w w w. i run. o rg
1
IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II.
BERDINTASUN PLANA
(2008-2011)
w w w. i run. o rg
2
Irungo Emakumeentzako Ekintza Positiboko I. Udal Plana onartu zen 2001-2005
denboraldirako. Haren indarraldia amaitu ondoren, beste diagnostiko bat egin zen, eta
Emakumeen eta Gizonen II. Berdintasun Plan hau prestatu da emaitza gisa.
Diagnostiko horrek, Irunen emakumeen eta gizonen egoera desberdinak aztertzea,
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren inguruan herritarrek eta hainbat profesionalek
dituzten balorazioak biltzea eta aurreko Plana ebaluatu eta berria prestatzeko
proposamenak jasotzea zuen helburu.
Horretarako, hainbat mailatan egin da diagnostikoa. Lehenengo, Irungo
emakumeen eta gizonen egoera baloratzeko azterketa egin zen herritarrei telefonoz
egindako inkesten bidez. Bigarren azterketak, berriz, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunaren inguruan herritarrek zuten pertzepzioa jaso nahi zuen, eta horretarako,
herritarren parte hartze eta kontsulta prozesua zabaldu zen.
Hirugarren, Udal Arlo desberdinek eta beste erakunde batzuek aurrera eramaniko
neurriak aztertu eta ebaluatu ziren, eta berdintasunaren inguruko proposamenak bildu
ziren Delphi azterketaren bidez pertsona adituekin. Azkenik, Gizarte Ongizate Arloko
Aholku Kontseiluaren Berdintasunerako Batzordearen Lan-talde baten barnean, aurreko
Planean jasotako ekintzen betetze mailaren ebaluazioa egin zen eta plan berria prestatzeko
proposamenak jaso ziren.
Diagnostiko prozesuan lortutako informazio guztia eta gure inguruan gertaturiko
aldaketak kontuan izanik, era askotakoak dira Plan berri honetan sartu nahi diren
proposamenak. Alde batetik, testuinguru beri baten aurrean gaude lege hauek onartu
direnetik: 4/2005 Legea, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa; eta 3/2007
Lege Organikoa, Gizonezkoen eta Emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren
aldekoa. Era berean, aspaldi ez dela indarrean hasi da Euskadiko IV. Berdintasun Plana-
SARRERA
w w w. i run. o rg
3
VIII. Legegintzaldirako Jarraibideak, eta honek aldaketa handiak jasotzen ditu aurreko
hiruekiko.
Irungo Udalean konpromiso maila eta borondate politiko eta tekniko handiagoak
daude Berdintasunarekiko, eta baliabide pertsonal eta material gehiago erabiltzen dira
hura sustatzeko. Era berean, Gizarte Ongizateko Aholku Batzordearen barnean
Berdintasunerako Batzordea sortzean, lan egitura egonkorra sendotu da, eta horri esker,
adostu daitezke helburu politiko eta teknikoak eta herritarrenak. Bereziki aipatzekoa da
Emakumeen Elkarteen parte hartze aktiboa Batzordean eta haren barneko Lan-taldeetan,
egiteko garrantzitsua baitute berdintasunerako udal politikak zehazteko, eta batik bat,
Plan hau diseinatzeko lanean.
Plan hau ez da handinahia, baina errealista izan nahi du, beti ere gogoan izanik
posibilismoak ez duela gizarte aldaketa eta aurrerapena eragiteko beharreko elementu eta
ekintzak jasotzeko eragozpen izan behar.
Plan Integrala da, eta horrenbestez, Udal arlo guztien inplikazioa lortu nahi du,
beren lana udalerrian egiten duten gainerako erakunde eta agenteen parte hartzea,
koordinaketa eta lankidetza izanik aldi berean. Horretarako, hainbat hartu-eman izan dira
inplikaturiko arlo eta erakunde desberdinekin, eta aurrera eraman beharreko ekintzak
adostu dira horiekin. Aipatzekoa da, benetan adostasun maila handia lortu dela ekintzak
zehazteko orduan.
Planaren sustapena eta jarraipena da funtsezko alderdietako bat. Horregatik,
Gizarte Ongizate Arloa izango bada ere prozesu osoa bideratu, bultzatu eta jarraitzeko
ardura nagusia hartuko duena, eta ekintza batzuen garapena ere bere gain hartu arren,
beste udal arlo batzuek ere izango dute hainbat ekimen abian jartzeko ardura.
w w w. i run. o rg
4
ERAKUNDE ETA LEGE ESPARRUA
Botere politikoak gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren fenomeno
soziala beren gain hartzen ari diren heinean, aurrera egin da lege eta araudiak prestatzeko
lanean ere, eta horiek izango dira erreferentzia esparru, orokorrenetik hasi eta
tokikoeneraino, Udal mailan Planak abian jartzeko orduan.
Horrenbestez, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun printzipioa, eta sexu
arrazoiengatik edozein eratako bazterketaren debekua jasota daude arau juridiko
desberdinetan, nazioarte mailatik hasi eta tokiko mailaraino.
Nazioarte mailan, Emakumeen aurkako Diskriminazio Modu Guztiak
Deuseztatzeari buruzko Konbentzioa (CEDAW) izan zen oinarrizko erreferenteetako bat,
Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1979. urtean onartua. CEDAW-ek ekintza positiboaren
estrategia proposatu zuen lehen aldiz gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak
deuseztatzeko bide gisa.
Europa mailan, 1999ko maiatzaren 1ean indarrean hasi zen Amsterdamgo Itunak
konpromiso formala jasotzen du gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna Europako
Batasunaren funtsezko printzipio eta Komunitate osoan garatu beharreko politiken
zeharkako ildo gisa hartzeko.
1978ko Konstituzio espainolak, bere 14. artikuluan, espres debekatzen du sexu
arrazoiengatik egiten den diskriminazioa, eta 9.2 artikuluan adierazten du botere
publikoei dagokiela gizabanakoaren eta hura dagoen taldeen askatasuna eta berdintasuna
benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen beharreko baldintzak sustatzea.
w w w. i run. o rg
5
Printzipio hauek eraginkor bilakatzen dira martxoaren 22ko Emakumeen eta
Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 3/2007 Lege Organikoan, bertan adierazten dira
eta. Lege hori Espainiako politika publiko guztiei dagokie, bai estatukoak bai
autonomikoak, eta zeharkakotasuna jasotzen du bere estrategia eta nortasun ezaugarri
gisa.
EAEan, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onarturiko Autonomi
Estatutuak, 10. artikuluan jasotzen du, besteak beste, Autonomi Erkidegoaren eskumen
esklusiboa “garapen komunitario, emakume izaera, haur, gazte eta hirugarren adinekoen
politikaren” alorrean. Eskumen horrek otsailaren 5eko 2/1988 Legean du isla, haren
arabera sortu baitzen Emakunde erakunde autonomo gisa. Erakunde horrek, Euskadin
sexuen arteko berdintasuna lortzeko baldintzak sustatzea du helburu.
Eskumen horiek zehazteko, Ekintza Positiboko hiru Plan onartu zituen Eusko
Jaurlaritzak, eta bizitzako esparru guztietan emakumeen eta gizonen berdintasuna
sustatzeari begira, euskal herri administrazioek esku hartzeko oinarrizko ildoak jasotzen
zituzten plan horiek.
2005. urtean onartu zen Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
4/2005 Legea EAEn. Lege horrek, legezko testu desberdinetan formali onartutako
berdintasun eskubidearen aplikazio praktiko eta eraginkorra ziurtatzea du helburu.
Legeria erreferente hori kontuan izanik, Euskadiko IV. Berdintasun Plana-VIII.
Legegintzaldirako Jarraibideak onartu da aspaldi ez dela, eta berrikuntza gisa, ekintza
positiboaren eta genero ikuspegiaren integrazioa edo mainstreaming estrategia bikoitzetik
hartzen du berdintasunaren helburua.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera
Berdintasunerako Plana onartu zuen 2002. urtean bi helbururekin: foru administrazioa
w w w. i run. o rg
6
aukera berdintasunaren printzipioari egokitzea eta genero eta aukera berdintasun politikak
bultzatzea gizarte gipuzkoarraren barnean.
Testuinguru arau-emaile horren barnean dago Irungo Emakumeen eta Gizonen
Berdintasun Plana, eta dauden erreferente desberdinak tokiko praktikan gauzatzea du
xede. Bereziki Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko
4/2005 Legeaen 15.3 artikulua bete behar da EAEn, udalek, Eusko Jaurlaritzaren
plangintza orokorrean zehaztutako ildo eta ardatzei jarraiki emakumeen eta gizonen
berdintasunerako plan edo programak prestatu behar dituztela zehazten baitu.
PLANAREN FUNTSA
OINARRIAK ETA EZAUGARRIAK
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ezinbestekoa da gizarte justu eta
demokratikoa lortu nahi badugu. Gaur esan dezakegu berdintasun formala, legearen
aurreko berdintasuna, lortu dela, baina hori ez da aski errealitatea aldatzeko. Horregatik,
beharrezkoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak garatzen jarraitzea,
gizarte aldaketak eragiteko neurriak abian jarri ahal izateko, berdintasunaren aldeko eta
sexu arrazoiengatik ez diskriminatzeko printzipioa benetan aplika dadin.
Irungo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Planak, ekintza positiboa eta genero
ikuspegiaren integrazioa edo mainstreaming hartzen ditu esku hartze estrategia gisa, eta
uste du bi estrategia horiek beharrezkoak direla berdintasuna bultzatzeko.
Ekintza positiboak berariazko eta aldi baterako neurriak abian jartzea inplikatzen
du, bizitzako esparru desberdinetan sexu arrazoiengatik dauden desberdintasunak baztertu
edo murriztu ahal izateko. Bestalde, genero ikuspegiaren integrazioa edo
mainstreamingak udal mailan dauden arlo guztietan berdintasun printzipioa aplikatzea
w w w. i run. o rg
7
dakar, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko helburua Udalaren erantzukizuna
dela ulerturik, gizarte agenten laguntzarekin beti ere.
Estrategia horietatik abiatuta, 4/2005 Legea, EAEko Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako Legeak jasotzen dituenak dira Planak oinarritzat hartzen dituen
printzipioak:
✦ Trato berdina: sexuan oinarritutako diskriminazio orori, zuzena nahiz zeharkakoa
izan, aurre egiteko, edozein dela ere horretarako erabilitako bidea.
