1
Emakume Abertzale Batza 1922koapirilean sorturiko erakundea da,Eusko Alderdi Jeltzalearen barruanerneriko emakumezkoen elkartea.
Elkarte honek aldi bitan garatu zuenbere lana: 1922tik 1923ko irailera,Primo de Rivera-ren diktadurara arteeta diktadura desagertu zenetik,1931tik aurrera, 1936ko gerratera arte.
Aldi bi hauek izan ziren EABrenunerik garrantzitsu eta emankorrenak;lehenengo aldikada laburra bainagartsua, elkartea sortu eta sendotukodena. Eta bigarrena, indartsuagoa eta
AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
EMAKUME ABERTZALE BATZAREN SORRERA
luzeagoa. Lehenengoak baino etengordinagoa izan zuen honek;gerratearekin bertan behera geratubaitzen beronen egitura eta ekintzaguztia.
Halere ezin da aipatu gabe utzi,1936 urtez geroztik ere, erbestean,Frantzia, Beljika eta Katalunianlehenengo, eta Txile, Arjentina,Uruguay eta Hego Amerikako bestelurraldeetan gero, lanean jarraituzuela, nahiz baldintza kaskarragoetaneta egitura ahularekin.
1933 urtean BBBren baimenazeta laguntzaz ospatu zen Bilbon
euskal emakumeari omenaldia"Homenaje a la mujer Vasca"EABko 60 elkarte bildu ziren
bakoitza bere ikurriñarekin. Hitzegin zutenak emakumeak izan
ziren, ama ziren euskalemakumeei omenaldia egitea
zen helburua: amatasunagoratzea eta emakumeoi seme
abertzale gartsuen heziketanzuten eginbeharra
gogoraraztea.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
2
1932ko Aberri Eguna. EABko emakumeak
Bilboko kaleetatik desfilean.
Hizlariak, emakume irlandarreneginkizuna azaldu zuen berehitzaldian, batez ere etxe barruan etaerlijioaren alde egiten zuten lanaazpimarratuz. Baina baita, ekintzailebezala, herriaren askatasunaren aldeegiten zutena ere goratuz.
Hitzaldi horren ostean, entzulezeuden emakume abertzaleenganeragin zuen gar eta suaren epelean,sortu zuten emakumeok EmakumeAbertzale Batza elkartea, honekizango zituen egitamu eta norabidebatzuk ere aipatzen zirela.
Emakume abertzaleek EABrenbitartez zuten asmoa, gizonezkoabertzaleek berariaz politika-arloanegiten zuten lana osotzea zen.
Elkartearen eragilea Elias Gallastegiizan zen, Bilboko Euzko GaztediBatzako lehendakari abertzalea.
Lan egiteko era Irlandako eredutikjaso zuten. O'Daly zeritzan irlandarabertzale propagandista hizlari bezalaekarri zuten Bilbora 1922ko apirilean,eta hitzaldi garrantzitsu bat emanzuen Juventud Vasca-ren egoitzan.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
33
- arazoetan laguntza ematea...Hitzaldiak eratzen ere lan handia eginzuten; antolatu ez ezik, eman ereegiten baitzituzten.
Bilbon jorratu zuen EABk bere lana,nahiz eta Bizkaia osora hedatzenzuen bere eragina.
1931tik aurrera aurreko helburuberari ekingo zaio, hain zuzen,"Jangoikoa eta Lege Zarra" dotrinarenzabalkundeari.
Gabon, Tolosan 1935ean
argitaratutako lana. Haurrentzat
idatziriko antzerki-obra da.
HELBURUAK ETA EKINTZAK
1922-1923 aldikadanabertzaletasunaren gogo eta ideienzabalkundea eta abertzaletasunarenalde eratzen ziren lan-ekintzenantolaketa zen helburu nagusia.Ekintzen artean, hona hemen batzuk:ongile-lana (ongintza), euskarazkoeskolak ematea, makinaz idaztenikasteko eskolak, ume etaemakumeen heziketa eta kultura,abertzaleen ospakizun etaagerraldietan parte hartzea,mendigoizaleei mendirako irteeretanlaguntzea, etxeetako balkoietanikurrina ipintzeko kanpainak, gizarte --
Robustiana Mujika, Tene.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
4
Gizarte mailako lanari ere arretahandia jartzen zitzaion, gizarte etakulturaren arloko eta gizalaguntzarako ekintzetan gogotik partehartzen zutela. Zehaztu ditzagunekintzok:
Kulturaren esparruan:- Hitzaldiak, jaiak, mitinak... antolatu
eta euretan parte hartzea.- Ikastolak sortzea; eskolak ematea,
gai nagusiak hauek zirela: kristau-dotrina, euskara, euskal geografia,historia eta euskal kantuak. Makinazidazteko eskolak. Musika irakastea.
Antolaketan:- Neskame, eskoletako andereño
eta emakumeen sindikatoenantolaketa bultzatu.
