7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
1/12
IZENIK GABE200X133
JOSE LUIS ZUMETA MARGOLARIAREN
SORTZE-PROZESUARI BURUZKO DOKUMENTALA
Harremanetarako:
Moztu filmak | www.moztu.net | [email protected]
t. 696 080 037 (Iurre)
Sonora estudios| www.sonoraestudios.es | [email protected]
t. 656 786 077 (Pako) | +34 945 150 011
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
2/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 1
Sarrera
Jose Luis Zumeta Usurbilgoa da. Euskal Herrian Zumetaz galdetzen baduzu, kolore
biziez eta abstrakzioaz hitz egingo dizute seguruenik. Beharbada, herritarrengandik
hurbilen egon den artista dugu Zumeta; belaunaldi ezberdinak erakarri dituen artista.
Zumeta eta bere arte lanak, milaka pertsonek partekatzen duten kultura kolektiboaren
parte dira.
Atzean gelditu dira Grficas Valverden egindako hastapenak, 60ko hamarkadako
Paris bohemio batetik jasotako eragina eta Gaur, Gipuzkoako artisten taldean
bizitakoak. Belaunaldi jakin bateko erreferentea dugu Zumeta, Euskal Herrian arte
modernoarekin harremanak izan zituen lehenetarikoa. Gure kulturara norabide berriak
ekarri zituen haietako bat izanik, herri honen nortasuna eraikitzen lagunduko digun
dokumentua izan nahi du dokumental honek.
Gaur egun, artistek jorratzen dituzten diziplina anitzeko lanekin ohituta gauden
honetan, Zumetak betikoarekin jarraitzen du: olio-pinturarekin, serigrafia eta
marrazkiekin. Lan horiekin jarraitzen du hain zuzen jendearengandik hurbil egoten.
Artistaren heldutasunean, lasaitasunetik eta betiko arima gaztetik hitz egiten du
Zumetak bere egungo lanari buruz. Inguruarekiko sentsibilitatea galdu gabe, Zumetak
lortu du bere lekua euskal artisten artean. Orain, gustuko duen hura egiten jarraitzea
besterik ez zaio gelditzen, hobekien egiten dakiena: margotzea.
Alde batetik, artistaren alaba Monika Zumeta, eta beste aldetik, Enara Goikoetxea
dokumentalgilea dira dokumental honen zuzendariak. Bi zuzendarien arteko lanak eta
grabaketa talde murriztu batek, abagune egokia sortu dute, artista grabaketa aparatuez
ahaztu dadin eta bere lan metodologia naturaltasun osoz azaldu dezan.
Izenik gabe, 200x133 dokumentalak, Jose Luis Zumeta artista modu zuzen batean
ezagutzeko aukera ematen du, beharrezkoak ez diren apaingarriak kenduta.
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
3/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 2
Sinopsia
Jose Luis Zumeta margolariak desorduetan lan egiten du bere tailerrean, Nafarroako
Arribe herrian kokatuta dagoen antzinako autobus geltokian. Oraingo honetan,
200x133 tamaina izango duten bi margolanekin ari da lanean. Ondoren, Donostiako
suhiltzaileen geltokia izandako eraikinean erakusgai egongo dira lanok. Bi margolan
hauen sortze prozesua da dokumental honen bizkarrezurra.
Lehenengo aldiz eta kameraren aurrean, bere barneko eta bakarra duen sortze
prozesua azalduko du margolariak. Grabazio taldearen jarraipena erabatekoa da:
Zumetak mihisea eraikitzen duenean hasten da, obren garapena jarraitzen du eta
ondorengo erakusketarekin amaitzen da.
Zumetaren lan orduak errespetatuz eta bere ohiturak jarraituz, margolanen eraikitzea
artistak nahi duenean bakarrik eteten da: materiala aukeratu behar duenean, adibidez,
edo, artistak bere baitan pairatzen dituen blokeo uneak direla medio. Tarte hauetan,
oraina ongi ulertzeko, gai batzuk planteatzen zaizkie Zumetaren gertuko lagunei.