✦ Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak
eta eragin eta integrazio era berdinak izan ditzaten ziurtatzeko.
✦ Aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzea: baliabide egokiak abian jarri behar dira
berdintasuna lortzeko prozesuan aniztasuna, eta beren bizitza zikloetan emakumeen
eta gizonen arteko desberdintasunak, espektatiba eta interesak errespetatuz, eta baita
emakumeen eta gizonen kolektiboen barnean dauden aniztasuna eta desberdintasunak
ere.
✦ Genero ikuspegiaren integrazioa: kontua da modu sistematikoan jasotzea politika eta
ekintza guztien lan aldietan, emakumeek eta gizonek egoera, baldintza, behar eta
espektatiba desberdinak izan ditzaketelako ikuspegia.
✦ Ekintza positiboa: berariazko eta aldi baterako neurriak hartu behar dira sexu
arrazoiengatik bizitzaren esparru desberdinetan gertatzen diren desberdintasunak
baztertu edo murrizteko.
✦ Sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea: horien arabera etxe
esparruko erantzukizuna ematen baitzaie emakumeei eta esparru publikokoa, berriz,
gizonei, ekonomia eta gizarte mailan oso balorazio desberdinarekin.
✦ Ordeakaritza orekatua: beharreko neurriak sustatu behar dira erabakiak hartzeko
esparru desberdinetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izan dadin.
✦ Lankidetza eta koordinazioa: sail, zerbitzu, erakunde eta elkarteen artean, haien esku
hartzeak eraginkorragoak eta baliabideen erabilera arrazionalaren araberakoak izan
daitezen.
w w w. i run. o rg
8
Bestalde, plan honek baditu ezaugarri batzuk izaera berezia ematen diotenak:
✦ Parte hartzea: Onartzen da Planaren prestaketa, jarraipen eta ebaluazioan gizarte
agenteek duten egiteko garrantzitsua. Parte hartze prozesu hau Berdintasunerako
Batzordearen bidez egiten da, politika, teknika eta herritar mailan parte hartzeko eta
adostasuna lortzeko lan egitura egonkor gisa sendotu baita batzorde hori. Garrantzi
berezia du Emakumeen elkarteen parte hartzeak, bertako politiken diseinuan haien
inplikazioa sustatzea baita funtsezko oinarrietako bat.
✦ Malgutasuna: Planak ekintzarako gida izan nahi du, eta horrenbestez, izaera dinamiko
eta malgua du, garatzen den bitartean elementu berriak sartu eta beharreko aldaketak
egin ahal izateko.
✦ Zeharkakotasuna: Gizarte Ongizate Arloak bultzatuko du Plana, baina bai
diagnostikorako bai prestatzeko, Udaleko hainbat arlok hartu dute parte eta hainbat
ekintza adostu dira arlo horietako bakoitzak aurrera eramateko. Era horretan,
Berdintasun Politika gainerako tokiko politikekin lotu nahi da inolaz ere.
✦ Eraginkortasuna: Berau praktikan jartzeko tresna izan nahi du Planak; ildo horretatik
posibilista ere bada eta hainbat esku hartze arlori ematen die lehentasuna, aurrez
eginiko diagnostikoa eta ekintza desberdinen garapen aukerak kontuan harturik, eta
era berean aurrerapenak eta aldaketak eragingo dituzten jarduerak bultzatuz.
Horrexegatik, erraza eta eraginkorra da haren egitura.
✦ Ebaluazio jarraia: Planaren helburu bakoitzak halako ebaluazio adierazle batzuk
jasotzen ditu, eta horiek aukera emango dute betetze baila etengabe baloratzeko,
prozesuan zehar beharreko hobekuntzak sarturik. Horretarako, urtean berrikuspen bat
egingo da gutxienez.
w w w. i run. o rg
9
PLANAREN INDARRALDIA
Plana 4 urtez egongo da indarrean, 2008tik 2011ra.
PLANAREN ANTOLAKUNTZA
7 esparrutan antolatuko da Plana:
1. ESPARRUA- Berdintasuna araudian eta administrazio jardueran
2. ESPARRUA- Emakumeen jabekuntza eta parte hartze sozio-politikoa
3. ESPARRUA- Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna
4. ESPARRUA- Emakumeen aurkako indarkeria
5. ESPARRUA- Gizarteratzea
6. ESPARRUA- Tolerantzia, Lankidetza eta Gazteria
7. ESPARRUA- Kultura, euskara eta jarduera fisikoa eta kirol jarduera
Hona hemen esparru bakoitzerako erabilitako egitura:
-Sarrera
-Helburu Orokorra
-Berariazko helburuak
-Ekintzak
-Arduradunak
-Eragin adierazleak
w w w. i run. o rg
10
1. ESPARRUA- BERDINTASUNA ARAUDIAN ETA ADMINISTRAZIO
JARDUERAN
Udala erreferentea da udalerri batean bizi diren emakume eta gizonentzako, eta
politika publikoak eta politika horiek osatzen dituzten balioak ulertzeko moduaren isla
dira, berriz, haren ekintzak. Horregatik, funtsezko balio eta bere politiken ardatz gisa,
Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna bere egiten dituen eta ildo horretatik herritarrak
sentsibilizatu nahi dituen Udalak genero ikuspegia kontuan izan behar du bere egituretan
eta bere antolakuntza eta barne funtzionamendu ereduan.
Plana prestatu aurreko diagnostikoan, Irunen inkesta egin zitzaien herritar
gehienek nahikoa garrantzia ematen zioten Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari, eta
kontsideratzen dute herritarrak eta Udala direla udalerrian berdintasuna bultzatzeko
arduradun nagusiak.
Azaldutako beste alderdi bat zera izan zen, Udaleko arlo batzuetan
berdintasunaren alde ekintza batzuk egin diren arren, ekimen gehiago bultzatu behar
direla, zeharkakotasuna eta udal arlo desberdinetan lan koordinatua sustatuz.
2007ko martxoan, Udaletxean lan egiten duten 436 langileetatik, 225 gizonezkoak
eta 211 emakumezkoak dira. Horien artean, A eta B Taldeetan 60 gizonezko eta 77
emakumezko daude, eta C, D eta E Taldeetan, berriz, 165 gizonezko eta 134
emakumezko. Udal arlo desberdinei dagokienean, eta horietako bakoitzean gizonezko eta
emakumezko langileen kopurua aski orekatua egon arren, aldeak nabari dira oraindik ere.
Batik bat arlo batzuetan gertatzen dira alde horiek, bai maskulinizatuak bai feminizatuak
daudelako edo bai erantzukizun handieneko postuak gizonezkoen esku daudelako.
Horregatik, ezinbestekoa da genero ikuspegiaren ezarpena ahalbideratu eta
sustatzea, eta funtsezkoa da berdintasun eta genero alorrean prestakuntza ekintzak abian
jartzea eta legeria ekimen desberdinek, batik bat Emakumeen eta Gizonen
w w w. i run. o rg
11
Berdintasunerako EAEn 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Udalaren administrazio
jardueraren gainean dituzten inplikazioen berri ematea. Era berean, Berdintasun Planaren
edukiak zabaldu behar dira udal Arlo desberdinen artean, langileen inplikazioa bilatu eta
haien betetzearen inguruan jarraipen egokia egiteko aukera emango duten egiturak sortuz.
HELBURU OROKORRA
“Genero ikuspegia modu eraginkorrean sartzea Udalaren ohiko jardueran”
BERARIAZKO HELBURUAK
1- Datu eta informazio bereizia edukitzea sexuaren arabera, emakumeen eta gizonen
arteko aldeak eta desberdintasunak hobeto ezagutu ahal izateko.
Ekintzak:
1- Udaleko arlo eta sail desberdinetan aurrera eramaten diren estatistika, inkesta eta datu
bilketetan sexu aldagaia sartzea.
Arduradunak: Estatistika Unitatea-Hiritarrekiko Zerbitzuak-Arlo guztiak.
2-Udal arlo guztiek udal informazio sistemen ustiapena bultzatzea, sexuaren arabera datu
bereiziak lortu ahal izateko.
Arduradunak: Informatika Arloa-Estatistika Unitatea eta Erregistroa
Eragin adierazleak:
-Prestatutako dokumentu kopurua, sexuaren arabera datuak bereiz adierazita.
-Sexuaren arabera datu bereiziak lortzeko eginiko kontsulta eta eskari kopurua.
2-Genero eta berdintasun alorrean udal langileen prestakuntza bultzatzea
administrazio jardueran genero ikuspegia benetan kontuan hartuko dela
ziurtatzeko.
w w w. i run. o rg
12
Ekintzak:
1- Udalaren Urteko Prestakuntza Planaren barnean berdintasunaren alorreko prestakuntza
jasotzea langile tekniko eta politiko guztiei begira.
Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak-Gizarte Ongizate.
2- Langile politiko eta teknikoei aukera ematea emakume eta gizonen berdintasunaren
inguruko prestakuntza ikastaroetara joan daitezen.
Arduradunak: Arlo guztiak- Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.
3- Udal arlo desberdinei erreferentzia materiala eskaintzea beren lanean genero ikuspegia
sar dezaten.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa
Eragin adierazleak:
-Berdintasunaren alorrean prestakuntza jaso duten Udaleko pertsonen kopurua arloka eta
banatuta sexuaren arabera.
-Beren lanean genero ikuspegia sartzeko aholkularitza jaso duten Udaleko pertsonen
kopurua arloka eta banatuta sexuaren arabera.
-Udalean genero ikuspegia sartzen duten plan eta politika kopurua.
3- Udal langileen sarbide, hornidura eta sustapenean, aukera berdintasunaren
printzipioaren betetzen dela ziurtatzea, eta diru-laguntzak ematerakoan eta aurrera
eramaten diren kontratazio desberdinetan genero ikuspegia kontuan hartzea.
Ekintzak:
1- Udaleko lanpostuetan sartzeko egiten diren aukeratze prozesuen gai-zerrenda guztietan
emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko edukiak sartzea eta administrazio
jardueran aplikatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako EAEn 2005eko
otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 17.4 artikuluak xedaturikoaren arabera.
Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.
