://dofi.ibz.be/sites/dvzoe/FR/Pages/home.aspx
► EB-KO HERRITARREN SARRERA https://dofi.ibz.be/sites/dvzoe/FR/Guidedesprocedures/Pages/Le_droit_d_entrer.aspx
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA https://dofi.ibz.be/sites/dvzoe/FR/Guidedesprocedures/Pages/Le_droit_de_sejourner.aspx
► EB-KO HERRITARREN ABSENTZIAK ETA ITZULERA https://dofi.ibz.be/sites/dvzoe/FR/Guidedesprocedures/Pages/Absence_et_retour.aspx
► “1980KO ABENDUAREN 15EKO LEGEA” -2014/09/30ean eguneratua- (ikus II. TITULUA, 1.
kapitulua, 40.-47. artikuluak, EBko herritarrei eta haien senitartekoei buruzkoak) https://dofi.ibz.be/sites/dvzoe/FR/Documents/19801215_F.pdf
► 1981EKO ABENDUAREN 8KO ERREGE DEKRETUA, atzerritarrak lurraldean sartzeari, egoteari,
kokatzeari eta irteteari buruzkoa, 2014/04/01ean eguneratua https://dofi.ibz.be/sites/dvzoe/FR/Documents/19811008_f.pdf
► BIZILEKUARI BURUZKO LEGEDIAN AIPATURIKO ERANSKIN GARRANTZITSUAK: https://dofi.ibz.be/sites/dvzoe/FR/Pages/AnnexesdelARdu8101981.aspx
3 BELGIKA 138
THE BRUSSELS-EUROPE LIAISON OFFICE (frantsesez – neerlanderaz - ingegelesez)
http://www.blbe.be/
► ALDI BATERAKO BIZILEKURAKO FORMALITATEAK http://www.blbe.be/en/short-term-stay
► BIZILEKU IRAUNKORRERAKO FORMALITATEAK http://www.blbe.be/en/long-term-stay
► MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK http://www.blbe.be/en/node/1212
► ERREGISTRO-ZIURTAGIRIA LORTZEKO BEHARREZKOAK DIREN AGIRIAK http://www.blbe.be/sites/default/files/blbe/files/Admin_assistance/PDF_ANNEXE_19_fr.pdf
4. BIZKAIA 139
4. BIZKAIA
1. ARAUDI ESPEZIFIKOA ........................................................................................................................ 140
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 140 ► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 140
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 140
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 142
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 143
4. BIZKAIA 140
1. ARAUDI ESPEZIFIKOA
240/2007 ERREGE DEKRETUA, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko eta Europako esparru
ekonomikoaren ituneko beste estatu batzuetako herritarren sarrerari, joan-etorri askeari eta bizilekuari
buruzkoa (51. BOE, 2007ko otsailaren 28koa); aldaketak: uztailaren 10eko 1161/2009 Errege Dekretua;
por azaroaren 18ko 1710/2011 Errege Dekretua; apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege-dekretua eta
abuztuaern 3ko 1192/2012 Errege Dekretua.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak herritartasuna adierazten duen baliozko eta indarreko nortasun-agiri edo
pasaporte batekin sartu eta bizi daitezke, hiru hilabete bitarte gehienez, BIZKAIAN.
EBko estatuetako bateko herritartasuna ez duten familiako kideek, hiru hilabete bitarteko aldi
baterako, baliozko eta indarreko pasaporte batekin eta, hala dagokionean, sarrera-bisarekin sar
eta ibil daitezke BIZKAIAN.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritarrek eta euren senitartekoek BIZKAIAN hiru hilabetetik gora bizitzeko eskubidea
daukate, baldin eta kasu hauetako batean badaude:
Norberaren edo besteren kontura lanean aritzea.
Norberarentzat eta familiako kideentzat behar beste baliabide izatea, egonaldian BIZKAIAN
harrera estatuko gizarte-laguntzarentzat zama ez bihurtzeko, bai eta gaixotasun-aseguru bat
ere, BIZKAIAn arrisku guztiak estaltzeko.
Aintzatetsitako ikastetxe publiko edo pribatu batean matrikulatuta egotea eta norberarentzat
eta familiako kideentzat behar beste baliabide izatea, egonaldian BIZKAIAN harrera estatuko
gizarte-laguntzarentzat zama ez bihurtzeko, bai eta gaixotasun-aseguru bat ere, BIZKAIAn
arrisku guztiak estaltzeko.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kidea izatea.
BIZKAIAN hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritarrek Atzerritarren Erregistro Zentralean
inskribatu behar dute, bizi diren tokiko Atzerritarrentzako Bulegora haiexek joanda –edo, bestela,
polizia-etxera– hiru hilabeteko epean, BIZKAIAN sartu zirenetik zenbatzen hasita.
Hona hemen erregistro-ziurtagiria eskuratzeko aurkezten behar diren agiriak (kopiak eta
jatorrizkoak; azken horiek itzuli egingo dira, kopiak erkatu eta gero:
Inskribatzeko eskaera (EX-18 eredua).
4. BIZKAIA 141
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Ziurtagiria emateko tasaren abonua (10,40 euro) egiaztatzen duen agiria.
Aipatu kasuetako batean daudela egiaztatzeko agiriak (adibidez, enplegu-ziurtagiri bat edo
Jarduera Ekonomikoen erroldaren inskripzioa edo gaixotasun aseguru bat).
Behin eskaera onarturik, berehala “Erregistro-ziurtagiri” bat ematen da, izena, nazionalitatea,
helbidea, erregistratze-eguna eta atzerritarraren identifikazio-zenbakia (AIZ –NIE gaztelaniaz–)
agertzen dituena.
Horrez gain, bizilekua duten udalerrian erroldatu behar dute.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek BIZKAIAN hiru hilabetetik gora bizi nahi
dutenean “EBko herritar baten senitarteko baten bizileku-txartela” eskatu eta lortu behar dute bizi
diren tokiko Atzerritarrentzako Bulegoan edo udalerriko Udaltzaingoaren polizia-etxean, hiru
hilabeteko epean BIZKAIAN sartu zirenez geroztik.
Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
Inskribatzeko eskaeraren (EX-19 eredua) kopia bi, behar bezala beteta eta sinatuta.
Eskatzailearen baliozko eta indarreko pasaportea.
Familia-lotura dagoela frogatzen duten agiriak.
Lagundutako EBko herritarrari laguntzen ari zaion Espainiako herritarraren NANa edo
erregistro-ziurtagiria.
Tamaina txikiko hiru argazki, koloretan.
Txartela emateko tasaren abonua (10,40 euro) egiaztatzen duen agiria.
“EBko senitartekoentzako bizileku-txartela” eskaera aurkeztu hiru hilabetera ematen da, eta bost
urte bitarte balio du. Berritzeko, eskatzean bete zen prozedura bera erabili beharko da.
.
4. BIZKAIA 142
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Badira bizileku iraunkorreko eskubidearen titularrak BIZKAIAN legalki bost urtez jarraian bizi izan
diren Europar Batasuneko herritarrek zein haien senitartekoek, azken horien herritartasuna
edozein izanik ere.
EBko herritar interesdunak eskaturik, Atzerritarrentzako Bulegoak “Era iraunkorrean bizilekua
izateko eskubidearen ziurtagiri” bat emango du ahalik eta lasterrena, eta egonaldiaren iraupena
egiaztatu ondoren.
Ziurtagiria eskatzeko, EBko herritarrek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Dagokion eskaera (EX-18).
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Txartela emateko tasaren abonua (10,40 euro) egiaztatzen duen agiria.
Hala dagokionean, beharrezko agiriak frogatzeko EBko herritarra bizileku iraunkorreko
ziurtagiria bost urteak igaro baino lehen erdiesteko eskubidea ematen dioten kasuetakoren
batean dagoela.
Batasuneko herritarrarekin bost urtez jarraian bizi ondoren bizileku iraunkorreko eskubidea
lortzeko, EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku iraunkorreko txartela” eskatu behar dute; berritu
egin daiteke, eta haren balio-denbora 10 urte da.
Horretarako, hauek aurkeztu behar dituzte:
Inskribatzeko eskaeraren (EX-19) kopia bi, behar bezala beteta eta sinatuta.
Baliozko eta indarreko pasaportea.
Tamaina txikiko hiru argazki berri, koloretan.
Txartela emateko tasaren abonua (10,40 euro) egiaztatzen duen agiria.
Hala dagokionean, beharrezko agiriak frogatzeko senitartekoa bizileku iraunkorreko ziurtagiria
bost urteak igaro baino lehen erdiesteko eskubidea ematen dioten kasuetakoren batean
dagoela.
4. BIZKAIA 143
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
BILBOKO ATZERRITARREN BULEGOA (euskaraz – gaztelaniaz – ingelesez – frantsesez – arabieraz – errumanieraz - txineraz)
http://www.bilbao.net/inmigracion/ficha.asp?codficha=620&i=es
► BIZILEKU-ZIURTAGIRIARI BURUZKO INFORMAZIOA (ikus ezkerreko zutabea – Erregimen
Komunitarioa) http://www.bilbao.net/inmigracion/gestion.asp?codges=151&i=es
ESPAINIAKO GOBERNUKO BARNE MINISTERIOA
http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/extranjeria/ciudadanos-de-la-union-europea
► EB-KO HERRITARRAK SARTZEA ETA IRTETEA http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/extranjeria/ciudadanos-de-la-union-europea/entrada-y-salida
► EB-KO HERRITARRAK EGOTEA ETA BIZILEKUA IZATEA http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/extranjeria/ciudadanos-de-la-union-europea/estancia-y-residencia http://www.mir.es/SGACAVT/extranje/ciudadanos_UE/estancia_residencia.html
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU IRAUNKORRA http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/extranjeria/ciudadanos-de-la-union-europea/residencia-de-caracter-permanente
4. BIZKAIA 144
► ERREGISTRO-ZIURTAGIRIA ETA BIZILEKU-TXARTELA EMATEA ETA AGIRI HORIEN
INDARRALDIA http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/extranjeria/ciudadanos-de-la-union-europea/expedicion-y-vigencia-del-certificado-de-registro
► ESKAERA-EREDUAK (ikus EX-18 eta EX-19) http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/modelos-de-solicitud/extranjer%C3%ADa
► OINARRIZKO ARAUTEGIA http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/normativa/reales-decretos/real-decreto-240-2007-de-16-de-febrero
IMMIGRAZIO ETA EMIGRAZIO IDAZKARITZA NAGUSIA (gaztelaniaz)
http://extranjeros.empleo.gob.es/es/InformacionInteres/
► EB-KO HERRITARRENTZAKO INFORMAZIO-ORRIAK http://extranjeros.empleo.gob.es/es/InformacionInteres/InformacionProcedimientos/CiudadanosComunitarios/index.html
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ERREGISTRO-ZIURTAGIRIA http://extranjeros.empleo.gob.es/es/InformacionInteres/InformacionProcedimientos/CiudadanosComunitarios/hoja102/index.html
► EB-KO HERRITARREN SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU-TXARTELA http://extranjeros.empleo.gob.es/es/InformacionInteres/InformacionProcedimientos/CiudadanosComunitarios/hoja103/index.html
► ESKAERA-EREDUAK (ikus EX-18 EBko herritarrentzat eta EX-19 haien senitartekoentzat) http://extranjeros.empleo.gob.es/es/ModelosSolicitudes/Mod_solicitudes2/
5. BULGARIA 145
5. BULGARIA
Bulgaria
EBn sartu zen urtea: 2007
Hiriburua: Sofia
Azalera, guztira: 111 910 km2
Biztanle-kopurua: 7,6 milioi
Dirua: Leva
Schengen esparrua: Ez da Schengen esparruko
kidea
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 146
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 146
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 146
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 146
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 147
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 149
5. BULGARIA 146
1. ARAUDI NAZIONALA
EBko herritarrak eta haien senitartekoak Bulgariako Errepublikan sartzeari eta bizitzeari zein errepublikatik irteteari buruzko legea; 2007ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean (State Gazzette, 80.
zk., 2006/10/03). Azken aldaketa: 2012ko martxoaren 13an.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak baliozko nortasun-agiri edo pasaporte batekin sar daitezke Bulgarian, eta hiru
hilabeteko aldi batean gehienez bizi.
EBk herritar baten EBtik kanpoko senitartekoak baliozko pasaporte eta bisa batekin sar daitezke
Bulgarian, eta han hiru hilabete bitarte, gehienez, bizi, bidezkoa bada.
EBko herritarra Bulgariako etxebizitza batean ezartzen bada, bere bizilekuaren berri eman
beharko du dagokion hiriaren Udaletxean (erroldatzea) 30 eguneko epean.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek Bulgarian 3 hilabetetik gora bizi nahi badu, “Iraupen luzeko bizileku-ziurtagiri” bat eskatu behar du Bulgariako Polizia Nazionaleko Zerbitzuko Immigrazio Sailaren
aurrean (Barne Ministerioa), herrialdean sartu ondorengo lehen 3 hilabeteak igaro baino lehen.
“Iraupen luzeko bizileku-ziurtagiria” honako kasuetako batean dauden EBko herritarrei ematen
zaie:
Norberaren edo besteren kontura lanean aritzea.
Badituzte osasun-aseguru bat zein behar beste baliabide Bulgariako egonaldiko gastuak,
berenak eta familiako kideenak, estaltzeko, zama izan gabe estatuko gizarte-segurantzako
sistemarentzat.
Ikastetxe batean izena emanda daude, ikasteko edo lanbide-prestakuntza jasotzeko, bigarren
kasuko betekizunak betez gero, betiere.
Iraupen luzeko bizileku-ziurtagiria eskatzeko, Bulgarian erroldatuko den lekuari dagokion Polizia
Etxean agertu behar da, eta eskaria behar bezala beteta eraman, agiri hauekin batera:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Erroldaketa-froga,
Besteren edo norberaren konturako langilea izanez gero, egiatan lanean ari dela frogatzen
duen agiri bat.
5. BULGARIA 147
Osasun-aseguru bat eta bere burua zein senitartekoak mantentzeko behar beste baliabide
dituen EBko herritar bat izanez gero, banku-erreferentziak eta osasun-asegurua.
Ikasle bat izanez gero, banku-erreferentziak, osasun-asegurua, eta ikastetxe batean izena
emanda egotearen adierazpena.
Tasen ordainketaren egiaztagiria. 7BGNren tasarekin ez da txartel fisikorik ematen. 36
BGNren tasa txartela izapide laburtuarekin lortzeko da, eta 18 BGNren tasa txartela izapide
arruntaren bidez emateko da.
“Iraupen luzeko bizileku-ziurtagiria”k gehienez bost urteko balioa dauka.
EBko herritarrak diren senitartekoek, bizileku-ziurtagiria eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu
behar dituzte:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
EBko herritarraren familiako kide bat dela frogatzen duen agiri bat.
Tasen ordainketaren egiaztagiria.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, “EBko herritar baten senitartekoaren bizileku-
txartela” eskatu behar dute, Bulgarian hiru hilabetetik gora bizi nahi badute. Horretarako, honako
hauek aurkeztu behar dituzte eskaerarekin batera:
Baliozko pasaportea.
Familia-loturak egiaztatzen dituzten agiriak.
Lagundutako EBko herritarraren iraupen luzeko bizileku-ziurtagiria.
Tasen ordainketaren egiaztagiria.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Bulgarian 5 urtez jarraian gutxienez legalki bizi izan den EBko herritar batek badu bizileku
iraunkorreko eskubidea, eta, hala nahi izanez gero, hori frogatzen duen ziurtagiri bat eskura
dezake.
Bizileku iraunkorreko ziurtagiria eskatzeko, Bulgarian erroldatuko den lekuari dagokion Polizia
Etxean agertu behar da, eta eskaria behar bezala beteta eraman, agiri hauekin batera:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
EBko herritarra 5 urtez etengabe bizi izan dela frogatzen duen ziurtagiria, Bulgariako
agintaritzek emana.
Tasen ordainketaren egiaztagiria.
5. BULGARIA 148
Iraupen luzeko bizileku-ziurtagiriaren mugaeguna heldu baino hiru egun lehenago egin behar da
izapide hori.
Bulgarian 5 urtez jarraian bizi zian diren EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek badute
bizileku iraunkorreko eskubidea.
“EBko herritarren batean senitartekoaren bizileku iraunkorreko txartela”ren eskaera tokiko
poliziaren bulegoan egin behar da, eta 10 urtetik 10 urtera berritu behar da.
5. BULGARIA 149
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
ESPAINIAK BULGARIAN DUEN ENBAXADA (espainieraz)
http://www.exteriores.gob.es/Embajadas/SOFIA/es/Embajada/Paginas/inicio.aspx
► BULGARIAN BIZITZEKO AGIRIAK ETA INFORMAZIOA (ikusi “EGOITZA BAIMENAK
BULGARIAN” atala).. http://www.exteriores.gob.es/Embajadas/SOFIA/es/VivirEn/Paginas/DocumentacionTramites.aspx
► BULGARIAN EZARTZEA (ikus “ERROLDATZEA” atala). http://www.exteriores.gob.es/Embajadas/SOFIA/es/VivirEn/Paginas/Establecerse.aspx
► BULGARIAN LAN EGITEA http://www.exteriores.gob.es/Embajadas/SOFIA/es/VivirEn/Paginas/Trabajar.aspx
SECRETARIA GENERAL DE INMIGRACIÓN Y EMIGRACIÓN
► BULGARIARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA http://www.empleo.gob.es/movilidadinternacional/es/continentes/europa/bulgaria/index.htm
BULGARIAKO BARNE MINISTERIOA (bulgarieraz - ingelesez)
http://www.mvr.bg/en/default.htm
BULGARIAKO ERREPUBLIKAKO LEGEDIA BILATZEKO ATARIA (bulgarieraz)
http://www.lex.bg/bg/laws/ldoc/2134455296
5. BULGARIA 150
BULGARIAKO KANPO ARAZOETARAKO MINISTERIOA (bulgarieraz - ingelesez)
http://www.mfa.bg/setlang/en/
http://www.mfa.bg/en/pages/109/index.html
DANIMARKAKO KANPO ARAZOETARAKO MINISTERIOA ( ingelesez)
► OINARRIZKO ARAUDIA
http://bulgarien.um.dk/da/~/media/Bulgarien/Documents/Other/Law%20for%20entering%20Bulgaria.pdf
6. ZIPRE 151
6. ZIPRE
Zipre
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: Nikosia
Azalera, guztira: 9 250 km2
Biztanle-kopurua: 0,8 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 2008az geroztik (€)
Schengen esparrua: Ez da Schengen esparruko
kidea
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 152
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 152
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 152
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 152
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 154
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 155
6. ZIPRE 152
1. ARAUDI NAZIONALA
2007ko 7. (I) Legea: “Europar Batasuneko herritarrak eta haien familiak Zipreko Errepublikoan ibili eta
bizitzeko eskubideari buruzko legea”.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat izanez gero sartu eta bizi daitezke, hiru
hilabetetik behera, Zipreko Errepublikako lurraldean.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek bisa behar dute Zipren sartu eta hiru hilabetetik
behera bizitzeko.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek Zipren hiru hilabetez baino gehiagoz geratzeko asmoa baldin badu, nahitaez
erregistro-ziurtagiria eskatu behar du.
Gainera, EBko herritarrak Zipren lanean hasi nahi badu, gizarte segurantzako zenbakia eskatu
behar du (ikus
http://www.mlsi.gov.cy/mlsi/dl/dl.nsf/dmlprocedure_en/dmlprocedure_en?OpenDocument).
Erregistro-ziurtagiriaren eskaera herrialdera iritsi eta lau hilabete igaro baino lehen egin behar da.
Betebehar hori ez bada betetzen, diruzko isun bat ezarriko da, gehienez 2.562,90 eurokoa.
Erregistro-ziurtagiria eskatzeko, EBko herritarrak berak aurkeztu behar du Erregistro Zibileko
Immigrazio Sailean. Gaur egun, zerbitzu hori poliziaren tokiko immigrazio-bulegoek ematen dute
Zipreko barruti guztietan, Nikosian izan ezik; azken horretan, badago Barrutiko Immigrazio
Bulegoa delako bat.
Hona hemen aurkeztu behar diren agiriak:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea, eta haien kopiak.
Betetako eskaera estandar bat (MEU1 inprimakia).
Bi argazki.
Tasen ordainketaren egiaztagiria (20 euro).
Langile bat izanez gero: lanean ari delako egiaztagiria.
Autonomo bat izanez gero: Gizarte Segurantzan autonomotzat erregistratuta egotearen
ziurtagiria.
6. ZIPRE 153
Ikasle bat izanez gero: Estatuak onarturiko ikastetxe batean izena emanda egotearen froga,
osasun-aseguruaren froga, eta norbera zein familia mantentzeko behar beste baliabide
badituela ziurtatzen duen aitorpen bat.
Beste egoeraren batean egonez gero: Behar beste baliabide izatearen froga eta osasun-
aseguruaren froga.
Erregistro-ziurtagiria gutxi gorabehera astebeteko epean entregatuko da eskatu ondoren.
EBko herritartasuna duten senitartekoek bereiz aurkeztu behar dute erregistro-ziurtagiriaren
eskaera, honako agiri hauekin batera:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea, eta haien kopiak.
Betetako eskaera estandar bat (MEU1 inprimakia).
Bi argazki.
Tasen ordainketaren egiaztagiria (20 euro).
Familia-loturak egiaztatzen dituen agiria.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku-txartel” bat eskatu behar dute
herrialdean sartu eta lau hilabete igaro baino lehen, Zipren hiru hilabetetik gora bizi nahi baldin
badute.
“Bizileku-txartela” eskatzeko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek honako hauek
aurkeztu behar dituzte:
Baliozko pasaportea.
Betetako eskaera bat (MEU2 inprimakia).
2 argazki.
Tasen ordainketaren egiaztagiria (20 euro).
Familia-loturak badaudela frogatzen duen agiria.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria.
Bizileku-txartela”ren balio-denbora 5 urte da gehienez.
Bizileku-txartela eskatzeko betebehar hori ez bada betetzen, diruzko isun bat ezarriko da, gehienez
2.562,90 eurokoa.
6. ZIPRE 154
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Zipreko Errepublikan legalki eta jarraian bost urtez bizi izan diren Europar Batasuneko herritarrek
badute bizileku iraunkorreko eskubidea.
Nahi izanez gero, EBko herritarrek bizileku iraunkorreko eskubidea dutela egiaztatzen duen agiri
bat eska dezakete (“Bizileku iraunkorreko ziurtagiria”). Eskaera (MEU3 inprimakia) bi argazkirekin
batera aurkeztu behar da, eta 80 euro balio du.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “bizileku iraunkorreko txartel” bat eskatu behar
dute bizileku-txartela iraungi ondorengo hilabetearen barruan. Horretarako, MEU3 inprimakia
aurkeztu behar dute, tamaina txikiko 2 argazkirekin batera.
