01
MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA
BBVA FUNDAZIOA BILBAO 2014-2015
2015eko maia tzaren 5a
02
Asteartea, 2015eko maia tzak 5
BBVA Fundazioa
San Nikolas Eraikina
San Nikolas plaza, 4
Bilbao
BBVA Fundazioa Grupo BBVA-k hura presente
dagoen gizarteen ongizatearekin eta hobekun -
tzarekin duen konpromisoaren adierazpena
da. Ikerketa zientifikoa eta bikaintasunezko
sormen artistikoa susta tzen eta babesten
ditu, baita horiek gizartean duten proiekzioa
bera ere. Kulturari dagokion programaren
barnean, musika klasikoan jar tzen du arre-
ta gehien, xx. mendeko eta mende honen
hasierako konposizioan batik bat. Jardueren
tipologiak honako hauek har tzen ditu barne:
• Lehiaketak eta sariak, BBVA Fundazioaren
Ezagueraren eta Kulturaren Mugak Saria,
Musika alorrean, eta Asociación Española
de Orquestas Sinfónicas (AEOS)-Fundación
BBVA-ren Konposizio Saria besteen artean.
• xx eta xxi. mendeetako musikaren in-
terpretazio-zikloak. Horien artean, honako
hauek gailen tzen dira: Erretratuak Zikloa,
PluralEnsemble taldearen ardurapean, Au-
ditorio Nacional de Música de Madrid-en;
Bakarlarien Zikloa eta Musika Garaikideko
Kon tzertu Zikloa, BBVA Fundazioak Madrilen
(Salamancako Markesaren Jauregia) eta Bil-
bon (San Nikolas Eraikina) dituen egoi tzetan,
hurrenez hurren.
• Prestakun tza akademiko bikaineko tal-
dea, Joven Orquesta Nacional de Españari
(JONDE) xedaturiko beka-programa baten
bitartez. Hark Academia Orquesta Nacional
de España-Fundación BBVA-ren sorkun tza eta
pedagogia programa berri bat izango ditu
BBVA Fundazioa
osagai gisa Orquesta y Coro Nacionales de
España-ren (OCNE) lagun tzarekin, eta horri
esker, JONDEko musikariek OCNEren kon -
tzertuetan parte hartu ahal izango dute;
gainera, Fundación BBVA-Escuela Superior
de Música Reina Sofía Biola Katedrari eta
eskola bereko Sinfonietta de Música Con-
temporánea-ri lagunduko zaio.
• Gazte Interpreteen Zikloak, Fundazioak
Madrilen eta Bilbon dituen egoi tzetan.
• Gure garaiko musikaren audio- eta bideo-
grabaketak eta horien hedapena, batik bat
NEOS-Fundación BBVA seriea eta Espainako
eta Latinoamerikako Egungo Musikaren
Konpositoreen Bilduma, BBVA Fundazioak
VERSO zigiluaren lagun tzarekin sustatua. Era
berean, bereziki gailen tzen diren artisten in-
terpretazioen audio- eta bideo-grabaketara
xedaturiko proiektu bereziak gara tzen dira,
horien artean, Achúcarro irakasleari xedatu-
riko bi proiektuak (Opus Arte eta Euroar ts-
ekin), eta obra edo per tsona enblematikoei
xedaturikoak, hala nola, Tomás Luis de Vic-
toria (BBC-rekin), Cristóbal Halffter jaunari
xedaturiko Ecos y sombras Gutun Zuria eta
Lázaro bere operaren munduko estreinaldia-
ren grabaketa, Ginasterako Panambí (Deu -
tsche Grammophon-ekin), Chaikovskiren Eu-
gene Onegin eta Verdiren Rigoletto operak
(Asociación Bilbaína de Amigos de la Ópera-
rekin [ABAO]), Leticia Moreno-ren Spanish
Landscapes (Deu tsche Grammophon-ekin)
eta Judith Jáureguiren Aura (BerliMusic-ekin).
• Musika klasikora eta operara xedaturiko
orkestra eta erakundeekin lankide tza. Ho-
rien artean, honako hauek azpimarratu be-
har dira: ABAO, Teatro de la Maestranza de
Sevilla, Orquesta y Coro de la Comunidad
de Madrid (ORCAM), Orquesta Sinfónica de
Madrid, Teatro Real de Madrid, eta Teatro del
Liceo de Barcelona.
