Download - Sufí maixuaren parabola

Transcript
Page 1: Sufí maixuaren parabola

Sufí maixuaren parabola“Sufí” maisua parabola zalea zen. Egunero kontatzen zuen bat eskola amaitzerakoan. Ikasleak, baina, ez zuten beti haren mezua harrapatzen. 

• -         Maisu! – bota zion ikasle batek horrelako arratsalde batean- . Zuk kontuak kontatu bai beti, baina ez dizkiguzu haien esangurak azaltzen.

• -         Barkaidazu horrela egiteagatik – erantzun zion maisuak-. Arinduko al dizu zure egoneza nik muxika gozo-gozo bat emateak?.

• -         Bai horixe – ikaslea pozik-.• -         Eman bakarrik ez, zuritu ere egingo dizut, zuk hala nahi izanez gero.• -         Tira bada, eskerrik asko.• -         Bide batez eta labana eskuan dudala, ataletan zatituko dizut zuri lana errezteagatik?.• -         Nahiko nuke baina gehitxo iruditzen zait.• -         Ez da ezer, nik neronek eskaini egin dizut eta. Zure hobebeharrez ari naiz. Beste

zerozer egingo dizut, gainera, apur bat murtxikatu egingo dizut zuk jan baino lehen.• -         Ez maisu, ez. Hori ez nuke nahi – ikasleak harri eta zur-.• -         Maisuak isiliune bat luzatu zuen.• -         Kontu bakoitzaren esanahia neuk emango banizue fruta mutxikatua ematea

bezalakoa izango zen.•  • Sufí jakinduriatik hartu eta itzulita