ALTI Ipuina C kategoria
6.231 karaktere
MAIDERREN ZORABIOAK
Kaixo! Ni Maider naiz eta 10 urte ditut. Hau eguneroko bezalako bat da.
Zigortuta nago aste oso bat telebista eta bideo-kontsolarik gabe. Eta ez
dakidanez zer egin, idazten hasi naiz. Oraintxe kontatuko dizuet zer gertatu
zitzaidan behin…
Larunbat bateko arratsaldeko hirurak ziren eta bat-batean telefonoak jo
Zuen. Amak korrika hartu zuen:
- Maider, zure lagun bat da, jarri zaitez telefonora.
- Ongi da ama. Bai? Nor da?
- Kaixo, Maider,Aizpea naiz. Geldituko al gara arratsaldean?
- Bai, zertarako?
- Partidu bat jolasteko geldituko al gara? - esan zidan Aizpeak. Zer iruditzen zaizu?
- Niri ongi. Orduan lauretan futbol zelaiaren aurrean.
- Bale,jende gehiagori deituko diot. Agur!!
- Agur!!
Azkar-azkar nire gelako armairura joan naiz eta kiroletako galtza motzak
eta gustukoen dudan kamiseta hartu ditut. Jantzi eta komunera joan naiz.
Ilean bi motots egin ditut eta gero futboleko baloia hartu dut. Aitari muxu
bat eman, amari beste bat eta bizikleta hartuta, futbol zelaira joan naiz.
Hantxe zeuden nire lagunak. Hamar pertsona ginenez, bosteko taldeak egin genituen. Partidua jokatzen hasi ginen eta bat-batean… Aizpeak eskuarekin
ukitu zuen baloia, baina Aizpea ez zen bere ekipoko atezaina. Orduan
iskanbila handia sortu zen:
- Eskuarekin eman dio, eskuarekin eman dio!!! – esan zuen Amaiak.
- Ez, ez dio eman – esan zuen Elenak.
- Ez baldin bagara ados jartzen, ez dugu ezer lortuko. Baloia airera
botako dut eta buruarekin ematen dionak, aterako du - esan zuen
Lourdesek.
- Bale!! – oihukatu genuen guztiak.
Lourdesek airera bota eta nik buruarekin eman nion. Partiduaren bukaeran
geundela, Amaiak mina hartu zuen baino urarekin busti eta hobetuta
zegoen.Partidua bukatu zen eta markagailuak hauxe adierazten zuen: 5-5.
Guztiak oso pozik gelditu ginen. Mariak ur botilak ekarri zituen. Esker onez
uda edaten hasi nintzen eta bat-batean lurrera erori nintzen zorabiaturik.
Nire lagunak kezkaturik anbulantziari eta nire amari deitu
zieten.
Nire ama korrika batean etorri zen, hori kontatu zidaten behintzat
lagunek.
Ospitalera eraman ninduten. Han proba batzuk egin zizkidaten baina ez
zekiten zergatik zorabiatu nintzen. Esnatu nintzenean kontatu zidaten hori
guztia. Etxera bueltatu nintzen eta nire amak sofan etzanda jartzeko esan
zidan. Gaua iritsi zenean, Mariak,nire lagun batek, deitu zidan jakiteko ea
ondo nengoen.
Hurrengo egunean ikastola osoak zekien gertatu zitzaidana. Ramonek,
nire maisuak, arbelera ateratzeko esan zidan. Orduan Iñigori, nire mahi-
kideari, zortea emateko eskatu nion. Arbelera atera nintzen:
- Ea ba Maider, esplika dezakezu zertxobait Afrika kontinenteari buruz?
- Afrika munduko hirugarren kontinenterik handiena da. 800 milioi
biztanle dauzkalarik, munduko biztanleriaren zazpirena du.
- Oso ondo, Maider!
Ramonek, hori esan eta gero bi pauso eman nituen eta lurrera erori nintzen
aurreko eguneko partiduan bezalaxe. Berriro ere ospitalera eraman behar izan
ninduten.Esnatu nintzenean,jada, etxean nengoen. Aste osoan gelditu
nintzen etxean eta nire amak telebista edo bideo-kontsola hartzeko esan
zidan bera lanean egoten zen bitartean.