Ongintzan:- Behartsuei, eritetxe eta etxeetako
gaisoei eta giltzaperatuei laguntzaematea.
Hainbat lekutan garatu zuen berelana, baina batez ere Katalunianegindakoa da aintzat hartzekoa;Alderdi Jeltzalearen ideienzabalkundea, kultura-lana, gizaarazoetako laguntza eta ohikoekintzez gainera, euskal emakumeerrefuxiatuentzako etxea sortu zutenhan. Eta euskarazko ikastaro batantolatu ere bai.
"Politika" emakumientzat ez dala; onetan oso-osoan zeurekin nago; nik
ere ez dei ondo arkitzen "politika" era eriketa emakumientzat; batetik, izanik
"politika" ustearen ondorea, eta ustea ( gai onetan beintzat) eri-zaintzazko ja-
kintzaren ondorea, arazo au emakumioi ez dagokigu, gizasemeai bezin ondo;
abek bezin adimen argidunak, edo beintzat agitz ain ikasiak ez geralako; eta
bestetik, senditik kanporako ardura abek, emakumea, bere gizako bearkun
ingurutik aldentzen dutelako; eta au, sendiyarentzat kaltegari izanik, gizartea-
ren galbide litzakelako"
"Baña abertzaletasunak, Miren Itziar, ez du "politika" kin zer ikusirik. Au uste baten ondorea dan bezela; abertzaletasuna biozkada baten ondoreada, maitasun bat da; eta alde ontatik, iya-iya ausartuko nintzake esatera giza-semeai baño ebeto dagokigula abertzaletasuna emakumiai; adimen argiyaayen ogasuna ba-da, maitasuna gurea dalako, emakumiena dalako"
Miren Itziarri idazkiak eta olerkiak lanetikateratako pasarteak (9-10 orr.).
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
5
EABK garatu zituen askotarikoekintzen artean, garrantzi apartekoamerezi dute kulturaren alorrean eginzituztenak. Aipagarriak dira hor:hitzaldi, mitin eta batzarren antolaketa,eta euretan parte hartze errimea.
Eta ahoz egiten zuten lanarenondoan, saihestu ezinezkoa da idatzizeiho zuten emaitza.
Hala ere, idatzizko lanen esparruanemandako lehen urratsak, mendehasieran orduko egunkari-aldizkarietaneginiko idatzietan bilatu behar dira.Zein dira agerkariok? Bizkaitarra,Gipuzkoarra, Napartarra, Aberri etaEuzkadi egunkaria.
1910 aurretik idazian gutxi batzukbaino agertzen ez diren arren,partaide hauek aipatu behar dira,besteak beste: Maria Barbier,Mirentxu; Purificación Gorostiza,Garbiñe; Rakel de Alda, Katalin etaSorne Unzueta, Sorne edo Utarsus.
Purificación Gorostiza, 25 urtekoemakume gaztea Barakaldoko ElRegaton bizi zen. Lehen hezkuntzakoirakasle baten alaba. Neba legegizonazuen, eta bera ere eskola-irakaslea,maistra.
Maria Barbier arabarra zen.Lehenengo Gipuzkoarra eta geroagoAberri aldizkarietan idatzi zuen, P.Gorostizaren ideien ildotik. Argiaitortzen zuen, ez zuela emakumeidazle izan nahi, eta idazten bazuen,
AURRETIKO EMAKUME IDAZLE BATZUK
"Ene Itziartxo: Aldi ontan aipatu dizkitzut zenbait euzko-oitura zar, zeñak
irauteko, edo bizitxeko emakumion eragiña bearreko duten; onela agertu
nairik, beraben alde egiñaz, berabek zaituaz, geuk ere Lege-Zar alde zerbait
dezakegula…… Utzi ditut baña baita batzuk aipatu gabe, gaurko aurrerapenakin, oitura
oyek alperrikako ditugulako…… Gaurko bizikera berri eta aurreratuak, beste oitura berri batzuk eskatzen
dizkigu, egibera berri bat eskatzen digulako; eta abetan okertu ez gaitezan,
ardura berezi bat bearreko zaigu, Jainkoaren eta Aberriaren maitasunean
gure egiñenen zuzenbidea billa"
Robustiana Mujika, Tene-k idatzitako
pasartea "Emakumea eta aberria"
artikuluan. Euzkadi 1921
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
6
abertzale-gogoa emakumeetanzabaltzearren egiten zuela. Idazteabitarteko bat zen emakumearenaberriarekiko eginkizuna hedatzeko.Bere ustez, emakumeakabertzaletasunaren hedakuntzanzuzenki parte hartu behar zuen, bainaohiko etxe- edo familia-girotik.
Rakel de Aldak 20 urte zituen etaBilboko erdi-goi mailako familia batekoalaba zen. Bere aita, EAJko Diputazio-buru zen, geroago sortuko zenEuzkadi Buru Batzarraren aurretikoalderdi-batzordeko nagusia. Emakumehau, aurrekoa baino aurrerago joanzen. Honek esaten zuenaren arabera,emakumeak etxetik kanpora irtenbehar zuen eta gizonekin lankide izanbehar zuen aberrigintzan.
