2222
Harro-harro esan ohi dut Vitoria-Gasteizkoa naizela. Nire bizitzako gauzarik
garrantzitsuenak hemen, Gasteizen, gertatu dira, eta hori zorte handia izan da
niretzat. Hiri honetan jaio eta hazi nintzen, orain familiarekin bizi naiz bertan eta
lagunak ere hementxe ditut. Gasteizen barre eta negar egin dut. Nire oroitzapen
gehienak gure hiri maitagarri honetako kale, plaza edo auzoren batean daude. Ikasten
ikasi nuen, lehendabizi San Viator ikastetxean. Handik gutxira, erdigunera bizitzen joan
ginen. Izugarri gustatzen zitzaidan izeba zaharrarenera joatea El Pilarren; hurbilago
zegoen eta horrek aukera ezin hobea ematen zidan denbora gehiago jolasten emateko
eskolan eta inguruetan. Horren ondoren, Los Herrán Institutuan ikasten jarraitu nuen,
unibertsitatean hasi baino lehenago. Bertan ikasi nuen hezkuntza publikoan
profesional handiak daudela, eta bizitza honetan inork ez dizula ezer ere oparitzen,
norberaren arazoak norberak konpondu behar dituela. Euskara ikasi nuen IKAn EGA
atera arte, lehendabizi Pinton eta geroago Errege Katolikoetan. Arrakasta
gutxiagorekin zenbait ingeles ikastaro ere egin nituen Hizkuntzen Institutuan; orduko
hartan institutua San Prudentzio kalean zegoen.
Abuztuaren 4an dardarka jartzen naiz Andre Maria Zuriaren Plazan, apirilaren
28an Armentian, iraileko Birjinaren ondorengo lehen astelehenean Olarizun,
urtarrilaren 5ean Erregeen kabalkadan eta abenduaren 24an Olentzeroren
ospakizunean. Asteburuetan ezin hobeto pasatu izan dut Alde Zaharrean eta
auzoetako jaietan, bereziki Judimendin eta Adurtzan. Ibilaldi ederrak egin ditut oinez
eta bizikletaz Gasteizko mendi eta basoetatik zehar. Senda Ibilbidean pare bat zapatila
baino gehiago gastatu ditut santuraino korrika eginez, eta Estadion igerilekuez eta
frontoiaz gozatu dut. Mendin salto egin eta igoeraren bat ere ospatu dut (2.B-ra!), “Los
Inhumanos” taldearen erritmopean. Baina bereziki pertsonekin gozatzen dut, hau da,
nire bizitza partekatzen dudan gasteiztar askorekin eta, bereziki, nire emazte
Elisarekin. Hemen, Gasteizen ere maitemindu eta ezkondu nintzen. Eta hiri honetan
ere jaio dira gure bizitzetako pertsonarik garrantzitsuenak: gure hiru semeak: Ion, Iker
eta Ibai.
VITORIA-GASTEIZ
munduko hiririk onena
3333
Horrelaxe bizi izan naiz eta bizitzen jarraitzen dut Vitoria-Gasteizen, munduko
hiririk onenean.
2011n hasitako proiektua…
2011-2015eko GERTAKARIAK
Gure hauteskunde-programak ez ditu bakar-bakarrik jasotzen hurrengo
legegintzaldiari begira gasteiztarrekin hartzen ditugun konpromisoak. Izan ere, orain
arte egindako lanaren berri eman nahi diegu herritar guzti-guztiei. Hori dela eta, 2015-
2019ko hauteskunde-programari hasiera emateko, udalean azkeneko lau urteetan
egindakoa laburbildu nahi dut.
“Gure bermea, egindako lana”
Lan horiek argi erakusten dute Vitoria-Gasteizekin, gasteiztarrekin eta politikan
jarduteko beste modu batekin dugun konpromiso irmoa: akordioaren eta
lankidetzaren aldeko politika, positiboan garatutako politika, guztion onuran
oinarritua. Horixe izan da eta horixe izango da udalean lan egiteko modua: hiriarentzat
positiboak diren ekimenak proposatzea eta horiei babesa ematea, eta Vitoria-
Gasteizentzat kaltegarri edo negatibotzat jotzen ditugunak salatzea.
Asko izan dira hiriaren eskariei erantzutea eta PPren kudeaketa kaskarragatik
edo aurreikuspen eta planifikazio faltagatik sortutako arazoak konpontzea ahalbidetu
duten akordioak eta proposamenak. Hala eta guztiz ere, azken lau urteotan bultzatu
ditugun hiru akordio nagusiak azpimarratu nahi ditut, hiriak aurrera egiteko oso
positiboak izan direlako:
4444
1.- Ekipamendu eta zerbitzuen plana. Salburua eta Zabalgana auzoetan, urrezko auzoetan (Abetxuko, Adurtza,
Ariznabarra, Koroatze eta Zaramaga) eta hiriaren landa gunean. Plan hau EAJk definitu
zuen inplikatutako auzo eta herrietako auzokideen lankidetzarekin; hasieran 50,3
milioiko aurrekontuaz horniturik, 2012ko otsailean adostu zen. Plan honek, oraindik
ere amaitu gabe dagoenak, ahalbidetu du, besteak beste, honako lan hauek aurrera
eramatea:
a) Salburuko Gizarte Etxearen eraikuntza.
b) Zabalganeko Gizarte Etxearen obren hasiera.
c) Mariturriko Haur Eskola
d) Borinbizkarra eta Elejaldeko pasaguneak Zabalganen.
e) Agorespace-ren eraikuntza Zabalganen.
f) Autobus lineak zabaltzea Arakaiate eta Larreinera (Salburua) eta
Borinbizkarrera (Zabalgana).
g) Urrezko auzoetako etxebizitzak berritzera zuzendutako 3,5 milioi
euro.
h) Landa guneko zenbait herritan egindako inbertsioak, uraren
hornidura eta saneamendu sarea hobetzeko.
2.- 2013 eta 2014ko udal aurrekontuak Zailtasun ekonomikoak gorabehera, arduratsu jokatzeko eta aurrekontuaren
aldeko akordioa bultzatzeko gai izan gara 2013an eta 2014an. Vitoria-Gasteizen
lortutako akordioak, Vitoria-Gasteizentzat baino ez. Akordio horiek, gainera, Maroto
eta Rajoyren PPk 2012an abiarazitako murrizketei jarritako eustorma bat izan ziren.
Aurrekontuaren inguruko akordio horiek hainbat gauzatarako izan ziren baliagarri:
enplegu publikoari eusteko, ekonomiari eta enpleguari begirako sustapen politikak
berreskuratzeko eta ongizatea, berdintasunaren aldeko ekimenak, kultur politikak,
gazteria arlokoak, elkartasun ekimenak eta gizarte kolektiboekiko lankidetza
politikak bultzatzeko. Akordioak oso onuragarria izan ziren hiri osoarentzat.
3.- Hiriburutza-kanona Vitoria-Gasteiz Euskadiko hiriburua da eta, estatus horrekin bat, hiriburutzaren
kanoa jasotzea merezi du. Kanon hori Urkullu lehendakaria buru duen Eusko
Jaurlaritzak bermatu du legegintzaldi osorako eta urtean 5 milioi euroz horniturik
dago. Ez nuen zalantzarik izan Vitoria-Gasteizen interesak defendatzeko eta ekarkin
ekonomikoetatik haragoko zerbait eskatzeko: gure hiriaren aitorpena Euskadiko
hiriburu gisa Vitoria-Gasteizko EAJ osoaren lanari esker eta Urkullu lehendakariak gure
hiriburuarekin izan dituen sentsibilitateari eta inplikazioari esker, hiriburutzaren
5555
kanona izenpetzea lortu genuen; horrek, azkenean, 20 milioi euroko ekarkin bat
ekarriko dio hiriari Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldi osoan zehar.
… hurrengo 4 urteetan jarraituko duena
7 KONPROMISO VITORIA-GASTEIZ
BERRIAREKIN Azken lau urteotan egindakoaren bermearekin, udal hauteskunde hauetara
aurkeztu dut neure burua EAJ-PNVko hautagai gisa konpromiso argi batekin: udal
politika Vitoria-Gasteiz eta bertan bizi garen pertsonen bizi kalitatea hobetzeko tresna
baliagarri bihurtzea. Politika positiboan egiteko, modu eraikitzailean, gehitzeko eta ez
zatitzeko.
Neure burua aurkezten dut guztiz sinisturik gure hiriburua garatu ahal izango
dugula pertsonak udal jardueraren ardatz nagusitzat hartuz. Pertsona guztiek beren
lekua izango duten Vitoria-Gasteiz eraikiko dugu guztion artean, den-denok hirirako
eskubidea izan dezagun.
Nahi dut hiria ondo kokaturik egotea krisialdiaren ondoren sortuko den eredu
sozial eta ekonomiko berrian. Hori dela eta, hiri industrial moderno baten alde egin
nahi dut, sustapen ekonomikorako eta kalitatezko enplegurako eremu erakargarri
modura; bertan eraldaketarako eragile nagusia industria izango litzateke, 60ko
hamarkadan izan zen bezala.
6666
Pertsonek duintasunez bizitzeko duten eskubidea bermatzen duen Vitoria-
Gasteiz baten alde nago; hiri horrek kalitatezko zerbitzu publikoak izango ditu eta
pertsonek bizimodua autonomiaz garatu ahal izango dute. Gainera, elkarbizitza,
lankidetza eta elkartasunerako espazioak ere izango ditu.
Berdintasun egoeran giza garapena bultzatuko duen hiri baten alde egin nahi
dut; hiri horretan justizia soziala pertsona guztien premien arabera eman eta egokitu
beharreko erantzunetan gauzatuko da.
Nahi dut Gasteiz hiri abegitsua izatea adineko pertsonekin eta bizimodu
autonomorako eta kalitatezkorako zerbitzuak eskaintzea. Hiri horretan inor ez da
biziko artatua izan gabe, ez eta bakardadean ere.
Hiri hezitzailearen alde egin nahi dut: hiria ikasi, hirian ikasi eta hiritik ikasi
nahi baitut. Izan ere, hiria gure historia eta gure oroitzapena da, ikasten dugun
hezten garen kontinentea; azken batean, hiria eragile hezitzailea da, informazioa eta
kultura sortzen dituena eta giza harreman sozializatzaile eta hezitzaileen sarea
eratzen duena.
Lurzoru gehiago kontsumituko ez duen hiri bat defendatu nahi dut; hiri horrek
hirigunea eraberrituko du betiko auzoak leheneratuz eta bizitza komunitarioa,
ekonomikoa, soziala eta komertziala berpiztuz. Hiriko auzoen arteko oreka defendatu
nahi dut, bene-benetan uste baitut gasteiztar guztiek, bizi diren lekuan bizi izanda ere,
bizi kalitate bera eta zerbitzu maila bera merezi dituztela.
Espiritu berari jarraiki, udalerri osorako artapen berbera defendatzen dut.
Vitoria-Gasteiz hiria baino gehiago delako. Haren ondarearen aberastasuna, haren
muina eta balioak osatzen ditugu hiriguneko auzokideok eta udal mugartea osatzen
duten 61 kontzejuetako auzokideok (63 herri). Guzti-guztiek merezi dute erantzun
bera udalaren aldetik.
Ingurumenarekiko konpromisoa duen Vitoria-Gasteiz baten alde egin nahi dut;
hiri horrek klima aldaketaren kontra lan egingo du eta eraginkortasun energetikoa,
mugikortasun iraunkorra eta CO2ren isurketen murrizketa aldeztuko ditu. Natur
ingurunea eta nekazaritza errespetatzen dituen hiria nahi dut.
Eta hiriaren eraldaketa hori guztia gobernantza berri baten bidez egin beharra
dago, zorroztasun, gardentasun, adostasun, akordio, lankidetza eta herritarren
partaidetza indibidual eta kolektiboan oinarritzen den beste politika molde baten
bidez, hain zuzen ere.
7777
Herritarren partaidetzaren alde egin nahi dut, neure auzokideekin erabaki nahi
baitut; gainera, partaidetza hori ez dut ulertzen biltzar batean erabakiak hartzeko
ordezkaritza huts gisa, baizik eta bi norabideko komunikazio eta lankidetza sistema
zorrotz eta sinisgarri gisa.
Hauxe da nire konpromisoa: politika egitea pertsona guztiontzat ez ezik
pertsona GUZTIEKIN ere. Vitoria-Gasteiz zuokin guztiokin batera egitea.
Programa honetan era guztietako proposamenak aurkituko dituzue, duela lau
urtetik hona Gasteizko agente sozial eta ekonomiko askorekin izandako harreman
iraunkorren ondorioz jasotakoak.
Neurtu nahi izango dugu pertsonak nola bizi diren hirian. Zuzenean eragiten
diguten eta Gasteiz hazi araztea ahalbidetuko duten gai nagusiei buruzko iritziak,
ideiak eta planteamenduak ezagutu nahi izan ditugu. Horretarako, orain dela urte eta
erdi bederatzi bilera sektorialeko ziklo bati ekin genion. Ekimen horri Etorkizunari
Begira iritzi genion eta bertan industriarekin, merkataritzarekin, ostalaritzarekin,
nekazaritza eta elikadura sektorearekin, gizarte politikekin, hirigintzarekin,
kulturarekin, herritarren partaidetzarekin, ingurumenarekin eta udalerriko landa
gunearekin zerikusia zuten kolektiboak bildu genituen.
Aldi berean, 101 topaketa izeneko ekimen bat eraman genuen aurrera, eta
haren barnean beste horrenbeste bilera indibidual izan genituen Gasteizko gizarte
osoaren kolektiboekin. Orotara, hitzordu horietan 500 pertsonari baino gehiagori
entzun diegu; horrek ahalbidetu digu enpresen eta era guztietako kolektiboen
egunerokotasunarekin zuzeneko harremanak izatea, diagnostikoa areago fintzea eta
premien eta asmoen araberako irtenbideak eskaintzea.
Horixe da nahi dudan Vitoria-Gasteiz: hiri moderno eta kosmopolita, ekintza
zehatzetan eta errealistetan egituratzen diren 7 konpromiso estrategikoren bitartez.
Proiektu faraonikoen aldiak igaro dira eta gaur egun daukaguna hobetzeko eta
osatzeko momentua da. Orain oreka bat ezartzea tokatzen da, hiria eraldatzeko
zimenduak jartzea, alegia. Hiri berritua, aktiboa eta guziontzakoa, etorkizunari aurre
egiteko ilusioa duena.
Nerea, Borja, Jaione, Iñaki, Blanca, Itziar, José Luis, Zuriñe, Rubén, Arrate, Jon,
Amaia eta Miren dira, besteak beste, Vitoria-Gasteizen alde eta herritar eta
auzotarren alde guztia eman nahi duten taldekideak, betiere EAJ-PNVk gidatuko duen
hiriaren eraldaketa horretan.
8888
Iraganeko eta oraingo Vitoria-Gasteizez oso harro gaude. Lan egingo dugu
hurrengo belaunaldiak ere hiriaz eta bizilekuaz harro egon daitezen. Nahi dugu Vitoria-
Gasteiz berriro ere erreferentea izatea estatuan eta nazioartean haren gizarte
politikak, ingurumena, ongizate maila eta gizarte kohesioa direla eta.
Azken urteotan udalean aurrera eramandako politika da gure bermea. Lanaz
egindako politika. Izan ere, beste talde politikekin izan daitezkeen adostasun edo
desadostasunen gainetik politika egiteko beste modu bat dago; molde horretan
herritarren premiak lehenetsi behar dira gatazka politikoaren gainetik, hiriaren
aldeko akordio positiboa, proposamenak eta elkarrizketa. Horren guztiaren helburua
honako hauxe da: Vitoria-Gasteiz aktibatzea, gure auzotarrei entzutea eta
erantzutea, eta, azken batean, aldaketa positiboa bultzatzea.
Gorka Urtaran EAJ-PNVren hautagaia Vitoria-Gasteizko alkatetzarako
9999
1. ENPLEGUAREN ETA EKONOMIAREN HIRIA 2. GIZARTE KOHESIOAREN ETA GIZA GARAPENAREN HIRIA
3. HIRI ERABERRITZEAREN ETA AUZOEN ARTEKO OREKAREN HIRIA
4. HIRI ADIMENTSU ETA BERDEA 5. HIRI GARDEN ETA PARTE-HARTZAILEA 6. HIRI HEZITZAILE, KULTURAL, SORTZAILE ETA EUSKALDUNA
7. MUGIKORTASUN IRAUNKOR ETA OSASUNGARRIKO HIRIA
7 KONPROMISO
VITORIA-GASTEIZekinekinekinekin
10101010
1) ENPLEGUAREN ETA EKONOMIAREN HIRIA
Vitoria-Gasteiz hazi arazi nahi dugu, sustapen ekonomikorako eta enplegu
duinerako eremu erakargarri gisa. Ondo kokatutako hiria, gure indarguneetatik
abiatzen dena eta hurbileko etorkizunari begiratzen diona ikerkuntzatik, talentuaren
atxikipen eta sustapenetik, berrikuntzatik eta jakintzatik.
Gure iritziz, jarduketa plan bat izan behar dugu, hiriaren sektore ekonomikoak
indartzeko eta lanpostuak sortzen laguntzeko. Gure “Adoslan” plana berritzearen
alde egin nahi dugu, Vitoria-Gasteizko berpizkunde ekonomiko eta enplegurako eta
haren garapenaren aldeko estrategiarako itun garrantzitsu gisa.
Langabeziaren edo enplegu prekarioaren arazoak gora egiten jarraitzen du eta
politika publiko guztiek indarra jarri behar dute norabide horretan. Horregatik, hiru
norabideko ituna aurkeztu nahi dugu:
o Udal barnean: ordezkatutako indar politiko guztien artean eta
langileen ordezkariekin.
o Administrazioen artean: udaletik Foru Aldundiarekin, Eusko
Jaurlaritzarekin, Estatuko Gobernuarekin eta Europako
erakundeekin. Erakundeen arteko koordinazioak emaitza positiboa
indartzen du.
o Vitoria-Gasteizko pertsonen eta enpresen artean: enplegu duina
sortzearen eta ekonomia berpiztearen alde bakoitzak bete
beharreko zereginaren kontzientzia izan dezan.
Industria azkeneko eraldaketa sozial eta ekonomikoaren euskarria izan zen eta
orain ere giltzarri garrantzitsuenetariko bat da. Industri sarea Gasteiz eraldatzeko
motorra izan zen pasa den mendeko 60ko hamarkadan eta, zalantzarik gabe,
zientziaren eta teknologiaren laguntzaz, zeregin estrategikoa bete behar du hiriak
beharrezko duen bultzadan, betiere krisialdiaren ondoren sortuko den eredu
ekonomiko eta sozial berrian ondo kokaturik egon dadin.
“Adoslan berria”
11111111
Nekez izan gaitezke hiri iraunkorra, 21.000 gasteiztar baino gehiago lanik gabe
badaude. Hiria ekonomiaren motor bihurtu behar dugu, ekonomia iraunkorra eta
kalitatezko enplegua sustatzeko aukera leku.
Horretarako, behar-beharrezkoa da Vitoria-Gasteizek talentuaren alde eta
biztanleria aktiboaren kualifikazioaren alde egin dezan. Hurbileko etorkizuneko
enplegurik gehienak lizentziaturaren bat edo bigarren mailako lanbide heziketa duten
pertsonek beteko dituzte; beraz, halako kualifikaziorik ez dutenak lan merkatutik
kanpo geratu ahal izango dira modu mugagabean. Gasteizen gaur egun lanik ez duten
pertsonarik gehienek ez dute lan merkatuaren premiei erantzuteko behar besteko
prestakuntzarik; gauzak horrela, sistematik kanpo geratzeko arriskua handiagoa dute.
