2. Aurkibidea Bilbao Bermeo Getxo Derio Balmaseda Galdakao
3. Bilbao
4. Bilbo (gaztelaniaz eta ofizialki Bilbao) Bizkaiko hiriburua
eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da, Bilbo Metropolitarra edo
Bilboaldea deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala.
347.769 biztanle ditu (bilbotarrak), eta 41 kilometro koadroko
azalera.
5. Bermeo
6. Bermeo 1236an sortutako hiribildua da, eta Busturialdeko
eskualdean dago, Bizkaian. Urdaibai Biosfera Erreserbako herri
jendetsuena da, 16.998 biztanle baititu. aurkibidea
7. Getxo
8. Getxo Bizkaiko kostaldearen erdialdeko udalerri bat da,
Bilboaldean eta Uribe Kostan kokatua, Bilboko itsasadarraren
eskuinaldean, Bilbotik 15 kilometrora. 79.289 biztanle dituenez,
Euskal Herriko hiririk jendetsuenetan seigarrena da.
9. Derio
10. Derio Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Txorierri
eskualdeko handiena. 2012ko erroldaren arabera, 5.627 biztanle bizi
dira Derion, eta hurrengo urteetan nabarmen haziko dela iragarri
da.
11. Balmaseda
12. Balmaseda izenaren etimologia bi hitzetan banatuta azaldu
daiteke:val (harana, gaztelaniaz) eta maseda. Bigarren osagai
horren esanahia ez dago argi, baina Maseda hitzaren barianteak
badira inguru horretako abizenetan: Balmaceda, Balmaceta, eta biak
v- rekin idatziak. Era berean, Matzeta izeneko tokiak badira
Durangaldean.
13. Galdakao
14. Galdakao Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da. Bilboaldean
dago, eta mugakide ditu Txorierri, Durangaldea eta Arratia
eskualdeak. Bilboko gune metropolitarreko udalerririk ekialdekoena
da, eta Bizkaiko jendetsuenetatik zortzigarrena. Usansolo auzoa
nabarmena da: herri izaera du, eta herrigunetik kanpo dago.
Zerbitzuei dagokienez, aipatzekoa da Galdakaoko Ospitalea.