IKASTETXEA:
TXINDOKI (BEASAIN)
HAUSNARKETA-TAILERRA
Praktikak eta Jarduera-Ildoak lantzen
2011ko apirila
20�
2
ECOEUSKADI 2020 ESTRATEGIAREN DISEINURAKO
HAUSNARKETA-TAILERRA – TXINDOKI (BEASAIN)
DATA: 2011ko apirilak 5, asteartea
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 125 pertsona
3
ZER EGITEN DUGU INGURUMENAREN ALDE ALA KONTRA?
���� PRAKTIKA ONAK:
- Besteak praktika onak egitera
bultzatu.
- Zabor organikoarekin konposta egin.
- Herriko dendan erosketak egin.
- Birziklatu edo/eta berrerabili: papera,
arropa, beira, pilak, olioa.
- Ura aurreztu: hortzak
garbitzerakoan, dutxan…
- Garraio publikoa erabili.
- Plastikozko poltsak ez erabili edo
berrerabiliak erabili.
- Papera bi aldeetatik erabili.
- Igogailua ahal den gutxien erabili.
- Liburutegiko liburuak hartu.
- Leku publikoak eta natura
errespetatu: bankuak, zakarrontziak,
landareak, errekak.
- Zabor gehiegi ez sortu.
- Telebista, ordenagailua, etab.
gauetan itzalita eduki. Botoietatik
itzali (standbyean ez utzi).
- Argi indarra neurrian erabili, behar
denean bakarrik piztu.
- Bizikleta erabili, oinez ibili.
- Plastikoz bilduta eta bandejetan
datorren janaria ez erosi.
- Berogailua ahal den gutxien erabili.
Ez dut 20ºtik gora jartzen.
- Zakarrak lurrera ez bota.
- Erosketak egiteko etxeko poltsak
erabili.
- Kontsumo baxuko bonbillak erabili.
- Autoan goazenean, beteta erabili.
Autoa konpartitu.
- Garbigailua beteta dagoenean jarri.
- Landareak ureztatzeko euri ura
erabili.
- Komun-zulotik sustantzia toxikorik ez
botatzea.
- Erreka- eta mendi-garbiketan parte
hartu.
- Ekologismoaren aldeko taldeetan
parte hartu.
- Ahal den neurrian baserriko
produktuak kontsumitu: letxugak,
arrautzak, oilaskoak, arkumeak,
porruak, azak…
- Elikagai ekologikoak kontsumitu.
- Hondatutako gauzak konpontzen
saiatu bota beharrean.
- Janaria gatzetan kontserbatu.
4
- Berogailua piztuta dagoenean
leihoak itxita izatea.
- Elikagai transgenikoak ez erosi.
- Udaltzaingoen aginduak bete.
- AHTren kontra egon.
- Kostoa erre ordez kannabisa edo
marihuana erre.
5
���� HOBETU BEHARREKO PRAKTIKAK:
- Zaborra ez birziklatzea.
- Laka, kolonia eta desodorante asko
erabiltzea.
- Ur gehiegi gastatzea: dutxan,
hortzak garbitzerakoan…
- Argia piztuta uztea.
- Papera alperrik gastatzea.
- Fruitu lehorren azalak lurrera
botatzea.
- Elektrotresnak garbigunera ez
eramatea.
- Kalean zaborra lurrera botatzea.
- Autoa, motorra asko erabiltzea.
- Elektrotresnak piztuta uztea.
- Gehiegi ez birziklatzea.
- Aparatu elektriko asko aldi berean
piztuta izatea.
- Olioa fregaderatik botatzea.
- Txakurraren kaka belarretik
zakarretara ez botatzea.
- Paper ez-birziklatua erabiltzea.
- Behar ez diren gauzak erosi.
- Gehiegi kontsumitu.
- Arau batzuk ez betetzea: zebra-
bidetik pasatu...
- Lorategi publikoak zapaldu, loreak
suntsitu, errekara eta basoan
plastiko zatiak jaurti.
- Kaleko eserleku eta paretak pintatu.
- Zabor gehiegi sortzea.
- Berogailua gehiegi erabili.
- Komunetik komeni ez direnak
botatzea.
- Ura aurrezteko sistemarik ez.
- Hondakin organikoak konpost
egiteko metodoak ez erabili.
- Igogailua erabili.
- Autoa ez konpartitzea.
- Platerak eskuz garbitzea.
- Hozkailua tenperatura baxuegian
izatea.