Kualifikazioa oinarrizkoa da enplegua sor dadin eta enplegu hori duina eta
kalitatezkoa izan dadin.
Gazteen enplegua ere landuko dugun beste arloetariko bat da. Langabezi tasa
%40tik gorakoa da 16 urtetik 24 urtera bitarteko pertsonen artean. Estatistika horiei
enpleguaren gero eta prekarizazio handiagoa gehitu behar zaie; horrek ez die gure
gazteei aukerarik ematen bizimodu duin eta independentea izan dezaten.
Gure erronka ere bada sozialki enplegatuekin, gizartearekin eta ingurunearekin
arduratsuak, inplikatuak eta konpromisodunak diren enpresei laguntza eta babesa
ematea.
Vitoria-Gasteiz eraldatzeko gai diren sektore ekonomikoen alde egin behar da,
hiriko erronka nagusiei erantzun egokia emateko. Vitoria-Gasteizi dagokionez,
industriaren eta enpresen jarduerak berebiziko zeregina betetzen du. Enpresarik gabe
ez dago garapen ekonomikorik. Oinarri-oinarrizkoa da gure sare ekonomiko eta
enpresarialari laguntza ematea.
Hori dela eta, honako hauek lehentasunezko ekintzak dira: enpresei ordenantza
urbanistiko industrialak malgutzea, enpresentzat eta enplegatuentzat ingurune
erakargarriak sortzea, urbanizazioen eta logistikaren diseinu egokia egitea eta udal
eskumeneko zerbitzuen prestazio eraginkorra bideratzea. Horren guztiaren helburua
da biharko Vitoria-Gasteiz zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarritzen den
hiri industrial modernoa izatea.
Zerbitzuen sektorea eta nekazaritza ere (berrikuntzari eta toki garapenari
lotuta) giltzarriak dira eraldatu nahi dugun Vitoria-Gasteizentzat. Hiriaren potentziala
ikaragarria da.
12121212
Eraberritzera eta auzoen berrikuntzara bideratu eta prestakuntzari lotu
beharreko eraikuntza ere giltzarria da handitu nahi dugun ekonomiaren eta
enpleguaren hirian. Gure apustua honako uste sendoan oinarritzen da: sektore hori
hain gorabeheratsua ez izatea higiezinen merkatuaren arazo espekulatiboei
dagokienez.
Proposamenak:
Industria, hiri modernoaren motorra:
Industrialdeetan Jarduteko Plan Integrala abian jartzea; egitasmo horrek
ekintza sorta garrantzitsua egituratuko du arlo honetako zerbitzuak, energia eta
ekipamendu teknologikoa hobetzeko. Ordenantza industrialak eguneratuko dira,
industrian inbertitzeko politikak eta zerga politika egokia ezarriko da, hiriko enpresen
lehiakortasuna sendotzeko.
• Hiri osoan hutsik dauden industri instalazio eta pabilioien inbentario
espezializatua sortzea. Jabeentzako borondatezko errolda bat, erosketa eta
alokairu izapideak arintzen laguntzeko informazio erabilgarria izatea
ahalbidetuko duena. Horren bidez enpresa berrien ezarpena erraztu nahi dugu.
• Industriari laguntza logistikoa emateko zentro multimodala sortzea: Jundizen
komunikazio eta konexio azpiegiturak konektatu nahi ditugu, gure enpresen
produktuek sendo dezaten enpresek atzerrian duten presentzia.
• Adoslan plana, ADOSLAN BERRIA, eguneratzea, hiriko enplegu duinaren eta
garapen ekonomikoaren aldeko ituna. Udal administrazioa mobilizatzeko
zenbait neurri jasotzen dira norabide batean: jarduera ekonomikoari eta
“Turistentzat hiri erakargarria nahi dugun heinean, enpresentzat
erakargarriak izango diren industrialdeak ere behar ditugu”
13131313
enpleguari laguntza ematea. Plana itunari loturik dago. Guztion artean egiten
duguna eraginkorragoa izango da eta emaitza hobeak lortuko ditu.
• Forondan VIAPen lehenengo fasea abian jartzea, aire garraioarekin edo
aeronautikarekin zuzeneko zerikusia duten enpresen kokapena bultzatzeko.
Horri begira, honakoa planteatzen dugu:
• Vitoria-Gasteizko Industriaren aldeko Mahaia sortzea; mahai horretako
partaideak honako hauek izango dira: enpresak; ekintzaileak; Zientzia,
Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea; unibertsitatea (UPV-EHU,
Mondragon Unibertsitatea eta UNED), Lanbide Heziketa (Egibide), ikastetxe
profesionalak eta inplikatutako gizarte eragileak.
• GILSAren jarduera birdefinitzea eta sendotzea, hiriko garapen ekonomikorako
agentzia modura.
• Industriako zerbitzu berria ezartzea udaleko Sustapen Ekonomikoaren Sailean,
sektorearen premiak kudeatzeko pertsonal adituarekin.
• Erakundeen arteko lankidetza sendotzea, bereziki Arabako Foru Aldundiarekin
eta Eusko Jaurlaritzarekin.
Enplegua: kualifikazioaren eta prestakuntzaren aldeko apustua
Vitoria-Gasteizen lanik ez duten pertsona gehienek ez dute ikasketarik,
nahitaezkoak direnetatik harago. Pertsona horiek prestatu eta kualifikatu behar ditugu
lan merkatuan sartzeko aukera izan dezaten, egoera duin eta egonkorrean.
• Birkualifikaziorako prestakuntza programa, bi eremu kontuan hartuz:
prestakuntzarik ez duten pertsonen kualifikazioa eta ezagutzak eta karrera
profesionalak birzuzentzeko birkualifikazioa.
• Kualifikaturik ez dauden pertsonentzako enplegu plana abian hartzea,
enpresekin, LHko zentroekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan diseinatua.
Hiriko Lanbide Heziketako zentroek (Diozesiarrak eta Jesus Obrero) jorratutako
14141414
bidean Egibidek hartutako lekukotza balioetsi nahi dugu. Enpresen,
prestakuntza zentroen eta erakundeen artean ezarritako lankidetza formula
puntu-puntakoa eta erreferentziazkoa izan da eta nahi dugu hala izaten jarrai
dezala.
• Lanbide heziketa dualaren zabalkunde eta aholkularitzan partaidetza aktiboa,
txandakatze erregimenean. Lana eta prestakuntza, aldi berean.
• Gazteei zuzendutako enplegu plana, hirian talentuari eusteko eta alde egin
duena berreskuratzeko.
• Vitoria-Gasteizen gazteen enplegu eta prestakuntzarako akordio orokorra,
enpresa, gizarte eta erakunde arloaren eta gazte ordezkaritzaren artean,
zenbait gairi heltzeko; hona hemen:
o Aurreprestakuntza profesionaleko programak garatzea, eskola porrota
duten edo gizarte bazterketarako arriskuan dauden gazteen
enplegagarritasunerantz bideratutakoak, gazteei gizarte eta lan
trebetasunak eskainiz garapen bideko arloetan.
o Praktikak egiteko hitzarmenak izenpetzea prestakuntza eta ekonomi
arloko agente eta eragileekin elkarlanean, lanbide ikastunaren figura
aldarrikatuz.
o Gazteen enplegu programetan eta birkualifikaziorako egitasmoetan esku
hartzeagatik, enpresei zuzendutako hobariak abiaraztea.
o Gazteen auto-okupazioa sustatzea, Gazteaukera proiektuaren bidez
ekimen ekintzaileei laguntza eta babesa emanez.
“Hurbileko etorkizuneko enplegurik gehienak lizentziaturaren bat edo bigarren mailako lanbide heziketa duten pertsonek beteko dituzte. Halako
kualifikaziorik ez dutenak lan merkatutik kanpo gera daitezke modu mugagabean”
15151515
o Ekintzailetza eta prestakuntza ikastaroak garatzea, bai on-line bai
jendaurrekoak, bereziki emakumezkoei eta prestakuntza txikiko
sektoreei zuzenduak.
• Europako proiektuetan parte hartzea, gazteen enplegua sustatzeko
egitasmoak aurrera eraman ahal izateko.
Tokiko bultzada ekonomikoa
• Hiriko enpresei laguntza ematea: haien kontratazioa bultzatzea kontratu
txikietan eta prozedura negoziatuetan.
• Agente sozio-ekonomikoen arteko lan sareak sortzea, ahal den neurrian,
bezeroak eta hornitzaileak hirikoak eta ingurukoa izan daitezen: “Nor da nor”.
Berrikuntza, talentuaren sustapenaren aliatua
• Gasteiz Talent sortzea, berrikuntza eta sormen zentroa parke
teknologikoarekin, unibertsitateekin eta gainerako prestakuntza sarearekin
elkarlanean.
• Unibertsitateekin, enpresekin, zentro teknologikoekin eta erakundeekin
batasun publiko-pribatu bat sortzea, Vitoria-Gasteizen talentuaren ezarpena
eta garapena errazteko. Honako arlo hauei lehentasuna ematea.
o Nekazaritza, laborantza ekologikoa, biozientziak eta bioteknologia.
o Elikadura, osasuna eta kirola.
o Bizitzaren zerbitzupeko teknologia, hirugarren adina, mugikortasunaren
aldeko laguntzak.
o Eraikuntza eta eraberritzea.
o Logistika.
• Talentuari lotutako lan merkatua indartzea (kualifikazio profesional berriak),
hazkunde potentzial handiko ekimen berrien bitartez (baita merkataritzan ere).
16161616
• Leihatila bakarra, proiektuak kudeatzeko eta sustatzeko, proiektu bakoitza
tutorizatuz. “Mentoring”.
• Know-how-aren lan mahai bat aktibatzea: (zeharkakoa, Industria Sailarekin
lankidetzan).
Birgaikuntzara bideratutako eraikuntza: Hirigintza eredu berria bultzatuko dugu, 3-Ben eredua, hain zuzen ere:
etxebizitzen eta instalazio industrialen birgaikuntza, espazio publikoen birsorkuntza
eta berraktibatze sozial eta komertziala. Estrategia honen barnean honakoa
planteatzen dugu:
• Betiko auzoetan etxebizitzen birgaikuntza sustatzea, esate baterako
Koroatzean eta bestelakoetan, erakunde maila guztiekin, gizarte agenteekin eta
auzo bakoitzeko eragileekin eta beharreko kidego profesionalekin.
• Industri instalazioen birgaikuntzari bultzada ematea, Industria Ingeniarien
Elkargoarekin elkarlanean. Baliabideen erabilpena eta gune industrialen
berreraikuntza aprobetxatzea eraispen apustu zaharkituen aldean.
• Eraikuntzari lotutako birgaikuntzaren prestakuntza eskaintzea eta bultzatzea,
sektore horretako krisialdiak lan merkatutik kanpo baztertutako pertsonak
birkualifikatzeko eta gizarteratzeko.
• Egoitzazko eraikinen irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzak zabaltzea
(auzokideen komunitateetan igogailuak instalatzea) merkataritza eta ostalaritza
lokaletako jabeei, beharrezko udal ordenantzaren erreforma bideratuz.
• Eraikinetako eta lokaletako eraginkortasun energetikoa errazteko erreformei
bultzada eta babesa ematea.
Gure enpresak eta nazioarteko proiekzioa
• Hirian finkatutako enpresen nazioartekotzea erraztea prestakuntzarako udal
laguntzen programen bitartez (kualifikazioa eta hizkuntzak), laguntza publikoei
lotuta (zerga hobariak).
17171717
Merkataritza eta ostalaritza, hiriaren bizitzaren motorrak:
• Bost Enparantza proiektua amaitzea: Santa Barbara plazaren inguruan
oinezkoentzako eremu handia sortzea; espazio hori oso-osorik berrituko
litzateke, eremu publiko moderno bihurtu arte. Era berean, hiri eta
merkataritza ardatz handi baten sorkuntza ere aurreikusita dago Posta kalearen
bidez bost plaza konektatzeko: Andre Maria, Berria, Foru Plaza, Santa Barbara
eta Jesus Maria Leizaola.
• Bertoko produktua sustatzeko plangintza bat sustatzea proposatzen du
banaketa kanalak, auzoko merkatuak, etiketak eta on-lineko bitartekoak
erabiliz.
• Udalean zeharkako neurriak egituratu nahi ditugu, merkataritza gune batzuen
hustuketari aurre egin ahal izateko: hirigunea eta autobusen geltoki
zaharraren ingurua, esate baterako.
• Merkataritza txikia eta ostalaritzari laguntzeko deialdiak zabaltzea bazterturik
geratu diren auzoei dagokienez, adibidez Salburua, Zabalgana eta Lakua.
• Arautegia sinplifikatzea eta arian-arian egokitzea merkataritza munduaren
premietara moldatzeko, eta izapideak arintzea eta burokrazia murriztea (e-
administrazioa eta leihatila bakarra sustapen ekonomikorako zerbitzuan).
Administrazioa ezin da oztopo bat izan enpresa proiektu baten sorkuntzarantz
abiatu beharreko lasterketan. Udalak halako proiektuen aliatua izan behar du.
• Belaunaldien txandakatzeari laguntzea eta merkataritza enblematikoari
babesa ematea desgrabazioak ezarriz (tasen murrizketa), bai eta merkataritza
ondarea babesteko ordenantzak onetsiz ere.
• Marketinaren eta merkataritza elektronikoaren kanal berrien aukerak
indartzea, zenbait ekimenen bitartez:
o Merkataritza establezimenduen eta ostalarien prestakuntza teknikoa,
e-business-eko estrategia, on-lineko marketina, jardun egokiak,
marketplace-ko politikak eta negozio elektronikoa kontuan hartuz.
18181818
o Udalak plan indibidualizatu eta tutorizatuak egitea, saltoki bakoitzaren
diagnostikoa egiteko, eta merkataritza elektronikoan jarduteko
prozesuak ezartzea eta haien jarraipena egitea.
o Merkataritzara aplikatu beharreko komunikazio, kudeaketa eta
teknologiara bideratuko den prestakuntza plana abiaraztea.
o Merkataritza sustatzea telefonia mugikorraren bitartez (mobile-
commerce) hiriko enpresekin eta kutxekiko hitzarmenak erabiliz
o Open data-ko printzipioak ezartzea, erosketa teknika berriak errazteko.
Neurri horiek guztiak merkatarien eta ostalarien eskutik bultzatuko ditugu
beharrezko Kontseilu Sektorialaren bitartez.
• Merkataritzari laguntzeko plan eta egitasmoak hobetzea eta berritzea.
o Sareko lana sustatuz, sektoreen arteko lankidetzaren bidez
(merkataritza, turismoa, diseinua, auzoetako proiektuak).
o Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Berriak (IKT) ezartzeko
diru-laguntzen ildo bat sortuz.
• Benchmarking edo nazioartean arrakasta esperientziak izan dituzten azterketa
konparatiboak. Atzematea, aztertzea eta Gasteizi egokitzea.
• Merkataritza ezagutzaren bankua sortzea.
Nekazaritza eta industri jarduerari balioa ematea:
• Nekazaritzari bultzada ematea landa guneko sailaren bidez eta nekazaritza eta
industri jarduera balioestea, lehengaia produktu elaboratu bihurtzeko industria
transformatzailearentzako espazioak bideratuz.
• Hain ezagunak ez diren toki produktuen “merkatu gardenen alde” egitea.
19191919
• “Slow food” politikak sustatzea, nekazaritzako elikagaien kontsumo iraunkor
eta arduratsu baten alde: gure produktuak izatea eta gure hirian haien
kontsumoa sustatzea, tokiko ekoizleei laguntza eta babesa emateko eta aztarna
ekologikoa murrizteko.
• Nekazaritzako elikagaien biozientzia, bioteknologia eta berrikuntza proiektua
Neiker-en eskutik.
Turismoa, hiria garatzeko aukera
• Estibalizen Arabako Lautadaren Arkeologia eta Arkitektura Interpretatzeko
Zentro bat garatzea eta ingurumenaren erreferente bihurtzea, hiriko natur
ondarearen berri emateko: Zadorrako sistema hidrologikoa, akuiferoak, irla
basoak eta bestelako erakargarritasunak, hala nola Done Jakue Bidea, trenbide
zaharraren bide berdea, betiere bestelako erakundeekin elkarlanean (Foru
Aldundia eta Eusko Jaurlaritza).
• Cadena eta Eleta Apezpikuaren kaleko zerbitzu estazio zaharra berregokitzea,
hiriko informazio turistikoko eta interpretazioko zentro gisa. Haren kokapen
estrategikoa aprobetxatzea bestelako zerbitzuei lotzeko, adibidez eraztun
berdeari edo bizikleten alokairuari buruzko informazioa emateko.
• Turismo arloan ere erakundeen arteko lankidetza bultzatzea, “Basque
Country” markaren indarra aprobetxatuz eta ibilbide osagarriak sortuz, Vitoria-
Gasteiz jomuga gisa balioesteko.
• Kirolari (running), naturako turismoari, birding-i (hegaztien behaketa), turismo
iraunkorrari eta hiriko jardueren programazio zehatzei lotutako Erreserba
Zentral bat sortzea.
• Vitoria-Gasteiz ardoaren hiri modura, Arabako Errioxaren ate modura. Hiria
enoturismoarekin lotzea.
• BTT zentroen sare berria zabaltzea: Dehesako etxean, Otazuren etxean eta
Estibalizen, betiere bide berdeei balioa emateko. Bide berdeak eta baso eta
landa guneetako pistak eta ibilbideak handitzea eta hobetzea,
xendazaletasuna eta bizikleta bultzatzeko eta gure natur ingurunearen eta
ondare kultural eta arkitektonikoaren ezagutza sustatzeko.
20202020
• Gasteiz indartzea familiarteko jomuga turistiko gisa: haurrei lotutako
jardueren bidez.
• Ekintza zehatzak sustatzea hirian interes turistiko berezia duten guneetan:
Hotel xarmadunak Erdi Aroko alde zeharreko jauregiren batean.
• Hiri osoko seinaleztapena hobetzea (Gasteizerako sarbideak, bidegurutze
estrategikoak), bisitariak albait eta erosoen mugi daitezen hiritik zehar.
Enplegu publikoa
• Etengabeko prestakuntza eta profil profesional berrietarako egokitzapena.
• Plantillaren egonkortasunarekiko konpromisoa: gaur egungo egitura eta udal
langileen premiak aztertzea, lanpostuak finkatzea eta enplegurako eskaintza
publikoa aktibatzea, udal langile zerrenda berritzen eta zerbitzuen
eraginkortasuna hobetzeko laguntzeko.
• Lan giroaren problematikari heltzea, elkarrizketaren bidez eta langileen eta
haien ordezkari sindikalen partaidetzaren bidez.
• Pertsonalari politika zuzen eta bidezkoa aplikatzea, aukera berdintasuna
bermatzeko eta funtzionarioen karrera profesionala garatzeko.
Udalaren zerga sistema eta aurrekontuak
Mugitzen gaituen filosofia honakoa da: administrazioak marko fiskal egonkorra
eskaintzea, pertsonek eta enpresek epe ertain bati begira dituzten aurreikuspenak
aurrera eramateko gaitasuna oztopatzen ez duten aldi baterako edo behin-behineko
erabakien menpe egon gabe.