Nik bideo-kontsola hartu nuen. Bi orduz egon nintzen bideo-kontsolan
jokatzen eta beste bi ordu telebista ikusten. Ama ez zen konturatu hainbeste
denbora egon nintzela telebista eta bideo-kontsolarekin.
Gosea neukan eta sofatik altxatu nintzen jateko zerbaiten bila. Altxatu
bezain laster lurrera erori nintzen zorabiaturik. Nire ama etxera bueltatu
zenean eta lurrean ikusi ninduenean, oso, baino oso,kezkaturik jarri zen .
Orduan hirugarren aldiz ospitalera abiatu ginen.
Medikua ere nire ama bezain kezkaturik zegoen eta hauxe galdetu zion nire
amari:
- Galdera bat, zer egin du zure alabak gaur goizean?
- Ez dakit, etxetik kanpo egon bai naiz bera bertan egon den bitartean.
Baina telebista ikusteko edo bideo-kontsola hartzeko esan diot.
Handik minutu batzuetara esnatu nintzen…
- Non nago?
- Ai Maider maitea, ospitalean gaude hirugarren aldiz. Berriro zorabiatu zara
baino ez dakigu zergatik. Zer egin duzu ni etxetik atera naizenean?
- Ba zuk esan didazun bezala, bideo-kontsolarekin jolastu eta telebista ikusi dut.
- Baino nik horietako bat aukeratzea esan dizut.
- Barkatu ama, gaizki ulertu dizut.
Nire amak Ikerri, medikuari, galdetu zion ea zekien zergatik gertatzen
zitzaidan hau niri.
- Iker, ba al dakizu zer gertatzen zaion Maiderri?
- Bai, badakit.
- Eta zer gertatzen zaio Maiderri?
- Ba,lehenengo zorabioaren arrazoia bero asko egiten zuelako izango
zen,bigarrenarena nerbioak dantzan zituelako izango zen eta hirugarrenarena
telebista eta bideo-kontsolarekin denbora asko egon zelako.
- Eta zerk sendatuko dio zorabio horietatik?
- Ba, hoberena aste bat telebista ikusi gabe eta bideo-kontsolarekin jolastu
gabe egotea da.Eta lasaiago egotea.
- Eskerrik asko, Iker!
- Ez horregatik,agur!
Gero etxera joan ginen.Pijama jantzi eta korrika batean sukaldera joan
nintzen nire aitari besarkada bat ematera.Nire gurasoak kezkaturik zeuden
oraindik, baino segur aski lasaituko zirela eguna bukatu baino lehen.
Afaltzeko entsalada eta haragia zegoen. Nik entsalada eta haragi erdia jan
nituen. Postrerako bi marrubi eta limoizko jogurta hartu nituen.Gero ohera
joan nintzen eta nire pelutxezko elefanteari eta nire katuari besarkatu
nien.Nire gurasoak gelan sartu eta bakoitzak muxu bat eman zidaten.Egia
esan gau horretan aingeruekin egin nuen amets…
Hauxe da gertatu zaidana. Baino bi egun falta zaizkit zigorra bukatzeko eta
ni horregatik pozik nago.Nire amari ez dudala telebista asko ikusiko eta ez
dudala bideo-kontsolarekin asko jolastuko zin egin diot. Beno ba ,kontatu
dizuet gertatu zaidana baino mesedez, ez nik bezala egin, bestela zuen
gurasoak asko kezkatuko dira.Eta nik ez dut nahi zuen gurasoak, nire
erruagatik zuekin haserretzea, bestela …
Tira ba, aio!!!
Lima
Ipuina
C Kategoria
4.885
karaktere
JONEN HISTORIA
Jon da ipuineko protagonista, baserri pobre hura erabat desberdin bihurtu
zuena.
Jon 3 urterekin hasi zen baserrian bizitzen, dena gertaera batengatik hasi
zen...
Jonen gurasoak Maite Bara eta Mikel Lorunak lan ona zeukaten, eta diru
asko irabazten zuten, abokatuak baitziren. Etxe handi batean bizi ziren. Jon
jaio zenean etxe hartan bizi ziren denok, 2001. urtetik 2004. urtera.
