DBH 1. MAILA
1
DBH 1. MAILA
2
♦ EUSKARA ♦
HELBURUAK
1. Ahozko nahiz idatzizko testu mota desberdinak ulertzea eta interpretatzea.
2. Edozein testu mota edo literatura-lanen irakurketaren aurrean gero eta jarrera kritikoagoa eta
hausnartuagoa izatea.
3. Pixkanaka testu egokiak, koherenteak eta kohesionatuak sortzea.
4. Hizkuntzari eta haren erabilera-arauei buruzko ezagutzak aplikatzea, beharrezkoa den
terminologia gramatikala erabiliz.
5. Hiztegiak eta beste kontsulta-iturri batzuk eraginkortasunez erabiltzea, hizkuntza erabiltzean
zalantzak argitzeko eta nork bere hiztegia aberasteko.
6. Perpausa osatzen duten elementuak identifikatzea, erabiltzea eta azaltzea, hizkuntza idatzian
nahiz ahozkoan zuzen erabiltzeko.
7. Mendeko perpausak ezagutzea eta testuetan egoki eta zuzen erabiltzea.
8. Euskal literaturako eta literatura unibertsaleko zein gazte-literaturako lanak irakurtzea,
irakurzaletasuna erakutsiz.
EDUKIAK
1. Deklinabidea (Nor, Nork, Nori, Non, Nongo, Noren, Norekin, Norengatik, Nondik, Norantz,
Noraino, mugagabea, deklinabide-akatsak, atzizkiak)
2. Joskera (perpausa, perpausen barne-egitura, deitikoak, galde- eta harridura-perpausak,
moduzko perpausak, paragrafoak, estilo-baliabide sintaktikoak, aginte-perpausak)
3. Aditza (indikatiboko orainaldi burutua, indikatiboko geroaldia, aditz trinkoak, orainaldiko
indikatibo burutugabea, indikatiboko lehenaldia, baldintza eta baldintza trinkoak)
4. Hiztegia (sinonimoak eta antonimoak, kirolak, esamoldeak, elkarrizketak estilo zuzenean
eta zehar-estiloan, esaera zaharrak eta esamoldeak)
5. Ulermena (liburuen irakurketa, idatzizko testuen irakurketa, entzungaien lanketa)
6. Adierazpena (idatzizkoa eta ahozkoa)
METODOLOGIA
-Testuliburu digitala eta koadernoa erabiliko dira.
-Ahozko zein idatzizko jarduerak egingo dira edukiak lantzeko eta finkatzeko.
-Informazioa bilatzeko Internet eta hiztegiak kontsultatuko dira.
-Mota desberdinetako testuak irakurri eta laburbilduko dira.
-Ulermena lantzeko ikasleek beraiek aukeratutako hiru liburu irakurri eta landuko dira.
-Bideoak eta entzungaiak erabiliko dira.
-Irakasleak motibazioa bultzatuko du, edukiak azalduko ditu, IKTak integratuko ditu, ariketak
zuzenduko ditu eta ikasleen jarrerak aztertuko ditu haiengan errespetua, lankidetza eta
elkarrizketa pizteko.
IKT BALIABIDEAK
DBH 1. MAILA
3
-Hardware-a: Arbela digitala, proiektorea, chromebook-a.
-Software-a: Testuliburu digitala, internet nabigatzaileak, testu prozesagailuak, Google Drive,
Google Classroom...
EBALUAKETA
1. Unitate didaktikoen idatzizko kontrolak.
2. Irakurriko diren liburuen ebidentziak.
3. Ikasleek taldeka egindako lanak, zein bakarkakoak.
4. Hiruhileko bakoitzeko ebaluazio azterketak.
5. Arloari dagozkion jarrerak.
ERREKUPERAKETA
Azterketa: 10 puntu.
DBH 1. MAILA
4
♦ LENGUA CASTELLANA Y LITERATURA ♦
OBJETIVOS
1. Comprender, interpretar y valorar textos orales y escritos propios del ámbito personal,
académico/escolar y social.
2. Utilizar la lengua como instrumento para la adquisición de nuevos aprendizajes.
CONTENIDOS
1. Lectura: comprensión lectora. Se leerán dos novelas a lo largo del curso. Además, ser repartirán
textos expositivos y de opinión.
2. Comprensión y expresión: oral y escrita.
3. La lengua como objeto de conocimiento: vocabulario, reflexión sobre la lengua y ortografía.
METODOLOGÍA
La metodología a emplear será la siguiente:
1. La herramienta de trabajo principal será el libro digital “Lengua castellana y literatura” 1 ESO
de la editorial Edelvives.