2- Diru-laguntzak eta kontratuak esleitzeko prozesuetan eta lankidetza hitzarmenak
sinatzerakoan, genero ikuspegiaren integrazioa baloratuko duten irizpideak sar daitezen
w w w. i run. o rg
13
bultzatzea, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko
4/2005 Legearen arabera (20.2 eta 20.3 artikuluak), eta lehiaketan parte hartzen duten
enpresek emakumeak kontrata ditzaten beharreko irizpideak jasotzea.
Arduradunak: Antolakuntza eta Kalitatea-Kontratazioa-Arlo guztiak
3- Udalean enpleguaren hornidura eta sustapenerako aukeratze prozesuetan irizpide gisa
emakumeen lehentasuna sartzea horien ordezkaritza %40%baino txikiagoa den gorputz,
eskala, maila eta kategorietan, beste hautagaian neurri hori ez aplikatzea justifikatzen
duten beste arrazoiak daudenean izan ezik, EAEko Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako Legearen 20.4a artikuluaren arabera.
Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.
4- Langileak aukeratzeko epaimahaietan edo edozein udal sari edo diru-laguntza emateko
sorturiko epaimahaietan orekatua izango da emakumeen eta gizonen kopurua, beharreko
gaitasun, eskumen eta prestakuntzarekin beti ere (4 kide baino gehiago daudenean, sexu
bakoitzak %40%o ordezkaritza izango du gutxienez; gainerakoetan, bi sexuek izango dute
ordezkaritza), 20.4b, 20.5, 20.6, 20.7 eta 20.8 artikuluek adierazten duten bezala.
Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak-Antolakuntza eta Kalitatea.
5- Emakumeak erantzukizun handiko postuetan sar daitezen bultzatzea, ordezkaritza
txikia duten udal zuzendaritza organoetan egon daitezen sustatuz.
Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.
6- Udalean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005
Legea (43. art.) beteko dela ziurtatzea sexu jazarpen egoerei dagokienean, Udalbatzaren
Osoko Bilkurak onartutako Jarduera Protokoloa erabiliz.
Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak (Laneko Osasun Unitatea).
Eragin adierazleak:
-Gai-zerrendan emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko edukiak eta
administrazio jardueran haien aplikazioa jasotzen dituzten deialdi kopurua Udaleko
lanpostuetan sartzeko
w w w. i run. o rg
14
-Genero ikuspegia eta lehiaketan parte hartzen duten enpresek emakumeak kontratatzeko
irizpideak sartzen dituzten diru-laguntza, kontratu eta lankidetza hitzarmenen deialdi
kopurua.
-Udalean enpleguaren hornidura eta sustapenerako aukeratze prozesuetan irizpide gisa
ordezkaritza %40%baino txikiagoa duten gorputz, eskala, maila eta kategorietan
emakumeei lehentasuna ematen dieten aukeratze prozesu kopurua Udalean enpleguaren
hornidura eta sustapenerako.
-Langileak aukeratzeko prozesu edo edozein udal sari edo diru-laguntza emateko
sorturiko epaimahai kopurua, epaimahaia horiek emakumeen eta gizonen kopuru orekatua
izan behar dute, beharreko gaitasun, eskumen eta prestakuntzarekin beti ere.
-Erantzukizun handiko postuetan dagoen emakume kopurua, ordezkaritza txikia duten
udal zuzendaritza organoetan.
-Sexu jazarpen egoera kopurua, zehaztutako Jarduera Protokoloa beterik.
4- Udalaren komunikazio eta informazio sistemak hobetzea genero ikuspegia jasota
Ekintzak:
1- Hizkuntzaren (gaztelania eta euskara) eta irudien erabilera ez sexista ziurtatzea, bai
zuzenean bai hirugarren pertsona edo erakundeen bidez Udalak sortzen dituen dokumentu
eta euskarrietan.
Arduradunak: Antolakuntza eta Kalitatea-Hiritarrekiko Zerbitzuen Arloa-Euskara Arloa
(Itzulpen zerbitzua)-Prentsa.
2- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunarekin loturiko edukiak bultzatzea, bai udal
Intraneten bai Irungo Udalaren web orrian.
Arduradunak: Hiritarrekiko Zerbitzuen Arloa – Informatika - Gizarte Ongizate Arloa
Eragin adierazleak:
-Udalak sortutako dokumentu eta euskarri kopurua, hizkuntza edo/eta irudi sexistak
erabiliz.
w w w. i run. o rg
15
-Emakumeen eta Gizonen Berdintasunarekin loturiko eduki kopurua, bai udal Intraneten
bai Irungo Udalaren web orrian.
-Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren inguruan Intranet eta Extraneten eginiko
kontsulta kopurua, sexuaren arabera bananduta.
5- Udalean Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Planaren garapena bultzatzea
Ekintzak:
1- Irungo Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Planaren edukia udal arlo desberdinetan
zabaltzea informazio saioen bidez.
Arduradunak: Gizarte Ongizatea
2- Udal arloek beren aurrekontuaren zati bat emakumeen eta gizonen berdintasunarekin
loturiko programak garatzeko erabil dezaten sustatzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizatea-Udal arlo guztiak.
3- Departamentu arteko Batzorde Teknikoa sortzea Berdintasun Plana bultzatu, jarraitu
eta ebaluatzeko
Arduradunak: Gizarte Ongizatea
Eragin adierazleak:
-II. Berdintasun Plana zabaltzeko udal arlo desberdinetan eginiko informazio saio
kopurua.
-I. Planaren ezagutze maila udal arlo desberdinetan.
-Udal arlo bakoitzak emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko erabiltzen duen
aurrekontuaren ehunekoa.
-Departamendu arteko Batzorde Teknikoak Berdintasun Plana bultzatu, jarraitu eta
ebaluatzeko eginiko bilera kopurua.
-Departamentu arteko Batzorde Teknikoaren bileretan parte hartzen dutenen kopurua,
sexuaren arabera bananduta.
w w w. i run. o rg
16
2. ESPARRUA- EMAKUMEEN JABEKUNTZA ETA PARTE HARTZE SOZIO-
POLITIKOA
Gaur egun oraindik ere, gizarte honetan aldaketa handiak gertatu eta emakumeen
eta gizonen berdintasunerako bidean urrats handiak eman diren arren, desberdintasun
handiak daude boterea, baliabideak eta etekinak banatzeko orduan. Bizitzako esparru
guztietan nabari dira botere mailan dauden desberdintasun egoerak eta modu askotan
azaltzen dira horiek. Desberdintasun testuinguru horren barnean, funtsezkoa da
emakumeek autonomia fisiko, ekonomiko, politiko eta sozio-kulturala lortzea, erabateko
hiritartasuna izan nahi badute.
Helburu hori lortu ahal izateko, hainbat estrategia jarri behar dira abian, eta
prozesu horretan funtsezkoak dira jabekuntza eta parte hartze sozio-politikoa. Ildo
horretatik sortu zen Euskadiko Emakume eta Gizonen Berdintasunaren inguruko 4/2005
Legea. Lege horrek, beren 1. artikuluan, helburu gisa adierazten du emakumeen eta
gizonen berdintasuna sustatu eta ziurtatu behar dela, eta bereziki, emakumeen autonomia
eta bizkortzea lortu behar dela.
Era berean, printzipio orokorrei buruzko 3. artikuluak zera zehazten du: “euskal
botere publikoek beharreko neurriak hartu behar dituzte emakumeek eta gizonek eskubide
politiko, zibil, ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta arauetan onar daitezkeen funtsezko
gainerako eskubideak, boterearekiko eta baliabide eta etekin ekonomiko eta sozialekiko
kontrola eta sarbidea barne, berdintasunean erabil ditzaten ziurtatzeko”.
EHAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planak-VIII.
Legegintzaldirako Jarraibideak, era berean, emakumeen jabekuntza eta parte hartze sozio-
politikoa proposatzen du 4 ardatz nagusietako baten moduan, emakumeek autonomia eta
eskubide osoko hiritar egoera lortzeko ezinbesteko estrategia gisa.
w w w. i run. o rg
17
Ildo horretatik, jabekuntza izango litzateke emakumeen kontzientzia hartze
prozesu indibidual eta kolektiboa, eta horrek aukera emango lieke erabakiak hartzeko
orduan eta boterea eta eragina izateko gaitasuna lortzeko bidean parte hartze handiagoa
izateko.
Beste udalerri batzuekin sarean, Irunen Jabekuntza Eskola abian jartzean helburu
hori bete nahi da eta, emakumeentzako topaleku eta eztabaida esparru bilakatzeaz gainera,
haien parte hartze prozesua bultzatzea du xede, politika publikoetan nahiz gainerako
gizarte eta kultur esparruetan eragina izan dezaten, historian zehar esparru horietatik
bazterturik egon baitira.
Bestalde, garrantzitsua da Irunen Emakumeen Elkarteen lana sendotzea, bai
Berdintasunerako Batzordean parte hartuz bai udalerriko beste espazio, organo eta parte
hartze sozio-politikorako eta herritarrek parte hartzeko egituretan sar daitezen bultzatuz,
emakume gazte, immigrante eta ijitoen gizarte partaidetza ere sustatuz. Azkenik,
Emakumearen Etxea sortzea planteatzen da udalerriko emakume guztientzako ikur eta
erreferentzia gisa, esparru horretatik haien parte hartze sozio-politikoa bultzatzeko.
HELBURU OROKORRA
“Irungo emakumeen parte hartzea bultzatzea gizarte eta politika mailan”
BERARIAZKO HELBURUAK
1-Irungo Emakumeen Elkarteen lana bultzatzea
Ekintzak:
1- Emakumeen Elkarteei aholkularitza teknikoa, informazioa eta prestakuntza eskaintzen
jarraitzea barne kudeaketa eta funtzionamendua hobetzeko eta emakumeen eta gizonen
berdintasuna sustatzeko proiektuak garatzeko.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak
w w w. i run. o rg
18
2- Emakumeen Elkarteek antolatutako jarduerak diru-laguntzen bidez bultzatzen
jarraitzea, helburu gisa emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea dutenean.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak
3- Udalaren eta Emakumeen Elkarteen artean baterako jarduerak garatzen jarraitzea.