Gure modeloa aberastasunaren banaketa ekitatiboan oinarriturik dago.
Udalaren zerga sistemak ezin erantzun diezaioke konfiskazio modelo bati.
Gehikortasunaren alde egingo dugu eta ahaleginak egingo ditugu zergak eta tasak
herritarrek jasotzen dituzten hobekuntzen araberakoak izan daitezen. Udalak ezin du
gehiago kobratu, gehiago eskaintzen ez badu.
21212121
Udal aurrekontuen planifikazio hobea defendatuko dugu, legegintzaldiko lau
urterako aurrekontu plangintza baten bidez, inbertsioen, zor publikoaren eta
sozietateen arloan.
Ongintza Komunaren Ekonomiaren printzipioen aplikazioaren alde egingo
dugu udalaren kudeaketan. Gure ustetan, posible da etekinen lorpena helburua ez den
ekonomia bat; etekinek pertsona guztien ongizatea hobetzeko bitartekoak izan behar
dute.
Espiritu horri jarraiki, honakoa proposatzen dugu:
Zergak
• Hiri Lurzoruen Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga sakonki berrikustea.
Zerga hori berrikusi behar da sakonki, kontzeptua bera eta zergari aplikatzen
zaizkion balioen ezarpen sistema zaharturik daudelako; izan ere, une honetan
posible da zergan egiazko minusbalioak egotea eta, hala ere, egitatezko
supostua erabiltzea tributua ordaintzeko orduan.
• Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari ingurumen
iraunkortasunaren irizpideak gehitzea. Gehiago kutsatzen duten ibilgailuen
diskriminazioari heltzea hainbeste kutsatzen ez dutenen aldean.
• EJZ: zerga presioa hiriko enpresen gaur egungo egoerara egokitzea, PPren
neurririk gabeko gehikuntzek sorrarazitako gatazka konpontzeko.
• OHZi aplikagarri zaizkion balioen ponentzia berrikustea. Vitoria-Gasteizko
balioak berehalakoan berrikusteko konpromisoa.
• Diru bilketaren eta presio fiskalaren mailei gaur egungo kopuruetan eustea,
oro har IPK baino handiagoak ez diren gehikuntzen bitartez. Salbuespen gisa,
zenbait zerga eta tasaren modeloa berrikustea planteatzen dugu behar bezala
justifikatutako politika zehatz batzuei laguntze aldera.
Tasak eta prezio publikoak
• Kostu azterketak eta haien aplikazioa eguneratzea, presio fiskalaren maila
berean. %20tik gorako desorekarik egonez gero, gehikuntzen arian ariko
aplikazioa 4 urtetik beherakoa izango ez den epe batean.
22222222
Aurrekontuak
• Baliabide publikoen kontrol zehatza eta informazio gardena.
• Partaidetza handitzea aurrekontuen definizioan, lurralde kontseilu edo
kontseilu sektorialen bidez erabaki gai izan daitezkeen kapituluak, programak
edo partidak zehaztuz; hori guztia bozketa elektroniko bitartez indartu ahal
izango da.
• Zero oinarriko aurrekontuak. Gaur egungo aurrekontu modeloan ezarritako
konpromisoak berrikustea.
• Aurrekontu eta finantza orekaren printzipioak errespetatzea.
• Legegintzaldiko planifikazioa. Lau urterako aurrekontu plangintza, inbertsioen,
zor publikoaren eta sozietateen arloan.
• Gardentasuna kontabilitateari, aurrekontuei eta kontratazioari dagokienez.
Kontu-hartzaile nagusiaren zeregina indartzea, printzipio horien bermatzaile
gisa.
• Programen eta zerbitzuen ebaluazioa, haien eragin sozial eta ekonomikoa zein
den jakiteko.
23232323
2) GIZARTE KOHESIOAREN ETA GIZA GARAPENAREN HIRIA
Gure nortasun zantzuetariko bat da Vitoria-Gasteizen bizi diren pertsona
guztien bizi kalitate duina bermatzeko gizarte politiken defentsa; aldi berean, horrek
udalaren gizarte babeseko sistemaren iraunkortasuna bermatu behar du modu
eraginkor eta arduratsuan, orainari eta etorkizunari begira.
Euskadi Giza Garapeneko Indizerik altuenetarikoa duen tokietako bat da
munduan; adierazle horrek bizi itxaropen luze eta osasungarria neurtzen du, bai eta
alfabetizazio eta prestakuntza tasa eta bizimodu duinaren maila ere (BPG per capita).
EAJ-PNVk garatutako gizarte politikek eragin dute Euskadi erreferentzia izatea giza
garapenean; Vitoria-Gasteizek arlo horretako liderra izan behar du.
Hiriak azken urteotan galdutako gizarte kohesioak berreskuratzea nahi dugu.
Defendatzen dugun hirian gizarte ekitatea ez da izango diferentziak desagerrarazteko,
baizik eta horiek baloratzeko eta tratu berdintzailea emateko, betiere gizarte
desberdintasunak mantentzen dituzten baldintzak gainditze aldera. Ildo horri jarraituz,
udalaren gizarte zerbitzuen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, gizarte solidarioa,
kohesionatua eta inklusiboa eraikitzeko giltzarri modura.
Udalaren gizarte zerbitzuak birpentsatzeko eta berrantolatzeko ordua da,
Arabako Foru Aldundiarekin koordinatuz, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak eta
Zerbitzuen Katalogoari buruzko Dekretu berriak ezarritakoaren itzalpean. Pertsonek,
erabiltzaileak eta komunitatearen zati diren heinean, gizarte zerbitzuen
planifikazioaren eta ebaluazioaren alde aktiboa izan behar dute, bai prebentzio
zerbitzuei bai artapen osoari dagokienez.
Erakunde eskudunen arteko koordinazioaz gain, zeregin horretan funtsezkoa da
hirugarren sektorearekiko eta hiriko kolektibo eta erakundeekiko lankidetza estua,
zerbitzu publikoen arloko eskariei erantzun hurbila emango dieten programak eta
zerbitzuak kudeatzeko modu bateratuan.
“Alkate on baten helburu nagusia izan behar
da gasteiztar guztien ongizate eta
zoriontasuna bermatzeko”
24242424
EAJ-PNVtik programa komunitarioak sustatzea proposatzen dugu, gizarte
sareen sorkuntza aktibatzeko eta balio etikoen, elkarbizitzaren eta tolerantziaren
garapena indartzeko. Horretarako, oinarri-oinarrizkoa da Auzo Etxeetan egin
beharreko lan komunitarioa.
Leihatila bakarreko eredu baterantz abiatuko den administrazio baten alde
egin nahi dugu, gizarte baliabideen sare osora sartzeko bide gisa. Erakundeen arteko
koordinazioa handituko du, bai eta udal sail eta zerbitzuen artekoa ere. osasun
publikoa, berdintasuna, hezkuntza, udaltzaingoa, etxebizitza, betiere jarduketa
partekatuko eremu gisa. Gure helburua: pertsonek eta familiek bizimodu duina
aurrera eramateko beharrezko den guztia izango dutela bermatzea.
Adineko pertsonak gure arreta guneetariko bat dira, baina zeharkakotasunez
ulertutako arreta, betiere udal ekintzak bizitza aktibo, integratu, autonomo eta parte-
hartzaile bati lagun diezaiokeen eremu guzti-guztietan.
Bakarrik bizi diren pertsonek kezkatzen gaituzte bereziki, egoera ahulagoan
daudelako. XXI. mende honetan hiriak ez du utzi behar gure adinetariko asko bakarrik
bizi izan daitezen, oinarrizko zerbitzurik gabe edo bestelako arazo larriak izanda, esate
baterako tratu txarretarako dagoen gero eta joera handiagoa edo adinekoen artapen
falta.
Euzko Alderdi Jeltzalearen ustetan, biztanleen zahartzearen gertakaria gizarte
osoari eragiten dion fenomenoa da; gauzak horrela, zahartze aktibo eta
osasungarriaren lorpena aurre egin beharreko erronka da, atzerapenik gabe.
Horren jakitun egonik, hauteskunde programa honetan Adinekoen
Bakardadearen eta Isolamenduaren kontrako Plan bat garatzeko konpromisoa
hartzen dugu, gure zaharrak duintasunez bizi izan daitezen, ingurunean integraturik.
“Vitoria-Gasteizen bakarrik bizi diren 75
urtetik gorako 6.400 pertsona daude, eta
horiek guztiek udalaren laguntza eta arreta
izan behar dute”
Gizarte kohesioaren aldeko ituna: “ez
gaituzte manipulatu behar hiriaren banaketa
eta gaztaka helburu duten diskurtsoek, gutxi
batzuen hauteskunde interes hutsagatik”
25252525
Guretzat ere beste lehentasunetariko bat da familiarteko bizitzako
erantzunkidetasuna. Gizonezkoek nahiz emakumezkoek erantzukizuntzat hartu dugu
gure lan eta famili bizitza txandakatzea, nahiz eta errealitatea izan banaketa
desberdina dela eta emakumezkoek lanaldi bikoitzaren zama handiagoa hartzen
dutela. Famili bizitzaren zereginen eguneroko banaketarako zailtasunek gatazkak
sorrarazten dituzte lan eta familiaren kontziliazioan, eta horrek ondorio negatiboak
izaten ditu etxeetan eta enpresetan ere; horren adierazpidea atsekabea,
errendimendu txikia, absentismoa edo pertsona kualifikatuen galera izan daiteke.
Kontziliaziorako politika ekonomiko aktiboen garapenaren aldeko apustuak
berekin ekarri behar du enpresek errealitate hori beren gain hartzea eta helburuen
artean gizarte helburuak jasotzea, errentagarritasunaz eta merkatuaren eskarien
betetzeaz gain; hortaz, gizarte helburu horien artean bizitza pertsonalari, familiarrari
eta lan bizitzari dagozkionak sartu behar dira.
Gizartean azaltzen diren famili modelo desberdinen errespetutik eta
onarpenetik abiatzen gara (aita bakarrekoak, ama bakarrekoak, gurasoek osatzen
dituztenak, homosexualek eta heterosexualek osatzen dituztenak, lehenik eratzen
direnak edo berregiten direnak). Hori dela eta, udala familiarekin arduratsua den herri
erakunde bihurtu nahi dugu.
Elkarbizitza interkulturalean sinisten dugu; hori dela eta, immigranteen eta
bertokoen kolektiboekiko etengabeko lanaren alde egiten dugu, betiere Vitoria-
Gasteizen bizi diren pertsonen kulturen eta bizimoduen arteko ekitate, errespetu eta
tolerantziaren printzipiotik abiatuta. Gure apustua da hiriak legegintzaldi honetan
zehar galdutako elkarbizitza eremuak berreskuratzea.
Orain dela 30 urtetik aitzindaria eta erreferentziazkoa izan den gizarte-
laguntzen sistemaren aldeko babesa berresten dugu. Krisialdiaren ondoren sortutako
pobrezi molde berriak aurreikusteko arian ariko eguneraketaren alde egiten dugu,
iruzurraren kontrako borroka sendotuz eta administrazioaren kudeaketa hobetuz.
Aldi berean, emakumezkoen kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa
larri-larria da, gure hiriari ere bete-betean eragiten diona. Udalak erantzun argi eta
berehalakoa eman behar dio arazo larri hori, zenbait eremutatik: gizarte zerbitzu eta
prestazioen sare egoki eta arina eta udaltzaingoaren esku-hartze azkar eta
eraginkorra; bi horiek oinarri-oinarrizkoak dira biktima babesteko, erasotzailea
identifikatzeko eta haren gaineko kontrol neurriak ezartzeko erantzun integral eta
26262626
koordinatua emate aldera. Hori guztia inplikatutako eremu guztien artean koordinatuz
eta lankidetzan jardunez: Justizia, Hezkuntza eta Osasuna.
Gazteria gure gizartearen etorkizuna ez ezik oraina ere bada. Hori dela eta,
gazteak gizarte politiken funtsezko ardatza dira. EAJ-PNVk beti izan du helburutzat
gazteen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea. Gure ustetan, zeharkako politikak
martxan jartzea hori lortzeko modurik eraginkorrena da.
Argi dago krisialdiak gogor zigortu dituela kolektiborik ahulenak, eta gazteen
kolektiboa horietariko bat da. Lan faltak eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunek
autonomiarik eza eragiten dute eta horrek gero eta gehiago atzeratzen du
emantzipazioaren unea.
Behar-beharrezkoa da krisialdiari aurre egiteko neurri zehatzak ezartzea,
gazteriaren ikuspegitik. Lan gaiengatiko kezka nabarmen handitu da, ez bakarrik
laneratzeko arazoei dagokienez, baizik eta enpleguaren prekarietateari eta karrera
profesionalak birzuzentzeko beharrezko birkualifikazioari dagokienez ere.
Gainera, garrantzi handikoa da gazteek udal politiketan oro har eta haiei
eragiten dieten ekintzetan bereziki parte hartzea; beraz, zeregin horri ere bultzada
emango diogu.
EAJ-PNVrentzat garapenaren aldeko lankidetzak jarraitzen du hiriko gizarte
sistemaren beste ikurretariko bat. Gure hirian garapenaren aldeko lankidetzak ibilbide
zabala izan du azken hogei urteotan. 2013. urtean Lankidetzaren aldeko Gida Plana
iraungi zen; hala ere, haren ekintzak 2014an luzatu ziren eta gaur egun haren emaitzak
ebaluatzeko daude.
“Gasteiztarrak munduko herritarrak gara
eta, hori izanik, modu aktiboan parte hartu
behar dugu planetako desberdintasunak eta
pobrezia desagerrarazteko lanean”
“Berdintasuna eta askatasuna txanpon
beraren bi aldeak dira. Askatasunik gabe ez
dago berdintasunik eta berdintasunik gabe
ez dago askatasunik. Bi horiek gabe ez dago
demokraziarik.
27272727
Herritarren segurtasuna eta gasteiztarrek horren inguruan duten pertzepzioa
garatuko dugun beste arloetariko bat da. Segurtasun publikoko zerbitzuen funtsezko
helburua da biztanleak babestea elkarbizitza eta bizi kalitatea hobetzeko eremu
desberdinetan babes eta jarduketa neurrien bitartez; landu beharreko eremu horiek
honakoak dira, besteak beste: herritarren eta poliziaren segurtasuna, osasuna,
substantzia kaltegarrien kontsumoa, bide hezkuntza, babes zibila, suteak babesteko
eta itzaltzeko zerbitzua, gizarte zerbitzuak edo ingurumena.
Azken urteotan Vitoria-Gasteizen segurtasunaren arazoa hazi da eta horri
erantzuna eman behar zaio herritarrak babesteko zerbitzutik, betiere lurralde
orekarako irizpideak erabiliz. Gaur egun auzo berriak ditugu eta erantzun egokia
behar duen gizarte egitura berria.
Vitoria-Gasteizko Udalak ez du modu isolatuan lan egin behar herritarren
segurtasunaren arloan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekiko lankidetza eta
koordinazioa estutu eta hobetu behar ditu ezinbestean, bai Ertzaintzaren zereginari
dagokionez bai babes zibilaren eremuari dagokionez ere.
Proposamenak:
• Gizarte zerbitzuei eta bereziki adineko pertsonei begira leihatila bakarreko
modeloa ezartzea, gizarte zerbitzu publikoen sare osorako sarbide gisa.
• Beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa hobetzea: Osasun Publikoa,
Berdintasuna, Hezkuntza, Udaltzaingoa, Etxebizitza...
• Pertsonen artapena praktikara eramatea zeharkako ikuspegi batetik, sail eta
zerbitzu guztiekiko koordinazioa bideratuz.
• Gizarteratzearen aldeko Euskadiko Sareek (ekaIN) planteatzen dituzten 15
konpromisoekin bat gatoz funtsean, toki politika inklusiboen bultzadari
dagokionez.
Adineko pertsonak
• Adineko Pertsonen Bakardade eta Isolamenduaren kontrako Plana,
duintasunez eta kalitate egokiaz bizi izan daitezen euren etxebizitzetan eta
28282828
ingurunean integraturik; horretarako, beharrezko programak eta zerbitzuak
abian jarriz.
• “Hobetu zeure etxebizitza” plana. Housing modeloa aztertzea eta garatzea
(alojamendu-etxe komunitarioak). Vitoria-Gasteizen bakarrik bizi diren 75
urtetik gorako 6.000 adinekoentzako artapen berezia:
o Etxebizitzak egokitzeko eta haien irisgarritasuna eta erosotasuna
hobetzeko.
o Erorikoak prebenitzeko.
o Etxeetako arrisku puntuak atzemateko eta kentzeko: ke detektagailuak,
bainu egokituak.
o Bizitza osasungarrirako ohiturak sustatzea (ariketa, elikadura eta
gizarte erlazioak).
o Etxebizitzetan tenperatu egokia egongo dela bermatzea.
o Esku-hartze berezia El Pilar, Koroatze, Zaramaga, Gazalbide,
Txagorritxu eta Aranan; izan ere, toki horietan adinekoen kopuruak
hirikoaren batez bestekoa bikoizten du.
• Hiri atsegina adineko pertsonekin: kolektibo horren premiak kontuan hartuz
hiria diseinatzeko orduan.
• “Adineko pertsonak edo mugikortasun urrikoak bizi diren etxebizitza
guztietan igogailua" programa jartzea martxan.
• Programak eta zerbitzuak indartzea, bereziki osasun arloarekin lankidetzan
(osasun eta sanitate espazioa), ahal den bitartean, pertsonak euren etxeetan
egon daitezen eta batik bat hori izan dadin pertsonen eta senitartekoen nahia.
• Azken urteotan murriztutako etxez etxeko laguntza zerbitzua indartzea,
prebentzio, hezkuntza eta laguntza izaerako zerbitzu bezala.
• Zerbitzuak eskuratzeko irizpideak eguneratzea eta teknologia berriak
aplikatzea adinekoentzako zentroetan eguneroko zerbitzuen itxarote
zerrendak murrizteko: Inskripzio elektronikoa edo telefono bitartezkoa
adinekoentzako gizarte eta kultur zentroetan hitzorduak hartzeko; podologia
zerbitzua, ile-apaindegia, jantokia. Zentroen euren eskaria da.
• Mendeko pertsonak zaintzen dituzten pertsonak eta haien familiak artatzeko
eta atsedenaldia emateko programak indartzea.
29292929
• Udalak adineko pertsonei eskaintzen dizkien zerbitzuen berri emateko
kanpaina: laguntzak, adinekoen jantokiak, etxez etxeko janaria, prestazio
ekonomikoak eta bestelako prestazioak.
• Belaunaldien arteko programak sustatzea, adinekoen eta gazteagoen arteko
harremanak indartzeko, betiere belaunaldi desberdinek batera jardun dezaten
adinekoen partaidetza soziala eta bizi kalitatea sustatzeko jardueretan.
Memorien bankuak.
• Pertsona pentsiodunen pobrezi molde berriei aurre egitea:
o Pentsiorik baxuenak
o Faktura elektrikoa murriztea
o Pentsioen osagarriei, DSBEri eta euren eskubidea diren baina ezagunak
ez diren laguntzei buruzko informazioa eta argibideak.
Egoitza eta gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonak
• Udalean eta Etxebizitza Sailburuordetzarekin jarduketa protokoloak
artikulatzea, etxebizitzarik ez dutenei, etxegabetzeen edo baliabide ekonomiko
faltaren ondorioz galtzen dutenei edota etxebizitza egokian bizi ez direnei
alternatiba bat eskaintzeko.