Hauek emandako erantzunen bitartez ezagutuko ditugu Zumetaren berezitasunak,
margolariaren ibilbidearen klabeak, bere garapena, eta orokorrean, Zumeta artista
handiaren baitan dauden atal guztiak.
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
4/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 3
200x133, ERAKUSKETA
Dokumentala grabatu bitartean, Zumetaren margolanak Donostiako suhiltzaileen
eraikin ohian egin zen erakusketan egon ziren ikusgai. Eraikin hau Donostia 2016ko
Europako Kultur Hiriburua proiektuaren egoitza dugu.
Donostia 2016 proiektuaren filosofia erabat bat dator dokumentalarekin eta antolatu
zen erakusketarekin. Lan horiek plazaratzearen helburua herritarrek margolariaren
sortze-prozesua gertutik ezagutzeko aukera izatea izan zen; obra bat ulertzeko
beharrezkoa delako, emaitzaz gain, prozesua bera ere ezagutzea.
Zumetak bere sortze-gaitasuna hainbat modutara garatu du eta horren erakusgarri izan
ziren erakusketa honetan aurrez aurre ikusgai egon ziren elementuak: alde batetik,
erakusketarako espresuki egin zituen bi artelan, eta bestalde, horiek sortzeko
prozesuan dokumentalerako grabatu ziren irudiak.
Horrez gain, Zumetak bere bi bilobekin batera horma-irudi bat landu zuen eta azken
boladan erabiltzen ari den teknika berriaren emaitza ere ikusgai egon zen: iPadarekin
egin dituen 500 irudi inguru. Erakusketa bera nahiz jendearen erantzuna
dokumentalaren parte dira.
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
5/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 4
ZUZENDARIEN HITZAK
Monika Zumeta zuzendaria
Pintura usainak nire haurtzaroa gogorarazten dit. Gure etxeak pintura usaina izaten
zuen eta jai giroa arnas zitekeen edozein unetan. Gogoratzen dut etxean sartu eta atera
ibiltzen zirela margolariak, eskultoreak, aktoreak niretzeko hura mundu magiko bat
zen, dibertigarria baina era berean, aberasgarria.
Aitak, eguneroko eginbeharretan erakusten zigun marrazkiarekiko eta pinturarekiko
zuen grina. Egun batean, Orquestra Mondargn taldeko kideak gonbidatu zituen
etxera eta guztioi aurpegiak margotu zizkigun. Gero, denak batera atera ginen kalera,
festa giroan. Beste egun batean, hanka margotu zidan goitik behera eta gona motza
jantzia joan nintzen ikastolara. Gogoan dut ikastolarako bidean jendeak harrituta
begiratzen ninduela. Aitak etengabe marrazten zuen. Atzerrira joaten ginenean,
bertako hizkuntza ez bagenuen hitz egiten, aitak hitzez eskatu beharrean oilaskoa
margotu egiten zuen.
Niretzat guztiz normala zen etxera heldu eta aita pintatzen ikustea. Bere lana zen. Nik
nire berri ematen nion baina ez zitzaidan sekula burutik pasa nola margotzen zuen
ikustea. Orain, urte asko geroago konturatu naiz ez dudala inoiz aita koadro bat
margotzen ikusi.
Edozein diziplina artistikotan, sortze-prozesua garrantzitsuena dela iruditzen zait eta
interesgarria iruditu zitzaidan hortik abiatuta dokumental hau egitea. Alde batetik,
dokumental honen bitartez, nire aitaren lana lehen pertsonan ezagutu ahal izan dut eta
beste alde batetik, ikus-entzunezko lan honek betirako balioa duela esango nuke. Iritzi
hau sendotu egin zitzaidan dokumentalaren barruan antolatu genuen erakusketan
emakume batek honako hau esan zidanean: Zu al zara Zumetaren alaba? Eskerrak
eman nahi dizkizut altxor hau ezagutzeko aukera emateagatik.
