2010eko Urriaren 28koa - 28 Octobre 2010 - 1,15 E - N° 3078- ISSN 0767-7643
Xahartzeak izpiritua ere ximurtzen du
(Montaigne)
Aitzin hortan Suhuskune aldetik usotegietako lepoko bidea harturik, lepo gainean zauden ihiztariek bide guzia zeharkatzen zuen sarea baztertzen zutela autoaren pasatzera uzteko, Azkonbegira heldu gira, hango kapera berrituari behakoa emaiteko. Landibarreko auzoalde bat da Azkonbegi, herri horrek beste hiru auzoalde ere badauzkala, Behaune, Donamarti eta Jondohozti. Auzoalde ttipia da Azkonbegi, sei/zazpi etxerekin, gaur haatik lau familia baizik ez han bizi. Eta hegi batean, aspaldiko kapera, Erdi Arokoa, 12. mendekoa adituek diotenaz, monumentu historiko sailkatua.
Urte bateko berritze obrak
Mendeen zama bizkarrean, a rrunt funditua zagon Azkonbegiko kapera, lurrera erortzeko zorian deusik ez balitz egin, Yves Ondars auzapezak erran daukunaz. Landibarreko he rriak erabaki zuen beraz kapera berritzea, etorkizunean erabilgarri eta bisitagarri izan zadien. 2009ko irailan hasi dituzte berritze obrak bost enpresek : zurgintzan Jatsuko Frantxua Dufauk, hargintzan Iholdiko Alain Jaureguiberryk, elektrikan Landibarreko Arnaud Membredek, barneko apainduretan Bordele aldeko Dufon tailerrek eta inguruko hilarri biribilen berritze lanetan Perigueuxko Socra enpresak, horiek oro tokiko Christian Pa rra arkitektoak kudeaturik. Gaur obrak bururatuak dira, 210.000 euro gostarik, laurdena nunbaitan herriaren gain, gaineratikoa bertzeak bertze DRAC, Akitaniako lurraldea eta Departamenduaren esku.
Apaindura zoragarriak
Kaperarat heldu gabe, hogeita hamar bat metro lehenago aurkitzen da harrizko kurutze eder bat, oinarrian 1742ko urtea daukala zizelkatua. Kapera sahetsean hilerria, harri biribil askorekin, gehienak 17. mendekoak. Kapera barnean, lehengo alkiak ziren bezala atxikiak, mahain saindua halaber, zaukan tindu hitsa kendurik, gisa hortan aspaldiko marrazkiak
agertaraziz. Ezkerraldean prediku alkia. Aldarean, saindu baten zizelkadura, duela 30 bat urte ezarria, ordu arte zagon Xipri sainduaren itxura ebatsia izanik. Zeren Xipri apezpikuari eskainia da Azkonbegiko kapera. Eta goikotronaduran, margolan eder bat, orain arte tindu urdin batek osoki gordetzen zuena. Bordeleko Dufon tailerrek, tronadurako taulak banaka desmuntaturik, dute agerian ezarri margolan hori, erdian JesuKristo ageri aingeruz inguraturik, bi sahetsetan 12 apostoluak, argigailuño batzuek argiturik. Herritarrek berek ezagutzen ez zuten margolan zoragarria ! Gibel partean galeriak... Joan den egunean hor bilduak ziren zaharberritzaileak, ofizialeak, arkitektoa eta auzapeza xoraturik zauden kapera hori nola panpindua izan den ikusiz. Eta bada zinez xoratzekoa ! Pena bat menturaz, kaperaren kantoi harriak eta idekidurenak kisuz tindatuak izan direla. Hemendik goiti, urtean behin elizkizun bat iragan daiteke kaperan, zion auzapezak, eta bisitariek ere segur ukanen dute mirestekoa. Kapera haatik hetsirik geldituko da, beraz bisitatzeko auzora joan behar gakoaren bila, Jauregia etxera... Eta estreinaldi besta menturaz urte pare baten buruan, Landibarren gaindiko bertze obra batzu bururatuko direnean. Eta badu bertze altxor ederrik Landibarrek, hala nola Jondohoztiko kapera, misterio pollita hura ere...
Azkonbegiko kapera, Landibarren
Ofizialeak, Yves Ondars auzapeza eta Christian Parra arkitektoareninguruan
Kapera aitzineko gurutze ederra
Azkonbegiko kaperaberritu miresgarria
Gure Hitza
ELGARREKILAKOABettencourt familiaz mintzo gara, aipatzekoa baita : alde batetik ama xaharra ondoan daukan giza tzar xurgatzaile batekin eta bertzetik alaba bakarra, honek ikusten duela nola dabilan bere ama, nola inguruan dituenak diru biltzen ari diren. Bertzalde, ama alabaren auziaren xuritzeko badira, alde batetik prokuradore bat, dirudianez estali nahi duena eta juje bat, emaztea ikertzen ari dena sakonki, justiziaren bi aurpegi erakutsiz. Parekatzen ahal ditugu lauak, ama alaba eta prokuradorejujea elgar maite baitute nola artzainak otsoa.
Mundu zabalean
Hemengoak“Hemengo kulturak, hango kulturak”, hori zen berrikitan Hazparneko Kulturaldiaren gai nagusia. Karia hortarat, nihaur ere mintzatu niz zonbait gogoeta eskainiz “han” eta “hemen” bi hitzen inguruan nolazpait. Besteak beste hauxe azpimarratuz: hemen sortuak, erran nahi dut Euskal-Herrian sortuak, hemengoak girela bixtan da, bainan etorkinak ere, hurbiletik ala urrunetik jinak, hemengoak direla. Ttipi-ttipian jinak berdin, hemengo familia batzuek adoptatu haurren gisa, edo aise berantago, erretretaren hartzeko tenorean, lekuaz aski gustaturik… Bai, gu bezen hemengoak dira eta bereziki berek indar bat egiten dutelarik zinez eta funtsez hemengotzeko… Hemengo ara hartuz, gure nortasunaren berezitasuna zertan den axolatuz, batzuetan – eta gauza ederra da hori – gure mintzairari ohartzeraino… Egia erran, guhaurek ere hortarat laguntzen ahal ditugu eta baliosa da konparazione sail hortan AEK bezalako elkarte batek deraman lana. Goresmenak artetik erraiteko Donibane Lohizune eta Ziburuko AEK-ri asteburu huntan ospatzen-eta haren 30 urteak.Gauza ona da kanpotik jin horiek gure ondareari atxikiak izaiten direlarik. Gure ekoizpenak ere nun zoin diren griñatzen direlarik eta hola… Batzuk erranen dute orobat beti gauza berak errepikatzen ditugula bainan gureak gure begiratuz behar dugu aitzina segitu, ez da hortan haratik ez hunatik… Ez haatik uzkurtuak egonez betiko gure hura baizik ez balitz bezala, kanpotik heldu dena ere guretuz. Lehen ere egiten zen bezala. Gure pilota jokoa bera ere ez ote da beste nunbaiteko kirol batzuetarik sortua? Urteak jin eta urteak joan, futbola, errugbia, saskibaloia, txirrindularitza eta beste hanbat kirol nola ez ditugu guretu? Arrunt beste sail batean, artoa ere ba, gure arbasoek Ameriketarik ekarririk lehen arto haziak!Eta hor laborantzaren eremuetarat lerratu baigira, nola ez azpimarra Lurrama feria hori, arrunt laudagarria daukagun ildotik sortua dena. Berrikitan Aldudeko alde hortan izan diren ate idekitze heien gisa. Edo berdin Ezpeletak eskaini duen Biper-Besta bezala… Beti ondarea gogoan, agurtuko dugu ere Euskaltzaindia, larunbatean Baionan biltzen dena, Xarles Videgain ikerle eta idazle kartsuaren Euskaltzaindian sartzea izanki-eta… Oroituz belaunaldiz belaunadi euskararen alde lan egin duten guziez, bestenaz ere gure aitzinekoak ezin ahantziak-eta Omiasaindu iri huntan, gure familietako hil guzieri eskaintzen diotegula otoitz eta lore…
Janbattitt Dirassar
Gehexan Pontto
langabeak, heldu baita lau miliun jende lanketa dabiltzanak, bestalde berriz gizonen eta emazteen enplegu berdintasunak hozka haundia. Horiek hola, herrietako bozkak 2011ko maiatzean beharrak eta bozemaite orokorrak 2012an. Horien guzien aitzinean neurri batzu hartzerat ekarria da Zapatero : president orde berri bat hautatu du Alfredo Perez Rubalcaba jada barneko ministro duena eta fama onekoa omen. Beste bi ministro berriz ordaindu ditu eta Marcelino Iglesias aragonesa hautatu, preseski joko haundiaren fama duena auzietan. Horiekin guziekin, tenoreak manatzen dituen neurri gogorrak onartaraztea uste du presidentak, herri guziak guti edo aski hunkiak diren krisia aro txar huntan, eta badakigu hemen berean ere holakoen berri.• Mexikon, Guadalupeko poliziaren buru ezarri dute Mariol Valle Garcia 20 urteko andere ikasle gaztea ; hamar mila biztanle dituen Guadalupeko hiria errautsia daukate nahasketa eta krima itsusiek Amerika haundiaren muga ondoan. Andere hori da bere gaztean poliziaren posta hori onartu duen bakarra, eta preseski kriminologian ikasle da bera Ciudad Juarezen.• Mexikon berriz ere itsuskeriak izan dira drogaki trafikatzaileen artekoak, ez baitute barkatzen elgarren kontrako taldeek, denek ere beren nausitasuna finkatu beharrez. Beraz, Ciudad Juarezen egiten zen besta batera etorri dira terrorista hiltzaileak, eta hango jendearen kontra tiroka hasi, hamalau hil eta hemeretzi kolpatu bederen egiten zituztela beren basakerian, eta beste holakoak ere badira han.• Afganistanen bozak dituzte, 249 deputaturen hautatzeko, bainan izanen dute lan auzi horren xuxen bururatzeko, orain arteko abiaduraren arabera. Jadanik, badu berri hau jakinarazia : bozen ardura duen erakundeak badituela jadanik bost miliun eterdi bozetarik ehuneko 23 desbalio ezarriak jukutrien gatik. Urri hunen 30 huntan jakin beharrak dira boz horien emaitzak.• Haitin kolera eritasun izurritea ere behar zuten jasan, duela hamar ilabete joanden urtarrilean ukan zuten lurrikara izigarria aski ez zutenik. 220 hil badituzte jadanik kondatuak PortauPrince eta inguruetan. Bixtan da ONU batasunak eta mundu guziak ere bere hainean parte hartzen duela hango jende dohakabearen sokorritzeko.• Gizonari eskua moztu bere ohointzen gaztiguentzat, lehenagoko islamisten legearen arabera, hori da Iran herriko presondegi batean zuten presonier bati egin diotena beste lagunen aitzinean etsenplutzat.• Maroko hegoaldean, bazterrak aspaldian minbera dira. Bada eskualde bat gobernuak menperatua daukana, eskualde hortan ainitzek beren gain izaitea eskatzen dutelarik Polisario deitu mugimendua sustatzaile. Nahiz baketze solasketak ere aipu diren, iragan asteburu hortan giroa batbatean sumindu da oraino gehiago, hango gazte multxo bat tirokatua
• Europar Batasunak 501,1 miliun jende bazituen 2010ko urtarrilaren lehenean. Miliun bat eta lau ehun milaz goratu zaio jendetza 2009ko urtean orokorki. Ez dira haatik herri guziak urrats berean aitzinatzen edo gibelatzen haur sortze mailean. Joanden urtean guti edo aski goratu diren nazioak dira, mailez mail, Irlanda aitzinean, gero Britainia Haundia, gero Frantzia, Xipre, Suedia. Eta huna, apalago, Alemania, Austria, Portugal, Italia, Letonia, Hungaria. Eliza Katolikoak, Kroaziako Zagreben egin duen biltzar nagusi batean, bere abisu hau salatu zion Europari joanden urriaren 3an, badela sortzeen gutitzeko irrisku bat bezala luzaroan, lagundu beharko dena, gainera abortuen moda batek ere fagoratzen duena, kasu egiteko dela sortzeen negu bat ez dakion jin munduari luze gabe.• Ingalaterrak bere ekonomiaren hoztasun bat senditzen duela krisia txar hunekin baginakien jadanik. Huna orai neurri bat alde hortara hartu behar izan duela : airekogarraiolari haundi heietarik ez duela hango industriak aterako helduden 2019 urteraino, hori du erabaki orai duten gobernu berriak. Holako neurria alde bat du jakinarazi David Cameron lehen ministro berriak.• Grezian mundua kexu jarri da hango gobernuak tabako erretzearen kontra hedatu dituen lege berri batzuen gainetik. Jakina den gauza da herri hori dela, Grezia, Europako tabako erretzale haundiena. Preseski beraz, lanak ditu gobernuak tabakoaren debekatze lege horien errespetarazteko, ostatuetan eta beste sala publiko askotan. Alta erran behar da neurri horiek berak aski ontsa hartuak izanak direla Europako beste alde batzuetan, halanola Irlandan, Italian, Suedian, Ingalaterran, Espainian, Alemanian eta Frantzian.• Aita Sainduak 24 kardinale berri hautatu ditu konziztorio berezian, erran nahi baita arras bakan egiten den Vatikanoko kardinaleen biltzar nagusi hortan. Orai heldu da 203 kardinale badituela Elizak bainan 201 « bozemaile » bakarrik. Aita Saindua hautatu beharko delarik 121 bozemaile izanen dira bakarrik mementoko, Aita Saindua hiltzen balitz berri baten hautatzeko, zeren 80 urtez peko kardinalek baitute bakarrik « boza » emaiten. Bozaren kargu hortan bertzalde, entzunak izaiten ahal dira ere Aita Sainduaz kardinaleak, Elizaren erabaki haundiendako behartzen delarik heien kontseiluaz.• Xinako mehategi edo minetan, makur haundia izan dute berriz ere, 37 langile ehortzi dituelarik lurjauzte harrigarri batek. Ez dute lehena hori gertatzen zaiela. Mehategietan bezala beste lantegi askotan ere irrisku haundien fama txarra badute Xina hortan.• Espainian ere tiraahalakorda du Zapaterok oraiko egoeraren nekeari buru egin beharrez. Ekonomia eta kondu publikoak nola xuxendu, hor baitira alabainan nazio osoko ehuneko hogei
izanik. Bat hil da, Elgarhi Naiem, 14 urtekoa. Beste lau badira kolpatuak. Nor hasi den tiroka, eztabadak ba dira. Polisario mugimenduak polizia dauka hobendun.
Elgarhi Naiem
2
Han eta HeMen
Gabadi-ko saioaAmikuzeko herri ttipi pollit horri egin dio bertsulari xapelketak bisita bigarren finalerdikari juanden larunbatean. Entzulego ederra bildu da herriko gela berrian antolatzaileek guaitatzen zuten bezala, saioaren bukaeran jakin baita nork parte hartuko duen finalean. Maritxu Lopepe gidari, finalerdi hori atera da Luhusokoaren parekoa bere alde on eta txarragokoekin. Sailkapena hau izan da: 1) Sustrai Colina 340,5p 2) Miren Artetxe 319,5p 3) Joanes Etxebarria 312,5p 4) Mixel Aire ‘’Xalbador’’ 297p 5) Patxi Iriart 295,5p 6) Ximun Cazaubon 288p.
