1. LEHENENGO PLATERAK: HOTZ ETA BEROAK
1.1. Babarrunak 1.2. Porrusalda 1.3. Makarroiak tomatearekin 1.4. Urdaiazpiko kroketak 1.5. Arrain zopa 1.6. Pasta, urdaiazpiko eta gaztarekin (Parmesano)
2. BIGARREN PLATERAK
2.1. Atun enpanadillak 2.2. Antxoa marinatuak 2.3. Bakailao enpanada 2.4. Indioilar brotxetak 2.5. Odolki nahasia 2.6. Txipiroiak bere tintan
3. AZKENBURUKOAK
3.1. Torradak sagar purearekin 3.2. Browniea mikrouhinean 3.3. Jogurt Bizkotxoa 3.4. Coulant 3.5. Txokolate bizkotxoa 3.6. Ogi tarta 3.7. Gurinezko gailetak 3.8. Muffin-ak
s
1.1. BABARRUNAK
Os Osagaiak (lau lagunentzat):
Babarrun gorriak (kilo
laurdena bakoitzarentzat)
Baratxuria
Buru erdi tipula
Oliba olio zarrastada txiki
bat
Gatza apur bat
Baso bat olio
LAGUNGARRIAK
Txorizoa
Egiteko era:
Babarrunak hasteko, hobe da, ontzi batean 12
orduz uretan edukitzea.
Hasteko ontzi sakon batean, babarrunak,
baratxuria, tipula, olio zarraztada eta gatza jarriko
ditugu, su txikitan egosten.
Gero, egosi bitartean, ur hotza bota babarrunak
samurtzen eta salda loditzen den arte.
Ondoren, babarrunak egosten diren bitartean,
txorizoa ipini ontzi barruan.
Ordu pasa eta gero, babarrun egosita daude.
Bukatzeko, ongi aurkeztu oso erraza da eta.
Normalean zopa-ontzi batean edo lurrezko kazola
batean aterako ditugu babarrunak.
Aholkua: babarrunak bezperan egosi, orduak pasa
ahala saltsa gizendu eta gozatu egingo baita.
Zerbait pertxonari, lagungarriak babarrunak
gehiago guztatzen zaizkiei; hau da odolkia,
saiheskia eta aza. Niri ez zaizkit batere guztatzen,
garbi-garbi gustatzen zaizkit.
On egin!
Cruz
1.2. PORRUSALDA Os
Osagaiak :
Dozena erdi porru
5 patata
Zurrusta bat oliba-olio.
2 Azenario
Ura
Gatz pixka bat.
Egiteko era:
Lehenik hartu porruak eta garbitu
ondo uretan. Gero zuritu azenarioka
eta patatak . Hartu lapiko eta bota olioa
eta su motelean utzi. Txikitu
azenarioak, porruak eta patatak.
Ondoren bota patatak, azenarioak eta
porruak; egin 2 minutuz eta buelta
eman koilararekin.
Gehitu gatz pixka bat ura estali arte.
Bukatzeko itxi tapa eta laga 6 minutuz.
Prest dago¡¡¡¡ On egin
Angi
1.3. MAKARROIAK TOMATEAREKIN
OsOsagaiak:
Pakete erdia makarroi
Bi tomate heldu
Pote txiki bat tomate
frijitu
Piper berde bat
Tipula bat
Olioa
Egiteko era:
Hasteko, lapiko batean ura ipini eta urak
irakiten duenean makarroiak gatzarekin bota
eta egosten utzi 3-8 minutuz
Bitartean, tipula eta piperra fin-fin zatitu,
azala kendu tomateei
Ondoren, zartaginean oiloa bota eta ondo
frijitu barazkiak, su motelean utzi 15
minutuz, tomate frijitua gehitu eta egosten
utzi beste 10 minutuz
Minipimerretik dena pasatu, satsa goxoa
lortu arte
Azkenik, makarroiak erretilu batean jarri eta
saltsa gainetik bota, baita gazta birrindua eta
perrexil pitin bat ere
Bero zerbitzatzen da
Zailtasuna: erraza
Kostua: merkea
Maite
1.4. URDAIAZPIKO KROKETAK
Osagaiak:
½ Tipula
200g Urdaiazpiko
100g Gurin
700ml Esne
100g Irin
Albardatzeko: bi
arrautza, irina, olioa eta
ogi birrindua
Egiteko era:
Hasteko tipula eta urdaiazpikoa txikitu.