• Etxerik ez duten pertsonen artapen koordinaturako plan integrala, Eusko
Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Udalaren eta Hirugarren Sektorearen
(PSER-PSH) artean.
• Laguntza ekonomikoak eta enpresa hornitzaileekiko akordioak pobrezia
energetikoari aurre egiteko, horrek pertsonen osasunari eta bizi kalitateari
dakarzkien ondorioak direla eta.
• Elikadura osasungarri eta nahikorako eskubidea, beharrezkoa denean neurri
osagarrien bitartez, eta DSBE eta GLLrako eskubidea, betiere pertsonen
autonomia eta duintasuna indartzen dituzten tresnen bitartez.
• Gizarteratzeko eta laneratzeko programak sendotzea eta aktibatzea,
berdintasunezko pertsonak izatea ahalbidetzeko.
• Enplegu babestuko programak garatzea. Gizarte klausulak.
30303030
• DSBE: DSBEko sistemari laguntza eta babesa ematea, pobreziari aurre egiteko
sistema eraginkor gisa, modelo hori aitzindaria eta erreferentziazkoa izan baita
orain dela 30 urtetik hona. Arian-arian eguneratzea proposatzen dugu,
krisialdiaren ondoren sortutako pobrezi molde berriak aurreikusteko,
iruzurraren kontrako borroka indartzeko eta administrazio kudeaketa
hobetzeko.
Haurrak eta familia
• Familiari laguntzeko programak, adin txikikoen, nerabeen eta adineko
pertsonen artapen, hazkuntza eta hezkuntza egokiari begira.
• Udala erakunde publiko arduratsua izango da familiarekin honako programa
hauei dagokienez:
o Portaera oldarkorrak prebenitzeko programak, hiri hezitzailearen
markoaren barnean: emozioen tailerrak, zine-foroak, tailerrak
teknologia berriekin… Helburua da familia barruko, generoko eta
berdinen arteko jokabide oldarkorrak prebenitzea. Oldarkortasuna eta
jarrera bortitzak gero eta adin goiztiarragoetan izaten dira berdinen,
gurasoen, aitona-amonen, seme-alaben eta genero artean.
o Gurasotasun positiboaren jarduna eta adinekoen eskubideak
sustatzeko orientazio eta aholkularitza programak, betiere
sentsibilizazio lanetik bestelako jarduketa psiko-hezitzaile batzuetara
doazen ekintzak garatuz.
o Balioak indartzeko programak, esate baterako tolerantzia, elkarbizitza
baketsua eta pertsona berdin baina diferenteen arteko begirunea,
betiere kontuan hartuz familia garapen pertsonalerako eta gizarte
kohesiorako erlazio gune garrantzitsua dela.
• Vitoria-Gasteiz “Haurren Hiria” modeloaren barruan sartzea; modelo horretan
adin txikikoek kalean jolasteko eskubidea berreskuratzen dute espazio libre
gisa.
31313131
• Ate irekietako patioak: Ikastetxeetako patioek zeregin garrantzitsua bete
dezakete eskolako jardunaren ondoren irekita badaude, hori guztia guraso
elkarteekin eta inguruko mugimendu sozialekin koordinatuz.
• Aisialdi guneak eta prestakuntza pertsonal eta familiartekorako espazio
partekatuak sustatzea. Balioanitzeko espazioetan aurrera eramaten diren
jarduerak dira (esate baterako gizarte etxeetan), elkarrekin egoteko
moduarekin esperimentatzea ahalbidetzen dutenak sozialki arduratsuak diren
jarduerak garatuz.
• Belaunaldi eta kultura desberdinen arteko loturak sustatzen dituzten
programak, adin, kultura eta esperientzia desberdinetako pertsonen arteko
harremanak indartzeko, bizipenak eta sentimenduak partekatzeko eta egitasmo
partekatuak sorrarazteko.
Gizarte etxeak, komunitateko bizitzaren bihotza
• Gizarte etxeak zabaltzea topaketa, hezkuntza eta elkarbizitzarako espazio
gisa:
o herritarren partaidetzari zabaltzea, zentroko batzak sortuz; horietan
erabiltzaileek eta inguruko elkarteek parte hartu ahal izango dute.
o Auzoko kultur eta arte kolektiboei zabaltzea, obren sorkuntza, entsegu
eta zabalkunderako espazio gisa.
o Gizarte, kirol eta auzo kolektiboei zabaltzea, espazio horiek erabil
ditzaten.
o Jardueren eta zerbitzuen programazio partekaturako zabaltzea, auzoko
eragileekin eta kolektiboekin elkarlanean.
o Ekimen pribaturako zabaltzea, gizarte etxeen jarduketa eremuaren
barruko jarduerak aurrera eraman ditzaten.
o Herritarren premia eta eskarietarako eta adin tarte desberdinei ere
zabaltzea, inguru bakoitzaren bizitzaren ardatz nagusia izan daitezen.
32323232
o Jardueren autokudeaketarako zabaltzea, bereziki gazteei begira, aisialdi
kontsumistaren alternatiba gisa.
Gazteak
• IV. Gazte Plana prestatzea, aurten amaitzen denaren ildoen eta ekintzen
ebaluazio partekatua eginez, kolektibo eta gazteen partaidetzarako prozesuak
eta metodologia ezarriz eta hori guztia garatzeko behar besteko giza baliabide
eta aurrekontu zuzkituz.
• Gazteen orientazio eta jarraipenerako enplegu aholkularitza sortzea Gazteen
Informaziorako Udal Bulegoan, betiere Lanbiderekin koordinatuz.
• Gazteei zuzendutako hautazko aisialdi jarduerak kulturaren eta kirolaren
eremuan eta eremu sozialean. Diseinuan, kultur elkarteen eta gazte
kolektiboen partaidetzaz lortzeaz gain, jarduerak autokudeatzeko aukera
eskaini behar da. Gauekoak erreferentzi puntu bat da ildo horretan.
• Gazteen lonjak arautzeko ordenantza bat indarrean jartzea, inplikatutako
aldeen bermeak eta segurtasuna handiagoak izan daitezen, horren bidez
aldeen arteko mesfidantza murritz dadin eta auzotarren eskubideak eta
gazteen lonjen erabilerak uztar daitezen.
• EGKrekin eta hiriko gazteen kolektiboekin lankidetzan jardutea, gazteen
bizipenak eta ikuspuntuak zuzenean neurtzeko eta politika publikoetan haien
partaidetza sustatzeko
• Gazteen Informaziorako Udal Bulegoa indartzea, espazio fisikoaz gain, espazio
birtuala izan dadin eta sare sozialen bitartez beharrezko duten informazio
guztia eskura dezaten.
• Gazteentzako Udal Lokalen baterako kudeaketa sustatzea, erabakiak hartzeko
orduan partaidetza errazteko helburuarekin. Ildo horri jarraituz, gure ustetan,
garrantzitsua da gizarte etxeen sarean esperientzia pilotuak abian jartzea.
• Hiriaren hautagaitza bultzatzea European Youth Capital gisa, Vitoria-Gasteizko
gazteen inguruan abian jarri beharreko politikak agerian jartzeko aukera izan
dadin.
33333333
• Vitoria-Gasteizi laguntza eta babesa ematea Gazteen 2021eko Jaialdi
Olinpikoaren egoitza izan dadin.
Berdintasuna
• Bion Artean kontsultategi birtuala abian jartzea; kontsultategi hori sare
sozialetan agertuko litzakeen webgunea izango litzateke eta haren barnean
kontsulak egiteko gune anonimo eta konfidentziala izango litzake era guztietako
zalantzen inguruan galdetzeko: generoa, genero indarkeria, sexualitatea,
berdintasuna, tratu on eta egokiak…
• Aurten bukatzen den Berdintasunaren aldeko III. Udal Plana ebaluatzea eta
gizarte kolektiboen prozesu eta metodologia parte-hartzaileak ezartzea, IV.
plana ahalik eta adostasunik zabalenarekin onar dadin. Gainera, plana behar
besteko giza baliabidez eta aurrekontuz zuzkitzeko konpromisoa hartzen du,
modu egokian gara dadin.
• Hirian seguruak ez diren guneen mapa eguneratzea eta herritarren artean
segurtasunik eza sorrarazten duten espazioak kentzea, emakumezkoen
partaidetza aktiboa sustatuz diseinu urbanistikoan.
• Generoaren eta adinaren ikuspegia txertatzea (adinekoentzako hiri
atseginaren parametroei jarraiki) Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren
jarraibideak prestatzeko lanean.
• Mugimendu feministekin eztabaida eta lankidetza gunea sortzea,
berdintasunaren aldeko udal politika diseinatzeko, betetzeko eta ebaluatzeko.
• Gazteria, Haurrak eta Familia sailekin programak abian jartzea, indarkeria
matxistari eta berdinen arteko indarkeriari aurre egiteko estrategiak defini
daitezen, eskola agendan ekintzak jasoz eta komunikazio sare berriak erabiliz.
• Erantzunkidetasunaren Hiriko Behatokia sortzea; behatokia eztabaida bilgunea
izango da, familia, hezkuntza eta lan arloko kontziliazioari buruzko esperientzia
pilotuak ezartzeko eta denboraren erabilerarako esperientzien egitasmoak
abian jartzeko.
• Sozialki arduratsuak diren enpresen eta erakundeen erregistro bat abian
jartzea, erantzunkidetasunaren eta lan malgutasunaren alderdiei eta
kontratazio agirietan gizarte klausulen aplikazioari dagokienez.
34343434
• Menpekoak zaintzeko lan egiteari utzi dioten gurasoen benetako kontziliazio
eta kontratazio politikak egiaztatzen dituzten agente sozio-ekonomikoen
zerga hobariren bat aplikatzea.
• Hurbileko zerbitzuen barruan beste helburutzat hartzea bizitza pertsonalaren
eta lan nahiz famili bizitzaren kontziliaziorako premiei eta eskariei erantzuna
ematea.
• Udal administrazioaren barruan esperientzia pilotuak abian jartzea, bertan lan
egiten duten pertsonen kontziliazioa errazteko.
• “Enpresan eta familiartean bizitza pertsonala eta lan nahiz famili bizitzaren
kontziliaziorako jardun egokien gida” prestatzea.
Osasun publikoa eta ohitura osasungarriak
• “Kirol errezeta” abian jartzea, pertsonen egunerokotasunean jarduera fisikoa
eta kirola indartzeko helburuarekin, betiere osasun, gozamen eta erlazio
sozialerako iturri gisa. Horretarako, honako hauek planteatzen ditugu:
o kontzientziazioa eta motibazioa lantzea, jarduera fisikoan aritzeko.
o kirol jardunerako egokiak diren instalazioak, espazioak eta ibilbideak
bermatzea.
o osasun eta kirol profesionalak izatea, zaintzapeko jardun zehatzak
gomendatzen dituztenak pertsona edota gizarte kolektibo bakoitzari
begira.
• Elikadura eta osasunari buruzko tailerrak abian jartzea, elikadura ohitura
osasungarriekin zerikusia duten gaiak atzemateko eta horien arabera jokatzeko,
hirugarren sektorearekin eta Osakidetzarekin lankidetzan.
• Mendekotasunak eta legezko nahiz ez-legezko drogen kontsumoa
aurrezaintzeko prebentzioa, informazioa eta aholkularitza.
o Mendekotasunen gaineko udal jarduketa plana garatzea. Drogak,
tabakoa, ludopatiak, betiere agente sozialekin, pertsonal teknikoarekin
eta udalaren talde politikoekin adostua. Eusko Jaurlaritzarekin
koordinatzea eremu horretako programetan.
35353535
o Tutoreei nahiz adin txikikoei zuzendutako kanpainak.
o Arriskuak murrizteko lanean jarduten duten elkarteekiko ekintzak,
betiere gazteei kontsumo tokietan beharrezko informazioa eta heziketa
helarazteko (lonjak, diskotekak, jaiak, kontzertuak eta jai eremuak oro
har).
o Gazteekin eta inplikatutako agente eta eragileekin parte hartzeko
foroak, alarmismorik eta manipulaziorik gabeko informazioa errazteko,
kontsumo arduratsuei dagokienez beharrezko erabakiak har daitezen.
• Adineko pertsonei zuzendutako programak, bizitza aktibo bati eusteko:
o Erorikoen prebentzioa.
o Bizitza osasungarriko ohiturak: nutrizioa, autozainketa, etxean eta
kalean istripuak saihestea...
o Adinekoentzako osasun parkeen kopurua handitzea, ariketa fisikoa
egiteko eta horiei laguntza tekniko handiagoa emateko.
o Esperientziak transmititzeko programak.
• Hiriaren eta herrien arteko komunikazio sareak indartzea eta sare horiek
erosoak izatea oinez, bizikletaz, patinez... egin beharreko joan-etorrietarako,
betiere jarduera fisikoaren praktika ahalbidetuz eta jarduera fisikoa egiteko
natur tokietarako sarbideragarritasuna erraztuz.
Kirol jardunaren sustapena
• Guztiontzako kirola. Kirol eredu baten aldeko apustua egiten dugu:
o Eredu inklusibo eta iraunkorra, hiriko herritar guztiei zuzendutakoa.
Emakumezkoaren gaineko erreferentzia berezia; izan ere, haren
presentzia murritzagoa da jarduera fisikoaren eremuan, eta ariketa
fisikoa bizimodu osasungarriko ohiturekin lotzea estetikarekin baino
gehiago.
36363636
o Kirol zerbitzu profesionalen eskaintzaile guztiak aliatu estrategikoak dira
parte-hartzaileen kopuruak maximizatzeko helburuan.
o Modu efikaz eta eraginkorrarekin eta kalitate maila egokiarekin
kudeatzea bai prozesua bai emaitzak, betiere osasuna eta ongizatea
zaintzeko eta sustatzeko ikuspuntua kontuan hartuz.
o Definitutako eskumenen markoari eta ezarritako helburu eta balioei
modu egokian erantzutea.
• Kirol autoktonoen sustapena, euskal kulturaren ondare gisa:
o Erakunde publikoen inplikazioa eta koordinazioa, horiei eusteko eta
horiek berritzeko eta sustatzeko.
o Kirol autoktonoak ezagutzeko eta horien inguruan sentsibilizatzeko
programak ezartzea.
o Emakumezkoei egokitutako jardunak, bestelako kirol unibertsaletan
bezala (pisuak eta neurriak).
o Vitoria-Gasteizko kirol instalazioen sarearen diagnostikoa egiteko eta
sare hori egokitzeko eta mantentzeko plangintza estrategikoa.
Herritarren segurtasuna
• Udaltzaingoaren zeregina indartzea hurbileko polizia bezala; gauzak horrela,
herritarrekin lankidetzan jarduteko eta herritarrak orientatzeko balioak
sendotuko dira, bai eta prestakuntza, konpromisoa eta egindako zereginaren
konfiantza ere. Prebentzioaren zeregina sustatzea zigorraren zereginaren
aldean.
• Famili Indarkeriaren Taldea sendotzea eta barne egitura eratzea, lanaren
benetako zamen arabera egokituz.
• Udaltzaingoaren barne egitura bermatzea, administrazio postuak murriztuz eta
kaleko presentzia indartuz. Berrantolaketaren emaitza bezala, aginteen barne
37373737
sustapena kontuan hartu beharko litzateke, bai eta udaltzain berriak hartzeko
aukera ere.
• Pertsonalaren etengabeko prestakuntzarako plana garatzea, bai udaltzaingoan
bai suteak aurreikusteko eta itzaltzeko zerbitzuan, gure ustetan,
profesionalizaziorik eta prestakuntzarik onenak zerbitzu horien oinarrizko
ezaugarriak direlako eta langileak motibatzen laguntzen dutelako.
• Mugikortasun seguruari buruzko udal plana garatzea, bide hezkuntzaren alde
eginez, herritarrei eta, helburuen arabera, sektore zehatzei zuzenduta.
Helburutzat hartzen dugu istripuak %50 murriztea; horretarako, gaur egungo
egoeraren diagnostiko bat egingo da (egoera arriskutsuen mapa) eta kaleak
berriro ere margotzeko eta asfaltatzeko, espaloiak beheratzeko, pasabideen
semaforoak eta seinale horizontalak eta bertikalak hobetzeko, edukiontziak
kokatzeko, radarrak jartzeko eta oinezkoen prestakuntza bideratzeko udal
egitasmoa prestatuko da.
Kulturartekotasuna eta lankidetza
• Norabide bultzatzea, betiere harrerari eta kulturarteko elkarbizitzari buruzko
gaietan udal ekintzen erreferentea eta bultzatzailea izango den udal zentro
gisa; horren xedeak honakoak dira:
o Kulturartekotasunaren eta elkarbizitzaren gaietan gizarte ekintzako
planak, programak eta proiektuak diseinatzea, koordinatzea eta
kudeatzea.
o Legegintzaldi honetan galdutako protagonismoa berreskuratzea.
• Lankidetzarako Gida Plan berria prestatzea modu adostuan, betiere lankidetza
politikak gelditu gabe.
• Bidezko merkataritzari eta erosketa publiko etikari buruzko sentsibilizazio eta
kontzientziazio kanpainak aurrera eramatea.
• Udal sarreren aurrekontuaren %07tik %1era bitarteko kopurua (1. kapitulutik
5.era bitartean) erabiltzea garapenaren aldeko lankidetzari begira.
38383838
3) HIRIKO BIRGAITZEARI ETA AUZOEN ARTEKO OREKARI EUSTEN DION HIRIA
EAJ-PNV alderdiarentzat, gasteiztar guztiek bizi kalitatearen eta zerbitzuen
maila berdina izan behar dute, bizi diren auzoan bizi direla. Orain, hiri zabalagoa eta
lehen ez bezain trinkoa dugu eta, beraz, lehen baino garestiagoa. Egoera hori
hobetzeko, EAJ-PNV alderdiko kideok zinez uste dugu lehendik dauzkagun auzoak
hobetu behar ditugula eta betiko auzoei jaramon egin behar diegula, auzo horiek
direlako gure bihotzaren adierazle, gure hiriaren oroimen bizia, gure historiaren ikur
eta gure sentimenduaren erakusle nagusi.
Azken hamarkadan, udalak hiria hedatzen jardun du azken hamarkadan,
ekialdetik (Salburua), mendebaldetik (Zabalgana) eta, hein txikiagoan, hegoaldetik
(Aretxabaleta eta Gardelegi), hiriko mugen inguruko kontrola alde batera utzita.
Urbanizatutako azalera % 40 handitu da; biztanleria, berriz, % 10 baino ez da hazi.
Hiriak trinkotasuna galdu du eta ez da lehen bezain iraunkorra. Behar baino
eremu publiko handiagoa kontsumitu dugu eta, gainera, udalak eskaintzen dituen
zerbitzuak garestiagoak dira eta mantentzen nekezagoak. Barrura begiratu behar dugu.
Betiko auzoen beharrizan eta eskakizunei kasu egiteko garaia da, arreta eskasa jaso
dutelako hirigintza hedakorra sustatu den aurreko garaian. Barrurantz hazteko garaia
da, lehendik dagoena hobetuz, baliabide natural gehiago kontsumitu gabe eta egun
baliagarri dagoen zerbitzuen sarea ahalik eta gehien aprobetxatuz.