2. Lectura de textos y comprensión de los mismos.
3. Debates, relatos, descripciones, etc. trabajando tanto la expresión oral como la escrita.
4. Realizar ejercicios de vocabulario, gramática y ortografía.
EVALUACIÓN
Se valorarán los siguientes aspectos: actitud %10; libro de lectura %10, ortografía, controles,
proyectos y examen escrito de las unidades didácticas %80.
RECUPERACIÓN
Examen: 10 puntos. Prueba de suficiencia.
DBH 1. MAILA
5
♦ GEOGRAFIA ETA HISTORIA ♦
HELBURUAK
1. Kontinente bakoitzeko eta Espainiako ingurune fisikoa ikasi.
2. Gure gizarte eta beste gizarte batzuen bizitzeko era ezberdinak errespetatu eta baloratu, baita
arrazakeria eta sexuari buruzko aurreritziak baztertu ere.
3. Ingelesez ikasteko eta adierazteko gaitasuna sustatu.
EDUKIAK
Geografia Historia
- Lurreko erliebea -Bizimodua Historiaurrean
- Atmosfera: eguraldia eta klima -Lehen zibilizazioak: Mesopotamia, Egipto...
- Ingurune naturala -Antzinako zibilizazioak: Grezia eta Erroma
METODOLOGIA
Erabiliko den metodologia ondorengoa izango da:
1. Ikasleen aldez aurreko ideien azterketa.
2. Oinarrizko informazioaren planteamendua.
3. Ikasketa monografikoa.
4. Prozeduren ikaskuntza.
5. Unitateari buruzko ariketak.
6. Bideo emanaldiak (gaiekin lotuta dauden filmeak)
7. Proiektuak:
-Geografian: Marco Poloren bidaiaren antzekoa antolatzea.
-Historian: Penintsulako Erromatar villei buruzko Power Point bat egitea.
IKT BALIABIDEAK
- Hardware: Arbel digitala, kañoia, ordenadorea...
- Software: Open office, Internet nabigatzailea: Firefox, Google chrome, Internet explorer…
EBALUAKETA
______
Ebaluatuko diren aspektuak ondorengoak izango dira:
1. Unitate didaktikoaren idatzizko kontrolak eta ahozko galdeketa.
2. Kontzeptuak, prozedurak: euskaraz landutakoak.
3. Ikasleek egindako lan osagarriak: proiektuak, lan kooperatiboak... 4. Arloari dagokion jarrera ere ebaluatuko da: % 10.
DBH 1. MAILA
6
ERREKUPERAKETA______________________________________________________________
Azterketa: 10 puntu.
♦ ALEMANA ♦
EDUKIAK
1. Gramatika ezagutu.
2. Hiztegia, egiturak eta sintaxia bereganatu.
3. Alemanaren fonetika eta fonologia.
4. Idazmena: esaldi laburrak.
5. Ariketa gramatikalak: itzulpenak, hutsuneak bete...
HELBURUAK
Alemana komunikatzeko baliabide gisa erabiltzeko aukera, ahoz, idatziz eta entzunez.
AKTIBITATEAK
1. Ahozko adierazmena: norbere burua aurkeztea. Esaldi laburrak.
2. Idatzizko adierazmena: ideia eta iritzi errazak idatziz adierazten ikasi.
3. Entzumena: CDaren laguntzaz ariketak egin eta abestiak osotu.
4. Gramatika egitura berriak ikasi.
5. Ikasgai bakoitzeko gaiak, egiturak eta hiztegia ikasteko balioko dute.
6. Ahoskera ariketak.
METODOLOGIA
Alemanaren egitura eta hiztegi egokiak ikasteko, liburuan datozen testuak, gramatika ariketak,
fotokopiak... erabiliko ditugu. Ahoskera ona lortzeko, irakurketa, diktaketak, abestiak,...landuko
ditugu. Hau guztia hiztegiaren laguntzaz.
EBALUAKETA
______
1. Jarrera %10.
2. Kontzeptuak eta prozedurak %90.
ERREKUPERAKETA______________________________________________________________
Azterketa: 10 puntu.
DBH 1. MAILA
7
♦ TEKNOLOGIA ♦
EDUKINAK
Prozesu teknologikoa.
Egurra eta papera.
Elektrizitatea.
HELBURUAK
Industrian erabiltzen diren materialen ezagutza eta berain propietateak jakitea.
Material eta erremintak erabiltzerakoan kontutan eduki behar diren oinarrizko segurtasun neurriak.
Sistema elektrikoen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.
Errealitatean sor daitezkeen problema teknologikoen ebazpen prozesuak ezagutzea eta ulertzea.
