01
MUSIKA GARAIKIDEKO VI. KONTZERTU ZIKLOA
BBVA FUNDAZIOA BILBAO 2015-2016
2016eko urtarrilaren 12a
02
Asteartea, 2016eko urtarrilak 12
BBVA Fundazioa
San Nikolas Eraikina
San Nikolas plaza, 4
Bilbao
BBVA Fundazioa
Arteen arloko programaren baitan, BBVA Fun-
dazioak arreta berezia eskain tzen dio musika
klasikoari, bereziki xx. mendeko eta mende
honen hasierako konposizioei. Kulturaren oso
esparru gu txik erakusten dute musikak be-
zain garbi etengabe eguneratutako eta abe-
rastutako tradizio oparo baten eta berrikun -
tza erradikalaren arteko oreka, biak izanik
gure garaiko sentikortasunaren fun tsezko
osagaiak. Eta horregatik, BBVA Fundazioaren
programaren parte nagusia da.
Jardueren tipologiak honako hauek har tzen
ditu barne:
• Lehiaketak eta sariak, hala nola BBVA Fun-
dazioaren Ezagueraren eta Kulturaren Mugak
Saria –Musikaren kategorian– eta Asociación
Española de Orquestas Sinfónicas (AEOS)-en
Konposizio Saria.
• xx eta xxi. mendeetako musikaren in-
terpretazio-zikloak. Horien artean, honako
hauek gailen tzen dira: Erretratuak Zikloa,
PluralEnsemble taldearen ardurapean, Au-
ditorio Nacional de Música de Madrid-en;
Bakarlarien Zikloa, BBVA Fundazioaren Ma-
drileko egoi tzan (Salamancako Markesaren
Jauregia); eta Musika Garaikideko Kon tzertu
Zikloa, BBVA Fundazioaren Bilboko egoi tzan
(San Nicolás eraikina), Gabriel Erkoreka kon-
positorearen zuzendari tzapean.
• El Mundo de Ayer teatro-kon tzertuen
zikloak musika, aktore-lana eta ikus-en -
tzunezkoen sorkun tza bil tzen ditu, José Ra-
món Encinar maisuak zuzendurik.
• Prestakun tza akademiko bikaineko taldea,
Joven Orquesta Nacional de Españari (JONDE)
xedaturiko beka-programa baten bitartez.
Hark Academia Orquesta Nacional de España-
Fundación BBVA-ren sorkun tza eta pedagogia
programa berri bat izango ditu osagai gisa
Orquesta y Coro Nacionales de España-ren
(OCNE) lagun tzarekin, eta horri esker, JONDE-
ko musikariek OCNEren kon tzertuetan parte
hartu ahal izango dute; gainera, Fundación
BBVA Escuela Superior de Música Reina Sofía
Biola Katedrari eta eskola bereko Sinfonietta
de Música Contemporánea-ri lagunduko zaio.
• Interprete Gazteen Zikloak, Fundazioak
Madrilen eta Bilbon dituen egoi tzetan.
• Gure garaiko musikaren audio- eta bideo-
grabaketak eta horien hedapena, batik bat
NEOS-Fundación BBVA seriea eta Espainako
eta Latinoamerikako Gaur Egungo Musika-
ren Konpositoreen Bilduma, BBVA Fundazioak
Verso zigiluaren lagun tzarekin sustatua. Artis-
ta gailenen interpretazioen bideo edo audioen
grabaketari buruzko proiektu bereziak ere egi-
ten dira, besteak beste: Joaquín Achúcarro
maisuari eskainitako biak (Opus Arte eta
Euroar tsekin); lan edo figura adierazgarriei
eskainitakoak (Tomás Luis de Victoria, esa-
terako, BBCrekin); Ecos y sombras izeneko
Carta Blanca, Cristóbal Halffter maisuari es-
kainia (Koala Productionsekin); Lázaro ha-
ren operaren mundu mailako estreinaldia
(NEOSekin); Ginasteraren Panambí (Deu tsche
Grammophon-ekin), Chaikovskiren Eugene
Onegin eta Verdiren Rigoletto operak (Ope-
raren Lagunen Bilboko Elkartearekin [OLBE]);
Leticia Morenoren Spanish Landscapes (Deu -
tsche Grammophon-ekin), eta Judith Jáuregui-
ren Aura (BerliMusic-ekin).
• BBVA Fundazioak azken urteetan honako
hauekin egin ditu elkarlanak: Operaren La-
gunen Bilboko Elkartea (OLBE), Teatro de la
Maestranza de Sevilla, Orquesta y Coro de
la Comunidad de Madrid (ORCAM), Orquesta
Sinfónica de Madrid, Teatro Real de Madrid,
eta Gran Teatro del Liceo de Barcelona.