Hiriko auzo ugari tokiko industrializazioaren garaian sortu ziren, 60ko
hamarkadan. Beraz, 50 urte bete dituzte dagoeneko. Urrezko ezteiak bete dituzte gure
auzoek. Eta auzo horietan, baditugu etxebizitza zaharrenak eta egoera txarrean
daudenak. Bestalde, auzo horietan ditugu gune publiko andeatuenak. Eta denboraren
igaroaren ondorioz, biztanleak galdu dituzte, herritarrak zahartu dira eta haietako
gizarte bizitza nahiz merkataritza guztiz ahuldu eta itzaltzen doa.
Gasteizen 45 urteko edo handik gorako 32.655 etxebizitza daude. Horietatik
erdia (% 56,3; 18.377 etxebizitza) Abetxuku, Adurtza, Ariznabarra, alde zaharra,
Koroatzea, Judimendi eta Zaramaga auzoetan daude.
Beste alde batetik, 65 urtetik gorako 46.571 pertsona bizi dira udalerrian.
Adinekoen herena (% 32,2; 14.976 pertsona) aipatutako auzoetan bizi dira, baina auzo
horietan guztietan Gasteizko biztanleen % 23 baino ez dira bizi.
39393939
Gainera, aintzat hartu behar dugu Gasteizko etxebizitzen ia % 15ek ez daukala
igogailurik, eta jakina denez, igogailurik gabeko etxebizitzak zaharrenak dira.
Horregatik guztiagatik, auzo horietan inbertitzea lehentasunezko betekizuna da
guretzat.
Horretarako, egitura publiko batez zuzkitu nahi dugu Gasteizko Udala
udalerriko auzo finkatuen beharrizanei era koherentean, planifikatuan eta bizkorrean
erantzuteko.
Eta horri ekingo diogu, gure betiko auzoak hobetzeari eta haietan bizi diren
pertsonentzat iraunkorrago, eraginkorrago eta erosoago bilakatzeari, bereziki
adinekoentzat, eta bestetik, haurrek kalea jolasteko berreskura dezaten. Hiri biziaren
aldeko apustua egingo dugu.
Hiru ardatz nagusitan oinarritzen den gure hirigintza ereduari jarraiki, betiko
auzoetan proposatzen dugun birgaitzeak hiru jarduketa dakartza: Lehenengoz,
etxebizitzak birgaitzea, erabilerrazago, erosoago eta, energiaren ikuspegitik,
eraginkorrago bihurtzeko. Bigarrenez, komunitateak gozatzen dituen gune publikoak
(kaleak, plazak eta abar) leheneratzea. Hirugarrenez, merkataritza eta ekonomia
suspertzea, saltoki txikientzako esku hartze eraginkorren bitartez, sektoreko
eragileekin adostuta.
Legegintzaldi honetan, urrezko auzoetan egin den guztia betiko auzoetara
zabaltzea proposatzen dugu. Bide batez, argitu dezagun betiko auzotzat jotzen ditugula
hainbat hamarkada bete dituzten auzo guztiak, ez dugulako nahi suspertzeko
planetatik at gera daitezen. Eskubide berbera dute.
Jakina denez, aipatutako neurriek bizi kalitateari ekarriko dizkieten onurez gain,
birgaitzea enplegu iturri garrantzitsua da gainbehera bizian egon den eraikuntza
sektorean.
“Gure betiko auzoei jaramon egiteko garaia
da, haietako etxebizitzak birgaitu, gune
publikoak leheneratu eta merkataritza eta
gizarte bizitza suspertzeko. Gure oroimen
bizia eta gure historia osatzen dute eta,
hortaz, zaindu behar ditugu”
40404040
Hauxe da gure proposamena: Jarduketa orokor hauez gain, auzoz auzoko konpromisoa mahairatuko dugu
eranskin berezi batean.
• Ensanche 21 Zabalgunea sozietatea hiria zaharberritu eta leheneratzeko
sozietate bihurtzea.
• Koroatzea auzoa erabat berritzeko proiektua babestea eta proiektu hori
urrezko beste auzo batzuetara hedatzea, betiko auzoetara hedatzea,
pixkanaka-pixkanaka.
• Narriatutako etxebizitzetan esku hartzeko plana aktibatzea, lokalak
berreskuratzeko, eraikin adierazgarrienei eusteko eta berdeguneak
leheneratzeko helburuz.
• Hainbat auzotan aparkatzeko arazoari irtenbidea aurkitzea.
• Unibertsitatea erdialdera hurbiltzea, bertako jarduerak zabaltzea eta
udalerriko bizitzan uztartzea. Bestetik, Adurtza auzoa unibertsitate auzo gisa
sustatzea.
• Egun erabiltzen ez diren eraikinak berrerabiltzeko plana abian jartzea.
• Kaleetako zoladura hobetzea eta bide publikoa txukuntzea.
Etxebizitzak birgaitzeko proiektuak
• 50 urtetik gorako 20.257 etxebizitza Birgaitzeko Plan Integrala garatzea
datozen hamar urteetan.
• “Igogailurik gabeko etxebizitzarik ez” izeneko plana abian jartzea: Igogailuak
instalatzeko laguntza programa garatzea halakorik ez duten eraikinetan eta
arkitektura oztopoak kentzea eskailera eta atarietan. Pertsona batzuk ezin dira
etxerik irten laguntzarik gabe.
41414141
Gune publikoak leheneratzeko proiektuak
• Gune Publiko kalteberak Leheneratzeko Plana garatzea auzoz auzo. Plan
horren bidez, oinezkoentzako guneak sustatuko dira, ohitura osasungarriak,
mugikortasun iraunkorra, garraio publikoa eta eraginkortasun energetikoa
bultzatuko dira. Herritarren parte-hartzea aintzat hartuko da.
• Hiri laborategia sortzea gune zaharkituak edo narriatuak leheneratzeko.
• Urbanizazioa hasi gabe duten hiri lurzorua berriro dentsifikatzea eta
klasifikazioa kentzea, jatorrizko landa erabilera emateko udalerriko herri
batzuetan (Berrostegieta, Miñao, Gamarra, Arkaute, Elorriaga…). Lursailen
jabeen eraikigarritasun eskubideen ordezko konpentsazioak aztertuko ditugu.
• Landa eremu finkatuan dauden ustiapenak metatzea eta nekazaritzako
ustiategietako eraikin osagarrien (bihitegiak, ukuiluak…) berrerabilera erraztea,
beste erabilera batzuk emateko, bai eta bizitegi erabilera ere, lurzoru gehiago
kontsumitu ez eta eraikinen narriadura eta hondamena saihesteko.
• Auzo berrietako zerbitzuak eta ekipamenduak asetzea eta hiri finkatuan
txertatzea.
• Haurrentzako jolas parke estaliak eraikitzea, adin tarte guztietako
haurrentzako zabuak ipinita.
• Ariketa fisikoa egiteko makinak instalatzea landa eremuko parkeetan.
Ekonomia suspertzeko proiektuak
• Abetxuku auzoaren industria turismoari eta eraztun berdean garatzen diren
jarduerei lotutako ahalbideak sustatzea.Merkataritza suspertzea eta hirigunea
leheneratzea: Bost Enparantza plana.
• Zaramaga Auzo Factory gisa berreskuratzea. “Zona Franca” sustatzea, Vicente
Manterola eskolaurre zaharrean emanaldiak eskainita. Hutsik dauden 200 lonja
baino gehiago suspertzea, Egibide eta Diseinuaren Goi Eskolarekin elkarlanean
arituta.
42424242
• Hiriko Gune Logistiko (HGL) berriaren sorrera sustatzea Zabalgunean.
• Merkataritza arloko Renove Plana diseinatu eta garatzea, Eraikuntzen,
Instalazioen eta Obren gaineko Zergan eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergan
hobariak aplikatuta. Ostalaritza sektoreko inbertsioak sustatzea.
• Alde zaharra merkataritza gune bizi gisa indartzea.
• Merkataritzako Hirigintza Jardueren Katalogoa prestatzea, hirigintzako eta
merkataritzako jardueren arteko sinergiak sortzeko.
• Iraupen luzeko obren ondorioak txikiagotzea (tasak, saltzeko kanpaina
bereziak…).
• Urteko kanpainak (Gabonetakoa, merkealdiak) sustatu eta laguntzea eta
hiriko merkataritza aintzatestea.
• Azoka ibiltariei buruzko ordenantza berria onartzea eta kokaleku berriak
ezartzeko azterketa egitea.
• Ekonomia eta merkataritza intereseko guneen kudeaketa publiko eta pribatua
bultzatzea.
43434343
4) HIRI ADIMENDUNA ETA BERDEA
Gasteiz hiri adimenduna eta berdea izan dadin nahi dugu, teknologia berrienen
erabileran oinarritutako hiria, hiru helburu lortzeko asmoz: bizi kalitatea hobetzea, lan
egiteko aukerak areagotzea eta hirian bizi den jendea gehiago lotzea ingurumenaren
errespetuari.
Hiriak ondarea gordetzeko leku izan dadin nahi dugu eta, hala berean, hiriko
baliabide naturalen kudeaketa ona bideratu nahi dugu, hainbat ikusmoldetatik
bideratu ere: hiriaren, industriaren eta gizartearen jarduerak gure ingurumenean duen
eragina arintzea, kostuak aurreztu eta kontsumoak gutxitzeko joera landuta, hiria
iraunkorrago bilakatzeko xedez.
Gasteizek bideari ekin zion orain dela zenbait hamarkadatan, eta
ingurumenaren aldeko orduko apustuak emaitzak ondu ditu gaur egun. Hiri aitzindaria
izan zen politika jakin batzuk udal kudeaketan txertatzen, besteak beste, hirigintzari,
garraioari, ura eta oinarrizko beste zerbitzu batzuei lotutako politikak, gaur egungo
hiria izateko xedez ingurumenaren ikuspegitik.
Nolanahi ere, EAJ-PNV alderdia osatzen dugunok, zinez uste dugu egindako
urratsez gain, esaterako, Gasteiz Green Capital izendatzeko egindakoez gain, beste
batzuk egin behar direla aurrera jarraitzeko. Gasteiz hiriak hobetzen jarraitu beharko
du, iraunkortasun-ereduari eutsi nahi badio.
Gasteiz areago bilakatu behar da, eta eraldaketa horren baitan, smart city edo
hiri adimendunaren baliabideak lehenesten ditugu EAJ-PNV alderdiak proposatzen
duen hiri-eredua garatzeko bidean, garapen horrek erabateko eraldaketa ekarriko
baitio hiriari maila guztietan.
Inolako zalantzarik gabe, hiriei gagozkiela, Smart City direlakoak tresna
eraginkorrenetakoak bilakatuko dira politika publikoen arloan hurrengo urteetan.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera hiriaren bilakaeran
txertatzeak hobekuntza nabarmenak ekarriko dizkio zerbitzuen hornidura, eta
“Teknologia berriak txertatuko ditugu udal
kudeaketan, Green Capital delakoari
bultzada berria emateko
eta gastu arruntak gutxitzeko
tresnatzat baliatuta”
44444444
gainera, berezko aukera iraunkorra izango da datozen hamarkadetako garapen
ekonomikoa eta soziala bideratzeko eta, beraz, herrialdeen ekonomia bideratzeko.
EAJ-PNV alderdiaren ikuspegitik, Smart City delakoa izateak izugarri lagunduko
du hiriko azpiegiturak era automatikoan eta eraginkorrean kudeatzen, eta horrek,
jakina denez, ageriko onurak ekarriko ditu: alde batetik, gastua nabarmen murriztuko
da eta, bestetik, emandako zerbitzuen kalitatea hobetu egingo da. Egiatan, onurak
askoz zabalagoak izango dira eta, esate baterako, hiriak dituen berariazko beharrizanei
egokiago erantzuteko zerbitzu berriak sortu ahal izango dira, edo hiriguneak
etorkizunean izan ditzakeen arazoak antzeman ahal izango dira.
Hala, hiriaren bilakaeraren ardura daukan udal kudeatzaile baten ikusmoldetik
abiatuta, Smart City deritzona plataforma bikaina da berrikuntzari lotu eta negozio
zein ideia berriak inkubatzeko. Beraz, tresna aproposa da hezkunde ekonomikoa eta
gizartearen garapena ahalbidetzeko. Ildo horretan, hiria plataforma gisa eskainiz gero,
hirugarrenek, enpresek zein hiritarrek, hirien egungo azaroak konpontzen lagun
dezakete, eta gainera, plataformaren bidez demokratizatzen da informazioa eskuratu
eta zerbitzuei heltzeko modua; azkenik, arloen arteko parte-hartzea eta elkarlana
errazten da arazoak konpontzeko.
Horrez gain, Gasteiz Smart Green Capital ekimenak Gasteiz hiria garatzen
lagunduko du, egungo arazoak konpontzeko hobekuntzak bilatzen, etorkizuneko
arazoak antzematen eta kudeatzen eta hiriaren esparrua eratzen. Hain zuzen ere,
ondoko guztietan lagunduko du:
o Hiriak egun dituen arazoak kudeatzen.
o Hiriak etorkizunean izan ditzakeen arazoak kudeatzen.
o Hiriaren berezko esparrua eratzen.
o Berrikuntza lantzen eta hiriaren hazkunde ekonomikoa bultzatzeko
estrategia bera lantzen.
o Teknologiaren erabilera bultzatzen, betiere irtenbideak errazteko, ez
helburu gisa jarrita.
o Hazkunde iraunkorra sustatzen, eskaria eta eskaintza orekatzeko eta
bizitzeko zein lan egiteko leku ona eskaintzeko helburuz.
Aurreko guztiagatik, Gasteiz Smart Green Capital ekimena informazioaren eta
jakintzaren teknologiak (IKTak) baliatzeko gauza izango da, hiriaren eguneroko
jardunbidea hobetzeko hiru arlori erreparatuta, hots, gizarteari, ekonomiari eta
ingurumenari, Zeharkako Kudeaketa Eredua erabilita eta hiriko zerbitzu guzti-guztiak
(hiriko argiteria, hondakinen kudeaketa, parkeak eta lorategiak…). monitore bidez
kontrolatuta. Hala, zerbitzu horiek guztiak hobeto kontrolatuko dira eta, aldi berean,
45454545
eraginkortasuna, kalitatea eta gardentasuna hobetuko dira. Bestalde, esan behar da
smart city deritzona gartzeko konpromisoak lehentasunezko lau esparru jorratzen
dituela:
o Eraikuntzak eta hiriko ingurunea. Esparru honetan, asmoa da etxebizitzen
eta esparru publikoko beste eraikin batzuen birgaitzea sustatzea,
eraginkortasun energetikoko irizpideak erabiliz.
o Garraioa eta mugikortasuna. Esparru honetan, asmoa da garraio
publikoaren sistema eraginkorra eta ez-kutsatzailea sustatzea.
o Herritarrentzako eta administrazioarentzako zerbitzu digitalak. Zerbitzu
digitalak honako hauekin lotuta daude: gobernu irekia, erabateko
gardentasuna, udal kudeaketari, Internet bidezko udal izapideei eta
herritarren parte-hartzeari buruzko kontuak ematea.
o Energia eta ingurumena. Energia berriztagarrien eta “zero hondakin”
ildoari lotutako hondakinen kudeaketaren alde egingo dugu, teknologia
berriak baliatuz. Bestetik, hotsaren eta argiaren kutsaduraren kontrola,
uraren kudeaketa eraginkorra, bai eta lorategiak eta berdeguneak
ureztatzeko erabiltzen den urarena ere, eta argiteria publikoaren kontrola
aldarrikatzen dugu.
Beste hiri batzuetan garatzen ari diren ekimenen bidez, argi dago hiri
adimendunaren estrategiak hiriaren kudeaketa hobetzen laguntzen duela hainbat
esparrutan. Lan ildo nagusia da udal baliabideen kudeaketa eraginkorragoa
bideratzea, hau da, baliabide berdinak baliatuz, gauza gehiago egitea, betiere gure
planeta zainduz.
“Gasteiz ongien ezagutzen dugunok bertako
biztanleak gara, hiriko zerbitzuen hartzaile zuzen eta
subjektu aktiboak garenez gero. Herritarren iritzia
aintzat hartu ezean, nekez lortuko dugu hiri
adimenduna izatea, jendeak parte hartzeko gogo
bizia eta jarrera autokritikoa daukalako”
46464646
Gasteiz Smart Green Capital deritzon gure proiektuak proposatzen duen
eraldaketa legegintzaldi batetik harakoa da. Ildo horretan, esan beharra dugu EAJ-PNV
alderdiak irtenbide adimendunen bidez konpontzeko arazo jakinak identifikatu dituela
dagoeneko, baina zinez nahi dugu herritarrek lan horretan lagundu diezagutela eta
eredua bera definitzen parte har dezatela. Izan ere, hiriko eragile guzti-guztiek (udala,
enpresak, unibertsitatea…) parte har dezatela nahi dugu, baina, batez ere, herritarrek
parte har dezatela lan horretan eta ereduaren definizioan.
Hori dela eta, smart city deritzona garatzen eta smart citizens izenekoak (hiritar
adimendunak) garatzen lan egin nahi dugu. Izan ere, hiri adimenduna ez da bakarrik
sentsorez betetako hiria, ezpada, bertako biztanleei entzuten diena, hiritarren
proposamen eta eskakizunei erantzuten diena, erabakietan parte hartzeko aukera
ematen diena eta kudeaketaren inguruko kontuak ematen dituena gardentasun
osoz.
Ez dugu ahaztu behar Gasteizko sentsorerik onenak bertan bizi diren
pertsonak direla, hiriko hartzaile eta subjektu aktibo diren aldetik. Parte hartu nahi
duten eta jarrera autokritikoa duten herritarrak aintzat hartzen ez baditugu, nekez
izango gara smart city.
Era berean, ez dugu ahaztu behar hiriburuaren “Green” izaera. Horregatik,
hainbat ekintza proposatzen ditugu, bai orain arte egindako urratsei eusteko, bai
ekimenak hobetu eta osatzeko, bai ekimen berriak proposatzeko, Gasteiz hiriak
ingurumen arloan dituen berezitasunei balioa emateko asmoz epe ertainean eta
luzean.
Uraren ziklo integrala erantzukizunez eta eraginkortasunez kudeatzea gure
lehentasun behinenetakoa da. AMVISA sozietatea funtsezkoa da uraren kudeaketan.
Horregatik, udal sozietate horren pribatizazioaren mehatxuari aurre egiteko, EAJ-PNV
alderdiak kudeaketa publikoa aldezten du. Ezetz diogu AMVISAren pribatizazioari.
Horren haritik, gaian esku hartzen duten erakunde guztiekin elkarlanean,
partzuergo baten edo antzeko erakunde baten eraketa bermatu behar da, Zadorra
ibaiaren arroko ura behar bezala kudeatzeko.
Hiriak ur baliabide baliotsuak dauzka, hala nola, Zadorraren arroa edo hiriaren
azpiko akuiferoak, milioika pertsona urez hornitzen dutenak. EAJ-PNV alderdiaren
iritziz, baliabide horiek guztiak zaintzeak bi helburu bete behar ditu: alde batetik,
kontsumitzeko uraren kalitatea eta etxebizitza nahiz enpresentzako hornidura
babestea, eta bestetik, gure ibaietara itzultzea ahalik eta berme handienarekin,
eragin kaltegarriak saihesteko.
47474747
Isurien kontrola zorroztu behar dugu, batez ere, isuri toxiko eta arriskutsuen
kontrola, herritarrei eta enpresei horretan laguntzeko eskatuta, Gizarte
Erantzukizunaren abiaburuak oinarri hartuta.