Arduradunak: Udal Arlo guztiak- Emakumeen Elkarteak
4- Toki mailan dauden Emakumeen Elkarteen berri ematea Irungo herritarrei.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak
5- Irungo Emakumeen Elkarte desberdinen eta maila desberdinetan dauden beste sareen
artean sareak sor daitezen laguntzen jarraitzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak
Eragin adierazleak:
-Emakumeen Elkarteei aholkularitza teknikoa, informazioa eta prestakuntza emateko
gauzatutako ekintza kopurua eta tipologia.
-Emakumeen Elkarteei emaniko diru-laguntza kopurua emakumeen eta gizonen
berdintasuna sustatzeko proiektuak aurrera eraman ditzaten.
-Udalaren eta Emakumeen Elkarteen artean gauzatutako baterako jarduera kopurua eta
tipologia.
-Herritarrek Emakumeen Elkarteak hobeto ezagu ditzaten aurrera eramaniko informazio
ekintza kopurua.
-Irungo Emakumeen Elkarte desberdinen artean eginiko bilera kopurua.
-Irungo Emakumeen Elkarteek parte hartzen duten sare kopurua.
-Irungo Emakumeen Elkarteen eta beste sareen artean sareak sortzeko gauzatutako
ekintza kopurua.
2- Irungo emakume gazte, immigrante eta ijitoen asoziazionismoa bultzatzea
Ekintzak:
1- Irungo emakume gazteen asoziazionismoa bultzatzea
w w w. i run. o rg
19
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Emakumeen Elkarteak-Irungo gazte-elkarteak-
Gazteria Arloa
2- Irungo emakume immigranteen asoziazionismoa bultzatzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Garaipen Emakume Elkartea
3- Irungo Emakume Ijitoen Elkartearen sorrera bultzatzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Caritas-Bidasoa Bizirik-Irungo Emakume Ijitoen
taldea.
Eragin adierazleak:
-Emakumeen Elkarteetara biltzen diren emakume gazteen kopurua.
-Emakume gazteen Elkarte berrien kopurua.
-Emakumeen Elkarte desberdinetako kide egin diren Irungo emakume immigrante
kopurua.
-Emakume gazteen Elkarte berrien kopurua.
-Irunen Emakume Ijitoen Elkartea egotea.
-Irungo Emakume Ijitoen Elkarteko kide diren emakume ijitoen kopurua.
3- Irungo emakumeen jabekuntza bultzatzea gizarte eta politika mailan eragin
handiagoa izan dezaten.
Ekintzak:
1- Irungo emakumeentzako Jabekuntza Eskola abian jartzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Irun, Hernani, Arrasate eta Eibar udalerrietako
Jabekuntza Eskolaren Sarea.
2- Jabekuntza Eskolan Irungo emakumeen parte hartzea bultzatzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Irun, Hernani, Arrasate eta Eibar udalerrietako
Jabekuntza Eskolaren Sarea.
3- Emakumeen Elkarteek Gizarte Ongizate Arloaren Aholku Kontseiluaren
Berdintasunerako Batzordean eta haren Lan-taldeetan parte har dezaten bultzatzen
jarraitzea.
w w w. i run. o rg
20
Arduradunak: Irungo Gizarte Ongizateko Aholku Kontseilua
4- Emakumeek Irungo Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Planaren diseinu,
inplementazio, jarraipen eta ebaluazioan parte har dezaten bultzatzen jarraitzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak
5- Emakumeek gogoeta esparru desberdinetan, eta Udalaren parte hartze politiko eta
herritarren parte hartzerako organo eta egituretan parte har dezaten bultzatzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udal arlo guztiak
6- Irungo Emakumearen Etxearen sorrera bultzatzea, emakumeek gizarte eta politika
alorretan parte hartzeko esparru gisa.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Udal arlo guztiak
Eragin adierazleak:
-Jabekuntza Eskolan abian jarritako ekintza kopurua eta tipologia.
-Jabekuntza Eskolaren ekintza desberdinetan parte hartzen duen emakume kopurua.
-Berdintasunerako Batzordearen eta haren lan-taldeen bilera kopurua.
-Berdintasunerako Batzordean eta haren lan-taldeetan parte hartzen duten emakume eta
Emakumeen Elkarte kopurua.
-Irungo Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Planaren diseinu, inplementazio, jarraipen
eta ebaluaziorako eginiko bilera kopurua.
-Irungo Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Planaren diseinu, inplementazio, jarraipen
eta ebaluazioan parte hartzen duten emakume eta Emakumeen Elkarte kopurua.
-Udalean, emakumeek parte hartzen edo/eta ordezkaritza duten gogoeta egiteko eta
politika eta herritar mailetan parte hartzeko organo eta egitura kopurua.
-Udalean, gogoeta egiteko eta politika eta herritar mailetan parte hartzeko organo eta
egituretan parte hartzen duten emakume eta Emakumeen Elkarte kopurua.
-Irunen Emakumearen Etxea egotea.
-Irungo Emakumearen Etxean aurrera eramaniko jarduera kopurua eta tipologia.
-Irungo Emakumearen etxeak eskainitako ekintzetara joaten den emakume kopurua
w w w. i run. o rg
21
3. ESPARRUA- KONTZILIAZIOA ETA ERANTZUNKIDETASUNA
Lanaren izatearen ikusmolde klasikoak, ordaindutako lanaren denborari loturik,
egitekoen sexu banaketa ekarri du ondorio gisa. Halatan, gizonek ordaindutako lana
egiten dute esparru publiko eta ekoizpenean, eta emakumeek, berriz, ordaindu gabeko
etxeko lana, esparru pribatuan eta ugaltze lanei loturik.
Ikuspegi horrek ez du aintzat hartzen etxeko lana, jarduera horri ez dio baliorik
ematen, eta lan hori egiten duten pertsonentzako ez dago inolako ordainsari eta lan
eskubiderik. Bestalde, esparru pribatuan eginiko lana ez da kontuan hartzen beste era
bateko prozesuak diseinatzeko orduan: lanaren kudeaketa, hezkuntza sistema eta abar.
Emakumeak ordaindutako lana egiten hasi direnean, kontziliazioaren “arazoa”
sortu da inolaz ere, emakumeentzako lan karga handiegia delako etxeko lanak eta zaintza
lanak ere ia berek bakarrik egiten jarraitzea, eta pertsona eta lanbide mailan gora egiteko
hainbat aukerari uko egin behar izaten diote askotan.
Plana prestatu aurreko diagnostiko azteketan islatzen zen Irunen emakumeen
%67,9% astean 15 ordu baino gehiago ematen dituztela etxeko lanak egiten, gizonak,
berriz, %24,8%dira. Seme-alabekiko arretari dagokionean, emakumeen %67,9% astean
23 ordu baino gehiago ematen dituzte haiek zaintzen, eta gizonen kasuan, berriz,
%36,4%a iristen da. Mendekotasunak dituzten pertsonen zaintzari dagokionean, esan
daiteke, batik bat emakumeak direla lan horiek egiteaz arduratzen direnak bai zuzenean,
bai bikoteari laguntzeko (zaintza horietarako laguntza duten gizonen %56,1%k bikotearen
laguntza dute lan horiek egiteko).
Bestalde, galdetutako pertsonek adierazi dute lan eta familia bizitzaren eta bizitza
pertsonalaren kontziliazioa dela azken urte hauetan hobekuntza txikienak egin diren
esparruetako bat emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko, eta berdintasun
w w w. i run. o rg
22
hori sustatzeko jarduera garrantzitsuenetako bat kontziliatzeko baliabideak handitzea dela
nabarmentzen dute.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005
Legeak, bere IV. Kapituluan agerian uzten du bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza
kontziliatzeko beharra, eta horretarako, gizonek erantzukizun handiagoa izan behar dute
etxeko lanetan, enpleguaren egiturak bizitza pertsonal eta familiarrari egokitu behar
zaizkio eta zerbitzu soziokomunitarioak, prestazio ekonomikoak eta zerga neurriak sortu
eta egokitu behar dira.
EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planak-VIII.
Legegintzaldirako Jarraibideek ere kontziliazioa eta erantzunkidetasuna jasotzen dituzte
ardatz estrategiko gisa, gizartea antolatzeko modu berri bat eraikitzeko urrats berri
moduan, lanaren banaketa orekatuan oinarritua; horretan gizonek eta emakumeen
erantzukizun berdinak izango dituzte etxeko eta zaintza lanetan eta ekoizpen lanean,
gizartea mantendu eta garatzeko beharreko lanari denbora eta gizarte eta ekonomia balioa
ematen dion eredua azken batean.
Ildo horretatik, beharrezkoa da sentsibilizazio ekintzak egiten jarraitzea gizarte
eredu justuagoa lortzeko bidean aurrera egiteko, gizarte horretan bizitzako esparru guztiak
bateragarriak izan daitezen. Ekintza horiek ez dira soilik hiritarrengana eta zehatzago
gizonengana zuzendu behar, baizik eta Udal Administrazioan bertan eta inguruko
enpresetan ere eraginkor egin behar dira.
Era berean, garrantzitsua da, zaintza lan eta pertsona zaintzaileekiko laguntzarako
zerbitzu sozio-ekonomikoak bultzatzea. Ildo horretatik, onartu berri den Autonomia
Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzarako
39/2006 Legea, esparru horretan lan egiteko aukera moduan azaltzen zaigu.
w w w. i run. o rg
23
HELBURU OROKORRA:
“Etxeko eta zaintza lanak modu berdinagoan bana daitezen sustatzea, gizonen eta
emakumeen lan, pertsona eta familia bizitza garatu ahal izateko”
BERARIAZKO HELBURUAK
1- Etxeko eta zaintza lanetan gizonek eta emakumeek erantzukizun berdina izan
dezaten sustatzea.
Ekintzak:
1- Etxeko eta zaintza lanetan adin guztietako gizon eta emakumeen erantzunkidetasuna
bultzatuko duten ekintzak garatzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Ikastetxeak-Gazteria Arloa-Udalerriko Elkarteak.
2- Zereginen aldaketa eta zaintza eta etxeko lanetan gizonen inplikazioa sustatzea
Maskulinitate Tailerraren bidez.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa
3- Komunikazio Kanpaina egitea erantzukizunaren esparruan gizonen eta emakumeen
arteko Aukera Berdintasunean sentsibilizatzeko.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa -Bidasoa-Bizirik (Gertu Proiektua).