Gaur egungo gizartean, teknologiaren garapenak izan duen eraginaz ohartzea.
Langelan segurtasun arauek duten garrantziaz jabetu.
Erabiltzen diren materiale eta erreminten erabileran nolabaiteko trebetasuna lortu.
METODOLOGIA
Ikasgai honetan liburu multimedia bat erabiliko dute ikasleek. Ikasgaiaren alde teoriko eta praktiko
guztia internet sarean eskuragarri izango dute bakoitzak duen erabiltzaile eta pasahitz batekin.
Gelan ikusitako teoria ariketen bidez indartuko da. Posible den heinean teknologia gela erabiliko da
praktika ezberdinak egiteko. Gai batzuetan, bakarkako edo taldeko lanak egingo dira eta gero gelan
bertan aurkeztuko dira.
EKINTZAK
Liburu multimedia jarraituz, eduki teorikoak landuko dira, lortu nahi diren helburuak azalduz.
Gaiari loturiko ariketak egingo dira.
Bakarka edota taldeka lanak egin eta aurkeztuko dira.
Zenbait eduki sakontzeko asmoz, simulazio programa batzuk landuko dira.
Teknologia gelan praktikak egingo dira posible den heinean.
EBALUAZIOA
Ikaslea ebaluatzeko orduan, azterketa, kontrolak, lanak, proiektuak eta gelako jarrera hartuko dira
kontuan. Ondorengo aspektuak hartuko dira kontuan:
1. Ikaslearen jarreraren behaketa zuzena (%10):
. Iniziatiba eta interes jarrerak lanean.
. Ikasgelan, lanean parte hartzea; baita bertatik kanpo ere.
. Lan ohiturak.
. Trebetasunak eta abileziak lan esperimentalean.
. Kontzeptuetan aurrerapenak.
2. Froga idatziak, ebaluazioaren prozesuaren beste elementu bat gehiago bezala
(%10).
3. Proiektuak (%30-%40).
4. Ebaluazio bakoitzaren bukaeran egingo den idatzizko frogan %100era heltzeko
falta den gainontzeko portzentaia.
ERREKUPERAKETA
Nahikotasun froga. Azterketa 10 puntu.
DBH 1. MAILA
8
♦ BIOLOGIA ETA GEOLOGIA ♦
EDUKIAK
1. Zientzia jarduera
2. Unibertsoa eta eguzki-sistema
3. Lurra eta Ilargia
4. Geosfera
5. Biosfera
6. Moneroen, protistoen eta onddoen erreinuak
7. Landareen erreinua
8. Animalien erreinua: ornogabeak
9. Animalien erreinua: ornodunak
HELBURUAK
1. Gizakiaren organismoari buruzko ezagutza zientifikoa erabiltzea, norberaren gorputzaren
funtzionamendua nahiz osasuntsu egotea ahalbidetzen duten baldintzak azalduz.
2. Ekosistemen funtzionamenduari buruzko ezagutza zientifikoa erabiltzea, haietan
gertatzen diren interakzioak azalduz, eta ekosistemen oreka eta hura aldatzen duten
faktoreak deskribatuz.
3. Problemak ebaztea eta ikerketa soil batzuk egitea, banaka nahiz lankidetzan zientziaren
prozedurekiko koherenteak diren estrategiak aplikatuz.
4. Gai zientifikoei buruzko informazioa lortzea zenbait iturritatik ikuspegi kritikoz.
5. Zientziei buruzko informazioa duten mezuak modu aktiboan eta kritikoan interpretatzea,
eta mezu zientifikoak sortzea.
6. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea, kontzeptu, printzipio, estrategia, balio eta jarrera
zientifikoak baliatuz.
7. Zientziaren nolakotasuna, saiakera-izaera eta izaera sortzailea baliatzea, dogmatismoak
gainditzeko bide eman duten eztabaida nagusiak aintzat hartuz, bai eta historian zehar
izandako iraultza zientifikoak ere.
METODOLOGIA
Liburu digitala erabiliko dugu. Gaiak hobeto ulertzeko, irakaslea blog batez baliatuko da, bertan
azalpen gehigarriak txertatuz. Bakarkako zein taldeko lanak ere burutuko dituzte.
EBALUAZIOA
Txostenak, lanak, kontrolak, azterketak eta jarrerak. Jarrera ebaluazio-notaren %10 izango da,
gainontzeko %90 ebaluazio bakoitzaren arabera aldakorra izango da.