Udalerrian dauden lurzoru kutsatuen kudeaketa ere erronkatzat hartzen dugu,
gai horretan erantzukizun bikoitza dagoela sinetsita: administrazioaren beraren
erantzukizuna (arautzea eta eskatzea) eta ekimen pribatuaren erantzukizuna
(kutsatzen duenak ordaindu behar du).
Azkenik, airearen kalitatea eta zarata kontrolatzea proposatzen dugu arlo
guztietako ekintza gisa (hirigintzan, garraioan, udal ordenantzetan, herritarren arteko
bizikidetzan eta udal arauketan).
Hauxe da gure proposamena:
Gasteiz smart
• Hiriko prozesu eta zerbitzuei buruzko datu guztiak jasotzen dituen plataforma
teknologikoa baliatzea. Plataforma horren bidez, datuak aztertu eta
ebaluatuko lirateke, eraginkortasun handiagoa lortzeko eta aurrezteko
zerbitzuen kostuari dagokionez. Horrek guztiak aukera emango digu Hiriaren
Aginte Koadro Integratua izateko. Eragile guztiek aginte koadroak emandako
datuak eskuratu ahal izango lituzkete eta Open Data ereduak baliatuko
lirateke, aplikazio eta zerbitzu berrien garapena ahalbidetu, hazkunde
ekonomikoa bultzatu eta kalitatezko enpleguaren sorrera sustatzeko.
• Argiteria publiko adimenduna: argiteria publikoa pixkanaka-pixkanaka
berrituko dugu LED teknologiadun sistema erabiliz. Smart city direlakoetan
erabiltzen diren irizpideei esker, ia-ia erdia aurrezten da arlo horretan −gutxi
gorabehera, 2,5 milioi euro urtean−, argiteria berrituz gero. Argiteria publiko
adimenduna berez doituko da unean uneko beharrizanen arabera;
beharrezkoa den energia baino ez litzateke kontsumituko eta, aldi berean,
izugarri murriztuko lirateke CO2-ren isuriak eta zerbitzuaren kostu ekonomikoa.
• Ureztatzeko uraren kudeaketa adimenduna: energia aurrezteko irizpide
berdinari lotuta, teknologia adimendunak baliatuko genituzke berdeguneak
ureztatzeko uraren kudeaketa bideratzeko. Horretarako, hezetasuna neurtzeko
48484848
sentsoreak jarriko genituzke eta sentsore horiek ureztatzea abian jarriko lukete
beharrezkoa denean baino ez, ura alferrik ez gastatzeko, gaur egun batzuetan
gertatzen den bezala.
• Hondakinen kudeaketa adimenduna, kostu ekonomikoak murriztuta eta
zerbitzua nabarmen hobetuta. Udal talde honek aurreko legegintzaldiaren
barruan aldarrikatu duen ekimenak zati batez txertatu du aipatutako
teknologia, hondakinak eraginkortasun handiagoz kudeatzeko.
• Aparkaleku adimenduna. Kaleko aparkaleku adimendunari lotutako ekimen bat
abian jarriko dugu.
• ‘Smart Green Lab’ sortuko dugu, erakunde publikoak eta pribatuak elkarlanean
jarrita (zentro teknologikoak, unibertsitateak, bertako enpresak eta abar).
• Lanean hasiko gara City Protocol – Hiri adimendunen nazioarteko sarean
sartzeko. Sare horretan, Bartzelona dugu buru, munduko hiririk adimendunena
eta beste hiri ezagun batzuk ere badaude, hala nola, Amsterdam, Dubai edo
Dublin. Horietan guztietan izandako esperientziak partekatuko dituzte Gasteiz
hiriarekin eta gure eredua zehazten lagunduko digute.
• Europako ekimen garrantzitsuenekin bat egingo dugu, kasurako, FIWARE
ekimenarekin, Europar Batasunean sortzen ari diren nazioarteko estandarrak
baliatu ahal izateko. Gaur egun, Europako eta Iberoamerikako 30 hiri baino
gehiago ditugu FIWARE ekimeneko kide.
Gasteiz Green
• Eraztun Berdea osatuko dugu hegoaldetik eta ekialdetik. Horretarako lotu gabe
dauden aldeak identifikatu eta esku-hartze jakina proposatuko dugu eraztuna
osatzeko. Hala, hiriaren birikarena egiteaz gain, gune egokia izango da
herritarrek goza dezaten, bizikletaz, oinez eta irisgarritasun osoz; azken
batean, eraztun berdea bizimodu osasungarriari lotutako gune bilakatu nahi
dugu. Gure lehentasuna hauxe da: lotura osatzea Las Neveras gainean
(trenbidearen gaineko pasabide bat eraikita) eta Lasarten, landa eremua eta
hiri eremua lotzen dituen perimetro hori, egiatan, etenik gabeko eraztuna izan
dadin, eta Gasteiz Green Capital ekimenaren ikur nagusi bihur dadin.
• Zero Fracking: ez esploraziorik, ez erauzketarik. Frackingari lotutako egungo
teknologiak ez du bermatzen kalterik egingo ez dionik osasunari eta
ingurumenari. Gainera, erauzketa teknika horrek paisaia eraldatzen du eta
49494949
lurraldea artifizialtzen du eta, jakina denez, ez da bateragarria gure paisaiaren
balioa nabarmentzearekin.
• Aurreko atalean esandakoarekin bat etorriz, indarrean dagoen HAPO aldatzea
proposatzen dugu, lurzoru urbanizaezinari eragiten dioten kalifikazioei
dagokienez, egungo ekoizpeneko nekazaritza lurrak paisaiaren barruko
nekazaritza lurrak izan daitezen; hau da, lur mota horiek gaur egun dutena
baino babes handiagoa eman nahi diegu, nekazaritza eta elikadura sektoreei
lotutako erabileren bateragarritasunari eutsita eta landa eremuen garapen
antolatua ahalbidetuta. Aldaketa horren ondorioz, meatzaritzari edo
energiaren ustiapenari atxikitako erauzketa jarduerak debekatuko lirateke,
lurraldean eta paisaian kalte handiak sorrarazten dituztelako.
• PP alderdiaren nahiaren aurka, Garoñako zentral nuklearra berriro zabaltzeari
uko egiten diogu.
• Energia berriztagarriak eta alternatiboak bultzatu nahi ditugu udalerrian:
eguzki energia, haize energia eta Gasteizko mendietako biomasaren
ustiapena udalerria osatzen duten kontzejuen eskutik.
• Igarobide ekologikoak diseinatu eta prestatuko ditugu, gure faunaren
dibertsitateari eusteko. Igarobide ekologikoek loturak bermatuko dituzte
animaliak bizi direneko eremuen eta babestutako eremuen artean, espezieek
elikatzeko eta estaltzeko modua izan dezaten eta, beraz, gal ez ditzagun.
• Konpromisoa hartzen dugu hegoaldeko ibaiek udalerriko zenbait aldetan
dakartzaten uholdeen arazoari irtenbidea emateko, esaterako, Errekaleor eta
Santo Tomas ibaiek Elorriaga-Arkauten sorrarazten dituzten arazoei aurre
egiteko.
• Gasteizko Goi Mendietako Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruko parkea
bultzatuko dugu, udalerriko birika garrantzitsuena delako, mendien jabetza
daukaten kontzejuekin elkarlanean.
• Behar-beharrezkoa da Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartzea:
o Pertsona guztientzako irisgarritasuna eta segurtasuna bermatuta.
o Planak ohitura osasungarriak sustatu behar ditu, landa eremua eta
ondare naturala bultzatu behar ditu eta nekazaritzari eta elikadurari
lotutako industriak parte hartu behar du planean.
50505050
o Gure hirigintza ereduaren funtsa barrurantz haztea da. Ez dugu
kontrolik gabeko lurzoruaren kontsumorik nahi.
o Ekologia Industrialaren abiaburuak baliatuko ditugu industrialdeen
kudeaketa iraunkorra bermatzeko.
• Uraren ziklo integralaren kudeaketa:
o Oinarrizko zerbitzuen kudeaketa publikoa bermatuko dugu, hau da,
AMVISA, erakundea pribatizatzeko mehatxuei aurre egiteko.
o Krispiñako instalazioaren balioa eta eraginkortasuna nabarmenduko
dugu, gure ibaietara itzultzen ditugun hondakin urak tratatzeko. Biltzaile
berriak eraikiko ditugu.
o Partzuergoa edo antzeko erakundea eratuko dugu, Zadorra ibaiaren
arroko ura kudeatzeko.
• Hondakinen kudeaketa:
o Hondakinen bolumena gutxituko dugu, “zero hondakin” helburua lan
ildotzat jota. Gainera, berriro erabili ezin diren hondakinen balorizazio
energetikoa bideratzeko instalazio txikia abian jarri nahi dugu.
o Garbiketa kontratuaren kontrol hertsia egingo dugu, hiriko auzo guztietan
herritarrek antzeman eta salatutako garbiketa arazoak konpontzeko
xedez.
o Karbono maila txikiko hiria nahi dugu, CO2 isurketak murrizten dituena
eta aldaketa klimatikoaren aurka jarduten duena.
o Kontrolik gabeko isurketak egiten dituztenak jazarri egingo ditugu.
• Ondokoak kontrolatuko ditugu:
o Airearen kalitatea: airearen kalitatea etengabe aztertuko dugu eta
beharrezko neurriak hartuko ditugu zeharkakotasunez hainbat sailetan.
51515151
o Zarata: zarataren maila etengabe aztertuko dugu eta beharrezko neurriak
hartuko ditugu. Gaueko aisialdiari lotutako zaratak bereziki aztertuko
ditugu. Zaintza zorrotzagoa egingo dugu merkataritzako ordutegiak egoki
bete daitezen. Bestalde, azterketa bat egingo dugu merkataritzako
ordutegiek, kontziliazioak, autoen zirkulazioak, hiriko zerbitzuek eta
industriak sorrarazitako eraginen inguruan.
o Erradiazio elektromagnetikoak: gai horri buruzko ordenantza berrikusiko
dugu eskari berrietara egokitzeko, zuhurtasun printzipioan oinarrituta eta
igorpenen intentsitatea moteltzeko helburuz. Era berean, datuen estaldura
bermatuko dugu (mikroantenak jarrita eta erradiazio eremuen eragina
txikituta).
• Paisaia babesteko estrategia:
o Gatazka guneen inbentarioa egingo dugu, ondoko alderdi guztiak jasota:
identifikazio geografikoa, pasaiaren gaineko eraginak, araudiaren
urraketak, egoera zuzentzeko proposatutako neurriak jasotzen dituen
diagnostikoa eta izapidetu beharreko prozedura administratiboak.
o Udalerriko Administrazio Batzarrekin lankidetzan arituko gara legez
kanpoko isurketak kontrolatzeko eta paisaiak jasandako erasoak
antzemateko protokoloa ezartzeko helburuz.
52525252
5) HIRI GARDENA ETA PARTE-HARTZAILEA
EAJ-PNV alderdiak Herritarren Parte-hartzea aldezten du udal kudeaketa
kontrolatzeko biderik onena delakoan. Horregatik, herritarrek parte hartzeko eredu
berria lantzen ari gara, Gasteizen bizi garen pertsonen eskakizunei erantzuteko eta
udal kudeaketa herritarrekin partekatzeko, konfiantzazko giroan. Udal irekia nahi
dugu, kontuak ematen eta udalerriko elkarteekin, hirugarren sektorearekin eta ekimen
pribatuarekin gogotik parte hartzen duen udala nahi dugu. Azken batean, gure gizarte
kapitalarekin lankidetzan jarduten duen udala nahi dugu.
Jakina denez, herritarrek parte hartzeko eredu berria diseinatzeko, bertan
parte hartuko dutenen ekarpenez elikatu behar da; izan ere, nire programan,
pertsonak dira hazarazi nahi dugun hiriaren eredu berriaren ardatz nagusia.
Gure iritziz, herritarren parte-hartzea derrigorrezko baldintza da hiri zinez
demokratiko eta iraunkorra lortzeko. Ereduzko hiri horren funtsak ondokoak izan
behar dira: informazioa, eztabaida, parte hartzeko benetako bideak eta politikarien
kudeaketaren kontrol publikoa.
Esan beharra dago udala zerbitzu emaile hutsa baino gehiago dela.
Administrazioa herritarrekin harremanetan jartzeko eta elkarrizketa bideratzeko
gunea da, eta irtenbideak aurkitzeko asmoz, batera parte hartzeko gunea. Azken
batean, pertsonekin partekatutako eta pertsona guztiekin konprometitutako hiri
eredua bultzatu nahi dugu.
Ildo horretan, gure hiri eredua hertsiki lotuta dago hiri adimenduna eta berdea
lortzeko konpromisoarekin, herri-administrazio guztietan gardentasuna nagusi izan
behar delako arauarekin bat etorriz. Hori dela eta, gure proposamen guztiak era ireki
eta moldagarrian egingo ditugu, beharrizan guzti-guztiak aintzat hartzeko
“Alkate ona dugu herritar
guztientzat gobernatzen duena,
eta gainera, auzotar guztiekin
BATERA gobernatzen duena”
53535353
ahaleginean, eta beraz, proposamenok etorkizunean erabili ahal izango dira gaur egun
imajinatu ere egiten ez diren zerbitzu aurreratuak emateko. Gasteizko sentsorerik
onenak bertan bizi diren pertsonak dira, hiriko zerbitzuen hartzaile eta subjektu
aktibo diren aldetik, parte hartu nahi duten eta jarrera autokritikoa duten
herritarrak.
Lankidetzako lidergoan oinarritutako kudeaketa bultzatu nahi dugu, udal
politika leheneratu eta onbideratu dadin. Politika egiteko eredu berria lantzea da gure
konpromisoa, adostasunaren eta gardentasunaren bidetik. Apaltasuna eta
zintzotasuna dira gure funtsak.
Gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren inguruko diagnostiko
partekatutik abiatzea proposatzen dugu, politika eraginkor eta eragingarria diseinatu
eta gauzatzeko.
Azken lau urteotan halaxe defendatu dugu eta orain ere pertsonekiko
konpromisoari eutsiko diogu, gizartearen ongizatea eta kohesioa bultzatuko ditugu,
eta garapen ekonomiko iraunkorra sustatuko dugu, bai eta gure ingurunearen
garrantzia azpimarratzea ere. Gasteizek dituen balioen alde egingo dugu, gure
kulturaren alde, gure historiaren alde, herritarrekiko konpromisoaren alde.
Nahi dugun hirian, udalak argiro erakutsi behar du esku-hartze publikoari
atxikitako oinarrizko balioak betetzen dituela. Ildo horretan, udalak lagun izan behar
du auzotarren beharrizanei erantzuterakoan. Udalak gardena eta parte-hartzailea izan
behar du. Horregatik guztiagatik,
Hauxe da gure proposamena:
Gardentasuna eta zintzotasuna:
• Herritarren Gardentasun Kontseilua sortuko dugu, herritarrek beraiek udal
tresnak kontrola ditzaten gardentasuna frogatzeko.
• Legegintzaldiko Gardentasun Plana abian jarriko dugu, proiektu eta planen
informazio zehatza jasota, betetze maila aldiro-aldiro ebaluatuta eta,
legegintzaldiaren amaieran, kontuak emanda, besteak beste, ondokoak gauzatu
ahal izateko:
54545454
o Herritarrek kontrola ditzaketen gobernu neurriei buruzko adierazleak
ezartzea, aurrekontuetan jasotako neurri zehatzak ebaluatzeko.
o Barruko lantaldea sortzea gardentasuna lantzeko helburuz, eginkizun
zehatzak esleituta lan esparruak zehaztu eta lehenesteko.
o Hizkuntza argia, ulerterraza eta ez-sexistaren erabilera sustatzea
administratutako pertsonek aise uler ditzaten udalaren webgunean
agertzen diren argibideak eta udalaren argitalpen zein idatziak.
o Informazio tresna bat prestatuko dugu udalaren sarrera eta irteeren
bilakaera ezagutzera emateko.
o Udalaren zerbitzu eta baliabideen kostu ekonomikoen inguruko oroitza
txostena jarriko dugu herritarren esku.
o Enpresa eta hornitzaileei egindako ordainketei buruzko informazioa
emango dugu.
o Udalaren zorraren eta zor finkatuaren berri argitaratuko dugu.
o Udalari eta udalaren menpeko erakundeei egindako txosten eta
ikuskaritzen berri argitaratuko dugu.
Parte-hartzea handituko dugu, ondoko neurriak hartuta:
Legegintzaldi honetan, Gasteizko Udalak diagnostikoa egin du eta alderdi
politikoetako kideek, teknikariek eta hiriko elkarteek aztertu dituzte emaitzak. Baina
aurrera jotzeko garaia da. Orain, hauexek dira gure konpromisoak:
• Izaera loteslea izango duten herri kontsultak egiteko modua arautzen duen
udal ordenantza garatzea, hiriko proiektu jakinei, estrategikoei edo/eta
eztabaidagarriei dagokienez.
• Auzoa Hobetuz deritzon programa indartzea, obrak bizkortu eta hartutako
konpromisoei eusteko, frustrazioa eta haserrea sorrarazten duten irizpide
aldaketa etengabeak alde batera utzita.
55555555
• Udal araudia egokitzea, hiriari buruzko lurralde eta arloko kontseiluetan
jorratzen diren gaiak batzordeetara eta osoko bilkurara ekarri eta bertan ere
eztabaida daitezen.
• Osoko bilkuretan, herritarren txanda handitzea, elkarteek mozioak eta
intereseko gaiak aurkeztea izan dezaten zuzenean.
• Aurrekontu parte-hartzaileak: alderdi politikoen artean diseinatu eta
herritarrek parte hartzeko organo gorenean, Gizarte Kontseiluan, ordezkaritza
duten gizarte, ekonomia eta kultur eragileekin adostutako aurrekontuak
bultzatu nahi ditugu. Parte hartzeko arauak zehatz-mehatz ezartzen dituen
eztabaidan ondorioztatutako aurrekontu parte-hartzaileen oinarriak finkatu
nahi ditugu, prozedura hori loteslea izan dadin nahi dugu eta, gainera,
aurrekontuen jarraipena eta kontrola egiteko eta kontuak emateko sistema
zorrotza izan dezala nahi dugu.
• Gizarte Kontseilua ahalduntzea: organo horrek ordenantzen, aurrekontuen eta
hiriarentzat jakingarriak izan daitezkeen beste gai batzuen inguruko txostenak
aintzat hartuko ditugu.
56565656
6) HIRI HEZITZAILEA, KULTURALA, SORTZAILEA eta EUSKALDUNA
EAJ-PNV alderdiko kideok gizarte kohesioa bultzatuko dugu Gasteiz hirian,
kultura, sormena eta gure nortasunaren ezaugarriak giltzarri bihur daitezen hiriaren
eraikuntzan, hiriaren eraldaketan. Kulturaren garapena, balioen eredu partekatu bati
jarraiki, ardatz estrategikoa da guretzat. Lantzen ari garen hiriaren ereduarekiko
konpromisoa lau haizetara zabaldu nahi dugu eta aldarrikatzen dugu udalak horren
eragile eta laguntzaile izan behar duela, inola ere ez oztopo.
Gizartearen beraren eta kultura, gizarte, politika eta ekonomia eragileen arteko
elkarlanaren emaitza ondokoa izan behar da: kalitatezko plangintza eta kultur politika
koherentea, hurbila, egingarria eta ebaluagarria.
Gasteiz kultura anitzeko hiri sortzailea izan dadin nahi dugu. Eta ataza horretan,
edukiei begiratu behar diegu, kontinente ikusgarriei baino.