• Espainiako nahiz nazioarteko sor tzaileei
eginiko konposizio-enkarguak, Centro Na-
cional de Difusión Musical-arekin (CNDM),
ORCAM eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoare-
kin bat, zuzeneko beste enkargu ba tzuez gain.
• Publikoari musika-sorkun tzaren esana-
hia argi tzea eta heda tzea xede duten hi -
tzaldi eta jarduera zikloak. Era berean, BBVA
Fundazioak erreferen tziazko argitalpenak
susta tzen ditu musikaren arloan, Scherzo
aldizkaria, adibidez.
BBVA Fundazioak kulturaren beste esparru
ba tzuetan gauza tzen dituen ekin tzen artean,
aipa tzekoak dira El Quijote del siglo xxi:
versión radiofónica eta gaur egungo pinturari
buruzko Punto de fuga programa, bi-biak Radio
Nacional de Españarekin (RNE) elkarlanean.
Horregatik, BBVA Fundazioaren programa-
ren fun tsezko alderdia osa tzen du; egindako
lanaren truke, Arte Ederren Merituaren
Urrezko Domina, eta Real Academia de Be-
llas Artes de San Fernando-ren Ohorezko
Domina jaso ditu.
BBVA Fundazioak Arte Ederren Merituaren
Urrezko Domina eta Real Academia de Bellas
Artes de San Fernando-ren Ohorezko Domina
jaso ditu, musika eta kulturaren arloan egin-
dako lanaren truke.
06
07
EGITARAUA
LEHEN ZATIA:
Pyrite
Gabriel Erkoreka (1969)
La Cage Ouverte*
· I. Oiseau dessinateur
· IV. Oiseau nocturne
Cristina Vilallonga (1962)
Hi-Hat and Me
Matthew Shlomowi tz (1975)
Scratch Data
Raphaël Cendo (1975)
BIGARREN ZATIA:
Vibrazoyd
José Manuel López López (1956)
Aphasia
Mark Applebaum (1967)
Poin ts Critiques +
Horacio Vaggione (1943) / Miquel Bernat (1966)
ZIKLOAREN KOORDINAZIOA
Gabriel Erkoreka
INTERPRETEAK
Miquel Bernat, perkusioa
Espacio Sinkro
Javier Sagastume
Koldo Sagastume
Jokin Iriarte
Fernando Mz. de Eredita
elektronika
* Erabateko estreinaldia
08
Programarako oharrak
09
Gabriel ErkorekaPyrite
Bibrafono bakarrerako Pyrite lanaren izenbu-
ruak zen tzu etimologiko bikoi tza gorde tzen
du bere baitan, Gabriel Erkorekaren mu-
sikaren ezaugarri bereizgarria den zen tzuen
gainjar tze bat, konpositoreak bere sorkun-
tzen izenburutik hasita txerta tzen duena,
kasu askotan. Pyrite izenburuak begi bistako
erreferen tzia egiten dio pirita mineralari,
bere er tzetan intersekzio apeta tsuak izan
ohi dituena. Hori dela eta, forma kubiko bi-
txietan zizelkatuta izan ohi da. Bada, Erko-
reka beraren hi tzetan, obra «erreferen tzia
egiten dion mineralaren soinu-islapena da,
hainbat gradazio dinamikotatik abiatuta
gainjarri eta kontrastatutako soinu plano-
tan “kristal tzen” dena». Mineralaren izenak
grekozko pyr- edo «sua» hi tzean du jatorria,
berau kolpeka tzean mineralaren azaleran
txinpartak sor tzen baitira. Zehaztapen filo-
logiko horrek, hain zuzen, obrak pasarte ba-
tzuetan har tzen duen bizitasunaren zan tzuak
ematen dizkigu.