• Konposizio-enkarguak Espainiako nahiz
nazioarteko sor tzaileei, bereziki Centro Na-
cional de Difusión Musical-ekin (CNDM),
ORCAM eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoare-
kin, beste enkargu zuzen ba tzuez gain.
• Interesa duen publikoari musika-sorme-
naren esanahia argi tzera eta heda tzera xe-
daturiko hi tzaldien eta jardueren zikloak.
Era berean, erreferen tziazko argitalpenak
susta tzen dira musikaren arloan, Scherzo
aldizkaria, adibidez.
Kulturaren oso esparru gu txik erakusten dute
musikak bezain garbi tradizio abera tsaren
mantenuaren -berreguneratua eta etenga-
be aberastua- eta berrikun tza erradikalaren
arteko oreka, biak ere gure garaiko sentikor-
tasunaren fun tsezko osagaiak. Horregatik,
BBVA Fundazioaren programaren fun tsezko
alderdia osa tzen du; egindako lanaren truke,
Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina,
eta Real Academia de Bellas Artes de San
Fernando-ren Ohorezko Domina jaso ditu.
06
07
EGITARAUA
LEHEN ZATIA:
Cuarteto
· Fast
John Cage (1912-1992)
Artificiel
Thierry Alla (1955)
Izaerak*
Xabier Otaolea (1989)
XX
Christophe Havel (1956)
BIGARREN ZATIA:
Sull’oceano
Aurélio Edler-Copes (1976)
Les cheveux de Shiva
· Ganga
· Pûjâ
· Japa
· Mandala
· Vâhana
· Mantra
Bertrand Dubedout (1958)
INTERPRETEAK
Proxima Centauri
Sylvain Millepied, flauta
Marie-Bernadette Charrier, saxofoia
Clément Fauconnet, perkusioa
Hilomi Sakaguchi, pianoa
Christophe Havel, elektroakustika
ZIKLOAREN KOORDINAZIOA
Gabriel Erkoreka
* Erabateko estreinaldia
08
Programarako oharrak
09
John CageCuarteto
1931. urtean, Europatik urtebetez bidaia-
tzen ibili ostean, AEBetara i tzuli zenean,
John Cagek bere konposizio-teknika indar-
tu behar zuela erabaki zuen, eta hainbat
per tsonarengana jo zuen horretarako;
esaterako, Adolph Weiss-engana eta Henry
Cowell-engana. 1933an material erritmikoa
eta melodikoa antola tzeko hainbat metodo
lan tzen ari zen Cage, eta hogeita bost notara
arteko serieak sor tzen. Hori zela eta, Arnold
Schönberg metodo dodekafonikoaren asma-
tzaileari dei tzeko aholkatu zion Cowellek.
Schönberg Alemaniatik etorria zen AEBeta-
ra eta, artean, Hego Kaliforniako Uniber-
tsitateko eta UCLAko irakasle zen. 1934
eta 1936 artean en tzule gisa joan zen Cage
Schönbergen eskoletara, eta lezio pribatuak
ere jaso zituen harengandik. Bi egileen mun-
dua eta musika ikusteko modua erabat des-
berdina zen, ordea, eta esan liteke hesi gain-
diezin batek banatu zituela azkenean. Lau
hamarkada geroago, honela hi tz egingo zuen
Cagek austriarrarekin bizitako pasarteetako
bati buruz: «Hainbat urtez berarekin ikasten
ibili ostean, zera esan zidan Schönbergek:
“Musika idazteko harmoniaren zen tzua eduki
behar duzu”. Nik azaldu nion ez nuela har-
moniaren zen tzurik, eta orduan eran tzun
zidan beti aurkituko nuela oztoporen bat eta,
agian, oztopo hori benetan la tza izatera edo
horma zeharkaezin bilaka tzera iri tsiko zela.
Eta zera iharde tsi nion: “Hori gertatuz gero,
horma horri burukadak ematen igaroko dut
bizi tza osoa”».