Gure iritziz, lehentasunezkoa da kulturguneen eta kultur programazioen mapa
osatzea; bestetik, hirian bertan dauden kultur enpresen ekimena sustatzeko udal
aurrekontua hobesten dugu. Azkenik, aukera gutxien duten gizataldeentzako kultur
eskaintza bultzatu nahi dugu.
Hurbileko kultura sustatuko dugu gizarte etxeen sarearen bitartez, kulturaren
zinezko aitzindaria izan baita aurreko hamarkadetan, eta sektore horretako enpresa
txiki eta ertainentzako pizgarriak landuko ditugu.
Sormena lantzeko gune berriak sortu nahi ditugu eta, aldi berean, hirian
eskaintzen diren programazioak koordinatu eta zabaltzeko kultur agenda landu nahi
dugu.
“Vitoria-Gasteiz Euskadiko hiriburua da
eta estatus hori aintzat hartuta,
hiriburutzaren izaera jasotzeaz gain,
aitzindaria izan behar du euskal kultura
eta nortasuna erakusten, betiere
gainerako nortasun eta kulturekiko
harmonian”
57575757
Gainera, uste osoa dugu aliantza estrategikoak ezarri behar ditugula beste
erakunde batzuekin, betiere Gasteiz hiriko biztanleak aintzat hartuta.
Beste alde batetik, EAJ-PNV alderdiaren aburuz, tokiko administrazioak
eraginkortasun osoz bete behar ditu hezkuntza arloan dituen eskumenak eta, horren
haritik, udalek hezkuntza politika zabala eta zeharkakoa bultzatu beharko lukete.
Hezkuntzari dagozkion zereginak, gure iritziz, eginkizun partekatuak dira eta
familiak eta eskolak oinarrizkoak dira esparru horretan. Hala eta guztiz ere, badira
beste eragile ugari hezkuntza sistema berrian zerikusia dutenak, eta horiek guztiak
aitortu eta kontuan hartu behar dira.
Hezkuntza arloari gagozkiola, EAJ-PNV alderdiaren konpromisoa pertsonei lotu
zaie beti eta aurrerantzean ere pertsonei lotuko zaie, printzipio jakinak dituzten
pertsona trebatu eta irekiei, hain zuzen ere. Horretarako, euskal kultur nortasun
indarberritua bultzatuko dugu, zenbait baliotan oinarrituta, hala nola, bizikidetza, giza
eskubideen errespetua, aniztasuna, berrikuntza, elkartasuna, norberaren eta
taldearen erantzukizuna eta lankidetza.
HIRI HEZITZAILEA bultzatuko dugu. Hiria ezagutu behar dugu, hirian bertan
ikasi behar dugu eta hiriari ikasi behar diogu. Hiria ezagutu behar dugu gure historia
eta gure oroimena delako. Hirian bertan ikasten dugu hiria dugulako irakaskuntza eta
heziketa jasotzen dituguneko kontinentea. Eta hiriari ikasten diogu hiria eragile
hezitzailea delako, informazioa eta kultura sortzen duelako eta sozializazioa nahiz
heziketa bideratzen dituzten gizarte harreman ugari sortzen dituelako.
Bizikidetzarako heziketa funtsezkoa da, areago bizi garen aroan, gizarte anitz
eta konplexu honetan, gizartea osatzen duten pertsonek beste batzuekin elkarbizitzen
jakin behar dutelako, eta pertsona guztiek gaitasunak eta trebetasunak eduki behar
dituztelako gainerakoekin elkarreraginean modu egokian bizi ahal izateko.
Euskara, gure nortasun ikurrik behinenetakoa eta euskal herritar guztien
ondarea izateaz gain, bada, gauza guztien gainetik, adierazteko eta komunikatzeko
tresna, hizkuntzak izan direlako bizirik daudenak eta hiztunak dituztenak. Une batez
atzera begiratuko bagenu, gaurdaino egindako bideaz jabetuko ginateke.
“Vitoria-Gasteiz hiri euskalduna, elebiduna eta
kohesionatua nahi dugu, gizarte kohesiorik gabe,
ez baitago hizkuntza politika iraunkorrik egiterik”
58585858
Azken hogeita bost urteotan, hiztunen kopuruari eta hizkuntzaren kalitateari
begiratuta jo dugu aurrera, eta aurrerapenak nabarmenak izan dira datu
demografikoei, esparrukakoei eta funtzioei erreparatuta. Halaber, urrats
garrantzitsuak egin ditugu euskararen ondorengoetaratzeari eta gizarte
aintzatespenari dagokienez. Aurrerapen horren gako nagusiak hainbat izan dira:
legezko esparru egokia ezartzen asmatu genuen, beharrezko adostasun oinarrizkoa
eraiki genuen, eta hizkuntza politika eraginkorra garatu genuen abiaburu egokietan
oinarritua, besteak beste, aukeren berdintasuna, hizkuntzen arteko bizikidetza,
atxikimendu askea eta aldekoa, bilakaera mailakatua eta pragmatikotasuna.
Euskara berezko hizkuntza dugu eta, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala
da gure udalerrian. Euskara berezko hizkuntza dela diogu eta hizkuntza
normalizatzeko erronka garbia dugu, baina horrek ez dio kalterik egingo beste
edozein hizkuntzari. XXI. mendean, aniztasuna balio onuragarria da eta
elebakartasuna, berriz, muga. Aurrekoa dela eta, hizkuntza ofizialen bizikidetza
egiazkoa eta eraginkorra dugu xede, erronka betegarria delako.
Gasteiz euskalduna, eleaniztuna eta kohesionatua nahi dugu, gizarte
kohesiorik gabe, ez dagoelako hizkuntza politika iraunkorrik egiterik. Ez dugu gustuko
bi komunitate daudelako diskurtsoa. Gure ereduak ez du hizkuntza unibertso
hermetiko eta aurkakoetan biziko litzatekeen euskal gizarte zatitua aldezten. Hala eta
guztiz ere, onartu behar dugu oraindik ere badagoela desoreka nabarmena hizkuntzen
artean eta, horregatik, ahulenaren aldeko hizkuntza politikak garatu behar ditugu,
gutxiengoaren hizkuntzaren eta hizkuntza gutxituaren aldeko politikak, euskararen
aldeko politikak, hain zuzen ere, hizkuntza horren normalizazioa ahalbidetzeko.
Hauxe da gure proposamena: Hiri kulturala eta sortzailea
• Kultura Eratzen - Ignacio Aldecoa zentroa sustatuko dugu, arteari edo kulturari
lotutako zeinahi esparrutako talentuaren eta sormenaren bila etengabe
diharduen ereduzko zentroa delako, bereziki, jardun eremu berrietan. Bada,
beraz, kultur industria errazten duen zentroa. Zentroaren definizioan, aintzat
hartu behar da kultur eragileen, artisten, kultur enpresen, elkarte nahiz taldeen
59595959
eta inguruko auzokideen parte-hartzea. Bai, halaber, unibertsitate eta lanbide
zentroen parte-hartzea ere.
• Kultur estrategia sortuko dugu Gasteizen, Kulturaren Plan Estrategikoa
landuta, eta besteak beste, ondoko neurriak jasoko ditu:
o Antzokien sarea: Gaur egungo azterketa egitea. Sarea indartzea.
o Kultur programazioa adin tarte guztientzat: Aisialdiaz gozatzeari buruz
bakoitzak daukan egoera kontuan hartzen duten kultur politika berriak
garatu behar dira.
o Lurralde oreka: kultur ekintzak gauzatu behar dira auzoetan, baita landa
eremuan ere.
o Berez kudeatzen diren programak bultzatuko ditugu.
o Europako laguntzei helduko diegu kultur proiektuak garatzeko. Europa
sortzailea.
o Udal Agiritegiak daukan kultur ahalmenaren balioa nabarmenduko
dugu, eta beharrezko azpiegitura teknikoz hornituko dugu behar bezala
jarduteko. Era berean, bertan gordeta dauden funtsen inguruko gizarte
pedagogia sustatuko dugu.
o Kultur industriak sendotuko ditugu, Arabako Foru Aldundiarekin eta
Eusko Jaurlaritzarekin batera, Gasteizek egun dauzkan indarguneak
azpimarratuta. Hala, musika ekoizpena eta ikus-entzunezkoen sektorea
esandakoaren froga garbiak dira.
• Haurrentzako eta Gazteentzako Euskal Liburu Azoka antolatuko dugu,
Durangoko azokak sortzen dituen sinergiei lotuta.
• Berrikuntza, prestakuntza eta kultur zabalkundea sustatzen duten ekimenei
lagunduko diegu eta, bestetik, hirian finkatuta dauden eta gizarte oihartzun
nabarmena duten jarduerak bultzatuko ditugu.
• Arte eta Lanbide Eskola berritu eta suspertzeko plana landuko dugu.
60606060
• Gasteiz sustatuko dugu komikiak sortu eta zabaltzeko erreferentziazko hiri
gisa.
• Euskal Antzerkiaren Jaialdia sustatuko dugu hirian.
• Kaleko pintura eta eskultura lehiaketak berreskuratuko ditugu, eta halakoetan
sortzen diren artelanak hiriaren ondare bilakatuko ditugu, herritarrek
gozatzeko.
• Aukera gehiago emango dizkiegu tokiko musika taldeei, hasiberriei nahiz
ezagunei, udalaren kultur programazioaren barruan eta udalerriko ekitaldietan
parte har dezaten. Tokiko sustatzaileekiko lankidetza bultzatuko dugu, goian
aipatutako tokiko musika taldeak haien programazioetan aise sartzeko modua
izan dezaten eta zuzeneko musika ekitaldiak antola ditzaten.
• Udalaren Musika Bandaren, Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioaren, Luis
Aranburu Musika Eskolaren eta Folklore Akademiaren garrantzia
azpimarratuko dugu eta herritarren zerbitzura jarriko ditugu.
• Gazteentzako guneak sortuko ditugu: Gazteriaren Guneak.
Hiri hezitzailea
• Udal eskolak:
o Haur eskolak, Lehen Hezkuntzako eskolak, kirol instalazioak, gizarte
esparruko eraikinak eta kultur eraikinen Mantentze Lanen Plan
Artezkaria landuko dugu.
o Gasteizko Eskola Kontseilua indartuko dugu, hezkuntza eragile guztien
eta udal administrazioaren arteko bilgunea den aldetik, Gasteizek
hezkuntza arloan dauzkan beharrizanak eta eskakizunak aztertu eta
ebaluatzeko, eta horiei erantzuteko neurriak eta irtenbideak
proposatzea.
o Irakurliburuak jaso eta kudeatzeko gunea ezarriko dugu gizarte
etxeetan, irakurliburuak berrerabiltzeko helburuz.
61616161
o Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, plaza kopuruaren beharrizanak
aztertu eta aurreikusiko ditugu arauzko irakaskuntzako maila
guztietan.
o “Auzoarentzat Zabalik - Abierto al Barrio” izeneko programa handituko
dugu ikasleen gurasoen elkarteekin elkarlanean, ikastetxe guztiak
auzokideen zerbitzura jartzeko helburuz. Horren haritik, jolastokiak eta
aisialdiko lekuak bereziki baliatu nahi ditugu, eskolako ordutegitik
kanpo ere zabalik egon daitezen.
o ESKOLA AGENDAN jasotzen diren hezkuntza esparruari lotutako
programak indartuko ditugu eta garrantzia emango diogu bizikidetza
onuragarria bideratzeko beharrezkoak diren trebetasun pertsonalak eta
sozialak ikasteari, hainbat arazori aurre egin ahal izateko, besteak beste,
drogen kontsumoa, sexu ohiturak, norberaren heldutasuna, emozioen
kudeaketa, kultur aniztasuna…
• Herritarrentzako heziketa programak bultzatuko ditugu balioen inguruko
hezkuntzan, hala nola, ondasun erkidea, giza eskubideak, berdintasuna,
tolerantzia, kultur aniztasuna, gizarte justizia eta abar, gizarteratzea eta gizarte
kohesioa lantzeko helburuz, ondasun erkideari lotutako balioetan oinarrituta.
• Lankidetza zabalagoa eta estuagoa bultzatuko dugu EHU-UPVko kanpusarekin,
hezkuntza eta kultura esparruetan.
• Auzoko hezkuntza programak garatuko ditugu, alde zaharrean gauzatu den
GOIAN programaren ildokoak, auzoan bertan lan egiten duten ikastetxeen,
familien, udalaren eta gainerako hezkuntza erakunde eta eragileen jarduerak
koordinatzeko. Horrela, bada, baterako jarduera integratzailea bultzatuko dugu
hezkuntza arloan.
Hiri euskalduna
• Gasteiz, Euskara gunea:
o Euskarazko kultur programazioa handituko dugu.
o Euskarari lotutako politiken ekintzak ikusaraziko ditugu.
o Euskararen erabilera sustatuko dugu udalaren ekintza guztietan.
62626262
• Gasteiz Antzokiaren proiektua abian jarriko dugu.
• Oihaneder Euskararen Etxea bultzatuko dugu euskararen erabilera sustatzeko
eragile proaktibo gisa.
• Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana garatu, ebaluatu eta handitu
egingo dugu.
• Unean uneko ekimenak abian jarriko ditugu, hala nola, Gasteizko Euskararen
Astea, Durangoko azokak sortzen dituen sinergiei lotuta.
• Euskararen erabileraren sustapena:
o Euskararen erabilera sustatuko dugu hiriko bizilagunak sentiberatuta,
gure hizkuntzaren aldeko hautua egin dezaten udalarekiko
harremanetan. Horretarako, udalarekiko harremanetan euskara erabili
nahi duten herritarren errolda gertatuko dugu.
o Euskararen erabilera sustatuko dugu udal langileen artean, eta beste
administrazio unitate elebidun batzuk sortuko ditugu.
o Euskararen erabilera sustatuko dugu eskolaz kanpoko programetan,
kirol programetan eta askotariko prestakuntza programetan haur eta
gazteen artean; izan ere, esan daiteke euskararen jakintza unibertsala
dela biztanle gazteenen artean.
o Euskararen erabilera sustatuko dugu auzoko bizitzaren egunerokoan:
eta gizarte etxea erreferentziazko gunea izango da.
o Euskararen erabilera sustatuko dugu administrazio emakidetan eta
kontratazioetan.
o Euskararen erabilera sustatuko dugu Interneten, euskarazko eduki
digitalak sortuko baititugu.
o Euskararen erabilera sustatuko dugu helduen euskalduntzean, euskaraz
ez dakitenen eta euskara ikasten hasi direnen artean. Bereziki aita-ama
gazteengan, etorkinengan eta merkataritzan jarduten duten
pertsonengan eragingo dugu. Gainera, euskara ikasteko diru-laguntzak
handituko ditugu.
63636363
7) MUGIKORTASUN IRAUNKOR ETA OSASUNGARRIAREN HIRIA
Gure hiriko garraioaren kudeaketak eta mugikortasunak bertako bizilagunen
osasunari kalte egin ez diezaioten nahi dugu; era berean, mugikortasuna ingurune
naturalean eta hiriko bilbean hobeto uztartu dadin, eraginkorragoa izan dadin
ekonomiaren ikuspegitik eta karbonorik gabeko hiriaren ereduarekin bat egin dezan
nahi dugu.
Garraiobide guztien kudeaketa koordinatua eta zeharkakoa aldezten dugu,
betiere gizarteak babestutakoa eta teknologia berriek nahiz garraio eredu berriek
ematen dituzten aukerak baliatuta.
Egun dauden azpiegiturak hobeto aprobetxatu nahi ditugu, eta norberaren
autoaren ordezko garraioak sustatuko ditugu.
Zeharkako estrategia proposatzen dugu, non garraio modu guztiak, garraio
multimodala eta baliabideen erabilera zentzuzkoa eta iraunkorra aintzat hartzen diren.
Gure proposamenaren funtsezko beste ardatz bat dugu bizikletaren erabilera
indartzea, betiere oinezkoen segurtasuna bermatuta. Ildo horretan, alternatibak
aztertuko ditugu bizikleta sarriagotan erabili ahal izateko hiriaren erdialdean eta
garraio horren erabilera areagotzeko udalerri osoan. Argi eta garbi esan behar dugu
ardatz horretan proposatutakoak Gasteizko bizilagunen konpromisoan oinarritzen
dela, azken urteotan, oinez, bizikletaz edo garraio publikoz mugitzeko hautu garbia
egin dutelako.
“Garraio publikoaren sistema, txirrindularientzako
bidegorrien sare eta oinezkoentzako bideen sare
eraginkor eta erakargarria nahi dugu Gasteizko
udalerriarentzat. Horren eraginkor eta erakargarria,
ezen gasteiztarrek ez dute inolako beharrizanik
izango auto pribatuetan mugitzeko”
64646464
Dena dela, oraindik ere koherentzia handiagoz jokatu beharra dago udal
jarduketetan Gasteiz hiria atseginagoa izan dadin bizikleta erabiltzeko, eta
seguruagoa izan dadin txirrindulari eta oinezkoentzat.Horretarako, arrisku egoerak
sorrarazten dituzten seinaleetako kontraesanak ezabatu behar ditugu.
Administrazioak mugikortasun iraunkorreko aukerak erraztu behar ditu, bai
herritar bakoitzak hautatzen dituenak, bai enpresaren edo lanlekuko kideen
konpromisoz adosten direnak.
Modalitate anitzeko garraioa bultzatzen dugu, hau da, zenbait garraio moduren
arteko lotura eraginkorra, erabilerak bateragarri bihurtzeko eta herritarrei hiri barruko
joan-etorriak errazteko.
Gasteiz hiriarentzat egokiena den garraio eredurik eraginkorrena zehaztu nahi
dugu, herritar guztiek baliatzeko moduko garraioa izateaz gain, gasteiztarren osasuna
zaintzen duen garraioa, ingurumena babesten duena eta segurtasun handiagoa
bermatu nahi dugu joan-etorrietan.
Hauxe da gure proposamena:
• Tranbia hegoaldetik luzatzea unibertsitateraino eta Adurtza auzoraino,
ekialdetik eta mendebaldetik Salburua eta Zabalganaraino. Hegoaldeko
luzapenak modu anitzeko lotura (tranbia-trena) ahalbidetuko du Trianan edo
beste kokaleku estrategiko batean.
• Hiriko autobusen flota modernizatu eta hobetuko dugu: inbertsioak egingo
ditugu datozen urteetan autobusak erosi edo renting-ean hartzeko, gutxien
kutsatzen duten ibilgailuak hobetsita.
• Autobus linea periferikoa BRT bihurtuko dugu eta 10. linea berria BRT moduan
jarriko dugu abian, Nazio Batuen etorbidetik Teodoro Dublang kaleraino eta
Antonio Amat kaletik Heraclio Fournier kaleraino.
• Guztientzako aparkalekuak egokituko ditugu, ondoko neurriak hartuta:
o Udal aparkalekuen Eraginkortasun Plana landuko dugu, gaur egun,
aparkalekuen erdia hutsik baitaude.
65656565
o Aparkaleku berriak eraikiko ditugu: aldirikoak hiriaren muturretan eta
lurrazpikoak Aranan eta Erdi Aroko hirigunean.
o Aparkaleku pribatuen eta erabiltzen ez diren aparkalekuen egungo
egoeraren azterketa egingo dugu.
• Motozikleten erabilerari dagokionez, udal araudiaren edukiak garatuko ditugu.
