Prentsa-txostena
Bilbao Art Districten“Arteen Astea”Maiatzak 18-27
Esku-hartzeak hiri-espazioetan
Ana VillaseñorIzenburua: AltimetriakTokia: Juan de Garay kalea, 9-11
Esku-hartze parte-hartzailea; iragaitzazko ibiltariaageri da eta Zabalako Auzokideen Elkartearen
laguntzaz egin da. Altimetriak gure auzoetako eta
hirietako kaleetan antzemandako “mikro-
gertaeren” irudikapena da: argi aldaketak,ibiltariak… Halaber, une bakoitzean horiekin nola
aldatzen, hazten eta zabaltzen garen antzezten
da.
Alberto SalcedoIzenburua: Zioen azalpena Tokia: hiri guztian zehar banatutako kartelak
Esku hartze honetan Euskadiko Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990Legearen artikuluekin testuen emanaldiak egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoan
Interes Kulturaleko Ondasun (IKO) bezala Bilbo hiribilduan onartuak dauden
elementuen fatxaden gainean. Gero, IKO eraikinen irudiekin kartelak itsatsiko dira hiri
guztian zehar eta 7/90 Legearen testuak izango dituzte.
Pablo AstrainIzenburua: Bilboko gizartearen irudiak oholtzen gaineko horma-irudietanTokia: Erripa, 7 / Príncipe, 4 / Printzipe kalea / Zingira, 7 / Areatzako zubiaren azpian
Pablo Astrainek hainbat horma-irudi proposatzen du, eta Bilboko
oroimenaren irudiak erakusten dira. Horietan testuak ezabatu dira, eta
horien ordez hautazko moduan azaltzen da iritzia. Adibidez, smileyenmarrazki axolagabe eta atsegina aurki daiteke eta adierazpen artistikoaren
bitartez gizarte espresio libreari omenaldia egiten zaio.
Roberto AguirrezabalaIzenburua: iraultza kalean egiten daTokia: Martzana kaia
Proiektua zoruaren arrasean esku-hartzea da; beraz, jendearengandikhurbil gelditzen da. Esku-hartze honetan formatu handiko hiru argazki
instalatuko dira entsegu modura Europan XX. mendean izandako hiru
iraultza gainbegiratzeko. Guztiek lotura erkidea dute, hain zuzen ere,
kalean gertatu izanak pertsonen mobilizazioen ondoren. Argazkiekbakoitzak kontatzen dituen gertaeretan nahasitako pertsonaien erretratuak
erakusten dituzte, eta bide publikoko iragaitzazko ibiltariekin eskala
konexioa lortzea bilatzen dute.
Santiago MorillaIzenburua: Inpaktuaren sekuentziaTokia: Arriaga plaza
Arriaga plazan, antzokiaren aurrean,
kabina berotegi txiki bat jarriko da,eta, bertan, pertsona bakarrak
esertzeko eta babesteko aukera
izango du. Landareez inguratuta
egongo da, kanpoaldearekin unebatez isolatua, eta “landareen
soinua” entzungo du. Instalazio
horretan berotegiko landareen
biorritmoak musika orkestrabihurtuko dira, ingurumen faktoreek
landareetan sortzen dituzten
aldaketengatik. Aipatu soinuak
gorde eta, ondoren, prozesatu nahizargitaratuko dira. Landareei eragiten
dizkieten suspergarrien artean
gizakien hurbiltasuna, tenperatura,hezetasuna, zarata eta abar daude.
Stay GoraIzenburua: HiriaTokia: San Nikolasen metroko sarbidearen beiratea
Esku-hartze honekin eguneroko ekintza, hala nola geltokirahurbiltzea eraldatu nahi da, eta ekintza iradokitzaile bihurtu,
esperientzia estetikoa lortzeko. Une batez eguneroko ekintza
gertaera oroitarazle bihurtzea. Abiapuntutzat zenbaki bat du.
“Zenbakiak”, berez, elementu modura ohikoaren berezko ideiakdakartza: egun bat, hilabete bat, ordubete… Esku-hartzea Euskal
Trenbide Sareak espazioa lagatako espazioan egingo da.
Noelia VillenaIzenburua: Paradisu DioramaTokia: Deustuko zubiaren etxola
Proiektu honek paisaiaren ideiaren eta lurraldea kontsumitzeko moduaren ingurukohausnarketa proposatzen du; nolanahi ere, “naturak” nahia sortzen du eta merkaturatzeak
hori ukatzen digu. Xede horrez, Noelia Villenak espazioan esku hartzeko, paisaia
suntsikorra eraikiko du biltegiratzeko zintarekin hainbat ikonotatik abiatuta eta bi
dimentsioko planotik hiru dimentsioko beste batera pasako dira. Horretarako, materialenmalgutasunez baliatuko da.
