GUSTOKO JOLASEN BILDUMA
JOLASAREN IZENA: Haria moztu
IKASLEAREN IZENA: Marina Estevez
ADINA: Egokiena 10-14 urterako da.
PARTAIDE KOPURUA: Nahi duten pertsonek. Harrapatzaile bat.
ESPAZIOA: Futbitoko zelaia da hoberena, baina beste edozein
zelaitan ere jolastu daiteke.
JOLASAREN ARAUAK: Harrapatzaile batek jolasten duten pertsona
baten izena esaten du. Orduan harrapatzaileak esan duen pertsona
harrapatzen saiatu behar da. Beraien artean norbait pasatzerakoan,
haria mozten du eta pasatu dena harrapatu behar du. Harrapatzen
badu harrapatutakoa gelditzen da eta beste baten izena esan behar
du, jolasak jarraituz.
MARRAZKIA:
ZERGATIK AUKERATU DUZU JOLAS HAU?
Nahaspila egiten delako asko gustatzen zait.
JOLASAREN IZENA: Katua eta sagua
IKASLEAREN IZENA: Alexandra Campos
ADINA: 8-13 urtekoentzat
PARTAIDE KOPURUA: Jolastu nahi duten guztiak, ez dago partaide
kopuru mugarik, baina komeni da 10 baino gehiago izatea.
Harrapatzaile bat (katua) eta iheslari bat (sagua).
ESPAZIOA: Edozein tokitan jolas daiteke. Hobeto leku zabala eta
laua bada.
JOLASAREN ARAUAK: Nahi dituzten pertsonak esertzen dira
sakabanaturik hankak luzatuta. Pertsona bat katua izan behar da
eta sagua harrapatu behar izango du. Saguak eserita dagoen baten
hanka gainetik salto egin eta bere ondoan esertzen bada, eserita
dagoena altxatu behar da eta katua bihurtzen da. Saguak pertsona
baten gainetik salto egiten badu eta ez bada esertzen eserita
dagoena ez da mugituko. Jolasa ez da bukatzen eta inork ez du
irabazten.
MARRAZKIA:
ZERGATIK AUKERATU DUZU JOLAS HAU? Asko gustatzen
zaidalako eta jendea ez delako haserretzen. Korrika egin ez nahi
baduzu norbaiti salto egiten diozu eta deskantsatzen duzu.
JOLASAREN IZENA: Baloi eserita
IKASLEAREN IZENA: Maria Dominguez
ADINA: Zortzi urtetik hamaika urtetara
PARTAIDE KOPURUA: Nahi duten pertsonek jolastu dezake denek
denen aurka. Baita ere bi talde egin daitezke eta talde batek
bestearen aurka jolastu.
ESPAZIOA: Edozein zelai motatan jolasten da.
JOLASAREN ARAUAK: Baloi bigun bat behar da. Edozeinek hartu
dezake baloia eta baloia hartzen duenak hiru pauso eman ditzake
nahi dion pertsonari bota aurretik. Beste bateri baloiarekin ematen
badio eman dion tokian eseri behar da. Baina baloiak jo aurretik
boteren bat ematen badu edo berak edo lagun batek airean baloia
hartzen badu ez dago emanda eta ez da eseri behar. Eserita
daudenak altxatu gabe eta tokitik mugitu gabe baloia hartzen saiatu
behar dira libratzeko. Baloia hartzen duenak zutitu aurretik (zutitzen
bada ezin du libratu) begiratu behar du beste norbait eserita dagoen
baloia pasatzeko eta hau ere libratzeko. Inor ez badago eserita
zutitu eta nahi duena baloiarekin jotzen saiatu behar da. Eserita
dagoenak eserita dagoen beste norbaiti baloia pasatzerakoan
edozeinek lapurtu dezake baloia.
MARRAZKIA:
ZERGATIK AUKERATU DUZU JOLAS HAU?
Dibertigarria delako eta asko mugitzen delako.
JOLASAREN IZENA: Bote-bote
IKASLEAREN IZENA: Farah
ADINA: 6-12 urte
PARTAIDE KOPURUA: 1gelditzen da eta besteak ezkutatzen dira.
ESPAZIOA: patioan, parkean, zelaian... ezkutalekuak dauden
tokian.
JOLASAREN ARAUAK: 1 gelditzen da potearekin 100 arte
zenbatzen duen bitartean besteak ezkutatzen dira. Gelditzen denak
bukatzen duenean”bote-bote banoa”esan behar du. Norbait ikusten
badu Bote-Bote “izena” esaten du. Botea txutxatzen badu,
egindakoak ezkutatuta dagoen norbaitek libratu egiten dira bestela 1
gelditzen da.
MARRAZKIA:
ZERGATIK AUKERATU DUZU JOLAS HAU? Asko gustatzen zait
eta gainera dibertitzen gara denok, eta barrez asten gara.
JOLASAREN IZENA: Baloi lapurrak
IKASLEAREN IZENA: Maite Ortega
ADINA: Lehenengo mailatik gora.
PARTAIDE KOPURUA: Nahi beste partaide, baina bi taldetan
(taldeak orekatuak izan behar dira).
