Donostiarroi gustatzen zaizkigu ekitaldiak, partaidetzazko jarduerak, kalera ateratzea eta ospatzea.
Denentzako moduko ekitaldiak daude, eta aipatzekoak dira pintxoak ere, bertakoen nahiz kanpokoen beste pasioa. Kultura, gastronomia eta kirola elkartzen dira mendiz eta itsasoz inguratutako hiri honetan; berdea eta urdina, egonaldian zurekin izango dituzun koloreak dira.
Urtero egiten diren ekitaldi garrantzitsuenen aukeraketa txiki bat topatuko duzu hemen.
Informazio osoagoa eta eguneratua hemen:www.sansebastianturismo.com
AURKIBIDEA
ERREGEEN KABALGATA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5
DOCK OF THE BAY . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5
XXV . SAGARDO BERRIAREN EGUNA (2018KO TXOTX IREKIERA) . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5
SAN SEBASTIAN EGUNA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 63 . KROSA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5
GALDARAGILEAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6
IÑUDE ETA ARTZAIAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6
ULIAKO GIMNASTIKAREN NAZIOARTEKO KROSA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6
INAUTERIAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6
KORNER . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6
STOCK AZOKA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7
LILATON . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7
DFERIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7
TURISMOAREN ETA AISIAREN AZOKA (SEVATUR) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7
COMIK·D . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8
DONOSTIA HIRIA NAZIOARTEKO XAKE OPENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8
DONOSTIAKO MARATOI ERDIA . . . . . . . . . . . . . 8
XVI . ZINEMA ETA GIZA ESKUBIDEEN TOPAKETAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8
LIBURU EGUNA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
XVII . TANGO JAIALDIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN GALA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
OLATU TALKA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO UDAKO IKASTAROAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10
SAN JUAN GAUA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10
ZALDI LASTERKETAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10
FUTBOLA: DONOSTI CUP . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11
XIX . DONOSTIA HIRIA BELA ESTROPADA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11
53 HEINEKEN JAZZALDIA: FESTIVAL DE JAZZ . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11
ZALDI LASTERKETAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11
otsaila
urtarrila
apirila
martxoa ekaina
uztaila
maiatza
AURKIBIDEA
DONOSTIA KLASIKOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12
79 . MUSIKA HAMABOSTALDIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12
GLAD IS THE DAY . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12
ASTE NAGUSIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12
SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12
EUSKAL JAIAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13
DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALA . . . . . 13
ESTROPADAK: KONTXAKO BANDERA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13
66 . ZINEMALDIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13
ZALDI LASTERKETAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13
DONOSTIKLUBA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14
SAN SEBASTIAN GASTRONOMIKA KONGRESUA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14
HIRU HONDARTZEN KROSA . . . . . . . . . . . . . . . . 14
XXII . OINEZKO HERRI LASTERKETA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14
FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XXIX . ASTEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14