Finalari buruzFinalean 8 bertsularik parte hartuko dute azken zoingeiagoka batean hazaroaren 13an Donibane Lohizuneko Jai Alai pilota lekuan. Protagonixtak hauek izanen dira: Miren Artetxe (Hendaia), Amets Arzallus (Hendaia), Odei Barroso (Urruña), Sustrai Colina (Urruña), Ekhi Erremundegi (Baiona), Joanes Etxebarria (Barkoxe), Xumai Murua (Azkaine) eta Eneritz Zabaleta (Baiona). Aurtengo xapelketari XI LA BA izena
eman izan zaio hiru lurraldeen izenen hastapeneko hitzkiekin. Izen horrekin hainbat eder izanen zen Baxenafarroa ere finalean ordezkatua izan balitz. Ez da aurtengo izanen ez baita nihor sailkatu. Azpimarratzekoa aldiz Xiberoa egina izanen dela eta ez nola nahiko koblakariarekin ez baita bat batekoan ari direnetarik azken mende erdi huntan agertu (Etxahun Iruri zen azkena). Goresmenak Joanesi sail eder horri loturik. Ez dugu ere dudatzen bakotxak bere aldetik preparatuko duela egun hori. Txartelak oraidanik salgai izanen dira toki hauetan: Senpere Larraldea Bertsularien Lagunak elkartean, Baiona Elkar megadendan, Hazparne Xuriatean, Donibane Garazi Kalakan, Maule Herri ekoizpen saltegian eta Pausu Xaian. Internetetik nahi duenak ere ahal dezake eginez: www.xilaba.net edo www.bertsosarrerak.eun . Finala aratsaldeko 5etan xuxen hasiko baita entzulea hobe tenorez etor dadin. Xehetasun gehiago ere emanak izan daizke telefonatuz: 05 59 54 15 04 edo emailez: bertsularien[email protected] . Oraidanik atxiki egun hori. B.S.
PRODUKTU HOBERENAK PREZIO HARRIGARRIETAN ETA GAINERA :
PEUGEOT 2O6 bat eta
SCOOTER bat irabazteko parada (Zozketa urtarrilaren 15ean).
EUSKAL HERRIKO GAS OIL MERKEENA : 0,99E/Pinta ETA
BERE OSTATUAN MENUAK 8,50 ETA 12,50 E.
NAFAR MENDI/HIPER SIMPLY ARRAIOZ/BAZTAN
ZATOZTE : BAZTAN/BIDASOA LURRALDEA EZAGUTUZ, EROSKETA ONAK EGITEKO !!
ONGI ETORRI LAPURTAR, BAXENAFARTAR, XIBEROTARRERI
ZUEN HIPERMERKATUA ELIZONDO eta MUGAIRE ARTEAN
Sustrai Colina Gabadin lehen
Batean doidoia ateria eta bestean eurixka, aroak ez du hanbat lagundu joanden igandean Ezpeletako Biper-Besta. Bezperan haatik, izana zen jadanik mugimendu pollita eta aro goxo batekin. Igandean beraz, bazen segur jende bainan ez usaiako heina halere. Aroaren gatik hain segur bainan ere ezantza eskasten ahal zelako beldurraren gatik, hala erran dute segurik…
Dena den, kofradiak bildu dira kartsuki. Mezako predikuan zabaldua izan den deia denek entzun dukete, denek behar dugula biper poxi bat ezarri gure bizian… Ondotik, jauregi sahetsean, gaitzeko elgarretaratze sanoa izan da kofradia guzien
inguruan. Herria-rentzat guziz atsegingarria, hor ohoratua izan baita besteak beste, Biperkofradiaren ohorezko kide egiten zutela, Joseba Etxarri adixkidea, gure berriketaria, astekari huntan euskal diasporako hoinbeste berri hoin polliki emaiten duena. Michel Darraidou kofradiaburuak gaingainetik goretsi du euskal kulturaren zerbitzari xintxo horrek deraman saila, erranez HERRIA eskuratzearekin, lehen behakoa ardura Josebak idatzi artikuluari emaiten diola, beti biziki gustagarria zitzaiolakotz. Guk ere eskerrik asko zuri Joseba eta agian luzaz!
Gisa berean ohoratuak izan dira Romain Sicard Euskal t el talde
BERTSULARI XAPELKETA
ko txirrindularia, Hazparnen bizi dena, Antton Haramboure igerikaria, Nicolas Etcheto pilotaria, Serge Camy pilotari ohia, Gérard Mot berriketarria, zaldi lasterketetaz ainitz arduratzen dena, Julien Duboué ostalera eta Michel Larran, hau ere gastronomiaren mundu hortan biziki ezagutua. Denak Ezpeletari
atxikiak eta denek hitzemaiten beti eta denetan agertuko direla Ezpeletako biper onaren mezulari…
Bipersaria aldiz eman zaio Johann Diniz oinezkari xapeldunari. Berak baino bi aldiz
gehiago pisu zuen saskitara bat gauza on eskainia izan zaio, xingar eta gaineratiko! Gizon laketa gainerat, mintza erretxa, eta berriz ere EuskalHerrirat jitekoa bere lagun zonbaitekin.
Bestalde, HERRIAk ja aipatu bezala, “Biper’Jaun” ekarria
izan da, denek txalotzen zutela, Manex Olhaga-ray herritarra, lehenetarik izan zena bipe rrari eman ziren laborarietan, bestalde ere biziki gizon argia eta zerbitzu egilea, euskaltzale guziz kartsua. Manex Olhagaray
“Biper-Jaun” !
Joseba Etxarri ohoratua Ezpeletako Biper-Bestan
Joseba Etxarri gure berriketaria kartsuki omendua izan da, euritako baten aterbean haatik, euria bat-batean jinik…
3
HeGoaldeanSegiren kontrako poliza operazioaEspainiako Poliziak 15 gazte arrastatu ditu, Segi mugimenduaren zuzendaritza be rriz osatzeko bilkuretan parte hartzeagatik. Grande Marlaska epailearen aginduz, Hego Euskal Herrian eta Katalunian egin ditu arrastatzeak. Gaztetxe ala gela andanetan sartu eta miaketak egin ditu polizak. Iturri ofizialek diotenaz, 36 mila euroko dirutza, ETAren materiala eta etxeko lehergailuak egiteko ekaiak ere aurkitu dituzte. ETAri bere harrobia berrosatzen ez diola utziko erran du Rubalcaba barne ministroak.
Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea 2012an2012ko Europako Hiriburu Berdea, Gasteizen izanen dela hautatu dute Europar Batasuneko adituek Stockholmen (Suedian). Hamburgoren lekukoa hartuko du Gasteizek eta 2013an Frantziako Nantes hiriaren aldi izanen da. Bartzelona, Malmo (Suedia), Nantes (Frantzia), Nuremberg (Alemania) eta Reykiavik (Islandia) lehian ziren Gasteizekin. Patxi Lazcoz, Gasteizko auzapezak atsegin haundirekin hartu du saria, erranez 30 urteko lanaren fruitua izan dela. Bidenabar, bera baino lehenago auzapez izan ziren Jose Angel Cuerda eta Alfonso Alonso eskertu ditu ingurugiroaren zaintzearen alde egin duten lanarentzat.
Porturen eta Sarasolaren ustezko torturatzaileen epaiketaHamabost guardia zibil auzipetuak dira Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak torturatzea gatik. Bi eta hiru urte arteko preso zigorra galdatzen du prokuradoreak hoietako lauentzat; aldiz defentsak 6 eta 17 urte arteko zigorra guzientzat. Portu eta Sarasola 2008ko urtarrilaren 6an arrastatu zituen Guardia Zibilak, bi pertsonak bizia galdu zuten Barajaseko atentatuaren egileak zirelakoan. Aurtengo maiatzean, epaituak izan ziren eta 1.040 urteko preso zigorrera kondenatuak.
Yolanda Barcina, Nafarroako presidentziarako UPNko hautagaiaYolanda Barcina UPNko presidenta, Iruñeko auzapeza, Nafarroako gobernuko presidentzia eskuratzeko hautagai aukeratu dute bere alderdikideek. 2011ko hauteskundeei begira, Nafarroa zuzentzeko sekulan baino prestatuago dagoela adierazi du UPNko hautagai berriak.
bestela, ozenki aldarrikatu duen apustu politiko eta baketsuarekin kontsekuentea izanez, Batasunak arras ereberritu behar duela, ETA alde batera utziz. EAren arabera, Euskal Herriak garai erabakigarria bizi du zeren nazio askapenerako indarkeria baztertu eta bide politikoen aldeko hautua garbiki egina baitu.
Udalbiltzaren auziaAste huntan, astelehen, astearte eta asteazkenean egin da Udalbiltzako hautetsien kontrako auziaren azken saioa. 21 pertsona dira auzipetuak, ETArekin lotura izanaz akusatuak dira, eta 10 eta 23 urte arteko presondegi zigorra irriskatzen dute. Sustengu zabala izan dute auzipetuek, Ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba eta EAJPNVko ordezkarien aldetik eta akusatuen absoluzioa eskatua izan da.
« Izarren argia », Saturrarango emazte presoen istorioaren filma Espainiako gerla zibil garaian, Mutrikuko emazteen presondegian gertatu izigarrikerien istoria oinarritzat duen, Mikel Rueda zuzendariaren filma ikusten ahal da hegoaldeko zinegeletan. Donostiako zinemaldian aurkeztua izan zen emozio haundiarekin. Publiko zabalak ikusten ahalko du orain.
Torturaren kontrako manifestaldia urriaren 30ean DonostianAlderdi, sindikatu edo elkarte ezberdinetako ordezkariek torturaren salatzeko manifestaldia deitu dute urriaren 30a larunbaterako Donostian : parte hartzaletan, Aralar, EA, AB, Alternatiba alderdiak, LAB, EHNE, ESK, STEEEILAS sindikatak eta elkarte zerrenda luzea.
Txelisek egunero presondegitik ateraldiak Jose Luis Alvarez Santacristina «Txelis» ETAko zuzendari ohia egunean zenbait orenez ateratzen ahalko da Arabako Langraizeko presondegitik, ikastaldi baten segitzeko besteak beste. Txelisek bere kondenaren erdia betea du eta borroka armatuaren kritika eginik, ETAko presoen elkartetik kanporatua izan zen. Bere ekintzek eragin kalteen erantzunkizun zibila ordaintzeko hitza eman du eta biktimei barkamena eskatu die. Asteburuetan ezin izanen du kanpora atera.
Turismoa hegoaldean : uda hoberenaTurismoarentzat hegoaldean izan den uda hoberena izan da aurtengoa : 585.047 bisitari jin dira hegoaldera, jazko udan baino 88.000 (%14a) gehiago. Iraila ere arras ona izan da 214.732 bisitarirekin eta 414.777 loaldirekin. Aipagarria agroturismoaren arrakasta.
Balentziaga fundazioak 1,5 milioiko zorrakMaría Jesús Aranburu, Gipuzkoako aldundiko kultur sailburuak jakitera eman du Balentziaga fundazioak 1,5 milioi euroko zorrak badituela. Getarian dendari ospetsuaren sortherrian egiten ari duten museoa, 6 milioi euro gosta beharra zena, 21 milioietara pasa da. Zorren ordaintzeko bi egoitza saldu beharko ditu. Getariako auzapeza Mariano Gamioren bizkar ezarria izan da kudeantza axolagabea eta bere lagun arkitekto kubatarrari egin opariak. Untsalaz lanak helduden udaberriko bururatuak izanen dira eta museoak ateak ideki behar luzke. Hamar urte badu proeiktua abiatua dela.
Euskal Herriko unibersitatearen kalitatezko sariaEuskal Herriko Unibertsitateak, Nazioarteko kalitatezko Campusaren saria ardietsi du. Euskampus izeneko proiektuak ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko hautua egiten du Donostia International Physics Center eta Tecnaliarekin batera. Sariaren bidez, 4 milioiko diru laguntza ardietsiko du proiektuak.
ETAk desagertu edo Batasunak ereberritu behar duela dio EAkBere azken aldizkarian, EA alderdi politikoko ordezkariek diote, ETAk desagertu edo
Euskadi literatura sariakEuskadi literatura sariak aurten nork ardietsi dituen jakin da astelehenean. Euskarazko sailean epaimahaiak berexi du Fermin Etxegoien berriketaria « Autokarabana » eleberriarekin. Espainiolezko sailean, saria eman diote Jose Fernandez de la Sota bizkaitarrari, « Vacilacion » izeneko olerki bildumarentzat.
Fermin Etxegoien
4
eGun eta biHarPisuGobernuak presa emanik, zenaturrek onartu dute, behin errana zuten baino zonbait egun lehenago, erretretaren hartzeari buruzko lege berria. 177 boz alde, 153 kontra. Oro har eta azkenean, eskuinekoak alde, ezkerrekoak kontra. Eskuinaldean ere, badira zonbait haatik erakusterat eman dutenak etzirela arrunt ados gobernuaren xedeekin bainan denen buru baia eman dutenak halere… Zerbaiten beldurrez, ote? Zazi zu… Lerro hauk agertuko direnean beraz, deputatuek bigarren azterketa bat eginik, hau ere presaka bezala, legea alde bat onartua izanen da… Alde bat, hori ez dugu beharbada arras xuxen erraiten. Ezen bozkatua izan den emendakin baten arabera, eta nun ez den emendakin hori azken puntan baztertua izaiten, hemendik hiru urteren buruan berriz ikusi beharko da erretreta kutxa horiek zertan izanen diren eta menturaz zerbait aldatuko da orduan. “Legea goxatuz orobat”, diote hautetsi batzuek. “Nun ez den izaitekotz dorpetu beharko”, errana izan da bazterretik eta kasik ahopeka…
Anartean, giroa pisu dago. Eta aste huntan oraino, bereziki ortzegun huntan, beharra da hor gaindi greba eta manifestaldi frango… Langile sindikatak beti erne eta kexu…
Gostu kiretsa…Azken egun horietako sukarra doi bat eztitu bada ere, denek ikusten dutena da guti aski litakeela hain segur bazterrak
berriz sumintzeko. Azken egun horietako gertakarietan preseski, batzu izan dira untsa gogoetagarriak. Hala nola hiri handi zonbaitetan izan diren zalaparta itsusi horiek, multxo batzuek denak xehatu nahi… “Aski etsituarekin hortaratuak”, batzuetan hori aditzen da. “Futitu hutsak direlakotz, bazter nahasle amorratuak”, hori ere erran da. Sindikatek ere kaltegarri bezala salatzen bortizkeria horiek guziak.
Horiek hola, legea onartua den pondutik, gobernuari iduritzen zaio naski partida irabazia duela, eta irabazia bere larderia aski agertu duelakotz, bainan legea bere heinean frango ona dioten askok ere aitortzen dute deplauki gobernuaren jokabidea ez dela batere egokia izan! Xede berak agerturik ere, beste bide bat hartzen ahalko zuela eta gauzak lasaikiago iraganen zirela…
Anartean, ikasleak oporretan dira, eta ezantza ez da biziki eskastu, salbu lekuka, hala nola Pariseko aldean. Iraztegi gehienak geldituaketa, izan da haatik tirabira parrasta bat…
Bainan nork daki orai zeri buruz goatzin? Zernahi gisaz, udazken hunek badu halako kirets aire bat, halako gostu tzar bat, ahotik ezin kendua… Uste duzue gobernuaren arramoldaketarekin gauzak argiago izanen direla?
