SAN MAMESEN MUNDUKO
FUTBOL TXAPELKETA
Bazen behin 2013. urtean gertakizun oso garrantzitsu bat: Bilbon
Munduko Futbol Txapelketa ospatuko zen.
Hain zuzen ere San Mames berrian jokatuko zen lehenengo partida
eta 300.000 lagun etorriko ziren hori ikustera eta animatzera.
Romoko hirugarren mailako neska-mutilak oso futbolari adoretsuak,
jatorrak eta onak ziren eta froga batzuk gainditzen lortzen
bazituzten aukera izango zuten San Mamesen Munduko Futbol
Txapelketaren lehenengo partida jolasteko. Gainera Romoko
laugarren eta bosgarren mailakoen aurka jolastuko zuten partida.
Baina hori lortzeko bi taldeek: hirugarren mailako neska mutilek alde
batetik eta laugarren eta bosgarren mailako neska mutilek beste
aldetik, froga batzuk gainditu behar zituzten.
FROGA
“Konpartitu eta guztion artean ondo konpondu, nahiz eta
zailtasunak eduki beti talde bat izan”
Eta horretarako…
Lehenengo frogaren eguna heldu zen. Ikasle guztiak prest zeuden.
Frogak prestatu zituen gizona altua eta guapoa zen, baina serio xamarra.
Umeei lehenengo froga azaldu ta berehala prest zeuden korrika hasteko.
Hamar buelta eman behar zituzten futbol zelaira bertan aurkitzen
zituzten oztopoei aurre eginez.
Poz-pozik zeuden ikasle guztiak batera korrika eta saltoka.
Zortzigarren bueltan nekearen eraginez ezin izan zuten bertan zeuden
konoei salto eman eta denok, bata bestearen atzetik, lurrera erori ziren.
Nahiz eta froga gaindituta ez egon, gizon serioak zortzigarren
bueltararte egindako esfortzua kontutan hartu zuen baina horretarako
beste frogatxo bat gainditu behar zuten. Berari hogei gol sartu ezkero
lehenengo froga ontzat emango zuen.
Romoko ikasleak ikaratuta zeuden, gizon hori atezain profesionala
eta ospetsua baitzen. Hala ere, ikasle ausartak ziren eta baietza eman
zuten. Hogei gol sartzeko prest zeuden eta hogei golak sartuko zituzten.
San Mames Berrian partida jolastea izugarrizko aukera hori lortu nahi
zutelako.
Denbora aurrera zihoan eta golak ere bai. Golekin batera baloi
asko galdu zituzten. Gol bat eta aukera bakarra geratzen zitzaien.
Irabazi ala galdu.
Denok batera IRABAZIIII!!! oihukatu zuten eta baloia porterian
sartu zen.
Romo eskolako ikasleek ezin zuten sinestu lehenengo froga gainditu
zutela, San Mamesetik gero eta hurbilago sentitzen ziren.
Oso nekaturik zeudenez, “probatzaileak” hurrengo egunean bigarren froga
egingo zutela esan zien.
Denok joan ziren hotel batera. Dutxa on bat hartu eta afaldu zuten.
Ohera joan zirenean urduri zeuden; batzuk zein izango zen bigarren froga
pentsatzen ari ziren, beste batzuk ze zoragarria izango zen San Mames Berrian
jolastu ahal izatea. Oso amets gozoak euki zituzten.
Hurrengo egunean “frogatzailea” etorri zen umeen bila. Berarekin Jokin
izeneko entrenatzaile bat zegoen.
Guztiok froga egingo zen lekura joan ziren, eta jakinminez, zein izango zen
entzuteko, urduri-urduri zain zeunden.
BIGARREN FROGA :
KORRO HANDI BAT EGIN BEHAR ZUTEN ETA HIRU MINUTUTAN
“TOKEAK” EMAN BEHAR ZIZKIOTEN BALOIARI. BALOIA BEHIN
BAKARRIK ERORI AHAL ZEN LURRERA.
Zein zen froga jakin bezain pronto, entrenaldi labur bat egin zuten. Jokin
entrenatzaileak “tokeak” egiten irakatsi zien eta asko hobetu ziren.
Ondoren lehenengo “ tokeak” ematen hasi ziren. Baloia ume baten oinetik beste
ume baten oinera erraz eta ondo ibiltzen zen, lurrera erori gabe.
Minutu bat eta hogeita hamar segundo pasata, zerbait ikaragarria gertatu zen.
Ume bat “tokea” ematera joan zenean, lurrean zegoen bananazal batekin irrist
egin eta erortzearekin batera baloiari gogorregi eman zion, altu-altua bidaltzen.
Lagunek beldurturik begiratzen zuten goi-goian zegoen baloia, eta erortzean ez
zuten lortu “tokerik” eman.
Baloia lurrera erori zen.
Denbora erdia geratu eta ezin zuten huts egin.
“Tokeak” ematen jarraitu zuten, oso ondo, baloia behin ere lurrera erori gabe.
Azken segundoa zen, baloiari kolpe txarra eman zion azken umeak. Ez zen inor
helduko baloia hartzera. San Mamesen jolasteko aukera galduko zuten. Baina
baloiak lurra ikutu baino instant bat lehenago denbora markatzen zuen
kronometroak soinua egin zuen.
