61
7Valderejoko Parke Naturala:Puron ibaiaren inguruko natura
Valderejoko parke naturala haran erdizirkular batean dago,kareharrizko horma garai batzuek inguratuta. Gune hori bilurralderen eta bi klimaren (atlantikoa eta mediterraneoa)artean dago. Biztanle dentsitate txikiak eta bakartuta egoteakgorde dute Puron ibaiak moldatu duen gune paregabea.Gainera, Valderejoko parke naturala Natura 2000 Sarearenbarruan dago.Despopulatuz joan da, eta orain biztanle guztiak Lahoz etaLalastra herrietan bizi dira. Gehienbat, zerealgintzan, ardilatxak edo behiak zaintzen eta erlezaintzan aritzen dira.
62
V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a
LALASTRATIKRIBERARA
0 km.- Gure ibilbidea Lalastranhasten da. Herri horretako sarre-ran aparkatu behar dugu.Herriko beste edozein lekutanaparkatzea debekaturik dago.
Han informazio zentro bat dago,umeentzako eta aisialdirako eki-pamendua duen atseden lekubaten ondoan.
Kale nagusitik, herri barrurajoango gara. Lalastrako eraikun-tzak landatarrak dira, eta bakar-tuta egon denez, herriak bere
tradizioaren kutsua gorde du.Herriaren erdian uraska ikusikodugu. Gaur egun ere, aziendekhortik edaten dute.
0,3 km.- Kale nagusitik jarrai-tuz, Lalastraren inguruetara iri-tsiko gara, eta eskuinaldeanParketxea ikusiko dugu,Lalastrako lehengo eskola.Parketxeak bide egokituei buruz-ko informazioa eskaintzen du,eta hango eko-museoa ezagutze-ra gonbidatzen du. Han, ezkerre-ko bidea hartuko dugu.
0,7 km.- Bidegurutze batera iri-tsiko gara, eta zuzen jarraitukodugu, ezkerraldean bidezidor batutzita. Toki horretan parkekofaunari buruzko informaziopanel bat dago.
Soilgune batera irtengo gara.Handik Puron ibaiaren etaVillamardones herri hustuarenikuspegi ona izango dugu.
1,5 km.- Pinudi batera sartukogara, eta hortik bidegurutzebatera iritsiko gara. Ezkerretarahartuko dugu, Portilla zidorraadierazten duen seinaleari jarrai-tuz.
1,7 km.- Zuzen jarraituko dugu.
Puron zidorra
Portilla zidorra
63
V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a
4,3 km.- Parkeko mugara iritsikogara, alanbre arantzadunezkohesi batek inguratuta. Eskuine-tara hartuko dugu, eta Portillazidorretik jaitsiko gara Puronibairantz.
5 km.- Bidegurutze batera iritsi-ko gara, eta ezkerretara jokodugu, eskuinaldean gora doansaihesbide bat utzita. Ibilbidea-ren zati horretan ipuruak, arteaketa ohiko landaretza mediterra-neoa ikusiko ditugu.
5,9 km.- Beherantz jarraitukodugu. Eskuinetarako bihurgune
batean, ezkerraldean alanbrearantzadunezko hesi batekinegingo dugu topo. Hesi horigainditu behar dugu, eta zelaibat zeharkatu. Aurrerago, Riberaherri hustura iritsiko gara.
RIBERATIKLALASTRARA
6,9 km.- Riberara iritsiko gara.Herri hori XX. mendean, inguruhaietan, gertatu zen despopula-tzearen ondorioz hustu zen.Elizak baizik ez dirau zutik.
Riberako eliza
Puron ibaiko haitzartea
64
V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a
Barruan, horma irudi gotikoaketa Done Ezteberi eskainitakoerretaula plateresko bat ikus dai-tezke.
Eskuinetara hartuko dugu,Riberako irteera alderantz. Tokihorretan, eremu egokitu bateanhar dezakegu atseden.
Riberatik, Santa Ana mendiarengailurrera (1.042 metro) igo gai-tezke. Horretarako, ezkerretarajo, eta gora doan Santa Anakobidezidorra hartu behar dugu.Ezin izango gara bizikletaz igo.
Gorantz jarraituko dugu Puronibaiko bidezidorretik zehar, atze-ra ere Lalastrara.
7 km.- Zuzen egingo dugu aurre-ra, ezkerretara zubi bat utzirik,eta Puron ibaiko haitzartetikjoango gara. Haitzarte horretatikigarotzen da ibilbidea, ezkerral-dean trokarte handi bat dagoela.
Puron zidorrean aurrera jarraitu-ko dugu. Legarrezkoa da bidehori, eta arteak ditu bazterretan.
Erreka bat zeharkatuko dugu,eta lurrezko bide batean sartukogara.
Baso horietan txantxangorriak,txioak, ur zozoak, urretxoriak,buztanikarak eta beste espeziebatzuk ugariak dira.
Valderejoko parke naturalaren ikuspegia
Sai arrea
65
V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a
Valderejoko parke naturaleko landaredia
ITrokartetik zehar joango gara.