Pyrite 2011n ida tzi zuen Erkorekak Miquel
Bernat musikariaren tzat, eta perkusionistak
editatutako Estudios para Percusión laneko
bigarren koadernoan jasota dago. Koaderno
hori, bibrafonoari eskainita dago. Erkorekak
Pyrite lanean egiten duen bibrafonoaren era-
bilera, hori bai, ez da batere ohikoa. Perkusio-
rako lan gehienen bereizgarria lan erritmikoa
izaten bada ere, Erkorekak bibrafonoaren gai-
nean hainbat soinu plano sor tzea erabaki
du, horretarako ezohiko zorroztasun bateko
azentuazio eta frasea tze lana erabiliz. Parti-
turaren pasarte ba tzuetako ohar agogiko eta
gradazio dinamikoak aztertuta, instrumen-
tu melodiko baten tzako eta ez perkusiozko
instrumentu baten tzako lana dela ere pen-
tsa tzera iri ts daiteke. Erkorekaren asmoa,
hain zuzen, «bibrafonorako idazkera mota
ezberdinak araka tzea da», kontuan izanik,
hori bai, «bere burua oso azkar azalarazten
duen instrumentua» dela, eta bere sorpresa-
gaitasuna oso azkar amai tzen dela. Baina
Erkorekak e tsi gabe jarrai tzen du bibrafo-
noaren erregistro aukera guztiak araka tzen,
muturrak bilatuz, aukera dinamikoak elka-
rren aurka jarriz, eraso forma ezberdinak
kontrastatuz, betiere birtuosismo handiko
testuinguru batean.
Cristina VilallongaLa Cage Ouverte
« Txoriak musikariak dira: lehenik eta behin
ur tantak eta haizearen txistuak en tzuten di-
tuzte, eta, gero, abestu egiten dute». Horrela
uste zuen, behin tzat, Olivier Messiaen mu-
sikari handiak. Ezaguna den bezala, hegazti
Interprete bat, instrumentu amaigabeak
10
txiolariekin liluratuta zegoen Messiaen, baina
ez da inolaz ere kasu bakartua: txorien kan-
tuak betidanik izan dira musikarien inspira-
zio iturri. Mendebaldeko tradizio kultuan,
adibidez, Vivaldik kon tzertu bat eskaini
zion kardan txiloari eta Haendel berak bes-
te bat kukuari eta urre txindorrari. Kukua
Beethovenen Seigarren Sinfonia maisulanean
zein Johann Strauss semearen polka batean
ere azal tzen da, eta, urre txindorra, Schubert
eta Stravinskyren inspirazio iturri izan zen.
Jean Sibelius finlandiarrak Txorien hizkun tza
ida tzi zuen, eta Einojuhani Rautavaara bere
aberkideak Cantus Arcticus, azpititulu gisa
Txori eta orkestraren tzat kon tzertua izenda-
pena daramana,eta Zirkulu Polar Artikoko
hegaztien grabazioak bil tzen dituena.
Gaur egun, baina, Messiaen beraren i tzala
hain da indar tsua konpositore askok txoriak
gai gisa erabil tzea –behin tzat modu espli-
zituan– saihesten dutela. Hala ere, noski,
izan badaude musikariek an tzina-an tzinatik
hegaztiekiko duten liluran eror tzen diren au-
toreak ere. Hori da, adibidez, Gotan Project
tango taldeko Cristina Vilallonga abesla-
riaren kasua, zeina kon tzertu aretoetarako
piezen talentu handiko konpositorea ere
baden. Vilallongak azal tzen duenez, Miquel
Bernaten enkargua jaso zuenean, «Alejandra
Pizarnik argentinarraren Antes (Lehen) poe-
ma irakur tzen ari nin tzen. Garai horretan,
Parisera heldu berri ere banin tzen, eta, ber-
tan, nire leihoa bisitatu ohi zuten askotariko
txoriak ezagu tzen joateko aukera izan nuen.
Txorion kantua nire irudimenean heda tzen
joan zen gu txika-gu txika. Bi gertakari horiek,
Miquelek marinbarekin nigan sor tzen zuen
inspirazioari batuta, lau mugimendutan za-
titutako pieza bat eman zuten emai tza gisa:
I. Oiseau dessinateur, II. Oiseau danseur,
III. Oiseau ouvrier eta IV. Oiseau nocturne».
Gaur gauen biziko dugun La Cage Ouverte
lanaren estreinaldi par tzialean Bernatek
obrako lehendabiziko eta laugarren mugi-
menduak interpretatuko ditu.
Matthew Shlomowi tzHi-Hat and Me
Londresen bizi den Matthew Shlomowi tz
konpositore australiarrak honela deskri-
batu du bere musika: «Brian Ferneyhough
eta Philip Glassen sasikumea». Lehenarekin
Stanfordeko Uniber tsitatean ikasi zuen, eta,
modu pribatuan, Michael Finnissy berarekin
ere ikasi zuen. Hori bai, bi autore horiekin
lotu ohi den Konplexutasun Berriaren korron-
tetik erabat aldenduta dago Shlomowi tzen
obra. Shlomowi tzek interes handiz jarrai tzen
du performancearen generoa eta, hala, bere
obra gehienek ekuazio musikalean umore
absurduaren pin tzeladak sar tzen dituzten
elementu performatiboak dituzte. Obra ho-
rietatik ezagunenetako bat Five Monumen ts
of Our Time da; pieza sinfoniko horretan,
zuzendariaren mugimenduek ez dute inolako
11
zerikusirik orkestrak jo tzen duen musikarekin.