Eragin adierazleak:
-Etxeko eta zaintza lanetan adin guztietako gizon eta emakumeen erantzunkidetasuna
bultzatuko duten ekintza kopurua eta tipologia.
-Maskulinitate Tailerrean landutako edukiak, zereginen aldaketa eta zaintza eta etxeko
lanetan gizonen inplikazioa sustatzen dutenak.
-Gertu Proiektuaren komunikazio Kanpainan aurrera eramaniko ekintza kopurua eta
tipologia.
w w w. i run. o rg
24
2- Etxeko eta zaintza lanetan laguntzeko zerbitzuen garapena bultzatzea.
Ekintzak:
1- Laguntza ekonomiko, tekniko eta psikosozialerako zerbitzuen bidez, pertsona
zaintzaileekiko laguntza sustatzen jarraitzea - (Adin txikikoak zaintzeko zerbitzuak,
Haurtzaindegiak, laguntza ekonomikoak, laguntza teknikoak, Eguneko Zentroa...)
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Gipuzkoako Aldundia-Eusko Jaurlaritza
2- Gertu Proiektuaren onuradun diren emakumeen kargura dauden mendeko pertsonak
zaintzeko laguntzak ematea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa -Bidasoa-Bizirik (Gertu Proiektua).
3- Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen
zaintzarako 39/2006 Legean jasotako ekintzak garatzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Gipuzkoako Aldundia-Eusko Jaurlaritza
Eragin adierazleak:
-Pertsona zaintzaileekiko laguntza sustatzeko dagoen zerbitzu kopurua.
-Pertsona zaintzaileei laguntzeko sorturiko laguntza ekonomiko, tekniko eta
psikosozialerako zerbitzu berrien kopurua.
-2- Gertu Proiektuaren onuradun diren emakumeen kargura dauden mendeko pertsonak
zaintzeko emaniko laguntza kopurua.
-39/2006 Legeari erantzuteko garatutako ekintza kopurua.
3- Gizonen eta emakumeen bizitza pertsonala eta lan eta familia bizitza
kontziliatzeko neurriak abian jartzea.
Ekintzak:
1- Udal langileen lan baldintzen barnean lan denbora malgutu eta berrantolatzeko
neurriak bultzatzen jarraitzea, bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatu ahal
izateko, gizonek ere eskubide horiekin goza dezaten sustatuz eta Intraneten informazioa
sartuz.
w w w. i run. o rg
25
Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak-Gizarte Ongizate Arloa.
2- Bizitza pertsonala, eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurrien inguruko
informazioa ematea hiritarrei, Interneten informazioa sartuz.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Bidasoa-Bizirik-Antolakuntza-Informatika
3- Informazio eta prestakuntza programak bultzatzea enpresek, enplegu egiturak bizitza
pertsonal eta familiarraren beharretara egokitzeko, neurriak har ditzaten
Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa)
4- Teknika eta ekonomia mailetan sustatu eta laguntzea emakumeen eta gizonen bizitza
pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko zerbitzuak ematea helburu duten
enpresen sorrera eta mantenua.
Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa-Gertu Proiektua)
5- Enpresa zehatz batzuetan lan neurri malguen programa pilotua abian jartzea
Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa)
6- Kontziliazio neurriak bultzatzeagatik nabarmentzen diren enpresak aintzat hartzea.
Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa-Gertu Proiektua)
Eragin adierazleak:
- Udalean abian jarritako ekintza eta neurri kopurua udal langileen lan baldintzen barnean
lan denbora malgutu eta berrantolatzeko neurriak bultzatzeko, bizitza pertsonala, familia
eta lan bizitza kontziliatu ahal izateko, gizonek ere eskubide horiekin goza dezaten
sustatuz.
-Udalaren barnean bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurriak
jasotzen dituzten gizon eta emakumeen kopurua.
-Udalaren barnean bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurriak
jasotzen dituzten gizon eta emakumeen kopurua.
-Bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurrien inguruan hiritarrei
informazioa emateko ekintza kopurua eta tipologia.
-Enpresek, enplegu egiturak bizitza pertsonal eta familiarraren beharretara egokitzeko,
neurriak har ditzaten aurrera eramaniko informazio eta prestakuntza programa kopurua
eta tipologia.
w w w. i run. o rg
26
-Bizitza pertsonalaren eta familia eta lan bizitzaren kontziliazioa bultzatzeko Irungo
enpresek hartutako neurri kopuru eta tipologia.
-Lan neurri malguen programa pilotuak abian jartzeko lanean parte hartzen duten enpresa
kopurua eta tipologia.
-Bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurriak bultzatzeagatik
aintzat hartutako enpresa kopurua eta tipologia.
w w w. i run. o rg
27
4. ESPARRUA- EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Emakumeen aurka hainbat modutan gertatzen den indarkeria benetan eraso larria
da haien osotasun fisiko eta moralerako, eta eraso zuzena pertsona gisa duten
duintasunaren aurka. Horrenbestez, garrantzi handiko arazo sozialaren aurrean geundeke,
inolaz ere, arazo hori beti izan den arren azken urte hauetan hasi baita ikusten
2005eko uztailaren 29tik 2006ko urriaren 31ra, 219 salaketa jarri ziren
emakumeen aurkako indarkeriagatik Irungo Auzitegietan, hauxe da, Gipuzkoan guztira
egindako salaketen %15,82, eta 71 Babes Agindu eskatu ziren.
Nazioarteko dokumentuetan jasota dago emakumeen aurkako indarkeria errotik
kentzeko botere publikoek esku hartzeko beharra, eta era berean, ugari dira estatu mailan
nahiz autonomia mailan egin diren aurrerapenak. Halatan, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak arautzen duen bezala, Herri
Administrazioei dagokie ikerketa, prebentzio eta prestakuntzan lan egitea, eta baita
etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktimei eman beharreko zaintza eta babesean ere.
EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planak - VIII.
Legegintzaldirako Jarraibideek ere bere ardatz estrategikoetako baten moduan hartzen
dute emakumeen aurkako indarkeria, eta bereziki balio sistema berria lantzeko beharra
azpimarratzen du, orain arte nagusi den sexu-genero sistema hautsiko duena, eta
emakumeak eta gizonak berdintasunean kokatuko dituena, emakumeek indarkeriarik
jasan ez dezaten.
Emakumeen aurkako indarkeria mota eta modu desberdinak badaude ere, haiek
guztiek dute jatorria bizitzako esparru desberdinetan, gizarte guztietan eta gizarte maila
guztietan, emakumeek jasaten duten desberdintasun eta mendekotasun egituran, eta
horrenbestez, desberdintasun guztiak gainditzea da arazo horri aurre egiteko modu
bakarra. Horretarako, ezinbestekoa da neurriak hartzea eta baliabideak jartzea biktimak
w w w. i run. o rg
28
babestu eta zaintzeko, baina era berean aktiboki borroka egin behar da gure gizartean,
bizitzako esparru guztietan, emakumeek jasaten duten bazterketaren aurka.
Era berean, garrantzitsua da prebentzioa lantzea, gizarte arbuioa azaltzea eta
tolerantzia zero izatea indarkeria eragiten duenaren aurrean, eta batik bat, hezkuntzatik
lan egitea etorkizunean emakumeen aurkako indarkeriarik egon ez dadin.
Eraso horien izaeraren ondorioz, - batik bat eta gehien bat familia esparruan
gertatzen baitira eta tradizionalki gizarte tolerantzia handia izan baita jokabide horien
aurrean- babesgabetasun egoera berezian egoten dira kasu askotan biktimak. Horregatik,
funtsezkoa da esku hartze koordinatua izatea eta botere publikoek jarduera prozedura
homogeneoak ezartzea, babes osoa (osasun, polizia esparrua eta esparru judizial eta
soziala) ziurtatu ahal izateko.
Helburu hori betetzeko, 2005. urtean, Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio
eta Alerta Plana abian jarri zuen Gizarte Ongizate Arloak Plan horretatik etorritako
jardueretako bat Instituzio Arteko Batzordea sortzea izan zen, polizia, osasun eta gizarte
zerbitzuen esparruko eta esparru judizialeko ordezkariek osatua. Batzorde horrek, toki
mailan “Etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktima diren emakumeekiko arreta
hobetzeko Instituzio arteko Akordioa” egokitzea du xede, jarduera protokolo
koordinatuak sortuz.
Horregatik, garrantzitsua da, emakumeekiko indarkeriaren prebentzio eta
baztertzeko sentsibilizazio kanpainak garatzen jarraitzea, eta biktimekiko arreta eta
babesa hobetzea, jarduera protokolo homogeneoak bultzatuz eta inplikaturiko
profesionalak indarkeriaren prebentzio, hautemate eta biktimen arretaren alorrean
prestatuz.
w w w. i run. o rg
29
HELBURU OROKORRA
“Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan laguntzea eta biktimekiko harrera
eta zaintza sistemak hobetzea, instituzio arteko koordinazio protokoloak ezarriz”
BERARIAZKO HELBURUAK
1 - Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa bultzatzen jarraitzea.
Ekintzak:
1- Emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzeko sentsibilizazio kanpainak egiten
jarraitzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Prentsa eta Hiritarrekiko Zerbitzuen Arloa.
2- Azaroak 25 ospatzeko jarduerak egiten jarraitzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak
3- Emakumeekiko indarkeriaren aurka salaketa publikorako ekintzak egiten jarraitzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak-Emakume Batzordea
4- Udalerriko ikastetxeetan, ikasle, irakasle eta familiei zuzendutako indarkeria sexistaren
prebentziorako ekintzak garatzen jarraitzea, eta baita beste espazio eta hezkuntza
programa batzuetan ere (Gazteleku, Kale Hezkuntza,...)
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa, Mugaz Gaindiko Partzuergoa, Gazteria Arloa,
Hezkuntza Arloa, Berritzegune eta Ikastetxeak.
.5- Jabekuntza Eskolaren bidez, norbere defentsa eta zaintzarako programak garatzea
emakumeei zuzendurik
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Kirol Patronatua
6- Emakumeekiko indarkeriaren aurkako borrokan inplikatzen diren komunikabideak
jende aurrean aintzat hartzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa eta Prentsa
7- Maskulinitate Tailerren bidez, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan gizonak
inplikatzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa
w w w. i run. o rg
30
Eragin adierazleak:
- Emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzeko aurrera eramaniko sentsibilizazio
kanpaina kopurua eta haien eragina
-Azaroak 25 ospatzeko eginiko jarduera kopurua eta tipologia.
