NAIARA, IOAN, ASIER eta GORKA.
1. AZALA: 151 txakur adoptatuta 2. INKESTA: Babesik gabeko animaliak 3. ALBISTEAK 4. LUMAREN KILIMAK: Olerkiak 5. EGURALDIA 6. ENTRETENIGARRIAK: Joko matematikoak
1.
ERREDAKTOREAKERREDAKTOREAKERREDAKTOREAKERREDAKTOREAK
Gasteizko Udalak eta Apa SOS Vitoria Ani-
malien Babeserako Elkarteak 151 txakurri
jabe berria aurkitu diote azken hilabetee-
tan.
Iaz erakunde hauek animalien babeserako
akordioa sinatu zuten eta, honi esker, 98
txakur atzerrian adop-
tatu dituzte, 31 Araban eta 22 hainbat erkidego
autonomikotan.
Iaz txakurren %45 hil egin be-
har izan zituzten eta aurten,
ordea, %5. Honek adierazten
digu egoera hobetzen ari dela. Gainera, heriotza
horiek ”osasun heriotza naturalak” izan ziren.
ZAIN DITZAGUN ANIMALIAK, GAUZAK EZ DIRA ETA!!!
2005/02/02
www.urdanetaikastetxea.org 3. zenbakia
2.
Aritz López
Oso-oso gaizki, pena ematen
didatelako.
Javi Sedano
Gaizki, errespetua eduki be-
har delako.
Maria Eskoriaza
Gaizki, bizidunak direlako.
Ainhoa eta Irati
Oso gaizki dago, beraiek ere
bizia dutelako.
Ander eta Pablo
Gaizki iruditzen zaigu, gero
hil egiten direlako.
Ekain eta Jon Imanol
Gaizki, bakarrik geratzen
direlako.
Zer deritzozu animaliak abandonatzeari?
Jon Rodríguez Gaizki iruditzen zait, beraiek
ere bizitzeko eskubideak dituz-
telako.
Asier eta Aitor
Oso gaizki iruditzen zaigu.
3.
ETNA SUMENDIA
Herenegun Etna sumendia laba botatzen hasi
zen. Hala ere, oraingoz ez dago arriskurik. Izan
ere, laba 1.100 metrotara ez da jeitsi.
Etna sumendia 3.340 metro garai da.
Egun hauetan kostaldeko edonondik ikus daiteke
sumendia bizi-bizi lanean, eta elurra dagoenez,
oso polita dago.
Etna sumendia Italian dago, Siziliako irlan. Etna
Olatu erraldoia
ENERGIA GARBIA
Euskadin energia asko kontsumitzen dugu eta gu-
txi ekoiztu. Horrela eta, itsasoko olatuen bidez
energia elektrikoa sortuko duen zentrala egingo
dute Mutrikun. Hiru milioi eta erdi euro erabiliko
dira martxan jartzeko.
Zentral honekin energia garbia sortuko da eta ai-
rera mila tona CO2 isurtzea saihestuko dute.
Halako bi zentral bakarrik daude munduan.
14 METROKO OLATUA
Tiago Pires surf egiteko jantzi eta materialak
saltzeko, iragarki bat grabatzen ari zen bitartean
olatu erraldoia etorri zitzaion: 14 metroko olatua.
Pires olatu handiaren gainean ibili zen.
Hau Cascais hiriko itsas portutik gertu gertatu
zen.
Zu zara nire bizilekua
Zuk laztantzen dituzu
nire luma koloretsuak.
Nire hegalak
zuregan zabaltzen dira.
Nire abestia
zuregan zehar ibiltzen da.
Zu zara, haizea,
goxoa eta fina,
nire laguna.
Zu, haizea.
Anaia Bill
nekatu dabil.
Berandu jan,
berandu joan,
berandu jin,
nekatuta dabil
anaia Bill.
Naiara eta Maider
4.
BIHAR, IHAUTERIKO DESFILEA
Bihar, otsailak 3, gure eskolako guztiok Ihauteriko desfilea egingo
dugu Ordiziako kaleetan barrena. Arratsaldeko 3:30ean irtengo gara
eskolatik, herriko Plaza Nagusian bukatzeko. 1. Ziklokoak mexikarrez
mozorrotuta joango dira; 2. Ziklokoak, kosakoz eta 3. Ziklokoak,
brasildarrez.
Momentu honetako tenperatura: 3º Atzoko tenperaturarik beroena: 9º Gau honetako tenperaturarik hotzena: 3º Zerua: Oskarbi dago. Lurra: Bustia dago. Haizea: Haize-mota: Barea. Haizearen norabidea: I-Ekoa. Euria: Euri-mota: Ateri dago. Zenbat litro jaso dugu m2ko? 5 litro. Presioa: 1026 mb, atzo baino 2 gehiago. Hurrengo orduetarako aurrikuspena: Berdintsu jarraituko du-ela uste dugu.
ESAERA ZAHARRA:
SAN BLAS BERO, NEGUA GERO.
5.
3. Zikloko mozorroa 2. Zikloko mozorroa 1. Zikloko mozorroa
6.
• Bost aldeko poligonoa da.
• Lau aldeko poligonoa da.
• Kenketa baten gaia. • Besteak baino bi aldiz handiagoa da. • Gehiketa baten emaitza.
ERANTZUNAK:
TANIA NIETO
1 T
2 A
3 N
4 I
5 A
1 P E N T A G O N O A
2 L A U K I A
3 K E N T Z A I L E
4 B I K O I T Z A
5 B A T U R A
Top Related