• Garraio zerbitzua landa eremuraino hedatzea, eskariaren arabera. Gasteiz hiria
soila baino askoz gehiago da: 61 kontzejuk osatzen dute.
Ekintza horiek guztiak gauzatzeko gure proposamena da TUVISA mugikortasun
agentzia integral bilakatzea. Horrela, TUVISAk aparkalekuak kudeatuko lituzke, garraio
publikoaren moduak (autobusak, tranbia, BRT) antolatuko lituzke eta beste garraio
mota batzuk koordinatuko lituzke, esate baterako, bizikleta bidezko garraioa,
oinezkoentzako ibilbideak edo bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua, besteak
beste.
Aurrekoez gain, ondokoak proposatzen ditugu:
• Mugikortasun agenteak sortzea, hirigune barruko zirkulazioa antolatzeko,
udaltzainen menpean.
• Bizikletaren erabilera sustatzea:
o Berariazko mugikortasun plana diseinatu eta abian jartzea
industrialdeak eta hiria bizikleta bidez lotzeko.
o Aukera gehiago eskaini hiriaren erdialdetik barrena bizikletaz ibiltzeko.
o Bizikletei buruzko udal araudia berrikustea eta aldatzea Mugikortasun
Iraunkorraren Bilgunean.
o Aparkaleku seguruak jarriko ditugu herritarren esku, arrazoizko
prezioan (SARTU proiektua). Gainera, horien bitartez, laneratzea
erraztuko da eta zerbitzu osagarriak eskaini ahalko dira, kasurako,
bizikletak garbitzea eta doitzea.
o Bidegorrien sarea hobetu eta handituko dugu: ibilbide gehiago,
seguruagoak.
66666666
o Bizikleta elektrikoaren erabilera bultzatuko dugu: Bizikleta elektrikoak
alokatzeko zerbitzua abian jarriko dugu bizikleten erabiltzaileentzat,
garraio modu anitzeko estrategiari eta garraio moten arteko
osagarritasunari lotuta.
o Bizikleten erregistroa bultzatuko dugu, mikrotxipak ezarriz edo
eranskailuak darabiltzan doako sistema erabiliz.
o Bizikleten erabiltzaileak sentiberatzea asegurua kontrata dezaten.
• Basoetako bide eta nekazaritzako bideen sarea indartuko dugu bizikletazaleek
eta oinezkoek erabil ditzaten.
o Hiri barruko bi bide berri sortuko ditugu: oinezko korrikalari eta
bizikletazaleentzat, Zabalgana eta Salburuatik erdialderaino.
o Vasco-Navarro trenbidearen bide berdea berreskuratuko dugu.
67676767
Politika egiteko bestelako era eraman nahi dugu udalerriko txoko guztietara:
gure politikaren oinarria erantzun zintzoa, garbia eta eraginkorra da herritarren
eskakizunen aurrean, inolako bereizkeriarik egin gabe ideologia, generoa, jatorria edo
erlijioa direla eta.
Gure iritziz, bizi diren kalean edo auzoan bizi direla, administrazioak tratu
berdina eman behar die gasteiztar guztiei. Herritar guztiek merezi dute kalitate
berdinaz bizitzea.
Horretarako, auzotarren eta hiriko elkarteen eskakizunak gogoan hartu ditugu.
Eskakizun horietako gehienak urte askotan proposatu dira Gizarte Kontseiluan eta
hiriko Lurralde eta Arloko Kontseiluetan. Beste alde batetik, elkarrizketak izan ditugu
500 lagunekin baino gehiagorekin eta horien eskakizunak ere aintzat hartu ditugu.
Horiei esker, diagnostiko doiagoa egin dugu eta irtenbide egokiagoak eman ahal izan
ditugu biztanleen beharrizan eta nahien arabera.
Diagnostikoa egin eta gero, herritarren eskakizunak bat datoz hiriko alde
batzuetan eta beste batzuk, aldiz, berariazkoak dira auzo bakoitzean.
Aparkatzeko arazoak konpontzea, kale, plaza eta gune publikoen egoera
hobetzea, bide publikoetako zikinkeria eraginkortasun handiagoz garbitzea,
mugikortasun arazoak konpontzea (autobus lineei lotutakoak) eta herritarren
segurtasun arazoak konpontzea ditugu, oro har, jarduketa eskatuenak. Horiei guztiei
erantzun egokia emango diegu programa honetako zazpi konpromisoen eta bertan
jasotako ekintza zehatzen bitartez, udalerriko auzo guzti-guztiak zeharkako eran
aintzakotzat hartuta.
GASTEIZ HIRIAREKIKO KONPROMISOA
PROIEKTUZ PROIEKTU
68686868
ZEHARKAKO PROIEKTUAK
ENPLEGUA eta EKONOMIA
o Adoslan Berria.
o Industrialdeetan Esku Hartzeko Plan Integrala.
o Industriari Laguntza Logistikoa emateko Zentro Multimodala Jundizen.
o VIAP (Vitoria Industrial Air Park) egitasmoaren lehen aldia Forondan.
o Industriaren Mahaia.
o GILSA: Gasteizko Ekonomia Garapenerako Agentzia.
o Trebatu gabeko Pertsonentzako Enplegu Plana.
o Langileak berriro Trebatzeko Prestakuntza.
o Gazteentzako Enplegu Plana.
o Gasteiz Talent
o Hiriko merkataritza ereduaren definizioa. Sektorearen sustapena,
berrikuntza eta prestakuntza. Merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko
ekintza zehatzak.
o Nekazaritza eta abeltzaintza jardueren sustapena udalerrian.
UDALERRIA LEHENERATZEA
o #BTVentzako PLANA: Hiru jarduketatan oinarritutako hirigintza eredua:
etxebizitza eta industria instalazioak birgaitzea, gune publikoak
leheneratzea eta auzoko bizitza (gizarte bizitza eta merkataritzakoa)
berraktibatzea.
o Kale eta gune publikoen mantentzea hobetzea (espaloiak eta garbiketa).
o Bost enparantza programa: hiriko eta merkataritzako ardatza
berreskuratzea hiriaren erdialdean.
o Ensanche 21 Zabalgunearen eraldaketa.
o Guztientzako aparkalekuak.
o Erabiltzen ez diren eraikinak berrerabiltzeko plana.
o Gune publiko kalteberak leheneratzeko plana.
69696969
TURISMOA
o Arabako Lautadako Arkeologia eta Arkitektura Ezagutzeko Zentroa
Estibalizen. Zentroa ingurumenaren erreferentziazko baliabidea ere
bihurtzea.
o Turismo informazioko eta udalerria ezagutzeko zentroa Cadena y Eleta
apezpikuaren kaleko gasolindegi zaharrean (Goia gasolindegia).
o Erreserben zentrala sortzea.
o Gasteiz, ardoaren hiria.
o BBT zentroen sarea udalerrian.
PERTSONAK
o Adinekoen bakartasunaren aurkako programa.
o “Hobetu zure etxebizitza” programa.
o “Igogailurik gabeko etxebizitzarik ez” programa.
o Txirotasun era berriei erreparatzea (errenta txikiko pentsiodunak).
o Etxerik gabeko pertsonentzako plana.
o Udala: familia erantzukizuna duen erakundea.
o Berdintasun politikak eta lana eta familia uztartzekoak.
o Emakume eta gazteentzako gune arriskutsuak ezabatzea.
o “Haurren hiria” eredua txertatzea.
o Gizarte etxeak suspertzea auzotarren, kulturaren eta sormenaren
topalekua izan dadin.
o Gazteen lonjak arautzea.
o Kirol errezetak.
o Guztientzako kirolak.
GURE BALIABIDEAK
o Gasteiz “Smart & Green Capital”.
o Fracking EZ.
o Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeari EZ.
o Oinarrizko zerbitzuen kudeaketa publikoa.
o AMVISA sozietatearen pribatizazioari EZ.
o Baliabide eta hondakinen kudeaketa adimenduna.
70707070
GARDENTASUNA ETA PARTE-HARTZEA
o Herritarren Gardentasun Kontseilua.
o Herri kontsulta lotesleak.
o Zure Auzoa Hobetuz programa hobetzea.
o Aurrekontu parte-hartzaileak.
EUSKARA, KULTURA ETA SORMENA
o ERATZEN - Ignazio Aldekoa zentroa.
o Gasteiz, hiri hezitzailea.
o Euskal Antzerkiaren Jaialdia.
o Euskararen Astea Gasteizen.
o Haur eta Gazteentzako Euskal Liburu Azoka.
o Arte eta Lanbide Eskolaren balioa nabarmentzea.
o Ikastetxeen mantentze lana eta hobekuntza.
o Gasteiz Antzokia.
o Kaleko pintura eta eskultura lehiaketak berreskuratzea.
MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
o Tranbia Salburua, Zabalgana eta unibertsitateetaraino.
o TUVISA: mugikortasunaren agentzia.
� Guztiontzako aparkalekuak.
� Autobusen flota berritzea.
� Bizikletaren erabilera sustatzeko planak.
� BRT delakoaren ezarpena.
71717171
Hiri osoa kontuan hartzen duten zeharkako proiektuez gain, auzo bakoitzarekiko
konpromisoa ondoko ekintzetan islatzen da. Ekintza horiek guztiak jaso eta iradoki dira
gizarte eta auzoetako eragileekin izan ditugun elkarrizketetan.
ABETXUKU
• Abetxuku: industria turismoari eta eraztun berdean garatzen diren jarduerei
lotutako ahalbideak sustatzea.
• Kableak teilatu eta fatxadetatik kentzea.
• Auzorainoko garraio zerbitzuak hobetzea.
• Gazteentzako lokalen erabilgarritasuna eta beharrizanak aztertzea.
• Auzoko kaleetan, goraguneak jartzeko eta abiadura moteltzeko neurrien
azterketa egitea.
• Kristo eta Iturrizabala kaleen arteko bidegurutzeko ikuspena hobetzea
(istripuak direla eta).
ADURTZA-SAN KRISTOBAL-OLARIZU
• Aireko kableak kentzea.
• Kaleen asfaltatzea amaitzea.
PROIEKTUAK
AUZOZ AUZO
72727272
• Aparkalekuak egiteko lursaila egokitzeko aukerak aztertzea San Kristobal
aldean.
• Biribilguneari buruzko irtenbideak aztertzea Heraclio Fournier kalean.
ARANA
• Madril kalea birmoldatzea eta Aranako bulebarra eraikitzea.
• Eratzen Kultur Zentroa abian jartzea.
• Lurpeko aparkalekuak.
• Arana inguruko merkatarien beharrizanei erantzutea, San Anton plazaraino.
• Aragoi kalea erabat berritzea: konponketa eta uholdeen aurkako plana.
ARANBIZKARRA
• Autobus geltokien kokalekua nola hobetu aztertzea.
• Burgos eta Madril kaleen arteko huntzez beteriko aldean sortutako arazoei
irtenbidea ematea (zikinkeria eta arratoiak).
• Emakumeentzako alde babesgabeak argiztatzea.
• Aparkaleku gehiagoren beharrizanak aztertzea.
• Autobusen geltoki zaharraren erabilerak zehaztea auzoarentzat, auzotarrekin
batera.
• Kaleetan hobekuntzak egitea (estolderia, espaloiak, mantentze lana).
• Oinezkoentzako pasabide goratuak ibilgailuen abiadura moteltzeko Ballester
apezpikuaren, Valladolid eta Burgos kaleetan.
73737373
• Arkitektura hesiak kentzea Madril kalean bezala.
• Altzariak eskuratzea Amaia zentroarentzat.
• Hobekuntzak egitea Aranzabela plazan.
ARANZABAL- LOVAINA
• Kaleetako garbitasun eskasari irtenbidea ematea (bereziki, Jesusen Zerbitzarien
kalean).
• Ilara bikoitzeko arazoak konpontzea Luis Heinz eta Bizenta Mogel kaleetan.
ARIZNABARRA
• Biribilgunea eraikitzea Teodoro Gonzalez de Zarate kalean.
• Konponketak eta hobekuntzak egitea Gaztelako Atea eta Fontetxako
Gazteluaren kaleetan.
• Irtenbideak aurkitzea aparkatzeko arazoen aurrean.
• Napoleonen Etxearen (Etxezaharra) goiko solairuari erabilera berria aurkitzea.
• Mediterraneoaren hiribidea konpontzea (oinezkoentzako leku zabalagoa).
ARRIAGA-LAKUA
• Garbitasun handiagoa, oro har, eta parkeko tirolinaren aldean, bereziki.
• Oinezkoentzako pasabidea eraikitzea Frantzisko Xabier Landaburu kalean.
• Argiak hobetu eta ordeztea.
74747474
• Hobekuntzak egitea barruko plazetan (Alfontso XI.a).
ERDI AROKO HIRIGUNEA
• Zoladura aldatzea Eskola kalean.
• Santa Maria plazako eta kiroldegiko konpontze lanen jarraipena egitea.
• Arkupeko aldean zegoen kale-edaneko arazoari irtenbidea emateko
proposamenaren jarraipena egitea.
• Garbiketa hobetzea: zabor-poltsak jasotze pneumatikoko ontzien alboan
jartzen direlako arazoari irtenbidea aurkitzea.
• Neurriak aztertuko ditugu tokiko San Anton plazako merkatariekin hango
bizitza komertziala berpizteko: lonja hutsak, inguruneko hobekuntzak.
• Hondakinen berariazko bilketa hirigune historikoko merkatarientzat.
• San Ignacio Loiolakoaren kalea erabat konpontzea.
• Harrapaketen aurkako segurtasun neurriak hartzea Landatxoko gizarte etxeko
eta kiroldegiko irteeretan.
• Erabiltzen ez diren jauregiak eta eraikinak berrerabiltzeko plana.
• Bitartekaritza lanak egitea telefoniako operadoreekin zuntz optikoa
instalatzeko.
KOROATZEA
• Koroatze aldeko Plan Integrala garatzea.
• Santo Domingo plaza erabat konpontzea (bolatokia, haurrentzako altzariak,
agertokia eta gazteentzako esparrua).
75757575
• Haurrei eta adinekoei arreta egiteko eraiki daitezkeen azpiegituren azterketa
egitea.
EL PILAR-GAZALBIDE-TXAGORRITXU
• Gazalbide merkataritza gunean hutsik eta okupaturik dauden lonjen arazoari
konponbidea aurkitzea.
• Ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzea auzoan.
• Ekuador kaleko zebra bidea lekuz aldatzea.
• Salvador eta Peru kaleak konpontzea.
• Konstituzio plazako gizarte eta kultur etxea adinekoentzat handitzeko aukerak
aztertzea.
• Trafiko eta zirkulazio irtenbide bat aztertuko dugu Conde Don Vela eta Jose
Atxotegi kaleetan.
• Europa aparkalekuaren sarrera aldatu ondoren Bolivia eta Txile kaleetan
sortutako trafiko arazoak aztertuko ditugu.
• Gazalbide merkataritza gunearen inguruan bizikletarako aparkalekuen
beharrari erantzuna emango diogu.
JUDIMENDI
• Asfaltoa, argiteria eta altzariak hobetzea hainbat kaletan.
• Garbitasun arazoei irtenbidea aurkitzea (estolderia, kaleak, plazak).
• Gizarte etxea adinekoentzat handitzeko aukerak aztertzea.
• Parkeko alde ez-seguruak murriztea.
76767676
• Auzoetako jaietan, zerga ordenantzen aplikazioa aztertzea.
MENDIZORROTZA-BATAN
• Lapurreten aurkako zaintza indartzea.
• Abendaño ibaia garbitzea, Batan aldean.
SALBURUA
• Ekipamendu eta Zerbitzuen Planean aurreikusitako ekipamenduak hornitzen
amaitzea.
• Arkaiateko urbanizazioa bukatzea.
• Errekaleor ibaiaren gaineko pasabidea eraikiko dugu Larreinen
• Ekialdeko parkeko urmaelaren ziurtasuna bermatzeko neurriak hartuko ditugu
• Haur-kotxe gehiago eramateko egokitutako autobus gehiago abian jartzeko
aukera aztertuko dugu
• Eusko Jaurlaritzarekin lan egingo dugu Bigarren Hezkuntzako Institutua
eraikitzeko
• Errekaberriko arazoa konpontzea.
• Kale garbiketa hobetzea.
• Txirrindularien mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea Salburua bulebarrean
eta beste kale batzuetan.
• Segurtasuna hobetzea eraiki gabeko lur zatietan eta urbanizatutako mugetan
(Brusela hiribidea).
77777777
SAN MARTIN
• Udaletxe berria altxatu ondoren, ibilgailuen zirkulazioaren gaineko eraginaren
eta alternatiben azterketa egitea.
• Bizikletentzako aparkalekuak jartzea oinezkoentzako gunean.
• Platanondo eta katalpak inaustea eta horien tratamendua egitea.
SANSOMENDI
• Parke osasungarriak eratzea adinekoentzat eta kirol jokalekuak eguneratzea.
• Plaza Gorria konpontzea eta garbitzea.
• Parkeko eta kirol eremuaren ondoko altzariak berritzea.
• Apaizetxeko zubiaren eta Kanpoko Kontsulten zentro berrira iristeko
oinezkoentzako pasagunearen eraikuntza aztertzea.
• Txirrindularien mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea Oto hiribidean.
• Sansomendi, Paula Montal eta Blas Lopez kaleak: zoladura, farolak eta altzariak
hobetzea.
• Hiri altzariak hobetzea: Banku gehiago eta hobeto kokatuta.
• Lorategi eta orube osasungaitzei konponbidea aurkitzea. Garbiketa hobetzea
auzoko leku jakin batzuetan.
• Oinezkoentzako pasabideak berrikustea eta autobusen geltoki eta linea berrien
arabera egokitzea.
• Irisgarritasun azterketa: mutilioien ordez, ‘aspirinaz’ jarritako itxiturei
irtenbidea aurkitzea.
78787878
SANTA LUZIA
• Vicente Aleixandre kaleko jarduketa (zoladura eta argiteria) aztertzea.
• Aparkaleku bidegabeen kontrola egitea Ricardo Puga plazan.
• Alde ez-seguruetan hobekuntza egitea.
• Errekatxiki aldeko kaleak eta arkupeak garbitzea.
• Astronomo eta Galileo kaleetako antena eta transformadoreen arazoari
irtenbidea aurkitzea.
ZABALGANA
• Ekipamenduak jartzea (haurrentzako ekipamendu gehiago, gaur egun gutxi
daudelako).
• Ekipamendu eta Zerbitzuen Planean aurreikusitakoa bukatzea.
• Haur-kotxe gehiago eramateko egokitutako autobus gehiago abian jartzeko
aukera aztertuko dugu
ZARAMAGA
• Zaramaga “Auzo Factory” gisa sustatzea.
• Lurpeko aparkalekua eraikitzea Diseinu Eskolaren inguruan.
• Neurriak hartzea adinekoen beharrizanei erantzuteko etxean bertan.
• Laudio plaza egokitzeko obrak gauzatzea, plaza atseginagoa lortzeko eta
herritarrek plazaz gozatzeko.
79797979
• Amurrio kalearen eta Laudio plazaren inguruko berdeguneen arteko lotura
hobetzea.
• Aiarako taldea, Zuiako taldea, Amurrio eta Gasteizko taldea kaleen inguruan
hobekuntzak egitea.
• Bernal Diaz de Luko kaleko plazatxoa egokitzea.
• Martxoaren 3a plaza hobetzea.
• Parke osasungarriak eratzea adinekoentzat.
Top Related