ERREKUPERAZIOA
Azterketa: 10 puntu
DBH 1. MAILA
9
♦ MATEMATIKA ♦
HELBURUAK
1. Gaitasun kontzeptual eta operatorioak era guztietako zenbakizko adierazpenez garatzea eta
ibiltzea.
2. Magnitudeak zuzenki neurtzeko eta tresna eta tekniken erabilera dagozkien gaitasunaz
garatzea.
3. Formak eta gorputz geometrikoak identifikatzea, aurkitzea, irudikatzea eta erlazionatzea
ikusmen eta adierazmen espaziala garatzeko.
4. Hainbat fenomeno eta egoerari buruzko datuak biltzeko, zenbatzeko eta adierazteko teknika
errazak erabiltzea, gaur egungo munduan lengoaia estadistikoak dituen ezaugarrien aurrean
zuhur jokatzeko.
5. Ziurra ez denari buruzko intuizioa garatzea.
6. Problemak planteatzeko eta horiek ebazterakoan matematika-jardunari dagozkion
jokabideen arabera aritzeko gaitasuna garatzea.
7. Norberaren lanaren aurrean hainbat ohitura garatzea: ariketak antolatzen jakitea, lanak
egitea eta aurkeztean garbitasuna eta ordena zaintzea.
8. Talde-lana aprobetxatzeko jarrera eta ohitura orokorrak garatzea.
9. Erlazio funtzional sinpleak identifikatzeko, aztertzeko eta adierazteko gaitasunak garatzea,
hala hitzezko eta zenbakizko ikuspuntutik, nola ikuspuntu grafiko edota algebraikotik.
10. Jarrera positiboa garatzea matematika-edukien aurrean, edukien erabilgarritasuna
aintzakotzat hartzea eta arloko kontzeptu egiturak erlazionatzea.
KONTZEPTUAK
1- Zenbaki arruntak
2- Berreketak eta erroketak
3- Zenbaki arrunten zatigarritasuna
4- Zenbaki osoak
5- Zatikizko zenbakiak
6- Zenbaki dezimaldunak
7- Proportzionaltasuna
8- Hizkuntza algebraikoa
9- Oinarrizko elementu geometrikoak
10- Irudien azalera eta perimetroak
PROZEDURAK
Gai bakoitza garatzeko ekintza praktikoak egin:
1. Buruzko kalkulua
2. Problemak ebatzi
3. Espazioaren irudikapena eta ikuspena
4. Magnitude ariketak
JARRERA
1. Zereginak eguneratuta eraman.
2. Lanak garbi eta ordenatuta aurkeztu.
3. Kritikoa eta autonomoa izan.
4. Ikasgelako jarduera-arauak errespetatu.
5. Talde-lanetan aktiboki parte hartu.
6. Besteei arretaz, begirunez, entzuten jakin.
DBH 1. MAILA
10
METODOLOGIA
Liburu digitala eta koadernoa erabiliko dira unitate didaktikoak aurrera eramateko. Google
Drive eta Google Classroom baliabideak lanak eta bestelako ariketak burutzeko erabiliak
izango dira.
Unitate didaktiko bakoitza aldez-aurreko ezaupideen oroipenez oinarrituko da. Ondoren,
ariketa ezberdinen bidez gaiari dagozkion edukiak bereganatuko ditu. Oinarrizkotzat jotzen
da ikasleak matematikako testu bateko azalpenak interesez irakurtzen ohitzea.
EBALUAKETA
1. Unitate didaktikoen kontrolak.
2. Kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak ebaluatuko dira.
3. Ikasleek egindako lan osagarriak.
4. Arloari dagozkion jarrerak ere ebaluatuko dira.
ERREKUPERAKETA
Azterketa: 10 puntu
DBH 1. MAILA
11
♦ PLASTIKA ♦
HELBURUA
1. Kolore primarioak ezagutu eta hauekin nahasketaren bitartez beste kolore jakin bat lortu.
2. Naturan eta artean ematen diren gama kromatiko nagusienen osagaiak bereiztu.
3. Kolorea sentimendu-eramaile bezala ulertu.
4. Inguruneko objektu eta formen testurak ezagutu.
5. Adierazpen plastikoaren osagaiak landu.
6. Ikusmenezko hizkera.
7. Forma simetrikoak.
8. Forma sinpleak marren bidez irudikatu.
9. Marrazketa geometrikoko tresna egokiak erabili.
10. Giza-irudia marrazteko, proportzio nagusienak ongi zehaztu.
11. Kuadrikularen laguntzarekin, marrazki sinple bat tamainu desberdinean eta proportzioak
gordez berregiteko gaitasuna lortu.