Azkenean, Cagek bertan behera u tzi zituen
Schönbergen eskolak, ez bai tzuen haie-
tan bere bilaketa per tsonalerako erakusle
egokirik aurkitu. Baina ez zen esku-hu tsik
joan. Shönbergengandik musika-egiturak
planifika tzeko eta lan tzeko perfekzionismoa
eta zehaztasuna ikasi zituen, egitura horien
jatorria edozein izanik ere (zoria, indetermi-
nazioa, inprobisazioa). Arrazionaltasun hori
konstante bilakatu zen Cageren konposizio-
prozesuetan, baita aurrerago ida tzi zituen
eta i txuraz anarkikoen eta kaotikoen ziren la-
netan ere. Schönbergi dagokionez, Cagek es-
koletan eraku tsitako lan bat bera ere txalotu
ez bazuen ere, geroago eginiko elkarrizketa
batean aitortu zuen ez zuela ikasle amerikar
interesgarririk eduki, Cage kenduta: «Ez
da konpositorea, noski, baina bai jeniodun
asma tzailea», onartu zuen austriarrak.
Cuarteto lana 1935ean ida tzi zuen Cagek,
Schönbergen eskoletara zihoan garaian,
baina haren espirituak ezin du maisuarena-
rengadik urrunago egon. Perkusiorako bere
katalogoa ireki tzen duen lana da, eta, era
berean, Cagek interpreteek zer instrumentu
Portaera instrumentalak, ibilera elektronikoak
10
erabili behar duten zehazten ez duen lehena.
Hura sortu zuen garaian, e txeko objektuak
kolpeka tzea zuen buruan: aulkiak, liburuak,
loreon tziak eta zartaginak. Instrumentuak
zehaztu ez zituenez, Cuarteto lanaren inter-
pretazioak fisionomia tinbriko erabat desber-
dina izan ohi du, kolore aldakorreko gaina-
zal horren azpian eredu erritmiko finko eta
errepikakorren egitura sendo bat ezkuta tzen
den arren. Gaur gauean Cuarteto lanaren
laugarren mugimendua en tzungo dugu; hain
zuzen, Fast (azkarra) argibidea duena.
Thierry AllaArtificiel
Thierry Alla oinarri teoriko sendoko egilea da,
eta Tourseko Uniber tsitatean Musikologia
ikasi ostean iri tsi zen konposizioaren mun-
dura. Handik Bordeleko kon tserbatoriora
joan zen, eta Parisko eta Darmstadteko kon-
tserbatorioetan eginiko ikastaroekin osatu
zuen ikasitakoa. 90eko hamarkadan hasi
zen Alla konpositore-ibilbidea sendo tzen.
Musika elektronikoa eta teknologia berriak
zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako
birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-
tuak Bordeaux III Uniber tsitateko bere ikasleei
konta tzeko. Elektronikak eta bere musika-tres-
na gogokoenek –saxoa, esaterako– estetika
espektraletik hurbil dagoen lengoaia gara-
tzeko aukera eman diote. Estetika horrek,
halaber, hainbat etapa igaro ditu eta bilakaera
jasan du azken urteetan, haize-instrumentuen
soinu multifonikoetatik eratorritako mikrobi-
tarteen ohiko erabilerara arte. Bestalde, Allak
ez du inoiz u tzi ikerketa musikologikoa, eta
espektralismoaren arloko fran tziar espezialista
handienetako bat da, bereziki, Tristan Murail-
en lanarena; izan ere, konpositore horri eskai-
ni zion bere doktorego tesia.
Flautarako, saxofoi sopranorako, perkusio-
rako eta gailu elektroakustikorako Artificiel
(2001) lana su artifizialen ikuskizun zarata-
tsurako hurbilketa musikala da. Gai berean
oinarrituriko Haendelen eta Debussyren la-
nak bezalaxe, Alla ikuskizun horren sonori-
tatea birsor tzen saiatu da, betiere jai-giroari
eu tsita, behera datozen suzirien soinuak eta
detonazioen indarra modu arras grafikoan
erreproduzituta, alderdi bisuala han txe
izango bali tz bezala, ikusi ezin dugun arren.
«Elektroakustikako eremu batean proiekta-
turiko argirik gabeko soinuez» hi tz egiten du
Allak. Obraren bilakaera ikuskizun horietan
gertatu ohi denaren kontrako bidean joan-
go da: azken traka hasieran iri tsiko da, eta
haren kaden tzia motel tzen joango da pixka-
naka, gelditu arte.