Zumetaren alaba izanik, galdera hau egiten nion neure buruari: nor da Zumetamargolaria? Dokumental honek aitarengan ezezagunak ziren alde batzuk ezagutzeko
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
6/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 5
aukera eman dit. Benetan gustura sentitu naiz aitaren ondoan lanean eta emaitza ezin
hobea izan da niretzat. Gure lantaldeak aitaren lana, bere uneak eta metodologia
errespetatzen jakin du, eta era berean, berak, gureak errespetatu ditu.
Enara Goikoetxea zuzendaria
Nik banekien Jose Luis Zumeta margotzen ari den bitartean grabatu ahal izatea
interesgarria izango zela eta margotzearen prozesuari buruz asko erakutsiko zidala.
Baina txundituta gelditu nintzen, bat batean, nire burua neskatxo bat bezala ikusi
nuenean, eskuak pinturatan sartu eta marrazteko irrikatan. Ez nintzen ni bakarra izan
ordea, grabazio taldean bat baino gehiagok sentitu zuen desio berdina. Denbora igaro
ahala hipnotizatuta gelditzen ginen artistaren lan prozesuan guztiz murgilduta.
Guk bizitako esperientzia bera, 200x133 erakusketa ikustera etorri zen jendearengan
ikusi genuen. Zumetak erakusketan bertan zuzenean margotzen zuen bitartean,
ikusleek harrituta eta liluratuta begiratzen zioten. Artistak bere pintzelkada azkarrekin
pintura geruza ezberdinak sortzen zituen eta ezerezetik, formak sortzen ziren.
Harrigarria izan zen baita, Zumeta margotzen ikusi ondoren jendea berriz ere
pantailen aurrean esertzen zela berdina ikustera. Erakusketan jarri genituen bi
pantailetan, Zumetaren sortze-prozesua ikus zitekeen dokumentalerako grabatutako
irudietan. Bi pantailen aurrean egon zen jendea denbora luzez, mugitu ere egin gabe.
Behin eta berriz, margolariaren sortze-prozesuak, ikuslearen arreta bereganatzen zuen
nire harridurarako. Proiektu hau, dudarik gabe, dokumentalgintzan izan dudan
esperientziarik kuttunetarikoa da.
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
7/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 6
JOSE LUIS ZUMETAREN BIOGRAFIA
Jose Luis Zumeta hamalau urterekin hasi zen lanean Donostiako Grficas Valverden
marrazkilari grafiko bezala. Garai honetan ezagutu zituen Cezanne, Modigliani eta
Paul Klee artista inpresionistak, berak zioenez, gehien gustatzen zitzaizkion
margolariak.
Pinturarekiko zuen zaletasunak bultzatuta, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan eta
Gipuzkoako Artisten Elkartean matrikulatu zen. Hemeretzi urterekin, Madrilen
antolatu zuten Pintura Joven lehiaketan Urrezko Domina Nazionala irabazi zuen.
1959an abangoardia artistikoak ezagutzeko irrikaz Parisera joan zen. Esperientzi hau
erabakigarria izan zen bere ibilbidean, nazioarteko abangoardien azken joerak gertutik
ezagutu bai zituen. Han ezagutu zituen Budd, Appel eta Jorn bezalako margolari
abstraktuak.
1960an Euskal Herrira bueltatu zen, Hondarribira. Remigio Mendiburu
eskultorearekin lanean hasi zen. Donostian, taldekako bere lehen erakusketan parte
hartu zuen. Urte bat beranduago, Donostiako Udal Arte-Aretoan bakarkako lehen
erakusketa egin zuen, eta geroago, baita Hondarribiko Carlos V Gazteluan ere.
1962 eta 1963 artean Stockholm eta Londonen bizi izan zen. Garai honetako
Zumetaren lanak, informalismoarekin eta ipar Ameriketako espresionismo
abstraktuarekin loturik daude, kromatismo basati bat duen espazio kubista baten.
Erliebe piktorikoekin esperimentatzen du: poliesterra, aluminioa, goma, etab.