Interneteko www.musicuratum.com atariaren
arabera, «guztiok noizbait nahi gabe bizi izan
ditugun egoera komiko horiek oso gustuko
ditu Shlomowi tzek, bi lagunek elkar uler tzen
ez duten eguneroko egoera horiek, adibidez,
beste per tsona bati bidea libre uzteko alde
batera urra ts bat ematen dugunean eta honek
gauza bera egiten duenean, biok elkar oztopo
egiten jarrai tzen dugularik behin eta berriz».
Hi-Hat and Me obra Serge Vuillek estreina-
tu zuen Londresko National Gallery aretoan
2010eko urriaren 29an, eta, ordutik, 50
aldiz interpretatu da eta hamar perkusio-
nistaren errepertorioko parte izatera iri tsi
da. Obra interpreta tzeko eskakizunak ezin
oinarrizkoagoak dira: interpretearen aho tsa
eta hi-hat joko bat, hau da, edozer bateria
estandarretan aurki dezakegun pedalez akti-
batutako bi txindatako sistema. Txindata
horiek erabilita, oinarrizko erritmo bilduma
bat behin eta berriz errepika tzea eska tzen
du Shlomowi tzek, obsesiboki; erritmo horiek
aho tsarekin sinkronian puska tzen dira noi-
zean behin, hi-hat jokoaren an tzeko soinuak
egin behar dituen aho tsarekin, hain zuzen.
Izenburuko Me hori, Shlomowi tzekin zeriku-
sia duen anekdota biografiko batekin lotuta
dago, egileak berak azal tzen duena obra hasi
eta segundo gu txira. Aurrerago, animalien
soinuen aukeraketa bat eta zor tzi zenbakia-
ren inguruko poesia labur bat ere oparituko
dizkigu Shlomowi tzek berak.
Raphaël CendoScratch Data
Raphaël Cendo, Franck Bedrossian konposito-
rearekin batera, Fran tziako musique saturée
korrontearen ordezkari nagusietakoa da;
zalan tzarik gabe,xxi. mende honetan jaio-
tako musika korronte interesgarrienetako
bat. Saturazioaren arloko konpositoreak
bizi garen munduaren konplexutasunean
murgilduta egon ohi dira, eta beren pen-
tsamenduaren oinarriak osagai politiko oso
indar tsu bat izaten du; hala, autoreok kao-
sera eta neurrigabekeriara i tzul tzearen alde
egiten dute, abangoardiako musikek ezarri-
tako gehiegizko kontroletik ihesi. Cendo be-
rak indar handiko manifestu bat ida tzi zuen
2011n Musika saturatu baten alde izenbu-
ruarekin, mugimenduaren oinarri filosofiko,
estetiko eta estilistikoak azalduz. Jarraian,
manifestuko pasarte ba tzuk jaso ditugu:
«Kontrolak zorroztasuna ekarri du obren
idazkerara eta exekuziora, zehaztasun
perfektuko mundu bat proiektatu du, non
adi-adi en tzun zitekeen gerta tzen ari zen
guztia, en tzuteko ekin tza etengo zuen
inolako neurrigabekeriarik jazo tzeko arris-
kurik gabe; non sistema oro izan zitekeen
azaldua, aztertua. [...] «Zen tzu guztiak
normaliza tzearen» desio indar tsu hori, kon-
trol pen tsamenduaren berezko leloa dena,
zaharkitua gera tzen da ezezaguna uler tzen
saia tzean, plangin tzaren eta estandariza-
12
zioaren ahultasuna azalarazten baitu: mu-
gek ez dute jada bizirauteko gure desioarekin
bat egiten. [...] Musika saturatu bat antola-
tzeko nahiak zerikusi handiagoa du desorien-
tazioarekin planifikazioarekin baino: kontua
ez da jada aurreikustea, gal tzea baizik; ez
da mundu ezegonkor, basati eta ezezagun
bateranzko bidea antola tzeko nahia, ibil-
tzekoa baizik, bai idazten duenaren tzako,
bai interpreta tzen duenaren tzako, baita
jaso tzen duenaren tzako ere. Idazketaren
urgen tzia da sorkun tza prozesuaren gakoa.