- Kanpoko herrialdeetatik datorren
produktu ugari erostea.
6
LANDUTAKO GAKOAK
Benetan oso ongi iruditzen zaigu herriko gazteoi halako galderak luzatzea,
baina lehenengo pausoa kasu egitea litzateke. Proposamen hauek izen
handiko norbaiten idazmahaira iritsi ostean, orduan hasten da “lehenengo
erronka”. Zuzena eta egokia iruditzen zaigu orri hauek birziklatzera botatzea,
ekologiagatik, beti ere, baina bihotz-bihotzez, eskertuko genizuke lan hauek
irakurtzea, zuen denbora preziatutik minutu eskas batzuk lapurtuta. Horrela,
gure ideiek, behingoz, zerbaiterako balioko lukete, herri ekimen hauek
kontuan hartuaz, eta gazteok erabilgarri sentitu ez ezik, hala izatera iritsiz.
Arduradun politikoei: hau dena jarri bai, baina kasurik egingo diguzue?
1. GAKOA: BALIABIDE NATURAL URRIAK ETA AGORTZEAR eta
2. GAKOA: MENDEKOTASUN ENERGETIKOA ETA ALDAKETA KLIMATIKOA
GURE ESKU DAUDENAK
• Etorkizunaz kontzientzia hartzea.
• Zakarrak lurrera ez botatzea.
• Eskolara joateko autoa konpartitzea.
• Aitona-amonei zein gurasoei baratzean lagundu.
• Gure eguneroko bizitzako hainbat aspektutan kontsumoa murrizteko, ahal den
neurrian, neurriak hartzen saiatuko ginateke, adibidez: supermerkatura joatean
bilduki gutxien dituzten produktuak erosiz, autoa ahalik eta gutxien erabiliz, eta
beraz, garraio publikoaren erabilera handituz.
�
7
• Horrez gain, energia berriztagarriak jartzeko eta erabiltzeko laguntzak eskaini
beharko lirateke, esaterako: eguzki-planak etxean jartzeko laguntzak eman
beharko litzaizkieke biztanleei.
• Klima aldaketari aurre egitea ezinezkoa da, prozesu naturala baita. Ondorioz,
hartu dezakegun jarrera bakarra giza eragina murriztekoa da, ez berezkoak
ekiditeko.
• Gehiago birziklatu edo berrerabili. Baina arropa berrerabiltzen badugu,
ekonomiaren alderdi bat eraginda aurkituko da.
• Erositako produktuak (telefonoak, etab.) ongi zaindu iraupen handia izan dezaten.
• Bertako produktuak erosi.
• Dokumentu eta lan guztiak formatu digitalean egin.
• Berriz kargatzeko pilak erabili.
• “Txipa” aldatu.
• Kontzientzia aldatu hitzaldietara joanda. Mobilizatu.
• Elikagai naturalak kontsumitu.
OROKORRAK
• Biztanleriak klima-aldaketaren inguruan kontzientzia hartu.
• Garraio publikoa gehiago erabili.
• Birziklatu. Plastikozko enbaseak dituzten produktuak ez erosi.
• Baratza gehiago landatu. Garrantzia gehiago eman lehen sektoreari.
• Epe laburrerako onura ekonomikoetan pentsatu ordez, epe luzerako onena egin.
• Kantitatearen ordez kalitatea bultzatzea kontsumismoaren “erosi, bota, erosi…”
zikloa polikiagotzeko.
• Energia kontsumoa murriztu, umeak txikitatik heziz, balio hauek irakatsi.
• Mendebaldeko herrialde garatuenen eredua jarraitu.
• Lehengai gutxiago erabili energia ekoizteko.
• Zentral nuklearrak itxi.
8
• Elikagai transgenikoak ereiten debekatu.
• Zamak trenez garraiatu.
• Petrolioa erabiltzen duten kotxeei zergak garestitu.
• Kotxe elektrikoen erabilera bultzatu.
• Gure bizimodua aldatu energia berriztagarriak bultzatuz eta hondakinen kopurua
murriztu beharrezkoa ez den produkzioa gutxituz eta kontsumoa kontrolatuz.
• 2020. urtea hobea izan dadin, hainbat kanpainen beharra dagoela iruditzen zaigu.
Horien bitartez gertu dagoen etorkizunaz, behingoz, ohar gaitezen. Kanpaina
hauen bitartez lehen sektorea bultzatu beharko litzateke Euskal Herrian. Horrez
gain, nekazariei hainbat laguntza eman beharko litzaizkieke (ekonomikoak…).