2004.urteko martxoaren 12a zen, justu Jonen urtebetetzea. Egun horretan
Jonen oparia erostera joan ziren, eta bitartean aitona-amonen baserrira
eraman zuten. Baina Maite eta Mikel autoan zihoazela, Mikeli bolantea
eskapatu eta amildegi batetik erori ziren, eta ondorioz hil egin ziren.
Jon txikiak ez zekien gertatutako ezertxorik. Aitona-amonak kezkatzen hasi
ziren, 3 ordu zeramatzaten kanpoan, eta oraindik ez ziren baserrira itzuli.
Arratsaldeko ordu-biak ziren, bazkaltzeko ordua. Amona Pilik, Jonen
urtebetetzerako tarta egiten bukatzerakoan, poliziari deitu zion aitonak:
- Kaixo, egunon! Gaur bi pertsona jostailu dendara joan dira umearentzat
opari bat erostera, hiru ordu daramatzate eta oraindik ez dira bueltatu.
- Oraintxe joango gara bila. Zerbait aurkitzen badugu, abisatuko dizuegu.
- Espero dut ezer ez gertatu izana
- Lasai egon zaitezte, berehala aurkituko ditugu. Beno ba, agur!
- Agur zuri ere!
Aiton amonak lasaiago geratu ziren hori entzutean. Ordu t´erdi geroago,
telefonoak jo zuen:
- Kaixo berriro ere, berriak jaso ditugu. Mikel eta Maite dira beraien izenak ,
ezta?
- Bai, bai, baina zer gertatu zaie?-erantzun dio aitonak kezkatuta.
-Mmmmmm...
-Erantzun! Nola daude!
-Ba, Mikel eta Maite amildegi batetik erori eta hil egin dira...-esan die
poliziak tristuraz.
Aitonak kolgatu egin zuen eta estatua bat bezala gelditu ziren biak. Denok
mahaian eseri eta bazkaltzen hasi ziren ezer esan gabe; plater, sardexka,
ontzien...soinuak besterik ez ziren entzuten euriarekin batera.
Egun horretan ez zegoen urtebetetzeko tarta bazkaltzeko. Jon txikia oso
triste zegoen, inork ez zuen nahiko horrelako urtebetetzerik. Egun osoan
hitzik esan gabe geratu ziren eta hurrengo egunean aitona-amonak Jon
beraien baserrian biziko zela erabaki zuten.
Jon handitzen zihoan eta aitonak ere erabaki zuen baserrian lan egiten
erakutsiko ziola.
- Aizu Jon, ia 8 urte dituzu; baserrian lan egiten erakusteko garaia da.
- Baina aitona, nik ez dakit baserrian lan egiten- erantzun zion mutilak.
- Nik zure adinarekin berdina esan nuen, baina begira orain. Dena dakit
eta zuk ere dena jakingo duzu kasu egiten badidazu.
Aitonak gauza asko zeuzkan erakusteko, baina lehenengo baratzetik hasi
zen.
- Jon! Etorri hona! Landareak nola landatu erakutsiko dizut. Lehenengo
gordetako haziak lurpean sartu, eta egunero ureztatu behar dira,
baina egun horretan euria egiten badu ez da beharrezkoa ureztatzea.
Handiak egiten direnean soka batekin lotu eta tente jarri behar dira.
Ulertu al duzu?
- Bai aitona, ulertu dut. Oraintxe hasiko naiz letxugak landatzen.
Jonek letxugak landatu zituen, eta aitonak esandakoa egin zuen; oso letxuga
goxoak atera zitzaizkion. Eta gero patatak, azenarioak... landatzen hasi zen.
Aitonak beste gauza asko ere erakutsi zizkion Joni. Dena ikasi zuenerako 10
urte zituen (2011. urtea).
