DEBAKO ETA ITZIARKO AUZO KONPOSTAJEA
Laguntza Teknikoa: Enea eta Goroldi
AUZO KONPOSTAJEA
Konpostajea sukaldeko janari eta baratzeetako soberakinak deskonposizio biologiko bidez konpost bihurtzean datza.
Auzo konpostajea herrigunean bizi den pertsona talde batek era kolektiboan konpostajea egiteko modua da.
ZERGATIK EGIN BEHAR DUGU?
Zaborren prebentziorako neurri bat delako.
Gure etxeetako hondakinen %40-50 konpost bihurtu
dezakegulako
Hondakinak zabortegira ez eramatea ahalbidetzen duelako
CO2 emisioak gutxitzen direlako
Aurrezpena ahalbidetzen duelako
NOLA EGINGO DUGU?
Udalak egokituko ditu auzo desberdinetan konpost guneak
Herrigunean bizi den eta lorategi edo baratzerik ez duten
familiek boluntarioki parte hartu ahalko dute. Taldeetan funtzionatuko du eta talde bakoitzean arduradun bat
“Konpost maisua” egongo da
Udalak ikastaroak emango ditu parte hartzaileentzako
konpostajea nola egin azaltzeko
Udalak aholkularitza talde bat izango du parte hartzaileen
zalantzak argitzeko
PARTE HARTZAILEAREN BETEBEHARRAK ZEINTZUK DIRA?
Etxean materia organikoa bereiztea
Konpost guneetan parte hartze aktiboa izatea
Udalak eskaintzen duen ikastarora joatea
ZEIN ONURA IZANGO DITU PARTE HARTZAILEAK?
Sortutako konposta, kalitatezko ongarria, erabiltzeko aukera
izango du
Materia organikoaren zikloa zuzenean ezagutuko du
Hondakinen tasa gutxiago ordainduko du hurrengo urtean
EUSKAL HERRIAN JARTZEN ARI DIREN EREDUAK
Etxarri Aranatz (Nafarroa)
Etxarri Aranatz (Nafarroa)
Legazpi (Gipuzkoa)
Hernani (Gipuzkoa)
Bera (Nafarroa)
NOLA HARTU DEZAKET PARTE ?
943 19 28 40
Top Related