1
LAN DUINA
GIZALEGEZKO LANA
Pastoral Obrera
Lan Mundua - Bizkaia Hauspoa nº21. Bilbao. Junio 2019. Ekaina
HAUSPOA 21
2
AURKIBIDEA
1.- ¿ EZAGUTZEN DOZU ‘ELEIZA GIZALEGEZKO
LANAREN ALDE’ EKIMENA? .- 3
2.- ADIERAZPENA .- 4 3.- ZELAN BAT EGIN GIZALEGEZKO
LANAREN ALDEKO ADIERAZPENAGAZ? .- 6
4. ETA GAI HONETAN SAKONDU GURA IZAN EZKERO? .- 7 5.- I. ERANSKINA. HAINBAT DATU .- 8
6.- II. ERANSKINA. ZER DINO ELEIZAREN IRAKASPENAK? .- 9
7.- III. ERANSKINA. GIZALEGEZKO LANA EZ DA TXANTXA .- 12 8.- IV. ERANSKINA. TALDEAN HAUSNARTZEKO PROPOSAMENA .- 16
3
EZAGUTZEN DOZU ‘ELEIZA GIZALEGEZKO LANAREN ALDE’ EKIMENA?
2015.eko maiatzaren 5ean,
‘Eleiza Gizalegezko Lanaren alde’ Adierazpenaren aurkezpenerako ekitaldi publikoan, Caritas, Erlijiosoen Espainiar Biltzarra (CONFER), Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC), Zuzentasun eta Bakea, Gazteria Ikasle Katolikoa (JEC), Gazteria Langile Kristaua (JOC) kristau seneko erakunde eta taldeek koordinazinorako eremu honetan konprometitu ziran, gizartean oinarrizkoa eta miloeka lagunen bizitzarako hil edo bizikoa dan auzi baten, hau da, giza lanaren, aurrean sentiberatasuna bizteko eta kontu hori agertzera emoteko eta salatzeko eta ‘gizalegezko lana’ kontzeptua iragarteko «geure erakundeen barruan, eta, orokorrean, Eleizan eta gizartean».
Gaur egun, ekimenagaz bat egin dauan erakunde, talde eta parrokia ugari dago. Zure taldeak, parrokiak, Pastoral Barrutiak… oraindik ez dau bat egin “Eleiza Gizalegezko Lanaren alde” Adierazpenagaz? Langile Pastoraltzatik eta Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzatik egiteko eskatzen deutsuegu. Eta, horretarako, eskuartean dituzuen lagungarriok eskaintzen deutsueguz.
Baleiteke gauzak argi izatea eta, ondorioz, “Adierazpena” irakurri, taldean aztertu eta bat egitea. Primeran! Baina denpora gehiago eskaini eta agirian sakontzeko aukerarik badozue, ZORAGARRI! Horretarako dira bihotzez aukeratu eta Adierazpenari erantsi deutsaguzan materialak.
4
Eta Langile Pastoraltzako kideren bat zuon batzarrean izatea gura badozue, jakinarazo eiguzue eta agendan lekua egiten saiatuko gara.
Baina, harira etorri gaitezan: Zein da zuok bat egitea eskatu dogun Adierazpenaren testua? Hona hemen:
ADIERAZPENA
«Ogia irabazteko aukerarik emoten ez dauan eta lanaren duintasuna ukatzen dauan pobretasun materiala da egon daiteken txarrena». «Gazteen langabezia, laneko seriotasunik eza eta eskubiderik eza ez dira saihestezinak, aldez aurreko gizarte aukeraren, irabaziak gizon eta emakumeen gainetik jarten dituan sistema ekonomikoaren emaitza baino».
Horixe esan dau, besteak beste Frantzisko Aita Santuak lanari eta gizon eta emakumeen bizitzarako dauan garrantziari buruz. Behin eta barriro gogoratzen deusku Aita Santuak.