Obraren izenburuak e lektronikaren
«abileziei» egingo die erreferen tzia, zati
instrumentala bi estrategia osagarriren
bitartez luzatuta eta eraldatuta: bi efektu-
ku txa, instrumentuetatik datorren soinua
zuzenean alteratu eta distor tsionatuko du-
11
tenak, eta instrumentuen eztandek beren
koloreak proiektatuko dituzten mihise gisa
fun tzionatuko duen pista elektroniko osa-
garri bat. Sei minutuak ozta-ozta gaindi tzen
dituen Artificiel sormen labur eta inten tsoa
da, aldi berean, eta ibilbide garran tzi tsua
izan du kon tzertu-aretoetan.
Xabier OtaoleaIzaerak
Xabier Otaoleak Bilboko Juan Crisóstomo de
Arriaga Kon tserbatorioan ikasi zuen pianoa,
Ana Arangurenekin. Garai horretan hasi zen
konposizioaren munduan murgil tzen, Hila-
rio Extremianaren eskutik, eta, azkenean,
Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Mu-
sika Ikastegian espezializa tzea erabaki zuen,
Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, Jesús
Rueda, Stefano Scarani, Zuriñe Fernández
Gerenabarrena eta Loïc Mallié irakasleekin,
besteak beste. 2012an egin zuen Otaoleak le-
hen estreinaldi garran tzi tsua, An tzemanezin
Nahia, Miguel Ituarte piano-jo tzaileak inter-
pretatua, Donostiako Victoria Eugenia An-
tzokian. Duela zenbait hilabete, bestalde,
Ilargiaren I tzalak estreinatu zuen Xare tal-
deak hiri bereko San Telmo Museoan. Kon-
tzertu-musika oraindik erabat sendotu gabe-
ko alderdi bat bada ere Otaolearen karreran,
musikagilea buru-belarri dago sartuta beste
arlo ba tzuetan; esaterako jazza eta ikusmen-
arteak. Hala, haren konpositore-etorkizuna
diziplinen arteko uztarketan eta musika-bi-
deen guru tzaketan dago oinarrituta.
Gaur gauean estreinatuko den flautarako,
pianorako eta saxofoirako Izaerak lanaren
planteamendua erabat harrigarria da, in-
terprete bakoi tzari dagokion zatia ten tsio fi-
siko maila desberdinen pean jo tzea eska tzen
baitio: «Hala, musikariek, interprete diren
heinean (hi tz horrek berekin dakarren guztia
ain tzat hartuta), egoera bat emulatu behar
dute (zurrun, amorratuta, gogoeta tsu...) mu-
gimendu bakoi tzean, soinu-emai tzan eragina
izateko», azaldu du Otaoleak. Eta hurrena
eran tsi du: «Ten tsio horrek zaildu egingo du
obra jo ahal izatea, eta interpreteek musikan
islatuko dituzte egoera horiek». Azpimarratu
beharra dago Otaoleak ez diola erreferen-
tziarik egiten aurrejoera mental edo ten tsio
psikologiko bati, adibidez, pianoa eskua
zurrunduta jo tzea edo flauta eta saxofoi-
jo tzaileen arnasketak behar tzea.
Izaerak lanak interpretearen fun tzioari
eta haren izaerak (eta arazoek) musikaren
komunikazioan daukan eraginari buruzko
gogoeta plantea tzen du. Bere esperien-
tziatik sortutako intuizioa da hori; izan ere,
Otaoleak onar tzen du ten tsio fisikoa pila-
tzen duela pianoa jo tzen duenean eta, on-
dorioz, sonoritatea gogorrago irteten dela,
neke-sen tsazioa ere handiagoa dela eta
zenbait pasarte jo tzea bereziki zail egiten
zaiola, erlaxatuta egonez gero gertatuko ez
12
li tzaiokeena. Izaerak lanean portaerak eslei-
tzen dizkie musika-tresnei Otaoleak, eta,
ondorioz, haien elkarrizketak koherenteak
izango dira ba tzuetan, eta, beste ba tzuetan,
aldiz, inkoherenteak, eta aurrera edo a tzera
egingo dute, aurresanezinezko modu batean,
gizakion portaerak bezalaxe. Horren guztia-
ren a tzean izango da oinarri bat, ezkutuan,
pianoaren harmonikoetatik hedatuko dena
eta konplexutasun-plano osagarri bat eran-
tsiko diona drama psikologiko horri.