Kazolan gurina desegin eta gero bota
tipula eta urdaiazpikoa eta egin poliki-
poliki.
Gero gehitu irina kazolan eta egin ondo.
Jarraian bota esne beroa eta nahasi dena
15 minutuz, loditu arte.
Bota bexamela ontzian eta sartu
hozkailuan 6 orduz.
Bexamela hotza dagoenean, moztu eta
egin kroketak.
Segidan pasatu irinetik, gero arrautzatik
eta bukatzeko ogi birrindutik.
Amaitzeko bota banan bana zartaginean
eta frijitu, egin arte. Frijitu, eta gero, ipini
sukaldeko paper gainean olioa
xurgatzeko.
Besterik, ez. On egin!!
Leire
1.5. ARRAIN ZOPA
Osagaiak:
400 gr legatz-zerra
½ piper gorri
2 tipula ertain
2 tomate
3 baratxuri ale
Baso bat ardo zuri
Irina
Baso erdi oliba olio
Gatza eta piperbeltza
Egiteko era:
Xehatu xerrak.
Zuritu eta txikitu tipulak, piperra eta
baratxuri aleak.
Zartaginean bota olioa eta arin frijitu
tipula eta gero gehitu piper zatiak eta
baratxuria txikituta. Egin su motelean eta
gehitu tomatea.
Bestalde, lapikoan jarri ura eta gehitu
baso bat ardo zuri. Jarri legatza egosten.
Gehitu gatza eta piperbeltza.
Egosita dagoenean iragazi salda. Saldan
gehitu irina. Eragin eta gehitu sofritoa.
Irakiten hastean jaitsi sua eta orduan
gehitu legatza.
Bere puntuan dagoenean kendu sutatik.
PROBETXU ON!!!
Gonzalo
1.6. Pasta, urdaiazpiko eta gaztarekin (Parmesano)
Osagaiak:
500 gramo pasta motza
1 litro ur
Gatz apur bat
2 koilarakada margarina
200 gr. Urdaiazpiko
1 lata esne-gain
1 adar-perrexil
100gr.gazta pamesanoa
Egiteko era:
Hasteko, prestatu motza pasta,
lehenik, ura berotu gatzarekin eta
irakiten duenean, gehitu pasta eta
10 minutuz utzi, noizean behin
eragin.
Bitartean, satsa prestatuko dugu.
Moztu urdaiazpikoa hurren
koadrotan tamainako dadoetan.
Jarraian, nahasi urdaiazpikoa
esne-gainarekin, berotu zartagin
batean su txikian; Gero, gehitu
perrexila eta gazta parmesanoa.
Saltsakin oso ondo geratzen da edo
nahi baduzu, gehitu gatz edo/eta
piperbeltza.
Bero zerbitzatu plater hau eta gozatu
¡!!!!!
Ivan
1.7. ENTSALADA
Osagaiak:
: Letxuga
tomateak (Raf mota badira,
hobeto)
tipula bat
Zainzuriak
piper bat
azenario bat
hegalaburra(atuna)
olibak,
modena ozpina
maionesa
oliba-olioa
gatza
Egiteko era:
Barazkiak garbituko ditugu
Gero labana hartuko dugu eta
tomateak, tipula eta piperrak
moztuko ditugu. Azenarioak
txikituko ditugu. Xerrek finak
izan behar dute.
Denak nahastu letxugarekin,
eta bota hegalaburra eta
zainzuriak.
Gozatu ondo ozpina, gatza eta
oliba-oliorekin. Nahastu
berriro eta zainzurietan bota
maionesa pixka bat nahi
baduzu.
On egin
Oscar
Osagaiak:
Poltsa bat enpanadilla “la
cocinera”markakoak
-.Tipula bat
-.Tomate-pote bat
-.Arrautza bat
-.2 atun-pote
-.Piper gorri bat
-.Oliba olioa
-.Gazta
Egiteko era:
Enpanadillak Izozkailutik atera ordu
bat lehenago.
