GAZTELU, EUSKAL HERRIKO GAZTELUA
1 GAZTELU HERRIA
2011 www.basozaina.com
Gaztelu herria Tolosaldea lurraldean dago, Donostiatik 33 kmtara eta Tolosatik 7 kmtara.
Herria bezala XIII garren mendean sortu bazen ere 1374 Tolosarekin egin zuen lotura, baina
1845 urtean burujabetza lortu zuen. 120 urte udal propio izan ondoren, 1964 Leaburu
herriarekin elkartu zen eta azkenean 1994 berriz ere udal propio burutu zen. Gaur egun 158
biztanle ditu, Larte mendiak egiten dio babesa iparralderuntz eta Erroizpe gaina (804 m.)
mendirik ezagunena bada ere, jakin behar da gazteluarrek Larte esaten diotela mendiari.
Erroizpe mendikateak Gaztelumendi du izena, eta gailurrik altuena Ulizar (868 m.) izenekoa
nafarroaldeko Areso herrian dago, GR9 bidean bertan.
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
1
BBB aaa sss eee rrr rrr iii aaa
2 AGINAGA BASERRIA
azteluko bizimodua “baserri” inguruan antolatzen da, abereak, baratza, baso
lanak, eta abar, beraz agroekonomia da nagusi bete-betean herrian, hirigunea
landagunea da, frontoi ederra, handia, estalia, beti irekia, ur iturria herriko
plazan bertan eta aparkatzeko inolako arazorik gabe zorionez.
Hirigunetik urrutira joan gabe baserri ederrak, handiak, eta lirainak ikus ditzakegu:
Erreginenea, Etxeberri, Iriarte, Uzurburu, Enriki, Elizalde, eta abar…. gazta edo
barazkiak erosi nahi baduzu erraz dago aukera…. hantxe bertan, bizi-bizi, zuzenean,
merkataritzako bitartekorik gabe.
Baserri, baso herria da, burueritzia, nekazaritza eta abelzaintza jarduera eginez, baina
azken aldi honetan agroturismo edo sagardotegitan ere ibili ohi dira.
Duela gutxi arte Aginaga baserriko terrazetan garia ere landatzen zen, baina gaur
egun ez dago autarkikoa den baserririk. Denboraren poderioz aldaketa da ohizkoa,
baserriak aldaketaren bidea hartu du.
G
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
2
EEE lll iii zzz aaa
3 ANDRA MARI ELIZA
ndra Mari izeneko eliza dugu Gaztelukoa, XVI garren mendekoa, elizpe gotikoa,
planta errektangeluar, kanpandorre handia, elizarurre arkupeduna; erretaula
XVII garren mendeko barrokoa, Juan de Basayaz jaunak egindakoa. Erretaularen
gainean kalbarioaren Kristoa Alkizako eskultore romanista Ambrosio de Bengoetxeak
egin zuen, Antxieta eskultore errenazentista garrantzitsuaren diszipuloa.
Elizaren ondoan Arritegi baserria dago eta hantxe bizi da sakristaua, beti prest eliza
erakusteko. Elizbarneko bakarreko zorua egurrezkoa da eta oraindik daude markatuta
Gazteluko baserrien hilobi zaharrak; horien gainean eta duela gutxi arte igande oro
mezatan argizaiolak kokatzen ziren. Ohiturak ohituraz argizaiolak erretze horrek
hildakoei beste bizitzarako argia eman omen zien.
Teoria batek esaten du eliza inguruan dagoela Gazteluaren gaztelua.
¿Non dago gaztelua?
Etorri eta galdetu, lasai gainera, erantzunaren bat jasoko duzu.
A
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
3
TTT xxx iii sss ppp iii rrr iii
4 TXISPIRI KOBAZULOA
xispiri kobazulo sepulkrala da, 1934 urtean Telesforo de Aranzadi jaunak aurkitu
zuen eta 1944ean M.Ruiz de Gaonak aztertu zuen. Kobazuloa ez zen inoiz erabili
etxebizitza bezala sepulkroa baizik, eta bere aztarnak brontze aroan kokatzen
dira; barruan gizaki hondar eta hezurrak aurkitu zuten, gizabanako 14 lagun, 11 heldu,
gazte bat eta bi ume, denak artrosis jota eta hortzetako makaltasun nabarmena.
Txispiriren sarbidea konplikatu samarra bada ere behin kobazuloaren ahoa bilatuz gero
barrukoa erraz bisita daiteke, 25 m. luzeera ditu eta linterna xume bat nahikoa baino
beharrezkoa da .