“Bizileku iraunkorreko txartela” 10 urtean behin berritu behar da, eta 80 euro ordaindu behar dira.
Bizileku iraunkorreko txartela eskatzeko betebehar hori ez bada betetzen, diruzko isun bat ezarriko
da, gehienez 2.562,90 eurokoa.
6. ZIPRE 155
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
ZIPREKO BARNE MINISTERIOA – MIGRAZIOKO ETA ERREGISTRO ZIBILEKO SAILA (CRMD) (grezieraz - ingelesez)
http://moi.gov.cy/
http://www.moi.gov.cy/moi/CRMD/crmd.nsf/All/B20E184509AB8C5DC2257D1F001EF6F2?OpenDocument
http://www.moi.gov.cy/MOI/CRMD/crmd.nsf/contact_en/contact_en?OpenDocument Civil Registry and Migration Department Chilonos, 1457 Nicosia TEL: 22804400 EMAIL: [email protected]
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ERREGISTRO-ZIURTAGIRIARI – MEU1 INPRIMAKIARI
BURUZKO INFORMAZIOA (grekoz-ingelesez) http://www.moi.gov.cy/MOI/CRMD/crmd.nsf/All/69E690A161D174D6C2257D2C0045750B?OpenDocument http://www.moi.gov.cy/MOI/CRMD/crmd.nsf/All/69E690A161D174D6C2257D2C0045750B/$file/FORMMEU1.pdf
► EB-KO HIRUGARREN HERRIETAKO HERRITARREN SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU-
TXARTELARI – MEU1 INPRIMAKIARI BURUZKO INFORMAZIOA (grekoz-ingelesez) http://www.moi.gov.cy/MOI/CRMD/crmd.nsf/All/C190E3AA6A53A579C2257D2C00458A48?OpenDocument http://www.moi.gov.cy/MOI/CRMD/crmd.nsf/All/C190E3AA6A53A579C2257D2C00458A48/$file/FORMMEU2.pdf
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU IRAUNKORREKO ZIURTAGIRIARI ETA EB-KOAK EZ
DIREN SENITARTEKOENTZAKO MEU3 INPRIMAKIARI BURUZKO INFORMAZIOA (grekoz-
ingelesez) http://www.moi.gov.cy/MOI/CRMD/crmd.nsf/All/D1D71A1CD6E43223C2257D2C00459524?OpenDocument http://www.moi.gov.cy/MOI/CRMD/crmd.nsf/All/D1D71A1CD6E43223C2257D2C00459524/$file/FORMMEU3.pdf
6. ZIPRE 156
ZIPREKO LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA – LAN SAILA (grekoz – ingelesez - turkieraz)
http://www.mlsi.gov.cy/mlsi/mlsi.nsf/index_en/index_en?OpenDocument
► EB-KO HERRITARRENTZAKO LAN-PROZEDURA http://www.mlsi.gov.cy/mlsi/dl/dl.nsf/dmlprocedure_en/dmlprocedure_en?OpenDocument
► ZIPREN LAN EGIN NAHI DUTEN EUROPAKO HERRITARRENTZAKO GIDA (ikus 4. eta 5. orriak) http://www.mlsi.gov.cy/mlsi/dl/dl.nsf/All/F39E5E59D76E8B4EC2256DB1002CDA29/$file/booklet%20on%20living%20july%202010%20english.pdf
ZIPREKO GOBERNUAREN WEB ATARIA (grekoz- ingelesez)
http://www.cyprus.gov.cy/portal/portal.nsf/citizen_en?OpenForm&access=0&SectionId=citizen&CategoryId=
none&SelectionId=home&print=0&lang=en
► EB-KO LANGILEENTZAKO INFORMAZIOA http://www.cyprus.gov.cy/portal/portal.nsf/gwp.getGroup?OpenForm&access=0&SectionId=noneu&CategoryId=Work%20and%20Occupation&SelectionId=European%20Union%20Citizen%20Workers&print=0&lang=en
7. KROAZIA 157
7. KROAZIA
Kroazia
EBn sartu zen urtea: 2013
Hiriburua: Zagreb
Azalera, guztira: 56.594 km2
Biztanle-kopurua: 4.398.150 milioi
Dirua: kuna
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2015az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 158
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 158
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 158
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 158
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 159
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 160
7. KROAZIA 158
1. ARAUDI NAZIONALA ATZERRITARREI BURUZKO LEGEA -Official Gazette 130/2011, 74/2013 eta geroko aldaketak-
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
Europar Batasuneko herritarrek eta beren senitartekoek baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat
izanez gero sartu eta bizi daitezke, hiru hilabetetik behera, Kroaziako Errepublikako lurraldean.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, harekin bildu nahi izanez gero, Kroaziako
Errepublikan sartu eta hiru hilabetetik behera bizi ahal dira, baliozko pasaporte bat izan behar
dute, bai eta, behar den kasuetan, bisa bat ere.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritarrek badute eskubidea Kroaziako Errepublikan hiru hilabetetik gora bizitzeko, herrian
sartzen direnetik, baldin eta kasu hauetako batean badaude:
Besteren edo norberaren konturako langileak dira.
Norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide izatea, gizarte segurantzako
sistemarentzat zama bat izan gabe, bai eta osasun-aseguru bat izatea.
Unibertsitate batean matrikulatuta daude edo praktikaldi bat egiten ari dira. Gainera, osasun-
aseguru egokia eduki behar dute eta norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide
dauzkatela frogatu, Kroazian dauden bitartean gizarte segurantzako zerbitzuentzat zama bat
izan gabe.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kideak dira.
EBko herritarrak Kroaziako Errepublikan hiru hilabetetik gora bizitzeko asmoa izanez gero, bizi
diren lekuko polizia-etxean erregistratu behar dute beren aldi baterako egonaldia, herrialdean
sartu ondorengo hiru hilabeteko epea amaitu eta hurrengo zortzi eguneko epean gehienez.
Beren aldi baterako egonaldia erregistratzean, bizileku-baimen biometrikoaren itxira duen
“Erregistro-ziurtagiria” entregatuko zaie. Ziurtagiri horrek gehienez bost urteko balio dauka.
Erregistro-ziurtagiria eskatzeko, EBko herritarrak honako agiri hauek aurkeztu behar ditu:.
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Hiru hilabetetik gorako bizileku-eskubidea ematen duten kasuetako batean egotea
egiaztatzen duten agiriak (adibidez, enplegu-ziurtagiria).
7. KROAZIA 159
EBko herritar diren senitartekoek, gainera, familia-loturak badaudela egiaztatzen duten agiriak
ere aurkeztu behar dituzte.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek badute eskubidea Kroaziako Errepublikan hiru
hilabetetik gora bizitzeko, baldin eta harekin bildu nahi badute, eta Kroazian hiru hilabete baino
gehiagoko epean bizitzeko eskubidea ematen duten lehen hiru kasuetako batean badaude (lana,
ikasketak edo baliabide nahikoak).
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek Kroazian hiru hilabetetik gora bizitzeko asmoa
izanez gero, “Bizileku-txartela” eskatu behar dute bizi diren lekuko polizia-etxean, herrialdean
sartu ondorengo hiru hilabeteko epea amaitu eta hurrengo zortzi eguneko epean gehienez.
Eskaria egiteko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek honako agiri hauek aurkeztu
behar dituzte:
Baliozko pasaportea.
Familia-loturak egiaztatzen dituzten agiriak.
Erregistratu ondoren, “EBko herritarren senitartekoentzako bizileku-txartela” emango zaie. Haren
balioa gehienez 5 urtekoa da.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
EBko herritarrek eta haien senitartekoek bizileku iraunkorreko eskubidea dute, Kroaziako
Errepublikan jarraian bost urtez bizi eta gero.
Poliziak EBko herritarrei eskubide hori egiaztatzen duen agiri bat emango die.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, “Bizileku iraunkorreko txartela” eskatu behar
diote poliziari, EBko herritarren senitartekoentzako bizileku iraunkorreko txartelaren balio-denbora
amaitu baino lehen.
“Bizileku iraunkorreko txartela”ren balio-denbora 10 urte da gehienez, eta automatikoki berritu ahal
da.
7. KROAZIA 160
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
BARNE MINISTERIOA (kroazieraz–ingelesez)
http://www.mup.hr/
► ATZERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA (Ikus atal hau: ‘Stay and work of EEA nationals and
their family members’) http://www.mup.hr/120027.aspx
► ATZERRITARREI BURUZKO LEGEA -Official Gazette 130/2011, 74/2013 eta geroko aldaketak-
(ikus X. Kapitulua, 153. artikulua eta hurrengoak, 65.-79. orriak) http://www.mup.hr/UserDocsImages/Dokumenti/stranci/2013/Zakon_o_strancima_2011._engl.pdf
KANPO-ARAZOETARAKO ETA EUROPAKO ARAZOETARAKO MINISTERIOA (kroazieraz – ingelesez)
http://www.mvep.hr/en/
► KROAZIAN BIZILEKUA IZATEA (ikus 1. atala: Nationals of EEA member states and their family) http://www.mvep.hr/en/consular-information/stay-of-aliens/granting-stay-in-croatia-/
8. DANIMARKA 161
8. DANIMARKA
Danimarka
EBn sartu zen urtea: 1973
Hiriburua: Kopenhage
Azalera, guztira: 43 094 km2
Biztanle-kopurua: 5,5 milioi
Dirua: koroa daniarra (kr.)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1996az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 162
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 162
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 162
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 162
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 164
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 165
8. DANIMARKA 162
1. ARAUDI NAZIONALA
Act no. 322 of 21 April 2009 “Executive Order on residence in Denmark for Aliens falling within the
rules of the European Union” (the EU residence order).
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak beren baliozko nortasun-agiri edo pasaporte batekin sar daitezke Danimarkan,
eta hiru hilabete bitarteko aldi batean bizi.
Lan bila dabiltzan pertsonek, hala justifikatzen badute, aldi hori sei hilabeteraino luza dezakete.
EBk herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, Danimarkan sartu eta hiru hilabete bitarte bizi
nahi izanez gero, beren baliozko pasaportea behar dute, eta bidezkoa bada, sarrera-bisa bat.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
Danimarkan bizilekua hiru hilabetetik gora izateko eskubidea duten EBko herritarrak egoera
hauetako batean daudenak dira:
Norberaren edo besteren konturako langilea da.
Estatuak onarturiko ikastetxe batean ikasketak egiten dituen ikaslea da (Danish Education
Support Agency –SU). Horrez gain, ekonomikoki bere burua mantentzeko gauza dela frogatu
behar du, bai eta osasun-babes egokia duela, estatuaren gizarte-laguntzako sistementzat
zama izan gabe.
Gizarte-laguntzen beharrik ez izateko diru-sarrerak dauzka eta, gainera, osasun-babes egokia
dauka.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kidea da.
EBko herritar batek Danimarkan hiru hilabetetik gora bizi nahi izanez gero, bizileku-egiaztagiri bat
lortu beharko du herrialdean sartu ondorengo 3 hilabeteko epea amaitu baino lehen, baldin eta
lana modu aktiboan bilatzen ari den EBko herritarra ez bada. Kasu horretan, ez du nahitaez
erregistro-ziurtagiria eskatu behar, lana bilatzen jarraitzen duen bitartean.
Erregistro-ziurtagiria eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira Estatuko Eskualde
Administrazioan (Statsforvaltningen):
Betetako eskaera bat (OD1 formularioa):
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
8. DANIMARKA 163
Norberaren kasuaren arabera, bizileku-eskubidea izateko betekizunetakoren bat betetzen
dela egiaztatzen duten agiriak (adibidez, lan-kontratua).
Argazki bat.
Erregistro-ziurtagiria epe mugagabe baterako ematen da.
Bizileku-ziurtagiria eskuratu ondoren, eta EBko herritarrak Danimarkan 6 hilabete baino luzaroago
bizi nahi badu, bere bizilekuko Udalarekin harremanetan jarri behar da (Borgerservice) eta
erregistro zibileko zenbakia lortu (CPR zenbakia). CPR zenbakiaren bidez, osasun-aseguruko
txartela eskuratu ahal izango du, eta mediku bat esleituko zaio.
CPR zenbakia lortzeko izapideei buruzko informazio gehiago:
https://www.workindenmark.dk/~/media/Workindenmark/Dokumenter/Faktaark%20juli%202011/
When%20you%20start_EU_EEA_Juli_2011_ENG.ashx
Danimarkan hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek
“Bizileku-txartel” bat eskatu behar dute.
Familia berriz batzeko ezinbesteko baldintza hau da: senitartekoek bizi behar den EBko herritarrak
benetan bizilekua ezarrita eduki behar du Danimarkan. Adibidez, hotel baten gelan geratzea ez
da nahikoa. Lotura honetan informazio gehiago ikusi ahal da baldintza horren esanahiari buruz:
http://www.nyidanmark.dk/en-us/coming_to_dk/eu_and_nordic_citizens/eu-
eea_citizens/family_reunification_in_denmark/family_reunification_in_denmark_for_union_citize
ns_and_eea_nationals.htm#2
Bizileku-txartela eskatzeko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoak Estatuko Eskualde
Administrazioan (Statsforvaltningen) agertu behar dira, herrialdean sartu zirenetik 3 hilabeteko
epea agortu baino lehen.
Eskariarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
Baliozko pasaportea.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria.
Familia-loturak badaudela egiaztatzen duten agiriak.
Bi argazki.
EBko herritarrak Danimarkan eskaria egin duen familiako kidearekin benetan bizilekua ezarrita
daukala egiaztatzen duten agiriak.
EBko herritar baten senitartekoen bizileku-txartelak gehienez 5 urteko balio-denbora du.
8. DANIMARKA 164
"Erregistro-ziurtagiria” paperezko gutun bat da, eta “Bizileku-txartela”, plastikozko txartel bat, eta
biak Estatuko Eskualde Administrazioak ematen ditu.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Danimarkan legalki 5 urtez jarraian bizi izaniko EBko herritarrak eta haren familiako kideek bizileku
iraunkorreko eskubidea dute.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritarrek, hala nahi izanez gero, hori ziurtatzen
duen agiri bat eska dezakete, hau da, bizileku iraunkorreko ziurtagiri bat, horretarako ere OD1
formularioa erabilirik.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, EBko herritar baten bizileku-txartelaren balio-
denbora agortu baino lehen, bizileku iraunkorreko txartela eskatu behar dute; hamar urtean behin
berritzen da automatikokI.
8. DANIMARKA 165
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
DANIMARKAKO IMMIGRAZIO ZERBITZUA (danieraz - ingelesez)
www.nyidanmark.dk
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKUARI BURUZKO KONTSULTETARAKO HARREMANA (EU
HOTLINE) http://www.nyidanmark.dk/en-us/contact/contact_to_the_danish_immigration_service/eu_hotline.htm
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU-ESKUBIDEARI BURUZKO INFORMAZIOA http://www.nyidanmark.dk/en-us/coming_to_dk/eu_and_nordic_citizens/eu-eea_citizens/residence_in_denmark_for_union_citizens_and_eea_nationals.htm
► NOLA EGIN ERREGISTRO-ZIURTAGIRIAREN ESKAERA http://www.nyidanmark.dk/en-us/coming_to_dk/eu_and_nordic_citizens/eu-eea_citizens/How_to_apply.htm
► OD1 FORMULARIOA http://www.nyidanmark.dk/resources.ashx/Resources/Blanketter/Ansoegningsskemaer/2008/OD1_ansoegning_eu_opholdsdokument_statsforvaltningen.pdf
► BIZILEKU-ESKUBIDEARI BURUZKO INFORMAZIOA EB-KO HERRITARREN
SENITARTEKOENTZAT http://www.nyidanmark.dk/en-us/coming_to_dk/eu_and_nordic_citizens/eu-eea_citizens/family_reunification_in_denmark/family_reunification_in_denmark_for_union_citizens_and_eea_nationals.htm
► EB-KO HERRITARREK DANIMARKAN BIZILEKUA IZATEARI BURUZKO LEGEA (ingelesez) http://www.nyidanmark.dk/NR/rdonlyres/42CF236D-A334-4A40-A2B6-9AA0C4ABB61A/0/euopholdsbekendtgoerelsen322af21.pdf
► DANIMARKAKO GARRANTZIZKO LEGEDIA (danieraz – ikus “Lovgivning” eta “EU-
opholdsbekendtgørelsen”) http://www.nyidanmark.dk/da-dk/Lovstof/
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU-GAIEZ MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK http://www.nyidanmark.dk/en-us/faq/eu/
► GIDALIBURUA: ONGI ETORRI DANIMARKARA (ikus 18.-19. orriak lan egiteko, 28.a eta 29.a
ikasteko, eta 34.a eta 35.a familia elkartzeko) http://www.nyidanmark.dk/NR/rdonlyres/65DA2C7A-1520-4E8B-A815-61374985BD43/0/vejledningspakke_netversionny.pdf
8. DANIMARKA 166
ESTATUKO ESKUALDE ADMINISTRAZIOA –STATSFORVALTNINGEN- (danieraz – ingelesez)
http://www.statsforvaltning.dk/site.aspx?p=4557
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA http://www.statsforvaltning.dk/site.aspx?p=6028
HERRITARRENTZAKO NAZIOARTEKO ZERBITZUA - ICS (ingelesez)
http://icitizen.dk/
► ICS-EK EMAN DEZAKEENARI BURUZKO GIDA http://icitizen.dk/~/media/ICS/Docs/ICS-engelsk-260112.ashx
DANIMARKAN LAN EGITEA- DANIMARKAKO LAN MINISTERIOAREN WEBGUNEA (danieraz – ingelesez – alemanez - polonieraz)
https://www.workindenmark.dk/
► DANIMARKAN LAN EGITEA URRATSEZ URRATS – EB-KO HERRITARRAK https://www.workindenmark.dk/en/Find_information/Information_for_job_seekers/Step-by-step/Arrival/Registration/The_EUEEA_and_Switzerland
► EB-KO HERRITARRENTZAKO INFORMAZIO-ORRIA) https://www.workindenmark.dk/~/media/Workindenmark/Dokumenter/Faktaark%20juli%202011/When%20you%20start_EU_EEA_Juli_2011_ENG.ashx
DANIMARKAKO KANPO-ARAZOETARAKO MINISTERIOA (danieraz - ingelesez)
http://um.dk/en
► BIZILEKUA ETA LAN-BAIMENAK http://um.dk/en/travel-and-residence/residence-and-or-work-permits/
9. ESLOVAKIA 167
9. ESLOVAKIA
Eslovakia
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: Bratislava
Azalera, guztira: 48.845 km2
Biztanle-kopurua: 5,4 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 2009az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2007az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 168
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 168
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 168
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 168
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 169
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 171
9. ESLOVAKIA 168
1. ARAUDI NAZIONALA
Atzerritarren bizileku-eskubideari buruzko 2011ko urriaren 21eko 404/2011 Akta eta Akta jakin batzuen
aldaketa eta osaketa. –azken aldaketa, 2013ko abenduaren 3an-.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrek baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat behar dute Eslovakiako Errepublikan
sartu eta, nahi izanez gero, hiru hilabetetik behera bizitzeko.
EBko herritarrek bizilekua non duten adierazi behar diote poliziari, herrialdean sartu ondorengo 10
egunen barruan, ostatu-emaileak (esate baterako, hotelak) adierazten duenean izan ezik. Izapide
hori bizilekuari dagokion Polizia-etxean egin behar da.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, pasaporteaz eta nortasun agiri baliodun batez
gain, ziurrenik bisa beharko dute Eslovakian sartu eta hiru hilabetetik behera bizitzeko.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek badu eskubidea Eslovakiako Errepublikan hiru hilabetetik gora bizilekua
izateko, baldin eta ondorengo kasuetakoren bat betetzen badu:
Norberaren edo besteren kontura lanean ari da.
Lana aurkitzeko aukerak dauzka.
Estatuak onarturiko ikastetxe batean ikasten du, egonaldiaren kostuak estaltzeko behar beste
baliabide dituela eta, gainera, osasun-aseguru bat daukala.
Egonaldiaren kostuak behar beste bizi-baliabide dituenean eta osasun-aseguru bat dauka.
Azaldutako betekizunak betetzen dituen EBko herritar baten familiako kidea da.
Eslovakiako Errepublikan hiru hilabetetik gorako epealdian bizi nahi duen EBko herritar batek
bizileku-erregistroa eskatu beharko du herrialdean sartu eta hurrengo 30 egunen barruan.
Izapidea doakoa da.
9. ESLOVAKIA 169
Agiri hori eskatzeko, bizi den lekuko Mugen eta Atzerritarren Polizia Sailera joan behar du, eta
agiri hauek aurkeztu:
Behar bezala betetako eskaria.
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Aipaturiko kasuetako batean dagoela egiaztatzen duten agiriak (esate baterako, lan-
kontratua).
Gainera, EBko herritarrek plastikozko txartelaren itxura duen bizileku-agiria eskatu ahal dute. Agiri
horren iraupena gehienez 5 urte da. Horretarako, aipatu diren agiriez gain, bi argazki eta
bizilekuaren egiaztapena aurkeztu behar ditu.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “EBko herritarren senitartekoaren bizileku-
txartela” eskatu behar dute nahitaez. Txartel horren gehieneko iraupena 5 urtekoa da.
Horretarako, haiexek joan behar dute dagokion polizia-sailera, eta eskariarekin batera hauek
aurkeztu:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Bi argazki berri.
Familia-loturak frogatzen dituen agiria.
Lagundutako EBko herritarraren bizileku-erregistroa.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
EBko herritarrek bizileku iraunkorreko eskubidea dute Eslovakian gutxienez etenik gabe bost urtez
bizi izan badira.
EBko herritarrek, nahi izanez gero, gehienez 10 urteko iraupena duen “EBko herritarren
senitartekoaren bizileku-txartela” eskatu ahal dute.
Horretarako, haiexek joan behar dute dagokion polizia-sailera, eta inprimaki ofiziala bete. Horrez
gain, hauek ere aurkeztu behar ditu:
Baliozko nortasun-agiri bat edo pasaportea.
Ezarririko betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak.
Tamaina txikiko bi argazki.
9. ESLOVAKIA 170
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “EBko herritar baten senitarteko baten bizileku-
txartela” eskatu behar dute, baldin eta Eslovakian gutxienez azken bost urteetan bizi izan badira.