KariotzeErien asurantza kutxak sosa xuhur izankieta, arta frango ez ditu gehiago lehengo hein berean ordaintzen. “Mutuelles” deitzen diren elkartasunkutxek
dute ondorioz gero eta gehiago eman behar beren kide dituzteneri. Bortxatuak direla beren urtesariak araberan emendatzerat, hori dute egun hotan aski gora errepikatzen. Kariotze hori egin litake Urtatsez edo hola. Zonbatekoa izanen den, hori ez dute oraino salatua. Gutienez % 4 edo holako zerbait, handienez % 8 edo berdin gehixago ere… Hots, eta zernahi gisaz, ausiki pollita ez idurika.
Johan daEngoitik badakizue hiru urte huntan Frantzian badirela bi gobernu. Batto da François Fillon duena buru eta gehienik agertzen dena. Bertzea, Nico-las Sarkozyren ondoondoan dagoena, haren hurbilhurbileko dotzena bat kontseilarik osa tzen dutena. Ixilagoa beharbada bainan oro har eragin handiagoa dukeena asko gisetarat. Kontsei
lari horietan ausartenetarik bat izanki Raymond Soubie, sortzez Bordele alde hortakoa. Bere kargua uzten du, edo gisa guziz laster utziko segurik ba. Beran
tenaz Urtatsetan. 70 urte dituela eta bere aldia egina duela. Sozial maileko zeretaz zen gehienik arduratzen. Diote Sarkozyk aspaldian biziki berea zuela bainan ere biak etzirela beti ados… Ainitzen gostuko, itzuli handiko gizona Raymond Soubie hori, mintza erretxa bainan maltzurki jokatzen ere aspaldian ikasia zuena…
Joan da
Bihotzak kolpez huts eginik, 72 urtetan supituki hil da Georges Frêche politikari ezagutua. Ezkerraldekoa, luzaz sozialixtekin ibilia, bainan bulta huntan alderditik kanpo zena. 27 urtez izana Montpellier hiriko auzapez, obra handiak akulatzen zituela. Sei urte huntan bere eskualdeko lurraldeburu zena bestalde. Famatua ere gutien ustean harrigarriko ateraldiak egiten zituelakotz, nornahitaz airoski trufatuz berdin… Ateraldien horien gatik preseski ainitzek begietan hartua…
J-B D
Jainkoa bizia JendeaeuSkaldun Saindu berri bat
Aitzineko igandean (urriaren 17an), Benedikto XVI aita sainduak saindu berri batzu izendatu ditu, eta haien artean euskaldun serora bat : Ama Kandida Jesusena. Gipuzkoarra da Joana Josepa Zipitria Barriola, Andoainen (Donostiatik hurbil) sortua, 1845ean, Berrospe baserrian. Aita ehulea zuen, ehule pobrea. Haurra bere aitaxiamatxien etxean hazia izan zen lehen urtetan. Zazpi urte zituelarik, 1852an, familia guzia joan zen Tolosara, eta han handitu zen Joana Josepa. Hamazazpi urte egin zituelarik, nahiko zuen mutil batek harekin ezkondu, bainan neska gazteak eza eman zion, osoki eta bakarrik Jainkoarentzat izaiteko xedea orduan agertu zuelarik. Urte hartan berean joan zen Burgosera, familia aberats baten sehi bezala. Hor aita jesuitek gidatu eta lagundu zuten bere fede eta otoitz bizitzean aitzina joaiten. Etxeko andereak ere lagunt
zen zuen bide hortan : orduko agertzen zituen Eukariztiaren eta Ama Birjinaren alderako debozionea, pobreenen alderako arta, bai eta penitentziaren eta Jesusen Pasionearen amodioa.1868an, Burgosetik Valladolidera joan zen familia hura, eta Joana Josepa ere. Han apez kartsu batek lagundu zuen, egina zuen ametsaren obratzen: amets
egina baitzuen serora kongregazione berri baten sortzaile izanen zela, irakaskuntzaren bidez jendeen laguntzeko girixtino izaiten. Irakaskuntza : berak ez zakien oraino ez irakurtzen, ez izkiriatzen. Delako apezak hortan ere lagundu zuen. Hiri hortako eliza batean egin zituen bere serora botuak, izen berri bat hartzen zuela : Kandida Maria Jesusena.Gero joan zen Salamankara, han sortu baitzuen 1871n “Jesusen alabak” deitu zuen serora konkregazione berria. Salamankako apezpikuaren oniritzia edo aprobazionea ukanik, 1873an bere lehen lagunekin egin zituzten serora botuak, eta urte hortan berean ideki zuten beren lehen ikastetxea, bai eta igandetako eskola mota berezia hiri hartan ziren sehientzat. Serora talde edo kongregazione berriaren araudia edo erregelamendua, Elizak galdatzen duen
bezala, lehenik Salamankako apezpikuak onetsia zena, Erromatik Aita sainduaren izenean onetsia izan zen 1902an. Handik haste, Ama Kandidaren obra hedatu zen, lehenik Espainian. Gero Brasiletik hasita Hego Amerika guzian, bai eta Italian, Filipinetan eta Japonian. Haur ttipien eskolak, kolegioak eta handien ikastetxeak, bai eta ixtudianten aloitzeko etxeak eraiki zituzten ; ahantzi gabe, erretreta izpiritualen edo gogojardunen egiteko otoitz etxeak...Salamankan erein hazia hedatu da mundu osora, Ama Kandidaren fedeak eta Jainkoaren Probidentziaren baitan zuen konfiantzak egin dute hori, giza baliabideek baino gehiago.1912an itzali zen ; 1996an Joanes Paulok dohatsu deklaratu zuen, eta beraz joanden igandean zortzi Benedikto aita sainduak sainduen lerroan ezarri du.
P. Andiazabal
Raymond Soubie
Georges Frêche
5
koStaldeanKantari koroen festibala berriz piztuko dea?Aspaldixkoan keinka huntan izaiten zen, Omiasaindu irian, Kantari Koroen festibala, kontzertu eder batzu eskainiz Kostaldeko elizetan, bereziki Do-nibane Lohizunen. Aurten ez da egiten haatik. Zendako ez den muntatu, hori ez da hain argi ezagun, guri etzauku hala iduritzen segurik… Erakusterat emana izan da antolatzaileek, eta laguntzaile batzuk ere, pausaldiño bat nahi zutela, gero indarrak berriturik berriz bideari lotzeko, orobat gisa hartako aldaketak ere pikoan ezarririk. Donibane Lohizunen hain xuxen, kulturaz arduratzen den axudantak segurtatzen du festibala ez dela hila, berriz biziko dela. Dena den, joanden aste hortan, sail berezi bat akulatu da, “Atout Chœur” deitua izan dena, arras polliki moldatua bainan delako festibala baino aise xuhurragoa gisa guziz. Usaiako festibalak bazaukan berezitasun aipagarri bat, karia hortarat entzuten ziren EuskalHerri guziko koro hoberenetarik zonbait bainan ere, egitarau berean, mundu zabaleko beste batzu, fama handikoak, biziki urrunekoak ere berdin… Berezitasun goresgarria egiazki. Penagarri litake bide hortarik ez aitzina segitzea.
Ehorzketa hunkigarriak Nornahiren ehorzketak ere hunkigarriak izaiten dira bainan batzuk oraino gehiago hunkitzen dute, hala nola zernahi jende biltzearekin kartsutasun handienean norbaiti azken agur baten egitea gatik. Hori gertatu da joanden egunean Donibane Lohizuneko elizan, Henri E tchevers zenaren ohoretan. Eliza bete betea familiaren inguruan, bospasei apez aldarean. Mikel Epalza apezak oroitarazi dauku nolako gizon sanoa, e rrotik euskalduna eta fededuna, ginuen Henri Etchevers. Motaz garaztarra, Donibane Lohizuneri errotik atxikia, biziki zerbitzu egilea, elkartasunaren griña handia bazuena. Begiraleak elkartean gazterik sartua, elkarteburu izana 22 urtez (19782000), azken hamar urte hotan ere beti han, elkarteburu ohorezko bezala, eta beti langile suhar. Kortsarioen kofradian ere barne, han ere ez alfer egoki. Bestalde oraino, Itsasoa koroan partaide, euskal kantua maitez. Begiraleak elkarteko dantzariak ere agertu dira bixtan da, elizan berean dantza eder batekin omenduz luzaz eta luzaz beren aitzindari ukana zuten gizon baliosa.
Donibane Lohizunen, alderdi Jeltzaleakestreinatu bere batzoki berria
Donibane Lohizunen, alderdi Jeltzaleak bazuen jadanik bere biltokia, merkatugunetik bi u rratsetan. Bainan Martine egin du, lekuz aldatu da beraz, eta Agustin Xaho karrikan plantatu, lehengo tokitik arras hurbil. Hor, lehengo tokian baino eremu gehiago badu bere kondu, eremu argiagoa ere gainerat, joanden egunean kasik ttipiegia izan dena haatik estreinaldiaren karietarat etorri diren guzien aise kokatzeko. Estreinaldi hori xarmanki iragan da. Donibaneko Biltzarraren buru den Ander Ugartek deneri egin diote ongi etorri goxo bat. Azpimarratuz alderdikideentzat guziz atsegingarri zela holako eguna. Gaingainetik goretsiz kide batzuk tokiaren moldatzeko eta apaintzeko egin duten lan ederra. IparBuruBatzarraren izenean mintzatu da Txaro Goikolea, erranez holako biltoki baten ukaiteak ainitz balio duela. Eta gero hirugarren mintzaldia izan da Iñigo Urkullu alderdiburuarena. Konplimenduak eginez segur Iparraldeko laguneri eta bereziki Donibanekoeri. Denak gomitatu ditu untsa gogoan hartzerat eta atxikitzerat Agirre lendakari zenak usu erraiten
zuena, herri bat ez dela hola eta hola eraikitzen, kolpez bezala, egunetik biharamunerat, bainan iraupenekin bermatuz, urratsa urratsaren ondotik eginez, beti ahal bezen kartsuki. Xeheki aipatu du oraiko egoera. Deia zabaldu du denek aitzinerat egiteko EuskalHerriaren onetan. Helduden urteko hauteskundeak ere aipatu ditu, bai Hegoaldekoak eta bai Iparraldekoak, zailak izan ditazkeela bainan alderdiak bere indarra behar duela erakutsi funtsez eta lañoki. Azpimarratu du ere baikorrak izan direla alderdiak español gobernuarekin Madrilen ukan dituen solasketak. Dauka keinka hau berezia dela. Keinka egokia bake iraunkor bati buruz, denek gisa hartako indarra eginez. Indarkeriari eta borroka harmatuari ETAk uko eginez, ezker abertzaleak ere bide berri bat hartuz, español gobernua bere aldetik zentzuz jokatuz. Parada ona badela denentzat, parada hortaz behar dela beraz baliatu…Hitzaldien ondotik, batzu eta besteak egon dira solas eta solas. Bilkura denboran oroitarazia izan da segur Agirre lendakaria bera ere biziki atxikia zela
Donibaneri eta haren ehorzketak Donibanen iraganak. Oroitarazia ere Sabino Arana Goiri Donibanen egon zela bigarren karlixtada izan zenean. Azpimarratua bestalde alderdi Jeltzaleak badituela 115 urte bainan beti kar berarekin nahi duela segitu lan eta lan. Hegoaldetik espresuki etorriak hor ziren Joseba Agirretxea eta Aitor Esteban, Madrilen deputatu direnak, eta AlderdiBuruBatzarraretik, ja izendatuetaz bestalde Aitor Olaizola eta Joseba Aurrekoetxea.
Hendaiako lorategi berria…Hendaiako hilerrietan, larunbat aratsalde huntan, urriak 30, estreinatuko da “Oroitzapenen Lorategia” deitu duten eremu berezia. Espresuki moldatua norbaiten gorputza erretzen delarik haren hautsen toki hortan barreatzeko, familiak hautu hori eginez geroz.
Obrak aitzina segitzen ahal…Aldi bat baino gehiago aipatua dugu ixtorio hori, nola Zokoako etxe bat, kontseilu orokorra izanki etxe horren jabea, begistatzen duen Altxa Zokoa elkarteak, bere biltoki gisa balia tzeko, erakustegi zerbait ere hor muntatzeko xedearekin, bainan begistatzen ere mahastizain batek bere arnotegia hor ideki tzeko. Egoitza hori kontseilu orokorrak mahastizainari uztekoa dio eta mahastizain hori obran ere hasia da. Bainan auzitan dira hain xuxen horren gainetik. Paueko auzitegi batek trenkatzekoa du afera, hain segur hemendik zonbait hilabeteren buruan edo hola... Anartean, Altxa Zokoak Paueko administrazioauzitegiari galdetua zion kasua alde bat trenkatu arte tokian abiatu obrak geldiaraztea. Auzitegi horrek oraintxe jakinarazi du obra horiek aitzina segitzen ahal direla. Mahastizainak atseginekin hartu du berria eta dio arnotegia estreinatu nahi lukeela Urtats irian. Gerokoak gero ikusi behar…
Alain Duclercq berriz zinegotziDonibane Lohizunen, Herri Berri abertzale taldeko hautetsiak aldizkatzen dira herriko kontseiluan, hastetik hola hitzartuak ziren. Lamia Horchanik utzi du beraz bere kargua eta haren partez sartu da Alain Du-clercq, ez dena leku arrrotzean ezen jadanik zinegotzi izana hiru urtez, 2001etik 2004erat. Geroztik ere egia erran beti hurbilhurbiletik segitzen zituen Donibaneko gorabehera guziak.
Entzule frango, mugaren bi aldetakoak
Iñigo Urkullu, Txaro Goikolea eta Ander Ugarte
6
koStaldean
bihar, nolako portua?Donibane Lohizunen, herriko kontseiluaren bilkuran, joanden egunean, ezkerreko hautetsiek arrangura handiak agertu dituzte arrantza portuaren geroa gogoan. Auzapezaren ganik nahi zuten zerbait garbitasun, egia den besteak beste apailu batzu baditazkeela arrantza portua atseden portu bilakatzeko. Kalapita ederra sortu da horren gainetik. Auzapezak azpimarratu du arrantza portuari azkar atxikia dagoela bainan portuaren kudeantza ez dela herriko etxearen kondu eta herriko etxea ez dela beraz tokia gauza hortaz eztabadatzeko. Hori dute gaizki hartu bai hautetsi batzuk bai eta bilkurarat etorri arrantzale zonbaitek. Auzia laster sumindu da. Bainan auzapezak ez du gehiago luzatu nahi ukan bilkura, hortan gelditu dira beraz, kalapita kanpoan ere doi bat segitu bada ere…
azkenean, hautsi-mautsi bat…Donibane Lohizunen, Elgar kanpalekua, itsasbazterretik hurbil dena Erromardi auzoaldean, saltzeko ateraturik duela zonbait denbora, herriak nahi zuen erosi sozialmaileko bizitegi andana baten hor eraikitzeko, bainan etziren akomeatzen tratuaren alde bat finkatzeko. Jabeak lau miliun euro baino gehixago galdetzen, herriak bi miliun baino gutixago eskaintzen. Gorabehera askoren ondotik, auzitegi baten estimutik egin dute hautsimautsi bat. Herriak beretuko du hiru hektara hurbil dauzkan eremu hori hiru miliun eta sei ehun mila euro pagatuz. Bada halere arrangura bat: prezio hortan erosiz lurra, sozialmaileko bizitegiak egiten ahalko direnetz, gero bizitegien prezioak ere araberakoak behareta… Ondoko egunetan ikusi behar nolako segida emaiten zaion afera horri…
Erretreten erreformaren gaitzespen mugimenduakAitzineko astearteko manifestaldia, ad-ituek erranik sekulan izan den kopurut-suena Baionan.