1910 urtea ezkero, lehenagokoemakume idazle-taldea desagertuegingo da. Mirentxu eta Garbiñe 1908eta 1909an hil ziren. Eta gainerakoak,Kataliñ eta enparaduak, lanakbialtzeari utzi egin zioten.
1910 urtearen azkenerantz,Bizkaitarra agerkarian berriro hasikoda sail bat, "Colaboración femenina"izenekoa. Baina bertan dozena erdibat idazle besterik ez zaizkiguagertuko. Ezizenez sinatzen dute betieta horregatik idazleok nortzuk direnjakiten ez da batere erraza. Honaeuron izenpeak: "N. L. de A.", "MirenIkerne", "Gotzone Miren", "MirenJosune", "Andra Garatz", "Maite","Igone".
Idazlanotako edukia, AlderdiJeltzalearen idearioaren zabalkundeazen, eta batez ere, emakumeenbetebeharra gizonezkoen abertzale-lanaren osagarri bezala ulertzekonorabidea.
"… gure aldetik ba beste zerbait ere bai leikegu abenda garbitasunatzaz:
es-kontzean, gure abendakoa ez danakin ez eskontzea. Egiya esan, ez naiz
azartzen esatera, euzkotara izan ezik iñorekin ez eskontzeko; ori ez. Aberia-
ganako bearkunaren gain degu geure gogoaren gaizkatzea; eta bizibide bat
artu edo ezetik galdu leike au. Orengatik ez dizut esango, zeuk eskondu nai,
senargai euzkotar onik euki ez, eta orela dan atzeritar bat bai, zure abendari
kalterik ez egitearen zure gogoari egiteko; baña au ez da beti gertatzen, eta
al-ba dezu behintzat, atzeritar eta euzkotaren artian euzkotara aukeratu; ori
bai. Eta onela izan dedin, zeuri dagokizun añian alegindu ere bai"
Tene Mujika. Euskal arrazaz edo endaz ari da.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
7
TENE MUJIKA
Baina idazlanotarik gehien-gehienakgaztelaniaz idatzirik daude, eta 1916urtetik aurrera Euzko Deyahamabosteroko euskarazkoaldizkarian maiztasunez idaztenhasiko den lehenengo euskal idazleaRobustiana Mujika, Tene izango da.Gipuzkoar idazle oparoa. Hainbatolerki eta kontakizun argitaratu zituen,guztiak euskaraz.
Euzkadi egunkariko "Emakumea etaaberria" atalean ere hainbat aldiz idatzizuen. Gutun edo eskutitz jenerokoidazkiak ziren, Miren Itziar izenekopertsonaia asmaturiko bati zuzenduak. Gutun hauen bidezemakume abertzalearen arketipoaeskaintzen du, ereduak ematen ditu;emakumeak etxean eta gizarteannolako jarrera eta jokaera izan beharduen. Azken batean, helburudidaktikoa du Tenek, neskatilaabertzaleen heziketa baitu gogoan.
Deban jaio zen 1888an eta bertanhil 93 urte zituela. 1923an DebakoEABko diruzain izan zen, eta 1935etikaurrera Gipuzkoako EAB federaziokolehendakaria.
Agerkarietan hainbat idazlan egiteazaparte, olerkiak, narrazioak etaantzerki batzuk ere idatzi zituen.1975ean Euskaitzaindiak ohorezkoeuskaltzain izendatu zuen.
"Biziro sartu da erdalkeria emakumen artean; euzkeldun errian, emaku-
mea da euzkera sustraitik jaten duan zerena; emakumea euzkerari euzkel-
errian galbiderontz geyen bultzatzen dion indarra; eta gure ele au gaizkatu
nai ba'da, emakumea da lehen bere alder ipiñi bear dan gaikia"
"… zenbait gauzetarako gizasemeena baño almen geyagoduna: sustrayagotik
ukitzen diegulako edo ta beren oñaria dagigulako; orengatik gera gu gauz
oyen zoria erabaki dezakegunak. Abetako batzuk dira eleak, edo izkuntzak
gizartean: eta gure aberien elea euzkerea. Biziko ba'da, ele ila izango
ezpa'da, beste guzien gain emakumien egipena da lenen lenen bear duana eta
esango dizut zergatik. Lenbizi elearen osasuna gaztedian dago: iraungo
ba'du, gizaldi guztietan erabiliko duten gazteak bear ditu: eta gaztedi euzkel-
dun ori umeak dagie: amak aziko dituen umeak".
Tene Mujika. Euskal hizkuntza du jardungai.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
8
Bere lanetan isladatzen denpentsamoldea hau da: emakumeekabertzaletasun eta ohitura zaharrenalde jokatu behar zutela politika-alorretik kanpora, ohiko zereginak utzigabe eta gizonezkoen lekua hartzekoasmo barik.