• Gobernuak inportazioak kontrolatu eta bertako nekazariei laguntza gehiago eman.
• Kontsumismoa.
• Hirugarren mundukoei lagundu, eta ez beraietaz aprobetxatu (zaborra bertara
bidaltzen).
• Baratza publikoak egin.
9
4. GAKOA: ALDAKETA DEMOGRAFIKO SAKONAK eta
5. GAKOA: BELAUNALDI-ALDAKETA DESOREKATUA
GURE ESKU DAUDENAK
• Lana bilatzen ez badugu lan alternatiboak bilatu, adibidez, haurrak zaintzen.
• Ikasketak bukatu ahala, enpresak sortu eta horrela lan gehiago sortuko dira, eta
ahal bada gazteak kontratatu.
• Herri mailako merkataritza bultzatzea, denda handiak saihestuz.
• Gurasoek seme-alabak independiza daitezen laguntzak ematea.
• Bertako gazteei lana ematea kanpoko langileen aurretik.
• Ikasketetan gogor jardun.
• Seme alabekin egoteko denbora aurkitu.
• Gazteek iniziatiba gehiago izan.
• Erabiltzen ez ditugun etxebizitzak alokairuan jarri.
• Gure enpresek munduko beste herrialdeetako enpresekin lehiatu ahal izateko
eraginkorra, segurua eta irekiak izan behar dute.
• Heziketa egoki bat ematea eta azken urteko ikasketak lan mundura zuzenduta
egotea.
• Nazionalitate euskalduna dutenei laguntzak ematea.
�
10
• Heldu eta haurren ordutegiak bateratuak izatea (lan eta eskola ordutegiak, etxean
egoteko denbora…).
• Herrialdeak garatzen segi dezan, gobernuak laguntzak eman beharko lituzke,
horien bitartez, gizarteak, industriak eta teknologiak aurrera egin dezan. Adibidez:
familiei edo bikoteei umeak izateagatik diruaz gain, hainbat laguntza ematea:
hezkuntza mailan, gurasoen ordutegiak egokitu…
• Umeak eduki.
OROKORRAK
• Haurdun dauden emakume guztiei lanpostua uzterakoan, nagusiak baja guztia
ordaindu beharrean gobernuak laguntza bat ematea.
• Lantegietan haurtzaindegiak jartzea eta aurretik dauden haurtzaindegiak publikoak
egitea.
• Erretiroa berriz ere 60 urtetara jaistea.
• Prezioak orekatu, lanpostuak sortu gazteek beste herrialdeetara joan behar ez
izateko.
• Etxetik kanpo lan egiteko baldintzek seme-alabak izatea ez dezaten zaildu,
kontziliazio-neurriak hartu. Umeak dituzten langileei ordutegi flexibleagoak eskaini.
Umeak izateko erraztasunak eman.
• Lanpostuak sortzea, gazteak bertan geratu daitezen eta ez ditzagun langile
kualifikatu eta talentudunak galdu.
• Gizarte eta osasun zerbitzuetako postuak orekatzea, baita etxebizitzena ere.
• Hezkuntza sistema denak lan-merkatuen beharretara egokitzea.
• Gure etxeetatik gertu lan-postu berriak sortu.
• Diru laguntza gehiago eman.
• Etxebizitzen prezioak jaitsi.
• Enpresetan berrikuntzak egiteko diru laguntzak eman.
• Lanpostuak ugaritu eta ekonomia berpiztu.
• Etxebizitzak gazteen eskuragarri jarri.
11
• Hezkuntza-sistema aldatzea 2020.urtean ikasleak egongo diren lanpostuetara
sartzeko erraztasuna emateko.
• Gobernuak laguntzak eman ditzala gazteen emantzipazioa bultzatzeko. Honekin bi
arazo konpon ditzakegu: autonomia falta eta gazteek etxebizitza aurkitu ezin
izatea.
• Etorkizuna gazteen esku dagoela kontzientziatu.
12
7. GAKOA: MUGIKORTASUNA ETA GARRAIO IRAUNGAITZA
GURE ESKU DAUDENAK
• Garraio publikoa gehiago erabiltzea.
• Autoaren eserleku guztiak aprobetxatu.
• Gure erosotasunari uko egin eta bizikletaz edo oinez mugitu.