-Emakumeekiko indarkeriaren aurka eginiko salaketa publiko kopurua eta ekintzak.
-Udalerriko ikastetxeetan, ikasle, irakasle eta familiei zuzendutako indarkeria sexistaren
prebentziorako ekintza kopurua eta tipologia, eta beste espazio eta hezkuntza programa
batzuetan garatutakoak.
-Jabekuntza Eskolaren bidez, norbere defentsa eta zaintzarako aurrera eramaniko
programa kopurua.
-Jabekuntza Eskolak bideratutako norbere defentsa eta zaintzarako programetan parte
hartu duen emakume kopurua.
-Emakumeekiko indarkeriaren aurkako borrokan inplikatzeagatik aintzat hartutako
komunikabide kopurua.
-Irungo emakumeen aurkako indarkeria egoera kopurua.
-Maskulinitate Tailerretan parte hartu duten gizonen kopurua.
-Maskulinitate Tailerretan emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan emaniko edukiak.
2- Hautemate sistemak eta genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeen
zaintza hobetzea.
Ekintzak:
1- Hiritarrak kontzientziatzea emakumeen aurkako indarkeria salatzeko beharraren
aurrean.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-
Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.
2- Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio eta Alerta Planaren esparruan Irunen
emakumeen aurkako indarkeriak duen eraginarekiko hurbilketa zehaztea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-
Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.
w w w. i run. o rg
31
3- Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio eta Alerta Planaren esparruan, indarkeriaren
biktima izan diren emakumeekiko harrera eta zaintza prozesuetan parte hartzen duten
profesionalen prestakuntza hobetzea, egoerak hauteman eta arreta hobea eskaintzeko,
batik bat ezaugarri bereziak dituzten emakume taldeei dagokienean (immigranteak,
emakume ezinduak, emakume ijitoak, eta abar...).
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-
Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.
4- Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio eta Alerta Planaren eta Instituzio arteko
Akordioaren esparruan, emakumeen aurkako indarkeria egoeren aurrean Tokiko Jarduera
Protokoloaren funtzionamendua hobetzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-
Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.
5- Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio eta Alerta Planaren eta Instituzio arteko
Akordioaren esparruan, Gizarte Ongizate Arloaren ordutegien barnean eta kanpo
indarkeriaren biktima diren emakumeei behar bezalako harrera egiteko beharreko bideak
zehaztea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-
Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.
6- Indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako ostatu baliabideak hobetzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Irun
7- Genero indarkeria jasaten duten emakumeen eta haien kargu dauden adin txikikoen
oinarrizko beharren estaldura ziurtatzea, diru-laguntza osagarrien bidez, horrelakorik
behar denean.
Arduradunak Gizarte Ongizate Arloa
8- Indarkeria sexistaren biktima izan diren emakumeek gizarte-lanbideratzeko
programetan parte har dezaten bultzatzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Bidasoa Bizirik-Beste enplegu-prestakuntza
erakundeak
9- Indarkeria sexistaren biktima izan diren emakumeekiko Gizarte Laguntze Programa
sendotzea.
w w w. i run. o rg
32
Arduradunak Gizarte Ongizate Arloa
10- Irungo herritarrei, eta bereziki emakumeei, emakumeen aurkako indarkeriaren kasuan
dauden baliabideen eta egon litezkeen lege ekintzen inguruko informazioa ematea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-
Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.
11- Indarkeriaren biktima izan diren emakumeen tokiko arreta protokoloa emakumeen
elkarteen artean zabaltzea.
Arduradunak Gizarte Ongizate Arloa
Eragin adierazleak:
-Irunen eskatutako salaketa eta babes agindu kopurua, sexuaren arabera bananduta.
-Dauden arreta baliabide desberdinak erabiltzen dituzten indarkeriaren emakume biktima
kopurua.
-Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko beharraren inguruan herritarrak
kontzientziatzeko bideratutako ekintza kopurua eta tipologia.
-Irunen emakumeen aurkako indarkeriak duen eraginera hurbiltzeko bideratu diren
azterketen kopurua.
-Indarkeriaren biktima izan diren emakumeekiko harrera eta zaintza prozesuetan parte
hartzen duten profesionalen prestakuntza ekintza kopurua eta tipologia.
-Emakumeen aurkako indarkeria egoeren aurrean Tokiko Jarduera Protokoloan eginiko
hobekuntzak
-Indarkeriaren biktima izan diren emakumeekiko harrera eta zaintza prozesuei loturik
jasotako kexa kopurua.
-Indarkeriaren biktima izan diren emakumeekiko ostatu baliabideetan eginiko
hobekuntzak.
-Indarkeriaren biktima izan diren emakumeen eta beren kargu dituzten adin txikikoen
oinarrizko beharrak estaltzeko laguntza osagarrien onuradun izan diren emakumeen
kopurua.
-Gizarteratze-lanbideratze programetan parte hartzen duten indarkeriaren emakume
biktimen kopurua.
w w w. i run. o rg
33
-Indarkeria sexistaren biktima izan diren emakumeekiko Gizarte Laguntze programa
sendotzea programa egonkor gisa.
-Emakumeen aurkako indarkeriaren kasuan dauden baliabideen eta egin daitezkeen lege
ekintzen inguruko informazioa Irungo herritarren artean zabaltzeko ekintza kopurua eta
tipologia.
-Emakumeen Elkartetik etorritako emakumeen aurkako indarkeria egoera kopurua.
w w w. i run. o rg
34
5. ESPARRUA- GIZARTERATZEA
Ezaugarri eta zirkunstantzia berdinak izan ditzakete emakumeek, baina ez da talde
homogeneoa, guztiz anitza baizik, bai osaeran bai izan ditzaketen arazo desberdinei
dagokienean. Ildo horretatik, emakume eta gizonen arteko egitura desberdintasunak, eta
beste faktore batzuek: arraza, ezintasuna, kolorea, gaixotasuna, sexu joera,
mendekotasuna, gutxiengo etnikoetako kide izatea eta abar..., oso egoera ahulean jartzen
dituzte emakumeak, eta diskriminazio anizkuna deiturikoa dator hortik.
Horrekin batean, ekonomia baliabide eskasia dute emakume batzuek, diru-sarrera
nahikoa ez izateagatik, produkzio-lan merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituztelako.
Horien artean egongo lirateke emakume bananduak, alargunak, ama nerabeak, haurrak
dituzten emakumeak haien bikoteek karga ekonomikoak partekatzen ez dituztenean eta
abar.
Errealitate horren isla da emakumeen pobrezia eta gizarte bazterketa handiagoa
izatea. Pobreziaren feminizazioa esaten zaio fenomeno horri.
Irunen, 2006. urtean, Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatu zituztenen %73,06
emakumeak ziren. Era berean, %26,94 bakarrik zeuden eta familia kargak zituzten
emakumeak ziren (%1,16 gizonen kasuan). Zaharrenganako arretari dagokionez, adierazi
behar da baliabideen eta zerbitzuen erabiltzaile gehienak emakumezkoak direla.
Halatan, arreta berezia eskaini behar zaie diskriminazio egoerak eragiten dituzten
prozesuei, eta beharreko neurriak hartu behar dira emakumeen pobrezia eta gizarte
bazterketa egoerak indargabetzeko. Hori guztia, genero perspektiba kontuan izanik
pertsona guztiei oinarrizko eskubideak ziurtatzeko programetan, eta diskriminazio
anizkuna jasaten duten emakume kolektiboei begira programa espezifikoak diseinatuz.
w w w. i run. o rg
35
Ildo horretatik, baztertze egoeran dauden, eta gainera prostituzioan ari diren,
immigranteak diren, gutxiengo etnikoren bateko kide diren, ezintasunen bat duten,
hirugarren adinekoak diren eta ekonomia pobrezian dauden emakumeei emango genieke
lehentasuna.
HELBURU OROKORRA
“Arrisku egoeran edo gizartean baztertuak dauden emakumeen egoerak eta baldintzak
hobetzea”
BERARIAZKO HELBURUAK
1- Arrisku egoeran edo gizartean baztertuak dauden emakumeen beharrak
aztertzea.
Ekintzak:
1- Ekonomia mailan pobrezian dauden emakumeen egoera eta beharrak ezagutzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa eta Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko
Akordioa)
2- Irunen prostituzioak duen eragina eta prostituzioan ari diren emakumeen egoera
aztertzen jarraitzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Zimentarri Elkartea- Bidasoa Bizirik
(Enpleguaren aldeko Akordioa)
3- Irungo emakume immigranteen beharrak aztertzea, gizartean haien ahulezia areagotzen
duten faktoreei arreta berezia emanez.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa, Immigranteen eta Emakume Immigranteen
Elkarteak- Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa)
4- Edozein ezintasun mota duten emakumeen errealitatea eta baztertze arrisku handiagoa
eragiten duten faktoreak aztertzea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa eta Ezintasunak dituzten Pertsonen Elkarteak-
Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa).
5- Hirugarren eta laugarren adineko emakumeen beharrak aztertzea
w w w. i run. o rg
36
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Adineko Pertsonen Elkarteak
6- Emakume ijitoen egoera eta beharrak baloratzea Irunen.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa eta pertsona ijitoekin lan egiten duten Elkarteak-
Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa).
Eragin adierazleak:
-Ekonomia pobrezian dauden emakumeen, prostituzioan ari diren emakumeen, emakume
immigrante eta ijitoen, ezintasunen bat duten emakumeen eta adineko emakumeen
inguruan eginiko berariazko azterketa kopurua.
-Arriskuan edo gizarte mailan baztertuak dauden pertsonen inguruan eginiko azterketa
kopurua, sexuaren arabera datu bereiziak jasotzen dituztenak eta emakumeen bazterketan
eragina duten faktoreak aztertzen dituztenak
2- Arrisku egoeran edo gizartean baztertuak dauden emakumeen baldintzak eta
egoerak hobetzeko ekintzak eta programak abian jartzea.