Lana ezinbesteko bitartekoa da nork bere bokazinoa gauzatu ahal izateko eta gizon eta emakumeen duintasun santua autortzeko. Lanaren bitartez, bizitza sozial eta politikoa eratzen dogu eta Jainkoak gizadiarentzat dauan Egitasmoaren garapenean laguntzen dogu. Lanik ez bada, giza duintasuna zauritu egiten da.
Ezinbestekoa da, beraz, gure erakundeen agendetako lehen lerroan gizon eta emakume guztientzako gizalegezko lana ahalbideratzea helburu nagusitzat agertzea. Helburu horrek agenda politikoan, gizarte erakundeen, enpresen eta geure agenda pertsonaletan agertu behar dau. Eta baita gure Eleizaren proposamenetan be.
Helburu honegaz, sen katolikoko erakundeetako eta kongregazino erlijiosoetako ordezkariak Erroman batzartu ziren 2014.eko apirilaren 29 eta 30ean Vatikanoko agintariakaz eta Lanaren Nazinoarteko Erakundeko buruzagiakaz, «gizalegezko lana persona guztientzat» aldarrikapena 2015-osteko agendan garapen iraunkorrerako helburuen artean beren-beregi jasoteko. Aitatutako ordezkari horreek prestatu eben adierazpena da, orain, Espainiako hainbat erakunde katolikok berretsi eta geure egin gura doguna.
5
Gure erakundeentzat, gizalegezko lanerako inguru egokia suspertzea eta sortzea funtsezkoa da gizarte bidegabekeria eta desbardintasun gero eta handiagoak aurrez aurre jarten deuskuzan erronkei aurre egiteko eta, aldi berean, giza duintasuna sendotzeko eta guztien ona hedatzen laguntzeko.
Hain zuzen be, ezin dogu erantzun barik itzi behin-behineko lana, txarto ordaindutako lana sortzen daben egitura bidegabeek zein gizon-emakumeen norberekoikeriak, personen salerosketak, bortxazko lanak, gazteen arteko langabeziak eta derrigortutako migrazinoak eragindako giza sufrimentua.
Espainian, Europan eta mundu guztian, gizalegezko lana izateak politika publikoen eta gizarte, enpresa eta sindikatu arloko erakundeen helburu nagusia, lehentasunezkoa, izan behar dau. Ezinbestekoa da Espainian, Europar Batasunean eta Nazino Batuen eremuan helburu hori lortzeari begira politikak eratzea. Guztiz preminazkoa da nazinoartean garapenerako helburuak, eta honeekaz batera, laguntzarako baldintzak eta politika ekonomikoak formulatzea eta martxan jartea.
Zera adierazo gura dogu Frantzisko Aita Santuagaz batera: «Baina gehiago nahi dugu oraindik, gure ametsak haratago doaz. Ez gara ari guztiei janaria edo «itxurazko mantenua» bermatzeari buruz bakarrik, baizik eta izan dezatela «goraldia ondasunik salbuetsi gabe». Horrek berekin eskatzen du heziketa, osasunaren zaintza eskuragarri egitea eta bereziki lana; lan aske, sortzaile, parte-hartzaile eta solidarioan adierazten eta areagotzen baitu gizakiak bere bizitzako duintasuna» (EG 192).
Espainian be, gora egiten ari da gizarte bidegabekeria, desbardintasuna eta langabezia-tasak Europako bataz bestekoa baino askoz altuagoak dira. Horregaitik, gizalegezko lana suspertzen daben askotariko erakundeakaz jarduteko konpromisoa hartzen dogu:
–Espainian eta munduan gizalegezko lanaren aldeko jarduera eta ekitaldiak babestuz eta hedatuz.