• Semaforoa gorri denean motorra itzali.
• Abiadura txikiagoan ibili.
• Auto elektrikoak erosi.
• Istripuak ekiditeko neurriak hartzea.
• Gobernuak antolatzen dituen kanpainetan parte hartu.
• Istripuak ekiditeko semaforo eta seinalizazio gehiago jarri.
OROKORRAK
• Errepideetan segurtasun gehiago jarri: ez irristatzeko pintura jarri eta
kitamiedosak kendu. Alemaniako eredua jarraitu.
• Hiri barruan kotxeak debekatzea.
• Garraio publikoa sustatzea: merkatu, azkartu eta hobetu.
• Auto elektrikoak edo H2O erregai gisa erabiltzen dutenak garatu eta
komertzializatu. Ibilgailu kutsakorrak alde batera utzi.
• Lanera joateko langileentzat autobusak ezarri.
• Trena erabili merkantzien garraiorako.
• Errepide zaharrak konpondu.
• Bizikletaren erabilera bultzatu.
• Bidegorriak eraiki. Hiriak eta herriak elkarrekin komunikatu.
• Petrolioa ordezkatu dezakeen material natural eta agortezinak erabili.
• Errepideak eta espaloiak gehiago banandu.
�
13
• Istripu larri baten ondorioez ohartarazteko, hauek erakutsi eta azaldu.
• Gidatzerako orduan segurtasun-uhala erabiltzera derrigortu.
8. GAKOA: NAZIOARTEKO GARAPEN DESBERDINA
GURE ESKU DAUDENAK
• Gure etxeetako kontsumoa murriztu: ura, argia, gasa…
• Kontsumismo masiboa ekidin. Dirua alperrik ez gastatzea.
• Herrialde ez garatuetan esplotazioak dituzten enpresak boikoteatu.
• Herrialde garatuak bere partetik zerbait gehiago jarri eta elikagai gehiago bidali.
• Gizakiak berdin tratatzea nahiz eta etnia desberdinetakoak izan.
• ONGei laguntza eman: arropa, janaria…
• Haurrak esplotatzen dituzten multinazionalei EZ erosi: Adidas, Nike…
• Misiolari joan.
• Nahiz eta guri arazo honek ez ukitu, ezin dugu broma bezala hartu. Denborarekin
guri eragin diezaguke.
�
14
OROKORRAK
• Arazo hau seriotasun gehiagorekin hartzea.
• Famatuen munduan dirua murriztea: futbola, prentsa arrosa…
• 3. munduko haurren bizi-baldintzak hobetzea, baita beste pertsonenak ere, baina
haurrenak batez ere.
• Gobernuak proportzionaltasun bat ezartzea: gehien dutenei pixka bat kentzea
gutxiago dutenei emateko eta oreka bat mantentzeko.
• Gazteekin sentsibilizazio kanpainak lehenago hasi.
• Erraztasun gehiago eman laguntzei buruz (jendeak jakin dezan ze baliabide
dauden edo eskaintzen diren).
• Kiroletan diru gutxiago inbertitu eta gehiago medikuntzan, ONG-tan…
• Potentzien boterea gutxiagotu herrialde behartsuen garapena sustatzeko.
• Enpresa handiei zergak igo beraien monopolizazioa txikitzearren eta enpresa
ertain eta txikiak bultzatu.
• Gure ekonomia garatua murriztuko dugu, beste herrialdeak garatu ahal izateko.
• Hezkuntza hobekuntza ekonomia aurreratua ez dagoen tokietan.
• Gosea da herrialde ez garatu eta garatuen arteko ezberdintasun nagusiena. Nahiz
eta elikagaiak oso garestiak diren herrialde garatuetako kontsumoa murriztu
beharko litzateke, herrialde ez garatuei zerbait eman ahal izateko.
• Herritarren artean txiroei laguntzeko erakundeak sortu. Hauen aldeko ekintzak
antolatu: lasterketak…
• Bertako giza eskubideak errespetatzen direla egiaztatu.
• Eskolak eta ospitaleak eraiki. (ONGak eta gobernuak batera egin beharrekoak).
• Ura lortzeko baliabideak bidali. (ONGak eta gobernuak batera egin beharrekoak).
• Elikagaien bilketa sustatu. (ONGak eta gobernuak batera egin beharrekoak).
• Nekazaritzako irakaskuntza eman. (ONGak eta gobernuak batera egin
beharrekoak).
Top Related