1965ean Euskal Eskolako Gaur taldearen sorreran parte hartu zuen, Jorge Oteiza,
Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi,
Amable Arias eta Sistiagarekin batera. Talde hau frankismo garaian sortu zen,
nazioarteko abangoardiarekin harremana eta elkarrizketa berreskuratzeko asmoz.
Hainbat aspektu artistikotan aurrelari bihurtu zen eta nazioarteko mailan, garaiko
euskal jarduera artistikoen erreferentzia izan zen.
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
8/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 7
1967an Euskal Pinturaren Sari Handia lehiaketan lehen saria irabazi zuen,
Homenaje al Gernika de Pablo Picasso lanarekin.
1970ean Mexikoko Arte Eder Jauregian eta New Yorkeko Pintores Jvenes
Espaoles taldeko erakusketetan parte hartu zuen. 1973 eta 1974 artean zeramikako
bi horma-irudi handi egin zituen Usurbil eta Pasaian.
Urte bat geroago, Vitoria-Gasteizko Eder-Arte Galerian eta Bilboko Mikeldi Galerian
bakarkako erakusketak egin zituen. 1981ean, Arteder 81ean parte hartzeaz gain,
Bilboko Arte Eder Museoan erakusgai egon ziren bere lanak. Ondorengo urteak oso
emankorrak izan ziren artelanei eta erakusketei dagokienez. Horren erakusgarri dira
Donostiako Alga Galerian eta La Lagunako Centro de Arte Osunan egindako
bakarkako erakusketek. Urte bat beranduago, bakarkako bi erakusketa egin zituen
Volksbank Gallerie, Biberank, Alemanian eta Gipuzkoako Kutxa Probintzialean.
1986an Eusko Jaurlaritzak Alemanian antolatu zituen bi erakusketetan parte hartu
zuen, eta hurrengo urtean, Artelekun, pintura ikastaro bat eman zuen.
90. hamarkadan hainbat galeria eta museotan erakutsi zituen bere lanak, Donostiako
San Telmo Museoan eta Altxerri Galerian, Bilboko La Brochan eta Irungo Garca
Castaonen esaterako.
Jose Luis Zumeta, gerra ondorengo euskal artista esanguratsuenetarikotzat jo da. Bere
lanak Euskal Herriko museo garrantzitsuenetan ikus daitezke: Bilboko Arte Eder
Museoan, Donostiako San Telmo museoan eta Vitoria-Gasteizko Artiumen. Baita
atzerrian ere,Museo de la Concordia, Santiago de Chilen esaterako.
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
9/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 8
ERAKUSKETAK
(2013) 200x133, Donostiako suhiltzaileen eraikina izandakoan, Donostia, 2016ko
Europako Kultur Hiriburua ekimenaren baitan.
(2012) Iruako Ziudadelan, Pabelln de Mixtos.
(2011) Artium, Vitoria-Gasteiz.
(2010) Bodega Portia, Gumiel de Izn (Burgos).
(2009) Bere alaba Usoarekin elkarlanean, serigrafiaz osatutako liburu bat argitaratzen
du, Arrasateko psikiatrikoko gaixoen testuekin. Liburu hau Bilboko Arte Eder
Museoan aurkeztu zen.
(2008) Kur galeria, Donostia.
(2007) Ekain galeria, Donostia.
Arteko galeria, Donostia.
(2006) The Unknown Masterpiece. Artium, Vitoria-Gasteiz.
(2005) BBK Fundazioa, Bilbo.
(2004-05) Erandioko merkatua, Erandio (Bizkaia).
(2004) Expo 3+4, Biarritz.
(2003) Sala Kubo, Donostia.
(2002) Cripta de la iglesia Sainte Eugenes, Biarritz. Exposicin Atlantique. Epelde &
Mardaras galeria, Biarritz.
Haim Chanin Fine Arts, New York.
(2000) Depsito Franco Uribitarte, Bilbo.
San Martin merkatua, Donostia.
(1999) The Hangar, Evanton, Eskozia.
(1998) Galera Altxerri, Donostia.
(1997) Arco, Madril.
(1995) Galera Altxerri, Donostia.
(1994) San Agustin Kultur Gunea, Durango.