Hori eskatzeko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek eskariarekin batera honako
hauek aurkeztu behar dituzte:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Eslovakian bost urtez jarraian bizi izan direla frogatzen duen agiri bat.
Bi argazki.
9. ESLOVAKIA 171
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
IMMIGRAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOKO ZENTROA (eslovakieraz – ingelesez - errusieraz)
http://www.mic.iom.sk/
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU-ESKUBIDEARI BURUZKO INFORMAZIOA – ingelesez http://mic.iom.sk/en/residence/general-info/16-pobyt-obcanov-eu-v-sr.html
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKUARI BURUZKO LEGEDIA - eslovakieraz (ikusi “The Act on
residence of Foreigners”, 7, 11, 63-72 eta 87. artikuluak) –azken aldaketa 2013ko abenduaren
3koa–
http://mic.iom.sk/en/useful/download/category/9-legislation-of-sr.html
ESLOVAKIAKO ERREPUBLIKAKO BARNE MINISTERIOA – POLIZIAKO ATZERRITARRENTZAKO ETA MUGEN ZAINTZARAKO BULEGOA (eslovakieraz)
http://www.minv.sk/
► EB-KO HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA http://www.minv.sk/?pobyt-cudzinca
► ESLOVAKIARA BIDAIATZEN DUTEN ATZERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA http://www.minv.sk/?vizova-info-typy-viz-1
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ERREGISTRO-ZIURTAGIRIAREN ESKAERA
http://www.minv.sk/?dokumenty-na-stiahnutie-1&subor=1355.
9. ESLOVAKIA 172
ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN ATARI ZENTRALA (eslovakieraz)
https://www.slovensko.sk/sk/titulna-stranka
► BIZILEKUA IZATEARI BURUZKO INFORMAZIOA EB-KO HERRITARRENTZAT ETA EUREN
SENITARTEKOENTZAT (eslovakieraz) https://www.slovensko.sk/sk/agendy/agenda/_pobyt-obcanov-z-eu-a-ich-rodin1
IMMIGRAZIO ETA EMIGRAZIO IDAZKARITZA NAGUSIA (gaztelaniaz – katalanez – euskaraz – galizieraz – ingelesez)
► ESLOVAKIARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA http://www.empleo.gob.es/movilidadinternacional/es/continentes/europa/eslovaquia/index.htm
ESPAINIAK BRATISLAVAN DUEN ENBAXADA (espainieraz - ingelesez - eslovakieraz)
► ESLOVAKIAN BIZITZEKO BETEKIZUNAK http://www.exteriores.gob.es/Embajadas/BRATISLAVA/es/VivirEn/Paginas/Eslovaquia/Permiso-de-residencia.aspx
10. ESLOVENIA 173
10. ESLOVENIA
Eslovenia
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: Ljubljana
Azalera, guztira: 20 273 km2
Biztanle-kopurua: 2 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 2007az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2007az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 174
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 174
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 174
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 174
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 175
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 176
10. ESLOVENIA 174
1. ARAUDI NAZIONALA
“ALIENS ACT“ –Azken aldaketa: 2011ko urrikoa-.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrek ez dute sarrerako baimenik edo bisarik behar Eslovenian sartzeko, egonaldiaren
arrazoia edozein izanik ere. Baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat baino ez dute behar.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoak, familiaren birbatzerako, Eslovenian baliozko
pasaporte batean edo, behar denean, bisa batekin sar daitezke.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
Eslovenian 3 hilabetetik gora egon nahi duten EBko herritarrek udaleko administrazio-bulegoa
erregistratu behar dute 3 hilabeteko epea amaitu baino lehen, “Bizilekuaren erregistro-ziurtagiria”
eskuratzeko.
Ziurtagiri hori emateko betekizunak EBko herritarrak Eslovenian bizi nahi izateko duen zio edo
arrazoiaren araberakoak dira. Hona hemen arrazoi horiek:
Besteren edo norberaren kontura lan egitea.
Ikasketak.
Familiaren birbatzea.
Beste arrazoi batzuk – bizitzeko behar beste baliabide eta aseguru medikoa.
Erregistro-ziurtagiriaren eskaerarekin batera, EBko herritarrak honako hauek aurkeztu behar ditu:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Eslovenian bizitzeko arrazoia goian azaldutakoetako bat dela egiaztatzen duten agiriak.
Ikasketak, familiaren birbatzea edo beste arrazoi batzuk direnean arrazoi horiek, frogatu behar
da, gainera, behar beste baliabide zein osasun-aseguru egoki bat izaten direla.
EBko herritarrak “bizilekuaren erregistro-ziurtagiria” eskatzen duenean, eskumena duen
administrazioak frogagiri bat ematen dio, eskaera hori egin dela egiaztatzen duena, ziurtagiri
ofiziala eman bitartean.
“Erregistro-ziurtagiriak” gehienez bost urtez balio du, eta berritu egin daiteke.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, “aldi baterako bizileku-baimena” eskatu behar
dute, Eslovenian hiru hilabetetik gora bizitzeko.
10. ESLOVENIA 175
EBko herritarra ez den senitarteko bati aldi baterako bizileku-baimena emateko, hauek dira
beharrezkoak:
Eslovenian bizi den eta erregistro-ziurtagiri bat duen EBko herritar baten familiako kidea
izatea.
Baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat izatea.
Bizitzeko behar beste baliabide edukitzea (Esloveniako gutxieneko soldata gutxienez).
Osasun-aseguru egoki bat izatea.
Eslovenian legezko eran sartu izana.
Ezkontza bizileku-baimena soil-soilik gauzatu izana ez iriztea.
Ordena, segurtasun edo osasun publikorako mehatxua izateko susmorik ez egotea.
Zigor aurrekaririk ez izatea frogatzen duen jatorriko ziurtagiria edukitzea.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitarteko baten aldi baterako bizileku-baimena”, lagundutako
EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria ematen den epe bererako ematen da, gehienez 5
urterako, eta berritu egin daiteke.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Eslovenian, “Bizilekuaren erregistro-ziurtagiri” baten jabe dela, 5 urtez bizi izan den EBko herritar
batek, segurtasun nazionalerako edo ordena publikorako mehatxurik sortzen ez duenean, “EBko
herritarrentzako bizileku iraunkorreko baimen” bat eska dezake, hala nahi izanez gero, iraunaldi
mugagabe batekin.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, Esloveniako Errepublikan bost urtez jarraian bizi
izan badira “Aldi baterako bizileku-baimen” baten jabe direla, “Bizileku iraunkorreko baimena” eska
dezakete.
Laguntzen dioten EBko herritarrak bizileku iraunkorreko baimena beretzat dagoeneko eskuratua
duenean, senitartekoek bizileku iraunkorreko baimena eska dezakete Eslovenian legalki eta
jarraian bi urte gutxienez eman ostean.
10. ESLOVENIA 176
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
ESLOVENIAKO ERREPUBLIKAKO BARNE MINISTERIOA (eslovenieraz - ingelesez)
http://www.mnz.gov.si/
► HERRIALDEAN SARTZEA – EB-KO HERRITARRAK http://www.mnz.gov.si/en/services/slovenia_your_new_country/entering_the_country/citizens_of_eu_and_eea/
► ATZERRITARRENTZAKO INFORMAZIO ATARIA (BARNE MINISTERIOA)
http://www.infotujci.si/index.php?setLang=EN&t=&id=
► SARTZEA ETA BIZITZEA http://www.infotujci.si/v/1/entry-and-residence
► ATZERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA (espainieraz) http://www.infotujci.si/index.php?setLang=ES&t=&id= http://www.infotujci.si/s/7/ciudadanos-de-la-ue-y-del-dee
ESLOVENIAKO POLIZIA NAZIONALA (eslovenieraz - ingelesez)
http://www.policija.si/eng/
► EB-KO HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA http://www.policija.si/eng/index.php/prevention/132-passports-visas-personal-documents
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ETA SENITARTEIKOENTZAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA http://www.policija.si/eng/index.php/areasofwork/bordermattersandforeigners/127-entry-and-residence-of-citizens-of-member-states-of-the-european-union-and-their-family-members-and-family-members-of-slovenian-citizens
10. ESLOVENIA 177
ESLOVENIAKO KANPO-ARAZOETARAKO MINISTERIOA (eslovenieraz - ingelesez)
http://www.mzz.gov.si/en
► HERRIALDEAN SARTZEA – EB-KO HERRITARRAK http://www.mzz.gov.si/en/travel_and_visa_information/visa_information/entry_into_the_republic_of_slovenia_and_the_schengen_area/
► EB-KO HERRITARRAK ETA EUREN SENITARTEKOAK HERRIALDEAN SARTZEA ETA BERTAN
BIZILEKUA IZATEA http://www.mzz.gov.si/fileadmin/pageuploads/Konzularne_informacije/vizne_informacije/visa_info_english/Entry_and_residence_by_EEA_citizens_or_Swiss_Nationals_and_their_family_members.doc
► GARRANTZIZKO LEGEDIA (ikusi ALIENS ACT – XIII. kapitulua, 70. orria, 117. artikulua eta
hurrengoak) http://www.mzz.gov.si/en/travel_and_visa_information/visa_information/legislation/
ESLOVENIAKO ERREPUBLIKAREN ESTATU-ATARIA (eslovenieraz – ingelesez – italieraz – magyarreraz)
http://e-uprava.gov.si/e-uprava/
► HERRIALDEAN SARTZEA ETA HERRIALDETIK IRTETEA (ingelesez) http://e-uprava.gov.si/e-uprava/en/zivljenjskeSituacijeStran.euprava?dogodek.id=12471
► MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK (ingelesez) –ikusi galdera: ‘I am an EU citizen, and I am
considering residence in Slovenia. I need the following information - Procedure for getting the
standard 5 year residence permit (name of the authority in Slovenian, etc)’. http://e-uprava.gov.si/e-uprava/en/faqKategorijaVprasanje.euprava?faq.id=70
11. ESTONIA 178
11. ESTONIA
Estonia
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: Tallinn
Azalera, guztira: 45 000 km2
Biztanle-kopurua: 1,3 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 2011az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2007az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 179
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 179
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 179
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 179
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 180
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 182
11. ESTONIA 179
1. ARAUDI NAZIONALA
“EUROPEAN UNION CITIZEN ACT“; 2006ko abuztuaren 1an jarri zen indarrean. (azken aldaketa, 2012ko
urtarrilean).
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak Estonian baliozko nortasun-agiri edo pasaporte batekin sar daitezke, eta han hiru
hilabete bitarte gehienez geratu, bizilekua erregistratu beharrik gabe.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek pasaportea eta bisa behar dute Estonian sartu
eta hiru hilabetetik behera bizitzeko.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek Estonian hiru hilabetetik gora bizi nahi badu, hauek egin behar ditu:
Bizilekua dagokion erregistro zibilean erregistratzea.
Poliziari “Nortasun-txartel” bat eskatzea (bizileku-eskubidea frogatzen duen agiria da).
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitarteko batek Estonian hiru hilabetetik gora bizi nahi badu,
hauek egin behar ditu:
Poliziarenean aldi baterako bizilekuko eskubidea eskatu -> “Nortasun-txartel” bat eskuratzen da,
“aldi baterako bizilekuko eskubidea” dioena; azken hori, dagokionean, “bizileku iraunkorreko
eskubidea” idazkunak ordezkatuko du.
Bizilekua dagokion erregistro zibilean erregistratzea.
Bizilekua Erregistro Zibilean erregistratzeko, EBko herritarrak berak joan behar du bizilekutik
hurbilen dauden tokiko agintariengana, 3 hilabete bete baino lehen herrialdean sartu zenetik.
Poliziari nortasun-txartel bat eskatzeko, EBko herritarrek, aldi baterako bizilekuko eskubidea
erdietsi zuten egunaren –hau da bizilekua erregistratu zuen egunaren– ondorengo hilabetearen
barruan honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Betetako eskari bat.
Eskatzailearen nortasun-agiria.
40x50mm tamainako argazki bat, koloretan.
Estatu-zergaren ordainketaren egiaztagiria impuesto estatal.
11. ESTONIA 180
EBko herritarren nortasun-txartelek bost urterako balio dute, eta berritu egin behar da denbora
hori igarotakoan.
EBko herritar baten familiako kide batek aldi baterako bizilekuko eskubidea erdietsi ahal izateko
baldintzak berriz batu nahi duen EBko herritar hori ondoren azaltzen diren kasuetako batean edo
bestean egotearen araberakoak dira:
Besteren edo norberaren kontura lan egitea.
Norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide izatea eta, gainera, osasun-aseguru
bat izatea.
Ikasten ari izatea eta norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide izatea, eta, gainera,
osasun-aseguru bat izatea.
Horrez gain, birbatuko den EBko herritarrak aldi baterako bizilekuko eskubidea edo bizileku
iraunkorreko eskubidea izan behar du.
EBko herritar baten senitarteko baten aldi baterako bizilekuko eskubideak 5 urte bitarte dirau, eta
bost urteko ondoz ondoko epetan luza daiteke, baina ezin gaindi dezake inoiz ere lagundutako
EBko herritarrak Estonian bizitzen ematen duen denbora.
EBko herritarraren senitartekoek aldi baterako bizilekuko eskubidea berritzeko edo bizileku
iraunkorreko eskubidea emateko eskatu behar dute aldi baterako bizilekuko eskubidea iraungi
aurreko hilabetea igaro baino lehen (hau da, haien nortasun-txartela iraungi baino lehen).
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Estonian, aldi baterako bizilekuko eskubidearen jabe direla, 5 urtez jarraian legalki bizi izan diren
EBko herritarrek eta haien senitartekoek bizileku iraunkorreko eskubidea erdietsiko dute.
EBko herritar batek, hala nahi izanez gero, bere bizileku iraunkorreko eskubidea erregistra
dezake, eta dagokion oharra jaso bere nortasun-agirian.
Estonian bost urtez jarraian bizi ondoren, EBko herritarrak hartu beharreko erabakia da aldi
baterako bizilekuko eskubidearekin bizitzea edo bizileku iraunkorreko eskubidea erregistratzea.
Bizileku iraunkorreko eskubidea erregistratzeko, EBko herritarrek Poliziarengana jo behar dute,
eta hauek aurkeztu:
Betetako eskari bat.
Eskatzailearen nortasun-agiria.
40x50mm tamainako argazki bat, koloretan.
11. ESTONIA 181
Estatu-zergaren ordainketaren egiaztagiria.
EBko herritar baten senitartekoek bizileku iraunkorreko eskubidea erregistratu behar dute aldi
baterako bizilekuko eskubidea iraungi baino hilabete lehenago gutxienez.
Horretarako, haiek berek ondorengoak aurkeztu behar dituzte:
Betetako eskari bat.
Eskatzailearen nortasun-agiria.
40x50mm tamainako argazki bat, koloretan.
Estatu-zergaren ordainketaren egiaztagiria.
11. ESTONIA 182
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
POLIZIAKO ETA MUGA-ZAINTZAKO SAILA (estonieraz – ingelesez – errusieraz)
http://politsei.ee/et/
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA http://politsei.ee/en/teenused/elamisoigused/
► EB-KO HERRITARRENTZAKO NORTASUN-AGIRIA LORTZEKO ESKAERA http://politsei.ee/dotAsset/63419.pdf
► EB-KO HERRITARREK ETA HAIEN FAMILIAKO KIDEEK BIZILEKU IRAUNKORREKO
ESKUBIDEA ERREGISTRATZEKO ESKAERA http://politsei.ee/dotAsset/25989.pdf
ESTONIAKO BARNE MINISTERIOA (estonieraz - ingelesez - errusieraz)
http://www.siseministeerium.ee/
► BIZILEKUA ERREGISTRATZEARI BURUZKO INFORMAZIOA (ingelesez) http://www.siseministeerium.ee/?id=35797&
► BIZILEKUA ERREGISTRATZEARI BURUZKO INFORMAZIOA (estonieraz) https://www.siseministeerium.ee/13615
► ZERGATIK DA BEHARREZKOA BIZILEKU-ERREGISTROA? (ingelesez) https://www.siseministeerium.ee/35875/
11. ESTONIA 183
ESTONIAKO KANPO ARAZOETARAKO MINISTERIOA (estonieraz – ingelesez – alemanez – frantsesez – finlandieraz – errusieraz)
http://www.vm.ee/?q=en
► BIDAIARIENTZAKO INFORMAZIOA http://www.vm.ee/?q=en/node/53
ESTONIAKO LEGEDIA (estonieraz – ingelesez)
http://www.legaltext.ee/indexen.htm
► EUROPAR BATASUNEKO HERRITARRENTZAKO LEGEA (idatzi “European Union” bilaketan,
eta hautatu 2. dokumentua : “Citizen of European Union Act” – 2012ko urtarrilean
kontsolidatutako testua) http://www.legaltext.ee/en/andmebaas/ava.asp?m=022
12. FINLANDIA 184
12. FINLANDIA
Finlandia
EBn sartu zen urtea: 1995
Hiriburua: Helsinki
Azalera, guztira: 338 000 km2
Biztanle-kopurua: 5,3 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1996az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 185
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 185
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 185
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 185
► BIZILEKU IRAUNKORRA .......................................................................................................... 186
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 187
12. FINLANDIA 185
1. ARAUDI NAZIONALA
ATZERRITARREI BURUZKO 301/2004 LEGEA
360/2007 EGINTZA JURIDIKOA, 301/2004 Legea EBko herritarren bizileku-eskubideari
dagokionez aldatzekoa.
432/2010 EGINTZA JURIDIKOA, 301/2004 Legea ikasle diren EBko herritarren inguruko zenbait
alderdiri dagokienez aldatzekoa.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak baliozko nortasun-agiri edo pasaporte batekin besterik gabe sar daitezke
Finlandian, eta hiru hilabeteko aldi batean gehienez bizi.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, Finlandian sartu eta hiru hilabetetik behera
bizitzeko, baliozko pasaporte bat izan behar dute, bai eta, behar den kasuetan, bisa bat ere.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
Finlandian hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritarrek bizilekua erregistratu behar dute
tokiko poliziaren aurrean, 3 hilabeteko epea amaitu baino lehen.
Horretarako, ondorengo kasuetako bat bete behar dute:
Besteren edo norberaren kontura lan egitea.
Norbera eta familia mantentzeko behar beste bizi-baliabideak izatea eta, hala dagokionean,
osasun-asegurua izatea, Finlandiako gizarte-segurantzako sistemarentzat zama bat izan
gabe.
Ikastetxe ofizial batean izena emanda egotea eta norbera eta familia mantentzeko behar beste
bizi-baliabideak izatea, eta, hala dagokionean, osasun-asegurua izatea, Finlandiako gizarte-
segurantzako sistemarentzat zama bat izan gabe.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kidea izatea.
Behin agintariek erabaki erregistrorako betekizunak betetzen diren, “Erregistro-ziurtagiri” bat
emango da (finlandieraz: “Unionin kansalaisen oleskeluoikeuden rekisteröintitodistus”).
12. FINLANDIA 186
“Erregistro-ziurtagiria” ez da bizileku-baimen bat, baizik eta EBko herritar baten bizileku-eskubidea
Finlandiako Atzerritarren Erregistroan jaso delako froga bat besterik ez.
Bizileku-eskubidea erregistratzeko ondorengo agiriak dira beharrezkoak (herritarrari dagokion
kasuaren arabera):
Betetako eskari bat (EU1).
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Argazki bat.
Hiru hilabetetik gorako bizileku-eskubidea ematen duten kasuetako batean egotea
egiaztatzen duten agiriak.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, Finlandian hiru hilabetetik gora bizi nahi baldin
badute, “Bizileku-txartel” bat eskatu behar dute herrialdean sartu eta hiru hilabete igaro baino
lehen.
Bizileku-txartela eskatzeko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek honako hauek
aurkeztu behar dituzte:
Betetako eskari bat (EU 4).
Baliozko pasaportea.
Familia-loturak badaudela frogatzen duen agiria.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitarteko baten bizileku-txartelak gehienez 5 urteko balio-
denbora du.
► BIZILEKU IRAUNKORRA
Finlandian 5 urtez jarraian bizi eta gero, EBko herritarrek eta haien senitartekoek bizileku
iraunkorreko eskubidea erdiesten dute.
Hala eskatzen duten EBko herritarrek, “Bizileku iraunkorreko ziurtagiri” bat izango dute (EU 1
formularioa), Finlandian era iraunkorrean bizitzeko eskubidea ziurtatzen duena.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku iraunkorreko txartela” eskatu behar dute
(EU 4 formularioa) bizileku-txartelaren balio denbora amaitu baino lehen.
12. FINLANDIA 187
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
FINLANDIAKO IMMIGRAZIO ZERBITZUA (finlandieraz – suedieraz – ingelesez)
http://www.migri.fi/
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU-ESKUBIDEARI BURUZKO INFORMAZIOA http://www.migri.fi/information_elsewhere/eu_and_nordic_citizens
FINLANDIAKO POLIZIA (finlandieraz – suedieraz – ingelesez)
http://www.poliisi.fi/poliisi/home.nsf/pages/index_eng
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU-ESKUBIDEARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA http://www.poliisi.fi/poliisi/home.nsf/pages/F3B8C0E86901D0BDC225780100435878?opendocument
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU-ESKUBIDEAREN ERREGISTROA http://www.poliisi.fi/poliisi/home.nsf/pages/FBC50CC59E5B37D6C2257801004AE49B?opendocument
► EB-KO HERRITARREN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU-BAIMENA http://www.poliisi.fi/poliisi/home.nsf/pages/8448B667EDCCF743C2257801004B382B?opendocument
► EU1 ESKARIA: BIZILEKU-ESKUBIDEAREN ERREGISTROA ETA BIZILEKU IRAUNKORREKO
ZIURTAGIRIA EB-KO HERRITARRENTZAT http://www.poliisi.fi/poliisi/home.nsf/ExternalFiles/eu_rekisterointi_enp/$file/eu_rekisterointi_enp.pdf
► EU4 ESKARIA: BIZILEKU TXARTELA - EB-KO HERRITARREN EB-TIK KANPOKO
SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU-TXARTELA http://www.poliisi.fi/poliisi/home.nsf/ExternalFiles/oleskelukortti_enp/$file/oleskelukortti_enp.pdf
12. FINLANDIA 188
FINLANDIAKO LAN ETA EKONOMIA MINISTERIOAREN INFORMAZIO-WEBGUNEA (finlandieraz – suedieraz – ingelesez)
http://www.te-services.fi/te/en/index.html
► FINLANDIAN LAN EGITEKO INFORMAZIOA (ikus atal hau: Take care of any necessary
registrations) http://www.te-services.fi/te/en/jobseekers/work_finland/on_arrival_finland/index.html
FINLANDIAKO KANPO-ARAZOETARAKO MINISTERIOA (finlandieraz- suedieraz - ingelesez)
http://formin.finland.fi/public/default.aspx?culture=en-US&contentlan=2
► FINLANDIAKO BIZILEKU-BAIMENEN GAINEKO INFORMAZIOA (ikus “Who do not need a
residence permit?” izenburu duen atala) http://formin.finland.fi/public/default.aspx?nodeid=15721&contentlan=2&culture=en-US
FINLANDIAKO LEGEDIA - FINLEX Data Bank- (finlandieraz – suedieraz – ingelesez)
http://www.finlex.fi/en/
► 360/2007 EGINTZA JURIDIKOA, 301/2004 egintza Finlandian EBko herritarrak sartu eta
bizitzeari dagokionez aldatzekoa (finlandiera). http://www.finlex.fi/fi/laki/alkup/2007/20070360
► ATZERRITARREI BURUZKO 301/2004 LEGEA, 1152/2010 egintza juridikora arteko aldaketak
biltzen dituen bertsio kontsolidatua –ikus 10. kapitulua, 51. or.– (ingelesez) http://www.finlex.fi/en/laki/kaannokset/2004/en20040301?search[type]=pika&search[pika]=ALIENS
13. FRANTZIA 189
13. FRANTZIA
Frantzia
EBn sartu zen urtea: kide sortzailea (1952)
Hiriburua: Paris
Azalera, guztira: 550 000 km2
Biztanle-kopurua: 64,3 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1985az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 190
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 190
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 190
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 190
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 192
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 193
13. FRANTZIA 190
1. ARAUDI NAZIONALA
CODE DE L'ENTREE ET DU SEJOUR DES ETRANGERS ET DU DROIT D'ASILE. Atzerritarrak sartu eta
bizitzeari eta asilo-eskubideari buruzko kodea –2014ko urtarrilaren 1ean kontsolidatutako bertsioa-.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
Frantzian sartu nahi duten EBko herritarrak baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat aurkeztuz
sar daitezke.
