2011/05/31 79.zenbakia
www.urdanetaikastetxea.org
FM 108.0
1. AZALA: ‘K’ saria lortu dugu. 2. ‘KALITATE HEZKUNTZAN” ekitaldia 3. INKESTA: Bertso Jaialdia 4. 1.ZIKLOKO LANAK: Ipuina 5. 2. ZIKLOKO LANAK: Aholkutako irakurgaiak 6. 3. ZIKLOKO LANAK: Korapilo eta kataiatze 7. ESKOLAKO ALBISTEAK: Bertso jaialdia 8. ‘KALITATE HEZKUNTZAN” ekitaldiaren bertsoak
Atzo ‘Kalitatea Hezkuntzan’ sariak banatu ziren Bilbon. Bertara eskolako guraso, irakasle eta 2. eta 3. zikloko ikasleak hurbildu ginen ‘K’ saria jaso-tzera. Ekitaldia Bilboko Musikako Konserbatorioan izan zen eta arratsaldeko 6:30etan hasi zen Urni-eta ikastetxeko Egape dantza taldearen saioare-kin. Jarraian bertso batzuk eskaini zizkiguten Mu-
rumendi ikastetxeko ikasleek, ondoren gimnasia erritmiko dantza eskaini zizkiguten eta hori dena egin ondoren, sariak banatu zituzten. Aurkezleak Lurdes Iriarte Kalitate Hezkuntzako ar-duraduna eta Josu Etxaburu Berritzegune Nagusiko arduraduna izan ziren. Sarituen artean gu izan ginen. Azkenik, hiru urte lan handia egin eta gero, auditoretza pasatu genuen eta Kalitate Hezkuntzako saria eman ziguten. Denok primeran pasatu genuen ekitaldian. ZORIONAK GUZTIOI !!!
Berriemaileak: Mikel eta Eneko Maketazio-lana: Eneko eta Mikel
EDITORIALA
Kaixo, lagunok!!! Gaur Mikel, Eneko, Jone eta Ju-liana gaituzue eskolako egunkaria egiten. Bertan albiste interesgarriak di-tugu zuek egunean jartzeko: K sa-ria eman digutela, gaur Bertso jaialdia dugula eta gauza gehiago, inkesta eta zikloko lanak. Espero dugu egunkaria asko gustatzea!!! Agur eta ondo pasa !!!
Mikel, Eneko, Jone eta Juliana
‘Kalitatea Hezkuntzan’ saria lortu dugunok
1.
Zer iruditu zaizu ekitaldia?
JOSU ETXABURU (Berritzegune Nagusiko
arduraduna)
Oso ondo antolatuta dago, zo-ragarria.
JOSE MIGUEL SANTAMARIA (Ordiziako alkatea)
Ondo. Honen atzetik talde lan handia dagoela ikusten da. Bai gurasoek, bai ikasleek, bai ira-kasleek lan handia egin dute hezkuntzaren kalitatea hobe-tzeko..
LURDES IRIARTE (Kalitate Hezkuntzan proi-
ektuaren arduraduna)
Polita. Jendeak disfrutatu egin duela eta lortu duen ziurtagi-riarekin pozik dagoela iruditu zait.
BELEN MAIZA (Ordiziako Kultura saileko
zinegotzia)
Oso polita eta atsegina, umeek ere parte hartu dutelako.
2.
3. Maketazio-lana: Eneko eta Mikel
Gaur Bertso Jaialdia izango da Ordiziako Herri Antzokian. Bertan Urdaneta eta Jakintza ikastetxeko ikasleok ikasturtean zehar prestatu ditugun bertsoak aurkez-tuko ditugu. 1. Bertso Jaialdian parte hartu behar al duzue? 2. Zein da zure gaia?
MARKEL, LUIS eta ANDER
1. Bai, 2. Dendaria eta bezeroa.
ASIER, BEÑAT eta ENEKO
1. Bai. 2. Zuhatza.
RUBIO, AITOR eta JON
1. Bai. 2. Motozaleak.
AITOR, AXIER eta JULEN
1. Bai. 2. Kirolak.
ANDREA eta AINHOA
1. Bai. 2. Los Jonan.
GARAZI eta IRENE
1. Bai. 2. Boxeoa eta ikasleen
eta irakasleen kexak.
OLATZ, EIDER eta NAGORE 1. Bai. 2. Kazetaria eta Ingalate-
rrako printzeak.
KARLA, IRUNE eta MADDI 1. Bai, 2. Hondartzan.
7.
BERTSO JAIALDIA Gaur Bertso Jaialdia izango da Ordi-ziako Herri Antzokian. Bertan Urda-neta eta Jakintza ikastetxeko ikas-leok ikasturtean zehar prestatu ditu-gun bertsoak abestuko ditugu jen-daurrean. Ekitaldia 17:30etan ha-siko da eta bi txanda desberdinetan egingo da: Aurrenekoan, 17:30etan, eskolako Urdin, Beltz eta Gorri tal-deek abestuko dute eta bigarrenean, 18:15etan, Berde, Hori eta More tal-dekoek. Espero dugu dena ondo ateratzea eta ondo pasatzea. ONDO PASA!!!
Berriemaileak: Juliana eta Jone Maketazio-lana: Jone eta Juliana
Bertso Jaialdia prestatzen
DATA: 2011/05/31 URTAROA: Udaberria ORDUA: 9:00 Momentu honetako tenperatura: 16º Atzoko tenperaturarik beroena: 20º Gaueko tenperaturarik hotzena: 9º
Zerua: Lainotuta dago.
Lurra: Bustia dago.
Haizea: Haize-mota: Haizexka dabil. Haizearen norabidea: Hego-Mendebaldetik dator.
Euria Euri-mota: Euria ari du. Jasotako ur kantitatea m2ko: 20 litro.
Presioa: 990mb.
Hurrengo orduetarako prebisioa: Eguraldi txarra egingo du.
Esaera zaharra: Kukuak abestutzean euri eta eguzki
Itxi ateak eta leihoak hotza egiten duenean!!!
Top Related