Baionan urriaren19ko manifestaldia
Asteazkenean Biriatun autobidearen traba selektiboa burutu du erretreten kolektiboak.
Biriatuko ibilaldia
Ostegunean, Baionako San Andres auzoan, Gaztelu Berriko eskaleretan bildu dira berrogei bat ikasle, ikastegi buruen eta polizaren presioneak salatzeko.
Ostiralean, argi ttirrinttarako CGTkoak Mugerreko garraio lekuaren sarrerak blokatzen ari dira, kamioi eta furgoneta komertzialek ez dute mugitzerik.
ela diktaketa euskaraz etxepare lizeoan
Miarritzeko foroaEuropa eta Amerika latinaren arteko kurutzagune garrantzitsuenetarik bilakatua da Miarritzeko foroa. Aurtengo hau 11garrena, azaroaren 4ean eta 5ean iraganen dena, Bellevue biltokian. Gai nagusia : “Europa eta Amerika latinaren arteko harremanak : zertan gira, nora buruz goaz ?”. Enplegu politika berriak, europar inbeztizamenduak Amerika latinan, latinoamerikar imigranteak Europan, prentsaren libertatea, europar kooperazionea Amerika latinan, beroketa klimatikoa, hara bertzeak bertze zertaz hitz eginen den bi egun horietan.
ELA leukodistrofien kontrako europar elkartearekin bat egin dute Frantses estatuko 1780 lizeo edo kolegiok. Eta Baionan lehen aldikotz euskaraz, eri den Florian gaztearen aitak diktaketa euskaraz egitea proposatu du eta Baionako Bernat Etxepare lizeoak ateak zabaldu dizkio. Euskaratua izan den Marc Lévy frantses idazlearen testuaren irakurtzeko, Arnaud Héguy eta Aretz Iguiniz Avironeko errugbilariak gomitatu zituzten. Ehun eta hogei ikaslek parte hartu dute diktaketan, Alain Barroso ELA elkarteko kideak azpimarratu du Bernat Etxepare lizeoko ikasleek interes handia erakutsi dutela, eta segur, diktaketa ondoko urtetan berriz antolatuko dela. Beste ikastegi frangotan egin da diktaketa frantsesez : Baionako Paul Bert lizeoan, Dimitri Yachvili eta Julien Audy errugbilarien parte hartzearekin ; Miarritzeko Immaculée Conception kolegioan ; Donibane Lohitzuneko Donamaria kolegioan ; Baionako Jean Cavaillès eskolan, Arrangoitzeko eskolan, Beskoitze Urgazietako eskolan, Kanboko Santa Maria eskolan, Uztaritze Arruntzako eskolan eta Hendaiako Lizardi eskolan.
Zoe Bray-ren begi kliska
Ez da gEhiago Ezantzarik !
Gazteak San Andresen
Mugerreko garraio lekuan
7
Herriz Herri
Lehen partidakazaroaren 26-an
Partidak jokatuko dira azteazken arratsetan ortzegun arratsetan, ortzirale arratsalde eta arratsetan, jokolarien hautuaren arabera.
TXISTULARIO S T A T U A KItsasun bere 26. mus xapelgoa
Izenak eman behar dira azaroaren 21a aitzin (15 E bakotxarentzat). Tel. 05.59.29.75.09Sari ederrak irabazteko.– 1000 E xapeldunentzat– 500 euro finalaren galtzaileentzat.– Miarritze/Baiona errugbi partidako txartela eta
bazkaria, finala ttipiko irabazle eta galtzalebakotxarentzat.
– Sartze bat eta bazkari bat Moderne trinketean (Masters 2011) finalerdietakojokolarientzat.
– Bazkari bat Ainhoako Ur Hegian ostatuan,final laurdenetako galtzaileentzat.
– Xare berezi bat final zortzigarrenetakogaltzaileentzat
Sortze Urriaren 8an sortu da Ortesen Milia FORSANS AIRE, Frédéric FORSANS eta Amaia AIREren hirugarren haurra. Familia hau bizi da Pelloenean. Zorionak gurasoeri eta ongietorri sortu berriari !Heriotze - Bi heriotze izan ditugu iragan astean gure herrian, biak joanden ostegunean, urri aren 21ean: Dominika HEGUY, sortzez Mendiboure. Bidarrin sortua zen bainan Itsasun kokatua ezkontzaz. Adin ederra bildua zuen Dominikak, 98 urte. Noël LATASA, itsasuarra sortzez eta Urzumuko bidean bizi zena. 74 urtetan zendu da. Doluminak bi familieri.« SAKRATUA »: zoragarria ! - Hiriburuko Leinua taldeak moldatu ikuskizun hau Herriko Kultur Batzordeak ekarrarazia zuen joanden larunbat aratsean, herriko eliza eszenatoki bihurtuz. Taldeak ikuskizuna nahi izan dio eskaini Jean Nesprias jaunari, euskal dantza berritzaileari, bera hor zegoela. « Zoragarria » diot, herri kulturak eta « sakratuak », edo erlijioneak, bat egiten dutenean gertatzen den bezala. Dantzaz gehienbat eta kantuz tratatuak dira mendetan gaindi gizakumeak beti griñatu eta jorratu izan dituzten « jainkozko eta erlijio gaiak » (Ona, Gaizkia, Adan eta Eva, Jesusen pasionea eta piztea) eta bizitzako gertakizun nagusienak: zoriona, maitasuna, sortzea, bakea, barkamena, heriotza. Pertsonalki, koregrafiak (Roger Goyheneche
eta Bittor Corret) ainitz gustatu zaizkit, dantzari (ala neska ala mutiko) ezinago trebeek urrasturik. Aipamen berezia merezi dute ere musikariek (Patrick Larralde eta Sébastien Paulini buru) eta, nola ez, gure hiru herritarrek : Dagorret ahizpek (Joana eta Maialen kantuz eta dantzan ari dira) eta Alain Saldumbide makilariak. Jende frango gelditu da kanpoan, sartu ezinik. Beste zonbait tokitan eman beharra da ikuskizun hori: nihundik ahal baduzue, zoazte ikustera ! Zinez merezi du !Kontzertua - Kontzertu bat eskainiko du Kairos laukoteak azaroaren 6an, larunbatez, Sanoki gelan, aratseko 8.30etan. Laukote huntan barne dugu ere Itsasuar bat : Marina Beheretche.Omia Saindu - Omia Sainduko meza izanen da azaroaren 1ean goizeko 9etan, eta hil guzien aldeko meza biharamunean, azaroaren 2an, Kanbon eta Ezpeletan aratseko 7etan.Azaroaren 11 Urte guziz bezala, lehen munduko gerlaren akaberaren urtemuga ospatuko da azaroaren 11n : goizeko 11etan izanen da meza Itsasuko elizan eta ondotik omenduko dira gerla hortan hil herritarrak OrroitHarri aitzinean. Ohiko bazkaria eginen da aurten Heltxaurrenean, Bonnet ostatuan. Huntan parte hartzeko izenak eman behar dira azaroaren 5a barne, edo Xilbert Etcheverryri (05 59 29 77 19) edo zuzenean ostaturat deituz (05 59 29 75 10).
itsasu
HazparneKontzertua TtattolanHelduden urriaren 28an, Hazparneko Ttattola gaztetxean, Baigura ikastolak gaualdi bat antolatzen du. 7etan, mintzaldi/eztabaida izanen da : Bretainako Diwan eskolak, Okzitaniako calendreta eta ikastolak aurkeztuko dituzte 8etan kontzertua. herrialde bakoitzeko talde batekin : Hitilh (Okzitania), Ekintza (EH) eta Les Ramoneurs de Menhirs (Bretainia).
Kurutze gorriaren eskea laster hasiko da !Hazparne aldeko Kurutze Gorria ba
tasunak jakinarazten dauzue egun hauetan hasiko direla beren urteko diru biltzeari buruz. Zuen etxetan ibiliko dira harpide kartarekin. Hau erre berrituko dutenek ukanen dituzte elkartearen konduak. Eske hau izaiten da Kurutze Gorriak daukan diru iturri haundiena eta huni esker laguntzen ditu Hazparneko lurraldeko familia behartsuak. Bertzalde urtean behin ere egiten dute eske egun bat eliza aitzinetan, hau Kurutze Gorriko elkarte nagusirat doa. Aurten eske hori ez da izan, Hazparneko taldeak zenbeit nahigabe ukan dituelakotz Pariseko buruzagiekin. Hauek antolatzen dituzten biltzarre eta formakuntza egunak ezin dituztelakotz osoki bete. Hazparneko
taldea ez da barreiatu, beren lendakariaren inguruan junt egon da eta gauzak ordokitu dira Mayi Lacaberatz anderearentzat. Beraz laster ikusiko dituzue elkarte huntako kideak zuen ate aitzinetan, Kurutze Gorriak aitzinetik eskertzen ditu beren laguntza ekarriko dakoten jende guziak.
Aste urdinaAste urdinaren karietarat, xahar etxeko egoiliar multxo bat izan da, Laguntza Etxerat elkarteko amaño eta hauen gain diren haurrekilan, aratsalde goxo baten iragaiterat Herri
Elkargoko gela haundirat.Hor ziren ere, alde batetik, Mayi Graxi Bidart, xahar etxeko animazioaz arduratzen den anderea eta bertzetik Eliane Guisset haurzaindegiko zu zendaria. Orok betan aratsalde jostakin bat iragan dute, paraxuta jokoarekin behin, gero erronda batzu eta nolaz ez kantu batzu ere haurren eta adinekoen atsegin betea gatik. Orok betan aratsaldekoa egin dute eta bakotxak bere alde juan dira aratsalde apalean. Amañoen elkarte hunek ohi du xahar etxerat juaitea haurrekin noiztenka eta emeki emeki elgar ezagutzen dute orain, erran nahi baitu denbora labur barne berriz ikusteko nahikaria daukatela denek.
Paraxuta jokoa xahar gazteak josteta ari dira)
Mugimendu handia Biper-Bestan!Aroa ez baitezpada arraroa, bereziki igande aratsaldean, bainan izan da halere mugimendu Bi
perBestaren karietarat (ikus 3. o rrialdean). Biperraren arrakasta ez doa ttipituz eta BiperKofradia beti berdin erne dago!
ezpeleta
Biper-saria Johann Diniz oinezkari xapeldunarentzat, bere aldean duela Gaby Etchart ezpeletar kirolari eta kirolzale ezagutua!
azkaineZaharki feria – Helduden larunbat 30ean izanen da zaharki feria U rertxi toki ederrean. Autoak aparkatzen ahalko dira lekuan berean. Izanen da ere talo eta xingar bai eta edari, musikarekin.Omiasaindu – 10.30etan meza nagusia, 15.30etan bezperak hilherrietan prosesionarekin. Igande arratsean mezarik ez. M.L.
Dolu : Hilaria Etcharren – Aitzineko igandean denak harritu gitu berri txarrak : Mayorgako ikasle ohi estimatuaren esposa zendu zela batbatean, mezatik etxeratekoan. Beren denbora osoa ikastegi ezagutuaren buruzagitzan eta zerbitzuan eremana, Auritzen bizi ziren gehienean andere Hilariak han zuen egoitzan hiru alaba eta semea altxaturik eta beren bidea ereman dutenak hauk ere erakaskuntzan eta beste.Auritzen egin dira ehorzketak mugaren bi aldeetako askazi eta adiskide ainitzen meza kartsuan, etorri ahal izan ez direnak bertzalde, zazpi apez adiskide ere hor zirelarik aldarean. Denen ondotik eta bihotz haundiz eskainiak, onhar bitzate Etcharren jaunak eta familia guziak gure otoitz eta dolumin sendikorrenak gure kaseta huntarik kuraiegarri, eta goian dagoen zendua. E.L.
donibane Garazi
8
Herriz Herri
Ganixtar soinularien 40 urteak Larunbat huntan, urriak 30, 21 orenetan kontzertua hasiko da Mindegiako biltokian Ganixtar soinulariekin, eta gero kantariek parte hartuko dute eta bixtan da dantzaldirat jende oste handi bat etorriko dela ! Eta huna igandean : meza
Makeako elizan 10.30etan Ganixtar soinulariekin eta segur naiz haur, gazte eta adinekoek parte hartuko dutela elizkizunetan eta gero orok batean joanen girela Mindegiraino, sustengua ekartzeko Ganixtar soinulari ospetsuer. Eta segur bazkaria alegeraki iraganen dela eta Ganixtar taldeak iraunen duela bertze 40 urte gehiago, beti berrituz, beti Mendiartea maitatuz eta lagunartean alai eta azkar egonez !
Omiasaindu – Elizkizunen tenoreak : Gerezietan 9etan, Lekornen 10.30etan eta Makean 15.30etan.
Mus – Makeako Beti Aitzina taldeak antolatzen du mus xapelketa bat, azaroaren 7an, igandez. Izenen emaitea 14 orenetan, doidoia 10 eurotan. Etor oste handitan Makea Mindegirat, eta gure Biltokian ainitz sari irabaziko dituzue. Esker beroak oraitik eta ongi etorri guzieri !
Artekatik hemen – Tokika Lekorne edo hobeki erraiteko Mendiondo osoaren bizitza erakutsia izan zaiku Lekorne Hodian, eskolako aterbean. Kanalduderi esker, ez dira lo egonki Gerezietako baratzezainak, Lekorneko laborari eta harginak, Atizane eta Basoitako laborari eta artzainak, eta gure herri osoko ostalerak, atseden guneak barne. Eta nola ez aipa gure pilotari, dantzari eta soinulariak ! Eta gure Garroaren geroa esku onetan dela! Eta azpimarratzen dut ikastola eta eskola ez direla elgarri harri ukaldika ari, bainan biak gogotik lanari lotzen, gure haurrak izan diten biharko senaremazte suharrak. P.I.
Makea – lekorne
Ganixtar soinulariak
SenpereHerritar berriak – Christine Bessonart auzapezak ongietorria eginen diote herritar berrieri urriaren 29an, ortziralez (18:30) Denen Etxean (Posta ondoan). Kari hortarat herriko proiektu handienak presentatuak izanen zaizkiote eta herriko zerbitzuen liburuxka bat eskainia. Ondotik hurrupaldia, herriak eskainia.