Jarri olioa berotean zartagin batean,
bitartean, tipula txikitu. Olioa bero
dagoenean tipula bota eta 10
minutuz utzi. Gero tomatea gehitu
eta utzi pixka bat egiten. Jarraitzeko
bota piperrak txikituta, atuna eta
gazta. Nahastu guztiak eta 10
minutu inguru egosi. Hozten utzi
eta enpanadillak bete.
Amaitzeko, arrautzarekin margotu
eta labean sartu 10-12 minutuz
180º.
Hozten utzi eta …
ON EGIN!!!!!!
Elvira
2.1. ATUN-ENPANADILLAK
Osagaiak:
Litro erdi ozpin(ardo
zuriarena)
400cl ur
100g gatz
1,5kg antxoa fresko
Oliba olio birjina
Egiteko era:
Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta
gatza, marinada prestatzeko.
Antxoak garbituko ditugu ondoren,
burua, tripak eta odola kontu handiz
kendurik, ez hondatzeko.
Osorik sartuko ditugu ondoren marinada
hotzean, hezurra eta guzti. 8 bat orduan
edukiko ditugu hozkailuaren barruan.
Txikiak badira, aski izango dira 6 ordu.
Epe horren ostean, xukatu eta kontu
handiz kenduko diegu hezurra. Erretilu
batean zabalduko ditugu antxoa guztiak.
Oliotan bustiko ditugu ondoren, egoki
kontserbatzeko.
Ongi tapatu eta hozkailuan
kontserbatuko ditugu. Lauzpabost egun
baino lehen kontsumituko ditugu.
PROBETXU ON!!!!!!
BERNAR
2.2. ANTXOA MARINATUAK
2.3. BAKAILAO ENPANADA Osagaiak:
Orearentzat:
100 ml. Olio
100 ml. Ur
gatz pixka bat
arrautza bat
koilarakadatxo bat legami
300 gr. Irin
B Betetzeko:
bi piper berde
250 gr. bakailao
bi tomate
gatz pixka bat
tipula ertain bat
zurrusta bat olio
bi baratxuri ale
Egiteko era:
Lehenik, orea prestatu behar da. Gehitu
gatza eta legamia irinera eta ondo mugitu.
Jarraian, nahasi irina olioarekin eta ur
epelarekin. Oratu orea eta utzi ordu erdi bat
edo ordubete orea altxatu arte.
Bitartean, piperrak, tomateak, tipula eta
baratxuriak txikitu. Berotu olioa zartaginean
eta gero bota barazkiak, bakailaoa eta gatz
pixka bat.
Orea prest badago, forma eman eta bete
barazkiekin eta bakailaoarekin.
Sartu labean, 175º Ctan 45 minutuz gutxi
gorabehera.
Azkenik, atera enpanada labetik, utzi hozten
`pixka bat eta…
ON EGIN!
Oriana Casaux
2.4. INDIOILAR BROTXETAK
Osagaiak:
piper berdea
piper gorria
tipula handia
kilo erdi indioilar bularkia
oliba olioa
gatza
8 makiltxo
Egiteko era:
Piperrak eta tipula zuritu eta 4
zentimetroko kubotan moztu.
Prestatu zartagina olioarekin eta
piperrak et tipula erdi-egin; gero,
plater batean gorde.
Indioilar bularkiak 4 zentimetroko
kubotan moztu.
Makiltxo bat hartu eta brotxeta egin:
indioilar Kubra, piper berdea, piper
gorria eta tipula ipini; gero beste
indioilar zati bat, piper berdea, piper
gorria eta tipula, makiltxoa beteta egon
arte. Brotxeta guztiak egin, gatz pixka
bat bota, gero brotxetak plantxan ipini
eta utzi bi minutuz alde bakoitzean.
Bero zerbitzatu.
On egin!
Raluka
2.5. ODOLKI NAHASIA Osagaiak:
Odolki bat
Sagar bat
Dozena erdi arrautza
Zurrusta bat esne-gain
likidoa
Olioa
Egiteko era:
Odolki azala kendu eta sagarra zuritu
eta txikitu.
Zartagin batean olio pixka bat
berotzen jarri eta odolkia eta sagarra
zartaginera bota.
Minutu batzuetan dena su motelean
egin.
Bitartean arrautzak irabiatu.
Gero irabiatutako arrautzak eta esne-
gaina gainean bota, bueltak eman dena
egin arte.