12. Marrazki geometrikoak.
13. Forma poligonalak eraiki.
KONTZEPTUAK
1. Kolorea: 3. Marra:
- Oinarrizko koloreak - Geometrikoak eta libreak
- Koloreen nahasketak - Eginkizuna: trazua eta grafismoa
- Koloreen gamak - Metodoa: forma eta fondoa
- Zuria eta beltza - Marrazketa geometrikoak
- Teknikak - Triangeluak eta laukiak eraikitzea
- Sareak
2. Adierazpen plastikoa: 4. Proportzioa:
- Puntua - Gauzen tamainua
- Lerroa - Gizakia eta etxea
- Planoa - Kuadrikula
5. Ikusmenezko hizkera 6. Forma simetrikoak
- Ikus-komunikazioa publizitatean - Ardatz simetria
- Irudien helburua -Simetria erradiala
- Simetria geometrikoa
PROZEDURAK
________
Kontzeptu bakoitzari dagozkion helburuak lortzeko, gai bakoitzeko ariketak egingo dira.
JARRERA
_
1. Lan prozesuko etapa desberdinak zuzen erabiltzeko interesa eta jarrera aktiboa adierazi.
2. Materiala ekarri eta horren erabilera egokia.
3. Lanei buruzko interesa adierazi.
4. Norbere adierazpen artistikoak nahi besteenak analizatu eta baloratu.
5. Taldeko lanetan erabakiak onartu eta hauei begirunea izanez taldeko jarduera eta lanetan parte hartzeko aldez aurretiko jarrera ona erakutsi.
DBH 1. MAILA
12
METODOLOGIA
_
Unitate bakoitzaren hasieran argazkien bidez gaiari hurbilketa bat egingo zaio. Ondoren,
kontzeptuak azalduko dira argazki eta beste hainbat ilustrazioren bidez. Hurrengo pausua
kontzeptu horiek bereganatzeko ekintza batzuk egitea izango da.
EBALUAKETA
________
1. Kontzeptuak eta prozedurak egiten diren aktibitate guztietan ebaluatzen dira.
2. Jarrerak era ebaluatzen dira.
3. Kontzeptu-prozedurek %90 eta jarrerak %10 balioko dute.
ERREKUPERAKETA
Azterketa: 10 puntu
DBH 1. MAILA
13
♦ ETIKA ♦
GAIAK
Landuko ditugun gaiak honako hauek izango dira:
1. Ikasketak (antolaketa, ordutegia...)
2. Elikadura
3. Osasuna (tabakoa)
4. Baloreak (errespetua, erantzukizuna...)
HELBURUA
_
Hezkuntza eta gizarte mailako beharrizanen definizioarekin bat etorriz, heziketa integrala
errazteko eta identitate pertsonala osatzeko beharrezko diren integritate, duintasun, oreka,
azterketa eta kritika balore pertsonalez jabetzearen bitartez, ikasleen gaitasunen garapena lortzen
laguntzea.
METODOLOGIA
_
Ekintza integrala izateko maila desberdinetan landuko dugu: bakarrik, talde txikietan eta klase
moduan. Gai gehienak osagarri ludiko eta pizgarri den zinetik abiatuz aurkeztuko dira, klipetako
pertsonaiek dituzten gatazka eta arazoei aurre egiteko hartutako jarreren azterketa eta behaketa
kritikoa erabiliko ditugu prozedura modura. Hau guztia, ikasleentzat proposatutako ariketa eta
irakasleari zuzendutako orientabide didaktikoen bitartez landuko dugu. Ekintzak lantzeko
ingelesa erabiliko da.
AKTIBITATEAK
_
Informazioa batu eta eztabaidak edo lanak egiteko talde txiki eta handietan.
EBALUAKETA
________
Ikasleen parte-hartzea kontuan izango da. Ikasgaiaren ezaugarriak direla eta jarrera
garrantzitsuena da. Jarrera 4 puntu izango da, klaseko lanak beste 4 puntu eta azterketa 2 puntu.
ERREKUPERAKETA
______
Azterketa: 10 puntu
DBH 1. MAILA
14
♦ HEZIKETA FISIKOA ♦
EDUKIAK ___
1. Gorputz egoera.
2. Jolas eta kirol indibidualak.
3. Jolas eta kirol kolektiboak.
4. Gorputz adierazpena.
5. Inguruneari egokitzeko jarduerak.
HELBURUAK
_
1. Gorputz hezkuntza egiteak, norberaren garapenean, bizi kalitate eta osasunean dituen
hobekuntzak ezagutu eta baloratzea.