Urgen tzia eta erreakzioa».
Scratch Data (2002) perkusio seterako eta
elektronikarako, «saturazio» kon tzeptuaren
beraren formulazio kon tzientearen aurretik
ida tzitako obra da, baina, aldiz, bertako ma-
terial zorabiagarriak eta keinu obsesiboen
ugaritasunak mugimenduaren parametro
estilistikoetan koka tzen dute jada. Obrak
piezaren hasieran azal tzen den materiala
gara tzen du, denboran alda tzen joango
dena; garapen hori, baina, etengabe mozten
dute musika-diskur tsoari behin eta berriz
gainjar tzen zaizkion istripu elektronikoek.
Cendok azal tzen duenez, «hauteman eta
ondoriozta tzen diren errepikapenak eten-
gabeko perturbazioak dira, eta, obraren
beraren abiadura gorabehera, diskur tsoa
geldo tzen dute. Elektronika perkusioaren
i tzala da, preten tsio arraro bat, interpretea
multiplikatu egiten dela pen tsarazten duen
ispilu deforma tzaile bat».
José Manuel López LópezVibrazoyd
Madrilen Konposizioa ikasi eta gero, José Ma-
nuel López López sorkun tza elektronikoan
murgildu zen gaur gaueko programan bertan
ager tzen den Horacio Vaggione konpositorea-
ren eskutik. Ostean, Bourgeseko Groupe de
Musique Électroacoustique taldera, Parisko
IRCAM zentrora eta Paris VIII Uniber tsitatera
igaro zen. Hain zuzen ere, azken erakunde
horretako Konposizio irakaslea da orain dela
hainbat urte. Bide horrek López Lópezen lan
metodoaren ezaugarrietako bat azal tzen du:
teknologiari ematen dion garran tzi izugarria,
bai arlo instrumentala elektronikoarekin
uztar tzerakoan, bai ordenagailua soinuaren
analisi, birpen tsa tze eta berreraiki tzerako
tresna gisa erabil tzerakoan.
Bibrafono eta elektronikorako Vibrazoyd
(2012) lanean, teknologiaren bi erabilpenok
elkar tzen dira. «Nire asmoa soinu elektro-
niko eta instrumentalak uztartu eta nahas-
tea izan da, zein den zein jakiterik izan ez
dadin», azaldu du konpositoreak. Eta azal-
penarekin jarrai tzen du: «Fun tsezko beste
ideia bat soinu diferen tzialen erabilpena
da, soinu elektronikoen eta bibrafonoaren
soinu ia elektronikoen arteko gainjar tzeari
esker; hau da, errealitatean existi tzen ez
diren baina gure garunak elkarren artean
oso gertu dauden bi uhin frekuen tzia mota
batera tzeagatik eraiki tzen dituen soinuak».
13
Gure hautemate-gaitasuna instrumenta-
laren eta elektronikoaren artean koka-
tzeko –sintesi elektronikoaren eta sintesi
granularraren arteko zona hibrido batean–
helburu hori lor tzeko, obrak bibrafonoaren
xafletan aplikatutako arkuzko tekniketan
sakon tzen du; emai tza uhin senoidaletatik
oso gertu den soinu bat da, hau da, soi-
nu ia elektroniko bat bere purutasunean.
Hain zuzen ere, Vibrazoyd obraren berezi-
tasuna teknika horiek muturrera erama-
ten dituela da, ba tzuetan lau arku erabi-
liz, beste ba tzuetan bi baketa eta bi arku
aldi berean, eta, obraren amaieran, baita
glissando baketadun arku bat ere, eraso
gabeko glissando bat sortuz. Hori horrela,
egilearen esanetan, «obrak izaera mistiko
eta iradoki tzailea beregana tzen du, argia
isla zerutar amaigabeetan biderkatu eta
zati tzen duen aurpegi ani tzeko kristal bat
baili tzan. Soinuaren kasuan, isla horiek
inguratu eta hipnotizatu egiten gaituzten
uhin eta testura granular instrumental eta
elektroniko bihur tzen dira».
Mark ApplebaumAphasia
Mark Applebaum konpositore estatu-
batuarrak Brian Ferneyhough edo Joji Yuasa
bezalako maisuak izan zituen irakasle, bai-
na, aldiz, jazz musikaren ai tzindarietara
eta Conlon Nancarrow eta Harry Partch be-
zalako konpositore inkorformistengana jo
zuen inspirazio bila. Hau da, euren ikuspegi
artistikoak egia bilaka tzeko ezohiko musika
instrumentuak erabil tzeko edo asma tzeko
beharra izan zuten musikariengana jo zuen.
