OROTARIKOOROTARIKOEUSKALEUSKALHIZTEGIAHIZTEGIA
Amaia NavarroEuskal Filologia
Orotariko Euskal Hiztegia
Euskararen aro eta euskalki guztietako idazkietako lexikoa jasotzen duen hiztegi historikoa da.
Hamasei liburukitan argitaratuta dago: lehena 1987an argitaratu zen eta 16.a 2005ean.
Bertsio elektronikoa orrialde honetan dago eskuragarri: http://www.euskaltzaindia.net/oeh
Babeslea eta bultzatzailea
Euskaltzaindiak bultzaturiko ekimena da.
Koldo Mitxelenak eman zion hasiera 1984ean.
Mitxelenaren heriotzaren ondoren (1987) Ibon Sarasolak eman zion jarraipena.
Baimenak
Web orrialdean agertzen diren dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons baimen baten mende daude.
Corpusa
Corpusa osatzeko 1970eko hamarkada arterainoko 310 obra oso aukeratu zituzten.
Obra horietatik 5.800.000 hitz atera zituzten.
Idazki horietatik kanpo dagoen lexikoa ez da azaltzen.
Erabilitako hizkuntzak
Hitz-sarrerak eta adibideak euskaraz azaltzen dira.
Azalpenak gaztelaniaz edo frantsesez ematen dira, eta kasu askotan bi hizkuntzetan.
Hitz-sarreren egitura
125.987 sarrera biltzen ditu eta honela egituratzen dira:
Hitza. Hitzaren aldaerak eta aurreko hiztegigileek hitzari
buruz esandakoa. Aldaera bakoitzaren euskalkiak. Aldaeraren idatzizko lehen erabileraren urtea
(gehienetan). Hitzaren esanahia. Literatur tradizioko adibideren batzuk.
Eguzki izena Informazioa
1- Euskalkiak 3- Aldaerak2- Autoreak 4- Erreferentziak
o Esanahiak
Adiera (gazt.;fr.)
Adibideak (eusk.; gazt.)
Sinonimoak
Azalpenak
tr.: transmisio edo literatura-tradizioa; hitzaren historiari buruzko informazioa.
Literatur tradizioko adibideak
1- Adibidea 2- Autorea, obra, orrialdea
Azpi-sarrerak
Iturriak
Orotariko Euskal Hiztegia (2011, urtarrilak 4). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: martxoak 10, 2011. Orrialdea: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Orotariko_Euskal_Hiztegia&oldid=1832999.
Orotariko Euskal Hiztegia (2010). Euskaltzaindia. Kontsultatua: martxoak 10, 2011. Orrialdea: http://www.euskaltzaindia.net/oeh
“Euskaltzaindia presenta el Diccionario General Vasco-Orotariko Euskal Hiztegia, completado tras 21 años” (2005, azaroak 19). Euskalkultura.com, euskal diaspora eta kultura. Kontsultatua: martxoak 10, 2011. Orrialdea: http://www.euskalkultura.com/noticias/euskaltzaindia-presenta-el-diccionario-general-vasco-orotariko-euskal-hiztegia-completado-tras-21-anos?language_sync=1
Euskaltzaindia, “Orotariko Euskal Hiztegia: 50 urteko lana” (2005, azaroak 18). Erabili.com Azpeitiko Euskara Patronatua. Kontsultatua: martxoak 10, 2011. Orrialdea: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132268095
Ibaizabal argitaletxea, “Orotariko Euskal Hiztegia sarean” (2009, azaroak 9). Ibaizabal,kulturaz blai albisteak. Kontsultatua: martxoak 10, 2011. Orrialdea: http://www.ibaizabal.com/kul_albis.php?id=74
Euskaltzaindiako Prentsa Zerbitzua, “Orotariko Euskal Hiztegia sarean dago, Euskaltzaindiaren webgunean” (2009, urriak 13). Euskaltzaindia, Plazaberri. Kontsultatua: martxoak 10, 2011. Orrialdea: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=534&lang=eu&view=article
Top Related