On egin¡¡
Jone
2.6. TXIPIROIAK BERE TINTAN Osagaiak:
Kilo bat txipiroi
Bi tipula
Baratxuri ale bat
Bi tomate
Azenario txiki bat
150g irin
Olioa
Gatza
Bi poltsa txipiroi-tinta
Egiteko era:
Hasteko, ondo garbitu txipiroiak.
Ondoren, berotu olioa eltze batean.
Segidan, txikitu tipula, tomatea, azenarioa
eta baratxuria eta gero, barazki guztiak
oliotara bota, eta utzi su motelean egiten.
Gero, txipiroiak gehitu eta gatz pixka bat.
Utzi sutan 5-10 minutuz.
Jarraian, atera txipiroiak platerera eta
gero, gehitu eltzera irina eta txipiroi-tinta
eta irabiatu dena.
Bukatzeko, sartu berriro txipiroiak
saltsan eta egosi su motelean 20
minutuz.
(*) Aholku bat: zerbitzatu arroz zuri
pixka batekin
Bernar, iazko ikasle batek kontatua
3.1. TORRADAK SAGAR PUREAREKIN Osagaiak:
TORRADAK:
2 ogi berezi
2 litro esne
5 arrautza
Kenala-hautsa
3 koilarakada azukre beltz
Olioa
SAGAR-PUREA
2 libro ur
Kilo erdi azukre zuri
Kanela-zotza
Kilo eta erdi errege-sagar
Egiteko era:
Hasteko zatitu ogia, zentimetro bateko
xerratan eta jarri esnea erretilu batean.
Gehitu azukre beltza eta ondo nahasi.
Gero, utzi ogia bost orduz esnetan.
Ondoren berotu olioa; bitartean irabiatu
arrautzak. Jarraian atera ogia banan banan
eta busti arrautzatan.
Segidan frijitu ogia, eta gero, ipini
sukaldeko paper gainean olioa xukatzeko.
Bukatzeko nahastu azukre beltza eta
kanela-hautsa eta bota gainetik.
Gero sagar-purea prestatu. Kazola bat hartu
eta jarri bi litro ur.
Segidan kazola sutan ipini. Bota kilo erdi
azukre zuri eta kanela hautsa. Ura berotu
bitartean sagarrak zuritu. Sagarrak kazolara
bota baino lehen, txikitu.
Gero egosi 30 minutuz.
Bukatzeko utzi epeldu arte.
Nola hartu:
-Plater batean ipini bi torrada
-Torraden ondoan ipini bi koilarakada
sagar-pure
ON EGIN!
Amaia
3.2. BROWNIEA MIKROUHINEAN Osagaiak:
Lau zopa koilarakada
irin
Lau zopa koilarakada
azukre
Bi zopa koilarakada
kakao hauts
Bat arrautza
Hiru zopa koilarakada
olio
Hiru zopa koilarakada
esne
Nahi duzun beste intxaur
Egiteko era:
Hasieran, ipini osagarri lehorrak
(irina, azukrea eta kakaoa)
edukiontzi batean eta ondo nahasi
dena, ondo integratuta egon arte.
Segidan, jarri arrautza bat, esnea eta
olioa; eta berriro ondo nahasi,
pinportak desagertu arte.
Nahi baduzu jarri intxaur batzuk
zatietan, eta nahasi pixka bat.
Ipini nahasketa hau katilu batean
eta sartu mikrouhinean hiru
minutuz potentzia maximan.
Sartu-atera orratz bat bizkotxoan
eginda dagoen jakiteko. Labana
garbi atera bada, eginda dago; baina
zikin ateratzen bada, berriro sartu
mikrouhinean minutu batez
potentzia maximan.
Eginda egongo da!!
ON EGIN!
Marta
3.3. Jogurt Bizkotxoa
Osagaiak:
3 arrautza
-2 baso irin
-3 baso azukre
-baso bat olio
-limoizko jogurta
-koilarakada bat cola-cao
-legamia
-gurina
Egiteko era:
Hasteko,irabiatu hiru arrautzak.
Gero, gehitu azukrea eta nahasi.
Ondoren, bota, jogurta eta gero irina, olioa
eta legamia.
Jarraian,gehitu koilarakada bat cola-cao.
Labea 150ºC-tan berotu bitartean, ondo
igurtzi moldea gurinarekin.
