0
Hizkuntza-erabileraren
ELORRIOKO
HIZKUNTZA-ERABILERAREN
KALE-NEURKETA, 2013
-EMAITZEN TXOSTENA-
Elorrion, 2013-11-26an
1
AURKIBIDEA
1 SARRERA 2
2 METODOLOGIA 4
2.1 Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketaren metodologia 4
2.2 ‘Elorrio 2013’ neurketaren fitxa teknikoa 14
3 ERABILERA ELORRION, 2013. URTEAN: EMAITZA OROKORRA 16
3.1 Hamar elkarrizketatik hiru euskaraz Elorrion 16
3.2 Erabilerarena testuinguratzeko bi datu garrantzitsu: herritarren hizkuntza-gaitasuna eta hortik espero
daitekeen erabilera 18
3.3 Euskararen erabilera Elorrion, hizkuntza-gaitasuna eta espero daitekeen erabilera aintzat hartuta 23
4 ERABILERAREN BILAKAERA ELORRION (2008-2013) 26
4.1 Euskararen erabilerak gora egin du Elorrion azken bost urteotan 26
4.2 Erabileraren eta ezagutzaren bilakaerak 28
5 EUSKAL HERRIKO, HERRIALDEKO ETA ESKUALDEKO DATUEKIKO 30
5.1 Euskal Herriko, EAEko, Bizkaiko eta Durangaldeako datuekiko alderaketa 30
5.2 Hainbat herrirekiko alderaketa 32
5.3 Bilakaeren alderaketa 34
6 ZONALDEKAKO EMAITZAK 36
7 HIZTUNEN EZAUGARRIEN ARABERAKO DATUAK 38
7.1 Sexuaren araberako emaitzak 38
7.2 Sexuaren araberako bilakaera 40
7.3 Adinaren araberako emaitzak 41
7.4 Adinaren araberako erabileraren bilakaera 44
7.5 Euskararen erabilera eta haurren presentzia 46
7.6 Erabilera eta haurren presentzia: bilakaera 48
7.7 Neurketa-egunen araberako emaitzak 50
8 DATU NAGUSIEN IRAKURKETA (LABURPENA) 52
2
11 SSAARRRREERRAA
Euskararen egoera ona den edo txarra den, hobera doan edo okerrera doan galdetzen
digutenean, askotan ez dugu jakiten nola erantzun, eta sarri erantzuna bera oso modu
subjektiboan ematen dugu. Zentzu honetan, gero eta garrantzitsuagoa zaigu euskararen
egoera eta bilakaera modu objektiboan baloratzeko aukera ematen diguten datuak izatea, eta
datu horien artean bada bat herriko euskararen errealitatea adierazteko funtsezkoa dena:
kalean euskara zenbat erabiltzen den, hain zuzen ere.
Badira beste hainbat datu (erroldako ezagutza datuak, ikastetxe eta euskaltegietako
matrikulazio datuak...) herriko hizkuntza-egoera ezagutzeko baliagarri direnak. Datu eta joera
horiek guztiak, nonbait nabarmentzekotan, herriko kaleetan besteak beste ematen den
eguneroko erabileran nabarmentzen dira. Kale-erabileraren neurketak, hortaz, errealitate
horren berri ematen digu modu zuzen eta objektibo batean.
Kale-erabileraren datua funtsezkoa da herri mailan hizkuntza-errealitatea ezagutu edota
planifikatu nahi duen edonorentzat. Euskararen aldeko sustapen-lan bat aurrera eraman ahal
izateko baliabideak mugatuak izan ohi direnez, beharrezkoa zaigu premiarik larrienak zein
diren ezagutzea, lehentasunak finkatzea, eta ondoren horietan eragiteko ekimenak martxan
jartzea.
3
Neurketak, besteak beste, adin-talde bakoitzak kalean euskara zenbat erabiltzen duen esaten
digu, eta horrek erraztu egiten digu ondoren lehentasunak non dauden erabakitzea. Gainera,
kale-erabileraren neurketa maiztasun batekin eginez gero (urtero, bi urtez behin...), urtetik
urtera gertatzen den bilakaera ezagutu ahal izango dugu, eta modu horretan herrian izaten
diren hizkuntza-aldaketak gertutik jarraitu.
4
22 MMEETTOODDOOLLOOGGIIAA
22..11 EEuusskkaall HHeerrrriikkoo hhiizzkkuunnttzzaa--eerraabbiilleerraarreenn kkaallee--
nneeuurrkkeettaarreenn mmeettooddoollooggiiaa
Elorrion egin dugun Hizkuntza-erabileraren Neurketaren oinarri metodologikoa Euskal Herri
mailan egiten den neurketan garaturikoa da, baina kasu honetan herriko berezitasunetara
egokituta.
Hizkuntza-erabileraren Euskal Herriko Kale-Neurketa 1989. urtean egin zen lehen aldiz, eta
geroztik lauzpabost urtean behin errepikatu da: 1993an, 1997an, 2001ean, 2006an, eta
2011n. Euskal Herriko 5.000 biztanletik gorako herri guztietan eta hortik beherako batzuetan
jasotzen dira datuak. Orotara 250.000 hiztunetik gora behatzen dira kalean hizketan.
Kale-neurketaren metodologia behaketa zuzena da; neurtzaileek herriko kaleetan zehar
topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jasotzen dute, ezertxo ere galdetu gabe. Hala,
hiztunek ez dakitenez behatuak direnik, neurtzaileek hiztunaren joera naturala jasotzen dute.
Beraz, inkestaren bidez jasotako datuen subjektibotasuna saihesten da eta emaitza
fidagarriagoak lortzen dira.
5
Landa-lana
Landa-lana burutzerakoan neurtu beharreko kaleak aurrez identifikatzen dira ibilbide bat (edo
gehiago) zehaztuz. Horretarako irizpide nagusia herriko kalerik jendetsuenak biltzea da: plaza
inguruak, parkeak, geltokiak, salerosketa kaleak, eta abar. Ibilbidearekin batera, neurketarako
egunak eta orduak ere definitzen dira, eta hauen hautaketan gure helburua herriko biztanle
guztiak (potentzialki behintzat) neurtu ahal izatea izaten da; alegia, hautatutako egun eta
orduetan herritar guztiek izatea estatistikoki neurtuak izateko aukera.
Elkarrizketa-hizkuntza
Ezaugarri metodologikoen artean aipatu beharreko beste bat honakoa da: neurtzen duguna,
norbanakoaren hizkuntza baino, taldeko elkarrizketa-hizkuntza dela. Kaleko erabileraz ari
garela, elkarrizketak dira behatzen eta zenbatzen ditugunak, eta elkarrizketok beti dira bi
lagun edo gehiagoren artekoak (ezinbestean). Ondorioz, talde batean elkarrizketa bat
behatzen dugunean, une horretan hizketan ari denaren hizkuntza hartzen dugu kontuan talde
osoarentzat, suposatuz une horretan hizkuntza horretan ari badira, beste batean ere horrela
ariko direla, eta aldi berean suposatuz taldeko hiztun hori izan beharrean beste bat balitz
hizketan ari dena, neurtu dugun hizkuntza berean egingo lukeela.