2011. urtea oso txarra izan zen, kantzer asko baitzegoen.Jonen aitona
kantzerrez gaixotu zen eta ondorioz hil egin zen. Jonek aitonaren hileta-
elizkizunaren egunean bertso bat egin eta abestu zuen:
“Oh, nire aitona maitea
Momentu onak pasa ditugu
Baita ere nekea
Baina inoiz ez ginen aspertzen gu”
Etxera bueltatu zirenean, amonari ipuin bat kontatzeko eskatu zion. Negua
zen eta hotza egiten zuenez, Jonek sua piztu zuen. Amona kontatzen hasi
zen…:
- Behin bazen ama bat eta ume jaioberri bat etxea erre zitzaiena eta
azkenean …
Bat batean sua eskapatu eta baserri erre zuen. Amona eta Jon salbatu egin
ziren baina baserria ez. Denek negar eta negar egin zuten.
Jon oso triste zegoen baina aitonak gauza bat erakutsi zion: inoiz ez
gelditzea, beti aurrera segitu behar zen eta hori egin zuen Jonek.
Hurrengo egunean herriko jende guztia baserriaren ondoan jarri ziren eta
baserria berriro eraikitzen hasi ziren, Jonek esan bait zien baserri berri bat
egin behar zutela eta laguntzeko eskatu zien. Jonek egin zuen baserri
gehiena eta Martxoak 11ko gauerako bukatua zegoen baserria. Amonak
baserria ikusi eta oso pozik jarri zen. Gau hartan baserrian lo egin zuten.
Hurrengo egunean amonak tarta erraldoi bat egin zuen: Jonen urtebetetzeko
tarta zen!!! Eta amonak herri guztia gonbidatu zuen tarta jatera, denoi
eskerrak emateko.
Egun hartatik aurrera amonak behin hasitako ipuinaren bukaera hau izan
zen: …eta azkenean Jonek etxe polit bat egin zien ama ta bere umeari.
BALTON ETA MARTXI: GLAZIAZIOA DATOR!(1.Zatia)
Orrazia ezagutzen ez duen hile zuri, tente batek babesten du adimen
argiena duen burua, Balton profesorearena hain zuzen. Balton laborategian
dago, egun guztia tramankulu harrigarriz betetako lau horma horietan
igarotzen du. MUNDUAREN GEROA! iragarriko zuela esan zuen duela hamar
urte eta han dago lan eta lan.
Eroa dagoela diote gehienak eta ez da inor hurbiltzen bere laborategira.
Bueno mutiko bat ezik, azken bi urteetan, beti dago berarekin. Martxi da
mutikoa, 16 urte ditu, oso isila, lagun gutxi ditu eta jakin-mina handia. Ahula
bezain azkarra da mutikoa.
- Nire kezka larrienak beteko dira! Glaziazioa dator! Glaziazioa!
Oihuka atera zen azkenean Balton profesorea bere laborategitik. Inork ez
zuen arretarik jarri bere esanetara. Bueno, inork, inork …Martxi bai. Begiak
borobil, borobilak zituen, oso irekiak eta korrika joan zen profesorearen
albora.
- Glaziazioa? Ziur? Nola? galdetu zuen
- Urteetan lanean aritu naizen bi hipotesiak beteko direlako. Alde
batetik oxigenoa askatzen duten bakteriak gero eta ugariagoak dira,
atmosferako gasen % aldatu egingo da eta tenperatura jaitsi egingo da
planetan. Bestalde urtebete barru asteroide itzela hurbilduko da Lurrera eta
bere inguruan biraka arituko da, eguzkiaren izpiak xurgatuko ditu eta ez dira
lurrera iritsiko. “Bonbilla” gabe geldituko gara!, ez argirik, ez berorik, … Hau
desastrea!
- Zer egin dezakegu? Non biziko gara? Beste planeta batera joan
gaitezke? Konpondu dezakegu datorren ekaitza?
- Martxi, lasai, poliki, poliki. Gizarteari ekaitzaren berri eman behar
diogu eta zer egin dezaketen azaldu, baina zer egin? Ez da hain erraza.
- Bueno Balton jauna, zu oso azkarra zera, ziur zure tramankulu
horiekin asteroidearen ibilbide aldatuko duzula.
- Ez da hain erreza, baina jarraituko dut lan horretan.
- Okerrenera jota, naiz eta asteroide hori gure gainean bueltaka egon,
nonbaiten ezkutatu gaitezke? Ez? Eta bizirik jarraitu.