Bere idazlanetan nahiz hitzaldietanjorratzen zituen ideia eta asmoakaurreragotik ere aipatuak eta landuakizan arren, Tenek zehatz eta sakonazaltzen jakin zuen. Lan oparoa eginzuen Alderdi Jeltzalearen ideologiarenzabalkunderako.
Beraren idazki ezagunenak hauekdira:
- Miren Itziarri idazkiak eta olerkiakZornotzako Jaungoiko-Zalerenirarkolan argitaratu zen eta EuskaltzaleBazkunak saritutako lana da. Lehenesan bezala, emakumeei zuzendurikogutunak dira, baina olerkiak ere bai;eta guztiak, barru-barrutiko abertzale-sentiera batez eihoak. Olerkiak,arrantzaleei, amamei, maitaleeizuzenduak dira, baina beti ere aberriaeta abertzaletasuna sakon-sakonetikgoratuz.
- Gogo oñazeak Tolosan argitaratuzen 1934 urtean Antzerti aldizkariko34, 35 eta 36 zenbakietan. Aldizkarihorrek antolaturiko bigarren antzerki-lehiaketan lehen saria irabazi zuen.
- Gabon haurrentzat idatzirikoantzerki-obra (Tolosa, 1935), Antzertialdizkariaren 46 zenbakian agertuzen.
- Juan Jose 1936 urtean AsambleaMariana Diocesana-k eraturikolehiaketara aurkeztu zuen eta baitasaria irabazi ere. Baina handiklasterrera guda hasi zen eta ondoriozgaldu egin zen lan hau.
- Cuadernos de Vascuence hablado (Zarautz, 1968) ipuinak etanarrazio laburrak dira.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
9
KARMEN ERRAZTI
Tene Mujika 1916an bere olerkiakargitaratzen hasi eta hil batzuetaraekingo dio idazteari beste emakumebatek. Euzko Deya euskalhamabosteroko aldizkarian azaldukoditu bere idazkiak Karmen Errazti,Etxakin emakumeak. Geroago EABkolehendakari izatera helduko da.
"Euskeldun neskatillai" idaztenzizkien artikuluak. Bilbotarra zen eta26 urte zituela ikasi zuen euskaraKirikiño maisu zuela.
Noizean behin baino ez zuenidazten. Ez zion Tenek egin zuentrinkotasunez langintza horri ekin.Baina ia beti euskaraz idazten zuen.Iritzi-artikuluak batez ere, baina baitaipuinak eta antzerkiren bat ere. Inoiz,ahoz emaniko hitzaldiak ere Aberrialdizkarian transkribaturik emanzituen.
Idazkion gaia, Sabino Aranarenideologia aditzera eman etaemakumeen artean zabaltzea zen.
…«bestiak atsegindutiaren bere buruba makurtzeko gertu egon biar-da
beti. ¿Buru-makurtze onek eztauko bere sarija? Bai, ta andija: gustijoen
matagari ixatia»
«Bixitza, atsegiñez beterik dago, gura-dabenentzat. Zugatz oritsubak,
landara loratsubak, txoritxu abeslarijak, exar distiratsubak, naikuak dira po-
zaldi andija emoteko»
Karmen Errazti, Etxakin. Euzko Deya, 1916 eta 1917urteetako pasarteak. Euskaraz mintzatzen ziren emakumeeiidazten zien Etxakinek, euren heziketarako norabideak emanez
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
10
Aurreko urteetan eta hamarkadaneginiko lanaren aldean, izugarrizkoaurrerakada izango da, handikaurrerantzean emakume abertzaleekaldizkarietan egingo dutena.
Hala ere, ez ziren asko izaneuskaraz idatzi zuten emakumeabertzaleak. Gainera, idatziz agertzendiren testu asko, mitinetan berbazesanikoen transkripzioak besterik ezdira.
Julia Fernandez Zabaleta eta Mariade Etxabe dira hitzaldiak euskarazematen zituztenetariko EABko kide bi.
1922ko abenduaren 3an euskararenaldeko kongresu bat egin zen Bilbon,Juventud Vasca-ren egoitzan. Han,euskararen ardura EABri emanzitzaion. Batzar hartan eureneginkizun bezala hartu zuteneuskararen erabilera eta zabalkundea.Eta helburu horren betegarrirako sortuziren egitasmoen artean, hauek aipatuzituzten kongresuan zeudenandrazkoetariko batzuk: irakur-idazketaren irakaskuntza eta euskalabestiena.
EAB SORTU ONDOKO EUSKAL IDAZLEAK
Julia Fernández Zabaleta argazkiaren erdian.Nafarroako EABkoa.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
11
JULIA FERNANDEZ ZABALETA
Nafarroako EABren sortzaile etaeragileetarikoa izan zen, eta IruñekoEAB taldeko lehen lehendakaria. 1930inguruan sortu zen Nafarroako atala.