–Gizalegezko lana jadesterakoan dagozan egundoko aldeak eta horrek dakarren lan eta gizarte eskubideen galera komunikabideetan agertzera emonez eta salatuz.
http://w2.vatican.va/content/francesco/es/apost_exhortations/documents/papa-francesco_esortazione-ap_20131124_evangelii-gaudium.html#Unidos_a_Dios_escuchamos_un_clamorhttp://w2.vatican.va/content/francesco/es/apost_exhortations/documents/papa-francesco_esortazione-ap_20131124_evangelii-gaudium.html#Unidos_a_Dios_escuchamos_un_clamorhttp://w2.vatican.va/content/francesco/es/apost_exhortations/documents/papa-francesco_esortazione-ap_20131124_evangelii-gaudium.html#Unidos_a_Dios_escuchamos_un_clamorhttp://w2.vatican.va/content/francesco/es/apost_exhortations/documents/papa-francesco_esortazione-ap_20131124_evangelii-gaudium.html#Unidos_a_Dios_escuchamos_un_clamor
6
¿ ZELAN BAT EGIN GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ADIERAZPENAGAZ? Web orrialdearen bidez egin daiteke: https://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/declaracionitd/adhesion/
Edo ondoren agertzen dan formularioa bete eta postaz bialdu: Langile Pastoraltza. Plaza Barria, 4 – 2. 48005 Bilbao
Edo emailez: [email protected]
ATXIKIMENDUA
‘Eleiza Gizalegezko Lanaren alde’ ekimenaren agiria irakurri eta hausnartu ondoren, langabezia, behin-behineko lana, gizalegezko lana jadesterako aukerei dagokienez dagozan aldeak eta honek dakarren giza eskubideen garapenaren mugak giza duintasunaren aurkako eraso dirala ikusi dogu.
Benedikto XVI.a eta Joan Paulo II.a aurreko aita santuek zein Frantzisko oraingo aita santuak be hainbat bider salatu izan dabe errealidade hau, eta gauza bera egin dabe Lanaren Nazinoarteko Erakundeak eta Nazino Batuek (Garapen Iraunkorrerako Helburuen bitartez).
Horregaitik, Frantzisko aita santuak Gizalegezko Lanaren alde (2015) egin izan dauan aldarrikapenari erantzun gura deutsagu, Eleizbarrutian ekimen ebanjelizatzaile honegaz bat eginez.
https://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/declhttps://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/declhttps://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/declaracionitd/adhesion/https://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/declaracionitd/adhesion/https://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/declaracionitd/https://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/declaracionitd/https://w2.vatican.va/content/francesco/es/speeches/2015/may/documents/papa-francesco_20150523_acli.htmlhttps://w2.vatican.va/content/francesco/es/speeches/2015/may/documents/papa-francesco_20150523_acli.html
7
* Ezinbesteko datuak. Lauki hau markatzean, baimena emoten deutset ekimenaren
sustatzaileei formulario honetan jasotako datuak ekimen horren inguruko helburu eta jarduerean erabilteko bakarrik, pribatutasun politikan esaten danaren arabera.
ETA GAI HONETAN SAKONDU GURA IZAN
EZKERO?
Hurrengo orrialdeetan hainbat lagungarri (“Eranskin” deituko doguz) jasoten da eta baliagarri izan daitekez lantzeko, alkarrizketan jarduteko eta otoitz egiteko.
• I. eranskina: gure eleizbarrutiko eta beste hainbat lekutako behin-behinekotasunaren inguruko datuak.
• II. eranskina: Gizalegezko lanari buruzko Eleizaren irakaspenaren txatalak.
• II. eranskina: “Eskatu gizalegezko lana. Ez da txantxa” 2018ko kanpainako pare bat kontaketa.
• IV. eranskina: taldean hausnarketa egiteko proposamena.