María AcuñaIzenburua: Plastikozko itsasoakTokia: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zabalgunea
Industria-edukiontzietan esku-hartze artistikoei buruzko deialdian hautatutako proiektua.Hori Bilboko Udalak, Arte Ederretako Fakultateak (UPV/EHU), Aurtenetxea Containers
enpresak eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak antolatzen dute. Hautatutako
proposamenaren helburua Bilboko itsasadarrean aurki dezakegun plastiko guztia
ikusaraztea da. Ildo horri eutsiz, jasotzen ez bada, gure kostaldeetan amaituko du.
Arte Ederren Fakultateko ikasleakEsku-hartze artistiko kolektiboaTokia: Bizkaia Aretoa
Aristide StornelliIzenburua: Konfetia, erregaliza eta serpentina (arte publikoaren bestelako moduak)Tokia: 12 publizitate-euskarri hirian zehar banatuak
Proposamena digitalizatu diren 24 marrazkirekin 12 publizitate euskarritan esku-
hartzean datza, eskuzko edo analogikoaren eta digitalaren artean irakurketaegiteko. Bi dimentsioko instalazioa da eta bere ezaugarri fisiko, espazial eta ikus-
inpaktuarengatik (koloreak eta errepikapenak) erakusketa edo artelanak
instalatzeko konbentzionala ez den espazioan integratzen da. Horri esker,
aktiboki begira daiteke eta kalean dabilen pertsonaren aldetik mugimenduarenesperimentazioari lotuta dago.
Mario PaniegoIzenburua: Ziria - Trompe-l'œilTokia: 12 publizitate euskarri hirian zehar banatuak
Proiektu honetan publizitate euskarriak erabiliko dira, horietan kalitate handikoirudiak ipintzeko. Bitarteko hauek atzean ezkutatzen dituzten eraikinak erakutsiko
dituzte. Euskarria desagertzearen ilusioa sortuko da irudiak eta hondoak beren
ihes lerroak elkartzen dituzten puntu horretan. Esku-hartzearen helburua ikus-
jokoa eratzea da eta, bide batez, gelditu eta gure arkitekturaz gozatzeko gonbitaluzatzea. Gainera, balioa emango zaio, hiri espazioei buruzko hausnarketa
sustatu eta sortuko da eta horietan irudiak nahiz mezuak erabiltzearen inguruan
pentsatu ere bai.
Performance-ak eta ekintza parte-hartzaileak
Ostirala, 18a ECOS BLV: topaketa guneak sortuz
NotASoho + Beñat Krolem, Ana Capilla eta Raffaella Regina.Performance ibilbidea, Bilbo Zaharreko “oihartzunak” beste auzo batzuetara eramateko. 18:00 H • Irteera: Mariaren Bihotza plaza. Ibilbidea: Bilbo Zaharra – Indautxu - Abando –
Alde Zaharra
This is Not a SoHo (‘hau ez da SoHo bat') prozesu parte-hartzaileak hirigune zehatzen eraldatzeprozesuei buruzko hausnarketa egiten du eta, horretarako, kulturarekin, alternatiboarekin,exotikoarekin edo marjinalarekin zerikusia duten ideiak bereganatzen ditu. Izan ere, horiek diraosagaiak hiri garaikidearen barruan esperientzia esklusiboak konfiguratzeko.
Larunbata, 19a, eta igandea, 20aItsasadarra, itsasadarra, itsasadarra
Gilfiguer (Oier Gil & Pau Figueres).Itsasadarreko uraren konposizio kimikoa eta fisikoa aztertzen duen soinu pieza.11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Areatzako zubitik Euskalduna zubiraino
“Itsasadarra, itsasadarra, itsasadarra” arte publiko hibridoaren proiektua da eta honakoakelkartzen ditu: kontzeptuen artea, soinuaren artea eta “alderdi ibiltaria” proposamen berean.Proiektua kontzeptu piezatik abiatuta garatuko da. Hala, Bilboko Itsasadarra itsasadarrarenberaren uraren konposizio kimiko eta fisikoaren bidez irudikatuko da.