Baina lehenago eman zuen bereburua ezagutzera Euskal Esnaleaelkartearen eskutik. Elkarte honekurteoro euskarazko hitzaldiakantolatzen zituen, gero argitaraematen zirenak. Elkarte honetanhitzaldia eman zuen lehen emakumeaberau izan zen, 1924ko abenduaren14an. 26 urte besterik ez zituen etalehen hezkuntzako andereñoa zenIruñean. Hitzaldiaren gaia "Emakumienetorkizuna" izan zen. Bizi guztian
jardun zuen andereño-lanean, etaFrancoren errejimena etorri arte,politika-arloan buru-belarri sarturikegon zen.
Emakumeei euren buruak jakitezeta lanbidez hornitzea gomendatzenzien: emakumeak etxetik kanpokoalokairu-lanean sartu behar zuteladefendatzen zuen. Adimen-lana ereegin behar zutela uste zuen. Eta eraberean, herri-karguetara ere iritsibehar zutela. Hala bada, politika-eremua zabalik zegoen haren aburuzemakumearentzat.
«Pantze ta
Alemania'n, g
izon g
eyenak g
udara joan zi
ranean, emaku
meak
artu z
ituzte
n aye
n lanak;
emakumeak
joan zira
n lanoletara, e
makumeak
sal-
tokietara
, emaku
meak egin zir
an lantokietako
zuze
ndari, ta emaku
meak
lurak
landu zituzte
n. Euro
pa'ko gizo
nak erio
tzara
eroitu
zituzte
n artean,
emakumeak,
zalantza
gabe, oste
tasun gabe, b
eren soingañean bota zu
ten bi-
zibideko
zama. O
ra zer e
gin zuten e
makume a
yek,
bere bizi
ya ir
abazteko
gai
ez zira
nak, gauza
sako
n eta astunak e
giteko
gertuta ez z
eudenak. Ori j
akinda
¿nork za
lantzatze
n du emakumeak b
izi azk
e bat lortu
dezake
la?»
Julia Fernández Zabaletaren "Emakumien etorkizuna",Itzaldiak liburutik hartutako pasartea. Liburu hauDonostian argitaratu zen 1926 urtean. Euskal Esnaleaelkarteak antolaturiko hitzaldi-saioetan 1924aneskainitakoa.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
12
Kutxa Probintzialak eratu zuenliteratura-lehiaketan lehen saria jaritsizuen antzerki-sailean.
1930ko uztailean Euskaltzaleakelkarteak ekitaldi garrantzitsu batantolatu zuen Donostian "Homenajede la mujer al euskera" izenaz. Etaantzerki-gau bat izan zen azkenean,ikusleetan euskararen aldeko jarrerasorrarazteko. Aipagarria da Maria deEtxabek eskaini zuen hitzaldia, "Lamujer y el euskera" izenekoa.
MARIA DE ETXABE
Zarauzko EAB taldeko lehendakariaizan zen. Euskal Esnaleak eratzenzituen hitzaldi-saioetan bigarren partehartu zuen emakumea Maria deEtxabe da. 1930eko apirilaren 27aneman zuen hitzaldia gai honeninguruan: "Zorionaren iturria gizonaknon du?".
Zarautzen jaioa zen 1904an etabertan hil zen 1993ko maiatzaren5ean. Euskararen alde eman zituenhitzaldiez gainera, antzerki-lan bat erebadu: Iziarko Ama, hiru ekitaldikoa.1929 urtean Gipuzkoako Aurrezki
Maria Etxabe. Zarauzko EABkoa.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
13
BESTE BATZUK
EABko kideek ematen zituztenhitzaldietan lantzen zituzten gaiakemakumearen ingurukoak ziren:emakumeen papera, betekizuna etalekua gizarte abertzalean.
Kulturaren esparruan nabarmendueta nagusitu zen emakumeen lana.Politika-lana gizonezkoen esparrutzathartzen zen orduko giroan etaabertzaleen pentsamoldean.
Kulturaren esparruan, euskalhizkuntza babestu eta garatzea hartuzuten zeregin nagusitzat.
1923tik 1930era idazle emakumeekegunkari eta aldizkari abertzaleetanidazten segitu zuten: Euzkerea, EuskalEsnalea, Euskalerriaren Alde,Jaungoikozale, Euzkadi, Diario Vasco,Bizkaitarra, Argia eta El Obrero Vasco.Idazle gehienak EABko kideak ziren.
Hauen artean aipagarriak: KarmenErrazti, Etxakin eta Sorne Unzueta,Utarsus, Bilboko EABkoak; JuliaFernandez Zabaleta, Iruñeko EABkoa;Maria Etxabe, Zarauzko EABkoa;
Euskal Herri osoan eman zituzten hitzaldiak EABkoemakumeak garai haietan. Aurrerapausu handia izan zenemakumea plaza agirian azaldu zelako (Mujeres yNacionalismo Vasco, M. Ugalde, EHU, Bilbo, 1993.)
Elvira Zipitria, Donostiako EABkoa;Tene Mujika, Deba eta GipuzkoakoEABkoa eta Errose Bustintza,Mañariko idazle bezala aipu bereziamerezi duena.