Kale-erabileraren neurketa izanik, hiztun-talde bakoitza une labur batean baino ez dugu
behatzen eta ondorioz metodologia honekin ezin dugu taldeko kide bakoitzaren jokaera
ezagutu. Dena den, hau horrela egiteko oinarri metodologikoak sendoak dira. Kalean
behatzen ditugun hiztun taldeek hizkuntza jokaera finkatua izaten dute eta hau oso gutxitan
aldatzen da. Neurtzen ditugunak kasurik gehienetan lagunak, familia berekoak edota
hurbilekoak izaten dira. Kasu hauetan, Euskal Herrian behatu ahal izan diren hizkuntza-
6
ohituren arabera, erabakita egoten da inkontzienteki bada ere zein hizkuntzatan izango
den elkarrizketa.
Euskara ez dakitenen kasuan erabaki hori automatikoa da (gaztelaniaz edo frantsesez, alegia).
Eta dakitenen artean, pertsona bat ezagutu eta denbora gutxira finkatu ohi da berarekin zein
hizkuntza erabili. Talde batean ere antzera gertatzen da: hiztun jakin batzuen artean hizkuntza
jakin bat hautatzen da eta aurrerantzean hiztun horien arteko elkarrizketak kasurik gehien-
gehienetan hizkuntza horretan izango dira. Jakin badakigu hizkuntza-ohiturak aldatu ere
egiten direla baina aldaketa ez da “berez” edo modu erraz batean gertatzen, eta hain zuzen
aldagaiztasun horrek, hiztun jakinen arteko hizkuntza-ohiturak, oro har, egonkor izatea dakar.
Fitxak
2013ko neurketa honetan erabilera datuak fitxa bakarrean jaso ditugu. Fitxa honen bidez,
erabilera zenbatekoa den jakiteaz gain, ondorengo hiru aldagai hauek euskararen erabileran
duten eragina neurtzeko aukera izan dugu: sexuaren eragina, haurren presentzia eta neurtzen
dugun taldearen adin-osaketa. Neurraldi guztietan fitxa berdina erabili da.
Ikus ondoren fitxa horien irudiak:
7
8
9
Aipatutako aldagai horiek hizkuntza-erabileran suposatzen duten baldintzapenaren neurri bat
atera dezakegu, esan bezala, hiztunen ezaugarriak jasotzeko aukera ematen digun fitxaren
bidez.
“Elorriotarren” erabilera baino gehiago, Elorrioko
kaleetakoa
Muga metodologikoak tarteko, ezin dugu erabateko ziurtasunez esan neurketa honetan
jasotakoa Elorrioko biztanleen (Elorrioarren) erabilera denik. Horren ordez, zuzenagoa da
esatea Elorrioko kaleetan jaso dugun erabilera dela hemen aurkezten duguna. Izan ere, ezin
dugu ziurtatu kalean neurtzen ditugun hiztun guztiak herrikoak direnik.
Bestalde, kale-erabileraren neurketa egitean neurtzen ditugun hiztunak ez dira beti berdinak,
eta ezin dugu aurreikusi kalean noiz norekin topo egingo dugun. Ondorioz, jasotako datuak
adierazgarriak izanik ere, aztergai dugun aldagaia euskararen kale-erabilera, alegia neurri
txiki batean aldagarria da. Horregatik da, besteak beste, bereziki interesgarria maiztasun jakin
batekin neurketak egin eta joera nagusiei erreparatzea. Edonola ere, erabilitako metodologiak
bermea ematen digu neurketa bakoitzaren emaitzetatik zenbait ondorio orokor ateratzeko.
Adierazgarritasuna
Esan bezala hainbat aldagaik erabileran duen eragina aztertu dugu neurketan: adina, haurren
presentzia, eta sexua, besteak beste. Neurraldi guztietan hiztunaren adina jaso dugu; baita
hiztuna haurrekin dagoen ala ez eta hiztunaren sexua ere.
10
Emaitzak aztertzerakoan laginaren tamaina izango dugu kontuan, laginak gutxieneko kopuru
bat bete beharko du aldagai horren eragina aztertu ahal izateko. Izan ere, aldagaia zenbat eta
zehatzagoa izan, lagina txikiagoa izango da eta datuek adierazgarritasuna galduko dute.
Esaterako, behatutako hiztunen adina taldeka banatzeko behar besteko lagina (neurtutako
pertsona kopurua) izango dugu, baina adin-talde bakoitzean sexuaren araberako azterketa
egiteko ez, aldagai bat zenbat eta gehiago deskonposatu, orduan eta lagin txikiagoa baitugu
emaitzen irakurketa egiteko.
Oharrak
Eta atal honi amaiera emateko, ikus ondoren datu-bilketarako neurtzaileek eskura izan
dituzten ohar-orriak:
11
12
13
14
22..22 ‘‘EElloorrrriioo 22001133’’ nneeuurrkkeettaarreenn ffiittxxaa tteekknniikkooaa
Prozedurak
Aurreko puntuan, Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa egiteko metodologia
azaldu dugu zehatz-mehatz. Hor adierazitako xehetasun guztiak baliagarriak dira Elorrioko
hizkuntza-erabileraren kale-neurketaren berri emateko ere. Ez ditugu, hortaz, errepikatuko.
Ibilbideak
Arestian aurreratu dugun moduan, ibilbide bakoitzaren nondik norakoa zehazterakoan eta
definitzerakoan, herriko kalerik jendetsuenak biltzea izan da irizpide nagusia: plaza inguruak,
parkeak, geltokiak, salerosketa-kaleak, eta abar. Ibilbidearekin batera, neurketa egiteko
egunak eta orduak ere zehaztu ditugu, eta horiek hautatzean, herriko biztanle guztiak
(potentzialki, behintzat) neurtu ahal izatea izan da gure helburua; alegia, hautatutako egun
eta orduetan herritar guztiek edukitzea neurtuak izateko aukera.
Irizpide horiekin, 2013ko Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa egiteko erabili diren
hiru ibilbideak hauek dira:
1. ibilbidea: Berriotxoa kalea, San Juan Ibaiondo (Eroski), Merkatu plaza, Kiroldegia, Nizeto
Urkizu.
2. ibilbidea: Labakua kalea, Ibarra auzoa, Esteibarlanda kalea eta Osasun zentroa.
3. ibilbidea: Erreka kalea, Errebonbilo kalea, Don Tello kalea, Herriko plaza eta Elizburu kalea
(Arriola kultura aretoa).
15
Landa-lana
Landa-lanari dagokionez, 2013ko maiatzak 23a eta maiatzak 26a bitartean egin dugu, honako
koadro honetan azaltzen diren neurraldi eta ordutegietan:
Maiatzak 23, osteguna 11:30 - 13:30
Maiatzak 24, ostirala 11:30 - 13:30
Maiatzak 24, ostirala 16:00 - 18:00
Maiatzak 25, larunbata 11:30 - 13:30
Maiatzak 26, igandea 18:00 - 20:00
Unibertsoa, lagina eta emaitzen adierazgarritasuna
UNIBERTSOA: Elorrioko kaleetan entzun daitezkeen elkarrizketak.
LAGINA: behaketa egin dugun bitartean, behatu ditugun 1.097 elkarrizketek eta horietan
solaskide izan diren 3.056 herritarrek osatu dute lagina.