Frantzian sartu nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek pasaportea eta,
beharrezkoa den kasuetan, bisa bat aurkeztu behar dituzte.
Frantzian hiru hilabetetik behera bizitzeko, EBko herritarrek eta haien senitartekoek ez dute
administrazio-formalitaterik egin behar.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritarrek badute eskubidea Frantzian hiru hilabetetik gora bizitzeko, baldin eta kategoria
hauetako batean badaude:
Langileak: lanbide-jarduera bat betetzen dutenak (norberaren edo besteren kontura).
Ez-aktiboak: norberarentzat eta familiarentzat behar beste baliabide dituztenak, Frantziako
gizarte-laguntzako sistemarentzat zama ez bihurtzeko, gaixotasun- eta amatasun-aseguru bat
izateaz gain.
Ikasleak: estatuak onarturiko ikastetxe batean izena emanda daudenak, ikasketak egiteko edo
lanbide-prestakuntza jasotzeko. Horrez gain, norberarentzat eta familiarentzat behar beste
baliabide izan behar dituzte, Frantziako gizarte-laguntzako sistemarentzat zama ez
bihurtzeko, gaixotasun- eta amatasun-aseguru bat izateaz gain.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kideak.
Frantzian hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritarrek eta EBko herritar diren haien
senitartekoek ez dute bizileku-txartela eskuratzeko betebeharra. Hala eta guztiz ere, nahi baldin
badute, bizi diren prefeturan eska dezakete.
Eskaera egiteko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira, norbera dagoen kategoriaren arabera:
13. FRANTZIA 191
Langileak (“UE-toutes activités professionnelles”): baliozko nortasun-agiria edo pasaportea;
lan-jarduera bat betetzen delako egiaztagiria (esate baterako, lan-kontratua); eta tamaina
txikiko hiru argazki.
Ez-aktiboak (“UE-non actif”): baliozko nortasun-agiria edo pasaportea; osasun- eta amatasun-
asegurua; behar beste baliabide izaten direla egiaztatzen duten agiriak; eta tamaina txikiko
hiru argazki.
Ikasleak (“UE-étudiant”): baliozko nortasun-agiria edo pasaportea; ikastetxe batean izena
emanda egotearen egiaztagiria; osasun- eta amatasun-asegurua; behar beste baliabide
izaten direla egiaztatzen duten agiriak; eta tamaina txikiko hiru argazki.
EBko herritar baten EBko herritar diren senitartekoak (“UE- membre de familla – toutes
activités professionnelles”): baliozko nortasun-agiria edo pasaportea; familia-loturak frogatzen
dituzten agiriak; laguntzen dioten EBko herritarrak bizileku-eskubidea baduelako egiaztagiria;
eta tamaina txikiko hiru argazki.
EBko herritarrentzako eta EBko herritar diren haien senitartekoentzako bizileku-txartelak doan
ematen eta berritzen dira. Langile eta ez-aktiboen bizileku-txartelaren iraunaldia gehienez 5 urte
da. Ikasleei dagokienez, iraunaldi hori urtebetekoa (1) da gehienez.
EBko herritar baten EBtik kanpoko familiako kideek, Frantzian euren familiakoarekin hiru hiletik
gorako aldian bizi nahi badute, “Bizileku-txartela” lortu behar dute hiru hilabete baino lehen,
herrialde honetan sartzen direnetik zenbatzen hasita. Bizileku-txartel horren izena “Carte de séjour
membre de la famille d’un citoyen de l’Union” da.
Txartela eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Frantzian sartzea ahalbidetu dioten agiriak (pasaportea eta, hala dagokionean, bisa).
Familia-loturak badaudela egiaztatzen duten agiriak.
Laguntzen dioten EBko herritarrak bizileku-eskubidea baduelako egiaztagiria.
Tamaina txikiko hiru argazki.
“EBko herritarren EBtik kanpoko herritarrentzako bizileku-txartelak” doan ematen eta berritzen
dira. Haien iraunaldia, gehienez, 5 urte da.
13. FRANTZIA 192
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
EBko herritarrek eta haien senitartekoek, azken horien herritartasuna edozein izanik ere, Frantzian
azken bost urtean legalki eta jarraian bizi eta gero, bizileku iraunkorreko eskubidea erdiesten dute.
Bizileku iraunkorreko eskubidea erdietsi duten EBko herritarrek eta EBko herritar diren haien
senitartekoek, hala nahi izanez gero, “UE séjour permanent - toutes activités professionnelles”
izeneko bizileku-baimen bat eman diezaietela eska dezakete.
Baimen hori eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Aurreko 5 urteei buruzko ziurtagiriak.
Frantzian azken 5 urtean jarraian bizi izanaren egiaztagiriak.
Bizileku-eskubidea izatearen egiaztagiria (esaterako: lan-kontratua, behar beste baliabide
izatearen froga, edo ikastetxe batean izena emanda egotearena)
Tamaina txikiko hiru argazki..
EBko herritarrentzako bizileku iraunkorreko txartela (aukerakoa da edukitzea) doakoa eta
berriztagarria da.
Bizileku iraunkorreko eskubidea erdietsi duten EBko herritar EBtik kanpoko senitartekoek “bizileku
iraunkorreko txartela” (“UE séjour permanent - toutes activités professionnelles”) eskatu behar
dute, jarraian 5 urtez bizitzeko aldia amaitu baino bi hilabete lehenago.
EBko herritar baten EBtik kanpoko herritarrentzako bizileku iraunkorreko txartela (nahitaezkoa da
edukitzea) doakoa eta berriztagarria da.
13. FRANTZIA 193
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
FRANTZIAKO ADMINISTRAZIOAREN INFORMAZIO-ATARIA (frantsesez – alemanez – ingelesez - gaztelaniaz)
http://www.service-
public.fr/etranger/espanol.html
► EB-KO HERRITARRAK SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA (frantsesez) http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F13512.xhtml
► EB-KO HERRITARRAK HIRU HILABETETIK GORA BIZITZEA (frantsesez) http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F2651.xhtml
► EB-KO HERRITAR EZ AKTIBOAK HIRU HILABETETIK GORA BIZITZEA (frantsesez) http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F12017.xhtml
► IKASLE DIREN EB-KO HERRITARRAK HIRU HILABETETIK GORA BIZITZEA (frantsesez) http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F21841.xhtml
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU-TXARTELA LORTZEA (frantsesez) http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F16003.xhtml
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU IRAUNKORREKO TXARTELA LORTZEA (frantsesez) http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F22116.xhtml#
► EB-KO HERRITARREN SENITARTEKOAK SARTZEA ETA BIZITZEA (frantsesez) http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F2653.xhtml
► EB-KO HERRITARREN SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU-TXARTELA LORTZEA (frantsesez) http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F19315.xhtml
► EB-KO HERRITARREN SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU IRAUNKORREKO TXARTELA
LORTZEA (frantsesez) http://vosdroits.service-public.fr/particuliers/F22117.xhtml
13. FRANTZIA 194
FRANTZIAKO ZUZENBIDEA HEDATZEKO ZERBITZU PUBLIKOA (frantsesez)
http://www.legifrance.gouv.fr/
► FRANTZIAN SARTU ETA BIZITZEARI BURUZKO KODEA, 2014ko urtarrilaren 1ean
kontsolidatutako bertsioa (ikus: Lege-atala, I. liburua, II. titulua eta Arautegi-atala, 1. liburua, II.
titulua) http://www.legifrance.gouv.fr/affichCode.do;jsessionid=B50BD7D7458439C6359F8E0C66BB376A.tpdjo02v_3?cidTexte=LEGITEXT000006070158&dateTexte=20140115
ESPAINIAKO GOBERNUAREN SUITZAKO LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO KONTSEILARITZA (gaztelaniaz)
http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/francia/consejeria/index.htm
► FRANTZIAN BIZITZEA http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/francia/residir/index.htm
► FRANTZIAN ENPLEGUA BILATZEKO GAKOAK http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/francia/trabajar/contenidos/Claves_busqueda_empl
eo.pdf
14. GREZIA 195
14. GREZIA
Grezia
EBn sartu zen urtea: 1981
Hiriburua: Atenas
Azalera, guztira: 131 957 km2
Biztanle-kopurua: 11,2 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 2001az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1992az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 196
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 196
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 196
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 196
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 198
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 199
14. GREZIA 196
1. ARAUDI NAZIONALA
Presidentearen 106/2007 Agindua, Europar Batasuneko herritarrak eta haien senitartekoak Greziako
lurraldean aske ibili eta bizitzeari buruzkoa.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritar batek baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat baino ez du behar Grezian sartu eta
hiru hilabete bitarteko aldi batean bizitzeko, Greziako gizarte-laguntzako sistemarentzat
gehiegizko zama ez baldin bada, betiere.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek pasaporte bat behar dute, bai eta, dagokion
kasuetan, bisa bat ere, Grezian sartzeko, eta herrialdean hiru hilabete bitarte bizi daitezke
erregistratu behar izan gabe.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
Grezian, EBko herritar guztiek badute hiru hilabetetik gorako bizileku-eskubidea, hauek betez
gero:
Norberaren edo besteren kontura lanean aritzea.
Behar beste baliabide badituzte norberarentzat eta familiarentzat, Greziako egonaldian
gizarte-laguntzako sistemarentzat zama ez bihurtzeko moduan, eta, gainera, osasun-aseguru
onargarria badute.
Ikastetxe publiko batean edo estatuak finantzatutako edo legediaren arabera ziurtatutako
ikastetxe pribatu batean izena emanda badago, lanbide-heziketa barne. Horrez gain,
herritarrak osasun-babes egokia izan behar du, eta frogatu norberarentzat zein familiarentzat
behar beste baliabide dituela, Greziako egonaldian gizarte-laguntzako sistemarentzat zama
ez bihurtzeko moduan.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kideak badira.
Grezian hiru hilabetetik gora bizi nahi duen EBko herritar batek bizilekua erregistratu behar du
(“Dikeoma Diamonís”), herrialdean sartu ondorengo hiru hilabeteko epea amaitu baino lehen.
14. GREZIA 197
Bizilekua erregistratzeko, herritarrak berak jo behar du bizi den udalerrian atzerritarren gaiez
arduratzen den poliziako agintaritzarengana, eta honako agiriak aurkeztu:
Baliozko nortasun-agiri edo pasaporte baten fotokopia zehatza.
Langilea, ikaslea, pentsioduna, edo EBko herritar baten senitartekoa izatea frogatzen duten
agiriak.
Osasun-aseguru publiko edo pribatu baten egiaztagiria.
Aurreko kategorien artean ez baldin badago, bizitzeko behar beste baliabide izatearen frogak
(Greziako gutxieneko pentsioa), Greziako gizarte-zerbitzuentzat zama bat izan behar izan
gabe.
EBko herritar baten EBko herritartasuna duten senitartekoek bizileku-ziurtagiria eskuratzeko
ondorengo agiriak aurkeztu behar dituzte:
Baliozko nortasun-agiri edo pasaporte baten fotokopia zehatza.
Familia-loturak egiaztatzen dituen agiri formal bat.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiriaren fotokopia zehatza.
Grezian hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek EBko
herritar baten senitartekoentzako bizileku-txartel bat eskatu behar dute.
Horretarako, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek bizi diren tokiko immigrazio-arloko
agintaritzaren aurrean honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Baliozko pasaportea.
Familia-loturak egiaztatzen dituen agiri formal bat.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiriaren fotokopia zehatza.
Bizileku-txartela doakoa da EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoentzat, eta 5 urteko
gehieneko balio-denbora bat du.
14. GREZIA 198
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Grezian legalki 5 urtez jarraian bizi izaniko EBko herritarrek eta haien senitartekoek bizileku
iraunkorreko eskubidea dute.
Interesdunak hala eskaturik, eta behin EBko herritarraren egonaldiaren iraupena egiaztatu eta
gero, Poliziak Grezian bizileku iraunkorra duela ziurtatzen duen agiri bat emango dio doan.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritar baten senitartekoek, bizileku-txartelaren
balio-denbora amaitu baino lehen, “EBko herritarren senitartekoentzako bizileku iraunkorreko
txartel” bat eskatu behar dute.
Bizileku iraunkorreko txartel horren eskaera bizi diren tokiko Immigrazio Zerbitzuan egin behar
dute, honako agiri hauek harekin batera aurkeztuta:
Bizileku-txartelaren fotokopia.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiriaren edo bizileku iraunkorreko
ziurtagiriaren fotokopia baliozkotua.
Familia-loturak badaudela egiaztatzen duten agiriak.
EBko herritar baten senitartekoentzako bizileku-txartela 10 urtean behin berritu behar da; eskaera
egin behar da berritzeko, eta bizileku-txartel zaharra aurkeztu.
14. GREZIA 199
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
BARNE MINISTERIOA (grezieraz – ingelesez)
http://www.ypes.gr/el/
► PRESIDENTZIAREN 106/2007 ZENBAKIDUN DEKRETUA, EUROPAR BATASUNEKO
HERRITARREK ETA EUREN FAMILIAKO KIDEEK GREZIAKO LURRALDEAN JOAN-ETORRIAK
EGITEKO ETA BIZITZEKO DUTEN ASKATASUNARI BURUZKOA (ikus “Government Gazette
Α135/2007”) http://www.ypes.gr/en/Generalsecretariat_PopulationSC/PresidentDecretal/
HERRITARRENTZAKO GREZIAKO 24 ORDUKO ZERBITZU PUBLIKOA (grekoz – ingelesez – frantsesez – alemanez)
http://www.ermis.gov.gr/portal/page/portal/ermis/FullStory?id=684136
► GREZIAN EKONOMIA-JARDUERA BAT AURRERA ERAMAN NAHI DUTEN EB-KO
HERRITARRENTZAKO BIZILEKU-BAIMENAK http://www.ermis.gov.gr/portal/page/portal/ermis/FullStory?sid=1238
IMMIGRAZIORAKO ZERBITZU ZENTROA ATENASEN (grekoz – ingelesez)
http://www.cityofathens.gr/en/foreign-nationals-migrants/migrant-service-centre
ITALIAKO LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO KONTSEILARITZA (AKREDITAZIOA GREZIAN ETA ERRUMANIAN) (gaztelaniaz – katalanez– euskaraz – galegoz – ingelesez – frantsesez)
http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/italia/consejeria/index.htm
► GREZIAN BIZITZEKO BETEKIZUNAK http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/italia/residir/contenidos/ReqResidGrecia.htm
15. HUNGARIA 200
15. HUNGARIA
Hungaria
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: Budapest
Azalera, guztira: 93 000 km2
Biztanle-kopurua: 10 milioi
Dirua: forinta (Ft)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2007az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 201
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 201
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 201
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 201
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 202
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 203
15. HUNGARIA 201
1. ARAUDI NAZIONALA
2007ko I. Akta, mugimendu- eta bizileku-askatasuna duten pertsonen onarpenaren eta bizileku-
eskubideari buruzkoa (FMRA)
113/2007 Dekretua (V. 24.), I/2007 Akta ezartzeari buruzkoa .
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak baliozko nortasun-agiri edo pasaporte batekin sartu eta hiru hilabetetik behera
bizi daitezke Hungariako Errepublikako lurraldean, bisa behar izan gabe.
EBko herritar bati laguntzen dioten hirugarren herrialderen bateko senitartekoek Hungarian
baliozko pasaporte batekin eta, beharrezkoa denean, bisa batekin sar daitezke. Horrez gain, hiru
hilabete bitarte bizi daitezke erregistratu gabe, Estatuaren gizarte-laguntzako sistementzat
gehiegizko zama bihurtzen ez baldin badira, betiere.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritarrek kasu hauetan dute 3 hilabetetik gorako bizileku-eskubidea:
Lan egiteko asmoa dutenean.
Norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide dutenean, estatuarentzat zama bat ez
izateko moduan herrialdean bizi diren bitartean, eta, horrez gain, gaixotasun-aseguru bat ere
badutenean.
Hungariako ikastetxe batean izena emanda daudenean eta, gainera, norbera eta familia
mantentzeko behar beste baliabide dutenean, estatuarentzat zama bat ez izateko moduan
herrialdean bizi diren bitartean, gaixotasun-aseguru bat izateaz gain.
Aurreko kasuetako batean dauden EBko herritarren familiako kideek ere izango dute hiru
hilabetetiko gorako bizileku-eskubidea.
Bizileku-eskubidea hiru hilabetetik gora izan nahi duten EBko herritarrek Immigrazio Bulegoan
inskribatu behar dute, herrialdean sartu ondorengo 93 egunen barruan.
15. HUNGARIA 202
Inskribatzeko, eskumena duten agintariei datu pertsonalak eman behar dizkiete, dagokion
formularioa beterik (ikus estekak), bizileku-eskubidea izan ahal izateko kasuetako batean daudela
egiaztatzen dituzten agiriak aurkezteaz gain.
Behin aipatutako agiri horiek aurkeztu eta gero, Immigrazio Bulegoak EBko herritarrari
“Bizilekuaren erregistro-ziurtagiri” bat emango dio, eta haren iraunaldia mugagabea izango da.
Hungarian hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek
immigrazioko agintaritzaren aurrean inskribatu behar dute, herrialdean sartu ondorengo 93
egunen barruan, eta “Bizileku-txartel” bat lortu.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoen bizileku-txartelak gehienez 5 urteko balio-
denbora du.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Hungarian legalki 5 urtez jarraian bizi izaniko EBko herritarrek eta haien senitartekoek bizileku
iraunkorreko eskubidea dute.
EBko herritarrek bizileku iraunkorreko eskubidea Immigrazio Bulegoan “bizileku iraunkorreko txartel” bat eskatuz ziurta dezakete.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku iraunkorreko txartel” bat eskatu behar
dute bizileku-txartelaren balio denbora amaitu baino lehen. Hamar urtean behin deitu behar da.
15. HUNGARIA 203
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
IMMIGRAZIO ETA NAZIONALIZAZIO BULEGOA (OIN) (hungarieraz – ingelesez – alemanez – frantsesez)
http://www.bmbah.hu/index.php?id=38&lang=en
► EB-KO HERRITARREK HUNGARIAN DITUZTEN ESKUBIDEEI ETA BETEBEHARREI BURUZKO
INFORMAZIO OROKORRA http://www.bmbah.hu/index.php?option=com_k2&view=item&layout=item&id=541&Itemid=1289&lang=en
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ERREGISTROKO TXARTELARI BURUZKO INFORMAZIOA http://www.bmbah.hu/index.php?option=com_k2&view=item&layout=item&id=55&Itemid=809&lang=en
► BIZILEKUAREN ERREGISTROAREN ETA JAKINARAZPENAREN ZIURTAGIRIA ESKATZEKO
INPRIMAKIA http://www.bmbah.hu/images/formanyomtatvanyok-teljes/ENG/pdf/Registration%20card%20for%20EEA%20Nationals.pdf
► EB-KO HERRITAR BATEN HIRUGARREN HERRIALDEETAKO SENITARTEKOENTZAKO
BIZILEKU-TXARTEARI BURUZKO INFORMAZIOA http://www.bmbah.hu/index.php?option=com_k2&view=item&layout=item&id=56&Itemid=810&lang=en
► BIZILEKU IRAUNKORREKO TXARTELEI BURUZKO INFORMAZIOA http://www.bmbah.hu/index.php?option=com_k2&view=item&layout=item&id=72&Itemid=713&lang=en
KANPOKO ARAZOETARAKO MINISTERIOA – KONTSULTAU-ZERBITZUAK (hungarieraz - ingelesez)
► LEGERIA GARRANTZITSUA http://konzuliszolgalat.kormany.hu/relevant-regulations http://www.refworld.org/docid/4979ca2e2.html
16. IRLANDA 204
16. IRLANDA
Irlanda
EBn sartu zen urtea: 1973
Hiriburua: Dublin
Azalera, guztira: 70 000 km2
Biztanle-kopurua: 4,5 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Ez da Schengen esparruko
kidea
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 205
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 205
► SARTZEA ETA 3 HIRU HILABETETIKO GORA BIZITZEA ...................................................... 205
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 205
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 206
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 207
16. IRLANDA 205
1. ARAUDI NAZIONALA
European Communities (free movement of persons) Regulations 2006 and 2008.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA 3 HIRU HILABETETIKO GORA BIZITZEA
Irlandan sartzeko, EBko herritar batek baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat eduki behar du.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek baliozko pasaportea eta, beharrezkoa den
kasuetan, bisa behar dute Irlandan sartzeko.