2. Mugimenduzko jarduera mota ezberdinetarako ohitura eta zaletasuna.
3. Mugimenduzko errendimenduaren ahalbideak gehitzea, bere gorputza doitu, menderatu eta
kontrolatzeko funtzioak egokitu eta hobetuz, auto exijentzia eta gainditze jarrerak garatu.
4. Bere gorputz irudia era egokian egituratzea.
5. Gorputzarekin zentzudun izatea, osasun indibidual eta kolektiboarentzat eragin negatiborik
dituen praktiken aurrean jarrera kritikoa hartu, ingurugiroa errespetatu eta bere iraupenaren
alde lan egitea.
6. Gorputz eta kirol jardueretan parte hartzea, elkarlan eta errespetu jarrerak garatuz.
7. Gorputzaren adierazpen aberastasuna eta mugimendua, komunikabide eta adierazpen sortzaile
gisa ezagutzea, baloratzea eta erabiltzea.
METODOLOGIA
______
Metodologia orokor bat jarraituko da; batzuetan irakasleak ariketak proposatuko ditu, modelo
teoriko bat hartzeko, beste batzuetan, hori egin beharrean, arazoak proposatzen dira, eta ikasleek
arazo horientzako konponbideak aurkitu behar dituzte, bere ezaugarri fisikoak kontuan edukiz.
AKTIBITATEAK
_
1. Gorputz egoera: gaitasun fisikoak, erlaxazio jokoak, tabakoa eta osasuna.
2. Jolas eta kirol indibidualak: gimnastika, atletismoa, herri kirolak.
3. Jolas eta kirol kolektiboak: saskibaloia, rugbia, herri kirolak, munduko jokuak.
4. Gorputz adierazpena: mimo, erritmoa, dantza.
5. Inguruneari egokitzeko jarduerak: ibilaldiak, jokuak ingurunean, orientazioa.
EBALUAKETA
________
Prozedurak, kontzeptuak eta jarrera baloratuko dira: jarrera (%10), prozedurak (%70) eta edukiak
(%20).
ERREKUPERAKETA
_
DBH 1. MAILA
15
Azterketa edo lan baten bitartez.
♦ IPUIN TAILERRA ♦
EDUKIAK
1. Ipuina: ezaugarriak eta definizioa.
2. Euskal ipuingileak eta biltzaileak.
3. Ipuin motak: beldurrezkoak, errealistak, alegiazkoak…
4. Ipuinaren egitura.
5. Ipuinen jatorria.
6. Zuzen idazteko baliabideak.
HELBURUAK
1. Sormenaren eta irudimenaren laguntzarekin ipuinak egitea, genero honi dagozkion
egiturazko alderdiak kontutan hartuta.
2. Ipuinak kontatzea eta idaztea pentsamenduaren heldutasuna eta komunikazioa lortzeko
ezinbesteko aukera dela konturatuz eta hori baloratu.
3. Ipuin mota desberdinak irakurtzea eta ulermena lantzea.
4. Lan taldean aktiboki parte hartzea, nork bere ideiak eta sentimenduak jendeaurrean
adierazteko eta besteen adierazpenak onartzeko.
5. Koherentziaz eta zuzentasunez espresatzea.
METODOLOGIA
Ebaluazio bakoitzean konpondu beharreko egoera-problema bat planteatuko zaie ikasleei. Aurretik
diseinatutako urratsez urratseko ibilbidean, egoera horri aurre egiteko beharrezko dituzten
konpetentziak eskuratuko dituzte.
Taldekako proiektuak izango dira. Besteak beste hauek landuko dituzte:
1. Ipuinaren teoriaren azalpena eta ulermena.
2. Sormena garatzeko hainbat ariketa.
3. Ortografia lantzeko ariketak.
4. Ulermena lantzeko ariketak.
EBALUAZIOA
1. Ipuinaren inguruko kontzeptuen azterketa
2. Proiektua: prosezua eta bukaerako lana
3. Ulermena
4. Sormena 5. Ortografia azterketa
DBH 1. MAILA
16
6. Jarrera
ERREKUPERAKETA
Azterketa: 10 puntu.
DBH 1. MAILA
17
♦ INFORMATIKA ♦
EDUKIAK
- Google Drive eta Classroom. Informazioaren antolakuntza, informazioa partekatzea.
- Google APPS. Ikasleek izango dituzten Chromebook-ak erabiltzeko lagungarriak izango diren
tresnak landuko dira batez ere, hots, testu prozesadorea, aurkezpenak, kalkulu orria, artxibo
antolaketa eta momentuan erabilgarri egiten zaizkien beste edozein aplikazio edo programa.
HELBURUAK
- Goolge Drive eta Classroom normaltasunez erabiltzea.