AKATS-TARTEAREN KALKULUA (erabat ausazkoak diren laginketei egozgarria): ±%3koa
elkarrizketen lagin osoarentzat, %95,0ko konfiantza mailan, eta p=%33,4 izanik (behatutako
elkarrizketen artean euskarazkoek osatu duten ehunekoa).
16
33 EERRAABBIILLEERRAA EELLOORRRRIIOONN,, 22001133.. UURRTTEEAANN::
EEMMAAIITTZZAA OORROOKKOORRRRAA
33..11 HHaammaarr eellkkaarrrriizzkkeettaattiikk hhiirruu eeuusskkaarraazz EElloorrrriioonn
Elorrioko kaleetan entzundako hamar elkarrizketatik hiru baino zertxobait gehiago, %33,4
zehatzago esateko, euskaraz izan da. Gainerakoak gaztelaniaz izan dira nagusiki (%65,9), eta
badira beste hizkuntza batzuetan gertatzen direnak ere (%0,7, hain zuzen, 2013ko maiatzean
eta ekainean egindako neurketaren arabera).
A. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA. ELORRIO, 2013 (%)
Euskaraz
%33,4
Gaztelaniaz
%65,9
Beste
hizkuntzetan
%0,7
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
17
Horixe da 2013ko udaberrian Elorrioko herrian egindako neurketaren emaitza nagusia.
Neurketa nola egin dugun (erabilitako metodoa, alegia) zehatz-mehatz azaldu dugu txosten
honetako 2. atalean. Gogora dezagun, besterik gabe, 1.097 elkarrizketa behatu ditugula
Elorrion, eta 3.056 lagun izan direla guztira elkarrizketa horietako solaskideak. Ikerketa
sozialean erabili ohi diren parametroetan, kopuru handia da hori 7.093 biztanle dituen herri
batentzat1. Termino estatistikoetan, esan dezakegu euskarazko elkarrizketen %33,4ko datu
horri ±%3ko akats-tartea dagokiola, %95,0eko konfiantza mailan, unibertso osoaz hitz
egiterakoan2.
1. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA. ELORRIO, 2013
Kop. (%)
Euskaraz 1.022 33,4
Gaztelaniaz 2.012 65,9
Beste
hizkuntzetan 22 0,7
1 EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2011
2 Hizkuntzen erabileren kale-neurketetarako Soziolinguistika Klusterrak berariaz landutako eredu matematikoaren emaitza (ikus
http://www.soziolinguistika.org/eu/lagina/eskaera/kale-erabilera).
18
33..22 EErraabbiilleerraarreennaa tteessttuuiinngguurraattzzeekkoo bbii ddaattuu
ggaarrrraannttzziittssuu:: hheerrrriittaarrrreenn hhiizzkkuunnttzzaa--ggaaiittaassuunnaa eettaa
hhoorrttiikk eessppeerroo ddaaiitteekkeeeenn eerraabbiilleerraa
Ehuneko 33,4koa da, hortaz, euskararen erabilera3 Elorrion, 2013ko neurketaren emaitzen
arabera. Hori asko den edo gutxi den hausnartzeko, ezinbestekoa iruditzen zaigu, ezer baino
lehen, beste bi datu aintzat hartzea: herrian euskaraz hitz egiteko gai direnen kopurua batetik
(euskaldunen kopurua, alegia) eta euskaldun kopuru horretatik “espero daitekeen erabilera”
bestetik. Jarraian aurkeztuko ditugu datuok.
3 Berez, zentzu hertsian, “kale-erabileraz” hitz egin beharko genuke. Azalpena arintzearren, ordea, “erabilera” terminoa erabiliko
dugu. Izan ohar hau kontuan txosten osorako.
19
Elorriotarren hizkuntza-gaitasuna
EUSTATek 2011. urtean egindako Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistikaren arabera, hamar
hiztunetik sei, %61,3 zehatz esanda, euskaldunak ziren Elorrion4; beste bi hiztunek (%19,9),
euskalduna izan gabe, bazuten euskararen nolabaiteko ezagutza bat, ulermen mailan,
behintzat, eta gainerako %18,8ak erdaldunak ziren, euskara ulertu ez eta hitz egiten ere
batere ez zekitenak. Horiek dira Elorrioko herritarren hizkuntza-gaitasunari buruz argitaratu
diren daturik berrienak.
4 Kategoria horiek euskararen jakite mailari buruz egiten diren lau galderei (ulertzen duzu?, hitz egiten duzu?, irakurtzen duzu?,
eta idazten duzu?) erantzundakoaren arabera lortu dira. Aukeran ematen diren erantzunak (ezer ez, nekez, eta ondo) konbinatuz,
zazpi hiztun-kategoria sortzen dira, eta zazpi horiek bilduz, guk aurkeztutako hirurak.
ULERTU HITZ EGIN IRAKURRI IDATZI
EUSKALDUNAK
ALFABETATUAK Ondo Ondo Ondo Ondo
ERDI-ALFABETATUAK Ondo Ondo Nekez Nekez
ALFABETATUGABEAK Ondo Ondo Ez Ez
IA EUSKALDUNAK
ALFABETATUAK
Ondo/
Nekez Nekez
Ondo/
Nekez
Ondo/
Nekez
ALFABETATUGABEAK
Ondo/
Nekez Nekez Ez Ez
PASIBOAK
Ondo/
Nekez Ez Ez Ez
ERDALDUNAK Ez Ez Ez Ez
20
B. GRAFIKOA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA. ELORRIO, 2011 (%)
Euskaldunak
%61,3
Ia
euskaldunak
%19,9
Erdaldunak
%18,8
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2011.
21
Espero daitekeen euskararen erabilera
Zer-nolako harremana dago ezagutzaren eta erabileraren artean? Gure kasuan: Elorrion
neurtutako erabilera (%33,4 euskaraz) zer da, handia edo txikia, bertako herritarren artean
euskaldunek osatzen duten tartea kontuan hartuta? (esan bezala, %61,3 ziren euskaldunak
2011ean).
Galdera horri erantzuten laguntzeko, bere garaian J.L. Alvarez Enparantza Txillardegik eredu
matematiko bat garatu zuen5. Eredu horretan, gune jakin batean dauden euskaldunen
proportziotik abiatuta, euskararen erabilerari buruzko kalkulu bat egiten du. Zehazki, zera
adierazten du eredu horrek: eremu jakin batean, bertan dauden euskaldun guztiak
euskararekiko leial izanez gero (hots, euskalduna euskaldunarekin ahal duen guzti-guztietan
euskaraz mintzatuz gero), eta herritarren harremanak guztiz ausazkoak izanez gero (egoera
isotropikoa), zenbatekoa izango litzatekeen euskararen erabilera. Kopuru horri “espero
daitekeen erabilera” (edo “erabilera isotropikoa”) esan izan zaio; hots, baldintza teoriko
5 Gaian sakontzeko, ikus Alvarez Enparantza, J. L., Txillardegi, 2001, Hacia una Socio-Lingüística Matemática. Donostia: Euskal
Soziolinguistika Institutua Sortzen; Isasi, X eta Iriarte, A, 2002, BAT Soziolinguistika aldizkaria, 54-68 orr.