Herria
Eleizbarrutia
Hartu-emonerako
Izena *
Abizena*
Helbide Electronikoa*
Telefonoa
Parrokia, mobimentu, erakunde, organismo edo taldearen izena
https://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/politica-de-privacidadhttps://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/politica-de-privacidadhttps://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/politica-de-privacidad
8
I. ERANSKINA. HAINBAT DATU
Langabezia-tasak behera egin dau Euskadin azken
urtean, %10,2ra heldu arte. Langabezian dagozanak 106.300 inguru dirala uste da (Europa press 2019/01/18)
Euskadin, lan egiteko adinean dagozanen %4a lanean pobretasuna jasateko arriskuan da. Behin-behinekotasuna eta soldata eskasak dirala-eta, makina bat beharginek jaso behar dau DBE (Deia 2018/06/01)
2018ko urtearen amaieran, prezioen igoera %1,2koa
da. Eta, horren parean, langile askoren soldata KPIaren azpitik hazten da (USO 2019/01/15)
Laneko ezbehar-kopuruak gora egiten dihardu etenbarik, baita lan-erreforma onartu ondoren be (CCOO 2019/01/17)
Eta gehiago behar izan ezkero, ondorengo orrialdera jo: www.iglesiaporeltrabajodecente.org. Beste hainbat lagungarri aurkituko dozue bertan.
https://www.europapress.es/euskadi/noticia-tasa-paro-baja-euskadi-111-102-ultimo-ano-ocupados-crecen-18-20190118105149.htmlhttps://www.europapress.es/euskadi/noticia-tasa-paro-baja-euskadi-111-102-ultimo-ano-ocupados-crecen-18-20190118105149.htmlhttps://www.europapress.es/euskadi/noticia-tasa-paro-baja-euskadi-111-102-ultimo-ano-ocupados-crecen-18-20190118105149.htmlhttps://www.europapress.es/euskadi/noticia-tasa-paro-baja-euskadi-111-102-ultimo-ano-ocupados-crecen-18-20190118105149.htmlhttps://www.deia.eus/2018/06/01/sociedad/euskadi/precariedad-y-salarios-de-pobreza-dan-lugar-a-trabajadores-que-reciben-la-rgihttps://www.deia.eus/2018/06/01/sociedad/euskadi/precariedad-y-salarios-de-pobreza-dan-lugar-a-trabajadores-que-reciben-la-rgihttps://www.deia.eus/2018/06/01/sociedad/euskadi/precariedad-y-salarios-de-pobreza-dan-lugar-a-trabajadores-que-reciben-la-rgihttp://www.uso.es/2018-cierra-con-una-subida-de-los-precios-del-12-que-salva-la-pobre-subida-salarial-pactada/?fbclid=IwAR35id8-T-wnakBuGTn5a5c2bPjbz5C1l8M1pMBNNvS8VOT4Dr16rk7nAhwhttp://www.uso.es/2018-cierra-con-una-subida-de-los-precios-del-12-que-salva-la-pobre-subida-salarial-pactada/?fbclid=IwAR35id8-T-wnakBuGTn5a5c2bPjbz5C1l8M1pMBNNvS8VOT4Dr16rk7nAhwhttp://www.uso.es/2018-cierra-con-una-subida-de-los-precios-del-12-que-salva-la-pobre-subida-salarial-pactada/?fbclid=IwAR35id8-T-wnakBuGTn5a5c2bPjbz5C1l8M1pMBNNvS8VOT4Dr16rk7nAhwhttp://www.ccoo.es/noticia:358577--La_siniestralidad_laboral_sigue_creciendo_desde_que_se_aprobo_la_reforma_laboral?fbclid=IwAR3ZWNicNdDoR1mRmNWIT4bk3FYdNCPItmvogx6dpqELIL64HsD53PsKZtwhttp://www.ccoo.es/noticia:358577--La_siniestralidad_laboral_sigue_creciendo_desde_que_se_aprobo_la_reforma_laboral?fbclid=IwAR3ZWNicNdDoR1mRmNWIT4bk3FYdNCPItmvogx6dpqELIL64HsD53PsKZtwhttp://www.ccoo.es/noticia:358577--La_siniestralidad_laboral_sigue_creciendo_desde_que_se_aprobo_la_reforma_laboral?fbclid=IwAR3ZWNicNdDoR1mRmNWIT4bk3FYdNCPItmvogx6dpqELIL64HsD53PsKZtwhttp://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/http://www.iglesiaporeltrabajodecente.org/
9
Klase ertaineko sei familiatik bat pobretasunean jausi zan krisiaren eraginez eta oraindik ez da suspertu (Público 2019/01/21)
Desbardintasunaren inguruko txostena: gora egin dau Espainian inongo sarrerarik ez daukien familien kopuruak eta baita ultraaberatsen kopuruak be (Infolibre 2019/01/21)
Munduko 26 personarik aberatsenek gizadia erdik
beste aberastasun daukie (Vaticannews 2019/01/21)
Barri eta datu honeen atzean, behin-behinekotasuna jasaten daben edo lan duinik ez daukien bizitzak, personak eta familiak dagoz. Beharbada, senide, auzotar, adiskide, lankideren… baten arpegia ipini geinkioe datu horreei…
II. ERANSKINA. ZER DINO ELEIZAREN
IRAKASPENAK?