EBko herritarrak eta haien senitartekoak, azken horien herritartasuna edozein izanik ere, Irlandan
3 hilabete bitarteko aldi batean bizi daitezke batere izapiderik egin gabe.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek Irlandan hiru hilabetetik gora egon nahi badu, ondorengo betekizunetako bat
bete beharko du:
Ekonomia-jarduera bat aurrera eramatea (norberaren edo besteren kontura lan egitea),
Norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide izatea, gizarte-segurantzako
sistemarentzat zama bat izan gabe, bai eta gaixotasun-aseguru bat izatea.
Estatuak homologaturiko ikastetxe batean ikaslea izatea edo lanbide-heziketako ikastaro
batean egotea, bai eta norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide zein gaixotasun-
aseguru bat izatea.
Aurreko kategorietako batean dagoen Europako herritar baten familiako kidea izatea.
EBko herritarrek eta EBko herritar diren haien senitartekoek ez daude beharturik immigrazioko
agintaritzaren aurrean erregistratzera Irlanda hiru hilabetetik gora bizitzeko.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, ostera, bizileku-txartel bat eskatu behar dute,
Irlandan hiru hilabetetik gora bizitzeko. Txartel hori eskatzeko, EU1 eskaera bete behar dute, eta
ondorengoak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak aurkeztu:
Nortasuna (pasaportea eta bere nahiz berak laguntzen dion EBko herritarraren bi argazki)
EBko herritarrarekin duen harremana (ezkontza-ziurtagiria, jaiotza-agiria edo beste batzuk).
Irlandako bizilekua (errentatzailearen gutuna, hipotekaren gutuna, edo beste batzuk).
EBko herritarrak Irlandan aurrera eramaten dituen jarduerak (lan-kontratua, ikastetxearen
gutuna, banku-kontuen laburpenak edo finantza baliabideen beste froga batzuk, osasun-
asegurua, langabe-erregistroaren gutuna, edo beste batzuk).
16. IRLANDA 206
Bizileku-txartelaren balio-denbora EBko herritarra egoten den denbora bera izango da, edo bost
urte gehienez.
Horrez gain, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “Garda Síochána” delakoan
erregistratu behar dute, Immigrazioko Erregistro Ziurtagiria jasotzeko (GNIB txartela deitzen zaio
normalean).
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Irlandan 5 urtez jarraian, ezarritako betekizunen arabera, bizi izan diren EBko herritarrak eta haren
senitartekoek badute eskubidea herrialdean modu iraunkorrean bizitzeko.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duen EBko herritar batek, hala nahi izanez gero, “Bizileku
iraunkorreko ziurtagiri” bat eska dezake, eskubide hori, hain zuzen, egiaztatzen duena. Ziurtagiri
horren eskaerarekin batera (EU2), ondorengoak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak aurkeztu
behar dira:
Nortasuna (baliozko nortasun-agiria edo pasaportea eta bi argazki)
Irlandako bost urte jarraituko bizilekua (errentatzailearen gutuna, hipotekaren gutuna, edo
beste batzuk).
Irlandan bost urtez jarraian aurrera eraman dituen jarduerak (lan-kontratua, ikastetxearen
gutuna, osasun-asegurua, banku-kontuen laburpenak edo finantza baliabideen beste froga
batzuk, langabe-erregistroaren gutuna, edo beste batzuk).
Irlandan bost urtez jarraian bizi izan diren EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, beren
aldetik, Bizileku Iraunkorreko Txartela eskuratu behar dute nahitaez. EU3 eskaera bete behar
dute, eta ondorengoak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak aurkeztu:
Nortasuna (pasaportea eta bere nahiz berak laguntzen dion EBko herritarraren bi argazki)
EBko herritarrarekin duen harremana (ezkontza-ziurtagiria, jaiotza-agiria edo beste batzuk).
EBko herritarrak Irlandan aurrera eramaten dituen jarduerak (lan-kontratua, banku-kontuen
laburpenak edo finantza baliabideen beste froga batzuk, osasun-asegurua edo beste batzuk).
Irlandako bost urte jarraituko bizilekua (errentatzailearen gutuna, hipotekaren gutuna, edo
beste batzuk).
16. IRLANDA 207
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
IRLANDAKO INFORMAZIO-ZERBITZU PUBLIKOA
http://www.citizensinformation.ie/categories/moving-country/moving-to-ireland Citizens Information Board Ground Floor George's Quay House 43 Townsend St Dublin 2 Telephone: +353 761 07 9000
Contact Us If you have a question that has not been answered by the content on this website, you can contact the Citizens Information Phone Service on 0761 07 4000 (Monday to Friday, 9am to 8pm) or you can visit your local Citizens Information Centre.
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU-ESKUBIDEAK IRLANDAN http://www.citizensinformation.ie/categories/moving-country/moving-to-ireland/rights-of-residence-in-ireland/residence_rights_EU_national
► IRLANDAN LAN EGITEA - EB-KO HERRITARRAK http://www.citizensinformation.ie/categories/employment/migrant-workers/coming_from_EU_to_work
► LEGEDIA: “EUROPEAN COMMUNITIES (FREE MOVEMENT OF PERSONS) REGULATIONS
2006” http://www.inis.gov.ie/en/INIS/SI656of2006.pdf/Files/SI656of2006.pdf
► LEGEDIA: “EUROPEAN COMMUNITIES (FREE MOVEMENT OF PERSONS) (AMENDMENT)
REGULATIONS 2008” http://www.inis.gov.ie/en/INIS/SI%20310%20of%202008.pdf/Files/SI%20310%20of%202008.pdf
16. IRLANDA 208
IRLANDAKO IMMIGRAZIO ETA NAZIONALIZAZIO ZERBITZUA (ingelesez)
http://www.inis.gov.ie/
► EB-KO HERRITARREN ESKUBIDEAK http://www.inis.gov.ie/en/INIS/Pages/EU%20Treaty%20Rights
► EB-KO HERRITAR GISA IZATEN DIREN ESKUBIDEEI BURUZ MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK http://www.inis.gov.ie/en/INIS/Pages/EU%20Treaty%20Rights%20FAQs
► EU1 ESKAERA – EB-KO HERRITAR BATEN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOENTZAKO
BIZILEKU-TXARTELA http://www.inis.gov.ie/en/INIS/Form%20EU1.pdf/Files/Form%20EU1.pdf
► EU2 ESKAERA – EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU IRAUNKORREKO TXARTELA http://www.inis.gov.ie/en/INIS/Form%20EU2.pdf/Files/Form%20EU2.pdf
► EU1 ESKAERA – EB-KO HERRITAR BATEN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOENTZAKO
BIZILEKU IRAUNKORREKO TXARTELA http://www.inis.gov.ie/en/INIS/Form%20EU3.pdf/Files/Form%20EU3.pdf
17. ITALIA 209
17. ITALIA
Italia
EBn sartu zen urtea: kide sortzailea (1952)
Hiriburua: Erroma
Azalera, guztira: 301 263 km2
Biztanle-kopurua: 60 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1990az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 210
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 210
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 210
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 210
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 211
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 212
17. ITALIA 210
1. ARAUDI NAZIONALA
30/2007 Legegintzako Dekretua, otsailaren 6koa (“Gazzetta Ufficiale”, 72. zk., 2007ko
martxoaren 27koa).
32/2008 Legegintzako Dekretua, otsailaren 28koa, 30/2007 Legegintzako Dekretua aldatzen
duena, 2008ko martxoaren 1eko “Gazzetta Ufficiale”, 52. zk.an argitaratua
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
Europako herritarrak baliozko nortasun-agiri edo pasaporte batekin sar daitezke Italian, eta hiru
hilabete bitarteko aldi batean bizi.
Italian hiru hilabetetik behera bizi nahi duten EBko herritarrek tokiko poliziari eman behar diote
beren presentziaren berri, “Sarrera/bizileku adierazpenaren” kopia zigilatu bat jasotzeko. Kopia
hori aldean eraman beharko dute, eta poliziak eskatuz gero erakutsi. EBko herritarrak Adierazpen
hori ez badauka, herrian hiru hilabetetik gora bizitzen ari dela ulertuko da.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek baliozko pasaporte bat eta bisa bat behar dute
Italian sartzeko, eta herrialdean hiru hilabete behera bizi daitezke izapiderik egin behar izan gabe.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek Italian 3 hilabetetik gora bizi nahi badu, bizilekua duen tokiko Erregistro
Zibilean inskribatu behar du.
Horretarako, EBko herritarrak “Certificazione anagrafica per cittadini membri dell Ùnione Europea”
izenekoa eskatu behar du ohiko bizilekua duen tokiko Udalean, herrialdean sartu zenetik hiru
hilabeteko epea amaitu baino lehen. Ziurtagiri horri Espainian “erroldatzea” eta italieraz “iscriversi
allánagrafe” deitutakoen parekoa da.
Horrez gain, Italian hiru hilabetetik gora bizi nahi duen herritarrak, kasu hauetako batean egon
behar du:
Norberaren edo besteren konturako langilea izatea.
Egonaldian norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide ekonomiko izatea, bai eta
beharrezko osasun-babesa izatea ere, estatuarentzat zama ez izateko moduan.
Estatuak onarturiko hezkuntza-erakunde publiko zein pribatu batean izena emanda egotea.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kidea izatea.
17. ITALIA 211
“Certificazione anagrafica per cittadini membri dell Ùnione Europea” delakoaren eskaera egiteko,
EBko herritarrak baliozko nortasun-agiri bat eta azaldutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen
duen dokumentazioa aurkeztu behar ditu.
Lan egin ahal izateko, norbere kontura dela edo besteren kontura dela, “Codice Fiscale” delakoa
eskatu behar da; Espainiako IFZren pareko agiri bat da, eta Italian bizilekua duen herritar orok –
italiarrak zein atzerritarrak– eduki behar du. Horretarako, EBko herritarrak zerga-agentziaren
(“Agenzia delle Entrate”) lurralde-bulegora joan behar du, eta pasaportea edo indarreko nortasun-
agiria aurkeztu.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku-txartela” (“permiso di soggiorno”)
eskatu behar dute polizia-buruzagitzan (Questura), Italian hiru hilabetetik gora bizi nahi badute.
Bizileku-txartela eskatzeko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek kolore horiko
eskaera-seta erabili behar dute (postetxeetan eskura daiteke), eta honako hauek aurkeztu:
Betetako eskaera bat.
Nortasun-agiria edo pasaportea, dagokion bisarekin, azken hori beharrezkoa denean.
Familia-loturak badaudela egiaztatzen duten agiriak.
Lagundutako EBko herritarraren erroldatze-ziurtagiria.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
EBko herritarrek, Italian jarraian bost urtez bizilekua izan eta gero, bizileku iraunkorreko baimena
(“soggiorno permanente”) erdiets dezakete, eta horrek Italiako herritarrekiko berdintasun osoa
bermatzen du.
Italian bost urtez bizilekua izan eta gero, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku
iraunkorreko txartel” bat lortu behar dute, EBko herritar baten senitarteko gisa, dagokion polizia-
buruzagitzan (Questura), bizileku-txartelaren iraungitze-dataren aurretik.
17. ITALIA 212
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
ESTATUKO POLIZIA (italieraz – ingelesez – alemanez – gaztelaniaz – frantsesez)
http://www.poliziadistato.it/articolo/956-Espanol/
► EB-KO HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA (gaztelaniaz) http://www.poliziadistato.it/articolo/17938
► EB-KO HERRITARREN SARRERA-ADIERAZPENA http://img.poliziadistato.it/docs/declaracion_entrada_ciudadanos_UE.pdf
► ERREGISTRO ZIBILEAN INSKRIBATZEKO ESKAERA http://img.poliziadistato.it/docs/solicitud_inscripcion_Registro_Civil.pdf
► ERREGISTRO ZIBILEKO INSKRIPZIOAREN ZIURTAGIRIA http://img.poliziadistato.it/docs/certificacion_inscripcion_Registro_Civil.pdf
► 2008KO OTSAILAREN 28KO 32. LEGEGINTZAKO DEKRETUA http://img.poliziadistato.it/docs/Decreto_lgv_32_2008_enmiendas_decreto_30_07.pdf
LANEKO ETA GIZARTE POLITIKAKO MINISTERIOA (italieraz)
http://www.lavoro.gov.it/
► HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA – EB-KO HERRITARRAK (italieraz) http://www.lavoro.gov.it/AreaSociale/Immigrazione/comunitari/Pages/soggiorno_fino_3mesi.aspx
► HIRU HILABETETIK GORA BIZITZEA – EB-KO HERRITARRAK (italieraz) http://www.lavoro.gov.it/AreaSociale/Immigrazione/comunitari/Pages/soggiorno_superiore_3mesi.aspx
► BIZILEKU IRAUNKORRA - EB-KO HERRITARRAK (italieraz)) http://www.lavoro.gov.it/AreaSociale/Immigrazione/IngressoItalia/Pages/soggiorno_permanente.aspx
ITALIAKO IMMIGRAZIO ATARIA (italieraz - ingelesez)
http://www.portaleimmigrazione.it/
17. ITALIA 213
ITALIAKO BARNE MINISTERIOA (italieraz - ingelesez)
http://www.interno.it/
► ATZERRITARREN SARRERA ITALIAN http://www.interno.it/mininterno/export/sites/default/it/temi/immigrazione/english_version/Entry_of_foreign_nationals_into_Italy.html
ITALIAKO KANPOKO ARAZOETARAKO MINISTERIOA (italieraz – ingelesez - arabieraz)
http://www.esteri.it/mae/it
► ITALIAKO ATZERRITARRENTZAKO HAINBAT HIZKUNTZATAKO INFORMAZIOA DUTEN
ESTEKAK http://www.esteri.it/MAE/IT/Header_Footer/AltreLingue.htm
ESPAINIAREN LAN ETA GIZARTE-GAIETAKO KONTSEILARITZA ITALIAN (gaztelaniaz – katalanez– euskaraz – galegoz – ingelesez – frantsesez)
http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/italia/index.htm
Correo: [email protected]
► ITALIAN BIZITZEKO BETEKIZUNEI BURUZKO INFORMAZIOA http://www.empleo.gob.es/es/mundo/consejerias/italia/residir/contenidos/ReqResidItalia.htm
18. LETONIA 214
18. LETONIA
Letonia
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: Riga
Azalera, guztira: 65 000 km2
Biztanle-kopurua: 2,3 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 2013az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2007az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 215
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 215
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 215
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 215
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 217
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 218
18. LETONIA 215
1. ARAUDI NAZIONALA
675. LEGEA, 2011ko ABUZTUAREN 30ekoa, “EBko herritarrak eta euren familiako kideak Letoniako
Errepublikan sartu eta bizitzeko prozedurak”.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak Letoniako Errepublikan baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat aurkeztuz sar
daitezke, eta 90 egunetik beherako aldi batean bizi.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoak pasaportea eta, beharrezkoa den kasuetan,
dagokion bisa aurkeztu sar daitezke Letonian, eta 90 egunetik beherako aldi batean bizi.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
Letonian 3 hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritarrek Herritartasun eta Migrazio Sailean
erregistratu behar dute. Hori egitean, “Erregistro-ziurtagiri” bat jasoko dute.
EBko herritar batek erregistro-ziurtagiria jasotzeko eskubidea du, baldin eta:
Besteren edo norberaren konturako langilea bada.
Ikastetxe homologatu batean ikasten ari bada eta behar beste bizi-baliabide baditu estatuko
gizarte-laguntzako sistemarentzat zama bat ez izateko, eta, gainera, Letonian egongo den
denbora osorako osasun laguntza daukala frogatzen duen agiria badauka.
Behar beste bizi-baliabide baditu estatuko gizarte-laguntzako sistemarentzat zama bat ez
izateko, eta, gainera, Letonian egongo den denbora osorako osasun laguntza daukala
frogatzen duen agiria badauka.
Aurreko kasuetako baten dagoen EBko herritar baten senitartekoa bada, eta behar beste bizi-
baliabide baditu estatuko gizarte-laguntzako sistemarentzat zama bat ez izateko, eta, gainera,
Letonian egongo den denbora osorako osasun laguntza daukala frogatzen duen agiria
badauka.
“Erregistro-ziurtagiria” eskatzeko, EBko herritarrek joan behar dute Letoniako Herritartasun eta
Migrazio Bulegora, honako agiri hauek aldean dituztela:
Baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat.
Dagokion inprimakia, beteta (675. araudiaren eranskina).
Aipatutako baldintzetako bat betetzea egiaztatzen duten agiriak.
18. LETONIA 216
EBko herritarrek eskaturiko agiriak 90 hamarreko epe batean aurkeztu behar dituzte, herrialdean
sartu zirenetik zenbatzen hasita. Horrez gain, ematen dituzten kopien jatorrikoak ere aurkeztu
behar dituzte.
Herritar bakoitzak, adingabeak barne, bere eskaera bete behar du bereiz.
Aipatu den “Erregistro-ziurtagiria” eskatu beharrean, EBko herritarrak “EBko herritarraren Bizileku-
txartela” eskatu ahal izango luke.
Ez dago erregistratu beharrik, baldin eta EBko herritarra(k):
Letonian urtean gehienez 6 hilabetez bizi bada, lan egiteko asmoz. Behin 6 hilabeteko aldia
igarota, oraindik ez badu lanik aurkitu, Letonian bizitzen jarrai dezake erregistratu gabe, egiaz
lan bila dabilela frogatzen baldin badu, betiere.
Letonian lan egin, baina EBko beste estatu batean bizi bada, azken horretara gutxienez
astean behin itzultzen delarik.
Hezkuntza-erakunde batean erregistratutako ikasle bat bada eta Letonian urtebetetik (1)
behera bizitzeko asmoa badu.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek Letonian hiru hilabetetik gora bizitzeko eskubidea
dute, baldin eta laguntzen dioten EBko senitarteko hori azaldutako kasuetakoren batean badago.
“EBko herritarraren senitartekoentzako bizileku-baimena” eskatu behar dute.
Baimen hori eskatzeko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek honako hauek aurkeztu
behar dituzte:
Baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat.
Dagokion inprimakia, beteta (675. araudiaren eranskina).
Familia-loturak badaudela frogatzen duen agiria.
Beste agiri batzuk, lagundutako EBko herritarraren inguruabarren arabera.
EBko herritar baten senitartekoentzako bizileku-baimena berriztagarria da eta gehienez 5 urteko
balio-denbora du.
18. LETONIA 217
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Letonian legalki bost urtez jarraian bizi izan den EBko herritar batek badu eskubidea “Bizileku iraunkorreko txartel” bat jasotzeko.
Bizileku iraunkorreko txartela jasotzeko, eskatzaileak berak joan behar du Herritartasun eta
Migrazio Bulegora, eta hau aurkeztu:
Baliozko nortasun-agiri bat edo antzekoa.
Dagokion inprimakia (675. araudiaren eranskina).
Herritarrak Letonian bizileku iraunkorreko eskubidea erdiesteko betekizunak betetzen dituela
egiaztatzen duten agiriak.
Bizileku Iraunkorreko Txartela 10 urterako ematen da eta berritu ahal da.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek, Letonian legalki gutxienez bost urtean jarraian
bizi izan direnean, badute eskubidea “Bizileku iraunkorreko baimen” bat lortzeko; hala, bada,
bizileku-baimena berritzea edo bizileku iraunkorreko baimena eskatzea dute aukeran.
“Bizileku iraunkorreko baimena” eskatzeko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek
Herritartasun eta Migrazio-Gaietako Bulegoan honako hauek aurkeztu behar dituzte, dagokion
eskariarekin batera:
Dagokion eskabidea (675 Araudiaren eranskina).
Baliozko nortasun-agiri bat edo pasaportea.
Ahaidetasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia bat.
Beste agiri batzuk, bidezkoa bada Un documento de identidad válido o pasaporte.
“Bizileku Iraunkorreko Baimena” ere 10 urterako ematen da eta berritu ahal da.
18. LETONIA 218
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
HERRITARTASUN ETA MIGRAZIO-GAIETAKO BULEGOA (OCMA) (letonieraz – errusieraz – ingelesez)
http://www.pmlp.gov.lv/en/
LETONIAKO ERREPUBLIKAKO KANPO-ARAZOETARAKO MINISTERIOA (letonieraz – errusieraz – ingelesez)
http://www.am.gov.lv/en/
► EB-KO HERRITARRAK ETA HAIEN SENITARTEKOAK LETONIAN SARTZEARI ETA BIZITZEARI
BURUZKO INFORMAZIOA http://www.am.gov.lv/en/service/EU/
LETONIAKO LEGEEI BURUZKO WEBGUNEA (letonieraz)
http://www.likumi.lv/index.php
► 2011ko ABUZTUAREN 30eko 675. LEGEA: EB-KO HERRITARRAK ETA EUREN
SENITARTEKOAK LETONIAKO ERREPUBLIKAN SARTU ETA BIZITZEKO PROZEDURA
letonieraz http://www.likumi.lv/doc.php?id=235499 (eranskinean, bizileku-eskabideen formularioa
ageri da)
inglelesez http://m.likumi.lv/saistitie.php?id=235499&saistitie_id=7
Oharra: Ingelesezko bertsioa legediaren webguneko atal hauetan dago: Darbibas ar dokumentu” “Saistitie dokumenti” “Tulkojums”, “itzulpenak” esan nahi duena.
19. LITUANIA 219
19. LITUANIA
Lituania
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: Vilna
Azalera, guztira: 65 000 km2
Biztanle-kopurua: 3,3 milioi
Dirua: Litas
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2007az geroztik
Oharra: 2015eko urtarrilean, Europarko Moneta Batasunean sartuko da LITUANIA eta, beraz, ordutik aurrera EUROA izando da bertako moneta.
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 220
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 220
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 220
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 220
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 221
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 222
19. LITUANIA 220
1. ARAUDI NAZIONALA
Lituaniako Errepublikako 2004ko apirilaren 29ko Legea, atzerritarren legezko estatusari buruzkoa.
–azken aldaketa, 2011ko abenduaren 8an-
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritar bat administrazio-izapiderik egin behar izan gabe onartzen da eta 3 hilabete gainditu
gabe egon daiteke Lituaniako Errepublikan, baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat baino ez du
eduki behar.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoak lagundutako EBko herritarrarekin onartzen dira
eta 3 hilabete gainditu gabe egon daitezke Lituaniako Errepublikan herrialdeko agintarien aurrean
erregistratu beharrik gabe; pasaportea eta, beharrezkoa denean, bisa baino ez dituzte behar.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek badu eskubidea Lituanian 3 hilabetetik gora bizilekua izateko, baldin eta
ondorengo kasuetakoren bat betetzen badu:
Besteren edo norberaren konturako langilea da.
Baditu behar beste bizi-baliabide norberarentzat zein familiarentzat, eta badu, halaber,
baliozko gaixotasun-aseguru bat.