ATLETISMOA: BEHOBIA - DONOSTIA . . . . . . . 15
ITSASPEKO ZINEMAREN ZIKLOA . . . . . . . . . . . . 15
ATLETISMOA: MARATOIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15
EUSKARAREN EGUNA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15
SAGARDO APURUA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15
SANTO TOMASEKO AZOKA . . . . . . . . . . . . . . . . 16
OLENTZERO . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16
GABONETAKO HAUR PARKEA . . . . . . . . . . . . . . 16
SAN SILBESTRE LASTERKETA . . . . . . . . . . . . . . . 16
GASTROPOTEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17
PINTXOPOTEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17
BEHEMENDI PRODUKTUEN MERKATU IBILTARIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17
MUSIKA PARKEAN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17
abuztua
iraila
urria
azaroaEta urte osoan zehar
abendua
XXV. SAGARDO BERRIAREN EGUNA (2018KO TXOTX IREKIERA)Data: urtarrilak 15Lekua: Donostiako eta Astigarragako sagardotegiakSagardo-denboraldia urtarrilaren bigarren erdialdean hasi eta apirilaren amaieran bukatzen da. Ekitaldi handia egiten da txotx irekiera ospatzeko.Info +: www.sansebastianturismo.com
SAN SEBASTIAN EGUNAData: urtarrilak 20Lekua: Hiri osoanSan Sebastian egun handia hilaren 19ko gaueko 12etan hasiko da. Hortik aurrera danborrek hiriko kaleak hartuko dituzte. Hilabeteak entseatzen eman ondoren, 100 danborrada baino gehiago aterako dira kalera San Sebastian eguna ospatzera. Haurrek danborrada propioa izango dute hilaren 20ko goizean.Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 63. KROSAData: urtarrilak 28
Lekua: Donostiako hipodromoaDonostiako hipodromoak egun batez jarduera aldatu eta Donostiako Nazioarteko Krosean partaide diren atletak hartuko ditu. Gipuzkoako
Atleten Federazioa.Info +: www.krosdonostia.com
ERREGEEN KABALGATAData: urtarrilak 5Lekua: ErdiguneaErregeen gaua urteko gau magikoenetako bat da. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Donostiara joango dira hiriko haurrek gutunak eman diezazkieten. Gero, kabalgata tradizionalean parte hartuko dute.Info +: www.donostiakultura.eus
943 481 168
DOCK OF THE BAYData: urtarrilaren 6tik 13raLekua: Antzoki Zaharra eta Trueba ZinemakMusika-dokumentalen zinemaldiak 10. edizioa du.Dock of the Bay zinemaldiak berriz elkartu ditu musika eta zinema espazio ugaritan emanaldiak eta kontzertuak eskainiz.Info +: www.dockofthebay.es
URTARRILA
5
GALDARAGILEAKData: otsailak 3Lekua: Hiri osoanInauterien aurretik, tradizioa betez, galdaragileek Donostiako kaleak hartuko dituzte zartaginen zaratarekin.Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
IÑUDE ETA ARTZAIAKData: otsailak 4Lekua: Alde Zaharra eta GrosData hauetan egiten den beste desfile tradizional bat inude eta artzainena da.Inudeek haurrak besoetan hartuta desfilatuko dute, aldiz, artzainek gortea egingo diete.xix. mende amaierako eta xx.aren hasierako gizartearen antzezpena ere izango da.Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
ULIAKO GIMNASTIKAREN NAZIOARTEKO KROSAData: otsailak 4Lekua: Zurriola pasealekuaErregetako Krosa Donostiako proba klasikoetako bat da.Atletek Kursaaletik Ategorrietara arteko ibilbidea egingo dute, Zurriola hondartza atzealdean dutela.Info +: www.gimnasticadeulia.es 943 278 195
INAUTERIAKData: otsailaren 8tik 12raLekua: Hiri osoanInauterietako konpartsen desfileek hiria kolorez eta erritmoz beteko dute.Egun horietan izaki berezienak eta bitxienak aterako dira kalera, eta programa zabalaz gozatu ahal izango da.Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
KORNERData: otsailaren 19tik 24raLekua: Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki ZaharreanDonostia Kultura eta Real Sociedad Fundazioaren eskutik, Korner festibalaren asmoa itxuraz bereizitako bi munduren arteko, futbola eta kultura, elkargunea izatea da.Info +: www.korner.eus