22
horiek betez gero, erabilera zenbatekoa izango litzatekeen. Eta honako formularen bidez
kalkulatzen da:
PB = euskararen erabilera maila
mB = euskararekiko leialtasuna
ex = elebidunen proportzioa
w2 = bikoteen pisua
w3 = hirukoteen pisua
w4 = laukoteen pisua
Aplika dezagun formula hori Elorrioko errealitatera.
PB = 1,0*(0,60·0,6132 + 0,22·0,613
3 + 0,18·0,613
4) = 0,301 = %30,1
Kalkuluak eginda, hortaz, Elorrion %30,1koa da baldintza horietan “espero daitekeen
erabilera”. Hortaz, Elorrioko biztanleen arteko zorizko harreman posibleetan, eta euskaldunek
euskaldunekin beti euskaraz jardunez gero, %30,1koa da espero daitekeen euskararen
erabilera.
PB = mB (w2ex2 + w3ex
3+ w4ex4)
23
33..33 EEuusskkaarraarreenn eerraabbiilleerraa EElloorrrriioonn,, hhiizzkkuunnttzzaa--
ggaaiittaassuunnaa eettaa eessppeerroo ddaaiitteekkeeeenn eerraabbiilleerraa aaiinnttzzaatt
hhaarrttuuttaa
Jar ditzagun taula batean eta irudikatu ditzagun grafiko batean orain arte aipatu ditugun hiru
datu nagusi horiek:
C. GRAFIKOA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA, HORREN ARABERA ESPERO DAITEKEEN ERABILERA
ETA EUSKARAREN KALE-ERABILERA ERREALA ELORRION, 2011/2013 (%)
61,3
33,430,1
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
Hizkuntza-gaitasuna
2011 (euskaldunen
%a)
Erabilera erreala 2013 Espero daitekeen
erabilera 2011
(kalkulua)
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013; EUSTAT, Biztanleriaren eta
Etxebizitzen Estatistika, 2011.
Taulan eta grafikoan ikus daitekeen bezala, euskararen erabilera askoz apalagoa da Elorrion,
ezagutza baino. Zehazki, elebidunen kopuruaren (%61,3) azpitik gelditzen da euskararen
erabilera (%33,4). Lehen begiratu batean eman dezake euskara gutxi erabiltzen dela Elorrion,
euskaraz hitz egiteko gai direnen kopuruarekin alderatuta, betiere. Ezagutzaren eta
erabileraren arteko tarte hori handia dela, alegia. Baina erabileraren eta ezagutzaren
proportzioak zuzenean alderatzetik ateratzen diren ondorioak, sarri, okerrak izaten dira, ia
24
ezinezkoa baita erabilera- eta ezagutza-datuak bat etortzea. Kontuan izan behar dugu ia kasu
guztietan euskaldunak gaztelaniadunak ere badirela (euskaldun elebakarrak haurren artean
soilik topa daitezke), eta hizkuntza bat zein bestea erabil dezaketela. Eta, jakina, euskaraz hitz
egiteko gai ez den mintzakidearekin beti hitz egingo dute gaztelaniaz; mintzakide
elebidunarekin, berriz, euskaraz edo gaztelaniaz hitz egin ahal izango dute. Beraz, ezinezkoa
da euskararen erabilera ezagutzaren mailakoa izatea. Hori horrela izan dadin (erabilera eta
ezagutza bat etor daitezen), bi baldintza bete beharko lirateke: euskaldunek inolako
harremanik ez izatea euskaldun ez direnekin, eta euskaldunen artean ere euskara besterik ez
erabiltzea. Horrela, Elorrioko kasuan bi kopuru horien artean ageri den aldea, oro har, bat
dator Euskal Herriko zonalde eta udalerri gehienetan izaten den aldearekin.
2. TAULA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA, HORREN ARABERA ESPERO DAITEKEEN ERABILERA ETA
EUSKARAREN KALE-ERABILERA ERREALA ELORRION, 2011/2013
(%) Oinarria (kasu kopurua):
Hizkuntza-gaitasuna, 2011 (euskaldunen %a) 61,3 Hiztunak: 7.109
Erabilera erreala, 2013 33,4
Behatutako
solaskideak: 3.056
Espero daitekeen erabilera, 2011 (kalkulua) 30,1 Hiztunak: 7.109
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013; EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen
Estatistika, 2011.
Aintzat hartzeko beste erreferentzia baldintza isotropikoetan euskaldunek leial jokatuz gero
“espero daitekeen erabilera” dugu. Kopuru hori %30,1koa da Elorrion. Eta erabilera erreala
(%33,4koa), berriz, espero zitekeenaren gainetik gelditzen da. Hau da, baldintza isotropikotan
euskaldunak leial izanez gero espero daitekeen erabilera mailaren gainetik dago Elorrion
euskararen kale-erabilera, 2013ko datuen arabera, betiere.
Horren interpretazioa egin aurretik, esan dezagun ezin dugula ahaztu esperotako
erabilerarena erreferentzia teorikoa dela eta jakin badakigula harreman-sareak, berez, ez
25
direla ausazkoak izaten. Hots, edonork ez duela edonorekin harremanik izaten (harreman
gehiago dugu gure ingurukoekin eta adin berekoekin, adibidez, eta herriko zenbaitekin ez
dugu inoiz harremanik izaten). Era berean, badakigu euskaldunen leialtasuna ez dela
%100ekoa, eta euskara dakitenen arteko elkarrizketak ez direla beti euskaraz izaten.
Horiek guztiak horrela izanik, erabilera erreala “espero zitekeena” baino handiagoa izateak,
zeharka, zera adierazi nahiko luke: herriko euskaldunak nahiko trinkoturik bizi direla, eta
euren arteko harreman-sarea nahiko bizia eta aberatsa dela. Horrela, egunerokoan
euskaldunek erdaldunekin erlazio gutxiago izaki, euskararen erabilera estatistikoki espero den
baino handiagoa da. Horrez gain, euskaldunen leialtasunaren nolabaiteko seinale ere bada
datu hori.
26
44 EERRAABBIILLEERRAARREENN BBIILLAAKKAAEERRAA EELLOORRRRIIOONN
((22000088--22001133))
44..11 EEuusskkaarraarreenn eerraabbiilleerraakk ggoorraa eeggiinn dduu EElloorrrriioonn
aazzkkeenn bboosstt uurrtteeoottaann
Elorrion 2008an egin zuen Soziolinguistika Klusterrak, lehen aldiz, erabileraren kale neurketa.
Garai hartan, erabilera %28,4koa izan zen. Beraz, bost puntu igo da euskararen erabilera
azken bost urtetan, beheko grafikoan jaso dugu bilakaera:
D. GRAFIKOA: EUSKARAREN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA. ELORRIO, 2008-2013 (%)
28,4
33,4
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
2006 2008 2010 2012 2014
27
3. TAULA: EUSKARAREN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA. ELORRIO, 2008-2013
Elorrio
Oinarria
(behatutako
solaskideak)
(%) Kop.