Hain ezagunak ez diren bestebatzuk ere aipatu behar dira, nahizeurotariko gehienek euskaraz barikgaztelaniaz idatzi zuten: Ivonned'Arispe, Antonia May, "Edurne","Mirentxu", "Alicia", Rosa Hierro,Francisca Astibia -Astitxe edoOnintze-, "Loentxo", JoakinaGaraialde, "Ibone", Juanita Mir, RufinaAzkue, "Gorularija" eta "Miren Terese”.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
14
Agirre, Mercedes Kareaga, MirenLazkano, Julene Urzelai, KatalinaAlastuei, Julia Fernandez Zabaleta,Karmen Sanchez Gamarra. Euskarazeta erdaraz ziren hitzaldiok, jakina.
Egunkari eta aldizkarien bidez erelan zabala garatu zuten, EuskoAlderdiaren pentsamoldea indartu etazabaltzeko. Euretariko batzuk erdarazidazten zuten. Hala, KarmenErraztiren lanak gaztelaniaz daude,baita Ivonne d'Arisperenak ere.
Euskaraz idazteko aukera, batezere, Euzkadi eta El Día egunkarietaneta Argia eta Euzko aldizkarietan izanzuten. Era berean Amayur eta
1931TIK AURRERA
Primo de Rivera-ren diktadurarenostean garai aproposa gertatu zenEABrentzat elkarte bezala berpiztu etaindarberriturik agertzeko. EuskoAlderdi Jeltzalea izan zuten eragile.Alderdi Jeltzaleak EABren laguntzanahi zuen, honek antzineko gizarte-modua berreskuratzen eta ohiturazaharrak zaintzen lagun ziezaion.
EABk gizarte-kultura arloetara etaongile-lanetara abiatu behar zuenbere jarduna, baina inola ere politika-eremuan sartu barik. Ardura-banaketahonen ondorioz, euskararen aldekolana interesgune nagusi bihurtu zenelkartearentzat. Abertzaleekemakumeen eskuetan uzten zutelakoeuskara galdu edo biziko lehia.
Euskararen aldeko ekintzamardulena, hizlari moduan bete zuten.Hainbat dira herririk herri hizlari ibilizirenak: Polixene Trabudua, SorneUnzueta, Miren Nekane Legorburu,Gloria Zubia, Teresa Zabala, Haydeé
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
15
EAB taldeko burua zenez, besteardura batzuk zituelako. Hogeikohamarkadan idazkuntza oparoa garatuzuen emakumeak, bigarren aldihonetan idatzitakoak hamabira ez diraheltzen.
Karmen Erraztik ere erdaraz idatzizuen egin zuen apurra, eta gauzabera esan daiteke Ivonne d'Arisperengainean.
Beste emakume batzuk, ostera, osoemankorrak azaldu ziren euskarazidazten. Horietako batzuk hurrengodoazenak dira.
Polixene Trabudua eta Haydeé Agirre hizlariakespetxeraturik.
Jagi-jagi aldizkarietan ere idatzi zuten.Horrezaz gainera, badira idazlanbanakak Bizkaitarra, Arabarra,Mendigoxale, El Obrero Vasco, AberriEguna, Jaiki eta Euskal Esnalea-n ere.
Iritzi-artikuluak, abestiak, ipuinak,leiendak, hiztegitxoak, kronika-albisteak ziren, besteak beste,argitaratzen ziren idazlanak. Idazkionbidez euskararen irakaskuntzabultzatu nahi zen emakume etaumeen artean.
Idazten dutenetarik asko, 1930aurretik agerkarietan idazten ibilitakoberberak dira: Errose Bustintza,Mañariko, "Ete" (Markinakoa), Mª Begoña Beristain, Lorea (Eakoa),"Lilitxo" (Leitzakoa), Robustiana MujikaTene, Karmen Errazti, Etxakin, Ivonned'Arispe, Julene Azpeitia, Arritokieta,Maria Juaristi, Mirentxu (ElgoibarkoEABko lehendakaria 1933an),"Lorentxu" (Motrikukoa), "Iñazi"(Bergarakoa), Elvira Zipitria, Ira,"Edurne", "Itxiartxo", "Ekarnetxu" etabeste batzuk.
Aldi honetan Tene Mujikak gutxiagoidatzi zuen aurrekoan baino, Debako
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
16
JULE GABILONDO
Julene Azpeitiarekin batera, hauizan zen Euzkadi egunkarian gehienidatzi izan zuena, Lauaxetaren deiarierantzunez.
Mungiatik idazten zuen. Guztira 30idazlan baino gehiago dira bereak, etaguztiak euskaraz.
Politika-gairik ia ikutu ere ez zuenegin. Sarrien darabiltzan gaiak:Sabino Aranak irakatsitako ideiak etaemakumeek abertzale mogimenduangogotik parte hartu beharra.Emakumeari dagokio Jainkoa etaAberriaganako maitasuna zabaltzea.Amak zirenak ama bezala, eta besteguztiek etxe-harremanen bidez edotahitzaldi eta aldizkarien bitartez.