- Chromebook-en egingo dituzten lanak aurrera ateratzeko behar dituzten tresnak ezagutu eta
erraztasunez erabiltzea
- GOOGLE APPs erabiliz, ikasleek testu prozesadorea, aurkezpen programa eta kalkulu orrien
bitartez dokumentuak sortzeko gaitasuna izatea, programa hauen oinarrizko tresnak erabiltzen
jakitea.
METODOLOGIA
- Ikasleek bere Chromebook-a erabiliko dituzte gehienetan (baliteke klaseren batean informatika
gelako ordenagailuak erabiltzea). Irakasleak oinarrizko tresnak azaltzeko proiektore bat erabiliko du,
azalpenaren ondoren edota azalpena jasotzearekin batera edukiak lantzeko ariketak egin beharko
dituzten ikasleek.
- Erabiliko diren software tresnak: GOOGLE DRIVE, DOCS, SHEETS eta SLIDES izango dira,
(zientzia aldakorra izanik, baliteke ikasturtean zehar aurreikusitako programaren bat beste batengatik
aldatu egitea).
EBALUAZIOA
- Nota bi ataletan banatuko da: edukiak-prozedurak eta jarrerak. Eduki-prozeduren balioa %90 eta
jarrerena %10.
- Ebaluatzerakoan, ikasleek jasotako edukiak berenganatu dituzten izango da kontutan. Azterketa
gehienak ordenagailuen bidez egingo dira.
- Gai jakin batzuetan, gelan egingo diren praktika edo lanak notarako kontutan har daitezke.
- Jarrerarako, gelan egindako lana, interesa, parte hartzea, jarrera eta taldekideekiko harremana
izango dira kontutan.
ERREKUPERAZIOA
Ebaluazioa berreskuratu beharko balitz, ebaluazioan egindako antzeko proba bat egin beharko luke
ikasleak irakasleak lagundurik.
DBH 1. MAILA
18
♦ INGELESA♦
Lehen Hezkuntza amaitzerakoan, ikasleak urteetan izan du ingelesarekin hartu-emana,
bere fonema, intonazio etabarrekin ohitu da eta gauza erraz batzuk esateko gai da.
EDUKIAK
_
1. Gaitasun komunikatiboak
Agurtu, informazioa trukatu, helburu ezberdinak dituzten elkarrizketak,gutunak
eta artikuluak entzun, irakurri eta idatzi.
2. Hizkuntzari buruzko hausnarketak
● Hizkuntzaren eta gramatikaren funtzioak
To be, have got, modalak (can, must, should), there is/are/was/were,
etorkizuna (going to, will, orainaldi jarraia) izenordain galdetzaileak,
erakusle, artikulu, edutezko adjektiboak, pluralak, genitiboa, orainaldi
sinple eta jarraia, pertsona izenordainak (subjektuak zein objektuak),
adjektiboak, modu zein intentsitate adberbioak, konparatiboak eta
superlatiboak, denbora esamoldeak, izen zenbakarriak eta zenbakaitzak,
maiztasun adberbioak, agintera, let’s, baldintza (1st) eta iragana (sinplea
eta jarraia) besteak beste.
● Hiztegia
Altzari, janari, edari, eskolarako materiala, zenbakiak, koloreak, asteko
egunak, hilabeteak, familia, hiria, nortasuna adierazteko zein
deskribatzeko adjektiboak, arropa, gorputz atalak, preposizioak, lanbideak,
DBH 1. MAILA
19
kirolak, ekintzak, auzoa, etxea, aditzak (rutinak adieraztekoak, estatikoak,
etab),ingurunea, animaliak eguraldi inguruko izen zein adjektibo
ezberdinak, herrialdeak, nazionalitateak, hizkuntzak, film motak,
ordenagailuak etab.
● Fonetika
Ingeles soinuak, erritmo et azentuak ezagutu, bereiztu, errepikatu eta
erabili.
3. Jarrerak
Komunikazioa sortzeko bide ezberdinak erabili, zehaztasuna, errespetua,
interesa eta beste balore positibo batzuk erabiliz.
4. Alderdi soziokulturalak
Arlo hauekin erlazionatutako heziketa: ingurumena, morala, bakea, osasuna eta
sexu bien arteko aukeren berdinkotasuna batik bat.
DBH 1. MAILA
20
HELBURUAK
1. Orokorrak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ekintza pedagogikoa
ondorengo arloetara bideratuko da: ahozko zein idatzizko konpetentzia lortzera,
zeinek komunikazio minimo bat bermatuko lukeen, eta ingelesa ikasteko
prozesuaren hausnarketa txiki bat egitera.