Ikaslea da edo lan-praktikaldi batean parte hartzen ari da, norbera eta familia mantentzeko
behar beste baliabide izanik, betiere, bai eta baliozko osasun-aseguru bat ere.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kidea da, eta berarekin
birbatu behar da.
EBko herritar batek Lituanian hiru hilabetetik gora bizi nahi badu, hauek egin behar ditu:
Bere bizileku-eskubidea egiaztatzen duen ziurtagiri bat eskuratu.
Udal-agintaritzaren aurrean bere bizilekua adierazi.
Ziurtagiri hori eskuratzeko, EBko herritarrak poliziaren tokiko bulegoko immigrazio-unitatera joan
behar du, eta honako hauek aurkeztu:
Dagokion eskaera.
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea eta kopiak.
19. LITUANIA 221
bizileku-eskubidea baduela egiaztatzen duten agiriak (esate baterako, lan-kontratua, edo
bizitzeko behar beste baliabide izatearen frogak).
EBko herritarren bizileku-eskubidea berresten duen Ziurtagiriak gehienez 5 urteko iraupena dauka
(epealdi laburrago baterako ematen da baldin eta EBko herritarrak 5 urtetik beherako egonaldia
aurreikusi badu).
Lituanian 3 hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek
“Bizileku-baimen” bat eskatu behar dute. Bamen horrek ere gehienez 5 urteko iraunaldia izango
du, eta berritu ahal izango da.
Hori eskatzeko, Poliziaren tokiko bulegoko Immigrazio-unitatean hauek aurkeztu behar dituzte:
Dagokion eskaera.
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea eta kopiak.
Familia-loturak egiaztatzen dituzten agiriak.
Laguntzen duten EBko herritarra norberaren edo besteren konturako langilea bada, baliabide
ekonomiko nahikoak dauzkatela frogatzen duten agiriak, eta baliozko osasun-asegurua
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Lituanian legalki azken 5 urtean bizi izaniko EBko herritarrak eta haren senitartekoek bizileku
iraunkorreko eskubidea dute.
Lituanian bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritarrei “Bizileku iraunkorreko egiaztagiri”
bat emango zaie, hala eskatzen baldin badute. Izapide hori aukerakoa da.
Lituanian bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek
“Bizileku iraunkorreko baimen” bat lortu behar dute. Baimen horrek 10 urteko iraupena dauka, eta
epealdi horren ostean berritu behar da.
19. LITUANIA 222
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
LITUANIAKO MIGRAZIO SAILA (lituanieraz – errusieraz – ingelesez)
http://www.migracija.lt/
► EB-KO HERRITARRAK LITUANIAN SARTZEA http://www.migracija.lt/index.php?-682273191
► HIRU HILABETETIK GORA BIZITZEKO ESKUBIDEA EB-KO HERRITARRENTZAT http://www.migracija.lt/index.php?-911420665
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU IRAUNKORRA http://www.migracija.lt/index.php?-390839398
► ATZERRITARREI BURUZKO LEGEKO 101. ARTIKULUA, EB-KO HERRITARREI LITUANIAN
BIZILEKUA IZATEKO DAGOKIEN ESKUBIDEARI BURUZ http://www.migracija.lt/popup2.php?item_id=962
LITUANIAKO ARAUDIA (lituanieraz – errusieraz – frantsesez – txineraz – alemaneraz – ingelesez)
http://www3.lrs.lt/pls/inter/w5_home.home?p_kalb_id=2
► LITUANIAKO ATZERRITARREI BURUZKO LEGEA (ikus V. Kapitulua: “LEGAL STATUS OF
CITIZENS OF EU MEMBER STATES IN THE REPUBLIC OF LITHUANIA” – azken aldaketa:
2011ko abenduaren 8a-) http://www3.lrs.lt/pls/inter3/dokpaieska.showdoc_e?p_id=416015&p_query=Law%20on%20the%20Legal%20Status%20of%20Aliens&p_tr2=2
► ATZERRITARREI BURUZKO LEGEAREN EGUNERAKETEN BILAKETA (bilaketa, “Title” atalean
“Law on the Legal Status of Aliens” testua sartu, eta behean ezkerraldean dagoen “Search”
botoian klik egin) http://www3.lrs.lt/dokpaieska/forma_e.htm
► ERREGISTRO-ZIURTAGIRIAREN ESKAERA-FORMULARIOA (lituanieraz) http://www3.lrs.lt/pls/inter3/dokpaieska.dok_priedas?p_id=28178
20. LUXENBURGO 223
20. LUXENBURGO
Luxenburgo
EBn sartu zen urtea: kide sortzailea (1952)
Hiriburua: Luxenburgo
Azalera, guztira: 2 586 km2
Biztanle-kopurua: 0,5 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1985az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 224
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 224
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 224
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 224
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 226
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 227
20. LUXENBURGO 224
1. ARAUDI NAZIONALA
2008ko abuztuaren 29ko Legea, pertsonen joan-etorri askeari eta immigrazioari buruzkoa
(Mémorial A, 138. zk., 2008-09-10ekoa) (ikus 2024. orrialdea eta hurrengoak). –azken aldaketa, 2011ko uztailaren 25ean-
2008ko irailaren 5eko Arautegia, pertsonen joan-etorri askeari eta immigrazioari buruzko 2008ko
abuztuaren 29ko legean (Mémorial A, 138. zk., 2008-09-10ekoa) ezarritako administraziozko
formalitateen inguruko zenbait xedapen betearaztekoa (ikus 2. kapitulua, 2059. orrialdea eta
hurrengoak).
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak beren baliozko nortasun-agiri edo pasaportearekin sar daitezke Luxenburgon,
eta hiru hilabeteko aldi batean gehienez bizi.
EBk herritar bati laguntzen dioten EBtik kanpoko senitartekoak baliozko pasaporte batekin eta bisa
batekin (beharrezkoa den kasuetan) sar daitezke Luxenburgon, eta han hiru hilabete bitarte,
gehienez, bizi.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritarrak Luxenburgon hiru hilabetetik gora bizi daitezke, baldin eta kasu hauetako batean
badaude:
Besteren edo norberaren konturako langileak.
Estatuko gizarte-laguntzako sistementzat zama izan gabe, norberarentzat zein familiarentzat
behar beste baliabide dituzten ez-aktiboak, osasun-aseguru bat izateaz gain.
Estatuak onarturiko ikastetxe batean izena emanda dauden ikasleak, norberarentzat zein
familiarentzat behar beste baliabide badituztenak, gizarte-laguntzako sistementzat zama izan
gabe, osasun-aseguru bat izateaz gain.
Familiako kideak.
Luxenburgon hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritarrek tokiko agintarien aurrean
erregistratu behar dute, eta "Erregistro-ziurtagiria” (attestation d’enregistrement) lortu.
Horretarako, herrialdean sartu ondorengo hiru hilabeteak bete baino lehen, haien bizilekuari
dagokion tokiko administraziora jo behar dute, eta hauek aurkeztu:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Dagokion eskaera, beteta.
20. LUXENBURGO 225
Besteren konturako langilea izanez gero: lan-kontratua.
Norberaren konturako langilea izanez gero: autonomo-inskripzioa, edo zerbitzuak emateko
kontratua, edo beste batzuk.
Ez-aktiboa izanez gero: norberarentzat eta familiarentzat behar beste baliabide izatearen
egiaztagiria eta osasun-asegurua.
Ikaslea izanez gero: Estatuak onarturiko hezkuntza-zentro batean izena emanda egotearen
froga.
EBko herritarrak diren EBko herritar baten senitartekoek, Erregistro-ziurtagiria eskatzeko, honako
agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Dagokion eskaera, beteta.
Lagundutako EBko herritarraren Erregistro-ziurtagiriaren kopia.
Familia-loturak frogatzen dituen agiria.
Luxenburgon hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritar baten familiako EBtik kanpoko
kideek EBko herritarren senitartekoentzako “Bizileku-baimen” bat lortu behar dute (“Carte de
séjour pour membre de famille d’un citoyen de l’Union”).
EBko herritarren senitartekoentzako Bizileku-baimena eskatzeko, haien bizilekuari dagokion
tokiko agintaritzari zuzendu behar zaizkio, eta honako hauek aurkeztu:
Baliozko pasaportea, sarrera-bisa barne.
Betetako eskaera bat.
Familia-loturak badaudela egiaztatzen duten agiriak.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiriaren kopia.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoen bizileku-txartelak gehienez bost urteko iraunaldia
du (laburragoa izango litzateke aurreikusitako egonaldia 5 urte baino gutxiagokoa bada).
.
20. LUXENBURGO 226
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
EBko herritarrek eta haien senitartekoek bizileku iraunkorreko eskubidea dute, Luxenburgon
legalki eta jarraian bost urtez bizi eta gero.
EBko herritarrek “Bizileku Iraunkorreko Ziurtagiri” bat (Attestation de séjour permanent) eskura
dezakete. Horretarako, immigrazio-arloko agintariei (helbidea lehenago azaldu da) honako hauek
aurkeztu behar dizkiete:
Betetako inprimaki bat.
Nortasun-agiriaren kopia bat.
Luxenburgon legalki bost urtez baino gehiagoz jarraian bizi izan dela egiaztatzen duten
agiriak.
EBko herritarren EBko herritar diren senitartekoek, bestalde, hauek aurkeztu behar dituzte:
Betetako inprimaki bat.
Nortasun-agiriaren kopia bat.
Luxenburgon, lagundutako EBko herritarrarekin, legalki bost urtez baino gehiagoz jarraian bizi
izan direla egiaztatzen duten agiriak.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku
iraunkorreko baimen” bat lortu behar dute. (“Carte de séjour permanent de membre de famille d’un
citoyen de l’Union”)
Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Betetako inprimaki bat.
Baliozko pasaportearen kopia bat.
Argazkiak.
Luxenburgon, lagundutako EBko herritarrarekin, legalki bost urtez baino gehiagoz jarraian bizi
izan direla egiaztatzen duten agiriak.
Eskabideak eta eskaturiko agiriak Kanpoko Arazoetarako eta Immigrazioko Ministeriora igorri
behar dira – Immigrazio Zuzendaritza (B.P. 752, L-2017 Luxemburgo).
20. LUXENBURGO 227
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
LUXENBURGOKO KANPO-ARAZOETARAKO MINISTERIOA (frantsesez - ingelesez
http://www.mae.lu
► EB-KO HERRITARRAK SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA http://www.mae.lu/en/Site-MAE/VISAS-Immigration/Short-term-stay-inferior-to-three-months/The-Union-citizen-and-his-family-member-also-Union-citizen
► EB-KO HERRITARREN EB-TIK KANPOKO HERRITARRAK SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK
BEHERA BIZITZEA http://www.mae.lu/en/Site-MAE/VISAS-Immigration/Short-term-stay-inferior-to-three-months/Third-country-national-who-is-a-family-member-of-a-Union-citizen
► EB-KO HERRITARRAK HIRU HILABETETIK GORA BIZITZEA – Erregistroko ziurtagiriaren
eskabiderako formularioak deskargatzea (aldi baterako bizilekua eta iraunkorra) http://www.mae.lu/en/Site-MAE/VISAS-Immigration/Long-term-stay-superior-to-three-months/Union-citizen-and-his-family-member-also-Union-citizen
► EB-KO HERRITARREN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOAK SARTZEA ETA HIRU
HILABETETIK GORA BIZITZEA – Erregistroko ziurtagiriaren eskabiderako formularioak
deskargatzea (aldi baterako bizilekua eta iraunkorra) http://www.mae.lu/en/Site-MAE/VISAS-Immigration/Long-term-stay-superior-to-three-months/Third-country-national-who-is-a-family-member-of-a-Union-citizen
LEGEDIA- LUXENBURGOKO GOBERNUAREN ATARI JURIDIKOA (frantsesez
http://www.legilux.public.lu
► 2011/07/25EAN KONTSOLIDATUTAKO ARAUDIA (ikus 2. kapitulua, 24. orrialdea) http://www.legilux.public.lu/leg/a/archives/2011/0151/2011A2201A.html
► 2008ko ABUZTUAREN 29KO LEGEA (ikus 2. kapitulua, 2025. orrialdea) http://www.legilux.public.lu/leg/a/archives/2008/0138/index.html
21. MALTA 228
21. MALTA
Malta
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: La Valeta
Azalera, guztira: 316 km2
Biztanle-kopurua: 0,4 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 2008az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2007az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 229
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 229
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 229
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 229
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 230
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 231
21. MALTA 229
1. ARAUDI NAZIONALA
“EB-KO HERRITARREN ETA HAIEN FAMILIAKO KIDEEN MUGIMENDU-ASKATASUNARI
BURUZKO LEGEA, 2007”. EUROPEAN UNION ACT (CAP.460) Legal Notice 191 of 2007.
2011ko 329. Lege Oharra, 2007ko Legea aldatzen duena.
2012ko 107. Lege Oharra, 2007ko Legea aldatzen duena.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritar bat baliozko nortasun-agiri edo pasaporte batekin sar daiteke Maltan.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoak baliozko pasaporte batekin eta, beharrezkoa den
kasuetan, bisa batekin sar daitezke Maltan.
EBko herritar bat eta haren senitartekoak hiru hilabete bitarte bizi eta aske mugitu daitezke Maltan,
izapiderik egin behar izan gabe, Maltako gizarte-laguntzako sistemarentzat neurrigabeko zama
bihurtzen ez diren heinean, betiere.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritarrek badute bizilekua Maltan hiru hilabetetik gora izateko eskubidea, baldin eta kasu
hauetako bat betetzen badute:
Norberaren edo besteren kontura lanean aritzea.
Estatuko gizarte-laguntzako sistementzat zama izan gabe, norberarentzat zein familiarentzat
behar beste baliabide eta osasun-estaldura egokia izatea.
Ikasleak izatea, estatuko gizarte-laguntzako sistementzat zama izan gabe, norberarentzat
zein familiarentzat behar beste baliabide izatea, eta osasun-aseguru egoki bat ere izatea.
EBko herritar batek Maltan hiru hilabetetik gora bizi nahi badu, “Bizileku-ziurtagiria” eskatu behar
du.
Maltan hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek
“Bizileku-txartel” bat lortu behar dute.
Agiri bata zein bestea eskatzeko, dagokion eskaera bete behar da (diferentea da kasu batetik
bestera, CEA formularioak, A/ J/ M/ F formatuak, ikusi lotura interesgarriak) eta norberak joan
behar du Herritartasun- eta Atzerriratze-gaietarako Sailera ondorengo jatorrizko agiriekin:
Baliozko pasaportea edo nortasun-agiria.
21. MALTA 230
Herritarra azaldutako kasuetako batean dagoela frogatzen duten agiriak.
Familiako kideei dagokienez, familia-loturak edo mendekotasun-egoera frogatzen duten
agiriak.
Gainera, EBko herritarrek eta euren senitartekoek Maltakoak ez diren atzerritar guztientzako
nortasun elektronikoko 1A MOTAko erregistroko inprimakia bete behar dute.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Herrialdean legalki 5 urtez jarraian bizi izaniko EBko herritarrak eta haren familiako kideek era
iraunkorrean izan dezakete bizilekua Maltan.
Herritartasun- eta Atzerriratze-gaietarako zuzendariak Maltan bizileku iraunkorra izateko
eskubidea duen EBko herritarrari “Bizileku iraunkorreko ziurtagiri” bat emango dio,
interesdunak aurretik hala eskatzen badu.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku
iraunkorreko baimena” lortu behar dute.
Agiri bata zein bestea eskatzeko, CEA Form P eskaera bete behar da, eta norberak joan behar
du Herritartasun- eta Atzerriratze-gaietarako Sailera ondorengo agiriekin:
Pasaportea edo nortasun-agiria.
Maltan 5 urtez jarraian bizilekua izana frogatzen duten agiriak.
Familiako kideei dagokienez, familia-loturak edo mendekotasun-egoera frogatzen duten
agiriak.
21. MALTA 231
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
MALTAKO KANPO ARAZOETARAKO ETA SEGURTASUN NAZIONALERAKO MINISTERIOA (malteraz - ingelesez)
http://www.mhas.gov.mt
Ministry for Home Affairs and National Security 201, Strait Street Valletta VLT 1433 Tel 2568 9000
► HERRITARTASUN- ETA ATZERRIRATZE-GAIETARAKO SAILA (Europar Batasuneko herritarrei
eta haien familiako kideei ematen zaizkien agirien inguruko kontsultak egiteko) http://mhas.gov.mt/en/MHAS-Information/Services/Pages/Residence.aspx
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKU-AGIRIEI BURUZKO INFORMAZIO-LIBURUXKA http://mhas.gov.mt/en/MHAS-Information/Services/Documents/Residence/CEA7-EEA.pdf
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ETA EUREN SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU-AGIRIAREN
ESKAERA, diferentea kasu batetik bestera (formatu bakoitzean ageri dira aurkeztu beharreko
agiriak)
LANGILEAK: CEA A formatuua
http://mhas.gov.mt/en/MHAS-Information/Services/Documents/Residence/form%20a_A4.pdf
BALIABIDE EKONOMIKO NAHIKOAK: CEA, J formatua
http://mhas.gov.mt/en/MHAS-
Information/Services/Documents/Residence/CEA%20Form%20J.pdf
IKASLEAK: CEA, M formatua
http://mhas.gov.mt/en/MHAS-
Information/Services/Documents/Residence/CEA%20Form%20M.pdf
► EB-KO HERRITARRENTZAKO BIZILEKUAREN AGIRIAK ESKATZEKO FORMULARIOA (EBko
eta EBtik kanpoko senitartekoak): CEA, F formatua http://mhas.gov.mt/en/MHAS-Information/Services/Documents/Residence/CEA%20Form%20F.pdf
► EBKO HERRITARRENTZAKO ETA BEREN SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU
IRAUNKORREKO ZIURTAGIRI/BAIMEN ESKAERA (CEA, P formatua) http://mhas.gov.mt/en/MHAS-Information/Services/Documents/Residence/CEA%20Form%20P.pdf
21. MALTA 232
► NORTASUN ELEKTRONIKORAKO ERREGISTROKO ESKABIDEA (atzerritar guztientzat,
Maltakoak ez direnentzat) http://mhas.gov.mt/en/MHAS-Information/Services/Documents/Residence/Form%20ID%201A%20-%20Electronic%20Identity%20Registration%20Form_F.pdf
MALTAKO KANPOKO ARAZOETARAKO MINISTERIOA
► EB-KO HERRITARREK BIDAIATZEKO DUTEN ESKUBIDEA http://www.foreign.gov.mt/default.aspx?MDIS=527
► EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOENTZAKO BEHARREZKO AGIRIAK http://www.foreign.gov.mt/default.aspx?MDIS=538
EURES SAREA MALTAN
https://www.eures.com.mt/
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ERREGISTRO-PROZEDURAK https://www.eures.com.mt/EuresMalta/Main/Page.aspx?pageid=Movingtoanothercountry#residencepermits
MALTAKO GOBERNUAREN INFORMAZIO ZERBITZUA - DOI (malteraz - ingelesez)
http://www.doi.gov.mt/
► EUROPEAN UNION ACT, 2007 (ikus L.N. 191 of 2007) (ingelesezko bertsioa 23. orrialdean) http://www.doi-archived.gov.mt/EN/legalnotices/2007/07/LN%20191.pdf
► EUROPEAN UNION ACT, 2007”EN 2011. URTEKO ALDAKETA – L.N. 329 of 2011 (ingelesezko
bertsioa 2. orrialdean) http://www.doi-archived.gov.mt/EN/legalnotices/2011/08/LN%20329.pdf
► “EUROPEAN UNION ACT, 2012”EN 2011. URTEKO ALDAKETA – L.N. 107 of 2012 (ingelesezko
bertsioa 3. orrialdean) http://www.doi-archived.gov.mt/EN/parliamentacts/2012/ACT%20VII.pdf
ENPLEGUAREN ETA PRAKTIKEN KORPORAZIOA - ETC (malteraz - ingelesez)
http://etc.gov.mt/Category/3/18/Non-Maltese_Workers.aspx
► MALTAN LAN EGITEARI BURUZKO INFORMAZIO-LIBURUXKA http://etc.gov.mt/Resources/file/EURES%20Living%20and%20Working%20In%20Malta%202010.pdf
22. HERBEHEREAK 233
22. HERBEHEREAK
Herbehereak
EBn sartu zen urtea: kide sortzailea (1952)
Hiriburua: Amsterdam
Azalera, guztira: 41 526 km2
Biztanle-kopurua: 16,4 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1985az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 234
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 234
► SARTZEA ETA LAU HILABETETIK BEHERAKO BIZILEKUA .................................................. 234
► LAU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ............................................................ 234
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 235
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 236
22. HERBEHEREAK 234
1. ARAUDI NAZIONALA
"Vreemdelingenwet 2000”- Aliens Act 2000, chapter 3 (Verblijf), Section 1 (Rechtmatig verblijf),
article 8, letter e).
“Vreemdelingenbesluit 2000 » Aliens Decree 2000 Chapter 8 (Algemene en Strafbepalingen),
Section 2 (Afwijking op grond van verdragen), Paragraphe 2 (EG/EER)ALIENS DECREE 2000”
chapter 8 (Algemene em Strafbepalingen).
“Vreemdelingencirculaire deel B” - Aliens Act implementations guidelines, Chapter 10, part B.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA LAU HILABETETIK BEHERAKO BIZILEKUA
Herbehereetan sartzeko, EBko herritarrek baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat baino ez dute
behar.
Herbehereetan sartu nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek baliozko
pasaporte bat eta, bidezkoa bada, bisa bat behar dituzte.
2014ko urtarriletik, EBko herritarrek ez dute administrazio-izapiderik egin behar herrian 4
hilabetetik behera bizi izateko asmoa badaukate.
Nahi izanez gero, “Herritar Zerbitzuaren Zenbakia” (‘Citizen Service Number’) eskatu ahal izango
lukete herrian egoiliarrak ez direnen arretarako zerbitzua daukan udal batean.
► LAU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek Herbehereetan 4 hilabetetik gora egon nahi badu, ondorengo betekizunetako
bat bete beharko du:
Besteren edo norberaren kontura lan egitea.
Ikastea.
Norbera zein familia mantentzeko ahalmena izatea.
EBko herritar baten senitarteko bat izatea
Kasu honetan, bizi den Udalean erregistratzea nahitaezkoa da, “Herritar Zerbitzuaren Zenbakia”
jasotzeko (Burgerservicenummer – BSN www.burgerservicenummer.nl) – ingelesez ‘Citizen
Service Number’. EBko herritarrak berak joan behar du bizi den tokiko udalera, eta honako agiri
hauek aurkeztu:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
22. HERBEHEREAK 235
Bizileku bat izatearen froga.