OTSAILA
6
STOCK AZOKAData: martxoaren 1etik 4raLekua: Kursaal auditorioaKursaalak Stock Azokaren beste edizio bat biltzen du, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak antolatuta, eta Gipuzkoako saltokien berrogeita hamar stand baino gehiago izango dira bertan. Azokako postuetan, stockeko generoa prezio onenetan izaten da, izakinak agortu arte, eta jendeak sektore hauetako artikuluak topa ditzake: moda (emakume, gizon, haur eta gazteentzat), optika, osagarriak, oinetakoak, etxeko arropa, mertzeria, kirolak edo larrua, besteak beste.Info +: www.kursaal.eus / 943 003 180
LILATONData: martxoak 45 km-ko lasterketa, emakumeentzat bakarrik, emakume asko kirola egiten hasteko erreferente bihurtu dena.Info +: www.lilaton.es
943 21 53 54
DFERIAData: martxoaren 3tik 8raLekua: Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra eta beste batzukAzokaren helburua arte eszenikoen merkatua da batez ere, eragileak elkarren artean harremanetan jarriz eta azkenaldiko euskal sorkuntzak eta nazioartekoak aurkeztuz.Info +: www.dferia.com 943 483 860
TURISMOAREN ETA AISIAREN AZOKA (SEVATUR)Data: martxoaren 9tik 11raLekua: Centro Kursaal ElkarguneaAzoka honek munduko leku ugari ezagutzeko aukera ematen du standei, argazki-erakusketei eta artisautzako erakusketei, lehiaketei eta abarri esker.Guztira 7.000 metro koadro izango dira 65 standetarako, aisialdiko eta turismoaren eskaintzarako.Info +: www.sevatur.com 943 410 806
MARTXOA
7
COMIK·DData: martxoaren 16tik 18raLekua: Centro Kursaal ElkarguneaDonostiako Komikiaren eta Mangaren Nazioarteko Bigarren Erakusketak editoreak, nazioarteko artistak eta zaletuak bilduko ditu mahai-inguruetan eta profesionalen topaketetan.Info +: www.saloncomicdonostia.com
DONOSTIA HIRIA NAZIOARTEKO XAKE OPENAData: martxoaren 24tik 31eraLekua: Carmelo Balda frontoia (Anoeta)Donostia Hiria Nazioarteko Xake Openak 41. edizioa izango du aurten.Nazio mailako eta nazioarteko maisu handiak izango dira bertan.Info +: www.fgajedrez.org
943 474 604
DONOSTIAKO MARATOI ERDIAData: apirilak 15Lekua: Hiri osoanDonostian maratoi erdiaren beste edizio bat izango da.Atletek 21,097 kilometro egin beharko dituzte hirigune barruko ibilbidean.Info +: www.mediadonosti.com 943 459 106 - 670 332 272
XVI. ZINEMA ETA GIZA ESKUBIDEEN TOPAKETAKData: apirilaren 20tik 27raLekua: Victoria Eugenia eta beste eremu batzukBeste urtebetez, jaialdi honekin publikoaren kontzientziak astindu eta, besteak beste, elkartasun, justizia eta berdintasunaren balioak sustatu nahi dira.Info +: www.zinemaetagizaeskubideak.eus 943 481 975
MARTXOA / APIRILA
8
LIBURU EGUNAData: apirilak 23Lekua: Gipuzkoa PlazaGipuzkoa Plazan izango da Liburu Eguna beste urte batez.Argitaratutako azken liburuak edo literaturako klasikoak erosteko aukera bikaina.Lan horien egile batzuk plazara hurbilduko dira liburuak sinatzera.Info +: 943 425 557
XVII. TANGO JAIALDIAData: apirilaren 27tik maiatzaren 1eraLekua: Victoria Eugenia antzokia, Centro Kursaal Elkargunea
Inaugurazioa: Udaleko Ekitaldi Aretoa.Tangoa Donostiara itzuli da; doako ikastaroak eta emanaldiak egingo dira.Info +: www.agatatango.es 652 755 707
DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN GALAData: apirilak 30Lekua: Victoria Eugenia antzokiaOhikoa duen moduan, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XXII. Galak dantza-estiloen aukera zabala erakutsiko du, dantzarien eta konpainien lankidetza altruistari esker, etxeko interprete eta taldeen kutsu bereziarekin.Info +: www.donostiakultura.eus
OLATU TALKAData: maiatzaren 25etik 27raLekua: Hiri osoanAntzerki, musika, dantza eta abarren diziplina anitzeko jaialdia. Herritarrek diseinatuta, artista profesionalen eta zaletuen arteko lankidetzarako bideak ezartzen ditu.Info +: www.olatutalka.eus 943 481 666
APIRILA / MAIATZA
9
