ASTELEHENA
Kaixo lagun! Aurretik aste berezi bat: esan beharrekoak esanda daude…orain, bihotzak hitz egin dezala…
Milesker lagun eta izan BAKEZALE. Aste ON izan dezazuela!
Aste guztian zehar, ondoko egitura jarraituko dugu Goizeko Otoitzean:
1.-Ongi etorria: Irribarre batez eta jarrera positiboz hasiko dugu eguna. 2.-Hasteko, errezatu egingo dugu eta gure lana Jainkoari eskainiko diogu.
3.-ARGAZKI BAT eguna zabaltzeko (handitu egin daiteke, bakoitzari eman…) 4.-BIDEO BAT. Ikusentzunezko materiala gogoetarako.
5.-Elkarrizketa (iradokizunak aztertu, argazkiari izenburua jarri…) 6.-Agur Maria edo Gure Aita, otoitz laburra…abestitxoren bat…”pake-usoak”…
1go marrazkia:
Norekin nahi dugu pakea eraiki? Nori eskaini nahi diot nire pakea? Norentzat izango naiz, bake zeinua?
BIDEOA: TOLERANCIA : https://www.youtube.com/watch?v=eIZdaM2_xgI
Ez dago biderik pakerako. Pakea da bidea. (M. Gandhi)
Gure eskuak zabalik jarriko ditugu eta begiratu egiten ditugu…zenbat pake eta
berdintasun eraiki dezakegun beraiekin… BAKE hitza edo bakea eskeiniko diogun pertsonen izenak idatziko ditugu bertan.
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=1nWWC7K0Ckg
BIDEOA: ODA - ALEGRIA: https://www.youtube.com/watch?v=JrZMw5SM7Oc
2. marrazkia: Goazen aztertzera gure jarrerak. Zeintzuk dira gure burruka jarrerak… noiz ez gara bakezaleak… egoerak, pertsonak, … Eta, aldiz, noiz gara bakezaleak? Gure bizitzan zer aurki genezake gehiago, bake jarrerak edo burruka jarrerak?
LERROZ-LERRO irakaslea irakurtzen joango da eta guztiok
errepikatuz joango dira:
Guztion artean kate gogorra osatu nahi dugu,
guztiok elkarrekin gauza ikaragarriak egiteko.
Ez bedi inor baztertuta sentitu,
ez beza inork inor mesprezatzen dugunik pentsa. Triste eta
kezkatuta dagoenari laguntzen saiatuko gara,
Zu baitzara gu bakean, elkartzen gaituena.
3. argazkia: Otsoz mozorrotzen zara? Besteei kalte egiten diezu? Zer nolako kalteak dira? Eta barkamena eskatzen al dugu? Eta barkatu, guk
besteak barkatu? Noiz eta Nola?
ABESTIA: (eskuekin usoaren
forma jarriz)
Zure eskuak bakeusoak dira, zure eskuak bakeusoak dira. Zorionez, bakeuso txuriak eskuetan sortu ditzakezu.
OSTEGUNA
BIDEOA: SALUDA -‐ CONTAGIEMOS VALORES : https://www.youtube.com/watch?v=y8cyTdG6Wfw
4. argazkia: Pentsa dezagun momentu batez (isilune bat eginez, musika suabea jarririk dugularik), zenbat gauza dauzkagun gure eskuetara (janaria, arropa, etxean, jolasak, tresnak, ikusentzunezko aparailuak, eskolan,…eta beste hurruneko herrialde batzuetan, zer gertatzen da?
Arbelean idatzi daiteke maiuskulaz dagoen ahapaldia eta paragrafo bakoitzaren ondoren denok batera errepikatu dezakete:
ZORIONEKOA ATERIK GABEKO BIHOTZA DUENA, BESOAK BETI ZABALIK DITUENA. Besoak zabalik, laguna besarkatzeko, Besoak zabalik, bidean laguntzeko.
Besoak zabalik, mundo berri bat bilatzeko, Besoak zabalik, maitasun berri baten altzoan hazteko.
Jesusen besoak, Maisuarenak, zabal-zabalik. Lehenengo maitatu zuen haren besoak zabal-zabalik.
Top Related