Euskarak munduan zehar betetzen duen tokia zabaltzen duen sare
soziala
2
• Noiz sortu zen Mintzatu: 2012ko azaroan aurkeztu zen lehen bertsioa. 2013ko abenduan bigarren bertsioa jarri da martxan. • Noren egitasmoa: Irontec enpresaren ideiatik abiatuta, Azkue Fundazioak
hartu zuen egitasmoaren ardura.
• Zein elementu nabaritzen dira Mintzatun: . Soilik euskaraz . Geokokapena . Parte hartzean oinarrituta . Sare soziala izatea
Laburpena
3
Azkue Fundazioak euskara sustatzen du sarean. Sare sozialak, webguneak, aplikazioak eta teknologia eta euskara lotzen dituzten egitasmoak sortu, garatu, asmatu edo zabaltzen ditugu. Euskara modu berritzaile eta modernoan aurkeztu nahi dugu eta gure egitasmoak didaktikotasuna lantzea eta atseginak izatea dugu helburu. Azkue Fundazioak Bilbon dagoen Euskararen Etxea kudeatzeko ardura dauka baita ere bai. Mota ezberdineko bisitak antolatzen ditugu: ikastetxeak, publiko orokorra, beste herri batzuetako turistak… Bisita doakoa da eta hilean behin larunbata goizez egin daitezke ere. Animatu eta etor zaitezte euskararen esperientzia bizitzera! www.azkuefundazioa.org www.azkuefundazioarenegunkaria.org
Azkue Fundazioa
4
Mintzatu euskarak munduan zehar betetzen duen tokia sailkatu eta zabaldu nahi duen sare soziala da.
Dibertigarria Parte hartzailea
Soziala
Didaktikoa
Ludikoa
Teknologikoa
Praktikoa
Entretenigarria
Zer da Mintzatu?
5
Zein helburu bete nahi du Mintzatuk? • Euskarak munduan duen tokia bilatzea, identifikatzea, ezagutzea eta
zabaltzea. • Munduko euskaldun leku guztiak interneten zabaltzea. • Munduan zehar dauden euskaldunak harremanetan jartzeko erreminta
izatea. • Euskaraz aritu ahal izateko bide berriak zabaltzea. • Euskara sarean zabaltzea teknologiak ematen dituen aukera eta
baliabideetaz baliatuz. • Euskaraz ikasten ari direnentzat eta euskaldunontzat zerbitzua eskaintzea:
euskaraz egin dezaketen lekuak errez identifikatzeko balio izatea. • Euskararekiko ardura eta hizkuntzarekiko errespetua adierazteko tresna
bihurtzea. • Euskararen presentzia soziala nabarmentzeko erreminta izatea.
6
Mintzaturen osagaiak
7
• 2012ko azaroan aurkeztuta, lehen bertsioko Mintzatun hiru gauza egin zitezkeen:
• Leku berriak sortu eta identifikatu. • Unean geunden tokian etiketatu, hor geundela adierazi. • Lagunak egin plataformaren barruan.
• Abiapuntu honetatik hasita eta beta bertsio modura erabiliz, baliabide
gehiagoz hornitzea izan zen hurrengo erronka. Erreminta erabilgarri, dibertigarri eta praktikoa bilakatzea nahi genuen. Eta internet sozialak eskaintzen dituen baliabideei probetxua ateratzea.
• 2013ko abenduan hauek dira Mintzatu 2.0k aurkezten dituen aukerak: • Leku bakoitzean argazkiak erantsi daitezke ere eta leku bakoitzeko
iruzkinak egin.
• Lagunen arteko elkarrizketak burutu daitezke, plataformatik irten gabe.
Plataformaren bilakaera
8
Nola dago garatuta? • Datu baseak: MySQL • Programazioa:
• PHP 5.3.+ eta Zend Framework • Frontend: HTML5 + CSS3. • jQuery (javascript) • Google Mapseko APIaren azken bertsioa.