Applebaumek jazz pianista gisa hasi zuen
bere ibilbidea, baina berehala diber tsifikatu
zituen bere interesak, eta, hala, musikara
hurbil tzeko bere moduan an tzerkirako kon-
posizioak, instrumentu elektroakustikoen
sorkun tza, soinu-eskulturak edo partitura
grafikoak ere sartu zituen. Hizkun tza eta
konposa tzeko modu ugari uztar tzea «egun-
go globalizazioaren isla» da Applebaum be-
raren hi tzetan.
Konpositoreak bere sorkun tza lanaren zati
bat «material transidiomatiko» gisa defini-
tzen dituenak oinarri hartuta gara tzen du,
hau da, euskarri ezberdinen artean joan-
etorrian diren materialak, adibidez soinua/
irudia edo soinua/mugimendua. Ez gara
gainjar tze tradizionalen inguruan hi tz egiten
ari, adibidez soinu banda bat (soinua/irudia)
edo koreografia bat (soinua/mugimendua).
Applebaumek aldi berean hainbat euskarri-
tan erabat sustraituta dauden materialak
molda tzen ditu, hainbesteraino non une
jakin batean material baten absen tzia bes-
tearen informazioarekin osa daitekeen, hau
da, adibidez, mugimenduak soinua ordezka
dezake edo alderan tziz. Gerta liteke buruta-
pen hauek irudika tzea zaila izatea, baina na-
hikoa izango da gaur gaueko Aphasia obraren
14
segundo gu txi ba tzuk esperimenta tzea aipa-
tutako ideiaren inplikazio guztiak uler tzeko.
Aphasia bedera tzi minutuko obra bat da,
abeslari batek soinu bakar bat egin gabe in-
terpreta dezan ida tzitakoa; hain zuzen ere,
horregatik beragatik, perkusionista batek in-
terpreta dezake, gaur gauean gertatuko den
bezala, edota beste edozein per tsonak, izan
musikari edo ez. Obraren zati elektronikoa
da soinuak heda tzen dituena, Applebaumek
askotariko transformazioak aplikatuz eralda-
tu dituen Nicholas Isherwood baritonoaren
aho ts samples bilduma zabal bat. Soinu
horietako bakoi tza, aldiz, interpreteak es-
kuekin egindako mugimendu batekin la-
gunduta dator, soinu bakoi tzaren zen tzua
osa tzen duen «nolabaiteko keinu hizkun tza
absurdo bat». Interpretea mimo bihur tzen
duten keinu horiek eguneroko jardueretatik
hartuta daude eta partituran bertan jasota
daude «Eman iezadazu dirua» edo «Post-it
notak» bezalako etiketekin. Piezak aurrera
egin heinean, soinuaren eta interpretea-
ren arteko sinkronizazioak zorotasun bi txi
bat sor tzen du. Izan ere, soinuok eragiten
dituena mimoa bera dela pen tsa tzera ere
iristen da ikus-en tzulea. Applebaumek «pa-
ralisi espresiboko metafora bat» gorpuztu
nahi du Aphasia obran, «asperduraren on-
dorio dirudien absurdoarekiko, gauza ezin
txikiagoen gaineko arreta obsesiboarekiko»
bere lilura islatuz.
Horacio Vaggione / Miquel BernatPoin ts Critiques +
Horacio Vaggione konpositore argentinarra
fun tsezko autorea da musika elektronikoaren
egungo egoera uler tzeko, ez bakarrik bere
lanen kopuru eta kalitateagatik, baita kon-
positore ugariren formakun tzan edo ibilbi-
dean eragin erabakigarria izan duelako ere,
besteak beste Curtis Roads, Daniel Teruggi,
Hèctor Parra edo José Manuel López López
bera. Vaggioneren obra gogoeta sakon bate-
tik sor tzen da; alegia, ordenagailuak musika-
konposizioaren zerbi tzura dagoen tresna gisa
duen rolari buruzkoa, bide horretan mikro-
muntaketaren eta sintesi granularraren az-
terketan geratuta. Sintesi mota horrek irau-
pen oso laburreko soinu gertakarien ugari tze
eta gainjar tzearen bitartez era tzen ditu soi-
nuak, eta, zalan tzarik gabe, Vaggione bera
da teknika horren erabilpenaren nazioarteko
adibiderik onenetakoa.