On Mario Izeta gotzainak mezua zuzendu eutsan Eleizbarrutiari lan-munduarentzat aparteko esanahia daben egun biren inguruan: apirilaren 28a (Laneko Segurtasun eta Osasunaren aldeko Munduko Eguna) eta maiatzaren 1a (Langileen Nazinoarteko Eguna, San Jose Langilearen Eguna 2017).
“Gizarte zuzentasunaren eskakizun lez, ekonomian, laneko
hartu-emonetan, munduaren eta gizartearen eraketan, gizon
eta emakumea, batez be ahulenak, lehenetsi behar dirala
aldarrikatzen da egun horreetan. Azken batean,
https://www.publico.es/economia/seis-familias-clase-media-cayo.htmlhttps://www.publico.es/economia/seis-familias-clase-media-cayo.htmlhttps://www.publico.es/economia/seis-familias-clase-media-cayo.htmlhttps://www.publico.es/economia/seis-familias-clase-media-cayo.htmlhttps://www.infolibre.es/noticias/economia/2019/01/21/pobres_cada_vez_mas_pobres_condenados_serlo_para_siempre_necesitan_mas_anos_para_volver_los_niveles_desigualdad_previos_crisis_90912_1011.htmlhttps://www.infolibre.es/noticias/economia/2019/01/21/pobres_cada_vez_mas_pobres_condenados_serlo_para_siempre_necesitan_mas_anos_para_volver_los_niveles_desigualdad_previos_crisis_90912_1011.htmlhttps://www.infolibre.es/noticias/economia/2019/01/21/pobres_cada_vez_mas_pobres_condenados_serlo_para_siempre_necesitan_mas_anos_para_volver_los_niveles_desigualdad_previos_crisis_90912_1011.htmlhttps://www.vaticannews.va/es/mundo/news/2019-01/informe-oxfam-ong-pobreza-ricos-milmillonarios-26-desigualdad.html#.XEXS6H2Vrts.twitter
10
alkartasunera, guztion etxea eraikitzeko ahaleginak batzera,
giza familia izatera, eskubidedun, gizon-emakumearen
neurrirako gizalegezko lanaren alde egitera garoiezan egunak
dira”.
Bere idazkian azaltzen ebanez: “Gaur be
lana, gizarte auziaren giltza da,
beharbada funtsezko giltza, San Joan
Paulo II.ak inoanez. Giza lana nahitaezko
bitartekoa da norbere bokazinoaren
garapen pertsonalerako eta gizon-
emakumearen duintasun santuaren
autormenerako.
Lanaren bidez eratzen da bizitza sozial eta politikoa, bizimodua
guztion ongizateari begira antolatzen da, senide alkartasunak
gizon eta emakume guztiei eta bakotxari eskatzen deutsen
zuzentasun eta karidadezko eskakizunei erantzuten jake,
Jaungoikoak gizadiarentzat dauan Egitasmoari lagunduz.