Jaiotza-ziurtagiria, legeztatua eta itzulia.
Herbehereetan hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko
senitartekoek nahitaez “Bizileku-agiri” bat eskatu behar du INDn.
Eskatzaileak Justizia Ministerioko Immigrazio eta Naturalizazio Zerbitzuarekin (IND)
harremanetan jarri behar du; INDn esango diote zein informazio aurkeztu behar duen, eta
berarekin bere eskualdeko Zerbitzuren egoitzan elkarrizketa baterako hitzordua emango diote.
Oro har, EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku-agiria” eskatzeko (5 urteko gehieneko balio-
epearekin) aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:
Eskaria behar bezala beteta (‘Application for verification against EU law – Certificate of lawful
residence’).
Laguntzen ari diren EBko herritarra legalki bizi delako froga (adibidez, legezko bizileku-
ziurtagiria, INDren Erregistro-adierazpena edo bizileku iraunkorreko agiria).
Familia-loturak badaudelako froga.
Argazki berriak.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
EBko herritar bat eta haren senitartekoak, azken horien herritartasuna edozein izanik ere,
Herbehereetan legalki 5 urtez edo gehiagoz jarraian bizi izan badira, badute bizileku iraunkorreko
eskubidea.
EBko herritarrek eta haien senitartekoek, azken horien herritartasuna edozein izanik ere, “Bizileku
iraunkorreko Agiria” eska dezakete, hala nahi izanez gero.
Horretarako, EBko herritarrek eta haien senitartekoek, azken horien herritartasuna edozein izanik
ere, INDren bulegoetara hau bidali behar dute:
Dagokion eskaria, beteta (‘Application for a Permanet Residence - Document for Nationals of
the Union and their family members’).
Baliozko pasaportea edo nortasun-agiria.
Herbehereetan gutxienez bost urtez legalki eta jarraian bizi izan dela frogatzen duten agiriak.
Argazki berriak.
22. HERBEHEREAK 236
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
IMMIGRAZIO ETA NATURALIZAZIO ZERBITZUA (IND) (nederlanderaz - ingelesez)
https://ind.nl/en
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU-ESKUBIDEARI BURUZKO INFORMAZIO-LIBURUXKAK https://ind.nl/Documents/8005.pdf https://ind.nl/en/individuals/residence-wizard/eu/registration-for-eu-citizens
► BIZILEKUARI BURUZKO ESKARIAK
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoak: ‘Application for verification against EU law –
Certificate of lawful residence’ (obligatorio)
https://ind.nl/EN/Documents/5005.pdf
Bizileku iraunkorra: ‘Application for a Permanet Residence - Document for Nationals of the Union
and their family members’ (voluntario)”
https://ind.nl/EN/Documents/8004.pdf
HERBEHEREETAN LAN EGITEA (nederlanderaz)
https://www.werk.nl/werk_nl/werknemer/home
► HOLANDAN LAN EGIN ETA BIZITZEKO INFORMAZIOA (gaztelaniaz) https://www.werk.nl/werk_nl/werknemer/eu/trabajar-holanda/vivir
HERBEHEREETAKO LEGEDIARI BURUZKO WEB-ATARIA (nederlanderaz)
http://www.overheid.nl/
► VREEMDELINGENWET 2000 (Aliens Act 2000 – ATZERRITARREI BURUZKO LEGEA) http://wetten.overheid.nl/BWBR0011823/geldigheidsdatum_17-01-2012
► VREEMDELINGENBESLUIT 2000 (Aliens Decree 2000 – ATZERRITARRI BURUZKO DEKRETUA) http://wetten.overheid.nl/BWBR0011825/geldigheidsdatum_17-01-2012
► VREEMDELINGENCIRCULAIRE DEEL B (Aliens Act implementations guidelines part B –
ATZERRITARREI BURUZKO LEGEAREN INPLEMENTAZIOA) http://wetten.overheid.nl/BWBR0012289/geldigheidsdatum_17-01-2012
23. POLONIA 237
23. POLONIA
Polonia
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: Varsovia
Azalera, guztira: 312 679 km2
Biztanle-kopurua: 38,1 milioi
Dirua: zlotya (zt)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2007az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 238
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 238
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 238
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 238
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 239
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 240
23. POLONIA 238
1. ARAUDI NAZIONALA
2006ko uztailaren 14ko Legea, Poloniako Errepublikan sartzeko, bizitzeko nahiz hartatik irteteko EBko
herritarrentzako eta haien familiako kideentzako baldintzei buruzkoa.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritar bat, Poloniako Errepublikan, haren nortasuna eta herritartasuna egiaztatzen dituen
baliozko nortasun-agiri edo pasaporte batekin sar daiteke.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitarteko bat, Poloniako Errepublikan, baliozko pasaporte
batekin eta, beharrezkoa den kasuetan, bisa batekin sar daitezke.
EBko herritarrek eta haien senitartekoek, azken horien herritartasuna edozein izanik ere, Polonian
bizi badira hotel-establezimendua edo antzekoa ez den leku batean ostatu harturik, beren
presentziaren berri eman behar dute, sartu ondorengo lehen lau egunek epean.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek badu eskubidea Polonian hiru hilabetetik gora bizitzeko, baldin eta baldintza
hauetako bat betetzen badu:
Besteren edo norberaren kontura lan egitea.
Osasun-aseguru bat eta norbera zein familia mantentzeko behar beste baliabide izatea,
gizarte-laguntzarik jaso behar izan gabe.
Ikasten edo lanbide-heziketako ikastaro batean egotea, eta osasun-asegurua zein estatuaren
laguntza behar ez izateko behar beste baliabide izatea.
Poloniako herritartasuna duen herritar batekin ezkonduta egotea.
Polonian hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritarrek bizilekuaren erregistroa eskatzeko
betebeharra dute.
Eskari hori egiteko, EBko herritarrak berak egin behar du eskaera dagokion udal-bulegoaren
aurrean (“Voivod”), Polonian sartu zenetik hiru hilabeteko epea igaro baino lehen.
Bizilekua erregistratzeko eskaerarekin batera hauek aurkeztu behar dira:
Azaldutako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak.
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
23. POLONIA 239
Bizilekua erregistratzeak “Europar Batasuneko herritarrentzako bizilekuaren erregistro-ziurtagiria”
eskuratzea dakar berekin.
EBko herritarrak diren EBko herritar baten familiako kideek ere, “Erregistro-ziurtagiria” eskatu
behar dute
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “EBko herritar baten senitarteko gisako bizileku-
txartel” bat lortu behar dute.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoentzako bizileku-txartelerako eskaera egitean,
hauek ere aurkeztu behar dira:
Baliozko pasaportea eta, beharrezkoa den kasuetan, bisa.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria.
Familia-loturak egiaztatzen dituzten agiriak.
5 argazki.
“EBko herritar baten senitartekoen bizileku-txartelak” gehienez 5 urteko balio-epea dauka (epea
laburragoa izango da planifikatutako egonaldia laburragoa bada).
Eskaera guztiak polonieraz eta inprimaki ofizialetan egin behar dira. Eskaerarekin batera
aurkezten diren agirietako batzuk polonieraz ez badaude, itzulpen ofiziala erantsi beharko zaie.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
EBko herritar batek eta haren familiako kideek bizileku iraunkorreko eskubidea Polonian gutxienez
5 urtez legalki eta jarraian bizi eta gero erdietsiko dute.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duen EBko herritarrak eskubide hori ziurtatzen duen agiri bat
jasoko du, hala eskatuz gero.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek nahitaez
“Europar Batasuneko herritar baten senitartekoentzako bizileku iraunkorreko txartela” lortu behar
dute; haren balio-denbora 10 urte da.
23. POLONIA 240
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
POLONIAKO ATZERRITARRENTZAKO BULEGOA (polonieraz – ingelesez – errusieraz)
http://www.udsc.gov.pl/
► 2006ko UZTAILAREN 14ko LEGEA, Poloniako Errepublikan sartzeko, bizitzeko nahiz hartatik
irteteko EBko herritarrentzako eta haien familiako kideentzako baldintzei buruzkoa. (ikus azken
agiria) http://www.udsc.gov.pl/Polish,law,265.html
POLONIAKO KANPO-ARAZOETARAKO MINISTERIOA (polonieraz – ingelesez)
http://www.mfa.gov.pl/en
► POLONIARA BIDAIA EGITEN DUTEN EB-KO HERRITARRENTZAKO AHOLKUAK http://www.mfa.gov.pl/en/travel_to_poland/travel_advice/
24. PORTUGAL 241
24. PORTUGAL
Portugal
EBn sartu zen urtea: 1986
Hiriburua: Lisboa
Azalera, guztira: 92 072 km2
Biztanle-kopurua: 10,6 milioi
Dirua: Euro eremuko kidea 1999az geroztik (€)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1991az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 242
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 242
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 242
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 242
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 244
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 245
24. PORTUGAL 242
1. ARAUDI NAZIONALA
Abuztuaren 9ko 37/2006 Legea, EBko herritarrek eta haien familiek lurralde nazionalean aske
mugitzeko eta bizitzeko duten eskubidea arautzekoa.
1334-D/2010 Ordenantza – EBko herritarren erregistro-ziurtagirirako eta EBko herritarren bizileku
iraunkorreko agirirako inprimaki ofizialak zein agiri horiek emateko aplikatu beharreko tasak
onartzekoa.
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
Portugalen sartzeko, EBko herritarrek baliozko nortasun-agiri edo pasaporte bat baino ez dute
aurkeztu behar.
EBko herritar baten hirugarren herrialderen bateko senitartekoak baliozko pasaporte bat eta,
beharrezkoa den kasuetan, bisa bat aurkeztuz sar daitezke Portugalen.
EBko herritarrek eta laguntzen dieten familiako kideek Portugalen 3 hilabete bitarte bizitzeko
eskubidea dute inolako betekizunik edo formalitate erantsirik bete behar izan gabe, aipatutakoez
gain.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek badu eskubidea Portugalen 3 hilabetetik gora bizitzeko, baldin eta baldintza
hauetako bat betetzen badu:
Besteren edo norberaren konturako langilea da Portugalgo lurraldean.
Baditu behar beste baliabide norberarentzat zein familiarentzat, bai eta osasun-aseguru bat
ere.
Estatuak onarturiko ikastetxe batean erregistraturik dago, eta, adierazpen bat edo beste
bideren bat erabiliz, norberarentzat eta familiarentzat behar beste baliabide badituela, bai eta
osasun-aseguru bat ere, frogatzen du.
Bada aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kidea da.
EBko herritarrek eta EBko herritar diren haien senitartekoek, 3 hilabetetik gorako egonaldia
egitekoak direnean, erregistratu egin behar dute, bizileku-eskubidea formalizatze aldera.
Horretarako, 30 eguneko epea dute, herrialdean sartu ondorengo 3 hilabeteak igarotzen direnez
geroztik.
24. PORTUGAL 243
Erregistro hori bizi diren tokiko udalerriko udalean egin behar da, eta erregistro-ziurtagiri bat
emango da haren ondorioz (“Certificado de Registo de cidadão da UE”).
Erregistro-ziurtagiria 15 euro kostatzen da, eta gehienez 5 urterako balio du, eskuratzen den
egunetik zenbatuta.
Erregistro-ziurtagiriaren eskaera egiteko, EBko herritarrak honako agiri hauek aurkeztu behar ditu:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Herritarra Portugalen bizileku-eskubidea izateko kasuetako batean badagoela egiaztatzen
duten agiriak.
EBko herritarrak diren EBko herritar baten familiako kideek, erregistro-ziurtagiria eskatzeko,
honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria.
Familia-loturak badaudela frogatzen duen agiria
Portugalen hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek
bizileku-txartel bat (“Cartão de Residência”) lortu behar dute, herrialdean sartu ondorengo 3
hilabeteko epea amaitu eta 30 eguneko epe baten barruan.
Bizileku-txartela eskatzeko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek hitzordua eskatu
behar dute aurretik bizi diren tokiko Atzerritar eta Muga Zerbitzuan (SEF), eta honako agiri hauek
aurkeztu:
Baliozko pasaportea, eta pasaporte horretan erabilirik dauden orrialde guztien fotokopia.
Lagundutako EBko herritarraren erregistro-ziurtagiria.
Familia-loturak badaudela frogatzen duen agiria.
2 argazki.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoen bizileku-txartela 15 euro kostatzen da, eta
gehienez 5 urteko balio-denbora du.
24. PORTUGAL 244
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Portugalen legalki 5 urtez jarraian bizi izaniko EBko herritarrek eta haien familiako kideek bizileku
iraunkorreko eskubidea dute.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritarrek Bizileku Iraunkorreko Ziurtagiria (“Cartão
de Residência Permanente”) eskatu ahal izango dute “Serviço de Estrangeiros e Fronteiras”(SEF)
deritzon zerbitzuan.
Ziurtagiri hori eskatzeko, hitzordua eskatu behar da SEF-en, eta eskariarekin batera hauek
aurkeztu:
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Azken urteetan legalki etengabe bizi dela frogatzen duen agiria.
2 argazki
Bizileku iraunkorreko ziurtagiria 15 euro kostatzen da, eta eskaera egin ondorengo 15 egunen
barruan emango da, bizi izandako aldia egiaztatzearen mende baino ez dela egongo.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek bizileku
iraunkorreko txartela eskatu ahal izango dute Atzerritar eta Muga Zerbitzuan (SEF) bizileku-
txartelaren balio-denbora amaitu baino lehen.
Bizileku iraunkorreko txartela eskatzeko aurretiazko hitzordua eskatu behar da SEFen, eta hau
aurkeztu:
Baliozko pasaportea
Portugalen azken bost urtean legalki eta jarraian bizi izanaren frogagiria.
Familia-loturak egiaztatzen dituen agiria
2 argazki
24. PORTUGAL 245
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
ATZERRITAR ETA MUGA ZERBITZUA (SEF) (portugaleraz – ingelesez)
http://www.sef.pt/portal/v10/PT/aspx/page.aspx#0
CENTRO DE CONTACTO SEF (Para informações e marcações prévias à deslocação ao SEF) Telefone: (+351) 808 202 653 (para rede fixa) (+351) 808 962 690 (para rede móvel) http://www.sef.pt/portal/V10/EN/aspx/contacto/faleConnosco.aspx#0
► EB-KO HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA http://www.sef.pt/portal/V10/EN/aspx/apoioCliente/detalheApoio.aspx?fromIndex=0&id_Linha=4351
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ETA HAIEN SENITARTEKOENTZAKO ESKAERA http://www.sef.pt/documentos/57/Mod0011_v2.7_comunitarios.pdf
► 37/2006 LEGEA, EBko herritarrek eta haien familiek lurralde nazionalean aske mugitzeko eta
bizitzeko duten eskubidea arautzekoa eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren
apirilaren 29ko 2004/38/EE Zuzentarauaren transposizioa barneko lege-ordenamendura
egitekoa.
Inglesez:
http://www.sef.pt/portal/V10/EN/aspx/legislacao/legislacao_detalhe.aspx?id_linha=4559#0
Portuguesez:
http://www.sef.pt/portal/v10/PT/aspx/legislacao/legislacao_detalhe.aspx?id_linha=4559#0
25. ERRESUMA BATUA 246
25. ERRESUMA BATUA
Erresuma Batua
EBn sartu zen urtea: 1973
Hiriburua: Londres
Azalera, guztira: 244 820 km2
Biztanle-kopurua: 61,7 milioi
Dirua: libera esterlina (£)
Schengen esparrua: Ez da Schengen esparruko
kidea
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 247
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 247
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 247
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 247
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 249
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 250
25. ERRESUMA BATUA 247
1. ARAUDI NAZIONALA
The Immigration (European Economic Area) Regulations 2006
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
Erresuma Batuan sartzeko, EBko herritarrek eta EBko herritar diren haien senitartekoek baliozko
nortasun-agiria edo pasaportea erakutsi behar dute.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek baliozko pasaportea edo bisa behar dute herrian
sartzeko. Eta EBko senitartekoarekin bertan bizi nahi badute, herrian sartu baino lehen “EBko
herritarren senitartekoentzako baimena” (‘EEA family permit’) eskatuta eduki behar dute.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritarrek badute hiru hilabetetik gorako bizileku-eskubidea, baldin eta ondorengo
kasuetako batean badaude:
Lan egiten badute, besteren kontura edo norberaren kontura.
Ikasten ari badira (egonaldirako aurreikusitako aldian finantza-baliabide nahikoak eta gainera
aseguru medikoa dauzkatela frogatu behar dute),
Ekonomikoki beren kabuz moldatu ahal badira (Erresuma Batuko gizarte-laguntzako
sistemarentzat gehiegizko zama ez izateko behar beste baliabide badituzte, osasun-aseguru
egoki bat izateaz gain).
Enplegu-eskatzaileak badira.
EBko herritarrak bere bizileku-eskubidea egiaztatu nahi badu, “Erregistro-ziurtagiri” bat
(‘Registration Certificate’) eska dezake, hala nahi baldin badu, EEA1 inprimakia erabiliz.
Eskaria posta arruntez bidali ahal da edo aurretiaz hitzordua eskatuz eta bertan agertuz, Britainia
Handiko Bisa eta Immigrazio Saileko jendearen arretarako bulegoan, Croydonen. 2014ko
urtarriletik aurrera 55 librako kostua dauka eskatzaile bakoitzeko.
“Erregistro-ziurtagirirako” eskabidean, EBko herritarrek EBko herritar diren bere familiako kideak
sar ditzake.
Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
Eskatzailearen eta EBko herritar diren familiako kideen baliozko nortasun-agiria edo
pasaportea (jatorrizkoak).
Herritarra azaldutako kasuetako batean dagoela frogatzen duten agiriak.
25. ERRESUMA BATUA 248
Koloretako bi argazki, berdinak eta tamaina txikikoak, bai eskatzailearenak bai EBko herritar
den familiako kide bakoitzarenak, atzealdean izena idatzita dutela.
Familia-loturaren agiri-froga, bidezkoa bada.
EBko herritarrentzat "Erregistro-ziurtagiria” lortzea ez da nahitaezkoa, baina gomendagarria da
oso.
Erresuma Batuan hiru hilabetetik gora bizi nahi duten EBko herritar baten EBtik kanpoko
senitartekoek eskubide hori egiaztatzen duen “Bizileku-txartel” (‘Residence Card’) bat lor
dezakete, hala nahi izanez gero (eskaria posta arrunt bidez bidali behar da).
Bizileku-txartel hori eskatzeko, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek EEA2 inprimakia
bete behar dute, eta honako agiri hauek aurkeztu:
Eskatzailearen eta laguntzen dion EBko herritarraren baliozko pasaportea edo nortasun-agiria
(jatorrizkoa).
Laguntzen dioten EBko herritarraren informazioaren ziurtagiriak, bai eta hark hiru hilabetetik
gorako bizileku-eskubidea izateko kasuetako batean badagoela egiaztatzen duten agiriak ere,
herritar horrek erregistro-ziurtagiria ez eskatzea erabaki badu ere.
Familiako harremanaren agiri-froga.
Eskatzailearen bi argazki koloretan, berdinak eta tamaina txikikoak, atzealdean haren izena
idatzita dutela.
2014az geroztik, EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoentzako bizileku-txartelak 55
librako kostua dauka. Normalean bost urteko balio-epea daukate eta eskatzailearen pasaportean
gehitzen den onespenaren itxura daukate.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoen bizileku-txartela lortzea ez da nahitaezkoa, baina
gomendagarria da oso, zenbait arrazoi direla medio:
Lege-bizilekua duen pertsona bat dela frogatzeko zailtasunak saihesten ditu.
Atzerrira irteten diren bakoitzean, gero Erresuma Batuan atzera ere sartzeko, “EEA family
permit” bat eskatu beharra saihesten du.
Lana aurkitzeko zailtasunak saihesten ditu; izan ere, herrialdean lege-bizilekua duten
pertsonak direla frogatzen duen agiria da.
25. ERRESUMA BATUA 249
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
EBko herritarrek eta haien familiako kideek bizileku iraunkorreko eskubidea herrialdean bizilekua
5 urtez legalki eta jarraian izan ondoren erdiesten dute.
EBko herritarrak eskubide hori egiaztatzen duen agiri bat nahi izanez gero, halakoa eskatu
dezake, posta arrunt bidez, EEA3 inprimakia beteta; dena dela, izapide hori ez da nahitaezkoa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa "Erregistro-ziurtagirirako” aurkeztu beharreko berbera da;
horrez gain, gainera, herritar horrek 5 urte jarraituko legezko bizilekua izan duela frogatzen duten
agiriak ere gehitu behar dira.
Behin bizilekuaren aldia egiaztaturik, “bizileku iraunkorra ziurtatzen duen agiri” bat eskuratu da,
iraungitzeko datarik gabekoa.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek “Bizileku
iraunkorreko txartel” bat eska dezakete posta arrunt bidez, hala nahi izanez gero.
Horretarako, EEA4 inprimakia bete behar dute, eta “bizileku-txartelerako” dokumentazio bera
aurkeztu; horrez gain, gainera, Erresuma Batuan 5 urte jarraituko aldi batean legalki bizilekua izan
dutelako froga-agiria gehitu behar dute (Erkidegoko senitarteko hau langilea edo ikaslea zen,
baliabide nahiko zeuzkan edo lana bilatzen ari zen).
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoentzako bizileku iraunkorreko txartelak 55 libra
esterlinako kostua dauka. Hamar urteko balio-epea dauka eta “Bizileku-txartelak” bezala
eskatzailearen pasaportean gehitzen den onespenaren itxura dauka.