Lapurdi 1609-2009 Elkarte hunen biltzar nagusia iraganen da larunbat goiz huntan (10:30) Amotz Larraldean. Ekitaldietan parte hartu duten guziak gomit dira.Elgarretaratze – Azkaine, Sara eta Senperek egiten duten parropia handiaren apezek eta katexizten laguntzarekin asmatu dute katiximako adin desberdinetako haurrekin elgarretaratze bat egitea. Hori egina izan da urriaren 17ko igandean eguerdi eta erditan herriak ongi apailatua duen gure eliza gibeleko aparkalekuan. Meza saindua izan dute hor berean kanpo zabalean. Berek ekarritako janariekin piknika egin dute. Gero izan da elgarrekin hizketa bat eta haurren jostaldia denbora ederraz baliatuz. Buraso asko ere bazen. Alaitasunean eta airoski iragan den lehen entsegu horrek ekarriko ditu segur ondorio onak. Berriz ere han eta hemen holako zer
bait egiteko gutizia izanen dute segur oraiko biltza rraren moldatzaileek.Aurtengo gure hilen zerrenda – Ganden larunbatigandetan elizako paper ostoetan agertu da usaian egiten den gisan ganden Omiasaindutik orai arte herrian izan ditugun hilen zerrenda. Haur bat, lau gazte eta adinekoak, orotarat 40 heriotze izan ditugu. Otoitz bat eginaraziko daukute berriz ere ikusiz zoin diren Jaungoikoak bere zeru ederrean goxoki ezarriak dituen gure herritarrak : Lucien Manclair, Michel Billon, Josep Susperregui, Gabriel Ecole, Pierre Halsouet, Raymond Ravon, Pedro Galarregui, Philippe Etchenique, Jean Sizorn, Jean Petriat, Jean Philippe Lecuona, Mayi Poyade, Yoan Emile Pechberty, Rene Jean Ustariz, Emile Delhorbe, Pierre Idiart, Bixente Lopez, Jeanne Delcorn, Jean Pierre Lamothe, Olivier Arbicha, Jonathan Bonart, jean Paul Denat, Simone Bugnon, Josep Borthaire, Michel Phoebus de Grailly, Germaine Techenery, Claudine Leralu, Elorri Astruc, Andre Bourgoin, Marie Amestoy, Lucie Roig, Jeannot Sabarots, Carmen Errandonea, Mattin Tapia, Michel Etchenique, Josiane Dufau, François Millox, Jacky Dehornois, Annie Lafont, Gabriel Pourteau.
Txilenoak Urdazubin - Badu orai hiru urte elgarretaratzen direla Lapurdiko Txilenoak. Aurten berrehun urte independentzia lortu zutela (1810) buruilaren 18an. Egun hortan elgarretaratzen dira hango euskaldun batzu eta hemengoak Txilen egonak edo familia han dutenak. Jose Alberto Choribit, Bixente Larre Hazparnekoek eta Saratar Michel Etcheveste Ohartekoak elgarrekin antolatu dute bazkari bat Urdazubin, Ikaburuan, Saratar Mattin Arrietaren jatetxean. Gero eta gehiago elgarretaratzen dira, lehen 50 ziren, gehienak Hazparnekoak zeren ainitz hazpandar baita joana Txilerat. Ondotik eman dituzte txileno eta euskal kantuak eta hango dantza bereziak. Izigarriko egun goxo bat pasatu dute alaitasunean.Kebekekoak Saran - Bernatchez familiakoek, Kebeken bizi direnek, bazakiten beren arbasoen erroak nundik heldu ziren. 1700 inguruan Michel Barreneche eta bere andrea sortzez
Jeanne Darrechek ukan zutela semea Jean Baptiste Barreneche eta seme hori joan zela Kebekerat. Barreneche, orai desformatua da eta Bernatchez dute deitura. Ez da harritu behar hoinbertze urteren buruan. Sekulakoak badira familia hortakoak eta elgarren artean izigarriko atxikimendua dute, noiz nahi elgarretaratzen dira, eta nahi izan dute beren arbasoen sorlekua bisitatu, duela zonbait urte jada Saran egonak baitziren. Oraikoan 22 baziren eta nahi izan dute aspaldiko Sarako berri batzu jakin. Xabier Elosegi eta Mixel Urbistondok antolatu diote urriaren 8an elkarretatze bat elizan. Hor egin dute mintzaldia, Yves Ber-natchez aski ongi moldatu da euskaraz, ezagun da baduela euskal odola. Gero Barrenechetarrak bizi izan ziren etxe batzu ikusi dituzte. Posta, Iturbidea, Indartea, Lehetea eta Arretxea seguraski ama Jeanne Darretchen sorlekua. Ikusi dute ere Bordatxarrea, denboraz IstilarteBarrenetxea deitzen zena. Gero hilerri berrietan Mixelek zizelkatu harriaren ikusten. Izigarri kontent ziren entzun eta ikusi dituzten gauzekin, bai ere bertako jendeen ongi etorri beroarengatik, Indarteko Jeannerekin eta Harretxekobordako Anttonekin. Jende horiek Larrun ttiki kanpinean dira. Ongi etorri beraz zueri, pentsatzen dut gostu duzuela bisitatzea gure Euskal Herria. Segur zuen lekuak ere ederrak direla, bainan bego gure Euskal Herri maitea.
Abisu - Sarako Ondarea elkarteak antolatzen du mintzaldia, Michel Duvert eta Nelly Audenotrekin, Lurberri gelan urriaren 29an, ortziralez, arratseko 8ak eterditan. Lehen zatia 8ak eterdietatik 9ak eta laurden arte. Bigarrena 10ak laurden gutitatik 10ak eterdiak arte. Bi zatien artean izanen dira edatekoak. Sarrera 5E.Urriaren 31n Uso besta dugu. Goizean meza, ondotik euskal dantzak eta pilota partida errebotean. Ostatu guzietan izanen dira usoak jateko. Arratsaldeko 6 orenetan izanen da antzerki eta txalaparta doinu Lurberri gelan.Larreak erre nahi dituztenak behar dute galdea egin herriko etxean azilaren 15a aitzin. Epe horren ondotik heldu diren galdeak ez dira onartuak izanen urte hontako.Suko egur lota behar duenak behar du herriko etxean izena eman azilaren 30a aitzin.
Pilota - Palantxaz trinketean gizonak : Sein Christophe eta Saint Jean Christophe irabazle 4032 Biarritz Atle tic Cluben kontra. Mounho Guy eta Iribarren Jean François irabazle 4024 Urruñarren kontra. Neskatilak : Kadetak, Hausseguy Maialen eta Blanco Oihana galtzaile 4012.Hendaiarren kontra. Artekoak. Olazagazti Miren eta Oronoz Oihana galtzaile 4020 Irisartarren kontra.Ezker paretean atxiki ttikian, Gaztetxoak, Arribillaga Eneko eta Saint Martin Jon irabazle 4037 Hardoytarraken kontra eta galtzaile 4017 Aviron Bayonnaisren kontra.Esku huska trinketean : 2. mailan, Endara Denis eta Laduche Jon galtzaile 4030 Atzarriren kontra. 3. mailan, Elizalde Panpi eta Arribillaga Bastien galtzaile 4028 Azkaindarren kontra. Urbistondo Leon eta Jauregui Iñaki irabazle 4027 Uhaldeanen kontra. Saint Jean Benoit eta Mariluz Christophe galtzaile 4030 Atzarriren kontra. Endara Daniel eta Endara Joxet galtzaile 4014 Atzarriren kontra. Juniorrak, Calvet Daniel eta Gachen Mathieu galtzaile 4023 Senpereren kontra. Esku huska Ezker Paretean. Gaztetxoak, Iribarren Unai eta Lecuona Aritz galtzaile 2218 Hendaiarren kontra. Ganex
Sara
Kebekeko lagunak Saran
9
Herriz Herri
HeletaGaixo Otaba – Mahain buruan zuen bere tokia otorduetan aitatxik, ezkerrean bere emaztea, eskuinean bere seme Pierra, etxeko nagusia, sei haurren aita. Adinarekin hortz zonbait falta eta dardara pixka bat ere badauka, jatean ziliporta doi bat barreatzen du ingurura, amatxik mokanesarekin garbitzen dazko ezpainak, azieta bat edo beste ere hautsiak. Pierrak ez zion gehiago soporta, zur punta batean egin zion azieta bat eta supazter xokoko zizeluan ezarriko zuela egin zuen, erran ere « nagusia haiz, nahi dukan bezala » zion ihardetsi aitatxik. Undar eleak izan ziren, zizelu xokoan jateko enbaia ttipitu zitzaion eta begi bazterraz so egiten zuen haren tokian jarria zen alaba zaharrenak lagunari, alde bat eleketa ari den mutiko hori, denak dazkiena. Amatxik egiten zion bisita « nahi duzia gehiago », harek buruz ezetz. Haur lerrokadako muttiko gaztenak zuen pena handiena aitatxiren baztertze hortaz, gainera a rrebaren lagun hori ez zuen maite, are gutiago aitatxiren tokian jarria ikustean. Beti ahulduz zoan aitatxik utzi zuen mundua handik laster, gizon gazte harek ere lekua hustu, ez zirela ez nexka, ez etxea haren ustearen izarikoak. Egun batez aitak kausitzen du mutiko gaztea zur punta baten lantzen « zer ari hiz, egun batez aitatxitzen haizeneko azieta baten moldatzen?», tanpez ixilik gelditu zen gure Pierra, bi
nigar xorta esku gibelaz kenduz, zintzur tinkatu batetik jalgi zitzaion « Barka ».
Ixtorioa ez da oraikoa, doakio gaixo OtabariMahainetik baztertuz baitauka sofrikariAraiz guti seme da eginen diona aitariEz baitu ihardokiko bihotz juandurari. J.P.C.
Dolu – Joanden astean, Uztaritzeko serora komentuan, bere azken egoitzara segitu dugu Leonie Etche verry Gateko alaba 83 urtetan. Beste herritar ainitz alaba bezala gazterik joana zen komentura, bere denboran lan ainitz egin du ala parropietan ala serora gazten formakuntzan, ala erien artatzen. Jainkoak eman diezola egin lan horien saria, undar denborako gaitzarekin ereman borrokaldian ere elgarri hurbil egon baititazke. Gure doluminak familia guziari, serora laguneri, orain bost herritar baitauzkagu komentuan.
Mezak – Larunbat aratsean 7 orenetan Armendaritzen. Igandean 9 orenetan Heletan eta 11 orenetan Iholdin. Igande aratsean 7 orenetan Omiasainduko Landibarren. Astelehen omiasaindu, 9 orenetan Mehainen eta Armendaritzen, eta 11 orenetan Heletan eta Iholdin. Herritarra
Omia saindu - Omiasaindu egunean 10ak eta erditan mezak ema nak izanen dira Arruntza, Haltsu, Jatsu, Larresoro eta Uztaritzen. Mezen ondotik hil herri orotan hilen otoitza segurtatua izanen da. Parropiak ere jakinarazten du xahar eta erier gorputz saindua eremana izaiten ahal zaiela etxetara apezetxera jakinaraziz geroz. Omia saindu besta on deneriA.H.T. treinbideaz - Abiadura handiko treinbide be rria pasa litaiken tokian Paueko prefetak baimena
emana du R.F.F. erakundeko arduraduner ontasun pribatuetan sartzeko hidrologiko eta topografiko ikerkuntza lanen egiteko. Ontasunen jabek jakin behar dute ez dutela jauntto horiek etxe barnetan sartzeko eskubiderik. Gainera lur funtsetan sartzeko ere jabeak abisatua izan behar du bortz egun lehenago gutienez. Badakigu gauza hortaz eztabaida luzeak ere izan zirela. Agian bakotxaren eskubideak errespetatuak izanen dira. Prefetaren ageria herriko etxean da.
uztaritze
aiherraFrantziako xapelketaren finaleko, herri agindu Helduden aste ondarrean, eta bereziki larunbatarekin, Frantziako auto lasterketaren finala hemen gaindi iraganen baita, Aiherrako jaun auzapezak orroitarazten du herri agindu bat hartu duela. Hunek dio, 4 zenbatua den herriko bidean debekatua dela ibiltzea eta aparkatzea, goizeko 08 :40 eta arra tseko 23 :00 artean. Hots 3 aldiz ibiliko baitira hor lasterkariak, Betisasteiko zolatik, Oihaitzborda, Mendiko bidea eta Izturitzeko muga arte hortan, ez da hor ibili beharko. Auto lasterketa hau ikusi nahiko dutenak, hurbiltzen ahalko dira Pesarru eta Egiptoa auzogunetarik pasatuz. Aiherrako ihiztariek jakin arazten dute, ihiztarien etxolan egun guzian ogitartekoak eta edariak salduko dituztela…Herriko Etxean, deliberoen berri Joan den urriaren 4ean bildu baitira herriko hautetsiak, huna zer deliberatu duten. Herri sartzean, telefona eta elektrika hariak lurperatuko dituzte. Obra horien gastua 161 296,00 eurotara heltzen da. Denbora berean, lanaz balia, ur higatuen despeitzeko arroilen egiteko ikerketa bat eginen dute. Ahuntzbizkardiko oihanera heltzeko orgabide berri bat eraikiko dute. Teileriarateko bidea, bai eta Antooneko etxegunera heltzeko bideak,
herriko bidetan sailkatu dituzte. Obra horien egiteko, buxetaren aldaketa delibero bat hartu dute. Trinketeko teilatuan, plaka zonbeit aldatu behar izan dituzte ere.Omiasaindu, astelehenean Asteleheneko ofizioen tenoreak hauiek dira : 9tan meza Aiherran, eta 10ak 1/2tan IzturitzenAnimazione eta elgarretaratzeen berri...Azaroaren 6an, “Aiherrako gainak” auzogunekoak mahain on baten inguruan elgarretaratuko dira, Denen EtxeanAzaroaren 10ean, Gau Beila, Beñadin Lohiague Hazpandar Elizaberritar musikari kantariarekin, bai eta ETXAMENDILARRALDE kantari bikotea. Bertsulariak : Gilen Hiribarren eta Amaia Aguirre. Antzerkilariak, Maribisos taldea. Ixtorio kondalaria Ugutz Robles Beskoiztarra, eta usaiako bixkotx ta goxagailuak mahain guzietan. Ikusgarria, arratseko 9tan ttanko hasiko da !Beste elgarretaratze berezi bat, azaroaren 14ean, BehobiaDonostia lasterketa, herritar lagun talde batentzat. Egun on bat pasa dezatela, lasterketarik landa behar bezala bazkalduz eta gozatuz ezin hutseginezko urteko gertakaria…
baigorriGoxoki Xiberoan Bi autobusetan lekuak harturik, hirugarren adineko elkarteko 75 lagunek egun goxoa iragan dute Xiberoan. Aroa ederra zen, goizeko 8.30tan abiaturik, lehen gelditzea egin da Oskaxeko lepoan, sarez egiten den urtxo ihiziari behakoa egiteko ; goizerditan, Azkorria
Muskildiko gasnategiari bisita, hunen muntatzaile diren 17 artzainen izpiritua eta desmartxa entzun, laneko moldea ikusi, gasna jastatu eta horra eguerdi. Hortik bi urratsetan den « Chistera » ostatuan, mahaina beha zagon bazkari ona gozatzeko giro hoberenean. Aratsaldean, Ligin kokatua den « Akerbeltz » garagardotegiari bisita. Duela 11 urte sortua, hor ikusi da nolakoa den ur onetik hasi eta garagardorainoko bidea. Hau ere jastaturik, etxera itzultzeko tenorea jin da uste baino goizago. Halere, iluntxerako autobusak elizako plazaratuak ziren eta, bertzaldi arte erranez, bakotxak hartu du etxeko bidea.Euskaldun gazteriaren bilkura Talde hunen xedea da C.L.E.J. berri bat muntatzea Baxenafarroan. Hau da GALT euskaraz gazteendako aurrezkirako lekuko taldea, eta hunen helburua, interesik gabe (%) dirua prestatuz, lurralde huntan, bizian inplikatu nahi duen gaztearen proiektu profesionala sustengatzea. Haatik, hau egiten da baldintza bereziak errespetatuz. Bainan, horretarako, behar da lehenik
dirua bildu. Azaroaren 3an, Baigorriko herriko etxean, arratseko 20.30tan, bilkura publikoa antolatua da, horietaz denetaz argitasunak emaiteko eta ere diru prestatzaile bilakatu nahi dutenen izenak biltzeko.Pilota Joanden igandean Herriarena trofeoaren kondu, bi partida eder eta
parekatuak ikusi ditugu. Lehen kanporaketan, bat bertzearen bete ibilirik, Ibarrola eta X. Lambertek gaina hartu diote Alfaro eta De Ezcurra IIri 40 – 35 oren bat eta hogei jokatu ondoan. Hemen, X. Lambert, berezkoetan sartu berriak erakutsi du mail hortan bere lekua baduela. Erran behar da ere P. de Ezcurra II, ebakuntza baten ondotik ez dela oraino bere hoberenean sartua. Bigarren kanporaketa, biziki jokatua hau ere, lehena
baino gogorrago izan da haatik. Azkenean, Bielle eta Harismendy nagusitu Aguerre eta Oçafraineri 40 – 37. Aldi gaitzean dagon Harismendyk egin du aldea. Oren bat eta 50 iraun duen partida hunek xoraturik utzi du publikoa eta lau pilotariek bildu dute eskuzarta ederrik. Holako pilota arratsalde batek merezi zuen halere ikusle gehiago ! Lehiaketak segituko du azaroaren 7an, finalerdiarekin.Errugbia US Nafarroak, txalpegoko partida Bokalen jokatu du hangoen kontra eta berriz ere galdu 13 – 0.Otordu solas Joanden igandean, parropiako koralako hogeita hamabost kantari bildu dira Manexenean mahain on baten inguruan. Ez da erraitearen beharrik bazela omore eta arrabots, berant arte kantuz arizanik. Beti mahain ixtorio, 1928 eta 1929an sortuak, elgarretaratuko dira beren biziko lagunekin azaroaren 7an, Manexenean egun goxo bat iragaiteko. Lekuarentzat, behar dute izena eman azaroaren leheneko deituz 05.59.37.41.68.