• Izen ematea eta autentikazioa: • Facebook Connect
• API-a: • Aplikazio eta webguneko web zerbitzuen arteko komunikazioa API JSON
aurreratuaren bidez burutzen dira. • App-ak:
• Sistema eragile bakoitzak eskatzen dituen baldintzetan oinarritutako interfazeen garapena.
• Geolokalizazio sistema (GPS baliabidea) erabiltzen dute unean-uneko inguruko edukiak erakusteko.
• Kode osoa GitHub delakoan askatuta dago
Mintzaturen alderdi teknologikoa
9
Mintzatuk hamaika aplikazio ezberdin izan ditzake. Hauek dira sare honetan egin daitezkeen jarduetariko batzuk: • Euskaraz egiten den lekuen munduko mapa ikusi.
• Euskaraz egiten den leku berriak sortu eta identifikatu.
• Uneko gure kokapenaren arabera inguru geografiko horretan Mintzatun
agertzen diren lekuak ikusi.
• Leku konkretu batetan euskaraz ari garela adierazi eta edukiez hornitu: iruzkinak, gomendioak, argazkiak…
• Munduko beste euskaldun batzuekin harremanetan jarri eta elkarrizketak egin.
Zertarako erabil dezakegu Mintzatu
10
• Ikuspegi ludiko batetik, euskararen erabilera sustatu modu dibertigarrian: zenbait lekutako garaikurrak lortzeko aukera. Jarduerari lotutako sariak dira.
• Euskararekiko ardura erakutsi, kontzientziazioa.
• Estres linguistikoari aurre egin.
• Mintzatzeko taldeak osatu. Minzanet plataformarekin lotu.
• Eguneroko bizitzan hizkuntzaren erabilpenari aukera gehiago eman.
• Esparru ezberdinetan hizkuntzari merezi duen errespetua adierazi: lan-arloan, merkataritzan…
• Komertzio arloan kanpainak zabaldu.
• Hezkuntza arloan, euskara ikastearen hesparruan, erabilpena sustatu.
11
• Doako plataforma da.
• Webgunearen bidez edo Android/iOS App-ak deskargatuz sar gaitezke.
• Izena ematen da erabiltzaile gisa, gure jarduera partekatu ahal izateko.
• Plataformaren bidez edo Twitter/Facebookeko kontuak lotuz eman daiteke izena.
• Dinamika: • Unean-uneko geokokapena partekatzean datza. • Lekua bilatzeko aukera dago. • Edukiz josi dezakegu kokapen zehatz hori: iruzkinak, argazkiak… • Lekua sortuta ez balego, sortzeko aukera daukagu. • Leku bakoitza kategoria jakin batetan egituratzen da. • Mintzatun egindako jarduera beste sare sozialetan zabal genezake. • Gure erabiltzailea aurki dezakete beste erabiltzaileek.
Zer egin behar da Mintzatun aritzeko?
12
Itxura Mintzatu.com lehenengoz zabaltzerakoan irudi hau agertuko zaigu:
Izena emateko edo saioa hasteko aukera
Mintzatuko mapa eta lekuak Izena eman edo saioa hasi
Jarduera - Azken lekuak
Jarduera - Azken erabiltzaileak
Aplikazioak deskargatzeko
Mintzanet egotasmoarekin lotura
Arduradunak
Nola parte hartu. Erabilpena
15
Saioa hasi
Erabiltzaile izena eta pasahitza
Facebook Connect bidez
16
Lehenengo begirada
Profila eta oharrak
Mapa eta lekuak
Bilatzailea
Azken erabiltzaileak
Azken lekuak
17
Erabiltzailearen hasiera
Oharrak: plataformako Lagunekin izandako harremana
Erabiltzailearen lagunak Egindako azken jarduerak
Erabiltzailearen profila: Lekuak, alkatetzak, datuak, garaikurrak, deskribapena, azken lekuak
18
Bilatzailea
Lekuak bilatzeko: • Izenaren bidez • Kategoria jakin baten arabera • Erabiltzailearen uneko
kokapenaren araberako emaitzen bidez
19
Lekuaren araberako bilaketaren emaitza • Kokapen zehatza mapan • Leku horri buruzko informazioa • Datuak aldatzeko aukera • Deskribapena / Kategoria • Erabiltzaileek argiratatutako
argazkiak • Alkatea (nagusia) nor den
adierazi eta ez balego, eskuratzeko aukera
• Leku horretako nagusiak zenbat biderrez egin duen check-in berton
• Berton check-in egiteko aukera • Lekuari buruzko iruzkinak • Lekuari buruzko datuen akatsak
zuzentzeko aukera
Bilatzailea : leku baten araberako bilaketa
20
Erabiltzailearen izenaren araberako bilaketaren emaitza • Izen horrekin agertzen diren
erabiltzaile guztien profilak zerrendatzen dira.