2. Mailako helburuak: helburu hauek liburuko unitateetan oinarrituta daude eta
ondorengoa egingo da: hiztegian sakondu, konparatu, baloratu, nahiak adierazi,
kritikatu, informazioa eman zein eskatu, jarrerak garatu, interesa adierazi,
bereiztu, kontatu etab.
METODOLOGIA
Chromebook-a eta liburu digitala erabiliko dira eguneroko dinamiketan. Gainera
ikasleak atzerriko hizkuntza bereganatu ahal izateko ahozko ulermena eta
mintzapraktika landuko dute Communicative Language Teaching metodoan oinarrituta
batik bat. Horrez gain, irakasle natibo bat izango dugu klasean lantzen den
mintzapraktika hori indartzeko.
EKINTZAK
Ahozko ulermena
Testu ezberdinak entzun eta ulertu
Azentu, soinu, hitz, esaldi etabarrak
ezagutu
Testuak sailkatu, aginduak bete,
elkartze ezberdinak egin.
Ahozko adierazmena
Praktikatu galdera-erantzun, esaldi
erraz, istorio labur, role-play,
elkarrizketa, soinu, ahoskatzea, etab.
DBH 1. MAILA
21
Idatzizko ulermena
Ulertu testu mota ezberdinen
informazio berezia zein orokorra.
Mailari dagokion liburu bat irakurri eta
ulertu.
Zenbait gauza elkartu, erantzun galde-
sorta erantzun, testuak sailkatu, osotu,
etab.
Idatzizko adierazmena
Gai ezberdinei buruzko hitzak zein
lanak idatzi.
Lan erraz batzuk egin ordenagailuan.
Elkartu, sailkatu, hiztegia erabili, bilatu
informazioa eta antolatu, etab
Galderak eta erantzunak, galde-sortak,
imprimaki/orriak bete...
EBALUAZIOA
1. Gelako jarrera, irakasle eta ikaskideekiko errespetua eta parte-hartze aktiboa
baloratuko dira (%10).
2. Kontzeptuak eta prozedurak (kontrolak, lanak, proiektua, azken
azterketa,idazlana, mintzamena eta entzumena) (%90)
ERREKUPERAZIOA_
Errekuperazio azterketa: 10 puntu
● Azterketa hau, minimoetan oinarrituta dagoenez gero, gaindituen
kasuan, 5 bat izango da nota.
DBH 1. MAILA
22
♦ MUSIKA ♦
EDUKIAK
1. Musikaren hizkuntza.
2. Musika adierazpena eta komunikazioa.
3. Musika entzutea eta ulertzea.
4. Testuinguru eta erreferente musikalak.
HELBURUAK
_____________
1- Musikaren hizkuntza ezagutzea: hotsa, erritmoa, doinua, harmonia.
2- Musikak norberaren ideien, sentimenduen eta bizipenen berri emateko dituen aukera ugariez
jabetzea.
3- Mota desberdinetako musika-adierazpenak errespetatzea eta balioestea.
4- Musikaren eta beste arte-hizkuntza, ezaguera, ikus-entzunezko baliabide eta hedabide batzuen
arteko loturak zein diren jakitea, eta horiek guztiak artelan konplexuak ekoizteko beharrezkoak
diren sormen-, espresio- eta komunikazio-bidetzat erabiltzea.
5- Zenbait testuingurutan egitekoak diren musika-proiektu musikaletan parte hartzea, eta talde
barruan zenbait funtzio betetzea, horrela plangintzak egitearekin, koordinazioarekin eta talde-
lana ebaluatzearekin lotutako trebetasunak lantzeko.
6- Musikaren eta soinuaren erabilerak eta funtzioak kritikoki aztertzea, eta horiek norberaren nahiz
besteen esperientzietan identifikatzea, musikak gure inguruko gizartean eta kulturan zer-nolako
funtzioa duen ulertzeko.
7- Musika herri eta kulturen ondare eta identitatearen parte dela aintzat hartzea.
METODOLOGIA ____________________
_____________
Ebaluazio bakoitzean konpondu beharreko egoera-problema bat planteatuko zaie ikasleei. Aurretik
diseinatutako urratsez urratseko ibilbidean, egoera horri aurre egiteko beharrezko dituzten
konpetentziak eskuratuko dituzte.
Taldekako proiektuak izango dira.
EBALUAZIOA ____________________
____________________
Kontrolak, lanak, azterketak, koebaluazioak eta jarrerak.
ERREKUPERAZIOA ____________________
______________
Errekuperaketa azterketa.
DBH 1. MAILA
23