9,4 km.- 1,5 kilometroko bide-gurutzera iritsiko gara. Handik,gure bidean atzera eginda itzuli-ko gara Lalastrara.
10,9 km.- Lalastra, ibilbidearenbukaera.
Gure ibilaldian zehar arranoak,sai arreak, belatzak eta antzekohegaztiak ikusteko aukera izan-da itzuliko gara.
66
V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a
K O K A L E K U A Z E H A Z T E N D U E N M A P A
67
V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a
I B I L B I D E A R E N P R O F I L A
I N T E R E S A D U T E N T O K I A K
1 Vallegrull mendia
Ikuspegiak Santa Ana menditikHaranaren ikuspegiakValderejoko Parke Naturala
Inguruetako toki interesgarriakPuron ibaiaren iturburuaIkuspegiak San Laurendi ermitatik
1 Lalastra: Lalastrako gurutzea2 Villamardones: Aurriak eta ermita3 Ribera: Riberako eliza
Inguruetako toki interesgarriakAngosto: Angostoko Andre Mariaren santutegiaCorro: Los Moros haitzuloaBoveda: Labarretako arteko haitzuloaValderejoko kobazulo artifizialakBasabe: Urbinatarren oinetxe-jauregiaValpuestako kolegio eliza
1 Lalastrako aisiagunea
Inguruetako toki interesgarriakGR 1: Bide historikoaVillanueva Gobiaraneko igerilekuakVillañaneko toki parkea
68
V a l d e r e j o k o P a r k e N a t u r a l a
fitxa teknikoa
GIZA AZTARNAKGOBIARANENHondakin megalitikoek (San Lo-renzoko tumulua eta Lerongo irui-narria) argi uzten dute gizakiakhistoriaurreaz geroztik egon direlaalde horretan. Bisigodoen garaikolabarretako ermita multzo txiki batere badago, lehen ebanjelizazioenerakusgarri.
Parketik hurbil Villañane herriadago. Handik, Angostoko AndreMariaren santutegira joan gaitez-ke. Estilo gotiko ederrean eginik,parrokia elizak eta inguruko hain-bat eraikinek osatzen dute santu-tegia.
Varonatarren dorre-jauregia ere na-barmendu behar da. XVI. mendekoarkitektura militarraren adibideikusgarria da, eta modu ezin hobe-an gorde da. Gaur egun arte bizila-gunak izan ditu. Villanueva Gobia-ran ere hurbil dago.
Naturaren eta paisaiarenaldetik interesa dutentokiak:Parkearen inguruetan Arcena men-dilerroa dago. Eremu garaiak na-gusi dira han, eta, gailur harritsue-
tatik behera, baso sarriko eta lan-dazabal joriko haranetara jaistendira.
Mendilerro horien inguruan, ga-rrantzi handiko guneak daude, ha-la nola Bovedako mendilerroa, Ra-so mendia eta Angosto haitzartea.Haitzarte hori Tumecillo ibaiak zu-latu du, eta Omecillo ibaiarekinbatera, Natura 2000 Sareko guneinteresgarrietako bat osatzen du.Ibar horretan galeria erako basooparoak daude, eta haietan sahat-sak eta zurzuriak hazten dira. Ma-galetan hariztiak, larre lehor erdinaturalak, eta sastrakadiak daude,bai eta orkidea ugariko alderdiakere.
Sarbidea: Lalastratik, A-4338 errepidetik
Distantzia, guztira:10,9 km
Denbora, gutxi gorabehera: 1,5 ordu.
Zailtasuna: Handia
Bizikletarik egokiena: Mendiko bizikleta
Adinik egokiena:15 urtetik gora
Kartografia:www.alava.net/cartografia
Arabako Foru Aldundia
Eskala:1:5000
Orrialdeak:110-55, 110-56, 110-63,
110-64
VALDEREJOKO PARKENATURALA
1992an eman zitzaion parkenatural izaera.Vallegrullgo,Lerongo eta Karriakogaillurren artekoa da hareningurunea. Puron ibaiakharana zeharkatzen du, etapaisaia ikusgarria sortzen du(ur jauzi eta putzu ederrak);paisaia horretan, askotarikofauna eta landaretza urtarrakgaratzen dira.
Ingurune horretan hainbatbiotopo dugu. Biotopohorietan 108 espezie ornodungaratzen dira, eta haienartean sai arrea nabarmentzenda, parkeko ikurra, hazkuntzakolonia garrantzitsua baitu.Badira erbiak, basurdeak,belatxinga mokohoriak,mendi-tuntunak, sai zuriak,belatz handiak, orkatzak,arrano beltzak, eta bai otsoakere, neguan.
Saguzar kolonia bat erebadago, eta sei espezie ditu.
Pinudiak, pagadiak, artadiaketa erkameztiak haranarengeomorfologiaren araberagaratzen dira, hainbatestratutan. Parkean, basoekineta urertzeko landaretzarekinbatera, larreak daude.
Hainbat azpiegitura dituparkeak (interpretaziozentroa, atseden lekuak, etaabar), eta ibilbide sareseinaleztatua eskaintzen du.
Top Related