JULENE AZPEITIA
Zumaian jaio zen 1888an. Andereñoizan zen Bizkaiko auzo-eskoletan.Bizkaiko auzo-eskolen buru izendatuzuen Bizkaiko Foru Aldundiak.
1931-33 bitartean 57 lan argitaratuzituen Euzkadi egunkarian,Lauaxetaren eskariari erantzunez.Dotrina-kutsuko lanak ziren, EuzkoAlderdi Jeltzalearen ideiak zerabiltzanlanotan.
Idazlanetarik ehuneko hirurogeianumeen heziketa darabil gaitzat.Euskaraz daude eta egunkariko"Euzkotar Umien aldez" atalean ateraziren.1
Julene Azpeitia, Arritokieta.
1 Ikusi Bidegileak 1 karpetan Julene Azpeitiari eskainitako liburuxka.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
17
ERROSE BUSTINTZA
Errose Bustintza, MañarikoMañarian (Bizkaia) jaio zen 1899urtean. Kirikiñoren iloba zen, etaKirikiño saria irabazi zuen 1932 urtean.Euzkeltzale Bazkunak sortu zuen sarihau, Euzkadi egunkarian idaztenzutenen artean emateko.
Mañarikok asko eta ondo idatzizuen, beraren osabaren eskolaherrikoi eta biziari zerraiola. Euzkadiegunkarian eta Jesusen BiotzarenDeya aldizkarian idazten zuen.
Iritzi-artikuluak, olerkiak eta kantu-hitzak egin zituen besteak beste,Mañariko kronikak bialtzen zituen berejaioterritik egunkarira, harik etaFrancoren gudarostearen erasoakezina sortu zuen arte. Alde horretatik,osabak hainbeste landu zuen kazetari-lana ez da nolanahikoa ilobarenganere.
Mañarikoren ipuin bilduma
J. Kerexetak argitara emana.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
18
Beste guztien gainetik ipuingintzanerakutsi zuen Mañarikok trebetasunapartekoa. Ipuin-sorta ederra osotzendute gudu aurrean argitaratu zituenipuinak. Honetan ere, nolabait,osabagandik zetorkion kontaketarakosena. Irudimen handikoak dira berarenkontakizunak, ez bakarrik bere kabuzsortuak, baita herritik jasorikoak ere.Hizkera bizi-bizia eta aldi bereanaberatsa zuen, osabak bezala.Irakurtzeko atsegina.
Bizi zela libururik osotu ez bazuenere, Jaime Kerexetak argitara emandu orain dela urte batzuk Mañarikorenipuinen bilduma eder bat, 49 ipuinezosotua, eta biltzaileak berak orraztueta gaurkotua.
Euskal idazleak bizkaieraz
(K. Etxenagusia, Labayru Ikastegia)
liburuan argitaraturiko Errose
Bustintza, Mañariko-ren ipuina.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
19
SORNE UNZUETA
Sorne Unzueta, Utarsus BilbokoEABren barruan zabalkundearenarduraduna zen.
1900ean jaio zen Bilbon.Abertzaletasunak eraginda ikasi zueneuskara gaztetxotan eta harrezkeroeuskal hizkuntza bere lan- eta gizarte-tresna bihurtzen gogotik ahaleginduzen. Andereño legez jardun zuenBizkaiko hainbat auzo-eskolatan, hariketa gudak lanbide hori eten zion arte.
Gero, bere ume txikiak hartuta,Frantziara alde egin behar izan zuen.Hala bada, 1937an etorri zitzaionhamabost urte iraungo zuen
erbestealdia. Erbestean, lehenengogaztelania irakasten eta gero frantses-hizkuntza eta kultura ematen aterazuen bizimodua.
Guda aurreko aldizkari etaegunkarietan ugariak dira Utarsuseksinaturiko idazlanak. Beste emakumeaskok legez, ez zuen idazten bereburua idazle ikusten zuelako,gizartearekin sentitzen zuenbetebeharragatik baizik. Abertzaleazen eta EABko kide izateak eskatzenzion konpromezuak bultzatuta, bestezeregin batzuen artean, idatzi ere eginbehar zuen. Euskara indartu etagizarte-mailan abertzale-gogoazabaltzearren egin zuen bere lana.
Sorne Unzueta, Utarsus
Bilboko EABkoa.
Utarsusen euskal lanenbilduma LabayruIkastegiak oraintsuargitaratua.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
20
maitasuna. Baina badararabiltza bestemotibo batzuk ere: amatasuna,natura, urtaroak. Olerkiok atseginezirakurtzen dira; estilo samurra etagozoa duelako idazterakoan Sornek.Poesia deskriptiboak dira, adjektibougariz hornituak.
Ipuinak eta narrazioak.Gudu aurrean idatziriko ipuinak lau
dira. Alegien erara idatziak daude etaeuretan beraren iritziak agertzen dituaberria, herria eta euskara gaieninguruan.