- Aukera bat edo beste egon daiteke.
- Eta ez egotekotan, posible dugu beste planeta batera joan edo
espazioan nabigatzen aritu?.
- Hori ez dut uste irtenbidea izan daitekeenik.
Balton profesoreak glaziazioaren berri eman zion gizarte guztiari, baina
inork ez zion kasurik egin. Hala ere azaldu zuen Lur planetan ezkutatzea
bazegoela. Posible zen kobazuloak erabiltzea, hori bai sakonera handikoak,
lurraren barruan tenperatura altuagoa delako. Sumendien magal edo
inguruetan beroa zegoela glaziazioaren hotzari aurre egiteko ere. Noski leku
aproposa aurkitu ondoren epe luzerako elikagaiak pilatu behar ziren bertan,
edo hauek lortzeko iturriak.
- Arrakasta izan duzula uste duzu? – galde egin zion Martxik
- Auskalo, baina ni lasai nago, jende guztiari gertatuko denaren berri
eman diogu eta orain lanera! Uste dut lur-barnera joatea izango da
aproposena.
Esan eta egin. Balton eta Martxik toki aparta topatu zuten lurrazpiko urak
betetzen zuten kobazuloa. Harri plataforma handi bat zegoen, laborategia
kokatzeko. Bi hilabete aritu ziren kobazuloa txukuntzen eta laborategia tokiz
aldatzen. Ondoren elikagai iturriak behar zituztenez, negutegi handi bat
eraiki zuten bertan fruituak eta barazkiak landatzeko. Kobazulotik gertu
sumendi bat zegoen eta ura toki horretan nahiko beroa zen.
- Abereak bakarrik falta dira – esan zuen Martxik.
- Egia da, pentsatu dut irla antzeko harri hartan kokatu ditzakegula-
erantzun zuen Baltonek.
Sei hilabete igaro ondoren, dena prest zegoen eta kobazuloko laborategian
hasi ziren lanean.
Martxi oso urduri zegoen, baina irribarre handi batekin joaten zen egunero
laborategira eta nekatua zegoenean, hondartzara hurbiltzen zen olatuak eta
eguzkia gozatzea.
- Gozatu! Gozatu natura! Ez dakigu ekaitza ondoren zenbat denbora
igaroko den berriro gozatu arte – esaten zion Baltonek.
2042. urteko apirilaren 8an, Balton profesoreak esan bezala, asteroide itzela
kokatu zen gure planetaren gainean biraka, eguzkia ezkutatuaz. Planeta
urdina, planeta zuria bihurtu zen izugarrizko izotz bola.
Eta ondoren zer? …
BALTON ETA MARTXI: GLAZIAZIOARI AURRE EGIN!(2.Zatia)
2042, urteko apirilaren 2an bizitza berri bati hasiera eman zioten Balton
profesorea eta Martxik. Lur planeta izotzezko bola bat zen, planeta zuria eta
eguzkiaren izpiak ez ziren iristen. Ile zurizko jakituna eta bere laguntzaileak
egoera berriari aurre egiteko, ebazpena bilatzen hasi ziren.
Kobazuloan behar zuten guztia zuten. Harri plataforma handi batean
laborategia tresneri guztiarekin, urrunago negutegia barazki eta fruituekin,
haratago oiloak eta oilarrak, behiak, ardiak … Lurrazpiko urez inguratuak
zeuden eta arrainak ekoizteko, piztina antzeko bat eraiki zuten. Sumendi
batetik gertu zeudenez, putzu termal bat zuten beroa eta goxotasuna
lortzeko, paradisu txiki bat hain zuzen!
Baina iraganeko bizia berreskuratu nahi zuten eta denbora luze ematen
zuten laborategian ebazpen bat lortu nahian.
- Zer egingo dugu? – galdetu zuen Martxik.
- Eguzkia lortu behar dugu glaziazioari aurre egiteko.
- Hori lortzeko asteroidea nonbaitera bidali behar dugu, eta nola?
- Nola? Jakingo banu.
- Indar handi bat behar dugu asteroidea gure gainetik kentzeko.
- Hori da Martxi! Ideia ona, indar handi bat.
