Post on 23-Mar-2016
description
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Irakurketa-galderakMonereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó.
Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena
egin eta esteka txertatu.
1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta
interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez)
Gaur egun, ezagutza etengabe berriztatzen ari delako, gaur aktualitate
dena bihar zaharkitua gera daiteke. Garrantzitsua da ikasleen
autoformatzeko eta informazioa eskuratzeko gaitasunaz arduratzea.
Egunean egoteak, materia batean aditua izateak eta lan bat burutzeko
guztiz gai izateak, ikusteko gehiago izango du, ezagutza zehatzak
izateak baino. Une bakoitzan egokiak eta esanguratsuak diren
ezgutzetara heltzeak garrantzi handiagoa izango du, beraz.
Ez ditugu informazioa arakatu eta irensten duten ikasleak nahi, datu
hauek beharrezkoak, baliozkoak eta originalak diren axola gabe.
Alderantziz, behar duguna, ikasle arretatsuak dira, egoeraren arabera
baliozko datuak eskuratzen eta moldatzen dituztenak.
1
IZENA: AIALA ETA ELI
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado
hipermedia” bezala?
Euskarri hipertestuala, erabiltzaileari informazio batetik beste batera
jauzi egiten uzten dion formatu mota da, modu garden eta apal
batean. Informazioa modu erakargarri eta malguan aurkeztu ohi da,
nabigazio aukera asko eskainiz, dokumentu batean nahiz horretatik
kanpo, beste testu batzuetara lotura, soinu, irudi, mapa eta
animazioekin. Honela, edozein bilaketa “hipermerkatu hipermedia”
batean bihurtuz.
3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da
arrisku handiena?
Zabor informazioa izan daiteke arriskurik nagusiena, izan ere,
informazioaren kontrol eza gehiegizkoa da. Ondorioz, gai beraren
inguruan bigarren bilaketa bat egiterakoan emaitza zeharo
desberdinekin aurki gaitezke. Honek, ziurtasun eza eta zalantza eragin
ditzake gugan.
2
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko
faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira?
Bilaketaren helburuak kontuan harturik, sarean informazioa modu
askotan bila genezake:
-Bilaketaren eskariak jazartzen dituen behar eta mugak.
-Erabiltzailearen beraren ezaugarri propioak.
-Mugitu behar dugun bilaketaren ingurunea.
5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de
planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede
compensar la falta de conocimientos temáticos previos”?
Urrats jakin batzuk aurrez jarriz gero, eta gero hauek jarraituz bilaketa
eginez, informazio egokia aurkitzera helduko gara. Horrela, nahiz eta
aurretik gure ezagutza maila gorena ez izan informazio egokia lortuko
dugu.
6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da.
Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure
ustez zergatik egiten dituzun.
3
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Hitz gakorik erabili gabe egiten ditugula sarri bilaketak, asko
pentsatu gabe eta kontutan hartu gabe benetan zer behar dugun.
Hizkunta bakarrean egiten ditugula bilaketak, beste hitzkuntzaren
batean informazio gehiago egon daitekeela konturatu gabe.
Lehenengoan aurkitu ez badut, azkar etsitzen dudala. Eta berriz
saiatu gabe edo hobeto aztertu gabe uzten dugula
7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo
el proceso hasta concluir en una selección critica de la información
encontrada”?
Informazioa bilatzerakoan, iturri ezberdinak kontsultatu behar
dira, kontutan hartuz bilaketa hasterakoan ikuspuntu kritiko baten
irizpideak jarraitu behar direla. Nahi dugun kontsultaren
informazioa iraunkorra eta baliozkoa izan behar da, nahi dugun
informazioa era egokian lortu ahal izateko.
Autorregulatu behar gara. Ikusi behar dugu zer erabiltzen dugun
eta zer ez.
8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones”
atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?
4
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Aurkitu nahi dugun informazioa zehatza izan dadin, kontutan hartu beharreko
hiru puntuen esanahia hurrengoa da:
*Eskaerak, aurkitu nahi duguna zer den argi izaten zentratu behar gara,
nahasteak ez egoteko. Oinarrizkoa da zer ari garen bilatzen jakitea.
*Sujetoa, zer aurrezagutza ditugun eta zein den gure jarrera gai baten
informazioaren aurrean aztertu behar dugu.
*Ingurua. Gaia hobeto heltzeko zein ingurunean mugitu behar garen jakitea da
kontutan hartu beharrekoa. Ajustatu behar gara bilaketen estrategietara.
9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio
behar duzun? Zergatik?
Informazio saturazioak behar dugun informazio egokia intoxikatu eta ahultzera
eraman dezake. Horregatik oso garrantzitsua da behar dugun informazioa
neurri egokian hartzea, gehiegikeriak kaltetu besterik egiten ez duelako.
10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio
eta ze kalitateko informazioa behar duzun?
5
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Ideiak garbi edukitzeak gauzak ondo antolatzea dakar eta
gauzak ondo antolatuz egin beharrekoa hobeto egiten da. Lehenago
aipatu ditugun urratsei jarraituz, guk geuk behar dugun informazioa
lortuko dugu. Horrela kalitate hobeko bilaketak egingo ditugu. Komeni
zaigun informazioa soilik erabiliko dugu eta horrela, gure
eginbeharrekoan erabiliko duguna gaiarekiko zehatzago izango da.
11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo”
artean?
Bata etengabe ikasten ari denari esango diogu, hau da,
“aprendiz permanente” . Honek bere bizitza guztian zehar ikasten
jarraitzen du, honela, aldaketa teknologikoen aurrean ohitu egingo da.
Aldiz, “aprendiz autonomo” deituko diogu bere errekurtsoak
modu “autodirigitu” batean erabiltzen dituena da, baina ez, modu
autodidaktiko batean.
6
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
12. Ze erlazio dago informazioan konpetente izatea eta “aprendiz
estrategico” artean?
“Aprendiz estrategico” deritzogu, bilatzen duenaren inguruko
errekurtso edo ezagutzak dituenari, baina erabaki zehatzak hartuz
ikastearen esparruan. Egoera bakoitzean bereiziz zer den egokia, eta zer
desegokia.
Informazioan konpetente izatea, aldiz, bilatutako informazioaren
erabilera egokia egiten duenari izan daiteke, honen inguruan ezagutzarik
izan gabe. Hutsetik hasita, beharrezkoa eta behar ez dena bereizten
dituena, alegia.
7