• Izenarekin koinziditzen ez duten erabiltzailerik ez balego, emaitzik ez dagoela adieraziko da.
Bilatzailea : erabiltzaileen araberako bilaketa
21
Izenaren araberako bilaketaren emaitza • Izen-abizenak • Argazkia • Berak sartutako deskribapena • Zenbat leku zabaldu dituen • Zenbat leku berri sortu dituen • Zenbat alkatetza dituen • Zenbat lagun egin dituen
plataforman • Irabazitako sariak • Zein izan den partekatutako
azken kokapena • Mezua bidaltzeko aukera • Beste erabiltzaileen mezuak • Bere lagunek egindako azken
kokapen partekatzea
Bilatzailea : erabiltzaileen araberako bilaketa
22
“Hemen nago” botoia • Kokapen zehatza bilatzen du eta
zabaldu egiten da
Gure kokapena zabaldu …
23
“Hemen zaude” botoia • Twitter eta Facebooken bidez gure
kokapena zabaltzeko aukera
… Eta partekatu
24
• Doako aplikazioak dira, bai Android eta bai iOS sistemetarako. Hauek zuzenean plataforma bakoitzeko merkatuan deskarga daitezke.
• Android sistemakoa deskargatzeko: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.irontec.mintzatu
• iOS sistemakoa deskargatzeko: https://itunes.apple.com/US/app/id742206894?mt=8
Nola parte hartu. Sakeleko telefonoetako aplikazioak
25
Hasiera
Hasierako pantaila • Mintzatu zer den azalpena
26
Izena ematea eta saioa hastea
Izena emateko pantaila • Izena eman edo saioa hasteko • Facebook Connect-en bidez saioa
hasteko aukera. Facebookek baimena eskatuko du
27
Erabiltzen hasi : lehenengo pantaila
Lehenengo pantaila • Saioa hasita dugunean pantaila
hau agertuko da. • Gure uneko kokapen
geografikoaren inguruan etiketatu izan diren lekuak agertzen dira, mapa eta lekuaren izenarekin.
28
Bilaketak: lekuak eta erabiltzaileak bilatu
Lekuak eta jendea bilatzeko • Luparen bidez bilaketa egin
genezake, bai lekuak eta bai erabiltzaileak bilatzeko.
• Lekua bilatzeko: • “Lekuak” aukera sakatu →
lekuaren izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.
• Bilaketaren araberako lekuak erakutsiko dizkigu. Leku berri bat sortzeko aukera izango dugu baita ere.
• Erabiltzaile bat bilatzeko: • “Jendea” aukera sakatu →
erabiltzailearen izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.
• Bilatutako izenaren arabera plataforman dauden erabiltzaileen zerrenda agertuko zaigu.
29
Menua eta aukerak
Menuaren aukerak • Mintzaturen logoa (m) sakatu. • Aukera ezberdinak: Lekuak /
Lagunak / Esploratu / Profila / Ezarpenak
• Botoi bakoitzak pantaila ezberdin batetara bideratuko gaitu.
30
Menuaren aukerak : Lekuak
Menuaren aukerak :: Lekuak • Etiketatu izan diren azken lekuen
zerrenda ikusiko dugu.
31
Menuaren aukerak : Lagunak
Menuaren aukerak :: Lagunak • Plataforman egin ditugun
lagunen zerrenda ikus dezakegu. • Lagunen profilak zabaltzeko
aukera daukagu eta hauen jarduera ikusteko.