Txispiri kobazulo natural karstikoa da eta Bordatxuri baserritik oso hurbil dago. Baserri
horretan bertan 1908an jaio zen Inazio Goikoetxea Olaondo “Gaztelu” herriko olerkari
fin eta famatua.
Gomendagarria.
Harrigarria.
T
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
4
JJJ aaa iii aaa kkk
5 HERRI KIROLAK JAIETAN
azteluko jaiak Andra Mari egunekoak dira, abuztuaren 15ean hain zuzen ere.
Jaietan herriko ohiturak eta izaera nabarmentzen dira, ume jokoak, toka,
antzerkia, bertso jaialdia, trikitritxa, afariak besteak beste badago ere, herri
kirola da aipagarriena dudarik gabe, segalariak, tronzalariak, aikolariak, eta abar.
Egun berezia pasa nahi baduzu etorri Gaztelura, herri giroa menditartean.
Egun hori ezezik besteak ere badago jai kutsu berezia Gaztelu aldean, Santa Kruz
eguna, San Isidro nekazari eguna, San Juan bezpera…. azken egun honetan baserri ate
nagusian elorrizko gurutzeak jartzen ziren duela gutxi arte; gaur egun erramu berria
jartzen da ateetan, erramu zaharra San Juan suan erre ondoren.
Gaztelun ohitura zaharrak eta berriak nahasten dira naturaltasun osoz.
Gaztelun bertan bukatzen da Leaburun jaiotzen den errepide GI-3881, baina hantxe
dago paradisua eta sorpresak txoko guztietan.
G
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
5
EEE rrr rrr ooo ttt aaa
6 ERROTA MUGITZEN
rrota txiki baserria 400 urte baino zaharragoa da. Gazteluko Lartzalde auzoan
dago eta Gaztelun egon arren Litzarta herritik hurbilago dago. Ur errota da arto
hirina egiteko eta gaur egun erabat martxan jartzerik badago, ikaragarria da ur
indarra ikustea, harri soinuaren blastaka aditzea, kutsu zaharra eta emaitza
bereganatzea, arto hirin fin eta gozoa taloak dastatzea.
Udara lehor eta gogor batean bisitatuz gero harrigarria da hantxe bertan ura nonnahi
azaltzea, errekak, iturriak, surgentziak, urmael, uharkak….. hezetasuna da nagusi eta
horren inguruan ekosistema berezi eta esanguratsua dugu, Gaztelun beste inon aurkitu
ezin delarik.
Jendeari irekita ez badago ere inguruko herrixkaren ume guztiek ezaguna daukate
errota. Horren froga da ez dagoela urruti joaterik aspaldiko altxorrak bisitatu eta
gozatzeko.
Hala ere, saiatu bisita, dena da posible Gaztelun.
E
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
6
NNN aaa ttt uuu rrr aaa
7 PAGO AMONA LAINO EKAITSU ARTEAN
aztelumendi mendigune karstiko peto petoa da, aspaldian duela miloika urte
itsaspeko lur tropikalak ziren horietakoa. Hortik hona aldaketak izugarriak izan
dira, lur altxamenduak, kobazuloak egin, dolinak, lapiaz, milaka ekaitz eta
tximistak erori….. eta azkenean gizonak ingurugiroa moldatzen, basoak eta landa lurrak
lantzen, abeletxeak mendi magaletan eraikitzen gaurkoa arte.
Gaztelumendian natura nagusi da nonnahi, arbolak, loreak, onttoak, basapiztiak
ikusteko, gozatzeko aukera paregabea dugu. Pagadia Gipuzkoan atzerapen izugarria
izan arren, mendi pagadi lirainak oraindik ere badaude, pagoa bait da mendi hauen
amona gozo eta jakintsua.
Eta animaliak, handiak ala txikiak, erbiak, korzoak, azeriak, putreak, arranoak, satorrak,
kilkerrak….., denak garrantzitsu, inor ez soberan, eta baten bat azpimarratzeko
Quimper marraskiloa, berezia, urdina ala marroia, eskasa, bitxia, ederra.
Gozatu natura bare bare, presarik gabe, geldi geldoa, ikusten, miatzen, aditzen,
usaintzen….. gordetzen.
G
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
7
UUU lll iii aaa ttt eee rrr ppp eee aaa
8 ULI BABESLEKUA
li babeslekua Gaztelutik 5,3 kmtara dago ondo seinalizatuta dagoen GR9
ibilbidean, lau urtean behin olinpiko urtearekin bat datorren 14 orduko ibilialdian
bertan, Tolosako Aralarko Adiskideek antolatzen dutelarik.