Epe luzean lanean jardun ziren eta azkenean …
- Ja,Ja,Ja … topatu dut Martxi, topatu dut indarra.
- Bai profesore?
- Zulo beltzak, mutil!, zulo beltzak, ja, ja, ja …
Zulo beltza da asteroidea jan dezaken indar bakarra, baina orain arazo berri
bat gainditu behar zuten, Martxik galdetu zuen bezala.
- Nola eramango dugu asteroidea zulo beltzera?
- Ez da lan erraza. Ontzi espazial bat erabiliko dugu, tramankuluren
batekin asteroidea erakarri eta zulo beltzeraino eraman, honek
xurgatu dezan.
- Nork gidatuko du ontzi espaziala? Nik?
- Bai Martxi, zuk egin beharko duzu lan hori. Ni zaharra naiz eta zu ni
baino askoz trebeagoa. Baina beldur naiz, asko estimatzen zaitut eta
oso ondo antolatu behar dugu. Arrisku asko daude, lehenengoa
asteroidea erakarri eta bigarrena, … bigarrena oso arrisku larria da,
zulo beltzak asteroidea xurgatzen duenean oso azkar alde egin behar
duzu xurgatua ez izateko.
- Lortuko dut! Lasai profesore.
- Bai noski, lortuko duzu, oso ondo kalkulatuko dugu zenbat gerturatu
behar zaren zulo beltzera.
Atsedenaldi txikiak egiten zituzten, ur termaletan bainu beroak hartu,
zaldiarekin ibilaldi txikiak egin harkaitzetatik, janaria sukaldatu eta bazkari
oparoak egin, … Elkarrizketa luzeak izaten zituzten, baina beti tristura kutsu
batekin, Planeta Urdina!
2049. urteko martxoaren 19an ekintza prestatua zegoen, ontzi espaziala
prest eta Martxi urduri bezain arro, berak suntsituko zuen asteroidea eta
planeta urdina berreskuratu.
- Martxi, ez izan presarik, denboraren aurka ez duzu jokatu behar,
baina mugimendu guztiak zehaztasunez egitea oso garrantzitsua da
Ez zera bakarrik egongo, nik gidatuko dizkizut mugimenduak,
zalantzak galdetzeko aukera izango duzu, baina … zuk gauzatu
behar duzu ekintza.
- Balton profesorea, gure urtetako lanak ez dira bertan behera
geldituko, lasai. Mutiko bat nintzen zurekin lanean hasi nintzanean,
asko ikasi dut zurekin eta gaur adimen handiko gaztea naiz zuri
esker. Ondo aterako da dena. Ez dut zulo beltzean erori nahi.
- Martxi, ni agurea naiz, eta hil aurretik planeta urdina berriro ikusi nahi
dut.
Abiatu zen gure Martxi bere bizitzako misio garrantzitsuenean, asteroidera
ondo hurbildu zen. Tentuz, tramankulua atera eta asteroidea erakarri zuen.
- Eskerrak! asteroideak kalkulatu dugu metal portzentajea duela-
pentsatu zuen Martxik.
Misioa aurrera zihoan, ondo, erdia gainditua, baina zailena egiteko.
- Balton, zulo beltzera hurbiltzen ari naiz. Asteroidean ondo gidatzen
dut, esan noiz bota behar dudan atzera.
- Lasai Martxi, ondo zoaz, nik esango dizut. Orain Martxi, atzera!
Askatu asteroidea!
Bat-batean arazoa suertatu zen.
- Ezin dut, Balton! Ezin dut atzera eman, askatu dut asteroidea baino
zulo beltzak ez dit uzten ez aurrea ez atzera joaten.
- Lasai, Martxi, ez etsi, mantendu zulo beltzera duzun distantzia.
Orduan Baltonek larrialdi plana aktibatu zuen, beso supererakargarria luzatu
espaziora eta Martxiren ontzi espaziala erakarri zuen apur bat. Nahikoa izan
zen laguntza hau zulo beltzaren indarra ekiditeko.
Martxik buelta eman eta Lurrera itzuli zen. Berriro eguzkia ikusi zuen
planetaren gainean eta Balton eta biok besarkada hadi batez agurtu ziren.