• Izena eta profilean duen argazkia agertuko zaizkigu.
32
Menuaren aukerak : Esploratu
Menuaren aukerak :: Esploratu • Mintzatun etiketatutako leku
guztien mapa. • Etiketen ikonoen arabera zein
motatakoak diren ezberdindu genitzake.
• Mapa handitu daiteke, zehatzago ikusteko.
33
Menuaren aukerak : Profila
Menuaren aukerak :: Profila • Norberaren profila ikusteko
aukera. • Zer ikusiko dugu?
• Gure argazkiak • Check-in egin izan dugun
lekuen zerrenda • Laguna egiteko eskaerak • Check-in egin izan dugun
azken lekua • Lortutako alkatetzak • Lortutako domina edo
garaikurrak
34
Menuaren aukerak : Ezarpenak
Menuaren aukerak :: Ezarpenak • Zer egin genezake atal honetan?
• Saioa itxi: Erabiltzailearen saioa itxi.
• Sare sozialak: Mintzatu kontua norberaren beste sare sozialetako kontuekin lotu (Twitter eta Facebook).
• Lizentziak: Aplikazioaren lizentziak berrikusi.
35
Lekuen profila
Lekuak: Leku baten etiketan sakatuz gero edo pertsonalizatutako bilaketaren baten emaitzean sakatzerakoan, leku horren profila agertuko zaigu: • Lekuaren datu fisikoak. • Argazkiak. • Berton check-in egin izan duten
azken erabiltzaileen zerrenda. • Iruzkinak egin ditzakegu • Check-in egiteko aukera dago • Argazki gehiago igotzeko aukera
dago
36
Mintzatuk gizartearen alor ezberdinetan erabil daitekeela eta baita helburu ezberdinekin aplikatzea ere posible dela uste dugu. Horrela, esparru ezberdin hauetarako aprobetxagarria izan zitekeen: • Publiko orokorrarentzat: guztion artean leku euskaldunen sarea osatzeko
aukera dugu.
• Erakunde publikoak: euskaraz egiten dutela eta hizkuntzarekiko ardura azaleratzeko aukera izango dute.
• Hezkuntza munduan eta ikasleentzat: euskara ikasten ari diren erabiltzaileek euskaraz praktikatzeko lekuak aurki ditzakete. Euskaltegi, elkarte eta erakundeek berton euskaraz egiten dutela adierazteko aukera daukate.
• Negozioak, dendak eta ostalaritza arloa: negozioetako jabeek ere euskararekiko ardura eta konpromisoa erakutsi dezakete.
Noretzat gerta daiteke interesgarria
37
• Mundu osoko Euskal Etxeak agertzeko aukera daukate. Munduan zehar
sakabanatuta dauden euskaldunak nora joan eta elkartzeko lekua aurkitu ahal izango lukete.
• Euskal jaiak, euskararen aldeko jaiak: urtean zehar euskararen aldeko jai eta ekimen ezberdinak ospatzen dira munduko hainbat tokitan (ikastolen aldeko jai ezberdinak, Korrika, AEK eguna, Euskararen Nazioarteko Eguna … ). Hauetan ere Mintzatu ardatz geografikoa bihurtu daiteke.
Beste ideiarik otu zaizu? Jarri gurekin harremanetan eta komentatuko dugu!!
38
Mintzatu euskararen erreminta transbersala da eta helburu eta egitasmo ezberdinekin lotu daiteke. Egun, adibidez, Mintzanet plataformari lotura egin diogu Mintzaturen webgunetik, euskaraz internet bidezko bideokonferentzia bat egin nahi duten erabiltzaileek errazago topatzeko inguruko beste erabiltzaile batzuk. Baina beste hamaika aplikazio izan ditzake! Azkue Fundaziotik ateak zabalik ditugu mundu osoko euskalzaleontzat. Egitasmo edo ideia bat badaukazue eta Mintzatu erabili nahi izanez gero, etorri eta kontatu eta zabalduko dugu!
Elkarkidetza aukerak
Has gaitezen euskaraz mintzatzen garen lekuak etiketatzen!
Eskerrik asko!
Top Related