Gutxi gora behera Gaztelu herritik ordubetean oinez ailegatuko gara erraz, baina
Orexa, Berastegi edo Aresotik ere arazorik gabe abia daiteke.
Uli babesleku ireki iraunkorra da eta pagadi eder batean dago; etxolaren barruan
harrizko mahaia, egurrezko kamastra eta tximeneta dauka, sua edo erregaiak egiteko
aukera emanez. Kanpoan ere badaude mahai batzuk, inguruko ibilbideen seinaleak eta
ura edangarria den iturri eder eta oparoa.
Aspaldian baso etxe bat zegoen Uli babeslekua dagoen lekuan bertan eta ur depositoa
ere berritu zen.
Aukera paregabea da, lasaia, desberdina gaua egiteko, basoaren gau soinuak
aditzeko, izarrak argi eta garbi ikusteko, Gaztelumendia ezagutzeko.
U
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
8
AAA ggg rrr ooo eee kkk ooo nnn ooo mmm iii aaa
9 METAK ERAIKTZEN
aserri inguruan agroekonomia da nagusi, hau da nekazal baliabide eskas izan
arren aprobetxagarria den guztia lantzen da, eta adibide esanguratsua metak
dira. Garoa udara hasieran hazten da eta uda bukaeran mendian bertan moztu
ondoren egun batzuk lehortzen uzten da, baserri ingurura jeitsi arte, metak eraikitzeko.
Gero urtean zehar garoa erabiltzen da abere oheak egiteko eta ikuluaren zorua ahal
den garbia mantentzeko.
Duela gutxi arte Euskal herriaren paisaian non nahi ikusten ziren metak, gaur egun berriz
gero eta gutxiago, desagertzeko zorian dagoen lana da tamalez. Lana hauek mendian
bertan eragina handia dute, negu aldean baserritarrak erre egiten du otea, garo
inguruan hazten den landare ori eta arantzatsua, lurra ongarriztatzen, mendia zaintzen.
Agroekonomia ez dira metak bakarrik, baso lanak, egurra, mendiko abelzaintza, behiak,
zaldiak, ardiak, ahuntzak, nekazal mendia, langak eta atakak berritu abere itxiturak
mantentzeko, mendi bideak garbitu….. dudarik gabe naturan bertan bizi dena da
natura hobe zaintzen duena.
B
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
9
BBB ooo rrr ddd aaa kkk
10 PAGAMUTEGI BORDA
aztelu aldean zer ote den mendi lanak ulergaitza izango litzake bordak eta
bere eragina ulertu gabe. Baserri bakoitzak bere izena ematen dio bordari,
Enrekiborda, Dendariborda, Xantioborda, Aragorborda eta abar. Batzutan
borda baserri bihurtzen da Bordatxuri kasuan bezala.
Bordak mendiko abere babes lekuak dira, mendi nekazal tresnak gordetzen dira eta
artzaiak ere erabiltzen du noizbehinkako mendi etxebizitza bezala. Azken aldi honetan
borda pilo bat suntsitu dira zainketa faltagatik: mendiko lana diru gutxi eman bai baina
gogorra, ikaragarria eta bukaezina beti.
Penagarria da bordak gutxinaka gutxinaka desagertze hori, azken finean Euskal
herriaren aspaldiko ondare aberatsa bait da, azken aldi honetan borda askok
asteburuko atseden etxea bihurtu arren.
Borda inguruan beti dago lizarra, tximista uxatzeko, abereei orri freskoak emateko,
makil babarrunak egiteko, egurra izateko….. mendian bizitzeko.
G
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
10
GGG aaa zzz ttt eee lll uuu kkk ooo PPP eee rrr iii aaa
11 GAZTELUKO BASERRI PRODUKTUAK
rrak, gaztainak, intaxurrak, babarrunak, artoa, esnea, gazta, letxugak, azak,
azenarioak, patatak, porruak, sagarrak, arto hirina, kalabazin, kalabaza,
remolatxa, nisperoak, azalore, piperrak, perexila, arrautzak, infusio belarrak,
sagar dultzea, zerba, tipulak eta zerrenda luzeago egiterik badago.
Salda Badago! Herriko saltsa eta ikusi, erosi eta hitz egin bitartean, gaztain erreak
musutruk hortxe bertan eta behar bezalakoak eginda.
Zerbait azpimarratzeagatik, artoa, hemengo barietatea, betikoa, ale potoloak, laranja
oriak, iletsuak, dudarik ez izan, Gaztelun ez dago arto transgenikorik.