Froga gaindituta zegoen!
Romo eskolako neska-mutil guztiak pozez lehertzeko zorian zeuden. Batzuek
saltoka zeuden, beste batzuk leku batetik bestera gelditu ezinik, eta beste
batzuk atzazalak jaten. Gauean, afal ostean, 5.mailakoak txisteak kontatzen
ari zirela, bat 6.mailakoak San Mamés Berrira jokatzeko aukeratik kanpo
zeudela konturatu zen eta hauxe esan zien:
-Aiba! Gu oso pozik gaude, baina gure 6.mailako lagunak lur jota egongo
dira.
-Egia da! Gu primeran gaude eta haiek gurekin probak egiteko gogoz
beterik - erantzun zuen beste batek.
Berehala denak arazo horretaz konturatu ziren eta haien arteko zurrumurruak
gero eta altuagoak ziren. Momentu hartan bat mahai batera igo zen eta
isiltzeko agindu zien.
-Isil zaitezte eta entzun ezazue nire proposamena! Nik uste dut
antolatzaileari esan beharko diogula 6.mailakoek gurekin jokatu beharko
dutela, haiek ere Romo eskolako umeak baitira eta guri sarritan
atsedenaldietan jokatzen uzten digutelako.
-Hauxe da egin beharko duguna! - oihukatu zuten guztiek batera.
Hurrengo egunean, goiz-goizean, antolatzaile serio eta profesionalarengana
joan ziren eta egoera larria azaldu zioten. Azaltzen zuten bitartean, 5.mailako
neska-mutilek totelka hitz egiten zuten eta izerditan blai zeuden
urduriengatik. Antolatzailea, neska-mutilei begirada zorrotzak botatzeaz
batera, pentsakor geratu zen.
-Ondo dago, baina hau nahi izanez gero, guztiok froga zail bat gainditu
beharko duzue: eskolan ginkana bat antolatu beharko duzue hurrengo
baldintzak betetzen:
-1.baldintza: 3., 4., 5. eta 6.mailako neska mutil guztiek parte
hartu beharko dute: erdiak frogak antolatzen eta prestatzen
eta beste erdiak frogak gainditzen.
-2.baldintza: Ginkanak irauten duen bitartean, euskara baino ez
da entzungo eskolan.
-3.baldintza: Ikasleen artean ezin izango dira haserrealdiak egon.
Froga zaila zen, baina saiatzea merezi izango zuen.
1
2
3
4
Antolatzaileak ginkana prestatu dute jadanik. Erromoko neska-mutil guztiei,
hirugarren mailatik seigarren mailara, nahastu eta ginkana egiteko bi taldeetan
kokatu dituzte.
Ginkanaren probak oso zailak direnez, Erromoko neska-mutilek, duten indar
guztia ateratzen dute motibazio maximoa lortzeko. Bi taldeak prest daude
Athletic-ren probak gainditzeko!!
Bakarrik hemeretzi neska-mutil lortuko dute garaipena! (Besteak aukera izango
dute gradetatik animatzeko aukera)
Ginkana lau probatan banatuta dago:
1.- Lehenengo proba: Bakoitzak hamabost toke jarraian egin beharko ditu.
2.- Bigarren proba: Zigi-zaga eginez hamar kono driblatu beharko dituzte.
3.- Hirugarren proba: neska/mutil bat atezain ipiniz, parte hartzaileek, hamar
tirotik, bost gola sartu beharko dituzte.
4.- Laugarren proba: Bi taldeek haien kontra partidu bat jokatuko dute eta
irabazleek, zirkuitu luze bat egin beharko dute. Hogei segundotan lortzen
dutenek, San Mames berrira jolastera joango dira Athletic-ren kontra.
Irabazleek, Athletic-ren makro-autobus batean bidaiatzen dute San Mames
berrirarte. San Mames berrian, aldageletara joaten dira beren arropa polit-
polita jartzera Athletic irabazteko prest.
“Badoaz aldageletako tunelatik zelaira gure Erromoko neska-mutiles! Eta partidu
interesgarri hau irratian entzuteko, nik! Chester Hooks esperientzia ikusgarri
hauek azaltzeko!”
“Jendea erotuta dirudi gradetan, ez du salto emateari usten eta gure Erromoko
neska-mutilei animatzeari uste. Markadorea 2-2 doa., eta 2 minutu geratzen dira
partidu hau bukatzeko! Gooola! Goool goooooolaaaa! Gure neska mutilek irabazten
doaz eta bakarrik 30 segundo geratzen dira! Zer gertatuko da? Zer egingo du
Athletic? Gure Erromoko taldea oso ona da haintzat! Sinestezina!!! Erromoko
taldea Athletic kontrako partidua irabazi du! Aupa neska-mutilak!!”
Ospakizun galanta egin zuten gure Erromoko neska-mutilek, egun ahaztezina izan
zen haintzat, bere lagunentzat, bere familiarentzat eta Erromoko Eskolarako.
2012 - 2013
3.D - 3.E - 4.D - 5.D - 6.D
Top Related