urepeleDolu – Ilabete huntan, bi herritar lagundu ditugu beren azken egoitzarat. Lehenik Paxko Zubillaga Antxagoineko nausi xaharra 92 urtetan. Memento lazgarri frango iragan ondoren bere gazte denboran, Espainiako eta Frantziako gerletan ; Kanadan egonik, ondotik Urepele Antxagoinerat ezkondu zen. Bigarrena izan da Marguerite Saroiberry Kristobaleneko etxeko anderea 77 urte zituelarik. Xiberoko Mendikota herritik ezkondu zen gazterik Urepelen. Utzi gaituzten Paxko eta Margueritek jende
xume, ixil eta langilearen orroitzapena uzten daukute. Doluminak bi familieri.Antzerki – Azaroaren 7an, igandez, izanen dugu parada « Noiz » antzerkia ikusteko Urepeleko eskolako gela batean. Daniel Landartek idatzitako obra hau emana izanen da, arratsaldeko 3ak eta erdietan. Aldudeko ferietan eman duten lehen agerraldian arrakasta haundia ukan du. Nahiz frango jende joan den berriz ikusteko nahian. Komita memento goxo eta irringarri bat pasatzeko. Beraz, ez ahantz !
bidarraiPilotako finalak – Bururatzera doa esku huskako xapelgoa. 56 pareren artean iragan da, lau mailetan, trinketean. Jendea polliki ere ibili da partiden ikuska. Finalak larunbat huntan jokatuko dira, 15:00etan hasirik 4. mailekoarekin. Bururatzean hurrupaldia eta sari emaitea.
10
Herriz Herri
IDEKIA ASTELEHENETIK LARUNBAT ARTE 8:30ETARIK 20:30ETARAINO
kanboArmand David lizeoarekin elkarlanean Urriaren 21ean, hitzarmen bat izenpetua izan da Kanboko herria eta Hazparneko Armand David lizeoaren artean. Lizeoko ikasleek lan egiten ahalko dute, beraien ikasketen denboran, Kanboko herriarekin, Arnagako baratzeetan edo hiri barnean den San Josep parkean. Pantxoa Azarete Arnagako baratzezain buruak eta herriko langileek beraien esperientzia partekatuko diete eta ikasleek konkretuki baliatzen ahalko dituzte eskolan ikasiak, laguntza baliagarri bat ekarriz Kanboko herriari. Ikasle horiek osatzen dute lizeoko 50garren urtebetetzea kari sortua izan den formakuntza berri baten lehen promozioa : paisaia antolaketa BTSa. 20 ikasle dira Euskal Herritik edo frango urrunagotik heldu direnak.
Ezkontza Urriaren 16an, goizean, Fabienne Bidabe ezkondu da La
rresoroko Nicolas Faurerekin. Egun berean bainan aratsaldean, Maixoxe Martinon ezkondu da Itsasuko Christophe Elissalde rekin. Urriaren 23an, goizean, JeanFrançois Lacosta ezkondu da Hiriburuko Fanny Chabayekin.
Euskal dantza eta kantuen ikasteko : Herriko Dantzak elkarteak berriz abiatzen ditu bere kurtsoak. Horra zein diren kurtsoen egun eta orenak : asteartetan, 20.30etan, aurten ikasten hasten direnentzat, Mutxikoen ikasteko ; asteazkenetan, 20etan, bigarren urtekoentzat, fandangoaren ikasteko ; asteazkenetan, 21etan, hirugarren urtekoentzat, Larrain Dantza edo Kadrillen ikasteko ; ostiraletan, 20.30etan, euskal kantu xahar eta berrien ikasteko. Kurtsoak hasten dira azaroaren 9tik landa eta usaian bezala emanak dira Denentzat etxean. Urte saria 20 eurokoa da. Izen emaitea tokian berean egiten da.
Urriaren 11tik 13rat, San Mixeleko 5. elebiduneko gelakoak Irisarrirat joan gira, gure hiru irakaslerekin. Egonaldiaren gaia garapen iraunkorra zen eta ikasi dugu adibidez ura nola erabili, uraren balioa… Lehenago eta ondotik Geografian, Fisikan eta Zientzia Naturaletan aipatuko ditugu gai horiek.Lehen egunean, goizean, Ospitalea zentrorat heldu eta, egin ditugu hiru talde, hiru aktibitate bazirelako : Errobiren maketa, uraren zikloa eta uraren banaketa munduan. Arratsaldean, bi amatxi jin dira kondatzeko beren amak nola joaiten ziren iturrirat uraren bila “ferreta” deitu untziarekin. Ondotik egin ditugu jokoak, eta haietan bazen “ferreta lasterketa”… Biziki untsa zen eta
irringarria!Biharamunean, Baigurarat joan gira ikusteko ura nola etortzen den menditik. Arratsaldean antzerkiñoak egin ditugu uraren gaia erabiliz.Hirugarren egunean, Arrosako barradera eta urgarbiketa zentro bat ikusi ditugu, ikusteko norat joaiten diren etxeko zikinak, biziki interesgarria zen.Irisarriko egonaldi horretan ainitz gauza ikasi ditugu : ura nola erabiltzen zen lehen, iturri bat ikusi dugu mendian, barradera bat… Maitatu ditugu ere egonaldiko giroa eta animazioak. Erran behar da ere Ospitalea biziki polita dela. Dena biziki maitatu dugu!
Kanboko San Mixel Ikastetxeko 5. Elebiduneko
ikasleak.
San Mixel ikastetxeko 5.ek ura eta garapen iraunkorraz ikastaldi bat irisarrin
Imanol kantatuz
aldude
Imanol Larzabal sortu zen 1947an an Donostian eta zendu 2004an Orihuelan, Espainia hegoaldean. Euskal kantuaren bultzatzaile handia izan da eta hainbat kantu idatzi ditu, gehienek egun batez entzun ditugunak.Bere errepertorioko kantu batzu hautatu dituzte Aldudarrak batasuneko kidek eta beraz horieri esker preziatu ahalko dugu Imanolen obra kantaldi eder baten bidez Aldudeko elizan, urriaren 31n arratsaldeko 4etan. Kantariak arizan dira gogotik errepika gehienetan eta segur izanen da denen gustuko arratsalde goxo baten pasatzeko.
Horra nor entzuten ahalko dugun : Kattalin Indaburu, Kantiruki, Mathilde Etchebarren, Maddi Zubeldia, Aurélie Etchepare eta Thierry Biscary, Amaia Riouspeyrous, Lauburu, Astezkenekoak, Maitena Monaco, Magali Zubillaga, Xendari Ahizpak, Leire Uhalde eta Maider Lerissa, Izarrak, Maider Zigarroa eta Brave anaiak, Miren Tristant eta Guy Saldubehere. Hor ere Kanbo aldeko «Zortzi iturri» taldea. Musikariak : Nicolas Vielle pianoan, Sebastien Luc gitarran eta Sebastien Desgrans akordeoian. Bururatzean, eskolako burrasoek talo ta xingarra eskainiko dute. G.S
Kantiruki
Antzerki – Petit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu konpainiek “Errautsak” obra berria eskainiko dute Harri Xuri gelan, azaroaren 1ean, astelehenez (17:00). Antzerki horren mamia : “Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk ukan gabe egon ondoan, Hodeiren ehorzketarako bilduko dira... Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontradikzioneak agertuko dituen gau eroa”. Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsulariek idatzitako obra. Taula zuzendaria: Ximun Fuchs. Jokolariak : Ander Lipus, Manex eta Ximun Fuchs anaiak, Miren Gaztañaga,
luhuso
Ainara Gurutxaga eta Urko Redondo. Sartzea 5 eurotan, urririk 12 urte arte.
11
abiSuak
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
[email protected]@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd
29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques
KASU TENORE KANBIATZEARIUrtean bi aldiz tenorez kanbiatzea izaiten da. Igande huntan gertatuko da hori, goizeko 3etan. Udako tenorea utzi behar eta negukoa hartu...
Gazteendako aurrezkirako lekuko taldea
XiberoaXiberoko bortü diagnostikoaGeroa egün prestatzen beita, Xiberoko Bortüaren geroaren gogozkatzeko, Xiberoko Botingoak Paueko Laborantsa Kanberako partaidegoarekin diagnostiko bat egin dü. Diagnostikoan, hiru sail nausi agertzen dira, belharraren erabilpena, ardi jeistea, eta olen antolatze juridikoa. Belharra ber heinean baliatürik izan bada bortüan azken 20 urteetan, olen erabilpen kolektiboa franko kanbiatü da eta ardi jeistea ere azkarki tti pitü. Azken püntü hortan agertzen da gaüzak kanbiatzen ari direla, gazteek bortüko ardi jeisteari lotzeko nahiküntea erakusten beitüe berriz. Olen antolakuntza juridikoari dagokionez, leheneko arrauak egokitü behar dira, bereziki olen parteliantak ez beitira haboro egünko baliazaleak eta egin züen ahozko tratüek ez beitüe balio jüridikorik. Azkenean, agertzen da ere olek balio ekonomikoa begiratü düela. Bortüaren erabilzaleekin hasirik izan diren bilkürak jarraikiko dira azaroa hatsarreala eta hortik harat proposamenen araberan xedeak eraikiko dira.
Atharratzeko osagarriaren etxeko xedea“Xiberoa Herri Alkargoko” osagarri taldeak, Atharratzeko kantonamentüko oraiko bedezien segidaren segürtatzeko, lanean jarraikitzen düala baieztatü dü Arnaud Villeneuve osagarri taldeko haütetsüen ordezkariak. Hartarako, alde batetik bedezigoako ikasketak jarraikitzen düen Xiberotar gazteekin harremanetan sartü da. Helbürüa da, informazioen trükatzeko, jakiteko zer xede düen ondoko urteentako, Xiberoala ützüli nahi düenez eta zoin leitean trabak heben plantatzeko. Bestaldetik, Frantzian agertzen diren bedezien iragarkiak hüllanetik jarraikitzen dütü eta España edo Errumaniako pistak ere ez dütü baztertzen. Oritarazten deizüegü, bedeziren eskasari bürü egiteko, “Xiberoa Herri Alkargoko” osagarri taldeak, Atharratzen osagarri etxe baten eraikitzeko xedea ikertü züala eta azkenean baztertü züala, osagarri sailako profesionalentako ekonomikoki ez zelakoz erakargarri.
(Xiberoko botzaren parte hartzearekin)
Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &
droit commercial« Central Forum » Bayonne (64100)
(05 59 52 93 32)
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 18 octobre 2010, à Ustaritz, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes :
Forme et dénomination sociale : SARL à associé unique ATEA Fermetures et Menuiseries,
Siège social : Lotissement Les Aldades, 41, allée de Moura, Lot n°3, 64200 BIARRITZ,
Objet social : Vente et pose de menuiseries intérieures et extérieures, serrureries, ferronnerie, travaux de peintures intérieures et extérieures, travaux de décoration.
Durée : 90 ans à compter de la date d’immatriculation au RCS
Capital social : 10 000 eurosGérance : M. Fréderic BURGUES,
demeurant « Bidea Portua » Quartier Arruntz, 64480 Ustaritz, a été désigné gérant pour une durée indétérminée.Dépôt : RCS Bayonne Pour avis
La gérance
Euskaldun Gazteriako hiru kide kementsu, Maialen Galleras, Patxi Oillarburu eta Graxi Irigaray
Euskaldun Gazteria mugimenduko talde bat (20 eta 24 urte bitarteko gazteak) lanaren problematikari aterabide batzu atxeman nahiz dabil. Aterabide horietarik bat, CLEJ baten muntatzea (Comité Local d’Epargne pour les Jeunes) edo berek euskaraz deitzen duten GALT bat (Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea), joan den asteko gure kasetaren bidez banatua izan den gehigarriak erakustera eman duen bezala. Elkarte gisa antolatua da GALT hori. Elkarte horren partaide izan nahi duenak 180 euro aurreztu dezake (15 euro hilabetean, urte batez). Diru horri esker, 1835 urte bitarteko gazte batzuek proposatzen dituzten proiektu batzu lagunduak izan daitezke. Hori guzia esplikatzeko, bilkura publikoak antolatzen ditu Euskaldun Gazteriak azaroan : 3an Baigorrin (Herriko Etxean), 5ean Dona-paleun (Herriko Etxean), 9an Hazparnen (Elgar zentroan), 12an Irisarrin (Herriko Etxean) eta 17an Donibane Garazin (Administratibo zentroan).
Herriz HerriluzaideHeriotze – Aste pare batez izan ditugu hiru heriotze. Bat Ipar Ameriketan, Pedro Erro izenekoarena, aspaldixkoan ez untsa zabilana, 60 urte inguruko gizona Luzaiden sortua bainan Uharte Garazin bizi izana, gero Ameriketarat joana. Beste Luzaidar bat, Manuel Changala izenekoa, hau Hego Ameriketan bizi zena, 86 urteko gizona. Pedro Errorendako eta Manuel Changalarendako Luzaiden emanak izan dira bi meza. Eta hirugarren heriotza izan da Jose Igoarena, sortzez Luzaidarra bainan aspaldixkoan Arnegin bizi zen 80 urteko gizona, beraz Arnegin ehortzia izan da. Bulta txar baten ondorioz pausatu da, Arnegiko bere etxean, lehenagotik ere bazituen arazoak osagarriaren aldetik. Alaba baten aita zen. Orai doluminak eskaintzen ditugu hiru familia horietako heriotzek hunkitzen dituen guzieri. Arnegiko eta Luzaideko juntan ukaiten direlarik gertakari batzu, gogorarazten daukute 1530ean Karlos Vgarrenak ezarri zaukun muga hesia, ainitzendako geroztik, zonbait frantsesak eta besteak espainiolak bilakaraziz, izaitez egiazki denak Nabar Euskaldunak girelarik. Muga bat egiten delarik bi nazioneen artean, zonbait jenderen gogoetan ere muga gisako bat sortzen da eta ez dugu gure egiazko nungotasuna ikusten behar den bezala. Bainan untsa behatzen badugu gure herriaren hastapeneko kontakizunari, ohartuko gira, Xalbador pertsulariak pertsu batean erraiten zaukun bezala :
Ene sortzeko agerietan ni naiz baxenabartarraTitulu horrek lehen hitzean galtzen du bere indarraNi beheratar zendako deitu berez bainaiz orotarraGoita beherik ez da enetzat Naparra bat da bakarra.