(1992) San Telmo Museoa, Donostia.
(1990) Atzera begirakoa. Arte Ederren Museoa, Vitoria-Gasteiz.
(1989) Tributo a las vctimas del Franquismo. Madril, Sevilla eta Valencia.
Atzera begirakoa. Bilboko Arte Eder Museoa.(1986) Moderne Baskische Kunst, Frankfurt.
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
10/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 9
Moderne Baskische Kunst, Colonia.
(1985) Palacio de Vstago, Zaragoza.
Museo de Bellas Artes de Asturias, Oviedo.
Bonnat Museum, Baiona.
Museo San Telmo, Donostia.
(1984) Ziudadela, Irua.
Galera Palau, Valencia.
Galera Perspectives 56, Baiona.
(1983) Volsbank Gallery, Biberach, Alemania.
(1982) Inter-Art Galerie, Union Freischaffender Knstler und Kunsfreunde, Stuttgart.
Arteder 82, Bilbo.
Euskal Artistak: errealismoaren eta irudiaren artean, 1970-1982. Muse
Provinciale, Paris.
Centro de Arte Osuna, La Laguna, Tenerife.
San Telmo Museoa, Donostia.
(1981) Bilboko Arte Eder Museoa.
Arteder 81, Bilbo.
(1980) Fundacin Joan Mir, Bartzelona.
(1979) Erakusketa 79, Palacio Velzquez, Madril.
(1978) Bilboko Arte Eder Museoa
Ziudadela, Irua.
Juana Mord galeria, Madril.
Euskadi en la pintura, Art Centrum, Praga.
(1976) Euskal Erakusketa 76-Art Bask 76, Bartzelona.
(1975) Fundacin Joan Mir, Bartzelona.
(1974-73) Usurbilgo plazan horma-irudia.
(1971) Ateneo de Madrid, Madril.
Durn galeria, Madril.
(1970) Pitura y Escultura Contempornea Vasca. Palacio de Bellas Artes de
Mxico.
Jvenes Pintores Espaoles, New York.
(1968) Primer Saln de Escultura Contempornea, Bartzelona.
(1966-65) Barandiaran Galeria, Donostia.Bilboko Arte Eder Museoa.
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
11/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 10
Sala Amrica, Vitoria-Gasteiz.
(1961) Salas municipales de arte, Donostia.
Carlos V.aren Gaztelua, Hondarribia.
Nik uste dut margolariei asko gustatzen zaigun margolaria
dela, bere naturaltasunagatik. Ez du trikimailurik,
artifizioik. Bere pintura guztiz zuzena da.
Gonzalo Jaregui
Askatasuna funtsezkoa da. Izan ere, une batean argi dago
Zumeta artista handia dela eta ez du ezer agertu behar.
Maria Jos Aranzasti
Egiten ari dena maitatzeko gaitasun gehien duen
margolarietako bat da.
Jos Luis Merino
7/29/2019 Prentsa Txostena Izenik Gabe, 200x133
12/12
Izenik gabe, 200x133 |www.facebook.com/IzenikgabeZumeta|http://izenikgabe.com 11
FITXA TEKNIKOA
IZENIK GABE 200x133
Generoa: Dokumentala
Ekoizpen data: 2013
Iraupena: 82
DOKUMENTAL HONETAN AGERTZEN DIRA
Jose Luis Zumeta
Carmelo Ortiz de Elguea
Mari Sol Bastida
Gonzalo Juregui
Maria Jos Aranzasti
Jos Luis Merino
TALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Zuzendaritza: Enara Goikoetxea, Monika Zumeta
Ekoizleak: Iurre Tellera, Pako Ruiz
Argazki Zuzendaritza: Esteban Ramos
Kamera: lvaro Herrero
Gidoia: Miren Juaristi, Monika Zumeta
Edizioa: Enara Goikoetxea
Musika: Pascal Gaigne
Soinua: Martn Guridi, Iaki Alonso
Efektu bereziak: lvaro Herrero
Ekoizpena: Sonora Estudios, Moztu Filmak