Ekintzak:
1- Arriskuan edo baztertuak dauden emakumeei udalerrian dauden gizarte baliabideen
berri ematen jarraitzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa
2- Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeek dituzten laguntzak eta
ekonomia baliabideak eskuratzeko aukerak hobetzea, gizarte edo ekonomia izaerako
laguntza osagarriak zehaztuz, horrelakorik behar bada.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Gizarte Elkarteak
3- Etxebizitza baliabideak handitzea eta arriskuan edo gizartean baztertuak dauden
emakumeek baliabide horiek lor ditzaten bultzatzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-IRUNVI
4- Irungo emakumeek enplegua eta autoenplegua lor ditzaten berariazko ekimenak
bultzatzen jarraitzea, gizarte mailan egoera ahulenean daudenei lehentasuna emanez:
w w w. i run. o rg
37
pobrezia ekonomikoa, prostituzioan ari diren emakumeak, immigranteak, ijitoak,
gurasobakarrak, ezintasunen bat duten emakumeak.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa, Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa-
Gertu Proiektua) eta Irungo beste enplegu-prestakuntza erakunde batzuk.
5- Irungo enpresei begira sentsibilizazio kanpainak abian jartzea, enpresa horiek
emakumeak kontrata ditzaten, batik bat gizarte mailan egoera ahulenean daudenak.
Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa)
6- Emakumeentzako berariazko prestakuntza ekimenak abian jartzen jarraitzea, emakume
horiek gizarteratu-lanbideratzeko, arriskuan edo gizartean baztertuak daudenei
lehentasuna emanez.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa, Bidasoa Bizirik, (beste enplegu-prestakuntza
erakunde eta gizarte izaerako elkarte batzuk.
7- Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeek Jabekuntza Eskolaren
ekintzetan parte har dezaten bultzatzea.
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak
8- Emakume lesbianen gizarteratzea hobetzeko ekintzak aurrera eramatea
Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Lesbiana edo/eta homosexualen elkarteak.
Eragin adierazleak:
-Gizarte baliabide desberdinak erabiltzen dituzten emakumeen kopurua eta tipologia.
-Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeei zuzendutako laguntza eta
ekonomia baliabideen kopurua eta tipologia
-Laguntza osagarri berrien kopurua.
-Sorturiko etxebizitza baliabide berrien kopurua
-Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden eta etxebizitza baliabideak eskuratzen
dituzten emakumeen kopurua.
-Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeentzako enplegu eta
autoenplegurako berariazko ekimenen kopurua eta tipologia edo emakume horiei
lehentasuna ematen dieten ekimenen kopurua.
w w w. i run. o rg
38
-Enplegu eta autoenplegu ekimenetan parte hartzen duten arriskuan edo gizartean
baztertuak dauden emakumeen kopurua.
-Irungo enpresek kontrataturiko emakumeen eta bereziki arriskuan edo gizartean
baztertuak dauden emakumeen kopurua.
-Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeei zuzendutako edo haiei
lehentasuna ematen dieten berariazko prestakuntza ekimenen kopurua.
-Gizarteratu-lanbideratzeko prestakuntza ekimenetan parte hartzen duten arriskuan edo
gizartean baztertuak dauden emakumeen kopurua.
-Jabekuntza Eskolaren ekintzetan parte hartzen duten arriskuan edo gizartean baztertuak
dauden emakumeen kopurua.
-Emakume lesbianen gizarteratzea hobetzeko ekintzen kopurua.
w w w. i run. o rg
39
6. ESPARRUA: GAZTERIA, LANKIDETZA ETA TOLERANTZIA
Berdintasunaren alorrean gertatzen ari diren aurrerapenak hasi dira gazteen
belaunaldi berrietan isla izaten. Gaur egun, beren amen edo amonenen aldean oso
bestelakoak diren bizi proiektuak sortzen ari dira neska asko, norbere autonomian
oinarrituriko bizi estiloekin.
Hala bada, Plan hau prestatu aurreko diagnostiko azterketan ikusten zen
prestakuntzaren esparruan gizonezkoen antzeko prestakuntza mailak, edo handiagoak
(Unibertsitatearen kasuan), lortzen ari direla belaunaldi gazteetako emakumeak. Joera
berdina nabari da lan merkatuan sartzerakoan, batzuen eta besteen artean lan baldintzetan
oraindik ere aldeak egon arren.
Denbora librearen erabilerari dagokionean, neskek eta mutilek gizarte
harremanetan, kirol jardueretan, eta neurri txikiagoan kultur jardueretan erabiltzen dute
beren denbora librea. Nolanahi ere, aldeak dauden bien artean, esate baterako, gehiengoa
dira musika talderen batean jotzen duten mutilak eta gehiago, berriz, gazte elkarteetan
parte hartzen duten neskak.
Gazteriarentzako baliabide desberdinen erabiltzaileen profilari dagokionez,
aipatzekoa da, Ludoteketan, Udalekuetan nahiz Gazte Informazio Bulegoan orekatua
dagoela bi sexuen parte hartzea. Aldiz, Gaztelekun, eta 2006ko memorian ageri diren
datuen arabera, badaude aldeak. Hala bada, antolatutako jardueretan parte hartzen duten
pertsonen %90 neskak dira, aldiz, topaleku gisa eta berariazko espazio eta baliabideak
erabiltzera leku horretara joaten diren gehienak mutilak dira (%70).
Lankidetzaren esparruan, esan behar da, benetan garrantzitsua dela beste
herrietako emakumeen jabekuntza sustatzea garapenean laguntzeko proiektuen bidez,
kontuan izanik, lurraldearen eta dituen kolektiboen arabera, gizonen eta emakumeen
arteko desberdintasunak bestelakoak izan daitezkeela. Irunen, aipatzekoa da,
w w w. i run. o rg
40
garapenerako lankidetza proiektu ugari bultzatzen dituela Udalak, genero ikuspegia
kontuan hartzen duten proiektuak dira eta baita beste lurraldeetako emakumeei
zuzendutako berariazko proiektuak ere.
Tolerantzia programen barruan ere jaso da gizonen eta emakumeen
berdintasunaren helburua. Haien bidez, giza eskubideen eta tolerantziaren errespetuaren
aldeko ekintzak bultzatu eta ahaleginak elkartu nahi dira, bai hiriko edo euskal gizarteko
esparru hurbilean bai nazioarte mailan.
Halatan, beharrezkoa da, gazteriarentzako programazioan eta ekintzetan genero
ikuspegia kontuan hartzea, neskek eta mutilek dituzten interes eta behar desberdinak
baloratuz eta adin horietan lan eginez, etorkizunean desberdintasunik egon ez dadin
Azkenik, herritarrak sentsibilizatu behar dira beste lurraldeetako emakumeak
dauden egoeraren inguruan, eta genero ikuspegia kontuan hartu behar da Udalak sustatu
edo subentzionaturiko tolerantzia eta garapenerako lankidetza proiektuetan.
HELBURU OROKORRA
“Gazteriari zuzendutako eta tolerantziarekin loturiko jardueretan emakumeen eta
gizonen berdintasuna sustatzea eta beste lurraldeetako emakumeen egoera aintzat
hartzea”
BERARIAZKO HELBURUAK
1- Gazteei zuzendutako programetan genero ikuspegia kontuan har dadin
bultzatzea.
Ekintzak:
1- Etorkizuneko udal Gazte Planean genero ikuspegia kontuan hartzea.
Arduradunak Gazteria-Gizarte Ongizate Arloa.
w w w. i run. o rg
41
2- Gazte Elkarte eta Jarduera Berezientzako eta Udalekuak antolatzeko diru-laguntzaen
esleipen prozesuetan genero ikuspegia baloratuko duten irizpideak kontuan artesa.
Arduradunak Gazteria
3- Gaztelekun garatzen diren jarduerak programatzen jarraitzea, mutilen eta nesken behar
eta interes desberdinak kontuan harturik
Arduradunak Gazteria
.4- Gazteriari zuzendutako programazioaren bidez (Zine-Kluba, Gazte Antzerki
Erakustaldia, Gazte Zine eta Bideo Lehiaketa, eta abar...) berdintasuna bultzatzea
Arduradunak Gazteria
Eragin adierazleak:
-Gazteria Arloak subentzionaturiko genero ikuspegia kontuan hartzen duten proiektuen
kopurua.
-Genero ikuspegia duen Gazte Plana izatea.
-Mutilen eta nesken interes eta behar desberdinak kontuan harturik Gaztelekun eginiko
jarduera kopurua
-Gazteriari zuzendutako berdintasuna bultzatzen duen programazioaren jarduera kopurua.
2- Hiritarren kontzientzia areagotzea beste lurraldeetako emakumeen egoeraren
inguruan.
Ekintzak:
1- Hiritarrei begira sentsibilizazio ekintzak garatzea beste lurraldeetako emakumeen
egoera erakutsiz.
Arduradunak: Lankidetza eta Tolerantzia Arloa-Gizarte Ongizate Arloa.
2- Garapenean laguntzeko proiektuei diru-laguntza emateko irizpide gisa, genero
ikuspegia kontuan hartzen jarraitzea.
Arduradunak: : Lankidetza eta Tolerantzia Arloa.
3- Garapenean laguntzeko proiektuen garapena sustatzen jarraitzea genero ikuspegia
kontuan harturik.
w w w. i run. o rg
42
Arduradunak: : Lankidetza eta Tolerantzia Arloa.
Eragin adierazleak:
-Beste lurraldeetako emakumeen egoeraren inguruan hiritarrak informatu eta
sentsibilizatzeko ekintzen kopurua eta tipologia.
-Diru-laguntza jaso duten eta genero ikuspegia kontuan hartzen duten garapenean
laguntzeko proiektuen kopurua eta tipologia
3- Tolerantzia programetan genero ikuspegia kontuan hartzea.
Ekintzak:
1- Tolerantzia programen bidez (Haurren Osoko Bilkura, Bakearen Eguna, eta abar...)
emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzea
Arduradunak : Lankidetza eta Tolerantzia Arloa.
Eragin adierazleak:
-Emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten tolerantzia programen kopurua.
w w w. i run. o rg
43
7. ESPARRUA- KULTURA, EUSKARA ETA JARDUERA FISIKOA ETA KIROL
JARDUERA
Tradizioz, esparru publikoan bideratutako jarduerak izateagatik, eta orain dela
gutxi arte soilik gizonezkoentzako izateagatik emakumeak kanpo egon diren bi esparru
dira, inolaz ere, kultura eta kirola. Garbi dago, lurraldeak demokratizatzen diren heinean,
ekonomia eta gizarte mailan garatzen diren heinean, berdintasun maila handiagoak lortzen
ari direla, eta kirola nahiz kultura hurbiltzen ari zaizkiela emakumeei ere.