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO UDAKO IKASTAROAKData: ekainaren 15etik irailaren 15eraLekua: Miramar jauregiaEuskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek kalitateko programa eskaintzen dute, askotariko ikastaroekin, mintegiekin, tailerrekin eta hitzaldiekin.Jarduerak geldialdia izango du abuztuko bigarren eta hirugarren astean.Info +: www.uik.eus 943 219 511
SAN JUAN GAUAData: ekainak 23Lekua: Hiri osoanSan Juan gauean udako solstizioa iritsi dela ospatzen da.Jai horretan, suak piztuko dira hiriko leku ugaritan espiritu txarrak uxatzeko eta zorte ona erakartzeko.Info +: www.donostiakultura.eus
943 481 168
MAIATZA / EKAINA
ZALDI LASTERKETAKData: ekainetik iraileraLekua: Donostiako hipodromoaZaldi-lasterketen udako denboraldia ekainean hasiko da eta uda osoan zehar egingo dira, irailera arte.Info +: www.hipodromoa.com 943 373 180
10
FUTBOLA: DONOSTI CUPData: uztailaren 1etik 7raLekua: Anoetako miniestadioa eta beste 15 zelaiMunduko leku ugaritako 200 talde baino gehiago biltzen dira urtero oinarri-futboleko txapelketa onenetako batean. Joko biziko sei egun horietan, milaka gaztek borrokatuko dute Anoetako estadioan finala jokatzera iristeko.Info +: www.donosticup.com 943 467 954
XIX. DONOSTIA HIRIA BELA ESTROPADAData: uztailak 14 eta 15Lekua: Kontxako badiaNazioarteko estropada honek bi ibilbide ditu. Lehenengoak 32 milia ditu; Hendaian hasi eta Donostian amaitzen da.Bigarrenak ibilbide osoa Donostian du, Kontxako badian.Info +: www.rcnss.com 943 423 575
53 HEINEKEN JAZZALDIA: FESTIVAL DE JAZZData: uztailaren 25etik 29raLekua: Trinitate Plaza, Kursaal Elkargunea, Zurriola hondartza eta beste agertoki batzukEuropako jazz-jaialdi garrantzitsuenetako bat. Kontzertu handiak egiteaz gain, jazzak kaleak hartuko ditu bandekin eta aire zabaleko ikuskizunekin.Info +: www.heinekenjazzaldia.eus 943 481 900
ZALDI LASTERKETAKData: ekainetik iraileraLekua: Donostiako hipodromoaZaldi-lasterketen udako denboraldia ekainean hasiko da eta uda osoan zehar egingo dira, irailera arte.Info +: www.hipodromoa.com 943 373 180
UZTAILA
11
DONOSTIA KLASIKOAData: abuztuak 4Lekua: Boulevard (irteera eta helmuga)Txirrindularitzaren zaletuek hiriko lasterketa enblematikoenetako batez gozatzeko aukera izango dute.Klasikoetan espezialistak direnek ez dute UCI World Tour-en nazioarteko egutegian puntuagarria den hitzordu hau galtzen.Info +: www.gtxe.eus 943 460 540
79. MUSIKA HAMABOSTALDIAData: abuztuaren 2tik 30eraLekua: Centro Kursaal Elkargunea, Victoria Eugenia antzokia eta beste agertoki batzukJaialdi hau Espainiako beteranoena da eta Europako antzinakoenetako bat.Info +: www.quincenamusical.eus 943 003 170
GLAD IS THE DAYData: abuztuak 5Lekua: Cristina Enea ParkeaAurten musika kontzertuekin, DJekin, arkakusoekin eta haurrentzako jarduerekin egingo da, Glad is the Day festival jaialdiaren laugarren edizioarekin. Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
ASTE NAGUSIAData: abuztuaren 11tik 18raLekua: Hiri osoanDonostiako Aste Nagusiak hiria jaietan murgilduko du kontzertu handiekin, haurrentzako atrakzioekin eta aste osoan programatutako jarduera ugarirekin.Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO LEHIAKETAData: abuztuaren 11tik 18raLekua: Kontxako badiaAste Nagusiko erakargarritasun handietako bat da.Gauero, mundu osotik etorritako su artifizialetako espezialistak ikuskizun onena eskaintzeko lehian arituko dira. Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
ABUZTUA
12
EUSKAL JAIAKData: abuztuaren 31tik irailaren 9raLekua: Alde ZaharraSagardoaren Egunarekin hasiko da euskal jaia.Musika eta kirol arloko jarduerak eta euskal gastronomia onena dira ardatz nagusiak.Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALAData: irailak 1 eta 2Lekua: Donostiako hipodromoaDonostia Kutxa Kultur Festibala musikaren, zinemaren, komikiaren eta modaren eremuetan sortzaile gazteen lana zabaltzeko plataforma da.