ESPAZIOA: Edozein leku zabaletan eta lautan jolastu daiteke, baina
zelaia erditik zatituta egon behar da.
JOLASAREN ARAUAK: Talde batek besteari bere zelaiaren
atzealdean dauden baloiak kendu behar dizkio. Talde bateko kide
bat beste taldearen zelaia gurutzatzen ari dela beste taldeko
pertsona batek ukitzen badu harrapatuta dago. Harrapatuta
dagoena harrapatutako tokian eseri behar da. Harrapatuak
libratzeko bere taldeko batek ukitu behar du. Beste taldearen zelaia
ukitua izan gabe pasatzen badu baloi bat hartuk behar du. Baina
kontuz bueltatu behar da, bueltatzerakoan harrapatzen badute
baloiarekin eseriko da harrapatutako tokian. Libratzeko kide batek
ukitu behar du. Beste taldea baloirik gabe uzten dituen taldeak edo
beste taldeko kide guztiak harrapatzen dituen taldeak irabazten du.
MARRAZKIA:
ZERGATIK AUKERATU DUZU JOLAS HAU?
Nire faboritoa delako eta asko gustatzen zaidalako.
JOLASAREN IZENA: Esku beltza
IKASLEAREN IZENA: Ane Gonzalez
ADINA: 6 urtetik gorakoentzat.
PARTAIDE KOPURUA: 2 talde behar dira eta talde bakoitzean nahi
beste kide.
ESPAZIOA: edozein zelai motatan jolastu daiteke, baina egokiena
toki laua eta zabala da.
JOLASAREN ARAUAK:
1. Bi talde egongo dira bata bestearen aurrean zelaiaren mutur
bakoitzean.
2. Talde bakoitzeko kide bakoitzak zenbaki bat edukiko du. Maisuak
zenbaki bat esango du eta talde bakoitzean zenbaki hori duen kidea
ateratzen da bere lekutik beste taldera. Beste taldekoengana iristen
denean, besteko taldekoek eskuak irekita eduki behar dituzte eta
nahi dionari ematen dio eskuan. Eskuan emandakoa harrapatzen
saiatu behar da beste taldekoa bere zelaira iritsi aurretik. Ez badu
harrapatzen banku batera joaten da eta bestea harrapatzen badu
harrapatutako eseriko da bere taldearen bankuan. Jolasa bukatzen
da talde osoa bankuan dagoenean. Hori bai, beste taldekoak
eskuan jo ondoren bere zelaira ihes egiterakoan kideak libratu
daitezke eskua emanda eta elkarrekin bueltatuta.
MARRAZKIA:
ZERGATIK AUKERATU DUZU JOLAS HAU? Asko gustatzen
zaidalako eta oso dibertigarria delako.
JOLASAREN IZENA: Mazedonia
IKASLEAREN IZENA: Mikel Elizondo
ADINA: 6 urtetik gora.
PARTAIDE KOPURUA: Nahi dituzunak.
ESPAZIOA:edozein zelai motatan jolastu daiteke.
JOLASAREN ARAUAK: Partaide kopurua baino kolorezko uztai
gutxiago jarri behar dira. Maisuak fruta bat esaten du eta haren
kolorea duen uztaian sartu behar dira eta uztaian sartuta 10 kontatu
arte egon behar dira. Hori lortzen badute ikasleek puntua
beraientzat da bestela maisuarentzat. Maisuak mazedonia esaten
badu edozein uztaira joan daiteke lehen esan duen koloreko uztaira
izan ezik.
MARRAZKIA:
ZERGATIK AUKERATU DUZU JOLAS HAU? Asko gustatzen
zaidalako.
JOLASAREN IZENA: Zelai erre
IKASLEAREN IZENA: Leire Refoyo
ADINA: lehenengo mailatik aurrera.
PARTAIDE KOPURUA: bi talde, eta talde bakoitzean nahi beste
kide.
ESPAZIOA: leku zabal eta lauan. Adibidez: patioan, gimnasioan,
parkean...
JOLASAREN ARAUAK: Konoekin bi zelai egiten dira. Talde
bakoitza zelai batean kokatzen da eta talde bakoitzeko bat
(kapitaina) beste zelaiaren atzealdera joan behar da. Jolasaren
helburua da talde bateko kide gehien eliminatzea baloiarekin joz.
Horretarako talde bakoitzak bere zelaitik baloia bota behar du eta
beste taldeko kideak jo (jo aurretik baloiak botea ematen badu ez
daude emanda). Taldeko pertsona bat beste taldeko beste pertsona
bati ematen badio kapitainaren zelaira joan behar da eta kapitaina
bere taldekideengana joan behar da. Eman diotenak kapitainaren
zelaitik beste taldeko norbait jotzen badu libratu egiten da,
taldekideen zelaira joanez. Kapitaina bere zelaira berriro joaten
da.Talde batean denak emanda badaude hiru aukera dituzte norbait
jo eta libratzeko. Beste taldeko norbaiti emanez gero jolasak
jarraitzen du.
MARRAZKIA:
ZERGATIK AUKERATU DUZU JOLAS HAU? Nire gustuko jolasa
delako eta baloiarekin jolasteko delako!!