2008 28,4 (3423)
2013 33,4 (3056)
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2008; 2013
28
44..22 EErraabbiilleerraarreenn eettaa eezzaagguuttzzaarreenn bbiillaakkaaeerraakk
Hizkuntza-gaitasunaren bilakaera
Euskara erabiltzeko ezinbesteko baldintza euskaraz jakitea izanik, ikus dezagun zer-nolako
bilakaera izan den herritarren hizkuntza-gaitasunean. Taula eta grafiko honetan aurkezten
ditugu herritarren hizkuntza-gaitasunari buruzko datuak, hasi 1986. urtetik eta 2011. urtea
bitartekoak.
4. TAULA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNAREN BILAKAERA. ELORRIO, 1986-2011 (%)
1986 1991 1996 2001 2006 2011
(kop.) (kop.) (kop.) (kop.) (kop.) (kop.)
Euskaldunak 3.733 3.820 4.085 4.112 4.034 4.345
Ia euskaldunak 761 821 882 1.151 1.200 1.409
Erdaldunak 3.099 2.684 2.254 1.720 1.647 1.339
GUZTIAK 7.593 7.325 7.221 6.983 6.881 7.093
(%) (%) (%) (%) (%) (%)
Euskaldunak 49,2% 52,2% 56,6% 58,9% 58,6% 61,3%
Ia euskaldunak 10,0% 11,2% 12,2% 16,5% 17,4% 19,9%
Erdaldunak 40,8% 36,6% 31,2% 24,6% 23,9% 18,9%
GUZTIAK 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak eta Estatistikak.
Datuon irakurketa argia da: Elorrion erabilerak gora egin du hogeita bost urtetan: %49,2tik
%61,3ra, hain zuzen. Gaur egun, hamar biztanletatik sei euskalduna da. Erdaldun elebakarrak,
berriz, %40,8tik %18,9rako jaitsiera nabarmena izan dute. Azkenik, ia euskaldunak direnen
pisuak ere gora egin du 1986tik 2011ra bitartean. Hortaz, aldaketak izan dira herritarren
29
hizkuntza-gaitasunean. Laburtuz: geroz eta gutxiago dira erdaldun elebakarrak, eta
elebidunen kopuruak, berriz, gora egin du 1986tik hona.
E. GRAFIKOA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNAREN BILAKAERA. ELORRIO, 1986-2011 (%)
49,2% 52,2%56,6%
58,9%58,6%
61,3%
10,0%11,2% 12,2%
16,5% 17,4%
19,9%
40,8%36,6%
31,2%
24,6%
23,9%
18,9%
0,0
0,1
0,2
0,3
0,4
0,5
0,6
0,7
1986 1991 1996 2001 2006 2011
Euskaldunak
Ia euskaldunak
Erdaldunak
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak eta Estatistikak.
30
55 EEUUSSKKAALL HHEERRRRIIKKOO,, HHEERRRRIIAALLDDEEKKOO EETTAA
EESSKKUUAALLDDEEKKOO DDAATTUUEEKKIIKKOO AALLDDEERRAAKKEETTAA
55..11 EEuusskkaall HHeerrrriikkoo,, EEAAEEkkoo,, BBiizzkkaaiikkoo eettaa
DDuurraannggaallddeeaakkoo ddaattuueekkiikkoo aallddeerraakkeettaa
Atal honetan, Euskal Herriko 2011. urteko Kale Neurketak hainbat lurralde-eremutan eman
dituen emaitzak aurkeztu ditugu. Ikus daitekeen bezala, Elorrioko euskararen kale-erabilera
(%33,4) gainerako eremuak baino dezente altuagoa da; EAEkoa % 16,1ekoa da, Euskal
Herrikoa %13,3koa eta Bizkaikoa %9,4koa. Eremu hurbilagoa, eskualdea, da erabileran
gertuen duena, baina Durangaldeko erabilera ere Elorriokoa baina apalagoa da (%19,9).
31
F. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA. EUSKAL HERRIA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA,
GIPUZKOA, DONOSTIALDEA ETA ELORRIO, 2011/2013 (EUSKARAZ %)
13,316,1
9,4
19,9
33,4
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
Euskal Herria EAE Bizkaia Durangaldea Elorrio
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013 eta Euskal Herriko hizkuntza-
erabileraren kale-neurketa, 2011.
Datu horiek apur bat testu-inguratzeko, kontuan har ditzagun eremu bakoitzeko herritarren
hizkuntza-gaitasuna eta hizkuntza-gaitasun horren arabera “espero daitekeen erabilera”. Datu
horiek honako grafiko honetan aurkeztu dira.
32
G. GRAFIKOA: HIZKUNTZA-GAITASUNA, ERABILERA ETA ESPERO DAITEKEEN ERABILERA. EUSKAL
HERRIA, EAE, GIPUZKOA, DONOSTIALDEA ETA ELORRIO, 2011/2013 (%)
27,6
37,4
31,2
49,1
61,3
13,316,1
9,4
19,9
33,4
5,19,9
6,7
18,121,0
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
Euskal Herria EAE Bizkaia Durangaldea ELORRIO
Hizkuntza-gaitasuna 2011 (euskaldunen %a)
Erabilera erreala 2011/2013
Espero daitekeen erabilera 2011 (kalkulua)
Iturriak: erabilerarako, Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013 eta Euskal Herriko
hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011. Hizkuntza-gaitasunerako, Soziolinguistika Klusterra, Euskararen Datu Basea
eta EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2011.
Oharra: Euskal Herriko hizkuntza-gaitasunaren datua (eta espero daitekeen erabilerarena) 2001. urtekoak dira.
Ikus daitekeenez, Elorrion euskaldun gehiago daude, oro har, gainerako eremu guztietan
baino, eta, hortaz, handiagoa da “espero daitekeen erabilera”, Durangaldean, Bizkaian, EAEn
eta Euskal Herrian baino. Erabilera erreala altuena ere Elorrion topatu dugu. Durangaldeko
eskualdean baino ia hamalau puntu handiagoa izan da Elorrion (%19,9koa eta %33,4koa,
hurrenez hurren). Ondoren datoz, EAEko erabilera (%16,1), Euskal Herrikoa (%13,3) eta
azkenik Bizkaikoa (%9,4).
55..22 HHaaiinnbbaatt hheerrrriirreekkiikkoo aallddeerraakkeettaa
Ikusi dugu, oro har, 2011ko gure behaketetan Elorrion euskara gehiago entzun dugula,
Durangaldean eta Bizkaian baino. Aldera dezagun orain, Elorrioren egoera inguruko udalerri
33
batekin edota antzeko hizkuntza-gaitasuna duten bi udalerrirekin. Beti ere, gogoratu behar
dugu alderaketak egiteko udalerri horietan Kale Neurketa egina behar dugula.
H. GRAFIKOA: EZAGUTZA, ERABILERA ETA ESPERO DAITEKEEN ERABILERA. GERNIKA-LUMO,
IGORRE, ZALDIBAR ETA ELORRIO, 2011/2013 (%)
67,6 68,0
48,4
61,3
49,0 46,8
21,7
33,437,9 38,5
17,5
30,1
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
Gernika-Lumo Igorre Zaldibar Elorrio
Hizkuntza-gaitasuna 2011 (euskaldunen %a)
Erabilera erreala 2011/2013
Espero daitekeen erabilera 2011 (kalkulua)
Iturriak: erabilerarako, Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013 eta Euskal Herriko
hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2011. Hizkuntza-gaitasunerako, EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika,
2011.
