Post on 12-Aug-2015
Negu gorriko eguzki lotsati ta logale, odei beltzetan etzanik amets tristez hor zaude.
Lotatik itzarri zaitez, denok gara argi zale; Eguberriz argi itzazu baserri eta kale.
Gizartean nabari da borrokaren geriza lanaren urritasuna gosea eta eza;
urte berriak gure Herrira bakea ekar beza ta borondate oneko guztientzat babesa.
Arretaz egon zaitezte gure kantu-hotsera! urtero garraxi bera jendeen bihotzera:
kanpora joan zirenak noiz bihurtu atzera...? Euskadi deiadar bat dugu: «HATOR, MUTIL, ETXERA»!!
Poztasunez txuri daude mendi eta oihanak neguko modaz dotore lur goietako muinak;
Gabon-mezuz azkorturik gure aiton-amonak; herriko haur ta guraso denoi ZORIONAK!!
Luis Baraizarrengandik moldatua
EZ BAGARA GU? NORTZUK?
EZ BADA ORAIN? NOIZ!