Christophe HavelXX
Ikasketa musikalez gain, ikasketa zientifikoak
gailen tzen dira Christophe Havelen curriculu-
mean. Teknologiarekin eta elektronikarekin
lotura estua duen beste konpositore bat dugu
hau ere. Lehenengo lan instrumentaletatik
hasita –Oxyton (1991), Omotesis (1991),
RamDam (1992)–, Havelen idazketaren ezau-
garriek elektroakustikarekin duen esperien-
tziak u tzitako arrasotak erakusten dituzte,
bai soinuarekin lan egiteko moduan –benetan
zorro tza da esplorazio tinbrikoan eta mor-
fologikoan–, bai ordenagailuen erabileran,
sormenaren fase bakoi tzean lagun tzeko.
Gaur gaueko lanarekin gerta tzen den beza-
laxe, XX (2010), Havelen izena instrumentu
akustikoen eta gailu elektroniko baten ar-
teko elkarreragin zuzenarekin lotu ohi da.
Lan horren adibide argi bat aurkituko dugu
2000. urtean hasitako Métamorphoses se-
riean. Lan horrek instrumentu-jo tzailea eta
ordenagailua harremanetan jar tzeko moduak
proposa tzen ditu, egitura irekien eta sonorita-
te sintetikoen testuinguru batean. Sonoritate
mota hori da nagusi, halaber, XX lanean, zei-
netan saxofoia eta pianoa batere tradizionala
ez den modu batean min tza tzen diren: saxoa
multifoniko ugarirekin, bere sonoritatea zara-
tarekiko mugan kokatuta, eta, pianoa, bere
perkusio-ezaugarriez abusatuta, tarteka, nota
bera obsesiboki jota. Bi instrumentuek mu-
sika elektronikoari dagokion den tsitatearekin
askatuko dituzte dagozkien zatiak, frasea tze
instrumentalaren arnasketa natural tzat jo
daitekeenetik erabat urrunduta. Horri guztia-
ri zati elektroakustiko trinkoa ba tzen badiogu,
emai tza asetasunaren mugan kokatuko den
diskur tso konplexu bat izango da.
XX musikarien arteko harremanei buruzko
duo serie baten zati da (elektronikarekin
edo gabe). Hala, «saxofoiaren eta pianoaren
artean guru tzatutako loturez osaturiko sa-
rea ehunduko du, tresna bakoi tzaren kei-
nu idiomatikoetatik abiatuta, eta tresna
bakoi tzaren izaera hain desberdina ten tsio-
jokoaren oinarri izanda. Bilbea tresna bakoi-
tzaren espezifikotasunak uztar tzen dituen
zirrikituaren gainean eraikiko da, bata bes-
tearengandik bereizten dituen ezaugarrien
eta elkar tzen dituen distan tziaren gainean»,
dio Havelek.
13
Aurélio Edler-CopesSull’oceano
Brasilgo Uniber tsitate Federalean Gitarra
ikasi ostean, Aurélio Edler-Copes Euskal
Herrira etorri zen bizi tzera, 2002an, Konpo-
sizioa ikasteko sortu berri zen Musikenen.
Musika-hizkun tza birlan tzen joan zen bertan,
eta hasiera batean Steve Reich eta Morton
Feldman konpositoreen eragin nabarmena
bazuen ere, Europa Erdialdeko estetiketara
hurbildu zen pixkanaka. Joera hori zehaz-
ten joan zen, geroago, Georges Aperghis-
ekin, Bernan, eta Pasiko Ircam ikastegian.
Edler-Copesen karrera laster hasi zen ezagun
egiten eta sari ugari jaso tzen konposizioko
nazioarteko lehiaketetan, baita talde oso
ezagunen interesa pizten ere; esaterako,
Klangforum Wien, Musikfabrik, Cuarte-
to Diotima, Ensemble L’Itinéraire, Vortex,
Nieuw Ensemble, Mosaik, Taller Sonoro,
Aleph Gitarrenquartett, Lorrenako Orkestra
Nazionala eta São Pauloko, Minas Geraisko,
Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak,
besteak beste.
Duela hilabete eta erdi estreinatu zuten
Sull’oceano Bordelen, berau Edler-Copesek
2009an hasitako triptiko bateko azken obra
izanik. Triptikoa memoriari eta hark sarri
i tsasoarekin duen loturari buruzko gogoeta
da. Lehenengo pieza Punto rosso sull’oceano
(talderako eta eletronikarako ad libitum) izan
zen; ondoren, Punto Rosso (hari-laukoterako
eta elektronikarako ad libitum) egin zuen
2010ean, eta, azkenik, Sull’oceano (saxo-
rako, pianorako, perkusiorako eta denbora-
errealeko espazializaziorako ad libitum).