Larunbata, 19a eta 26a TAP [L’Internationale]
Miriam Isasi Arce.Internazionala himnoa berraztertzea, Espainiako gerra zibileko metrailarekin zolak landu ondoren, kakle dantzariek interpretatua.lr.19 20:30 H • Azkuna Zentroko atarialr.26 13:00 H • Areatzako oholtzak
Gerra zibilean Euskadiko zonetan metraila aurkitu zen eta horretatik abiatuta, ekintza berriaproposatzen da: klakerako metalezko zolak egitea. Proposamen honen helburua Internazionalahimnoa berraztertzea da. Horretarako, soinu dantza honetaz baliatuko da bere jatorria kontuanhartuta: etorkin eta esklabo talde desberdinen estiloak bateratzea, perkusioa debekatu ostean.
Igandea, 27aEmakume auzotarrak – Bidea ibiltzen egiten da
Histeria Kolektiboa + Pikara Magazine + Las Bastardas.Performance ibilbidea, San Frantzisko auzoko emakumeen hiru istorio erakusten dituena12:00etatik 14:00etara • Irteera: Sarean (Mariaren Bihotza plaza 4). Ibilbidea: La Cantera
eraikina – Ihesaren aurkako Batzordea – Zinegoak - Askabide
Nolakoak dira gure emakume auzotarrak? Zer egin dute orain arte? Nola mantendu dira bizirik?Nola maitatu dute beren burua? Nola konpondu dituzte euren gatazkak? Paseatu auzoan, irekibelarriak eta begiak; auzoan egotea, eraikitzea, mikro kontakizunetatik, istorio partzialetatikberregitea, mantra bezala neutraltasunik gabe.
Jardunaldiak eta hitzaldiak
BilbaoArten jardunaldiak`Notas para un (re)conocimiento´. Bilboko errealitate artistikoari buruzko eztabaida eta erakusketa jardunaldiak
Astelehena, 21aGaur egun artea merkaturatzearen funtzioa eta tipografiak aztertzea. Petra Pérez (Vanguardia galeria), Sergio García Bayón (SC Gallery) eta TomeuSimonet (Addaya Centre d’Art Contemporani). Moderatzailea: Iñaki Esteban. 18:00 – 20:30 H • BilbaoArte
Beren eredu, ibilbide eta esperientziaren berezitasunei buruz hitz egingo dute eta galerien
eremuan existitzen diren errealitate anitzak islatzen saiatuko dira.
Asteartea, 22aUPV/EHUk erregistratutako euskal artearen kartografiak.Mekarteak11:00 – 13:30 H • BilbaoArteUPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Mekarteak taldeak euskal artearen sektorearen
inguruan azkeneko urteetan egin diren kartografiei buruz bere ikerketa proiektuaren
bilakaera eta garapena partekatuko ditu.
Berraztertze historikoa eta topaketa Bilboko espazio eta arte eragile desberdinekin.Javier San Martínen hitzaldia. Txema Agiriano eta María Ptqken arteko elkarrizketa. Moderatzailea: Itxaso DíazBulegoa z/b eta Okela Sormen Lantegiaren arteko elkarrizketa. Moderatzailea: Ismael Manterola17:00 – 20:00 H • BilbaoArte
80. hamarkadatik espazio horien bilakaeraren berraztertze historikotik abiatu ostean, egunbere kudeaketaren esperientzia zehatzarekin amaituko da.
+ info eta izen-emateak: https://bilbaoarte.org
Asteazkena, 23a
Velaske yo soi wapa eta bestelako dramakChristian Flores11:00 – 13:00 H • Arte Ederren Fakultateko Graduen Aretoa (UPV/EHU)
Christian Flores editore, musikari eta youtuberrarekin hitzaldia; ‘Velaske yo soi wapa’bideoaren egilea da eta Youtuben zazpi milioik baino gehiagok ikusi dute. Lan honek
eremu akademikoan eztabaida handia sortu du artea eta historia erakusteko moduaren
inguruan.
<scanner_pack>bilbao-linz_travelbookKarla Tobar AbarcaDIY (la <scanner_pack>) erregistro kitarekin egindako argitalpen eta ikus-entzunezkoaren aurkezpena19:00 H • Zabalgune eraikina
<scanner-pack>bilbao-linz_travelbook ikus-entzunezko eta argitalpenaren proposamen
bat da eta lan prozesu baten emaitza erakusten du. Artista, arkitekto, historialari, itzultzaile
eta Bilbo nahiz Linzen adituen arteko lankidetzatik sortu da DIY erregistro kitaren bitartez:
<scanner_pack>, eskaner zaharkitu, antena, raspberry pi eta GPS moduluarekin.
Top Related