Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 6a
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Edozein laguntzarako eskabide elektronikoa egiteko pausuak hauek dira: • 1. pausua: Identifikatu • 2. pausua: Datuak bete • 3. pausua: Dokumentuak erantsi • 4. pausua: Sinatu eta bidali
0.- Eskabide elektronikoa izapidetzeko pausuak
00
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Lehendabizi, adierazi zeure izenean (titular gisa) jardungo duzun ala beste pertsona edo erakunde baten izenean (ordezkari gisa). Adibidez: Titular gisa jardungo dugula adierazi, eta sakatu “HURRENGOA”.
1.- Identifikatu
01
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Bete beharreko datuak fitxetan daude antolatuta (agertu eta ezkutatu egiten diren urdin koloreko zerrendetan). Nahitaez bete beharrekoak dira (*) izartxo gorriz markatutako eremuak. Eskabide-inprimaki guztiek dute “DATU OROKORRAK” izeneko hasierako fitxa eta “ERANTZUNKIZUPEKO ADIERAZPENAK” izeneko amaierako fitxa. Bi fitxa horien artean, laguntza bakoitzari buruzko datu propioak edo negozioarenak agertuko dira fitxetan antolatuta. OHARRA: Batzuetan, datuak sartzeko fitxak gehitzen joango dira aurreko fitxetan sartutako balioen arabera. Hau da, datu-hartzea dinamikoa da.
2.- Datuak bete
02
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
ADI! Eskabidea betetzen ari garela, sartu ahala, datuak gordetzen joatea komeni da (Word-en daukagun “Gorde honela...” aukera bezala), “Eskabidea gorde” aukera erabilita. Horrela, gorabeheraren bat gertatuz gero (saioa amaitu, tentsioa eten, eta abar), sartutako datuak ez ditugula galdu ziurtatuko dugu. OHARRA: “Eskabidea gorde” aukerak EZ du esan nahi eskabidea bidali eta Administrazioan erregistratuta geratu denik.
2.- Datuak bete
02
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
“DATU OROKORRAK” fitxan apartatu hauek daude: • Laguntzaren organo instrukzio-
egilearen izena. • Titularraren eta, hala badagokio,
ordezkariaren nortasun-datuak • Jakinarazpen eta komunikazio
kanala (posta arrunta, elektronikoa) • Ohartarazpenak jasotzeko datuak • Jakinarazpenetarako eta
komunikazioetarako hizkuntza.
OHARRA: Fitxa guztiak “Ezkutatu” eta “Erakutsi” egin daitezke.
2.- Datuak bete
02
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Laguntza bakoitzari buruzko datu propioak edo negozioarenak izeneko fitxak eskabideari erantsi beharreko datu espezifikoak jasoko ditu. OHARRA: Adibide honetan, datu propioen edo negozioaren datuen fitxak “ERAKUNDE DATUAK” dauka izena.
2.- Datuak bete
02
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
“ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK” izeneko fitxan daude bilduta laguntzen deialdi bakoitzaren araudietan aipatutako erantzukizunpeko adierazpen guztiak. OHARRA: Nahitaez bete beharreko datu guztiak sartu eta gero, “HURRENGOA” botoia aukeratuko dugu.
2.- Datuak bete
02
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Dagokion dokumentua eransteko, “Erantsi” ikonoa hautatu behar da. OHARRA: Aurreko pausuan (2.- Datuak bete) erantsitako dokumentuen arabera, dokumentu batzuk edo besteak eskatuko dizkigute.
3.- Dokumentuak erantsi
03
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Mota bereko dokumentu gehiago eransteko, sakatu “Gehitu” ikonoa. Bestelako dokumentuak eransteko, sakatu “DOKUMENTUA GEHITU”
3.- Dokumentuak erantsi
03
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Administrazioak ofizioz egiaztatuko ditu apartatu honetan zerrendatzen diren datuak. OHARRA: Egiaztatze horren aurka egonez gero, laguntza eskatzaileak eskatutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu. “HURRENGOA” botoia hautatuko dugu.
3.- Dokumentuak erantsi
03
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Pausu honetan, eskabide osoa ikusiko dugu beteta, ondo dagoen ikusteko eta balidatzeko.
4.- Sinatu eta bidali
04
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Pausu honetan, eskabide osoa ikusiko dugu beteta, ondo dagoen ikusteko eta balidatzeko. Ados bagaude, “SINATU ETA BIDALI” botoia hautatuko dugu.
4.- Sinatu eta bidali
04
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
ADI! Gerta daiteke, eskabidea sinatzera zoazenean, honako mezu hau agertzea.
Hori gertatuz gero, Id@zki Desktop Izenperen sinadura-programa instalatu behar duzu gailu elektronikoan (instalazio hori behin bakarrik egingo da). Behin Id@zki Desktop programa instalatuta, erraz sinatu ahal izango duzu edozein eskabide edo dokumentu.
4.- Sinatu eta bidali
04
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Zure gailu elektronikoan jada instalatuta badaukazu Id@zki Desktop programa, honako hau egin beharko duzu: • Aukeratu sinadura agiria
• “Onartu” botoia aukeratu.
4.- Sinatu eta bidali
04
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Zure eskabidea ondo sinatu eta bidali da. Zure eskabidea administraziora bidali da. Erregistroaren frogagiria deskargatu eta gorde dezakezu lortu erregistroaren frogagiria estekaren bidez. Espedientea kontsultatu ahal izango da Nire Karpetan minutu batzuk igarota.
4.- Sinatu eta bidali
04
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Erregistroaren frogagirian daude: • Erregistro-zenbakia • Erregistro-data • Eskabidearen jasotze-data
• Administrazio-isiltasunaren
ondorioa
• Ebazteko gehienezko epea
4.- Sinatu eta bidali
04
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Aukeratu “ESKABIDEA DESKARGATU” botoia eskabidea gailu elektronikora deskargatzeko edota inprimatzeko.
4.- Sinatu eta bidali
04
Laguntzak bide elektronikotik izapidetzeko gida
Eskerrik asko
Top Related