25. ERRESUMA BATUA 250
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
ERRESUMA BATUKO BISAK ETA IMMIGRAZIOA (UK Visas and Immigration – UKVI)-
SEGURTASUN ETA IMMIGRAZIO MINISTERIOA
https://www.gov.uk/government/organisations/uk-visas-and-immigration
► EB-KO HERRITARREK BIZILEKUA IZATEARI BURUZKO INFORMAZIOA https://www.gov.uk/browse/visas-immigration/eu-eea-commonwealth
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ETA HAIEN SENITARTEKOENTZAKO GIDA https://www.gov.uk/government/uploads/system/uploads/attachment_data/file/285973/guideeea.pdf
► EUROPAKO HERRITARREN ESKARIEKIN LOTURIKO INFORMAZIOA (2004/38 Zuzentarauaren
aplikazioa) https://www.gov.uk/government/collections/european-casework-instructions
► 2006ko ERREGELAMENDUA – IMMIGRAZIOA (EUROPAKO ESPARRU EKONOMIKOA) http://www.legislation.gov.uk/uksi/2006/1003/pdfs/uksi_20061003_en.pdf
DOKUMENTAZIOA – ESKARIAK:
► EB-KO HERRITARREN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOENTZAKO SARRERA-BAIMENA https://www.gov.uk/family-permit
► EEA1 ESKAERA – EB-KO HERRITARRENTZAKO ETA EB-KO HERRITAR DIREN HAIEN
SENITARTEKOENTZAKO ERREGISTRO-ZIURTAGIRIA (2014ko urtarrileko bertsioa) http://www.ukba.homeoffice.gov.uk/sitecontent/applicationforms/eea/eea11.pdf
► EEA2 ESKAERA – EB-KO HERRITARREN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOENTZAKO
BIZILEKU-TXARTELA (2014ko urtarrileko bertsioa) http://www.ukba.homeoffice.gov.uk/sitecontent/applicationforms/eea/eea21.pdf
► EEA3 ESKAERA – EB-KO HERRITARRENTZAKO ETA EB-KO HERRITAR DIREN HAIEN
SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU IRAUNKORRA (2014ko urtarrileko bertsioa) http://www.ukba.homeoffice.gov.uk/sitecontent/applicationforms/eea/eea31.pdf
► EEA4 ESKAERA – EB-KO HERRITARREN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOENTZAKO
BIZILEKU IRAUNKORRA (2014ko urtarrileko bertsioa) http://www.ukba.homeoffice.gov.uk/sitecontent/applicationforms/eea/eea41.pdf
26. TXEKIAR ERREPUBLIKA 251
26. TXEKIAR ERREPUBLIKA
Txekiar Errepublika
EBn sartu zen urtea: 2004
Hiriburua: Praga
Azalera, guztira: 78 866 km2
Biztanle-kopurua: 10,5 milioi
Dirua: Txekiako koroa (Kč)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
2007az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 252
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 252
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 252
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 252
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 253
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 255
26. TXEKIAR ERREPUBLIKA 252
1. ARAUDI NAZIONALA
“326/1999 Akta”, atzerriko herritarrek Txekiar Errepublikako lurraldean bizilekua izateari buruzkoa. –azken
bertsioa, 2013ko urtarrilaren 15ekoa-
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
Txekiar Errepublikan sartzeko, EBko herritarrek baliozko nortasun-agiria edo pasaportea erakutsi
behar dute, eta EBtik kanpoko haien senitartekoek, pasaportea eta bisa, azken hori beharrezkoa
den kasuetan.
Egonaldia 30 egunetik gorakoa bada, EBko herritarrek eta haiekin biltzen diren senitartekoek
Txekiar Errepublikan daudela jakinarazi behar dute bizi duten tokiko Poliziako Atzerritarrentzako
Sailean, herrialdean sartu direnetik 30 egun igaro baino lehen. Betebehar hori ez da aplikatzen
baldin eta ostatu-emailea ostatu hori erregistratzera behartuta badago (esate baterako, hotel bat).
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek Txekiar Errepublikako lurraldean 3 hilabetetik gora egoteko asmoa badu, “aldi
baterako bizilekuko ziurtagiri” bat lor dezake, hala nahi izanez gero (“POTVRZENI O
PŘECHODNEM POBYTU”).
Aldi baterako bizilekurako “Ziurtagiria” eskatzeko, EBko herritarrak Txekiar Errepublikako Barne-
arazoetarako Ministerioko Asilo eta Immigrazio Sailean honako agiri hauek aurkeztu behar ditu:
Betetako eskaera bat.
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Egonaldiaren arrazoia justifikatzen duen agiria (esate baterako: lan-kontratua edo ikasketak).
Osasun-aseguruaren froga, egonaldiaren arrazoia besteren kontura edo norberaren kontura
lan egitea edo bestelako ekonomia-jarduera bat ez bada.
Txekiar Errepublikako bizilekua frogatzen duen agiria (esate baterako: alokairu-kontratua).
Argazki bat.
EBko herritar baten aldi baterako bizilekuko ziurtagiriak” ez du iraungitze-datarik, eta doan ematen
da.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoak, Txekiar Errepublikan hiru hilabetetik gora
bizitzeko asmoa badute, “Aldi baterako bizilekuko baimena” (“POVOLENI K PŘECHODNEMU
POBYTU”) eskatzera behartuta daude, herrialdean sartu ondorengo 3 hilabeteen barruan.
26. TXEKIAR ERREPUBLIKA 253
“Baimena” eskatzeko, EBko herritar baten EB-tik kanpoko senitartekoak Txekiar Errepublikako
Barne-arazoetarako Ministerioko Asilo eta Immigrazio Sailean honako agiri hauek aurkeztu behar
ditu:
Betetako eskaera bat.
Baliozko nortasun-agiria edo pasaportea.
Familia-loturak badaudela baieztatzen duen agiria.
Osasun-aseguruaren froga, egonaldiaren arrazoia besteren kontura edo norberaren kontura
lan egitea edo bestelako ekonomia-jarduera bat ez bada.
Txekiar Errepublikako bizilekua frogatzen duen agiria (esate baterako: alokairu-kontratua).
Bi argazki berdin.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitarteko baten aldi baterako bizilekuko txartelak laguntzen
ari diren EBko herritarrarentzat aurreikusitako egonaldi berbera dauka, gehienez 5 urte. Iraungi
baino lehen berritu behar da.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
EBko herritarrek eta haien familiako kideek, azken horien herritartasuna edozein izanik ere, badute
bizileku iraunkorreko eskubidea Txekiar Errepublikan legalki 5 urtez jarraian bizi eta gero.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritarrek “Bizileku iraunkorreko baimena” eska
dezakete, hala nahi izanez gero.
Bizileku iraunkorreko eskubidea duten EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek ere
“Bizileku iraunkorreko baimena” eskatu ahal izango dute.
Bizileku iraunkorreko baimena eskatzeko, Txekiar Errepublikako Barne-arazoetarako Ministerioko
Asilo eta Immigrazio Sailean honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
Betetako eskaera bat.
Baliozko pasaportea edo nortasun-agiria.
Txekiar Errepublikan legalki 5 urte jarraituko bizilekua izana frogatzen duen agiria.
Txekiar Errepublikako bizilekua frogatzen duen agiria (esate baterako: alokairu-kontratua).
2 argazki.
26. TXEKIAR ERREPUBLIKA 254
EBko herritarrek eta haien familiako kideek, azken horien herritartasuna edozein izanik ere, badute
bizileku iraunkorreko eskubidea Txekiar Errepublikan legalki 5 urtez jarraian bizi eta gero, honako
baldintza hauek betetzen badituzte:
Laguntzen ari diren EBko herritarrak badauka bizileku iraunkorreko baimena.
EBko herritar baten senitartekoa izan da duela urtebetetik gutxienez.
Azken bi urteetan Txekiar Errepublikan etengabe bizi da EBko herritar batekin.
Kasu guztietan, bizileku iraunkorreko baimenak 10 urteko balio-denbora dauka eta berriztagarria da.
26. TXEKIAR ERREPUBLIKA 255
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
TXEKIAR ERREPUBLIKAKO BARNE MINISTERIOA (txekieraz - ingelesez)
http://www.mvcr.cz
► BIZILEKUA IZATEARI BURUZKO INFORMAZIOA EB-KO HERRITARRENTZAT ETA EUREN
SENITARTEKOENTZAT http://www.mvcr.cz/mvcren/article/eu-citizens-and-their-family-members.aspx
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU-ESKUBIDEARI BURUZKO INFORMAZIO-LIBURUXKA http://www.mvcr.cz/mvcren/article/information-leaflets-for-eu-citizens-and-their-family-members.aspx
► EB-KO HERRITARRENTZAKO ETA HAIEN SENITARTEKOENTZAKO ESKAERAK http://www.mvcr.cz/mvcren/article/application-forms.aspx
► 326/1999 Legea – 2013ko urtarrilaren 15eko bertsioa (txekieraz) Act on the Residence of Foreign Nationals in the Czech Republic
► 326/1999 Legea. 2009ko otsailaren 13ko itzulpen ez-ofiziala (ikus IVa titulua, 68. orrialdea eta
hurrengoak) http://www.mvcr.cz/mvcren/article/asylum-and-migration-legal-framework.aspx
► 2011KO URTARRILEAN LEGEDIAN EGINIKO ALDAKETEI BURUZKO INFORMAZIOA http://www.mvcr.cz/clanek/changes-in-conditions-for-the-entry-and-stay-on-the-territory-of-the-czech-republic-under-preparation-for-2011.aspx
TXEKIAR ERREPUBLIKAKO KANPO-ARAZOETARAKO MINISTERIOA (txekieraz - ingelesez)
http://www.mzv.cz
► EB-KO HERRITARREN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOENTZAKO INFORMAZIOA http://www.mzv.cz/jnp/en/information_for_aliens/general_visa_information/residence_of_eu_citizens_and_nationals_1.html
27. ERRUMANIA 256
27. ERRUMANIA
Errumania
EBn sartu zen urtea: 2007
Hiriburua: Bukarest
Azalera, guztira: 237 500 km2
Biztanle-kopurua: 21,5 milioi
Dirua: leua
Schengen esparrua: Ez da Schengen esparruko
kidea
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 257
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 257
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 257
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 257
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 258
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 259
27. ERRUMANIA 257
1. ARAUDI NAZIONALA
Government Emergency Ordinance no 102/2005, Europar Batasuneko (EB) eta Europako Esparru
Ekonomikoko (EEE) herritarren mugimendu-askatasunari buruzkoa, eta haren ondorengo aldaketak.
–azken aldaketa, 80/2011 Legea-
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
EBko herritarrak baliozko nortasun agiria edo pasaportea erakutsiz gero sar daitezke Errumaniako
lurraldean.
EBko herritar baten senitartekoek, EBko estatu bateko herritartasuna ez badute, Errumanian
sartzeko baliozko pasaporte bat eta, beharrezkoa den kasuetan, bisa bat erakutsi behar dute.
EBko herritarrak eta haren familiako kideak, azken horien herritartasuna edozein izanik ere,
badute bizileku-eskubidea Errumanian hiru hilabete bitarteko aldi baterako, beste izapiderik egin
behar izan gabe.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritarrek eta haren familiako kideek dagokien Immigrazio Bulegoan inskribatzeko
betebeharra dute, bizileku-eskubidea hiru hilabetetik gora izateko. Behin eskaera onarturik, EBko
herritarrei “Erregistro-ziurtagiri” bat ematen zaie, eta EBtik kanpokoak diren haren senitartekoei,
“Bizileku-txartel” bat; haren balio-denbora 5 urte da gehienez kasu bietan.
Horretarako, ondorengo kasuetako batean egon behar dute:
Errumanian norberaren edo besteren kontura lan egitea.
Norberarentzat eta familiarentzat behar beste bizi-baliabideak izatea, eta, gainera, osasun-
sistema nazionalak onarturiko osasun-aseguru bat izatea.
Lanbide-heziketa edo hezkuntza akademikoa ematen duen eta estatuak onartu duen
Errumaniako erakunde publiko edo pribatu batean izena emanda egotea. Horrez gain,
osasun-aseguru bat izan behar da, eta bermatu norberarentzat zein familiarentzat bizitzeko
behar beste baliabide izaten direla.
Aurreko kasuetako batean dagoen EBko herritar baten familiako kidea izateA.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek hiru hilabetetik gorako bizileku-eskubidea izan
dezakete, baldin eta EBko senitarteko horrekin badoaz edo birbatzen badira eta, horrez gain,
azken hori aipaturiko kasuetako batean badago.
27. ERRUMANIA 258
Hona hemen erregistratzeko behar diren agiriak:
Nortasun-agiri nazionala edo pasaportea (jatorrizkoa eta kopia).
Dagokion eskaera, beteta.
Aipaturiko kasuetako batean egotea egiaztatzen duten agiriak, hala nola unibertsitateko
matrikula edo lan-kontratua.
Dagozkion tasak.
EBko herritar baten familiako kideek, gainera, birbatuko diren EBko herritarraren “Erregistro-
ziurtagiria” eta familia-loturak egotearen froga ere aurkeztu behar dituzte.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Errumanian legalki gutxienez bost urtez jarraian bizi izan diren EBko herritarrek eta haren familiako
kideek –azken horien herritartasuna edozein izanik ere– badute bizileku iraunkorreko eskubidea.
Bizileku iraunkorreko eskubidea jasota edukitze aldera, EBko herritarrei zein haien EBtik kanpoko
senitartekoei, “Bizileku iraunkorreko txartela” ematen zaie. Eskatzea hautazkoa da, baina benetan
derrigorrezkoa da, “Erregistro-ziurtagiria” edo “Bizileku-txartela” nahitaez eskatu behar direlako,
gehienez 5 urteko balio-epearekin.
“Bizileku iraunkorraren txartela” eskatzeko, honako hau aurkeztu behar da:
Dagokion eskaera, beteta.
Nortasun-agiri nazionala edo pasaportea (jatorrizkoa eta kopia).
Erregistro-ziurtagiria (jatorrizko eta kopia) edo, erkidegokoak ez diren senitartekoen kasuan,
Bizileku-txartela (jatorrizko eta kopia).
Bizileku iraunkorreko eskubidea erdiesteko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten
agiriak.
Dagozkion tasak.
Bizileku iraunkorreko txartelaren balio-denbora gehienez 10 urte da, eta epe hori amaitu baino
lehen berritu behar dira.
27. ERRUMANIA 259
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
KANPOKO ARAZOETARAKO MINISTERIOA
http://www.mae.ro
ERRUMANIAKO IMMIGRAZIOKO IKUSKARITZA NAGUSIA (errumanieraz – ingelesez) (General Inspectorate for Immigration) – ADMINISTRAZIO ETA BARNE MINISTERIOA
http://igi.mai.gov.ro/detalii/pagina/en/Institution-presentation/57
http://igi.mai.gov.ro/detalii/pagina/en/Institution-presentation/57
► EB-KO HERRITARRAK ETA HAIEN SENITARTEKOAK ERRUMANIAN SARTZEARI BURUZKO
INFORMAZIOA http://igi.mai.gov.ro/detalii/pagina/en/Admisie/62
► EB-KO HERRITARRAK ETA HAIEN SENITARTEIKOAK ERRUMANIAN BIZITZEARI BURUZKO
INFORMAZIOA http://igi.mai.gov.ro/detalii/pagina/en/Inregistrarea-rezidentei/63
► EB-KO HERRITARRAK ETA HAIEN SENITARTEIKOAK ERRUMANIAN BIZILEKU IRAUKORRA
IZATEARI BURUZKO INFORMAZIOA http://igi.mai.gov.ro/detalii/pagina/en/Acordarea-rezidentei-permanente/64
28. SUEDIA 260
28. SUEDIA
Suedia
EBn sartu zen urtea: 1995
Hiriburua: Stockholm
Azalera, guztira: 449 964 km2
Biztanle-kopurua: 9,2 milioi
Dirua: Suediako koroa (kr)
Schengen esparrua: Schengen esparruko kidea
1996az geroztik
1. ARAUDI NAZIONALA........................................................................................................................... 261
2. EDUKI OROKORRAK........................................................................................................................... 261
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA ........................................................ 261
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA ........................................................... 261
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA ............................................................................... 262
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK ..................................................................................... 263
28. SUEDIA 261
1. ARAUDI NAZIONALA
Aliens Act 2005:716” –azken aldaketa-2009:16- (ikus 3a kapitulua)
“Aliens Ordinance 2006:97” –azken aldaketa-2009:982- (ikus 3a kapitulua)
2. EDUKI OROKORRAK
► SARTZEA ETA HIRU HILABETETIK BEHERA BIZITZEA
Suedian sartzeko eta hiru hilabete bitarte bizitzeko, EBko herritarrek eta EBko herritar diren haien
senitartekoek baliozko nortasun-agiri edo pasaporte izan behar dute.
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek baliozko pasaporte bat behar dute, bai eta,
dagokion kasuetan, bisa bat ere, Suedian sartu eta herrialdean hiru hilabete bitarte bizitzeko,
beste izapiderik egin behar izan gabe.
► HIRU HILABETETIK GORAKO BIZILEKU-ESKUBIDEA
EBko herritar batek hiru hilabetetik gorako bizileku-eskubidea izan dezake Suedian, baldin eta
ondorengo kasuetako batean badago:
Besteren edo norberaren konturako langilea da.
Lan bila dabil, eta kontratatzeko aukera errealak dauzka.
Estatuak homologaturiko ikastetxeren batean ikasletzat izena emanda dago, eta baditu behar
beste baliabide norbera eta familia mantentzeko, bai eta Suedian baliozkoa den osasun-
aseguru bat ere.
Norbera eta familia mantentzeko behar beste baliabide ditu eta, gainera, Suedian baliozkoa
den osasun-aseguru bat ere badu.
2014ko maiatzaren 1etik, bizileku-eskubidea duen EBko herritar batek Suedian bizi nahi badu hiru
hilabetetik gora, ez du zertan erregistratu Suediako Immigrazio Sailean (Swedish Migration
Board).
EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoek Suedian bizi nahi badute hiru hilabetetik gora,
“Bizileku-txartela”, eskatu beharko dute, baliozkoa, betiere bizileku-eskubidea izateko aipaturiko
beharkizunak betetzen badituzte.
Doakoa da txartela eskatzea, eta Suediako Immigrazio Zerbitzuko bulegoetan egin ahal i zango
da (norbera agertu edo postaz), edo Suediako Anbaxadan edo Kontsulatuan Suediara joan baino
lehen. Baldi neta laguntzen duen EBko herritarraren aldi berean egiten bada eskera (herritar hori
langilea edo ikaslea izanik), online egin daiteke tramitea.
28. SUEDIA 262
“Bizileku-txartela” eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte EBko herritar baten EBtik
kanpoko senideek:
Bizileku-eskubidearen erregistroa” (141011 zenbakidun formularioa).
Baliozko pasaportea.
Herritarra aipaturiko kasuetako batean dagoela egiaztatzen duten agiriak (esate baterako: lan-
kontratua).
EBko herritar baten EBko herritar diren senitartekoek, gainera, familia-loturak badaudela
egiaztatzen duten agiriak ere aurkeztu behar dituzte.
Suediako Immigrazio Zerbitzuan –edo atzerriko enbaxada edo kontsuletxe batean,
eskatzailea Suedian ez badago– egingo den argazkia.
► BIZILEKU IRAUNKORREKO ESKUBIDEA
Suedian legalki 5 urtez jarraian bizi izaniko EBko herritar batek eta haren familiako kideek bizileku
iraunkorreko eskubidea dute.
EBko herritarrek eta haren familiako kideek, azken horien herritartasuna edozein izanik ere, beren
bizileku iraunkorreko eskubidea egiaztatzen duen agiri bat eduki nahi badute, Migrazio Sailari eska
diezaiokete, hala nahi izanez gero. Izapide hori ez da nahitaezkoa eta doakoa da.
EBko herritarrei eta EBko herritar diren haien senitartekoei dagokienez, haien bizileku
iraunkorreko eskubidea frogatzen duen agiria “Bizileku iraunkorreko ziurtagiria” (PUR – Intyg om
permanent uppehallsrät) da; eta EBtik kanpoko senitartekoen kasuan, “Bizileku iraunkorreko
txartela” (PUK – Ansökan om permanent uppehallskort).
Izapide biak doakoak dira. Eskaera egin ahal izateko herritarrak berak Suediako Immigrazio
Sailaren bulegoetara jo behar du honako agiri hauek eramanda:
Dagokion eskaera, beteta (174011 zenbakidun inprimakia EBko herritarrentzat eta 176011 zenbakiduna EBko herritarraren EBtik kanpoko senitartekoentzat).
Baliozko pasaportea edo nortasun-agiria, kasuaren arabera.
EBko herritarrak azken 5 urteetan Suedian legezko bizilekua eta jarduera izan dituela frogatzen duten agiriak (norberaren edo besteren konturako langilea, ikaslea, baliabide ekonomiko nahikoak dauzkan pentsioduna, etab.).
Familia-lotura dagoela frogatzen duten agiriak, eskatzailea EBko herritar baten senitartekoa bada.
Argazkiak, eskatzailea EBko herritar baten EBtik kanpoko senitartekoa bada. Argazkiak Suediako Immigrazio Sailaren Bulegoan bertan egingo dira eskaera entregatzeko unean.
Behin eskaera onarturik, bizileku iraunkorraren ziurtagiria edo bizileku-txartela EBko herritarrak
eta senitartekoek Suedian duten bizilekura bidaliko da.
28. SUEDIA 263
3. HELBIDE ETA LOTURA INTERESGARRIAK
SUEDIAKO IMMIGRAZIO SAILA (suedieraz – ingelesez)
http://www.migrationsverket.se/info/start_en.html
► EB-KO HERRITARRENTZAKO INFORMAZIOA http://www.migrationsverket.se/info/eumedborgare_en.html
► EB-KO HERRITARREN SENITARTEKOENTZAKO INFORMAZIOA http://www.migrationsverket.se/English/Private-individuals/EU-citizens-and-long-term-residents/Work-study-or-live-in-Sweden-for-EU-citizens/Permits-for-family-members.html
► EB-KO HERRITAR DIREN EB-KO HERRITARREN SENITARTEKOENTZAKO INFORMAZIOA http://www.migrationsverket.se/English/Private-individuals/EU-citizens-and-long-term-residents/Work-study-or-live-in-Sweden-for-EU-citizens/Permits-for-family-members/Residence-cards.html
► EB-KO HERRITARREN BIZILEKU IRAUNKORRA http://www.migrationsverket.se/English/Private-individuals/EU-citizens-and-long-term-residents/After-five-years-in-Sweden/Permanent-right-of-residence.html
► EB-KO HERRITARREN EB-TIK KANPOKO SENITARTEKOENTZAKO BIZILEKU IRAUNKORRA http://www.migrationsverket.se/English/Private-individuals/EU-citizens-and-long-term-residents/After-five-years-in-Sweden/Permanent-residence-card.html
► BIZILEKU-ESKUBIDEAREN ESKAERA ELEKTRONIKOA (ikus 145011 “Application for
residence card”, 174011 “Certificate of permanent right of residence” eta 176011 “Application
for permanent residence card”) http://www.migrationsverket.se/info/1220_en.html
28. SUEDIA 264
SUEDIAKO GOBERNUKO IDAZKARITZA NAGUSIA (suedieraz – ingelesez)
http://www.sweden.gov.se/
► “ALIENS ACT” (ikus 3a kapitulua) http://www.sweden.gov.se/sb/d/5805/a/66122;jsessionid=axnOnhDLLWS_
► “ALIENS ORDINANCE” (ikusi 3a kapitulua) http://www.sweden.gov.se/sb/d/5805/a/75618
Top Related