Poin ts Critiques + (2013) kaxetarako eta
elektronikarako lanaren jatorria elektro-
nikarako bakarrik ida tzitako Poin ts Critiques
(2011) obran dago. Lehendabiziko ber tsioa
Miquel Bernat perkusionistak grabatutako
eta era guztietako transformazio morfolo-
gikoen (frikzioak, erreboteak, soinu multifo-
nikoak...) mende jarritako kaxa-soinuetatik
bakarrik sor tzen zenez, urra ts naturala ziru-
dien ber tsio berri bat egitea. Azken horre-
tan, Vaggioneren ohiko lankide den Bernatek
15
zuzeneko interakzioa izango luke bere fan-
tasma elektronikoarekin. Vaggionek azaldu
duenez, Poin ts Critiques + lanean jatorrizko
ideiari heldu dio berriz ere eta bere horretan
mantendu du Poin ts Critiques obrako zati
elektronikoa: «Kaxaren hizkun tza espezifiko
eta propioa hain da zakarra zerbait ezberdina
eraiki eta konposa tzea erabaki genuela, bien
arteko kolaborazio estuaren fruitu gisa»,
azaldu du konpositoreak. «Horrela sortu zen
poema akusmatiko hau, argi poema hau,
ku txa muturreraino arakatuz, askotariko
soinu objektuen eta elektronikaren arteko
borroka dialektikoaren gune bihurtuz. Ku txa/
agertoki horrek amore ematen du azkenean
kosmosaren granulazio molekularraren in-
darraren aurrean, eserita zauden aretoko
bertako espazioan sortutako kosmosa, Juan
Eduardo Cirlot bar tzelonarraren En la llama
(Sugarrean, 1945) poemaren oihar tzunaren
isla baili tzan errez».
Sugarrean
Or tziaren dardara den txoriaren
lumadi urdina edo sugar gorena,
pen tsamenduak bere azken jai tsiera
aldarrika tzen duen martirioan zorro tza.
Une bateko tristezia estatikoetara
bil tzen nauen lehoi atmosfera,
Aiene Handiari nire aho tsa
bere gaman sartu dion hondamendi etengabea.
Argiak erai tsiz laztan tzen dituen
lautaden betiereko gorazarre.
Neurribiderik gabeko zurrumurru izugarriarekin
erorketak, sustraitutako hegalak, harri puruak
abesten ari da aho behinena:
sua bere iraunkortasun amorratuan.
Mikel Chamizo
16
Nazioarteko musika eszenaren dinamiza tzaile
nagusietako bat da, eta perkusioa bitarte-
ko artistiko gisa zabaldu eta egonkor tzeko
ekarpen handia egin du. Zuzendari, maisu,
konposa tzaile eta interpreta tzaile gisa, asko-
tariko musika motak jorra tzen ditu: eruditu-
tik elektronika oinarri duen esperimentalera,
herrikoitik pasatuta, betiere, beste eremu
artistiko ba tzuekin elkarrekin tzan.
Valen tzia, Madril, Brusela eta Rotterdameko
Kon tserbatorioetan ikasi zuen, eta Udako
Musika Ikastaroa egin zuen Aspenen (Estatu
Batuak). Besteak beste, Premio Extraordina-
rio Fin de Carrera del Real Conservatorio Su-
perior de Música de Madrid saria jaso zuen,
Lehen Saria Ohorezko Aipamenarekin Bruse-
lako Errege Kon tserbatorioan, 1993an Perku-
sio Sari Berezia Herbeheretako Gaudeamus
Nazioarteko Lehiaketan eta bigarren saria
Aspengo Nakamichi Lehiaketan.
Moldakortasun handiko musikaria izanik,
Bar tzelonako eta Kataluniako Nazionale-
ko Orkestra Sinfoniko eta Amsterdamgo
Concertgebouw Errege Orkestrako partaide
izan da, besteak beste. Rotterdameko Duo
Contemporain taldeko kide ere izan zen
1992tik 2003ra. Horrez gain, Bruselako Ictus
Esemble taldeko sor tzaile eta bul tza tzailea
izan zen, eta Anne Teresa De Keersmaeker ko-
reografoarekin eta Rosas konpainiarekin ikus-
kizun ugaritan parte hartu zuen (ba tzuetan
bakarlari gisa): Just Before, Drumming Live,
Rain, April Me eta Steve Reich Evening. Dan tza
garaikideko beste ikuskizun ba tzuetan ere par-
te hartu du, adibidez, Natural Strange Days
lanean Roberto Olivan koreografoarekin eta
Psappha ikuskarian Gulbenkian Balletarekin.