Oraintsuan plazaratu da LabayruIkastegiaren eskutik, UtarsusenIdazlan Guztiak liburua, IgoneEtxebarriak atonduriko edizio batenbidez.
Hiru ataletan bana daiteke bereekintza:
Hitzaldiak.Sornek ere, beste euskal emakume
idazle batzuen antzera, euskalemakumeen lana eta betebeharraaldarrikatu zituen. Gogoangarria daBermeoko mitin baten euskara eginezizan zuen arrakasta: "Bermeotarrak!"lehen hitza esanez batera txalo-hotsajaso zuen. Bizkaiko eta Gipuzkoakoherri askotan parte hartu zuenmitinetan.
Olerkiak.Geroago ere idatzi izan dituen arren
beste batzuk, 1930-32 bitartean,euskal poesiak goraldia ezagutu zuengaraian idatzi zuen zatirik handiena.Poesietan ere gai nagusia euskalgizartea da: giza maitasuna,Aberriaganako eta Jainkoaganako
Sorne Unzuetak andereño legez jardun zuen Bizkaiko auzo-eskoletan gerra aurretik.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
21
Idazla
n gu
ztiak
, Sor
ne U
nzue
ta, U
tarsu
s.
Laba
yru
Ikaste
gia-B
ilbok
o Uda
la
22
ELISA ALZOLA
Euzkadi, Amayur eta Euzko-nagertzen ditu bere lanak "Ane Miren"ezizenez izenpeturik; Euzko-n idatziakeuskaraz daude. Abadiñoko EABkokidea zen eta Lauaxeta olerkariezagunak bultzatu zuen agerkariabertzaleetan idaztera.
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
1933-1936 ALDIA
Orduko politika-egoera zela eta,EABk, nahiz eta apurren bat hazi, ezzuen izan hala ere, aurreko urteetanbezalako gorakada aipagarririk.
Herriren batzuetan EABren atalberriak sortu ziren, baina 21 inguruguztira ere. Ekintza-eremuak eta lan-jokabideak aurreko aldiko bidetikjarraitu zuten.
Tenek eta Mirentxuk euskarazidazteari ekin zioten, bai egunkari baialdizkarietan, lehenagoko ideologia-ikuspegi berarekin.
23
Euzkadi egunkarian, euskal atalean,beste hainbat emakume idazleaurkitzen ditugu. Guztira EABkokideek eginiko 120 idazlan bainogehiago dira aldi honetakoak, gehien-gehienak euskaraz idatziak.
Idazleen artean: Julene Azpeitia,Arritokieta, Jule Gabilondo, Maite,Monica de Lekunberri, "Mirentxu","Emakume bat", "Tene", "Emakumealdra", "Mañariko", "Ane Miren",Subiñas'tar Miren, "Josune","Andereño batek", Karmen Gurtubai.
1934-36 bitartean, Julene Azpeitiakehun bat idazlan egin zituen, eta JuleGabilondok hogei inguru. Julenerenidatziak umeei zuzenduak eta umeenheziketaren gainerakoak ziren, Edukialiterario-didaktikoa dute eta estilo-itxura kontuarena. Euzkotar umien
ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
aldez eta Euzkotar umientzat zirenidatziotan erabiltzen zituenizenburuak. 1934an Kirikiño sariairabazi zuen ipuin erara idatzi zuenartikulu bategatik: "Euli baten edestia".
Jule Gabilondo, Maite-k ere bereidazlanetan erlijioaz eta euskalhizkuntzaz jardun zuen.
Idazle bi hauen eta orohar bestebatzuen lanetan, euskararenzabalkundea egiteko gogoa nabari da,eta honekin batera, Eusko AlderdiJeltzalearen ideien azalpena irakurleeijakitera emateko xedea.
24
Aipagarria da bestalde, El Díaegunkarian garai honetan sortu zela"Emakume Ingoskia" euskarazkoorrialdea. Gipuzkoako EABk zuen orrihorren ardura. Helburu nagusia,euskararen aldekoa zen: euskarazabaldu eta indartzea. Orri horretaniritzi-artikuluak eta literatura-lanakatera ziren, batipat.
Honez gainera, Argia, Ekin etaEuzko astekarietan ere agertzen zirenemakume idazleen lanak. Tenek Argia-n, Maitek Ekin eta Euzko-n.Beste agerkari batzuetan ere ateraziren. Hala, esaterako: Aberri, Amayureta Jagi-jagi.
ATZERA
© Hizkuntza Politikarako Sailordetza
Idazleek ezizenpean mozorroturikplazaratzen dira ia beti. Hori dela etanekeza da euren benetako izen-deiturak jakiten. Hona batzuk: "Ete","Emakume bat", "Lamiña bat","Edurnetxu", "Ikerne", "Neska zar bi","Mirentxu", "Amaya", "Arantza","Eguzkiñe", "Teresetxu", "Gare","Dule", "Ni emen", "Gogozale","Sorkunde", "Matagune", "Beti gazte".
Top Related