Horretaz gainera, abereak, ardiak, astoak, oiloak, oilarrak…… eta artesanía, makilak,
erlojuak, artea, eta gainera urrondo saskiak, hortxe bertan egindak aurrez-aurre, eta bi
buruko arkumea, munduan dagoen bakarra…. Onena? Gazteluko bizilagun ireki eta
jatorrak prest izan zuretzako. Gazteluko peria azaro hasieran egiten da, herriko
frontoiaren aurrean.
U
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
11
MMM eee hhh aaa ttt eee ggg iii aaa kkk
12 MINATXURI MEHATEGIAREN SARRERA
spaldi XVII garren mendean Gazteluko bizilagun batek, Martin de Arritegi
izenekoa 1648an Etxarri Aranaz eta Altsasu tartean dagoen Iturmendi herrian
San Miguel eliza parrokiarraren har hesi bat eraiki zuen. Gaztelu inguruan ere
bi kalera arrastoak badaude, beraz hargin ogibidea aspalditik dago sustraitua Gaztelu
aldean.
Arritegitarrak hargin trebeak omen ziren; Gazteluko elizaren ondoan Arritegi baserria
dago, baina Vitoriano eta Lazaro Arritegi anaiak Aginaga baserrian bizi zirenak
Minatxuri gailurraren azpikaldean igeltsu mehategia ireki zuten XXgarren mende
hasieran. Oso txikia da eta erraz bisita daiteke arazorik gabe.
Hona hemen froga gaztuluarrek badakitela bizitza aurrera eman, badakitela
berrikuntzak suertatu, Gaztelutik kanpo lan egin, baserria zaindu, patua bideratu, Larte
mendia beti babesa izanez.
Mehategiaren sarrera Minatxuri gainaren mendebaldean dago, pagadi eta garoaren
mugan bertan.
A
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
12
EEE hhh iii zzz aaa
13 USATEGIA GAZTELUMENDIAN
elauntzatik Gorritiraino, Erroizpe mendikatean mendebaldetik ekialderaino
usategiaz gainezka dago mendi lerro luze horretan. Usoak Europako iparraldetik
datoz udazken hasieran, gero otsailetik maiatza arte kontrapasa dugu, usoak
berriro iparralderuntz joanez, baina azken urte hauetan azken hori debekatuta dago.
Usoaz aparte, galeperrak, kortzoak, basurdeak ere badaude.
Ekologistek ez dute ulertzen animaliak akatzea aisiagatik eta ehiztariek ez dute ulertzen
ekologisten jarrera, ehizaren tradizioa aipatzen.
Ehizak dudarik gabe aktibitate ekonomiko eta turistikoa eragiten du, garrantzitsua da
eskualde honetan eta ezarrera kontrario horren etorkizuna elkarbizitzan dago koxka.
Mendiko abelzaintza, ehiza eta ekologismoak helmuga berbera izan beharko lukete, hau
da, hurrengo belaunaldiaren jendeari aukera ematea natura gozatzeko, gaurko egoera
dagoen baino hobeto uzten.
B
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
13
PPP aaa iii sss aaa iii aaa kkk
14 MINATXURI MENDI MAGALEAN
aisai honetan, 800 m. altueran gaude, Minatxuri gailurra erdialdean, macrolapiaz
dugu, oso arriskutsua gaina lortzeko. Punta puntan gurutze txikia eta buzoia noski,
Tolosako Alpino Uzturre kideek jarrita.
Negu bukaera da, pagadiaren ostoak oraindik ere atera gabe.
Garoa, gorri eta aurreko uda bukaeran mozketaren arrastoak daude.
Harriak txuri txuriak dira, kalizak, karst. Harresia hautsita, abeletxe zahar baten
hondakinak.
Zeruak, lainotsua baina urdina, lehio txiki bat ireki du eguzki izpi bat emanez argia
emateko.
Zaldia, garoa bezala gorrixka, iletsua. Paisaia ederra, olerkaritsua, Gaztelukoa.
Paisaiak ahaztezinak ……. AURKITU!
P
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
14
GGaazztteelluu,, EEuusskkaall HHeerrrriikkoo ggaazztteelluuaa
Gaztelura etorri Bai…. Baina ez kontatu!
15
Kantuz piztu behar ditut
nire gogamen-izarrak
kantuz eta txistuz
jalki nire gozamen-nigarra
LIBERTADEAREN ZAI IBAIA ETA MALKOAK
EGIN ZUTEN TRATU IBILIAN BATERA
EGITEKO PAUSU
ARREZKERO EZ DUTE HITZEMANA SALDU
LIBERTADEAREN ZAI ZUTEN ALKAR HARTU
Gaztelu 1908ko maiatzaren 5ean – Donostia 1983ko urtarrilaren 6an
Top Related