Ikuspuntu honetatik, gizalegezko lanaren alde egiteak
lehentasunezko kontua izan behar dau gizarte, sindikatu,
politika, enpresa arloko erakundeen eta Eleizaren bizitzan,
Benedikto XVI.ak “Caritas in Veritate” agirian dinoanez,
“gizalegezko lanaren aldeko munduko koalizinoagaz” (63.
zenb.) bat eginez” (Gizalegezko lanaren alde, gizon-
emakumeak daualako lehentasuna)
Espainiako gotzainen esanetan,
«gizarteratzea eta gizarte batasuna lortzeko
politikarik eraginkorrena, lana sortzea da, hain
zuzen be. Baina. Lana gizon-emakumearen
osotasunerako bide izan daiten, bere oinarrizko
http://www.bizkeliza.org/fileadmin/documentos/_obispo/cartas/carta_obispo_de_bilbao_mario_iceta_en_defensa_del_trabajo_decente_2017.pdfhttp://www.bizkeliza.org/fileadmin/documentos/_obispo/cartas/carta_obispo_de_bilbao_mario_iceta_en_defensa_del_trabajo_decente_2017.pdf
11
beharrizanak asetzeko gauza izateaz gainera, lan duin eta
egonkorra izan behar dau».
Gotzainek adierazo ebenez, Benedikto XVI.a bera izan zan
«”gizalegezko lanaren aldeko” munduko koalizinorako dei egin
eta holako lanaren aldeko apustua danek euren gaitasunak
besteen zerbitzura jarteko gizarte ahalegina dala aldarrikatu
ebana. Lan duinak geure talentuak garatzeko aukera emoten
deusku, beste batzukaz bat egitea ahalbideratzen dau eta
autoestimua eta gizarte autortza dakarz» (Espainiako
Gotzainen Batzarra, Eleiza, behartsuen zerbitzari, 32)
Hona hemen “Caritas in Veritate”
entziklikak besteak beste jasoten dauana:
“behartsuak, makina bat kasutan, giza lanaren
duintasunaren bortxaketaren emaitza dira.
Bortxaketa hori, aukerak mugatzea (egitekorik
eza, bigarren mailako egitekoa) izan daiteke
edo gizalegezko lanari lotutako eskubideei
balioa kentzea, batez be bidezko soldatari,
langilearen eta euren familien segurtasunari
dagokienez (…) Baina, zer adierazoten dau
«gizalegezko» hitzak lanari ezartzen jakonean?
Edozein gizartetan, gizon edo emakume guztien funtsezko
duintasunaren adierazpen izango dan lana adierazoten dau;
askatasunez aukeratutako lana, gizon eta emakume langileak
euren alkartearen garapenera eraginkortasunez lotuko dituan
lana; langileak errespetatuko dituan eta bazterketak saihestuko
dituan lana; familien beharrizanak asetzea eta umeak, lan
https://www.conferenciaepiscopal.es/instruccion-pastoral-iglesia-servidora-los-pobres/https://www.conferenciaepiscopal.es/instruccion-pastoral-iglesia-servidora-los-pobres/https://www.conferenciaepiscopal.es/instruccion-pastoral-iglesia-servidora-los-pobres/
12
egitera derrigortu barik, eskolatzea ahalbideratuko dauan lana;
langileei askatasunez antolatzeko eta euren ahotsa
entzunazoteko aukera emongo deutsen lana; eremu pertsonal,
familiar eta espiritualean, norbere sustraiakaz egokitasunez
berraurkitzeko eremua itziko dauan lana; erretirora heltzen
diran beharginei balintza egokiak ziurtatuko deutsezan lana”.
(Caritas in Veritate, 63)
Frantzisko Aita santuak dinoanez, «gizartearen
antolaketaren arabera gizon eta emakume guztiek lan egiteko
aukerarik ez dabenean, lanaren duintasunak lotzen ez
dituanean, gizarte hori okerreko bidetik doa: ez da zuzena!