Emakumeak jarduera fisikoa eta kirola egiten hasi badira ere, oraindik badaude
aldeak gizonekiko. Otsailaren 28ko EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
4/2005Legearen 25. artikuluan adierazten da euskal herri administrazioek beharreko
neurriak hartuko dituztela sexu arrazoiengatik diskriminazio oro baztertzeko eta kultur
jarduera guztietan emakumeen eta gizonen parte hartze orekatua sustatzeko.
Gaur egun oraindik ere, tradizioz gizonezkoenak izan diren kirolek gizarte eragin
eta ospe handiagoak eta baliabide gehiago dituzte, futbolean, saskibaloian..., esate
baterako. Gainera, kirol horietan emakumezkoen taldeak badaude, normalean ez dira
gizonezkoek osaturikoak bezala ikusten.
2005. urtean Irungo Kirolaren Udal Patronatuak eginiko azterketan adierazten zen,
oro har, adin guztietako neskatoek eta emakumeek gizonek baino jarduera fisiko eta kirol
gutxiago egiten dutela, eta gainera, eskola kirolaren kasuan, neskek lehenago uzten diote
kirol egiteari.
Kulturari dagokionean, alor intelektuala ere gizonezkoena izan da tradizioz, eta
azken urte hauetan kultur esparruetan emakumeen presentziak eta parte hartzeak
nabarmen gora egin izan arren, oraindik ere ohikoa da emakumeak kultur ekoizpenaren
objektu eta ez subjektu izatea. Irunen, emakumeak dira gehien bat antolatzen diren kultur
w w w. i run. o rg
44
jardueretan, horien kontsumitzaile gisa, parte hartzen dutenak, baina parte handiagoa
hartu behar dute jarduera horien sorrera eta ekoizpenean.
Euskara bultzatzearen esparruan, aipatzekoa da halaber garrantzitsua dela
antolatzen diren jardueretan emakumeen eta gizonen berdintasuna indartzea, abian jartzen
diren plan eta programen diseinu, plangintza, garapen eta ebaluazioan genero ikuspegia
kontuan harturik.
Horrenbestez, beharrezkoa da emakume eta gizonen parte hartze orekatua
bultzatzea kultur jarduera guztietan, eta beharrezkoa da halaber emakumeen arte sormen
eta ekoizpena sustatzea. Era berean, garrantzitsua da jarduera fisikoetan eta kiroletan adin
guztietako emakumeen parte hartzea bultzatzea eta euskararen erabilera bultzatzeko
jardueretan helburu gisa emakumeen eta gizonen berdintasuna kontuan hartzea.
HELBURU OROKORRA
“Udalerriko arte eta kultur sormenean eta jarduera fisikoan eta kirolean emakumeen
parte hartzea bultzatzea eta euskararen erabilera bultzatzeko programetan genero
ikuspegia kontuan hartzea”
BERARIAZKO HELBURUAK
1-Irungo emakumeen arte eta kultur sormena eta ekoizpena aintzat hartu eta
bultzatzea.
Ekintzak:
1- Emakume artisten (musikariak, sortzaileak, eta abar...) parte hartzea bultzatzen
jarraitzea udalerrian antolatzen diren kultur jarduera desberdinetan.
Arduradunak: Kultura Arloa
2- Udalerriko emakumeen arte sormena eta ekoizpena aintzat hartu eta ezagutzera ematea.
Arduradunak: Kultura Arloa
w w w. i run. o rg
45
3- Udalerriko emakumeen historia bultzatu, zabaldu eta aintzat hartzea (kaleen izenak,
bekak, lehiaketak,...)
Arduradunak: Kultura Arloa-Gizarte Ongizate Arloa
4- Diru-laguntzaen bidez, Emakumeen Elkarteek garatutako gizarte-kultur jarduerak
bultzatzen jarraitzea (Zine-Emakumea Zikloa, hitzaldiak, erakusketak,...)
Arduradunak: Kultura Arloa-Gizarte Ongizate Arloa-Emakumeen Elkarteak
5- Emakume eta gizonen sarbide eta parte hartze orekatua bultzatzea udalerrian garatzen
diren kultur jarduera guztietan, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
4/2005 Legearen 25.1 artikuluaren arabera.
Arduradunak: Kultura Arloa-Gizarte Ongizate Arloa
Eragin adierazleak:
-Emakume artisten parte hartzea bultzatuz udalerrian antolaturiko kultur jardueren
kopurua eta tipologia.
-Udalerriko emakumeen arte eta kultur sormen eta ekoizpena ezagutzera emateko
gauzaturiko ekintzen kopurua eta tipologia.
-Udalerriko emakumeen historia bultzatu, zabaldu eta aintzat hartzeko gauzatutako
ekintzen kopurua eta tipologia.
-Emakumeen Elkarteek garatutako eta subentzionatutako gizarte-kultur jardueren kopurua
eta tipologia (Zine-Emakumea Zikloa, hitzaldiak, erakusketak,...)
5- Udalerrian garatzen diren kultur jardueretan parte hartzen duten emakume eta gizonen
kopurua.
2- Adin guztietako emakumeek jarduera fisikoan eta kirolean parte har dezaten
bultzatzea.
Ekintzak:
1- Jarduera fisikoa eta kirola egiten duten emakumeak aintzat hartzeko eta
komunikabideetan ateratzeko ekintzak egiten jarraitzea.
w w w. i run. o rg
46
Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua-Gizarte Ongizate Arloa-Prentsa-Tokiko
Komunikabideak
2- Udalerrian eskaintzen diren jarduera fisiko eta kirol programa desberdinetan emakume
helduen eta adineko emakumeen parte hartzea bultzatzea
Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua
3- Eskoletan, eskola kirolean neskato eta gazteen parte hartzea bultzatzeko berariazko
programak garatzen jarraitzea
Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua-Ikastetxeak
4- Udalerriko emakumezkoen kirol taldeei eta batik bat tradizioz gizonezkoenak izan
diren kiroletan emakumeen parte hartzea bultzatzen duten kirol Elkarteei laguntzak eta
diru-laguntzak ematea edo/eta lankidetza hitzarmenak sinatzea.
Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua
5- Adin guztietako emakumeei jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera emango dieten
espazio eta baliabide berriak abian jartzea (paseorako eremuak, espazioak Auzo
Elkarteetan,...)
Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua
Eragin adierazleak:
1- Jarduera fisikoa eta kirola egiten duten emakumeak aintzat hartzeko eta
komunikabideetan ateratzeko ekintza kopurua eta tipologia.
2- Udalerrian eskaintzen diren jarduera fisiko eta kirol programa desberdinetan parte
hartzen duten emakume helduen eta adineko emakumeen kopurua.
3- Udalerriko emakume helduek eta adineko emakumeek jarduera fisikoa eta kirola egin
dezaten aurrera eramaniko programa kopurua.
-Eskoletan, eskola kirolean neskato eta gazteen parte hartzea bultzatzeko garatutako
berariazko programa kopurua.
-Udalerriko emakumezkoen kirol taldeei eta batik bat tradizioz gizonezkoenak izan diren
kiroletan emakumeen parte hartzea bultzatzen duten kirol Elkarteei emaniko laguntza eta
diru-laguntza kopurua edo/eta sinaturiko lankidetza hitzarmenen kopurua.
w w w. i run. o rg
47
-Batik bat tradizioz gizonezkoenak izan diren kiroletan emakumeen parte hartzea
bultzatzen duten kirol talde eta elkarteen kopurua eta tipologia.
Batik bat tradizioz gizonezkoenak izan diren kiroletan emakumeen parte hartzea
bultzatzen duten kirol talde eta elkarteen kopurua eta tipologia.
3- Emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzea udalerrian euskararen erabilera
sustatzeko jardueretan
Ekintzak:
1- Emakumeen eta gizonen behar eta interes desberdinak kontuan hartzea euskararen
erabilera sustatzeko programak eta jarduerak diseinatzerakoan (Udal Euskaltegia,
hizkuntz normalizaziorako planak, eta abar...)
Arduradunak Euskara Arloa
2- Euskararen erabilera sustatzeko ekintzetan (Solas-Jolas, Olentzero, eta abar...) helburu
gisa emakumeen eta gizonen berdintasuna jasotzea
Arduradunak Euskara Arloa
3- Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak emateko orduan genero ikuspegia
jasotzea irizpide gisa.
Arduraduna: Euskara Arloa
Eragin adierazleak:
-Emakumeen eta gizonen behar eta interes desberdinak kontuan harturik, euskararen
erabilera sustatzeko programa eta jarduera kopurua.
-Helburu gisa emakumeen eta gizonen berdintasuna jasorik, euskararen erabilera
sustatzeko jarduera kopurua.
-Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak emateko orduan genero ikuspegia
jasotzea irizpide gisa.
w w w. i run. o rg
48
DENBORAN KOKATZEA
ESPARRUAK EKINTZAK 2008 2009 2010 2011
1.1-1.2-2.1-2.2-2.3-3.1-3.2-3.3-3.4-
3.5-3.6-4.1-4.2-5.2-5.3
1 GUNEA
5.1
1.1-1.2-1.3-1.4-1.5-2.1-2.2-3.2-3.3-
3.4-3.5-3.6
2 GUNEA
2.3-3.1
1.1-1.2-2.1-2.3-3.1-3.2-
1.3-2.2
3 GUNEA
3.3-3.4-3.5-3.6
1.1-1.2-1.3-1.4-1.51.6-1.7-2.1-2.2-
2.3-2.4-2.5-2.6-2.7-2.8-2.10
4 GUNEA
2.9-2.11
5 GUNEA 1.1-1.2-1.3-1.4-1.5-1.6-2.1-2.2-2.3-
2.4-2.5-2.6-2.7-2.8
6 GUNEA 1.1-1.2-1.3-1.4-2.1-2.2-2.3-3.1
7 GUNEA 1.1-1.2-1.3-1.4-1.5-2.1-2.2-2.3-2.4-
2.5-3.1-3.2-3.3
Top Related