Elorrioko datuak Gernika-Lumokoekin eta Igorrekoekin alderatuta, “euskaldunagoa” azaltzen
zaizkigu bi udalerriak Elorrio baino. Kontuan izan behar dugu gehiago direla euskaraz hitz
egiteko gai Gernika-Lumon zein Igorren, handiagoa da, horregatik, “espero daitekeen
erabilera” eta handiagoa da, azkenik, eta batez ere, erabilera erreala ere. Izan ere, bi
udalerrien eta Elorrion artean ezagutzan dagoen aldea baino handiagoa da erabileran
dagoena.
Durangaldean Zaldibarko erabilera datuak ere baditugu. Zaldibarren elebidunen kopurua
baxuagoa da Elorrion baino eta erabilera erreala ere dezente baxuagoa da, baina bi udalerri
hauetan ezagutzaren artean eta erabileraren artean dagoen aldea antzekoa da.
34
55..33 BBiillaakkaaeerreenn aallddeerraakkeettaa
I. grafikoan, Elorrioko bilakaera gainerako eremuetan izandakoarekin alderatzen da. Nahiko
paraleloak dira eremuon bilakaerak: 1989-2006 tartean goranzko bilakaera izan du
euskararen erabilerak aztertutako eremu guztietan (Elorrion ez dugu daturik). Bilakaera hori
biziagoa izan da Durangaldean, Bizkaian, EAEn eta Euskal Herrian baino. Azken urtetan, aldiz,
beherakada gertatu da. Beherakada apalagoa (edo mantentzea) izan dugu EAEn, Euskal
Herrian, eta Bizkaian, eta nabarmenagoa izan da Durangaldean. Elorrion, aldiz, azken urtetan
erabilerak gora egin du.
35
I. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA. EUSKAL HERRIA, EAE, GIPUZKOA,
DONOSTIALDEA ETA ELORRIO, 1979-2011/2013 (EUSKARAZ%)
10,811,8
13,0 13,3 13,7 13,311,513,5
15,2 15,9 16,816,1
8,19,6 10,5 10,7 10,7 9,4
14,5
18,119,5
23,1
19,9
28,4
33,4
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
40,0
1988 1993 1998 2003 2008 2013
Euskal Herria
EAE
Bizkaia
Durangaldea
ELORRIO
5. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA. EUSKAL HERRIA, EAE, BIZKAIA, DURANGALDEA
ETA ELORRIO, 1989-2011/2013 (EUSKARAZ%)
Euskal
Herria EAE Bizkaia Durangaldea Elorrio
1979
1989 10,8 11,5 8,1
1993 11,8 13,5 9,6 14,5
1996
1997 13 15,2 10,5 18,1
1998
1999
2001 13,3 15,9 10,7 19,5
2002
2006 13,7 16,8 10,7 23,8
2008 28,4
2011 13,3 16,1 9,4 19,9 33,4
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2008; 2013. Gainerako datu guztietarako
iturria: Euskal Herriko Hizkuntza-erabileraren kale-neurketa 1989 (EKB), 1993 (EKB), 1997 (EKB), 2001 (SEI), 2006
(Soziolinguistika Klusterra) eta 2011 (Soziolinguistika Klusterra).
36
66 ZZOONNAALLDDEEKKAAKKOO EEMMAAIITTZZAAKK
Herritarrek leku publikoetan zer hizkuntza erabiltzen duten neurtzea xede izanik, herriko
bizitza soziala gertatzen den zonaldeetan egin dugu behaketa. Zonalde horiek zehazteko,
udalerriko herritarren harreman-gune nagusiak non kokatzen diren zehaztu ohi da, eta behin
zonalde horiek definitu ostean, bakoitzaren barruan zer ibilbideri jarraitu behar zaion erabaki,
Udaleko teknikariekin elkarlanean. Elorrion kasuan, hiru eremutan banatu dugu udalerria.
Emaitzak hurrengo taula eta grafikoan aurkezten ditugu, eta bertan ikus dezakegun bezala,
batez bestekoa baino euskara gehiago entzun genuen 3. Ibilbidean (Erreka kalea,
Errenbonbilo kalea, Don Tello kalea, Herriko plaza eta Elizburu kalea –Arriola Kultur aretoa).
Batez bestekoaren pareko erabilera jaso dugu 1. Ibilbidean (Berriotxoa kalea, San Juan
Ibaiondo –Eroski-, Merkatu plaza, Kiroldegia eta Nizeto Urkizu). Eta azkenik, bataz
bestekoaren azpitik dago 2. Ibilbidean jasotako erabilera (Labakua kalea, Ibarra auzoa,
Esteibarlanda kalea eta Osasun zentroa).
37
6. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, ZONALDEAREN ARABERA. ELORRIO, 2013
GUZTIAK 1. Ibilbidea 2. ibilbidea 3.ibilbidea
Euskaraz 33,4 33,7 23,8 39,6
Gaztelaniaz 65,8 66,3 75,6 59,0
Beste hizkuntzetan 0,7 - 0,6 1,3
GUZTIRA 100,0 100,0 100,0 100,0 Oinarria (kasu kolpurua) (3.056) (893) (864) (1299)
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
J. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, ZONALDEAREN ARABERA. ELORRIO, 2013
(EUSKARAZ, %)
33,7
23,8
39,6
0,0
20,0
40,0
60,0
80,0
100,0
1. I
bil
bid
ea
2. i
bil
bid
ea
3.i
bil
bid
ea
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
38
77 HHIIZZTTUUNNEENN EEZZAAUUGGAARRRRIIEENN AARRAABBEERRAAKKOO
DDAATTUUAAKK
77..11 SSeexxuuaarreenn aarraabbeerraakkoo eemmaaiittzzaakk
Aldea handia ez bada ere emakumezkoek gizonezkoek baino zertxobait gehiago hitz egiten
dute euskaraz, ia hiru puntuko aldea dago bien hizkuntza-portaeren artean.
K. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SEXUAREN ARABERA. ELORRIO, 2013 (EUSKARAZ, %)
34,631,9
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
Emakumez koak Giz onez koak
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
39
7. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SEXUAREN ARABERA. ELORRIO, 2013
GUZTIAK Emakumezkoak Gizonezkoak
Euskaraz 33,4 34,6 31,9
Gaztelaniaz 65,9 64,8 67,2
Beste hizkuntzetan 0,7 0,6 0,9
GUZTIRA 100,0 100,0 100,0
Oinarria (behatutako
solaskideak)
(3056) (1766) (1290)
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
40
77..22 SSeexxuuaarreenn aarraabbeerraakkoo bbiillaakkaaeerraa
Bi neurketetan joera bera atzeman dugu: emakumezkoen eta gizonezkoen arteko erabileran
alde handirik ez dagoen arren, bai 2008an eta bai 2013an hiztuna emakumezkoa denean
euskara zertxobait gehiago entzun dugu gizonezkoa denean baino.
L. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SEXUAREN ARABERA. ELORRIO, 2008-2013
(EUSKARAZ, %)
28,4
33,4
29,2
34,6
27,4
31,9
0,0
5,0
10,0
15,0
20,0
25,0
30,0
35,0
40,0
2006 2008 2010 2012 2014
GUZTIAK
Emakumezkoak
Gizonezkoak
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa,2008;2013.
8. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SEXUAREN ARABERA. ELORRIO, 2008-2013 (EUSKARAZ, %)
GUZTIAK Emakumezkoak Gizonezkoak
2008 28,4 29,2 27,4
2013 33,4 34,6 31,9 Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa,2008;2013
41
77..33 AAddiinnaarreenn aarraabbeerraakkoo eemmaaiittzzaakk
Alde esanguratsuak antzematen dira hizkuntza-portaera adinaren arabera aztertuz gero.
Datuak ikusita, joera argia antzematen da Elorrion: haurrak dira alde handiarekin euskaraz
gehien hitz egiten dutenak. 2013ko neurketan, Elorrion behatutako haurren %65,9 ari ziren
euskaraz. Ondoren, erabilera dezente jaitsiz, gazteak ditugu (%28,3 euskaraz). Jarraian
helduak datoz (%26,2ko erabilera) eta, azkenik, adinekoak (%19,9).
M. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, ADINAREN ARABERA. ELORRIO, 2013 (EUSKARAZ, %)
65,9
28,326,2 19,9
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
42
9. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, ADINAREN ARABERA. ELORRIO, 2013
GUZTIAK Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak
Euskaraz 33,4 65,9 28,3 26,2 19,9
Gaztelaniaz 65,9 33,6 71,7 72,6 80,1
Beste hizkuntzetan 0,7
0,5 --
1,2
-
GUZTIRA 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0 Oinarria (behatutako solaskideak) (3056) 1.497 312 3.512 1.484
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
Adinaren araberako hizkuntza-portaera, hurrenkerari dagokionean, bat dator Euskal Herria
osotasunean harturik gaur egun antzematen denarekin: haurrek erabiltzen dute gehien
euskara, ondoren gazteek, gero helduek eta, azkenik, adinekoek. Elorrion, ordea, haur eta
gazteen arteko aldea oro har ematen dena baino handiagoa da. Dena den, esan beharrik ez
dago, belaunaldi berriak etorkizunaren aitzindari eta aurrerapen diren heinean, haur, gazte,
heldu eta adinekoen, hurrenkera edo banaketa hori dela egokiena euskara berreskuratzeko.
Horrek guztiak, jakina, zerikusi zuzena du batzuen eta besteen hizkuntza-gaitasunarekin,
belaunaldi berriak baitira euskaldunenak Euskal Herriko zonalde askotan, baita Elorrion
bertan ere. Taula eta grafiko honetan ikus daitekeenez, alde handiak daude herritarren
hizkuntza-gaitasunean, adinari erreparatuta. 2011ko Biztanleriaren zentsuaren arabera,
euskaldunak %49,6 dira Elorrioko adinekoen artean eta %55,8 helduen artean. Gazteen eta
haurren artean, berriz, gehiengoak dira euskaldunak, %89 inguru. Horiek horrela, ez da
harritzekoa belaunaldi berriek euskara gehiago erabiltzea, oro har, zaharragoek baino.
43
N. GRAFIKOA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA, ADINAREN ARABERA. ELORRIO, 2011 (%)
89,3 89,1
55,8 49,6
8,4 5,2
26,7
13,6
2,3 5,7
17,5
36,8
0,0%
10,0%
20,0%
30,0%
40,0%
50,0%
60,0%
70,0%
80,0%
90,0%
100,0%
Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak
Erdaldunak
Ia euskaldunak
Euskaldunak
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2011.
10. TAULA: EUSKARAZKO HIZKUNTZA-GAITASUNA, ADINAREN ARABERA. ELORRIO, 2011
GUZTIRA HAURRAK GAZTEAK HELDUAK ADINEKOAK
(%) (%) (%) (%) (%)
Euskaldunak 61,3 89,3 89,1 55,8 49,6
Ia euskaldunak 19,9
8,4
5,2 26,7 13,6
Erdaldunak 18,8
2,3
5,7 17,5 36,8
GUZTIAK 100,0 100,0 100,0 100,0 100,0
Iturria: EUSTAT, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, 2011.
44
77..44 AAddiinnaarreenn aarraabbeerraakkoo eerraabbiilleerraarreenn bbiillaakkaaeerraa
Oraingo taula eta grafikoan, adinaren araberako euskararen kale-erabilerak izan duen
bilakaeraren datuak aurkeztuko ditugu. Errepikatu diren hiru ondorio azpimarratuko ditugu
adinaren araberako erabileraren bilakaera aztertzerakoan: Batetik, aipagarria da bi
neurketetan haurren eta gainontzeko adin-taldeen arteko aldea handia dela oso. Bigarrenik,
bai 2008an eta bai 2011ean, adinekoak dira euskara gutxien erabiltzen dutenak. Eta azkenik,
gazte eta helduen arteko erabilera apenas dago alderik da bi neurketetan.
O. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, ADINAREN ARABERA. ELORRIO, 2008-2013 (EUSKARAZ, %)
28,433,4
49,1
65,9
23,2
28,324,3
26,2
15,6 19,9
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
2006 2010 2014
GUZTIAK
Haurrak
Gazteak
Helduak
Adinekoak
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2008; 2013.
45
11. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, ADINAREN ARABERA. ELORRIO, 2008-2013 (EUSKARAZ, %)
GUZTIAK Haurrak Gazteak Helduak Adinekoak
2008 28,4 49,1 23,2 24,3 15,6
2013 33,4 65,9 28,3 26,2 19,9
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2008; 2013.
46
77..55 EEuusskkaarraarreenn eerraabbiilleerraa eettaa hhaauurrrreenn pprreesseennttzziiaa
Nola aldatzen da hizkuntzen erabilera solas-taldea era batekoa edo bestekoa izan? Zehazki,
haurrak eta nagusiak (gazte, heldu zein adindu) elkarrekin nahasian aritu edo ez, horrek ba al
du eraginik hizkuntza baten edo bestearen aldeko hautuan? Galdera horiei erantzuten
laguntzeko informazioa aurkezten dugu honako grafiko eta taula hauetan.
P. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SOLAS-TALDEAREN OSAERAREN ARABERA. ELORRIO,
2013 (EUSKARAZ, %)
66,0
17,2
58,9
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
80,0
90,0
100,0
Haurrak bakarrik
(nagusirik gabe)
Nagusiak bakarrik
(haurrik gabe)
Haurrak eta nagusiak
nahasian
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
Datuak ikuspegi horretatik aztertuta, argi geratzen da zein den joera nagusia: hizkuntza-
portaerak aldatu egiten dira solas-taldearen osaeraren arabera. Zehazki, nagusiek, euren
47
artean ari direnean (haurrik gabe), askoz ere gutxiago erabiltzen dute euskara, haurrekin ari
direnean baino. Horrela, nagusien arteko kale-elkarrizketetan hamarretik bira ez dira iristen
euskarazko elkarrizketak (%17,2). Haurrekin ari direnean, berriz, 58,9ra igotzen da kopuru
hori (mintzo dena nagusia bera denean, erabilera %43,6koa da).
Haurren kasuan, berriz, ez da alderik antzematen, eta maila berean egiten duten euskaraz
euren artean soilik ari direnean (%66,0) edo nagusiekin ari direnean (%58,9), erabilera altuena
nagusiekin ari direnean mintzo dena haur bat den kasuetan jaso dugu (%76,9).
12. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SOLAS-TALDEAREN OSAERAREN ARABERA. ELORRIO, 2013
GUZTIAK
Haurrak
bakarrik
(nagusirik
gabe)
Nagusiak
bakarrik
(haurrik
gabe)
Haurrak
eta
nagusiak
nahasian
Nagusia
hitz
egiten
Haurra
hitz
egiten
Euskaraz 33,4
66,0
17,2
58,9
43,6
76,9
Gaztelaniaz 65,9
34,0
82,0
40,3
55,4
22,6
Beste hizkuntzetan 0,7
-
0,8
0,8
1,0
0,5
GUZTIRA 100,0
100,0
100,0
100,0
100,0
100,0
Oinarria (behatutako
solaskideak)
(3.056) (250) (1.908) (898) (486) (412)
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
Laburtuz, beraz, haurrek maila berean erabiltzen dute euskara nagusiekin edo haurrekin
daudenean; nagusiek, berriz, askoz gehiago erabiltzen dute euskara haurrekin daudenean,
nagusi artean soilik daudenean baino. Nagusien portaera horretan zerikusia izango du,
batetik, haurren artean euskaldun gehiago izateak. Hots, nagusi euskaldunak errazagoa izango
du haurrekin euskaraz aritzea, beste nagusiekin baino (horien artean gehiago baitira euskaraz
ez dakitenak).
48
Jokabide edo portaera hori ulertzeko, ohituren pisua ere aintzat hartu behar da, erdaraz hitz
egiteko ohituraren pisua, alegia. Horretaz gain, azkenik, nagusi euskaldun askoren hizkuntza-
gaitasun nola-halakoak ere izango du honetan zerikusirik. Elorrioko nagusi euskaldun asko
gaztelaniaz hobeto moldatuko dira euskaraz baino, hobeto adieraziko dute esan nahi dutena
hizkuntza horretan, eta askotan horixe izango da euren hautu praktikoa. Zeharka bada ere,
beraz, hizkuntza-gaitasunean ahulgune bat dagoela adieraziko ligukete datu horiek. Elorrioko
hainbat nagusi euskaldunek, euskaraz hitz egiteko gai izanda ere, badirudi zailtasunak
dituztela esan nahi dutena euskaraz ondo, azkar eta adierazkortasunez adierazteko orduan.
Nagusien artean erdarara jotzeko ohitura duten Elorrioko euskaldun horietako askok, ordea,
badirudi hurrengo belaunaldiei euskara transmititzearen aldeko kontzientzia badutela. Eta
horregatik, nagusien artean daudenean ez bezala, haurrei euskaraz hitz egingo dietela.
77..66 EErraabbiilleerraa eettaa hhaauurrrreenn pprreesseennttzziiaa:: bbiillaakkaaeerraa
Bilakaera aztertuz, esan dezakegu 2013ko datuekin azaldu dugun errealitatea ez dela berria
Elorrion. Aurreko neurketan jasotako datuek joera hori bera erakusten zuten: batetik, haurren
arteko elkarrizketetan jaso dugu erabilera altuena; eta bestetik, nagusiek, haurrik gabe ari
direnean, nabarmen gutxiago egiten dute euskaraz.
Azpimarratzekoa da, haurren arteko elkarrizketetan euskararen erabilera duela bost urte
baina dezente altuagoa dela.
49
Q. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, SOLAS-TALDEAREN OSAERAREN ARABERA. ELORRIO,
2008-2013 (EUSKARAZ, %)
46,8
66,0
15,7 17,2
43,3
58,9
0,0
10,0
20,0
30,0
40,0
50,0
60,0
70,0
2006 2008 2010 2012 2014
Haurrak
bakarrik
(nagusirik
gabe)
Nagusiak
bakarrik
(haurrik
gabe)
Haurrak eta
nagusiak
nahasian
Iturriak: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2008; 2013.
50
77..77 NNeeuurrkkeettaa--eegguunneenn aarraabbeerraakkoo eemmaaiittzzaakk
Metodologia atalean azaldu bezala, hainbat neurralditan egin dugu 2013ko Elorrioko
hizkuntza-erabileraren kale-neurketa. Taula eta grafiko honetan, neurraldiz neurraldi jasotako
datuak aurkeztu ditugu. Ikus daitekeen bezala, aldeak daude neurraldien emaitzetan.
13. TAULA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, NEURRALDIEN ARABERA. ELORRIO, 2013
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
51
R. GRAFIKOA: HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA, NEURRALDIEN ARABERA. ELORRIO, 2013
(EUSKARAZ, %)
Iturria: Soziolinguistika Klusterra, Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013.
52
88 DDAATTUU NNAAGGUUSSIIEENN IIRRAAKKUURRKKEETTAA ((LLAABBUURRPPEENNAA))
Hona hemen 2013. urteko udaberrian, Elorrioko Udalaren eskariz, Soziolinguistika Klusterrak
egindako Elorrioko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2013 ikerketaren ondorio nagusiak,
labur-labur:
• Elorrioko kaleetan entzundako hamar elkarrizketatik hiru baina zertxobait
gehiago, %33,4 zehatzago esateko, euskaraz izan da. Gainerakoak gaztelaniaz
izan dira nagusiki (%65,9), eta badira beste hizkuntza batzuetan gertatzen
direnak ere (%0,7).
• 2013ko neurketako datuek bilakaera positiboa adierazten dute 2008.
urtearekiko (bost puntuko igoera bost urtean: %28,4tik %33,4ra).
• Alde esanguratsuak antzematen dira hizkuntza-portaera adinaren arabera
aztertuz gero. Haurrak dira alde handiarekin euskaraz gehien hitz egiten
dutenak. 2013ko neurketan, Elorrion behatutako haurren %65,9 ari ziren
euskaraz. Ondoren, erabilera dezente jaitsiz, gazteak ditugu (%28,3 euskaraz).
Jarraian helduak datoz (%26,2ko erabilera) eta, azkenik, adinekoak (%19,9).
• Adinaren araberako erabilera aztertzerakoan hiru ondorio azpimarratuko ditugu:
Batetik, aipagarria da bi neurketetan haurren eta gainontzeko adin-taldeen arteko
53
aldea handia dela oso. Bigarrenik, bai 2008an eta bai 2011ean, adinekoak dira
euskara gutxien erabiltzen dutenak. Eta azkenik, gazte eta helduen arteko
erabileran apenas dago alderik bi neurketetan.
• Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko erabileran alde handirik ez dagoen
arren, bai 2008an eta bai 2013an hiztuna emakumezkoa denean euskara
zertxobait gehiago entzun dugu gizonezkoa denean baino.
• Haurrek maila berean erabiltzen dute euskara nagusiekin edo haurrekin
daudenean; nagusiek, berriz, askoz gehiago erabiltzen dute euskara haurrekin
daudenean, nagusi artean soilik daudenean baino. Zeharka bada ere, Elorrioko
hainbat euskaldunen hizkuntza-gaitasun nola-halakoaren berri eta hurrengo
belaunaldiei euskara transmititzeko borondatearen berri ematen digu datu
horrek.
Top Related