Ondoren, bota orea moldera, sartu labean
eta eduki ordu betez.
Bukatzeko, orea hoztu eta gero, atera
bizkotxoa moldetik platerera.
ON EGIN!
Marimar
3.4. COULANT
Osagaiak:
4 arrautza
115g txokolate
kobertura
75g gurin
75g irin
75g azukre
Kakao hautsa
Egiteko era:
Lehenik txokolatea eta gurina bol
batean ipini, gero mikrouhin-labean
sartu eta urtu behar da.
Irabiatu lau arrautza.
Arrautzak irabiatu eta gero, gehitu
azukrea, txokolatea eta gurina eta
ondo nahasi.
Gero bota irina eta nahasi.
Ondoren ontzi txikietan bota
kakaoa.
Ontzietan orea bota.
Hozkailuan sartu 12 orduz edo
izozkailuan 2 orduz.
Labea 225ºCtan berotu eta ontziak
sartu 8 minutuz.
Bukatzeko atera coulantak
moldetik platerera.
ON EGIN!!!
Maria
3.5. TXOKOLATE BIZKOTXOA
Osagaiak:
1 jogurta (Neurria)
2 neurri irin
1 neurri colacao
2 neurri azukre
3 arrautza
Koilarakada bat
legami
½ eguzki-belarrezko
oilo
Gurina
Moldea
Egiteko era:
Lehendabizi, labea berotzen da,
hasi baino 10’ lehenago eta
moldean gurin pixka bat ipintzen
da, denean.
Ondoren, bol batean jogurta,
azukrea eta arrautzak botatzen dira
eta dena nahasten da; gero irina,
colacaoa, eguzki-oiloa eta legamia,
pixkanaka-pixkanaka botatzen dira
eta ondo nahasten dira.
Jarraian moldearen barruan
ipintzen da eta labean sartzen da.
175ºtan eta 35’ gutxi gora behera.
35’ pasatu eta gero, bizkotxoa
labetatik ateratzen da.
Amaitzeko, bero hoztu ondoren
jaten da, eta beti goxoa-goxoa dago
ON EGIN!!!
Rosa
3.6. OGI TARTA
Osagaiak (6 lagunentzat):
3 barra Ogi
Baso bat azukre
3 baso Esne
3 arrautza
Koilarakada bat
“flanin”
5 xerra anana
Egiteko era:
Litro laurden bat esne baso batean
jarri eta koilarakada bat “flanin”
Ogia moztu zati txikitan
Bol batean osagai guztiak bota eta
nahastu, karameloa eta anana izan
ezik
Moldeak karamelizetu eta hondoan
anana xerra bana jarri
Gainean osagaiak bota eta
mikrouhin labean jarri 15’ minutz.
ON EGIN!!!
Ana
3.7. Gurinezko Gailetak
Osagaiak:
300 gr. gurin
2 arrautza
225 gr. azukre
1100 gr. irin
15 gr. banilla
Egiteko era:
Gurina, azukrea , arrautzak eta
banilla irabiatu katiluan (
irabiagailuarekin)
Bota gurina nahasketara eta
irabiatu, masa lodia lortu arte
Oratu eskuarekin ; irin pixka bat
botatzea komeni da ez itsasteko
Arrabolaz zabaldu orea gainalde
lauan. Orearen lodiera; zuk nahi
duzun neurrikoa egin
Figurak egin moldeekin
Figura horiek sartu labean . (180
gradutan 15-20 minutuz)
Gailetak gorritu direnean, atera
labetik eta ipini platerean
ON EGIN!!!
Zarah Ríos H
3.8. MUFFIN-ak
Osagaiak:
2 arrautza
-200 g azukre
-250 g irin
-Baso bat esne
-Baso erdi olio
-Baso erdi legami
-150 g txokolate-pipitak
Egiteko era:
Hasi aurretik berotu labea 180ºtan.
Ondoren, katiluan arrautzak, azukrea,
esnea eta olio bota. Ondo nahasi.
Gero, beste katilu batean irina eta
legamia, bota eta nahasi.
Segidan bi katiluetakoak nahasi eta
moldera bota. Hiru edo lau pipita gehitu.
Azkenik labean sartu 30 minutuz.
ON EGIN!!!
Vero