Jainkoaren beraren aurka doa, gure duintasuna hortik hastea
nahi izan dau-eta. Aginteak, diruak, kulturak… ez deusku
duintasunik emoten, ez! Lanak emoten deusku duintasuna!
Eta lan duinak, gaur egun, hainbeste
eta hainbeste sistema sozial, politiko
eta ekonomikok egin dauan
aukeraketa persona zapaltzea eta
esplotatzea izan dalako»(Lanari
buruzko homilia. Vatikano,
2013ko maiatzak 2)
III. ERANSKINA. GIZALEGEZKO LANA EZ DA
TXANTXA
POSIBLE DA AURREZTEA BE
Distraitu egiten naz azken 11 hilebeteok gogoratzen. Arpegia mobidu eta gelako puntu zehatz batera begira jarten jatala sentitzen dot, eta burua astindu eta barriro arreta jarten
http://w2.vatican.va/content/benedict-xvi/es/encyclicals/documents/hf_ben-xvi_enc_20090629_caritas-in-veritate.htmlhttp://w2.vatican.va/content/benedict-xvi/es/encyclicals/documents/hf_ben-xvi_enc_20090629_caritas-in-veritate.htmlhttp://w2.vatican.va/content/benedict-xvi/es/encyclicals/documents/hf_ben-xvi_enc_20090629_caritas-in-veritate.html
13
saiatzen naz. Egungoko nahaste-borrastea mahaiaren gainean: orrialdeak, bost klip, Joan semeak itzitako zuzentzaile-potoa, erabiltean kirrinka egiten dauan azpimarratzaile horia eta “Ospitale inguruaren garbitasuna eta materialaren garbiketa” liburua… Sekula ez neban pentsatu ikasten hasiko nintzanik, eta gitxiago persona nagusi bat zintzeaz batera. Hauxe esaten deuste beti: hilean 450 euro jasota, hemen jaten eta lo egiten badozu, ez dozu besterik behar, aurreztu be egin daikezu! GIZALEGEZKO LANA AMETS (Gizalegezko ordutegia) Pilar ez da goizegi altxatzen; ordurako, Jose gosariak prestatzen ari da eta berak Maria esnatzen dau.
- Maria, laztana, altxatu, berandu helduko zara-eta institutura. Egun on!
- Egun on, ama! Harridura islatzen daben begi distiratsuakaz, Mariak galdetzen deutso:
- Nigaz etorriko zara instituturaino? - Jakina! Zeuk eskatzen deustazun guztietan!
Pilar zorionekoa da, alkarregaz gosaltzen dabe sukaldean. Aspalditik amesten eban une hau, eta kafea eta gailetak, gaur, sekula baino gozoago iruditzen jakoz. Fakultaterako autobusa hartzeko arineketan ataraten dan Abraham agurtzen dau, Mariari institutua dagoan kale-kantoira laguntzen deutso eta erosketakaz bueltatzen da etxera.
- Oilaskoa erosi dot, prestatuko dozu oilasko gisatua bazkaltzeko? –galdetzen deutso Joseri eta honek begiratu, besarkatu eta baietz esaten deutso.
14
Gizalegezko kontratua)
Pilar sasoiz heltzen da lanera: 10:00 sartu eta 17:00etan ataraten da. Jantokiaren jabeak beste sukaldari bat kontratatu eban eta orain lana banatu egiten dabe. Orain ez dau lanaldi bikotxik egiten, eta asteburu eta aparteko egunak txandaka egiten dabez. Gustuko dau ostalaritzan lan egitea, beste ikasketa batzuk egin ebazan arren. Pilarrek maitasuna jarten deutse jakiei, gozatu egiten dau plater barriak egiten eta lankideagaz ukondoz ukondo lan egiten.
- Pilar, etorri zaitekez bulegora? –esaten deutso nagusiak- (…) Begiratu bat egin kontratu barriari. Ordu guztiak aseguratu deutsueguz. Oso pozik gagoz zuokaz eta aurreko nagusiagaz zeunkien kontratua ez zala bidezkoa pentsatu dogu.