ESTROPADAK: KONTXAKO BANDERAData: irailak 2 eta 9Lekua: Kontxako badiaIraileko lehen bi igandeetan, Donostiako badian Kontxako banderaren estropadetako azken bi tandak izaten dira. Lehen igandearen aurreko ostegunean egiten da sailkapeneko tanda.Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
66. ZINEMALDIAData: irailaren 21etik 29raLekua: Centro Kursaal Elkargunea, Príncipe eta Antiguo Berri zinema-aretoak, Victoria Eugenia antzokia, Antzoki Zaharra eta BelodromoaDonostia glamourraren hiriburu bihurtzen da.Kalitateko zinema, erakusketak, atzera begirakoak eta monografikoak izango dira protagonistak hiria bisitatuko duten zinemako izar handiekin batera.Info +: www.sansebastianfestival.com 943 481 212
ZALDI LASTERKETAKData: ekainetik iraileraLekua: Donostiako hipodromoaZaldi-lasterketen udako denboraldia ekainean hasiko da eta uda osoan zehar egingo dira, irailera arte.Info +: www.hipodromoa.com 943 373 180
ABUZTUA / IRAILA
13
XXII. OINEZKO HERRI LASTERKETAData: urriak 21Lekua: ErdiguneaDonostia erdigunetik pasatuko da oinezko herri-lasterketaren ibilbidea; bertan, parte-hartzaileek 15 kilometroko distantzia egingo dute.Info +: www.15kmsansebastian.com 943 451 757
FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XXIX. ASTEA
Data: urriaren 27tik azaroaren 2raLekua: Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia
antzokia eta Kursaal ElkarguneaFantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak beste urte batez zinemaren bere ikuspegi berezia eskainiko du maratoiak eta jarduera paraleloak antolatuta.Info +: www.donostiakultura.eus/terror 943 481 157
DONOSTIKLUBAData: urriaren 4tik 6raLekua: Egiako Kultur Etxea eta beste espazio batzukDonostikluba Donostiako Musika Elektronikoaren Jaialdia da.Donostiako areto ugaritan jaialdiak eta kontzertuak eskaintzen ditu.Info +: www.donostikluba.com 943 482 818
SAN SEBASTIAN GASTRONOMIKA KONGRESUAData: urriaren 7tik 10raLekua: Centro Kursaal ElkarguneaHiru egunez, Donostia Europako zentro gastronomikoa bihurtuko da; bertan, ehunka chef eta sukaldaritzako aditu elkartuko dira sukaldaritzaren arloko berrikuntzak aurkezteko. Gainera, jarriko diren 200 stand baino gehiagotan produktu bikainak dastatu ahal izango dira.Info +: www.sansebastiangastronomika.com 943 410 857
HIRU HONDARTZEN KROSAData: urriak 8Lekua: Ondarreta Tenis Elkarte Erreala (irteera eta iritsiera)10 kilometroko ibilbideak lotuko ditu Donostiako hiru hondartzan herri-lasterketa honetan.Dagoeneko 3.000 atleta ingururen partaidetza biltzen du.Info +: www.gafatletismo.com 943 451 757
URRIA
14
ATLETISMOA: BEHOBIA - DONOSTIA Data: azaroak 11Lekua: Behobia (irteera) / Boulevard (helmuga)Behobia eta Donostia arteko ibilbidea Gipuzkoako atletismoaren jai handi bihurtzen da.Probak 20 kilometro inguru ditu eta iazko edizioan 25.000 parte-hartzaile baino gehiago izan zituen.Info +: www.behobia-sansebastian.com 943 214 900
ITSASPEKO ZINEMAREN ZIKLOAData: urriaren 15etik 17raLekua: Antzoki Zaharra (Kale Nagusia)Itsaspeko Zinemaren Zikloak doako saioen programa eskaintzen du; horietan, itsaspeko bizimodua izango da benetako protagonista.Info +: www.ciclo.subacuaticasrealsociedad.com 943 395 476
ATLETISMOA: MARATOIA Data: azaroak 25Lekua: Anoetako miniestadioa (irteera eta helmuga)Maratoia proba klasikoa da atletismoa maite dutenentzat. Aurten 41. edizioa izango du.Hiri osoan, 42,195 kilometroko ibilbidea biltzen du.Info +: www.maratondonostia.com 943 451 757