Xalbador bertsularia bezalako ainitz euskaltzale behar liteke Euskal Herrian gure agerien ardura argitaratzeko, eta ohartzeko ez girela espainiolak edo frantsesak. Badago berrikitan, Peio Joxe Monteano Atarrabiako auzapez ohi eta Atarrabiako semea denak argitaratua liburu bat, La Guerra de Navarra (15121529) izenburuarekin, 405 orrialderekin osatu liburua, egunez egun, nun eta nola gertatu ziren gatazkak ; hainbat eta hainbat buruzagiren izenekin eta kontakizun aberatsekin, segur balio baitu irakurtzea, ikusteko Nabarrak zer haremanak eta korapiloak izan dituen lehenago ere. Ikus daiteke ere, gerla hartan zonbat eremutan izan ziren gatazkak, eta zonbat eskualdetako gerla gizon eta buruzagi motak hartu zuten parte ; lehenik eta behin Euskal herriko 7 probintzietako herri guziek, baita Euskal herriz kanpokoetan ere, hainbat eskualdetako jendek ; bainan harritzekoa ere bada, zer lan ikaragarria ibili duen Peio Joxek, hoinbeste xehetasunen biltzen, eta Nabarra bat bakarra zela ekarriz kontakizun hortan. A.A.
Dantza Lasa – Hola deitu dute urriaren 31 huntan lehen aldikotz Aldakurria Sagarnotegiak antola tzen duen ekitaldi berezia herriko gela berrian. Ilabete oroz azken igandearekin aratsaldeko 3etarik 7 orenak artio erreberrituko dute aratsalde hori. Musika desberdinez alaiturik, omore hoberena hitzemaiten daukute. Izanen da ere bixkotx eta zintzur bustitzeko tokian berean. Norentzat ? Nahi duten guzientzat, orori idekia, edozoin adinekoeri nehor baztertu gabe. Jende adinetako eta berdin ibiltzeko nekeziak dituztenak ez gelditu etxean herabez sala hori altxatua baita zueri ere pentsatuz. Beraz ongi etorri Lasako gelan Dantza Lasarat.
Omiasaindu – Omiasaindu egunean meza bat ukanen dugu goizeko 9.30etan.
M.G.
lasa
12
telebixta leihotik
�������������
aSteburuko Hitzorduak
Bahituak : 300 egun eta gau baino gehiago iraganak han nonbait Afganistanen frantses bi kasetarientzat eta haien Afganistar lagunentzat. Aise gutiago Mali herrialdean direnentzat, bainan hortik ere ixiltasuna pentsatzen zelarik harremanak hasiko zirela. Ez ditugu ahanzten, are gutiago munduan gaindi bahituak direnak.
Des racines et des ailes : Asteazkenean, France 3 gatean ereman gaituzte gure ondarearen erakusteko Frantzian berean eta gero aise urrunago. Fontfroide deitzen da Corbières mendietan dagoen komentu bat. Ez da gehiago frailerik bizi komentu horretan eta nahiz Frantziako hegoaldean, Okzitanian dagoen monastegia, izenak salatzen du zein tokitan eraikia den. Airea bero izanagatik ura, aldiz, hotza da eta hortakotz deitua izana da iturri hotz (Fontfroide). Bikote batek erosi du komentua bere lurrekin, behar den bezala erreberritu eta mahastiak landatu. Bizi berri bat eman diote eremuari eta denbora berean, artatu zortzi mende dituen ondarea.Gero, joan gara Polynesiara, han ibili ugartez ugarte, hango jendeak ikusi eta entzun hango bazterren ederra, zinez miragarriak baitira.
Sariak : Duda mudan zagoen norbait Frantziako herrialde haundian, hea bazen euskal literaturarik. Jin bedi Euskal Herrira, ikus beza Durangoko azoka urtero, abenduan eta konturatuko da zer den euskal literatura. Gehiago dena, ez dakit jakin duen egun batez Bernardo Atxaga euskaltzain idazlea saritua izana zela Madrilen, hango sari haundi bat bereganatuz, euskaraz idatzia zen elabarri bati esker.Berrikitan, bertze euskaldun idazle bat saristatua izana da Madrilen saiakera arloan, plazer haundirekin igorri baitizkiot ene goresmenik bizienak aspaldiko adiskideari. Euskal telebixtan ohoratua izana da Euzkitze kasetariaren emankizunean ; beti gizon bera, xumea, Zarautzen bizi den Oriotarra.
Errugbia : Top14 delakoan Baiona joan da Parisera eta han galdu Racing Metroren kontra (159). Miarritze, aldiz, jokatu da bere kirolzelaian Clermont jazko xapeldunaren kontra eta irabazi du (16 eta13). J.H.
ortziralean-Uztaritzen, Ttirritta ostatuan (20.00) sagarno gaualdiaUrruñan, ItsasMendi zinegelan (20.30), “Eskimal kabiliarra”Donibane Lohizuneko elizan (20.30), Arin koroa, Peio eta Pantxoa.Saran, Lur Berri gelan (20.30), “Zurginak, harginak eta Xaretako etxeak ErdiArotik orai arte” hitzaldia Mikel DuvertekinHendaian, herriko merkatugunean (21.00), kontzertua, Tximak, Les Ramoneurs de Menhirs eta The Red Hot Nipples taldeak.Miarritzen, Koliseo gelan (21.00), “La vie sinon rien” antzerkia.
larunbateanBaionako Euskal erakustegian (10.00), “Aingeruekin solasean” liburu berriaren aurkezpena. Hiriko antzokian (10.30), Xarles Videgain ikerle eta idazlearen Euskaltzaindian sartzea.Miarritzeko mediatekan (14.30), euskarazko irakurketa, Bernardo Atxagaren liburu batetarik. Hiriko kasinoan (20.00), kantu eta dantza Errusiako moldean. Koliseo gelan (21.00), “De l’autre côté” musikaldia. Atabal gelan (21.00) “Discorder Tour 3” kontzertuaIrisarri Ospitalean (17.00), Otaño bertsulari zena gogoan, kantu eta
bertsu, bertsulariak Xabier Amuriza eta Angel Peñagarrikano.
igandean-Saran, Uso besta-Azkainen, zubi erromanikoaren aldean, eta Urruñan, herriko plazan, selauruhusteak.Donibane Lohizunen, horko AEK elkarteak bere 30 urteak ospatzen. Herriko etxe aitzinean (10.00), bertsulari eta txalapartariak. Ondotik, Kexiloa gelan, lekukotasunak eta bazkaria, Begiraleak eta Ziburu Euskaldun kantari.Aldudeko elizan (16.00), Imanol Kantatuz, kantari asko partzuer jarriak.
asteleheneanLuhuson, Harri Xuri gelan (17.00), “Errautsak” antzerkia.
asteburuanBaionan, Lurrama feria.Makean, larunbatean eta igandean, Ganixtarrak soinulari elkartearen 40 urteak.Miarritzen, euskal ohiduren besta, pilota, dantza, kantu eta indarjoko. Altzürükün, herriko bestak.
liburu aurkezpen, Gabi oiharzabalekinMAIATZ euskal literatur elkarteak jakinarazten du heldu den urriaren 30ean, larunbatarekin, Baionako Euskal Museoan, goizeko 10etan
AINGERUEKIN SOLASEANliburua aurkeztua izanen dela.
Gabi Oiharzabalek euskaratutako liburu horrek esperientzia izpiritual bat kondatzen du, Hungarian gertatu zena 19431944 urteetan eta lau gaztek bizi izan zutena.Aurkezpena euskaraz iraganen da eta ondotik hurrupaldi bat eskainia.
euSkal irratiak 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5
Urriaren 29a, ostirala19.00 : Aitzur eta Jorra zuzenean Lurramatik 20.00 : Presoen oihartzuna
Urriaren 30a, larunbata11.00 : Airesta, zuzenean Baionako Lurramatik 12.00 : Berriak14.30 : Errubia, Baiona / Montpellier
Urriaren 31, igandea 9.30 : Gure bazterrak 10.30 : Meza Arrosatik12.15 : Gure arbasoak15.00 : Errubia, Maule / Olorue15.30 : Errubia, Nafarroa / Aramits18.00 : Kirolak
Azaroaren 1a, astelehena9.00 : Airesta, Dominique Pokorena biper egilearekin10.00 : Gure arbasoak11.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa 13.00 : Zuria beltzez musika emanaldia
CHarlie bauer euSkal HerrianURRIAren azken asteburuan ... CHARLIE BAUER, Marsei-lako iraultzaile libertarioa, jiten zauku Lapurdi eta Baxe Nafarroarat bere azken filma dokumentala presentatzerat : «Rouge Bandit»! Militantearen bizia eta eraman dituen borroka guziak aipatzen ditu filma huntan. URRIAren 29an, UZTA-RITZEKO gaztetxean, presoen elgarretaratzea eta gero, eta URRIAren 30ean, BOTA gaztetxean, gaueko 9etan, gaztaina jate, sagarno etab...
euskaldunak beren zuhaitzekin Betidanik oihanak eta zuhaitzek ukan dute eragin ekonomiko garrantzizko bat Euskal Herrian. HEMEN Elkarteak nahi lioke belaunaldiz belaunaldi euskaraz zabaldu izan den zuhaitzen gaineko jakintzari iraupena eman.
Hara azaroaren 20an, larunba-tarekin zertaz mintzatuko den ALDUDE bere sort’herriko « Sanoki » aretoan Beloken Fraile den Aita Adrien GACHITEGUY laborantzako injeniurra.
Halaber goizeko mintzaldielkarhizketa denboran aurkeztua izanen da «Zuhaitzak Euskal Herrian» HEMENek argitaratu liburu berria. Liburu hunen zatirik nagusiena Aita GACHITEGUYk idatzia da. Aldiz, zuhaitz fruitudunetaz diren orriak Mirentxu ELISSALDEPARACHU, Pantxika MAITIA eta Gabriel DURRUTYk idatzitakoak dira.
Egunari jarraipena emaiteko Esnasuko St Sylvestre jatetxean iraganen da zuhaitzak aipu ukanen dituzten bertsu eta kantu bazkaria. Gaiak intresatzen dituen guzier idekia izanen baita egun hori, bazkarirako beharko dira lekuak aski goiz beiratu. Huna zenbakia : 05 59 52 56 02E mail : hemen@hemenherrikoa.org
13
Han eta HeMen
Euskararen erakunde publikoa : 2011 – 2016-ko egitaraua
Urriaren 12 an Euskararen Erakunde Publikoak Aholku Batzordearen biltzar nagusia antolatu du. Bazkideak dira euskararen alde lan egiten duten elkarteen eta erakundeen ordezkariak. Max BRISSON Erakundeburuak abiatu du bilkura, bere saihetsean zituelarik Frantxua MAITIA, Buruordea eta Estebe EYHERABIDE, Zuzendaria. Mintzagai nagusia zen 2011–2016 epealdiko egitaraua eztabaidatzea eta Erakundearen aldaketa batzuren berri ematea.
Aurten bururatu da Erakundearen lehen epealdia. Jarraipena segurtatzeko entzunaldi ofizial bat galdegin zaio Gobernuari. Ondorioz Kultura, Hezkuntza eta Barne Ministeritzetako ordezkariak etorri ziren udaberrian. Erakundearen bost urteko ekintzak eta geroari buruzko xedeak aztertu ondoren, erabaki dute Erakundeak jarraiki behar zuela bere lan ederra, etorkizunean jokamolde batzu ahalaz hobetuz eta eraberako baliabideak hitzemanez.
EgitarauaErakundearen bigarren epealdi hontan ere lan nagusia izanen da Hizkuntza Politika Proiektua aitzinaraztea euskal hiztun osoen kopurua emendatzeko bereziki belaunaldi gazteetan. Hortarako hiru oinarrizko xede bete behar dira : euskara jakin, erabil eta maita, bestela erranez euskararen transmisioa, euskararen erabilera eta euskararen aldeko motibazioa.
Hastetik hamabi erronka edo jokabide definituak izan dira : Euskararen transmisioa familian, haurtzaindegietan, irakaskuntzan. Euskararen erabilera hedabideetan, aizinaldietan, argitalpenean, gizarte bizitzan eta toki izenetan. Euskararen aldeko motibapena sustatuko da besteak beste sentsibilizazio kanpainak eginez, jende helduak euskaldunduz, hizkuntzaren kalitatea hobetuz, ikerketak eginez.
Erakundeak azterketa sakona egin du erakusteko gaur egun zertan den bost urte hauetan daraman obra.
Bost jokagunetan hizkuntza politika bat xutik ezarri da. Irakaskuntzan eskola elebidunetan eta ikastoletan euskara ikasten duten eskolierren kopurua 6.100etarik 7.600etara igan da lau urtez. Haurtzaindegi andana batek euskaldun edo elebidun labela ukan du. Euskara teknikarien sarea hedatua da sei Herri Elkargotan eta bi hiritan, Baionan eta Biarritzen. Aitzinamenduak egituratu dira ere gau eskoletan, liburuen argitalpenean.
Beste bost eremutan ekintza puntualak burutu dira : hedabideetan Euskal Telebista hobeki zabalduz, hizkuntzaren kalitatea hobetuz hiztegi baten bidez, euskarazko toki izenak baieztatuz, ikerketa lagunduz eta motibazioa kanpainekin.
Haatik bi eremutan ez da eskuhartze jarraikirik izan : familia transmisioan eta aizinaldietan.
Estrategia berri bat
Oraindik anitz bada egiteko eta Erakunde Publikoak jokabide berri bat antolatu du heldu diren sei urteri buruz, ahulguneak kontuan hartuz, ministeritza ordezkarien eta Aholku Batzordeko kideen gomendioeri jarraikiz. 20112016 ibilbide orria (feuille de route) finkatzerakoan lehentasunak zehaztu behar dira.
Adibidez euskararen irakaskuntzan, lehen mailan aitzinamendu ederra egin da, askoz gutiago Unibertsitatean, kasik deus ez lanbide heziketan. Beste adibide bat, lehen haurtzaroari buruz urrats baikorrak egin dira haurtzaindegi kolektiboetan, orain tenorea da zerbait egiteko ama laguntzaileekin.
Gizarte erabileraren eremuan euskarak bere lekua aurkitu du herriko etxe eta herri elkargo batzutan. 2014 arte Erakunde Publikoak indar bat eginen du zerbitzu publikoetan eta garraioetan ; gero, 2014tik landa, osasun eta sozial mailan, saltegietan eta, ahalaz, lan munduan.