Pilar, begiak zabal-zabal, sinistu ezinda dago (…) Ordu guztiak kotizatu!!! Gaur inoiz baino pozago heltzen da etxera. Bostak eta erdi baino ez dira eta arratsalde osoa dau aurretik. Mariaren biharko azterketa datorkio burura (aditzak errepasatu beharko dabez) eta domekan Abrahamen kontzertura joateko aukera izango dauala pentsatzen du. Bidean, amari be deitzen deutso, zeozer behar dauan galdetzeko. Eta hilaren erdia dala eta oraindik soldataren zati bat gastatu barik dauala pentsatzen dau… - Etxean nago!
- Jo, ama, a ze sustoa! Ez naiz ohitzen zu etxean hain goiz ikusten –nagusiak musu emoten deutso eta Mariak be bai.
- Zelan fakultatean? Eta zu institutuan? Tira, goazen, amonaren etxera goazala kontatuko deustazue dana.
- Ama, gero hizkuntza-azterketarako ikasi behar dot. Galdetuko deustazu? Pilarrek baietz dinotso eta hizketan
15
doaz autorantz. Amama gaixorik dago, baina nahiago dau bere etxean bizi eta horregaitik sarri bisitatzen dabe. Lehen zapatuz baino ezin eban joan. Gainerako egunetan ezinezkoa eban, iluntzeko zortzietan heltzen zalako etxera, lanaldi bikotxen ostean eta leher eginda egoalako. Gaur hirurak doaz. Jose oraindik ez da lanetik atara, eta amonak irribarretsu hartzen ditu.
Txirrinak joten dau eta bostak dira…
Pilar, irribarrea ahoan altxatzen da. Amets zoragarria izan da. Etxea isilik dago, kafea kafetera handian egiten dau, Jose eta Abrahamek be kafea izan daien eta etxetik ataraten da pare bat gaileta janez. Bidean, otoitz egiten dau.
Lanaldi bikotxik ez dauala egingo esango deutso nagusiari, dagokiozan orduak baino ez dituala sartuko. Badaki ez dagoala bakarrik; Jose, parrokiako lagunak, bere taldea, auzokidea… ondoan ditu (“sindikaturen batean izena emon beharko dot”, pentsatzen dau).
Beldur da, aurretik eban lana itzi eta hau hartu ebalako, eta Josek ordu batzuk baino ez ditualako egiten tailerrean, baltzean. Baina hilebete bitik gora daroaz lanaldi bikotxak egiten; sukaldean ez dau inongo laguntasunik eta berak Mariari ikasten lagundu gura deutso, familia osoak gosaltzea gura dau, Abrahamen kontzertura joan, ama bisitatu, eta senarragaz solasean jardun, sofan leher eginda jarri aurretik… Eta, bai, hilaren erdialdean, oraindik soldataren zati bat gastatu barik dauka (eta horrexek kontsolatzen dau). Baina ametsak gizalegezko lanaren ‘gosea’ zabaldu deutso.
16
IV. ERANSKINA. TALDEAN HAUSNARTZEKO
PROPOSAMENA
TALDEAN HAUSNARTZEKO 1.- Ze egoera irudikatzen dabe irudi horreek? Ezagun egiten jatzuez? “Gauza” horreek bakarrik herrialde txirotuetan gertatzen dira? 2.- Ze ezaugarri dau gizalegezko lanak? Ze baldintza izan beharko leuke? Zure ustez, zeintzuk dira gizalegezko lanerako funtsezko lan-baldintzak? 3.- Zeintzuk ete dira lan-esplotazinoaren arrazoiak? 4.- Idatzi “Gizalegezko lana ziurtatzeko dekalogoa” 5.- Zure taldeak (parrokiak, Caritaseko taldeak,…) ze ekintza edo neurri garatzen dau edo garatu daike gizalegezko lanaren alde egiteko?
Zer da zuretzat gizalegezko lana? Zer da taldearentzat gizalegezko lana?