Bakoi tzak Joan Miróren honako margolan
hauetatik har tzen du inspirazioa eta haiei
egiten die erreferen tzia: Azul I, II eta III.
Obra horien abiapuntua soinu-prozesio
metagarri bat da, tarteka solo luzeek eten-
dakoa. Egilearen arabera, «agerpen horiek
en tzutearen memorian babesten dira, baina,
horretaz gain, obra bakoi tzaren amaieran
etorriko den soinu-katarsi bateran tz pixka-
naka aurrera egingo duen prozesu metagarri
baten artikulazioak markatuko dituzte». Eta,
honako hau eran tsiko du Edler-Copesek:
«Punto Rossok ez bezala, zeinetan jarduera
eta ten tsio asko dagoen, Sull’oceanok izaera
erritualagoa du, eta nahiko estatiko eta kon-
tenplatiboa da». Kontraste egiten duten bi
material horiek elkartu eta gainjarri egingo
dira obra nagusian, Punto rosso sull’oceano,
zeinak aurreko bi txantiloietako musika-tres-
nak bil tzen dituen.
Bertrand DubedoutLes cheveux de Shiva
Bertrand Dubedout Baionan jaio zen, eta
bertan hasi zituen musika-ikasketak. On-
doren, Paueko Uniber tsitatean eta Parisko
Musikako Goi Kon tserbatorioan jarraitu zuen
14
ikasten, Pierre Schaeffer-en eta Guy Reibel-
en eskoletan, eta 1981ean Konposizio Saria
irabazi zuen, Konposizio Elektroakustikoaren
eta Musika Ikerketaren kategorian. Gaur
egun Elektroakustikako irakasle titular da
Toulouseko Eskualdeko Kon tserbatorioan.
Dubedoutek lotura estua du hiri horretako
musika-bizi tzarekin eta bertan sortu zuen
1988an Ensemble Pythagore taldea. Sari han-
diak irabazi ditu; besteak beste, SACEMek
ematen duen Claude Arrieu saria. Dena
dela, bere karrerako inflexio-puntuetako
bat 1999an gertatu zen, Kiotoko (Japonia)
Villa Kujoyamako konpositore egoiliar izen-
datu zutenean, esperien tzia horrek Asiako
pen tsamendu filosofikoarekin eta bertako
musikaren eraginarekin harremanetan jarri
bai tzuen Dubedout.
2014an konposatu zuen Les cheveux de
Shiva, flautarako, saxofoirako, pianorako,
perkusiorako eta elektronikarako, eta hori-
xe da Indiarekin loturiko ziklo bati amaie-
ra ematen dion lana; ziklo horren barruan
daude, halaber, Vrishti (2009), pianorako,
eta Svapna (2009), saxofoirako eta marinba-
rako. Zikloa Dubedoutek 2008ko uztaila eta
abuztua bitartean eginiko landa-grabake-
tetan dago oinarrituta, 2008an eta 2009an
estudioan grabaturiko material osagarriekin
batera. Fonografiek tenplu hinduistetako
eta jainistetako, zein kaleetako eta bazarre-
tako paisaia akustikoa bil tzen dute, baita
Vanarasiko gha tsetakoa eta Tharreko basa-
mortukoa edo Jaipurgo auzuneetakoa ere.
«Indiako bizi tzaren une guztietan –ba tzuetan
ia ero tzeraino– aurki di tzakegun eskain tza,
debozioa eta sakratu denarekin loturiko kei-
nuak ekarri nahi ditut gogora» dio konposi-
toreak, «keinu horien iraupena, etenaldia,
alden tzea eta, nola ez, etengabeko mugi-
mendua irudikatuta».