- Lortu dugu!, lortu dugu!- negarrez, irribarrez oihuka aritu ziren.
- Milesker Martxi, milesker, planeta Urdina berriro ikusiko dut.
Maitaba
Ipuina
C kategoria
4288 karaktere
DARRON DETEKTIBEA
Kaixo Darron Lafourite Arrieta naiz, 22 urte ditut, eta Buenos Airesen bizi
naiz. Nere ustez, mutil jatorra, azkarra eta kuxkuxeroa naiz, betidanik
poliziazko eleberriak gustukoak izan ditut.
Informatikako aroan jaioa naizenez, orain dela 2 urte, Web-orri bat asmatu
nuen, eta han jendea bere arazoak idazten dizkit nik ikertu ditzadan.
Nere oinordekoak Euskal Herrikoak dira, eta harreman estua daukagu
haiekin. Betidanik hitz egiten dugu elkarri, lehendabizi eskutitzen bidez eta
orain Skype eta Facebooka erabiltzen dugu.
Orain dela hilabete bat, Puerto de la Plata nengoela paseatzen, arrantzale
bat topatu nuen, eta apustu baten bidez, beraren azkeneko arraina irabazi
nuen.
Etxean arraina garbitzen nengoela, erditik moztu orduko sabelean zerbait
zegoela konturatu nintzen. Arrainaren barnean zegoena eraztun polit bat
zen, eta nire amonaren urtemuga zenez, eraztuna bidaltzea erabaki nuen,
baina nire neska lagunaren ustetan hobeagoa zen nik neu eramatea.
Orduan interneten bidez, hartu genituen bi billeteak eta hemen nago nire
senideen etxean oporraldi bat igarotzen.
Gaur da bere urtemuga, oso pozik dago, txokolatezko tarta izugarria ekarri
dugu, badakit 22 urteekin txokolatea….. baina da munduan gehien
gustatzen zaidan gauza.
Egia esan, gure oparia asko gustatu zaio, eta han dauden pertsonei ere bai.
Bere seme-alabak han daude: Amaia, Mireia, eta Ander, bere senar, emazte
eta umeekin, eta Buenos Airesetik gu, Malena eta ni.
Denok eraztunari begiratzen geratu ziren, berezia baitzen, eta denok
pentsatzen zuten balio handikoa zela nik izan ezik.
Eguna elkarrekin oso ondo pasatu genuen, eta guztiok amonaren baserrian
geratu ginen lotara.
Hurrengo egunean, oihuka handi bat entzun genuen. Nere amona zen, bere
eraztun preziatua desagertu egin zen. Argi zegoen gutako bat izango zela
lapurra, baina nor?
Nire lanagatik, lapurretak argitzen oso ona naizenez nire amonari laguntza
eskaini nion.
Gela bat prestatu nuen, barruan senide bakoitzarekin hitz egiteko.
Amaiarekin hasiko naiz.
A: kaixo, Darron!
D: Amaia, zer egin zenuen atzo gauean?
A: Ezer ez, nire senarrarekin egon nintzen, alaba ohera eraman nuen eta
gero liburu bat irakurtzen gelditu ginen ohean.
D: Primeran, oraindik ez dago ezer gehiago. Esaiozu mesedez Mireiari
sartzea.
D: Kaixo Mireia, Norekin egon zinen atzo gauean, eta zer egin zenuen?
M: Ezin nuela lo egin eta sukaldera joan nintzen esne edalontzi bat hartzera,
eta egia esan itzal argala eta luze bat ikusi nuen, uste nuen logura izango
zela, eta ez nion garrantzirik eman momentu hartan, gero ohera joan
nintzen nire senarrarekin.
D: Eskerrik asko Mireia, zure informazioa oso ondo datorkigu, deitu
ateratzekoan zure anaiari mesedez,
D: Ander, zu zara azkena, zer egin zenuen atzo.
A: erez ez, nire amarekin geratu nintzen hitz egiten, eta gero lotara joan
nintzen, besterik ez.
Informazio osoa aztertu ondoren, konturatu nintzen pertsona bat faltatzen
zitzaiola, eta egia zen ez nekiela, non ibilia zen gaueko 12etatik- 02:00ak
arte. Nire neskalaguna zen, eta susmo txarra neukan asunto honekin.