Errezital ugari eman ditu bakarlari moduan
mundu osoan. Nabarmen tzekoak dira Varso-
viako Jaialdian Orquesta Sinfónica de RTVE
arekin emandakoa, Ensemble Musikfabrik
taldearekin Teatro Central de Sevilla an-
tzokian eta Museo Nacional Centro de Arte
Reina Sofía de Madriden egindakoak, Borusan
Orkestra Filarmonikoarekin Istanbulgo Na-
zioarteko Jaialdian emandakoa, Orquesta de
Cadaquésekin Palau de la Música de Barcelo-
nan egindakoa eta beste orkestra eta talde
ba tzuekin emandakoak (Portoko Orkestra Na-
zionala, Zipreko Orkestra Sinfonikoa, Remix
Ensemble, Ensemble Ictus, PluralEnsemble,
Proyecto Guerrero eta Barcelona 216). David
del Puerto, Cesar Camarero, Luis de Pablo,
Mauricio Sotelo eta Joan Guinjoan musikarien
lanak estreinatu ditu eta horien perkusiorako
kon tzertuetako eskain tzak jaso ditu.
Parisko Ircam/Centre George Pompidou
zentroan Javier Álvarezen Mantis walk in
metal space lana estreinatu zuen Ensemble
Ictus taldearekin: steel drum, ensemble eta
Miquel Bernat
17
elektronikarako sortutako munduko lehen
kon tzertua. Spyros Sakkas baritonarekin
batera Iannis Xenakis maisuaren Oresteia
lanean parte hartu zuen Radio France et
Montpellier Languedoc–Roussillon Nazioar-
teko Jaialdian, Istanbulgo Musika Jaialdian
eta Zipreko Jaialdian.
Pedagogo g isa, eskolak eman ditu
Rotterdam eta Bruselako Musika Goi Kon-
tserbatorioetan. Horrez gain, lan pedagogiko
handia egiten du Portugalen. Aipa tzekoa da
Portoko Arteen, Musikaren eta Ikuskizunen
Goi Eskolan (ESMAE) Perkusioa lan tzeko
goi mailako lehen ikastaroa sortu duela.
Aveiroko Uniber tsitatean eta Espinhoko
Lanbide Heziketako Musika Eskolan ere ari-
tzen da maisu. Portugaletik kanpo, Katalu-
niako Musikako Goi Eskolako (ESMUC) mai-
sua ere bada Bar tzelonan.
Irakasle gonbidatu gisa, berriz, Darmstadteko
udako ikastaroetan, Venezuelako Gazte eta
Haur Orkestren Sistema Nazionalerako Esta-
tuaren Fundazioan, Oaxacako Ikastaro Ins-
trumentalean, Brasiliako Udako Nazioarteko
Ikastaroan edota Sao Pauloko Campinas Uniber-
tsitate Estatalean aritu da, besteak beste.
Portugalgo Porto hirian Drumming–Grupo
de Percussão taldea sortu zuen, nazioar-
te mailako perkusio talde dinamikoetako
bat. Portoko 2001eko–Europako Kultura
Hiriburu tzako talde egoiliarra izan zen, eta
kon tzertu ugari eman ditu Portugalen, Fran-
tzian, Belgikan, Alemanian, Brasilen, Hego-
afrikan eta Espainian.
Uneotan marinbarako Estudios de Concierto
bilduma bat sor tzen ari da beste hainbat
konpositorerekin batera. Tritó argitale txeak
2016an kaleratuko du.
18
Diziplina ani tzeko kolektibo bat da. Egun
sortutako hainbat musika-proiektutan parte
har tzen du, teknologia berrien esparruan,
nagusiki. Hala, errepertorio berri bat sor tzen
eta zabal tzen lagun tzen du hainbat alorretan:
musika garaikidea, elektroakustikoa, espe-
rimentala, inprobisazioa, multimedia-insta-
lazioak, netmusica, pedagogia musikala...
Sorkun tza artistikoari aplikatutako tekno-
logia berriei buruzko ikerkun tza lanak ere
egiten ditu, kon tzertuetan, ikastaroetan eta
mintegietan, adibidez, lagun tza teknikoa
emateko. Era berean, artista eta erakun-
deekin trukeak eginez musika esperimenta-
zioaren alor ezberdinak jorra tzen ditu kultur-
gune ugaritan. Espezializazio horren emai tza
gisa, euren emanaldietan elektronika eta
informatika txerta tzen dituzten eta nazioar-
tean ospe tsuak diren bakarlari eta taldeekin
lankide tzan aritu da.
Espacio Sinkro
19
20
Lege-gordailua: BI-2026-2015
Top Related