MINBIZIASARRERAMinbizia, gaixotasun oldarkorra da, hilgarria izan daitekeena. Minbizi edo neoplasia
hitzak zelula ugalketa iraunkor, anormal eta autonomoa izendatzen du, zelulen alterazio
genetikoaren ondorioz sortua Eragileen artean hainbat ditugu: tabakoa, dieta, birus
infekzioak, alkohola, faktore genetikoak, ingurune kutsadura eta abar, zeintzuetatik
guztien buru tabakoa dagoen.
Batzuetan organo batean gera daiteke. Beste batzuetan aldiz, gorputzeko beste organo
batzuetara hedatzen da. Kasu horretan, metastasi izena hartzen du.
EZAUGARRIAK
Tumoreak edo neoplasmak ezaugarri desberdinak ditu:
● Zelulak kontrol gabe bikoizten dira, hazkunde faktoreen gehikuntzagatik
● Hazkundea aurrera ez eramateko zeinuak isilik daude.
● Seinale apostosikoak inhibitua dauzkate.
● Kapilar berriak sortu ditzakete, aurretik zeudenetatik.
● Ez die eragiten Immunitate sistemako erasoak.
Bi motatako tumoreak:
Onbera:
● Zelula hauek hazten ari diren organoen zelulen itxura bera daukate.
● Normalean astiro hazten dira. Mitosi gutxi eta ohikoak egiten dituzte.
● Dauden organoan bikoizten dira, baina ez dute beste organorik erasotzen.
● Ez da metastasirik sortzen.
Gaiztoa:
● Ez dute dauden organo edo ehunen itxura bera.
● Hazkunde abiadura desberdinak dituzte. Mitosi ugari eta arraroak.
● Alboko ehunak erasotzen dituzte.
GAIXOTASUNAREN GARAPENA
Hasiera
Agente kantzerigenoak ADN zelularrean alterazio genetikoa
eragiten du. Honekin erlazionatuta bi gene mota aipatu behar dira:
● Onkogeneak
● Gene supresore edo antionkogeneak
Zelula onkogeneen aktibazio progresibo eta independentegatik minbizi zelula bihurtzen
da.
Progresioa
Progresio tumorala ondoko prozesu hauen bdez gauzatzen da:
● Inguruko zelula edo organoen inbasioa
● Eskualdeko gongoil linfatikoen inbasioa
● Odoleko transmisioa
Honela minbizi zelulek eskualde urrunetan tumore berriak sortzen dituzte, metastasiak.
TRATAMENDUA
Tratamendu espezifikoa hiru bidetik etor daiteke:
● Kimioterapia.
● Erradioterapia.
● Kirurgia.
Kasu terminaletan, gaixoak tratamendu espezifikorik ezin duenean hartu, tratamendu
sintomatikoa baino ez du jasotzen, hil arteko tartea ahalik eta modurik hoberenean
pasatzeko.
Top Related