Guztia lehen bait lehen argitzeko, nire neska laguna Malenarekin hitz egin
behar nuela uste nuen.
D. Kaixo, nire azukre koxkorra? Zu azkena zara!
M: Azkena? Zertan?
D: kontatzeko zer egin zenuen atzo gauean, egia esan, gaueko 02:00ak arte
ez zinen etorri ohera, non egon zinen, poxpolin?
M. Gure herrian eguna denez, ezin nuen lorik egin, eta liburu bat irakurtzen
geratu ginen lo hartu arte.
D. Primeran.
Darroni bere amonarekin hitz egitea bururatu zitzaion, ea zerbait aurkitzen
zuen.
D: Amona, nire osabarekin hitz egin ondoren, zer egin zenuen?
A: Komunera joan nintzen, hortzak garbitzera beti bezala.
D: Ba dakit zer gertatu den. Denok Komunera!
Eta denbora galdu gabe komunera abiatu ziren, eta han zegoen eraztuna,
lababoaren gainean.
D: Amona, atzo, ohera joan aurretik, eraztuna kendu zenuen eskuak
garbitzeko eta ahaztu zitzaizun non utzi zenuen.
A: Bai detektibe ona zara zu mutil!!!
Ceta
Ipuina
C kategoria
2219 karaktere
AZTERKETAK KOPIATZEN ZITUEN MUTILA
Bazen behin Paul izeneko 10 urteko mutil bat. Paulek ikastolan marrazten
pasatzen zuen denbora. Azterketa zegoen egun batean hau gertatu zitzaion:
Uxue andereñoa azterketa banatzen hasi zen eta bat-batean Paulek esan
zuen:
- Baino zer da hau, Uxue? Niri ez zenidan esan azterketa zegoenik!
- Baina, nola ezetz? Guztiei abisatu nizuen azterketa egongo zela.
Paulek disimulatzen esan zuen:
- Ah, bai, egia da!
Uxuek azterketa guztiak banatu zituen eta guztiak lanean hasi ziren. Paulek
ez zekien zer egin behar zuen, eta Naiara, bere mahaikideari kopiatzea
bururatu zitzaion. Kopiatzen ari zela, andereñoak harrapatu zuen.
Bukatu ondoren,ikasle guztiek azterketak entregatu zituzten.
Bukatu zutenerako 5ak ziren. Paul, etxera iritsi zen eta esan zuen:
- Ama, ama! Gaur azterketa eduki dugu, eta oso ondo atera zaidala uste
dut!
- Ea egia den! BIKAIN bat ateratzen baduzu, sorpresatxo bat erosiko dizut!
Hurrengo egunean, eskolara iritsi zirenean, Uxue azterketak banatzen hasi
zen. Lehenengoa Naiarari banatu zion, eta bikain bat atera zuela ikusi zuen.
- YUPI ,YUPI! Seguruenik bikain bat atera dudala!
Hurrengo azterketa Elenari banatu zion, eta hurrengoa Pauli.
Mutilak, oso pozik, azterketa eskuan zuela esan zuen:
- Ai, ze ondo, seguruenik bikain bat dudala.
Paulek azterketa begiratu zuenean esan zion Uxueri:
- Zeeeeeeeeeer, gutxi bat atera dudala? Baino guztia ondo daukat.
- Bai, badakit, baino zuk badakizu zer egin zenuen?
- Ez, ez dakit.
- Ba orduan nik esango dizut. Naiarari azterketa guztia kopiatu zenion!
- Ez,ez, nik ez diot kopiatu!
Orduan Uxuek Naiarari etortzeko esan zion.
- Kaixo Naiara. Atzo , azterketan, Paulek kopiatu zizun?
- Bai,baino zuri ez esateko esan zidan.
- Ah, bale. Bueno, hori bakarrik zen. Agur!
Uxuek Paulekin hitz egin zuen,eta Paulek ez zuela gehiago egingo esan
zuen.
Paulek esan zuen bezala, ez zuen ezer gehiago kopiatu, eta kopiatu
beharrean gehiago ikastea erabaki zuen.
Top Related