EUSKARAREN EGUNAData: abenduak 3Lekua: Hiri osoanEuskarak 365 egun ditu, baina abenduak 3 egun berezia da. Egun honetan euskara aldarrikatzeko ekitaldiak antolatzen dira Donostiako txoko ezberdinetan.Info +: www.sansebastianturismo.com
SAGARDO APURUAData: abenduaren 6tik 9raLekua: Boulevard (Kiosko ondoan)Ekoiztu berri den sagardoa Urumea ibaitik jaisten da Donostiaraino. Festaren helburua sagardoaren kultura jendeari zabaltzea da, garai bateko ohiturak eta gaur egungo joerak azaltzea.Info +: www.donostiakultura.eus
AZAROA / ABENDUA
15
SANTO TOMASEKO AZOKAData: abenduak 21Lekua: Alde Zaharra, erdigunea eta GrosTxistorra usaina zabalduko da berriz ere Donostian abenduaren 21ean.Azoka tradizional honek milaka herritar bilduko ditu hiriaren erdigunean txistorra dastatzeko eta gazta, eztia eta barazkiak erosteko.Konstituzio Plazan txerriaren erakusketa ere izango da, noski.Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
OLENTZEROData: abenduak 24Lekua: ErdiguneaOlentzerok Donostiako haur guztiei agur egingo die opariak uzteko denen etxeetara joaten hasi aurretik.Info +: www.donostiakultura.eus 943 481 168
GABONETAKO HAUR PARKEAData: abenduko azken asteaLekua: Kursaal ZentroaTxikienek beren neurrira egindako Parke honetaz gozatu ahal izango dute. Atrakzioz beteta, lehiaketak, mozorro-jaiak, musika-emanaldiak eta tailerrak izango dira beste jarduera askoren artean.Info +: www.pindonostia.eu 943 428 111
SAN SILBESTRE LASTERKETAData: abenduak 31Lekua: Antigua (irteera) / Easo Plaza (helmuga)Urteko azken lasterketak 33. edizioa du aurten. Antiguatik, Grosetik, erdigunetik eta Amaratik pasatuko da 8.650 metroko ibilbidea.Info +: www.sansilvestredonostiarra.com 634 592 614
ABENDUA
Jarduera kultural gehiago hemen:www .donostiakultura .eus
www .kursaal .eus
www .santelmomuseoa .eus
www .tabakalera .eu
www .victoriaeugenia .eus
16
GASTROPOTEA Data: osteguneroLekua: San Martin merkatuaDonostiako San Martin merkatua gastronomia onenaz eta zuzeneko emanaldiez gozatzeko leku paregabe bihurtu da.Ostegunetan, 19:00 eta 22:00 bitartean.Info +: www.gastropote.com
PINTXOPOTEA Data: asteko egun desberdinetanLekua: Gros, Amara, erdigunea, Antigua, Egia, Alde Zaharra...Izenak dioen modura, ostalarien ekimena da, pintxo bat eta pote bat (edaria) konbinatze dira prezio oso onean; asteko egun jakinetan izaten da eta bi edo hiru orduko tartean. Hiriko auzo ugarietan pintxopoterako eremu ugari daude, eta prezioa aldatu egiten da eremuaren arabera.
BEHEMENDI PRODUKTUEN MERKATU IBILTARIAData: larunbatakLekua: Donostiako auzo eta lekuakDonostialdeko eta inguruko ekoizleen topagune, gertuko erosketak, tokian bertan egindako produktu freskoek eta eroslearen eta ekoizlearen artean zuzeneko harremana izateak erakarritako bizilagunak ere elkartzen dira.Info +: mercadoitinerante.blogspot.com.es
MUSIKA PARKEANData: udaberrian eta udanLekua: Hiriko parke publiko ugariMusika Parkean ekimenarekin inguruan ditugun espazio irekien erabilera zibikoa egin nahi dugu.Orain arte urrutitik begiratu besterik egiten ez genien espazio horiei beste erabilera bat eman nahi diegu.Lagun artean, janez edo edanez, eta musika ugariaz gozatuz, ondo pasatzeko espazio eta eremu berriak sortzea lortuko dugu.Info +: www.musikaparkean.com
ETA URTE OSOAN ZEHAR
17
Top Related