Les cheveux de Shiva lanak ordu erdi irauten
du eta sei mugimendutan dago banatuta:
Ganga, Vanarasiko paisaia deskribatuko di-
guna; Gangeseko hiri horretara joaten dira
India osoko erromesak Shiva jainkoa gur tzera;
Pûjâ, Man Mandir-ko ghatean (eskalinata)
grabatua; bertan, egunsentiro brahman
batek perkusio mekaniko bat pizten du Pûjâ
zeremoniara dei tzeko; Japa, aho ts apalean
eginiko errezitazio bat, estasira iristeko jainko
baten izena modu mekanikoan errepikatuta,
a tzealdean brahman baten homilia en tzuten
den bitartean; Mandala, pieza erabat instru-
mentala, bere buruaren gainean biraka ariko
den eta bere er tzak etengabe ezabatuko eta
birsortuko dituen motibo baten gainean ida-
tzia, meditaziorako oinarria ipin tzen duen
ariketa monotono bat baili tzan; Vâhana,
«Delhiko, Vanarasiko eta Jaipurgo etorbidee-
tako soinu-zurrunbilo etengabea» bil tzen due-
na, zeinetan motorren eta klaxonen «kantua»
txorien, behien eta tximuen kantuarekin
nahasten den; Mantra, Jaipurgo tximuen
Tenpluko brahman baten kantua a tzematen
duena, txori baten eta jendearen zarata go-
15
gaikarrien kontrapuntuarekin. Instrumentuek
lasaitasuna ekar tzeko eta arreta Dubedouten
hi tzetan «une infinitu bat» den kantu horre-
tan jar tzeko ahalegina egingo dute.
Mikel Chamizo
16
Marie-Bernadette Charrier-ek eta Christophe
Havelek sortu zuten 1991ean, Bordelen.
Boskoteak flauta, saxofoia, pianoa, perku-
sioa eta gailu elektroakustikoa bil tzen ditu.
txantiloi horrek konbinazio instrumental
guztiak egiteko aukera ematen du, obra
solistatik hasi eta boskote osora arte, baita
beste instrumentu-jo tzaile ba tzuk gonbida-
tzekoa ere.
Taldearen musika-literatura aberastu duen
enkargu-politika aktibo bati esker –ia ez ze-
goen halakorik aurreko mendean–, ehun bat
lan ditu egun; horien artean, erdia baino
gehiago taldearen tzat ida tzi dituzte, be-
rariaz, honako konpositore hauek: Thierry
Alla, Eckart Beinke, José Luis Campana, Régis
Campo, Didier Marc Garin, Christophe Havel,
Hans Joachim Hespos, Jérôme Joy, Christian
Lauba, Ramon Lazkano, Claude Lenners,
Robert HP Pla tz, Gilles Racot, Etienne Rolin,
François Rossé eta Nicolas Tzor tzis, besteak
beste. Horrez gain, taldeak honako beste
konpositore hauen lanak ere jo tzen ditu:
Georges Aperghis, Franco Donatoni, Gérard
Grisey, György Ligeti, Magnus Lindberg,
François-Bernard Mâche, Giacinto Scelsi eta
Iannis Xenakis.
Era berean, aktiboki parte har tzen du Aki-
taniako bizi tza artistiko eta kulturalean,
eta maiz jo tzen du kon tzertuetan edo Fran-
tziako eta kanpoko jaialdietan: Aujourd’hui
Musiques (Perpinyà), Uzeste, I txassou,
Cité de la Musique, Théâtre du Lierre eta
Maison de Radio France (Paris), Neue Musik
(Lüneburg), Semana de Música Contemporá-
nea (Zaragoza), Lanaudière-ko Nazioarteko
Jaialdia (Montreal), Delmenhorst-eko Jaialdia
(Alemania), Novart Jaialdia (Bordele), Ars Mu-
sica Jaialdia (Brusela) eta Sonorities Jaialdia
(Belfast). Horretaz aparte, birak egin ditu
hainbat herrialdetan: Alemania, Australia, Ka-
nada, Japonia, Txina, Peru, Espainia eta Txile.
2001ean disko-bilduma bat sortu zuen eta
haren lehenengo hiru bolumenak Christophe
Havel, François Rossé eta Thierry Alla konpo-
sitoreei eskaini zizkien. Musika estetikan eta
haren aurkezpen bisualean egoki tzapen bat
egin beharra dela jakinda, taldea hainbat
eszenograforekin eta argi-sor tzailerekin
lankide tzan ari tzen da bere kon tzertuen
eszenara tzeak antola tzeko.
Futurs Composés sareko kide izanik, Bordele-
ko Udalaren, Girondako Kon tseilu Orokorra-
ren, Akitaniako Eskualdeko Kon tseiluaren,
Fran tziako Kultura Ministerioaren, SACEMen
eta SPEDIDAMen babesa dauka.
Proxima Centauri
17
Lege-gordailua: BI-609-2015
Top Related