Molde berean Hizkuntza politikaren 12 eremuak 23 azpieremutan zatituak dira eta egutegi batean banatuak, hautatuak diren lehentasunen arabera. Zehaztasunak aurki ditzazkegu Erakundearen webgunean www.mintzaira.fr
Antolaketa berri bat
Orain arte 8 arduradunek lan egiten dute Erakunde Publikoan eta lanpostuak antolatuak dira eginbide guziak betetzeko moldean, zuzendaritzan (3), transmisioaren alorretan (1,5), erabileraren alorretan (1,5), azpiegiturak kudeatzen (2). Hemendik goiti 12 lanposturen beharra izanen da estrategia berriaren eramateko, lana antolatuko
baita aipatu ditugun azpieremuen arabera.
Adibidetzat har dezagun gizarte bizitzaren eremuan administrazioaren azpieremua. Lehenik administrazio kontseiluan helburua finkatzen da : hizkuntza teknikarien sarearen bitartez, tokiko aginteen partaidetzarekin, lehen lerroko kolektibitateetan euskararen erabilpena aitzinaraztea. Arduradun bat izendatua izanen da administrazioaren alorra ongi ezagutzen duena. Bere inguruan gaiaren araberako lantalde bat bilduko du Aholku Batzordeko kideen artean. Elkarrekin gidaritza eskema bat plantan ezarriko dute, nork zer egin, ahalaz egutegi batekin, baliabideak segurtatuz. Molde hortan hizkuntza politika koherente eta pragmatiko bat abian ezarriko da eta jarraikiko. Erakunde Publikoak ingeniaritza eta animazio lana segurtatuko du. Baina hautetsien inplikazioa baitezpadakoa da bai eta ere herritarren borondate ona.
Alorrez alorreko hizkuntza politika honek azpiegitura lagungarri bat eskatzen du beharrezko funtzioak betetzeko : garapen estrategia euskararen onetan muntatzeko ; euskararen ikaskuntza profesionala ; behatoki funtzioa aitzinamendua neurtzeko ; motibazio estrategia jarraikia gizarte osoa euskararen alde biltzeko ; mugaz gaineko lankidetza.
Bilkura bururatzean Erakunde Publikoan kontratatuak izan diren bi langile aurkeztuak izan dira : Mixel ESTEBAN eta JeanMichel BARBIER. Euskalgintzan jadanik ezagutzen genituen. Ongi etorri eta kuraie on. Urriaren 20an aldiz, Bernadette SOULE aurkeztua izan da zuzendari berri gisa, Estebe Eyherabideren ordez. Erramun Bachoc
BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23
SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU
Bernadette Soulé zuzendari berria, Max Brisson, Frantxua Maitia eta Estebe Eyherabide zuzendari ohia
14
kirolak
pilotaBaigorri eta
Garaziko bi lagunak
eskubaloia
lehena Baigorrin. Pilotariak ? Ibarrolaren eta Paxkal Ezcurraren famak badazkigu eta biez gustatu gira hor ere oren bat eta hogei minutaz. Beste biez nahi ginuke hitz bat erran : Ximun Lambert gazteaz lehenik : hau biziki azkartua eta ausartatua atxeman dugula, eta lehen mailekoa noiznahi : badu beso, sartzen pilotan eta xuxen ibilki. Ongi etorri gibelari berriari. Eta Alfaro ? Besteen mailean jokatu da Ellande 32tan adosteraino eta plazer dugu erraitea. Ondar hartan zaiku bakarrik haren lana eskastu baina denak janen zituen azken iraute hura izan balu. Baina ez da deus alde batekoa. Irabazleen finala azaroaren 7an Baigorriko trinketean.Inchauspe – Saldubehere ..50Monce – Ducassou II ..........46Astelehenean Garatenean, Ihiztarien bazkariko zikiroaren ondotik, jokatu da hau gaitzeko jendeketaren aitzinean, bakantzak ere hor eta Garazin jendea beti gustatzen. Damurik bi herriek ez dituztela beren lehiaketen egunak hobeki aurrindu. Baziren alabainan pilotariak batean eta besteak beharrak zirenak eta merezi ere gainera.
Denaden, garaztarrek egin dute behar zena, beren finala aldatu baitute asteleheneko ezinbertzez eta ez da nehor arranguratu, ikusiz zer partida egin duten lau gazte horiek, zahar batzuen
klasa erakutsiz jokoan eta gaztetasunaren lorea ororen gainetik. Hogei urtez pekoak erdiak, bixtan da ttarrapattaldi batzu bazirela artetan, adinak eskolatu beharko dituenak, baina gaiak hor dira, biharko mentura segura. Hori badute, nahikaria ere bai, eta erakasleak nolakoak !Salburik haatik, mando zuriak ere nunbait ile ondo bat beltza izaki, pilotari ohi batek galdegin daut, Baigorriko heiekin parekatuz, heian euskararik ez dakiten oraiko pilotari gazteek. Ez denek, zenbaitek bakarrik, bainan egun ez dut salatuko nor !Etcheverry – Lazcano ...........?Lambert I – Jeannots ............?Hau helduden asteleheneko partidak, Garatenean, aspaldian ikusi nahia ginuen Etcheverryrekin.Aguirre – Lazcano ..............50Ezcurra I – Ducassou .........39
Bielle – Harizmendi ............40Aguirre – Oçafrain ..............37Hau zen, Baigorriko Herriarena lehiaketaren bigarren partida oren bat eta hiru laurden doi batez pasatu dituena pilotazale hoberen guzien aitzinean eta hauk loriaturik, baina inguru hortako beharirik ez aski. 109 lehenik, 2418 gero, eta 25etan ados, ez ginuen erraitekorik ordu artean salbu denak berean zoatzila. Baina horra hor Biellen eztialdia, sake batzu ez ekarri, eta denean ere ez gehiagorik hunek. Orduan dira xintximariak hasi, 30 eta 9na bote izanik eta lau pilotarien guduka latza, nehork ez kintzea trenkatzen eta denak ekartzen denek. Etsitu da kintze luzetan, Harizmendik joahala eta Oçafrainek denak ekartzen, aitzineko biak ere, Aguirre barne, beti pilotaren gainean. Harritzeko da zer lana egin duten 40etaraino, publikoaren gustagarri. Boteak zortzina eta zer tirakoa denek !Ibarrola – Lambert II ...........40Alfaro – Ezcurra II ...............35Baietz ba, 40etara ere badela partidarik aski, eta hau zen
Hasiak, hasiak Baionattipiko partida ere, azken hunekin. Eta helduden ortzeguneko : UriarteKurutcharry eta AguirreDucassou, hegoaldetik heldu zaigun pilotari berri batekin : Uriarte.
HEGOALDEANAritz Lasa ............................22Xala .....................................13
Barriola ...............................22Saralegi ...............................13
Urrutikoetxea ......................22Zubieta ................................12
Cabrerizo ............................22Zezilio ..................................11
Albizu ..................................22Eskudero .............................16
Berasaluze VIII....................22Olazabal ................................3
Lemuno – Apraiz .................22Mendizabal I eta II ..............17
Olaizola I – Begino .............22Bengoetxea VI – Otxando ...14Ikus beraz hor lauterdiko buruzburukak hasiak direla, lehen eta bigarren mailan. Eta beste batzu berriz birazkan. Bego
Mikel Urrutikoetxea nagusitu Aitor Zubietari
ozka batez apaldu
Limogerat joanak ziren irisartar eskubaloilariak joanden ibiakoitzean, esperantzaz beterik. Bainan galtze batekin itzuli dira, 2822. Hastapen zailak ukanik, halere hurbildu dira 1613tara bainan hortik aitzina gauza on guti, 2718 galtzeraino eta bururatzean beraz 2822. Philippe Oxandabaratz kapitaina izan da tanto markatzaile hoberena (6). Bosgarren dira
orain Irisartarrak sailkapen orokorrean, 13 pundurekin. Bigarren taldea aldiz nagusitu da Bordeleri, 2927.
Asteburu huntan, urriaren 30ean eta 31n, eta azaroaren 1ean, jokatuko da wave ski xapelgoa, Angelun, Zaldunen eta Barrako hondartzetan. Hor beharrak dira bertzeak bertze munduko senior xapelduna eta xapeldunordea, eta munduko junior xapelduna. Tony Estanguet kaiakistak emanen ditu sariak astelehenean. Xapelgo horri datxikola, kontzertu batzu ere beharrak dira, larunbat arratsean Kalandos Koulos eta Masacchi Sound Systemekin eta igande arratsean DJ Riatrirekin.
Kanoe KaiakFrantziako
Wave Ski xapelgoa Angelun
15
inbido
euSkal diaSPora Berlingo ‘Gernika’ Euskal Etxea
Gain hartan, Arantzazu…I - Ohantze xoragarria
EuskalHerri guziko toki ezagutuenetarik izan behar da Aran-tzazu. Beilaleku famatua, euskal kulturaren ohantze aberatsa eta eskualde hartako mendietarat oinez segitzeko abiapuntu arraroa. Joanden egunean, Jakintza elkartearekin izan gira kasko hartan. Egun bat
loriagarria, iguzkia ez badugu ere biziki ikusi… Hein bat gora kokatzen da Arantzazu (nunbait han 750 metrotan), Oña-tiko lurretan, Gipuzkoan beraz, bainan kasik Arabako mugan, Aizkorri mendilerroaren itzalpean bezala. Arantzazu izen hori nundik heldu den konpreni erretxa da: gain hartan, elorri xixtadun ainitz bada, arantza xorrotzez brokatu elorri ondoak, tokia “arantzatsu” beraz, bainan noizbait “tsu” hori “tzu” bilakatua beste toki batzuetan ere gertatu den bezala. Dena peña da Arantzazu, dena patar xut, erreka eta arteka. Ikusteko lekua berenaz. Kondatu izan da Ama Birjina hor agertu zela 1469an, liburu xahar batek hala dio behin. Beste gisako kondaketa bat da orai ezagutuago. Errodrigo izeneko artzain batek sasipe batean kausitu zuela Andredena Mariaren irudi bat, abere baten joarea entzunik ondo hartan. Irudi hori nork noiz nola eremana toki hartarat? Eta zendako? Hori ez da sekulan jakin, ez jakinen ere hain segur! Artzainak erranik zer gertatua zitzaion, beilariak abiatu ziren kasko hartarat eta geroztik mugimendu hori ez da atertu…
Eliza berria, 66 metro gorako dorrearekin, ezkina guziek oroitarazten elorri ondoen arantzak…
Arantzazuko Ama Birjina famatua, berenaz 13. mendekoa izan behar dena, 36 zentimetro gora, bederatzi kilo pisu… Ondoan, toki berean entzun omen zen joarea
Obra harrigarriaLaster egin zuten kapera ttipi bat eta ondoan plantatu ziren frantxixkanoak, beti hor direnak, bizpahiru aldiz lekutu behar ukan badute ere zonbait denborarentzat… Geroxago eliza bat eraikia izan zen, hiru aldiz sute batek funditu zuena, bi aldiz sua errekontruz loturik, azken aldian, 1834ean, liberalek su emanik, baizik eta horko fraileak karlixten alde zirela… Eliza hortan da denen bixtan atxiki E rrodrigo artzainak elorrien artean kausitu irudia.
Iragan mendean, gero eta beilatiar gehiago biltzeneta, bereziki Arantzazuko Andredena Maria Gipuzkoako patroin edo zaindari ekarria izan zenetik aitzina (1918) erabaki zen eliza berri bat eraikiko zela. 1950ean hasi ziren obrak eta bost urte iraun zuten. Obra harrigarria zinez, arrunt modernoa eta horren gatik ez denen gostukoa, Elizako agintari batzuk ere lanak ukan baitituzte obra hori ezin onetsiz… Bainan hortaz gehixago ariko gira bestaldian… Muslaria
XIX. mende ondarrean Baztango Iruritarik Argentinara joan ziren Arrechea Amorena bi anaien ondorengoek familia bilkura egin dute hilabete huntan Buenos Aires probintzia barnealdeko Tandil hirian, 250 bat jende bildurik. Heien deituretan batzuetan Arrechea, bestetan Arrachea ageri diren bi anaia hauen ahaideek mementu hunkigarriak bizi izan zituzten, lehenengo bilkura baitzuten eta bildu zirenetarik frangok ez baitzuten elgar batere ezagutzen. Ahaide adindunen eta argazki xaharren laguntzaz, kusi hurbil eta urrunek elgar ezagutu eta egun paregabea iragan zuten. Hain izan zen arrakastatsua, ezarria dutela jadanik hitzordua heldu den urteko, General Madariaga hirian. Antolatzailetarik zen Juan Ramon Berceche Arracheak HERRIAri erran dionez, «mila esker handi bat behar diogu eman Tandilgo Euskal Etxeari eta koralari; familiakoa den Maria Marta Arrechea Larrea lehengusina kantuz ari da hor, eta plazer izigarri handia izan zen bilkuran euskaldun kantuen entzutea eta
gozatzea». «Egun ahantzezina izan zen; familiaren loturak tinkatzeko engaiamendua hartua dugu eta bide hau fierki atxikiko dugu», adierazi du Iruritako Juan Mateo Arrechea Amorena zaharra arraaitatxi ukan zuen Juan Ramon Berceche euskalargentinarrak. Venezuelan ‘ZineVasco’ euskal zine erakustaldia ari dira egiten urrian eta azaroan. Caracas Handiko Chacaoko Kultura Zentroan, Euskal Herrian edo euskaldunek egin hiru luzemetraia eta 20 laburmetraia ari dira erakusten. Gasteizko Kinoskopik ekoiztetxearen ‘Ori’, Mikel Ardanaz
Helduden larunbatean Berlinen ‘Gernika’ Eus kal Etxeak anto-latzen duen bestaren afixa. Arg. Eus-kalKultura. com
iruinsemearen ‘Basaloreak’ eta Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo gipuzkoarren ‘Mugaldekoak’ dira hiru luzemetraiak. Zinevasco.com webgunean atxemaiten ahal da jakingarri gehiago. Eta Bartzelonan, helduden igandean hasiko da aurtengo ‘Euskal Herria Sona’ euskal musika jaialdi handia, abendoaren 11n bururatzeko. Besteak beste arizanen dira Joseba Tapia, Amaia Riouspeyrous, Andoni Agirre, Oreka TX, Sorku, Gari eta Bide Ertzean euskal kantari eta taldeak. Xehetasun gehiago, EHsona.com webgunean.
Bukatzeko, helduden larunbata egun handia izanen dute Alemaniako eta Berlingo euskaldunek. 1998an hiriburu hortan sortu zen Gernika euskal elkartea euskal etxe bilakatu da aurten eta besta berezi bat eginen du karia hortarat, aurkezpen gisa, urriaren 30ean Berlingo Regenbogenfabrikeko zinema aretoan (Lausitzer Straße 22, 10999 BerlinKreuzberg), arratsaldeko seietarik goiti. Euskal pintxoak eta arnoa zerbitzatuko dituzte eta ondoren kultur ekitaldia eginen. Klaus Ihlauren ‘Gernika’ ikusentzunezkoa emanen da, bideoak ere, eta Mikel Aristegik Joseba Sarrionaindia eta Xabier Leteren olerkiak oinarri egin ‘Euskal Herria’ bakarkako dantza erakutsiko da, eguna afari herrikoi batez bururatzeko. Laguntza eta bolondresak ongi etorriak dira. Besta pollita izanen da doaike. Informazio gehiago interneten, Kulturvereingernika.de webgunean.
Joseba Etxarri
16